7h144.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

HAMAR AHOLKUTAN

SYDNEY

Ergoiena

Beriain erpinak eta Lizarragako haitzek marraztutako bailara

Singapur Etorkizuneko herrialde pluralaren sekretuak

Valentzia

Pais Valencià-ko hiriburuaren historia luzearen arrasto bila

Chichicastenango Indigenen eta jainkoen merkatuan barrena


Azaleko argazkia: Sergi Reboredo

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza eta diseinua: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


20 16 34

26 44

06

aurkibidea144

16 Lisboa Turistarik gabe, etxeratzeagindupean, pandemia garai latz hauetak Lisboa hutsik dago eta fado-etxe gehienak ateak itxi dituzte.

26 Chichicastenango Guatemalako merkatu famatuenean kolore eztanda izugarria da: arto kolore guztiak aurkituko ditugu, eta, nola ez, “huipil” tradizionalak.

20 Ergoiena Nafarroan, Beriain-San Donato erpin zorrotzak eta Lizarragako mendateko haitzek marraztu duten bailaran zanpatu gabeko elurretan ibili gara.

34 Valentzia Valentzia, Cap i Casal edo Túriaren hiriburua; hiru izen, toki bera izendatzeko: País Valencià-ko hiriburu bizi eta ederra.

44 Singapur Hiri-estatua, "Etorkizuneko herrialdea" izenarekin bataiatua, etengabe hazten ari da, itsasoari irabazitako lurraldeekin.

06 Sydney Egia da pandemiak ez duela ematen bidaia handietarako aukerarik, baina Australia eta bere hiriburua, Sydney, beti dira helmuga erakargarria. Osasun larrialdia kontrolpean izan eta Australiako mugak turismoari noiz berrirekiko zain gaudela, amets egin eta Sydneyko gure lehen bisitaldia prestatzen has gaitezke. Guk hamar «tip» edo ahokuetan laburbildu dizuegu.

52 Proposamen tematikoa Bisita gidatuak eta birtualak munduan zehar. 56 Hitzorduak Emakumeak, aurten nazioarteko erakusketen protagonista. 58 Liburuen txokoa Espedizio ospetsuenen sekretuak. 60 Gogoan hartu Rjukaneko izpiluak. 61 Zinema bidaiaria «Nomadland». 62 Laburrak 3


CHAPEL-ENLE-FRITH Ur hotzeko terapien onurak r hotzetako bainuen onurak ez ditugu zalantzak jarriko, oso zaletuak ez garen arren. Nerbiosisteman primerako eraginak dituela dio Kevin O’Neil-ek, argazkian azaltzen den gizon bizardunak. Kirol frogak prestatzen ari direnentzat (lasterketak, igeriketa frogak...) eta baita ere trauma, antsietatea eta antzeko arazoak dituztenentzat gomendatzen da bereziki terapia hau. Zaletu ugari ditu O’Neilek eta, horren adibide, Instagramen duen profila. Ura, jakin ezazue, garai honetan 3 gradutan dago. Berrituta bezala ateratzen omen zara. Chapel-en-Le-Frith izen bitxiko herri ingelesean egiten dituzte bainotxoak, talde giroan. Ekialdeko Midlands eskualdeko ipar-mendebaldean dago herria, Peak District parke nazionalaren barne. Normandiarrek sortu zuten XII. mendean, hasieran High Peak izeneko basoaren barruko ehiza-pabiloi gisa. Hortik datorkio jatorri frantseseko Chapel-en-le-Frith izena; hau da, basoko kapera.

U

Argazkia: Oli Scraff

4


Munduari begirada

5


6


Sydney LEHEN BIDAIA BATEAN GALDU EZIN DUZUNA Sofistikatua eta dinamikoa, Australiako hiriburua Ozeania osoko jendetsuena eta zabalena da. Hiri ikusgarria da, Opera House dekoratzen duten belengatik, harea zuriko hondartzengatik, bere gastronomiagatik, espazio berdeengatik eta bertako bizi-kalitate apartagatik. Behar bezala bisitatzeko, egun batzuk beharko dituzu. Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo

7


SYDNEY gia da egoerak ez duela ematen bidaia handietarako aukerarik, planeta osoa hartu duen pandemia dela-eta, baina egoera arruntean Australia eta bere hiriburua, Sydney, beti dira helmuga erakargarria. Osasun larrialdia kontrolpean izan eta Australiako mugak turismoari noiz berrirekiko zain gaudela, amets egin eta Sydneyko gure lehen bisitaldia prestatzen has gaitezke.

E

Bondi hondartza ondoko igerilekua. Ondoko orrialdean, aborigen baten grafitia, Darling Harbour guneko hotel batean. Erreportajea zabaltzen, Sydneyko irudi ikonikoa, zubia eta Opera House agertzen direla.

1.-Operaren eraikina Opera House ezaguna, da hiriko ikurra, Unescok Munduko Ondare izendatua. Bertan antzezlanak, ballet ikuskizunak, musikalak, eta jakina, munduko opera onenak taularatu dira. Bere lehen pausoak nahasiak izan ziren; izan ere, eraikitzen ari ziren bitartean arazo ugari sortu ziren; batez ere, ekonomikoak. Lan arkitektoniko faraoniko hau 1973an inauguratu zen, berau eraikitzen 14 urtetik gora eman ostean. Gaur egun, edozein ospakizunetarako topalekua da; esaterako, urte berriaren hasiera ospatzeko. Bere maskor itsatsizko sabai berezia badiako edozein txokotatik ikusten da. Ilunabarrean, argazkilari ugarik beren tripodea jartzen dute Farm Cove-n, justu operaren parean, eguzki sarreraren zain. Momentu magikoa da.

2.-Circular Quay Circular Quay delakoak Opera House-tik Sydney Harbour Bridge-rainoko eremua hartzen du. Oinezkoentzako pasealekua da eta hiria ibaiertzeko auzoekin lotzen duten transbordadoreen geltokiaren ondoan dago. Circular Quay-en jatetxeak eta dendak daude eta ur-taxi, portuko gurutzaontzi, autobus, tren eta taxientzako garraio zentro nagusia ere bada. Kontrako muturrean eta Opera House-tik hurbil Lorategi Botanikoa dago. 30 hektareako gune hau hiriaren birika da. Korrikalarientzako toki ezin hobea da edota zaratatik urrun piknik bat egiteko leku lasaia bilatzen dutenentzat. Sartzea doakoa da, asteko egun guztietan dago zabalik eta, noski, belarra zapaltzea baimenduta dago. Hainbat jatetxe ere badaude, Musika Kontserbatorioa eta Gobernadorearen etxea, azken hau neogotiko estiloko eraikina, 1996ra arte Estatuko gobernadoreen bizitokia izan zena. 3.- The Rocks Metropoliko auzo zaharrena da; galtzada-harrizko zoladun kaleak ditu eta garai koloniala oroitarazten duten txokoak. Susannah Place-n, adibidez, oraindik ere multzo kolonial bat bisitatzeko aukera dago: lau etxe



SYDNEY Taberna bat, Circular Quay delakoan. Gune honek Opera House-tik Sydney Harbour Bridgerainoko eremua hartzen du.

10

elkarri atxikiak dira, adreilu eta hareharrizkoak, 1844an eraikiak eta gaur egun museo bihurtuak. 1900eko izurri bubonikoaren ostean eraikin guztiak eraitsi zituzten, eta etxebizitza hauek, mirari baten moduan, libratu egin ziren, baita Sydney Harbour-en ondoz ondoko proiekzio urbanistikoetatik. Asteburuetan The Rocks Market topagune bizia bihurtzen da. Dozenaka artisautza denda eta askotariko jatetxeak pilatzen dira St. George kalean, toldo amaigabe baten azpian. Guztia australiar kulturaren bueltakoa da, hau baita bertako jaki tradizionalak dastatzeko toki onena; esaterako, kangurua eta krokodiloa. Inguruotan dago Arte Garaikidearen Museoa ere. Hockney, Warhol, Lichtenstein eta Christo-ren bilduma iraunkor batez gain,

bertako eta atzerriko artisten aldi baterako erakusketak ere jasotzen ditu. 4.-Sydney Harbour The Rocks-etik, Sydney Harbour Bridge famatuak zeharkatzen du badia Sydneyko iparralderaino. 150.000 ibilgailuk zeharkatzen dute egunero zubi hori, erdialdera iristeko edo handik irteteko. 1932an inauguratu zen, eta oinezkoentzako errei bat, bizikletentzako beste bat, treneko bi bide eta autoentzako zortzi errei ditu. Bridge Climb atrakzio turistikoari esker, arkuaren punturik altuenera irits daiteke, 135 metroko altuerara. Zubia 1.400 langilek eraiki zuten, eta horietatik 16k bizitza galdu zuten eraiki bitartean. Pintatzea ez da lan erraza,


30.000 kilo pintura behar baitira geruza bakarra emateko 60 futbol-zelairen pareko espazio honi. 5.-City Center City center delakoa zirraragarria da; batez ere, downtown gunea. Finantza-barrutiko skyline-ak, etxe orratzez beteak, turistak zein bertakoak liluratzen ditu. Bertako kaleetan “Matrix” eta halakoak filmatu dira. Esate baterako, The Metcentre merkataritza-gunea erabili zuten Metacortex-en bulegoak irudikatzeko, Neo pirata informatikoak, Keanu Reevesek interpretatuak, lan egiten zuen enpresaren bulegoak. Wachowsky ahizpen trilogiaren beste agertoki batzuk hauek izan ziren: Martin Place-ko iturria, Colonial State Bank Cen-

tre, Westin Sydney hotela eta Market Street. Hor dago, halaber, Custom House, aduana zaharraren eraikina, James Barnet arkitektoak 1885ean diseinatua. Gaur egun, museo interesgarria eta liburutegia daude bertan. Beheko solairuan hiriaren erdialdea erakusten duen maketa bat dago ikusgai, 4,2 metro bider 9,5 metrokoa. Zapal daitekeen beirazko bloke baten azpian dago.

Kaleko irudiak, Sydney Opera House-ren inguruan. Beheko irudian, lorategi botanikoko lasaitasuna.

6.-Sydney Tower Dorre honek hiriaren ikuspegi onenak ditu. Lurrikarak eta urakan-haizeak jasateko gai da, diseinu futuristakoa; 1981ean amaitu zuten eraikuntza lana. Bere bederatzi solairuek 1.000 pertsona hartzeko gaitasuna

11


SYDNEY Australiako hiriburuko eraikin ospetsu batzuk. Goian, ezkerretik eskuinera, ondarearen zerrendan sartuta dagoen Lurren departamentuko eraikina, Arte Garaikideko Museoa eta tranbia bat Market City-ren aurrean. Behean, Opera House ikusgarria.

12


GIDA PRAKTIKOA Beharrezko agiriak Egoera normaletan –gaur egun mugak turismoarentzat itxita baitaude– Australiako Immigrazioaren eta Mugak Babesteko Departamentuaren web orrian alta eman behar da. Inprimakia online bete eta bidali ondoren, ordu edo egun gutxi barru, bisa elektronikoa eskuratuko duzu.

Ordua aldea Sydneyrekiko ordu-diferentzia -10 ordukoa da; hau da, Euskal Herrian eguerdiko hamabiak direnean Sydneyn gaueko hamarrak dira.

Dirua Australiako dirua dolar australiarra da (AUD), hau da, 0,64 zentimo euro. 5, 10, 20, 50 eta 100 dolarreko billeteak daude eta 1, 2, 5, 10, 20 eta 50 zentimoko eta dolar bateko eta biko txanponak.

Nola iritsi Qatar Airways, Qatar estatuko airelinea nazionala, munduko flotarik gazteenetako bat da. 200 hegazkin baino gehiago ditu, eta mundu osoko 150 negozio- eta aisialdi-helmugatara baino gehiagotara egiten du hegan. Informazio gehiago eskuratzeko: www.qatarairways.com

Noiz joan Urteko edozein garai da ona hiri hau bisitatzeko. Izan ere, Mediterraneo aldeko klimaren ezaugarriak dituenez, lau urtaro desberdin ditu, tenperatura gorabehera nabarmenik gabe, egun jakin batzuetan izan ezik. Kontuan izan behar da hego hemisferioan dagoenez, urtaro klimatologikoak hegoaldekoen kontrakoak direla eta uda ipar hemisferioko neguari dagokiola, eta udaberria, berriz, gure udazkena dela.

Informazio gehiago The Old Clare Hotel. www.theoldclarehotel.com.au QT Sydney. www.qthotelsandresorts.com/sydneycbd/

13


Queen Victoria eraikina, George street kalean. Ondoko orrialdean, goitik behera eta ezker-eskuin, Bondi hondartza, Arte Garaikideko Museoa, Darling Harbour-eko giro bizia eta gune horretan kokatutako The Harbourside denda gunea eta, azkenik, liburutegi bat Customs House kultura gunean.

dute eta jatetxe birakari bat, kafetegi bat eta behatzeko solairu bat ditu. Goiko aldean, ausartenek, kanpora atera, eta skywalk bat egin dezakete, baina segurtasunagatik telefono mugikorrak edo kamerak eramatea debekatuta dago. 7.- Erosketak egiteko gunea Stand Arcade merkataritza-zentroa klasea duen jendearentzat da. Duela gutxi zaharberritu dute viktoriar kutsuko gune hau, eta gourmet jatetxez eta luxuzko boutiquez beteta dago. Glamour gutxiagoko erosketak egiteko, Chinatownera jo dezakegu; “made in China” erako souvenir-dendaz beteta dago. Bertako kaleetan dago Paddy’s Markets, Sydneyko merkatu zahar eta ezagunena, eta, gaur egun, Market City Shopping Centre-ren parte dena. Prezio baxuko moda-dendak, asiar jatetxeak eta multizinema daude han. 8.- Darling Harbour Hiriko entretenimendu zentroa da. Portura begira dauden hotel, taberna eta jatetxe asko daude bertan. IMAX zinema, noria, Adiskidetasunaren Lorategi Txinatarra, Nabigazio Museoa eta Sydneyko Akuarioa ere badaude, besteak beste. 9.- Hondartza Eguzki eta hondartza egun batez gozatzeko, Bondi Beach kostaldeko auzo hurbilera txangoa egin dezakegu. Autoz hirigunetik 40 minutura dago. Zuzenean joan beharrean, 372 edo 373 autobusa hartu eta Coogee-n jaistea da onena. Handik ibilaldi atsegina hasten da,

14

labarretan barna, Bondiko urre-koloreko hareazko hondartzaraino, surflarien leku maiteeneraino. 10.- Gastronomia Hiriko jatetxe onenetako bat Gowings Bar & Grill da, QT Hotelaren barruan. Gaur egungo diseinu garaikide abangoardista du, eta goi-mailako sukaldaritzako platerak eskaintzen ditu, Europako brasserie baten estiloan inspiratuak, hurbileko produktu freskoak erabiliz. Izan ere, QT hotelaren barruan egote hutsa kalitate-ikurra da. Diseinu abangoardistakoa, bi eraikin historikoren barruan eraikia, erreferentziazko leku cool-a bihurtu da. Vintage estiloa du bai hormetan bai dekorazioan. Harrigarria da haren igogailua. Garraiatzen duen pertsona kopurua hautematen du eta musika horien gustuetara egokitzen du: bikoteentzako maitasun-abestiak, ezkongabeentzako melodia bakartiak eta jende multzoa dagoenean festa! Spa Q delakoan, sabaiak koloretako beiraz eginda daude, eta apain-mahaien dekorazioarekin eta gorputz-esfoliazio turkiarrarekin, Grace Kelly zarela irudituko zaizu. Modako beste jatetxeetako bat Barzaari Chippendale da. Duela gutxi zabaldu dizkio ateak jendeari. Beste ikuspegi batetik prestaturiko benetako eta kalitatezko osagaiak erabiltzen ditu Barzaarik, Zipre, Libano, Egipto eta Siriako sukaldaritzari keinu eginez. Ekialdeko Mediterraneoko sukaldaritzan sakondu eta estilo garaikidera eramateko sortu zen, zapore tradizionalak eta eskualde horretako abegitasuna errespetatuz. Barzaari Chippendale The Old Clare Hotelaren barruan dago.•


15


Lisboako fado-etxeak «SAUDADE»-AREN GAINBEHERA

16


Ikuskizunak bertan behera utzi beharra, diskoen grabazioak atzeratu... «pandemiak dena hankaz gora jarri du!», esan du atsekabez Claudia Picadok. Fado kantari honek azken hilabeteotan Lisboako fado-etxe gehienek ateak itxi dituztela ikusi du harriduraz. Turistarik gabe, etxeratze-agindupean, Lisboa hutsik dago. Fadoetan herriminari edo «saudade»-ari kantatzen zaio; orain, Portugaleko hiriburu zahar eta ederreko kale eta txokoetan oroiminaren, edo zehatzago, «iraganmin»-aren menpe daude.

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Patricia de Melo 17


LISBOAKO FADO-ETXEAK

Alfama auzo ederra. Ondoko argazkietan, Calcada de Sao Miguel kale ospetsua, hutsik; Claudia Picado, Tasca do Chico etxean kantari, eta bezerorik gabeko mahai bat.

urtengoak oso urte ona zirudien niretzat. Gauero “kultuzko” aretoetan abesteko aukera nuen, kontzertu asko nituen atzerrian hitzartuta, disko bat grabatzeko asmoa nuen eta gero, bat-batean, dena gelditu zen», azaldu du Claudia Picado kantariak. Bera bezalako abeslari eta musikari “fadista” asko izurritearen oldarraldi berriaren eragin ekonomiko suntsitzailea jasaten ari dira. Lisboako Alfama auzo ospetsuan –fadoaren sorlekutzat jotzen da– Porta de Alfama etxea gutxienez astean behin irekitzen saiatzen da. Maria Ferreirak, jatetxearen jabeak, ez zuen etsi nahi izan, nahiz eta bidean dirua galdu duen. Tajoren magalean aldapan gora hedatzen diren kalezuloetan jaiotako emakume hau tokiko merkatarien elkarte bat sortzeko ahalegi-

A

nean ari da, instituzioek beraien egoera zailaren berri izan dezaten. Musikariek ez dute inolako laguntzarik, prekaritatea jaun eta jabe da artisten munduan. Esaterako, osasun krisiaren aurretik, Claudia Picadok “A Severa”-n lan egiten zuen, azaroan ateak itxi zituen fado-etxean. «Ohartu gara diru gutxiago galtzen dela itxita egonda», azpimarratu du Alexandrina Dominguezek, Barrio Alto-ren bihotzean dagoen jatetxe honetako arduradunak. Duela 65 urte sortu zuten aitona-amonek, hogei bat langile zituen itxi aurretik eta udan martxan jartzen ahalegindu ziren arren, berriz, etsi zuten, negozioak ez baitzuen ematen. Pandemiaren ondorioz turismoa eten zenean, Lisboa modan zegoen. Iaz, ordea, urtarriletik irailera bitartean, bi milioi atzerritar hartu zituen; alegia, 2019an


baino heren bat gutxiago. Eta bisitariek Dominguezena bezalako lokalak saihesten dituzte. «Gaur egun, jendeak fado-etxe batera etortzeari beldurra dio. Nahiago dute terraza batean afaldu», zehaztu du. Kale batzuk harago, “O Faia” fado-etxeak irekita jarraitzea erabaki zuen, baina egoera ez da askoz hobea. Aretoa ia hutsik dago, 90 pertsona inguru har ditzakeenean. Bezero bakarra: bikote bat. Haientzat bakarrik ari dira lanean hiru fado-kantari (txandakatu egiten dira) eta gitarristak. «Hau drama bat da! –dio Pedro Ramos kudeatzaileak– Gure galerak %80tik gorakoak dira». Berarentzat lanean ari diren 25 langileek dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute; ez, ordea, artistek. Hori da fadisten patua.•


Ergoiena bailara ILBELTZ ZURIA

«Egin kasu naturari. Eta mendiari. Hari errespetua galduz gero komeriak izaten baitira». Pagadi elurtuetan barrena ahots zaindari bat entzun dugula iruditu zaigu urtarrileko lehen hamabostekoan. Lodi bota du han eta hemen, eta bazterrak arriskutsu edo nekoso bilakatu. Goi mendietan ere broma gutxi. Pilatutako elur geruza handia mendian behera jausi da, eta, ezinbestean, goi lurretara joateko grina apaldu du. Bailaren sakonean, erreka zuloetan elurra kieto dago, hotzean gozo, eta osteratxo samurrena ere magikoa bilakatzen da. Zer esanik ez Ergoiena bailarako zokoak memoriaz dakizkien gidari bat edukiz gero. Beriaingo magalak maitatuko dituzu, baita bertako izen kuriosoak eta, noski, Ergoienako euskara ederra ere. Testua: Andoni Urbistondo Argazkiak: Andoni Urbistondo eta Iñaki Lizarraga

20



ERGOIENA BAILARA uskarak badu negua azaltzeko halako aberastasuna, ahozko tradiziotik jasotakoa. Euskara batuak dio urteko lehen hilabeteari urtarrila esaten zaiola, baina mende erdia beteta duten euskaradun askok beste hitz dotore bat ere erabiltzen dute: ilbeltza. Hori ere jasoa, erabiltzeko moduan. “Hilabete beltza”, alegia, eguraldi hotz eta elurtsuarekin zerikusia daukana. Beltza den hilabetean lurra isilik baitago, geldirik, fruiturik eman gabe, udaberriko eguzki printzen zain. Ilbeltzak gure mendi, baso eta zelaiak zuritu, izoztu ditu, eta mendi irteera gehienek aisialdi izaera galdu dute, arrisku puntu bat hartzeraino. Goi mendietan metro elur pasako geruza pilatu da, eta

E

22

bertatik ibiltzea baino etxeko suaren edo epelean geratzea hobe, elur jausien argazkiak ohikoak izan baitira. Euskal Herria askotarikoa da, aberatsa. Izan ditzakezu uholdeak, edo elurte latzak, txoko batean, eta 100 kilometro iparrera edo hegora, zuriaren arrastorik ere ez. Eremu txikian klima asko daude gure herri txikian. Ergoiena bailaran, Nafarroan, Beriain-San Donato erpin zorrotzak eta Lizarragako mendateko haitzek marraztu duten bailaran elurra musu truk oparitzeko moduan bota zuen Gabonetan hasi eta urtarrileko lehen herena pasa arte luzatu zen erauntsian. Beste paraje askotan lurmendu da elurra, baina Dorrao aldean iraun egiten dute kale bazterretako elur pilek, eta he-


rritik atera eta berehala derrigorrezko egin erraketen edo eskien erabilera. Oinez ezin da luze ibili parajeotan, zanpatu gabeko edo arrastorik gabeko metro erditik gorako geruzak oso nekosoa egiten baitu bidea egitea. Txangoaren hasiera finkatua dago, San Pedro ermita, Dorrao herritik kilometro eskasera. Bukaera, Leziza errekako iturburua, 1.100 metrora ia. Elurrik gabe, txango erosoa, 10-12 kilometro eskas eta 500 metroko desnibel positiboa. Elurrarekin, eta arrastorik gabe, baina, komeriak. Pista batean barrena egiten da bidea, baina pista ez da ikusi ere egiten. Elurretan hainbat basapiztien oin arrastoak ageri dira: azeriak, basurdeak, orkatzak… Iñaki Lizarraga gidari eta parajeotako

ezagutzaile apartak arrasto denak identifikatzen ditu lehen begi-kolpean. Tarteka-tarteka pagadian sumatzen dira soinu batzuk. Pago erraldoietatik behera jausten den elurra, batzuetan, bisitari arrotzak ikustera ohituta ez dauden animalien korrika saioak besteetan. Gaztelu bordako sekretuak Leziza errekastoak soinutsu egiten du bidea hala moduz, elurrak bere maldan beherako grina oztopatzen baitu sarri. Ur jauziak ohikoak dira, baina bertara gerturatzeko komeriak ere bai. Bidean bada halako behatoki berezia, Gaztelu borda. 850 metro ingurura dago, eta udan, Dorraoko herritarrak ermita horretan biltzen

Ezkerrean, Beriain mendiko barga edo amildegiak, izen kuriosokoak asko; eskuinean, Iñaki Lizarraga, Dorraoko semea, gidari ezin hobea. Erreportajea zabaltzen, bailara zurituta eta Beriaingo azken erpina.

23


ERGOIENA BAILARA Leziza erreka bailarara bidean, Atazabal errekastoarekin bat egin ondoren. Eskuineko argazkietan, San Pedro ermita, Dorraotik gertu, eta erraketak noraino hondoratzen diren erakusten duen irudi grafikoa.

omen dira gaueko freskotasunaren bila. Pentsatzekoa da afari-merienda oparoak eginak izango direla bertan dorraotarrak. Ilbeltz betean tragoxka txiki bat eta martxa, berriro errekastoaren bila, gero eta malda handiagoa daukaten magaletan, arrastorik gabeko elur paraje biluzietan. Lizarraga Dorraoko euskara dotorean mintzo da, eta inguruan ditugun paraje eta txokoen izenak eta azalpenak ematen hasi da. Harrigarria da inguruotako izendegi oparoa, baita izendegi berezi hori zer naturaltasunarekin azaltzen duten bertakoek ere. Adibide pare bat, ulertze aldera. Iparrera Beriaingo mendi hegi harroa altxatzen da, eta Ergoiena bailararantz hainbat amildegi edo haitz bide erakusten dizkio bisitariari. Pirinioetako Ordesan dauden faja ezagunen antze-

koak, hobeto ulertzeko. Ergoienan barga hitzarekin ezagutzen dira, eta hainbat izenek aho bete hortz uzten dute parajeotara lehen aldiz hurbiltzen dena. Ezbairik gabe, “Andres bota zaneko barga” da denetan bitxiena. Baina esplikazioa egun on esaten duena bezala ematen du Lizarragak, erraz: «Izango zen norbait hara ardien bila, edo otsoak uxatzera joan zena, eta barga horretan behera amildu zena. Andres izango zen bere izena, eta hor geratu da izena mendez mende». Lizarragak ñabardura egiten du, Dorraon “bota” hitzak “erori” edo “jausi” esan nahi duela. Alegia, bota hitzarekin ez dela esan nahi Andresek bere burua barga hartatik behera bota zuenik, erori egingo zela ziurrenik. Atentzioa ematen duen beste izen bat: “Hamabiteko barga”. Honi azalpen logikoagoa ematen dio


Lizarragak: «Ordularirik ez zegoen garaian barga horretan eguzkiak lehen aldiz jotzen zuen orduari hamabiak jarriko zioten, eta horrela bazekiten lanak uzteko edo otordua egiteko garaia izango zela». Herri tradizioaren harribitxiak. Ingurumari hartako izenek ere hara lehen aldiz bertaratzen denaren arreta pizten dute: “Mouritza”, “Eslunbeko iturria”, “Otsopasako lepoa”, “Eskalaborro” eta “Itxorrotx” mendiak Lizarraga mendatetik ekialdera, “Biormaiza”, “Urzelaieta” eta “Atazabal” errekastoak… Izen guztientzat dauka azalpena Iñaki Lizarragak. Elkarrizketak mendizalearen miseria, ezina eramangarriago egiten du, elurte handian barrena, baina erraketak ere kexatzen hasten direnean, oinetakoak bere tokitik irten sarri, atseden tekniko bat egitea onena.

Leziza errekako sorburutik gertu gaude, kilometro erdi eskas, distantzian, eta 50 metroko desnibela, asko jota. Baina aurrean panorama zaila dago. Arrastorik ez eta pauso bakoitza emateko ahalegin handia egin behar. Atazabal eta Leziza erreka batzen diren tokian esan digu bale mendiak. Aurrera jarraitzeak arrisku puntu bat dauka, eta komeni naturari kasu egin eta bueltako bidea hartzea. Egindako bidea erraz desegiten da, igoeran sortutako oin arrastoak baliatuz. Ordubete pasan Dorraoko lehen etxeak ikusten dira. Eta bukaeran, sari gisa edo, goiz osoan lainoei itsatsita egon den Beriaingo ertza eta bargak azaldu zaizkigu begi bistan lehen aldiz. Han goian, 1.400 metrotik gora, ilbeltzak udaberrira arte iraungo du.•

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Leziza errekaren sorburua Ergoiena bailaran dago, Nafarroako iparmendebaldean, Sakana eskualdean. Ergoiena bailara hiru herrik osatzen dute: Lizarraga hiriburua, Dorrao eta Unanu. Ibilbide hau osatzeko Dorrao herria da abiapuntu egokiena.

Nola iritsi Ergoiena bailara Sakana eskualdean dago, eta Etxarri-Aranaztik edo Arbizutik hel daiteke Dorraoraino (bost bat kilometro bi herri horietatik). Sakanara iristeko A-10 autobidea hartu behar da Altsasun, mendebaldetik, edo Irurtzunen, ekialdetik.

Ezaugarriak Leziza errekaren sorburua 1.100 metro ingurura dago, iparrera Beriain mendi handiak eta hegora Lizarragako goi ordokiak gizaldietan eragin duten bailaran, pagadi baso dotorean. Txangoa erraza da, berez, baina elur pilaketak zail bilakatzen du, eta kontuz ibiltzea komeni. Erraketekin edo mendiko eskiekin egiteko ibilbide aproposa da.

25



Chichicastenango INDIGENEN ETA JAINKOEN MERKATUA

Guatemalako merkatu famatuena da Chichicastenango hirian egiten dena. Kolore eztanda izugarria da bertan: lurrak ematen dituen arto kolore guztiak aurkituko ditugu, eta, nola ez, emakumeen «huipil» tradizional koloretsuak. Barazkiak, artisautzako produktuak, oihalak eta kandelak ere ez dira falta, bai, kandelak, jainko sinkretikoen omenezko letania sutsuen artean elizetako eskailerak kez betetzen dituzten kandelak. Testua: Xabier Bañuelos Argazkiak: Xabier Bañuelos eta Getty Images 27


CHICHICASTENANGO

guzkia sumendien artetik irteten hasi bezain pronto utzi dugu atzean Panajachel. Behin Atitlan aintzirako ur geldoak igarota, Sierra Madre mendilerroko orografia malkartsuan murgildu gara; mendilerro ezagunak ardazten ditu inguruotako lurrak eta ez da harritzekoa, mendiak baitira Guatemalako hiru arimetako bat. Iparraldean Chuchumatanes eta Minas mendilerroak lagun dituela, Sierra Madre ikusgarriak maien lurraldeak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu, eta, bidean, gailurrak suz ereiten ditu. Gailur horiek adi-adi zaintzen dituzte Guatemalako beste bi arimak: oihan berde trinkoak eta Pazifikoko eta Karibeko kostaldeetako hareak eta mangladiak. Gure helmugatik 38 kilometrora gaude: Santo Tomas de Chichicastenango. Ia ordu eta erdiko bidaia behar izan dugu 38 kilometro horiek egiteko, eta, egia esan, inguruotako ezaugarriak ezagututa ez da gehiegi ere. Kontuan izan behar dugu errepidearen ibilbide

E

Chichin, horrela deitu ohi diote herriari; dena koloretsua da, batez ere merkatuan, non komunitate indigena guztietako jendea elkartzen baita.

28

malkartsua, baita bidaia chicken bus koloretsu zahar batean egin dugula ere. Bidaian paisaia ikusgarriak zeharkatu ditugu, geologiak torturatuak izateaz gain, gizakiaren mehatxupean ere badaudenak, deforestazioa arrisku izugarria baita lurron edertasunarentzat. Chuabaj herrira heldutakoan, goi-lautadaren ikuspegi bikainekin topo egin dugu eta argi ikusi dugu ibilbidea benetako errusiar mendia bihurtuko dela aurrerantzean. Ustea errealitate bihurtu da berehala eta gidariak etengabe balazta zapaltzen aritzea beste aukerarik ez du izan. Montaguá ibaiaren arroaren goi-ibarrean dago Chichicastenango; ibaiari Río Grande ere deitzen diote lurrotan, Guatemalako luzeena baita. 120.000 biztanle inguru bizi dira Chichicastenangon, 2.000 metrotik gorako mendiek inguratutako bailara ikusgarrian. Basoek ikuspegi berde ederrak eskaintzen dizkigute nonahi, hori bai, zalantzarik ez izan: lehen are trinkoa-


Merkatuan hartutako irudiak. Salerosketarako ez ezik, topaketarako, hizketarako, barre egiteko eta partekatzeko tokia da hau inguruko herritarrentzat.

29


Kitxe gizon bat lastozko kapela tipikoarekin. Behean, maskarak «moreria» fabrika batean salgai.


CHICHICASTENANGO goak ziren inguruotako basoak. Quiché eskualdearen hegoaldean gaude, Gucumatz jainkoaren lurren bihotzean; suge lumadunaren taupadak ozen entzuten dira oraindik lurrotan, konkistatzaileei aurre egin zien Q’umarkaj erreinuko Tecún Umán azken gerlari handiarenak entzuten diren bezala. Kondairaren arabera, inguruotan bizi den ketzal hegazti ederraren paparra Tecún Umán beraren odolak tindatu zuen gorriz. Sinkretismoaren konkista Pedro de Alvaradoren gizonek konkistatu zituzten kitxe indigenen lurrak 1524an. Garaian ohikoa zen bezala, konkistatutako herriak irabazleek erabakitako santu baten izenarekin birbataiatzen zituzten. Izen horri, bigarren deitura bat ere gehitzen zioten, konkistatzaileen aliatu ziren indar indigenek erabakitakoa. Hori horrela, Tomas santua hautatu zuten konkistatzaileek, eta, Gaztelako tropen alboan borrokatu ziren tlaxkalteka eta choluteca indigenek, berriz, Chichicastenango izena gehitu zioten, nahuatl hizkuntzan “asun murrua” esan nahi duena. Gaur egun, hori bai, inork ez dio izen hori ematen hiriari eta Chichi aldaera laburragoa, eta praktikoagoa, erabiltzen dute gehiengehienek. Are, ez da arraroa oraindik ere Chaviar izena entzutea, kaktxikelera maia hizkuntzako antzinako izena gogoan, edo Chwilá (“asunen gainean”) eta Tziguán Tinamit (“arroilek inguratutako herria”) kitxeera maia hizkuntzako izenak. Chichicastenangora heltzean bisitariak jasotako lehen inpresioa ez da Guatemalako beste edozein hiritara heltzean jasotzen denaren oso ezberdina. Herritarren joan-etorri lasaia etengabea da zapore indiarreko kaleetan, landa arkitektura kolonial barrokoko eraikin xume baina dotoreen artean. Hori bai, deigarria da galtzada-harrizko kaleen antolamendua guztiz ordenatua den bitartean, hiri paisaia osatzen duten elementuetan zein etxebizitzen altueretan kaosa dela nagusi. Hirian barneratu ahala, Guatemalako beste leku batzuetatik bereizten duen zer edo zer ezberdin bat igartzen du bisitariak. Maiak erabat nagusi dira hirian, eta euren nonahiko presentziak, izan irribarretsua edo erabat axolagabea, lurron berezko identitatean murgiltzen gaitu ezinbestean. Begirada bilduetan, barnerakoietan, diskurtso enkriptatua aurkitzen dugu; merkatuaren ospeak erakarrita heldutako turista saldoari zerbait esan nahian arituko balira bezala tokikoak. Mestizajearen aztarnak nabariak dira Guatemalako maien egungo nortasun dualean, eta dualtasun hori beste inon ez da hemen bezain nabaria, ez Panan, ez Xelan, ez Antiguan, ez hiriburuan. Zalantzarik gabe, Chichicastenango da tradizio zaharrek, antzinako sinismenek, iraganeko adierazpen kulturalek osatutako

munduaren adierazle liluragarriena. Bizirauteko borrokan ari da mundu hori, eta, horretarako, batzuetan kanpotik heldutakoarekin bat egiten du, eta, beste batzuetan, tinko egiten dio aurre. Hori guztia, gainera, inoiz baino azkarrago aldatzen ari den mundu batean, globalizazio gupidagabe baten eskutik modernitatea sarri modu guztiz zentzugabean inposatzen duen mundua. Deskribatzen ari garena, baina, ez da inolaz ere fenomeno berria lurrotan. XVI. mendean europarrak iritsi zirenean, izugarrizko haustura kulturala eman zen. Une horretan, sinkretismoa izan zen salbaziorako bide bakarra tokikoentzat. Konkistatzaileen eskutik heldutako domingotarrek, tabula rasa egin eta tokikoen kolonaurreko sinesmenekin amaitzea izan zuten helburu. Aldiz, ez zuten lortu, emaitza batzuen eta besteen sinismenak nahastu, uztartu egin zirela izan baitzen. Tenpluak, aldareak eta merkatua Konkista hasi zenetik bost mende pasa dira jada, baina gauza batzuk ez dira aldatu. Eta ez da harritzekoa, besteak beste, ezin baita ahaztu, adibidez, kitxe hizkuntzan eta alfabeto latinoan idatzitako “Popol Vuh” liburua Chichicastenangon bertan aurkitu zela. Munduaren eta gizakiaren sorrerari buruzko antzinateko maien mitoak eta usteak jasotzen ditu 1540 inguruan idatzitako lanak, eta ordutik denbora asko igaro bada ere, hiriak espiritu sinkretikoa bizi-bizi mantentzen du. Santo Tomas elizako eskalinatako mailek ezinbestean ekarriko dizkigute oroimenera tenplu indigenetako eskailera pikoak. Are, maila kopuruak, 18, maien egutegiko ilargi-hilabeteekin egiten du bat... Zirkulu erdi baten formako agertoki batean bezala, lore saltzaileen eta suzko eskaintzen artean, chuchkajau edo xamanak ikusiko ditugu intsentsuontziak eskuan, jainkoei eskariak egiten, etengabeko otoitzean. Baina nori ariko dira errezoan? Gizadia bere nekaldi eta heriotzaren bitartez askatu zuen Kristori edo Xibalbá edo Azpimunduko, Infernuko jaunak garaitu zituzten Hunahpú eta Ixbalanqué anaia bikiei? Buztina edo artoa, zein da gizakia egiteko materiala? Hirutasun Santua edo Xiltán, Ajtzak, Akaimé, Bitol, Chirakata-Ixminasune, Kukulkán, Hun-Hunahpú eta Ixmukané jainko sortzaileak? Ixmukané artoaren jainkosak, artoa oratuz sortu zuen gizakia, Mariak Jesus Nazaretekoa munduratu zuen bezala. Behin elizan barneratuta, pinu-hostoz estalitako lurzoru eta aldareak aurkituko ditugu, dozenaka kandelen argipean. Arbasoei, iraganeko jainkoei zein jainko berriei egindako eskaintzak argitzen dituzte, besteak beste, jakiak, loreak edo espiritu gaiztoak uxatzeko

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Ostegunetan eta igandeetan egiten da merkatua, baina hobe da igande batean bertaratzea, kofradiek prozesioak egiten baitituzte. Abenduan izaten dira urteko bi ospakizun garrantzitsuenak; hilaren 7an, Deabruaren Erreketa, eta, hilaren 13tik 21era, Santo Tomas jaiak.

Nola heldu Erosoena Panajachel edo Antiguatik antolatzen diren txangoetako bat kontratatzea da. Garraio publikoa egon badago, baina oso geldoa da eta arriskutsua ere izan daiteke.

Santo Tomas eliza Kontuan izan bertakoek ez dutela begi onez ikusten barnealdean argazkiak egitea.

Merkatua Tratuan aritzea ezinbestekoa da zerbait erosi aurretik. Preziorik onenak arratsaldeko azken orduetan lortzen dira, gutxika-gutxika postuak ixten hasten direnean.

Maskara fabrikak Ezinbestekoa da moreria bezala ezagutzen diren maskara fabriketako bat bisitatzea.

31


CHICHICASTENANGO

Guakamaiko gorri bat, eguzkiaren eta suaren ikurra. Ondoko irudietan, kanposantua eta bertako komunitateko emakumeak jantzi tradizionalekin.

32

pattar botilak. Elizaren parez pare den eta eliza bera bezain orbangabea, zuria den Kalbarioko Kaperan ere antzeko eskaintzak aurkituko ditugu. Bertatik ez oso urruti, Turk'aj mendian, Pascual Abajen aldare beltzak Huyup Tak'ah lurraren jainkoa ohoratzen du. Idoloa oso modu zakarrean landutako harria da eta, inguruan, arrokak eta zinez zalantzagarria den kristautasun baten ikur diren gurutzeak pilatzen dira. Bertaraino gerturatzen dira herritarrak jainkoari zigarroak, kandelak, intsentsua, jakiak, loreak, pattarra... eramatera. Chichicastenango domeka batean bisitatzen badugu, bertako hamalau kofradietako kideak ikusi ahal izango ditugu santuak bizkarrean hartuta prozesioan. Herritarrek sutsuki gurtzen dituztela zalantzarik ez da, hori bai, benetan nori otoitz egiten ari diren jakitea jada ez da hain erraza. Tenpluetara bitarteko bidea egiten dute prozesioek, merkatuan bildutako herritar andanaren artean, lurrok, ezer badira, erlijiotasunaren eta pragmatismoaren, debozioaren eta errealismoaren ikur baitira, tokikoen gako eta kodeak ezagutzen ez dituztenentzat ulertzeko oso zaila den moduan gainera. Chichicastenangon egiten dena da Guatemalako merkatu entzutetsuena. Eta, horregatik, nola ez, turistak erakartzeko imana bilakatu da. Salmenta postuak eguzkitik edo euritik babesten dituzten olanen azpian benetako labirintoak sortzen dira. Merkatuaren erdigunea kanpotarrei eskainita dago, eta, ondorioz, eskuz egindako artisau lanak eta jatorri zalantzagarriko beste batzuk biltzen dituzten postuak nagusi dira bertan. Inguruko kaleetan, berriz, teilatupeko guneetan, tokikoak biltzen dira. Inguruotako komunitateetako herritarren benetako bilgune bilakatzen da merkatua kale horietan, euren bizitzen ezinbesteko parte. Erostea eta saltzea, baina baita topo egitea, barre egitea, hitz egitea, partekatzea, bizitzea da inguruko herritarrentzat merkatua. Etxeak jakiz eta tresnez hornitzeko gunea, kolore eztanda ezin ederragoan: barazkien, haragien, fruten, oihalen, portzelanazko ontzien, maskaren, kapeluen, zinten... koloreak. Baina, batez ere, tokiko jendeen koloreak: kobre-koloreko larruazala, ile ezin beltzagoa, emakumeek buru gainean eramaten dituzten manten ortzadarra, emakumeon gorputzak janzten dituzten hupil eta soinekoen kolore biziak. Izan ere, guztia da kolorea Chichicastenangon, baita hilerria bera ere: aldare, hilobi eta panteoien kaleidoskopioa izugarria da, heriotzari argia kendu nahi baliote bezala. Egun, orain dela 500 urte bezala, aldaketa ate joka da, egokitzapenak ezinbestekoa dirudi, masiboagoa, azkarragoa gainera. Eta, iraganean bezala, saihetsezina dirudi. Horregatik, bestelako inbasioetatik bizirik irtetea beste aukerarik ez da geratzen. Agian, sinkretismo berriak aurkitzeko ordua heldu da...•


33



Valentzia CAP I CASAL-EN KALERIK KALE Valentzia, Cap i Casal edo Túriaren hiriburua; hiru izen, toki bera izendatzeko: «País Valencià»-ko hiriburua. Historia luze eta sakonaren lekuko da hiri hau, eta horren arrastoen bila ibili gara argiz, eta argiilunez, beteriko bertako kaleetan. Testua eta argazkiak: Oriol Clavera


VALENTZIA orbera Estació del Nord-en trenetik jaisten denean, berau hiriko benetako sarrerako atea den irudipena dauka. Estilo modernistako bere atetzarra Valentziako erdialdera zabaltzen da eta ez du zerikusirik geltoki zuriarekin, ebakuntza-gela itxurakoarekin, non orain distantzia luzeko trenak gelditzen diren. Bertatik ekin diogu gure ibilbideari, Xàtiva kaletik jarraituz, hiri honetako biztanleen historia eta izaera markatu duten lekuetan barrena. Kalerik kale ibiliko gara, galdu arte. Falletako gran mascletá delakoa egin ohi den Udaletxeko plazara iritsi eta zuhaitzez eta itzalez betetako eta halako kutsu maiestatetsuko Sant Vicent kalean barrena jarraitu dugu. Hortik, oinek Erreginaren Plazara garamatzate, eta bertatik Micalet delakoa (1425ean amaitua) ikus dezakegu jada. Horrela deitzen diote katedralaren kanpandegiari,

N Merkatu zentrala. Hemen l’horta-tik (ortua) edo Jardí de València-tik ekarritako beren produktuak valentzieraz eskaintzen dituzte nekazariek.

36

bere kanpai nagusiaren izenaren txikigarria hartuz; alegia, Miquel-etik Micalet. Katedrala erromaniko, barroko eta gotiko estiloen nahasketa ederra da; barruan, Kaliza Santua gordetzen du eta, Micaleten 207 eskailerak igotzen baditugu, hiriaren 360 graduko ikuspegi ikusgarriaz gozatuko dugu. Handik metro gutxira egun Corts-ak, Palau de Benicarló (edo Palau dels Borja) eta Generalitatea hartzen dituzten eraikinak daude. Generalitatea Valentziako Erreinuaren lehen Generalitatea hartu zuen Erdi Aroko jauregi berean dago. Inguruak, erdigune historiko askok bezala, labirinto itxura du. Aurrera egin dugu, noraezean, kalexketan barrena. Buelta bat eman eta bidegurutze beretik pasatu gara edo plaza txiki beretik, jada urrunduak ginela uste genuenean. Izan ere, hori gertatzen da Valentziaren bihotz zaharrean: kaleetan galdu eta zirkuluan ibiltzen amai-


Handian, Udaletxeko plaza edo hiriaren «bihotz» instituzionala. Ondoan, txikian eta goitik behera, katedraleko Apostoluen Ate ikusgarria; IVAM arte garaikideko museoa; eta merkatuaren sarrera modernista.

37


VALENTZIA Arte eta Zientzien Hiriaren egitura futurista ikusgarria. Hiriaren irudia bihurtu da gune hau.

38

tzen duzu, behin eta berriz Plaça Redona berera iritsiz, non oihal eta moda denda gutxi batzuk dauden borobilean iturri baten inguruan. Llotja-ra (lonja) iritsi arte jarraitu dugu, handik gertu. Eraikin gotiko honek Munduko Ondare izendapena du eta, palmondoak bailiran, bere sabai altuetaraino heltzen diren zutabeek atentzioa ematen dute. XV. mendean Valentziako merkataritzar zuen indarraren ikur ikusgarriena da, eta horregatik, nahitaez bisitatzekoa. Kalea gurutzatuta, beste monumentu bat dugu zain, jendearen joan-etorri bizia duena. Jarduera handia du Mercat Central delakoak (1928); estilo modernistakoa da eta herrialdearen esentzian murgiltzera gonbida-

tzen du. L’horta-tik (ortua) edo Jardí de València-tik ekarriak, nekazariek beren produktuak valentzieraz eskaintzen dituzte, Herrialde Katalanetako inguru honetan hitz egiten den dialektoan. Lurrean erroturiko hizkuntza eta, hala ere, hiri handian entzutea zaila gertatzen dena. Tùrian Baina bi Valentzia daude: bata, zaharra, historiaz betea; bestea, muturreraino modernoa, are futurista. Serrans Dorreak eta Quart dorreak dira antzinako mundurako sarrerak, oraindik ere antzina hiria babesten eta aldi berean ixten zuen harresiaren 30 bat metro kontserbatzen dituztenak.


Gu Serrans-ekoetatik atera gara, Túria ibaiaren ibilgu zaharrari jarraitzeko; hiria ekialdetik mendebaldera gurutzatzen duten 9 kilometro, parkeak, kafetegiak, bizikletentzako eta korrikalarientzako bidea eta hainbat kirol praktikatzeko pistak dituztenak. 50eko hamarkada amaierako uholdeen ostean, ibaiaren ibilgua hiriaren hegoaldean barrena desbideratu zen eta ubidea egungo arteria berdea bihurtu zuten. Valentziarrek, halere, “ibaia” esaten diote oraindik ere. Benetako monumentuak diren hamazazpi zubik gurutzatzen dute. Bizikleta bat alokatzea da hiriaren bestelako aurpegi bat ezagutzeko modua. 90eko hamarkada amaieratik, ibaiaren mendebaldeko aldea Arte eta Zientzien Hiriak (Ciutat de les Arts

i les Ciències) okupatzen du; Santiago Calatrava arkitektoak diseinatutako konplexu horrek Ozeanografikoa, Musikaren Jauregia (Palau de la Música) eta Zientzia Museoa hartzen ditu barruan. Valentziaren irudi turistiko hau txeke zuri eta ustelkeria kasu zenbaiten bidez aurreko gobernuek utzitako “herentziaren” arrasto agerikoena da.

Goitik behera, ezkereskuin, Quart dorreak (alde zaharreko sarrera bat), Carmen auzoko grafiti bi eta Llotjaren oparotasuna.

Espazio kolektiboak Valentzia, beste hainbat hiri mediterraneo bezala, kalean, auzoetan eta merkatuetan bizi da. Erdigune historikoan, Mercat Central-etik Carme auzoan barneratu gara, bere txokoetan, taberna eta kafetegi txikietan, zerbait hartzeko eta bertako biztanleen izaera irekia-

39


VALENTZIA

Serrans dorre dotoreak eta, ondoan, Tùria ibaiaren ibilgua kirolgune bihurturik. Azpian, Campanar auzoko erretiratuen etxea.

40

rekin topo egiteko. Orube asko jasan duen degradazioaren emaitza dira eta egun grafitiak dituzte, kolorea ematen diotenak sarritan kontserbadorea eta zaharkitua den hiri honi, gerra irabazi zutenek boterean eman zituzten urteen abaroan hazitako hiriari. Aldiz, Benimaclet eta Cabanyal auzoak espekulazioaren aurkako borroka sozialen eredu dira. Campanar herri txikiak, bestalde, bere ortua txikitu arren eta hiriak irentsi duen arren, bere izaerari eusten dio.

Kultura herrikoiaren hondarrak topatuko ditugu Estació del Nord-etik hurbil, gure ibilbidea hasi genuen tokian. Trinquet de Pelai da valentziar pilotaren zaleen topalekua. Pilotalekua edozein kaletako edozein eraikin izan litekeenean gordea dago. Barruan partidak pasioz bizi dira eta apustuek hegan egiten dute, valentziar askorentzat ere ezezaguna den azpimundu honetan. Eta hiriaren erdi-erdian, zehazki Plaça de la Verge-n


eta katedralaren Porta dels Apòstols-eko arkupeetan, ostegun eguerdiro Tribunal de les Aigües ospatzen da. Duela hainbat mendetik, l’Hortako ubide bakoitzeko ordezkari batez osaturiko tribunalak ureztatzeko urarekin loturiko gatazkak konpontzen ditu. Berez Unescoren Ondare Immateriala bada ere, turistentzako beste atrakzio bat bihurtu da. Berau egunen batean desagertzeko arriskua ortuaren beraren desagertzearekin lotuta dago batez ere.

Gastronomia Valentzian, eta orokorrean País Valencià-n, egon ez denak ez daki zer den paella on bat. Hori esaten dute, behinik behin. Cabanyal-en, hondartzako lehen lerroan izan edo Albuferan izan, nahitaezko erritua da paella edo arròs on batez gozatzea. Arròs a banda, arros roig edo valentziar paella izan, nahitaezkoa da, esaten dutenez, paellatik bertatik zuzenean jatea, behar bezala dastatzeko. Eta herrialdeko ardo on batez

Llotja-ren sarrera. Ondoan, ezkerrean, erdiguneko giroa eta Cavallers kaleko Sant Jaume taberna.

41


VALENTZIA Txufa sailak eta beste zenbait baratze Alboraian. Ondoan, goitik behera, Albuferan kokatutako Tancat de la Pipa naturaerreserba eta Catarrojako portua, hau ere Albuferan.

42

lagunduta, «acabarem parlant valencià»; alegia, valentzieraz hizketan amaituko dugu. Izan ere, paellak gastronomiaren mugak gainditzen ditu tradizioan eta harreman sozialetan barneratzeko. Familia guztiek egiten dute paella igandean, tradizioz, herriko etxeetako patio edo garajean edo landetxean. Ospakizun bat gehiago da, agian antropologoek aztertu behar luketen erritua. Bada dastatu beharreko beste zerbait ere: orxata. Tuberkulu txiki batekin egiten da, txufarekin; ortuan bakarrik lantzen da hau, hiriaren iparraldean, non Alboraia, Almàssera, Albuixech eta Meliana herriak lau-

kidun sorozko alfonbra baten gainean hedatzen diren. Gozoa eta freskoa, baita izotzezkoa ere, fartons opil luzexkekin hartu ohi da; hauek hobe artisauak badira. Alboraian merezi du tarte bat hartzea dauden hortxatategi ugarietako bateko terrazan jartzeko. Valentzia deskubritzeko bidaia hau behar bezala amaitzeko, erdialdeko kaleetan gabiltzala, ibilbidea hasi genuen Estación del Nord-etik hurbil, edozein labetan sar gaitezke, eta bertan coca eta pastisset gozoak, aingeru-adatsezkoak edo batatazkoak, bai eta gaziak ere (haragi, arrain edo barazki mokaduak) eros ditzakegu bueltan etxekoei eramateko.•


GIDA PRAKTIKOA Koronabirusa Covidaren pandemiak gogor zigortu du Valentziako Erkidegoko turismo eta ostalaritza sektorea, ospitalizazio kopuru errekorrekin. Hainbat web orrialdek informazio eguneratua ematen dute turistentzat bertako osasun egoerari buruz: www.visitvalencia.com eta www.turisme.gva.es.

Hondartzak Valentziak 20 kilometro hondartza ditu. Hirikoak – Malvarrosa, Cabanyal eta La Patacosa– erdialdearekin garraio publikoaren bidez lotuta daude. Itsas pasealekuan bertako gastronomiaz goza daiteke. Establezimenduetako batzuetan familia bereko belaunaldi desberdinak jarduten dira.

Valentziako albufera Denbora badugu, erdialdetik soilik 12 kilometrora joatea merezi du. Han Herrialde valentziarreko eremu umel garrantzitsuena bisita dezakegu: Valentziako Albuferako Parke Naturala (Parc Natural de l'Albufera de València). Erromatarren garaian osaturiko ur gezako itsasertzeko aintzirarekin, bere egungo 2.800 hektareak arroz sailez inguratuta daude eta horiek kostaldean barrak, hondartza-hesiak, dunek eta itsasertzeko baso mediterraneoak zedarritzen dituzte.

43



Singapur ETORKIZUNEKO HERRIALDEA? Testua eta argazkiak: Xabier Amoros Oskoz


SINGAPUR

Singapurko Errepublika Asiako hiri-estatua da, «Etorkizuneko herrialdea» bezala bataiatutakoa. Iparraldean Malaysia du, eta, hegoaldean, Indonesia, eta Singapur itsasarteak banatzen du bi herrialde horietatik. Uharte txiki ugariz osatua, bere 697 kilometro karratuekin, Asiako hego-ekialdeko herrialderik txikiena da. Hori bai, ez da ahaztu behar herrialdearen lurraldea etengabe ari dela hazten. Nola? Itsasoari irabazitako guneekin.

46


unduko herrialderik gazteenetako eta txikienetako bat izanik, harritzeko eta maila guztietan gozarazteko gaitasuna du Singapurrek. Izan ere, zifrak berez mintzo dira eta benetan adierazgarriak dira. Singapurrek Erresuma Batuarekiko independentzia 1963an aldarrikatu zuen, Malaysiako parte gisa; bi urte geroago, baina, behin betiko banandu zen Malaysiatik eta estatu subirano gisa jaio. 1965etik igaro diren ia bost hamarkadotan zehar, nabarmen egin du aurrera, eta “Asiako lau tigre” handietako bat izatera iritsi da, Hong Kong, Taiwan eta Hego Korearekin batera. Era berean, nazioarteko merkataritza gune neuralgiko gisa nabarmendu da, munduko hirugarren finantza

M

gune handiena eta jarduera handieneko bigarren nazioarteko portua dituelarik. «Per capita» errenta handiena duen munduko hirugarren herrialdetzat jotzen da, eta estatistika guztietan nabarmentzen da hezkuntzan, osasunean, segurtasunean eta lehiakortasun ekonomikoan. Populazioa multikulturala da, txinatarrak, malaysiarrak, indiarrak eta eurasiarrak direlarik populazio aipagarrienak. Hizkuntza ofizialak lau dira: ingelesa, txinera, malaysiera eta tamila. Beraz, deskribatutako osagaiekin, argi dago ez garela aspertuko Asiako “tigre” liluragarria bisitatzen dugunean. Duela gutxi, Asiako herrialde honen bokazio aitzindaria argi eta garbi erakusten duen albiste baten berri

Ezker-eskuin, Garden by the Bay itsasbazterreko gunea eta kaleko arte adierazpen bat. Erreportajea zabaltzen, Marina Bay ikusgarria.

47


SINGAPUR Irudiotan, Singapur multikulturalaren ikur den erlijio aniztasunaren zenbait adibide.

eman zuen prentsak: «Laborategian egindako haragia saltzea baimendu duen lehen herrialdea bihurtu da Singapur». Jakina, ez gara albiste hutsal bati buruz ari, gertaera historiko batera hurbiltzen gaituen berri batez baizik, elikadura-paradigma berri batera, non animaliak hiltzea ez den beharrezkoa izango elikatzeko, giza kontsumorako haragia laborategiko prozesuen bidez lortuko baita. Bada, Singapur «laborategiko haragiaren» kontsumoa sustatzen aitzindari da... Hori bai, albistearen atzean, argitu beharreko zerbait bada. Izan ere, 5,7 milioi biztanleko uharte-estatu-

nazioak kontsumitzen dituen elikagaien %10 inguru baino ez ditu ekoizten, eta, ezinbestean, gainerakoa inportatu beharra du, horrek sortzen duen mendekotasunarekin. Datu horri gehitu behar zaio, halaber, goi-teknologiako nekazaritzan inbertitzearen aldeko apustu garbia egin duela Singapurrek. Are, herrialdeak bat egiten du munduan gero eta hedatuago dagoen korronte ekologikoarekin. Korronte ekologiko horrek animalia haragiaren kontsumo mugatuaren alde egiten du, baso soiltzearen eta, ondorioz, klima aldaketaren galga eraginkor gisa.


«Laborategiko haragiaren» auzia ez da, inolaz ere, Singapurrek bere politika berritzaileekin mundua harritzen duen lehen aldia. Adibide batzuk aski dira herrialdea beste hainbat alderditan ere azkenengo hamarkadetan mundu mailan abangoardian izan dela frogatzeko: oso herrialde garestia izanik, biztanleen %80 babes ofizialeko etxebizitzetan bizi dira; ez dugu zaborrik aurkituko kaleetan (zigorrak oso handiak dira); bertako nazioarteko aireportua munduko onenetakotzat jotzen da; itsasoari irabazitako lurretan berdegune liluragarria sortu du (Gardens by the Bay),

54 hektareakoa, non naturak eta teknologiak espazio bakar ikusgarria sortzen duten... Herrialde multikulturala Hiri-estatura iritsi bezain laster, lehen sentsazioa da hiri handi oso moderno batera heldu garela, irisgarritasunean eta segurtasunean oinarritutako hiri-eredua duena, eta berdegune handiak eta auzo historiko eta herrikoiak uztartzen dituen arkitektura futurista. Singapur, beraz, leku garbia, txukuna, multikulturala, abangoardista eta ekonomikoki aberatsa da. Hiri mi-

49


SINGAPUR Jostun bat Little India auzoko bere dendan lanean. Behean, auzo bereko tenplu hinduista bat. Ondoko orrialdean, Garden by the Bay itsasbazterreko gune liluragarriko zuhaitz artifizialak.


resgarri honetako auzoetan murgiltzean, Asiako herrialde batetik beste batera salto egiten dugun sentsazioa jasoko dugu. Mundu ezberdin asko ditu eskaintzeko Singapurrek, baina, aipagarrienetan arreta jartzearren, horietako hiru baino ez ditugu aipatuko gaurkoan: China Town, Little India eta auzo musulmana. Gezurra dirudi hiri-eremu txiki samar batean burbuila kultural hain desberdinak aurkitzeko aukera izatea. China Town da giro handieneko hiriko auzoetako bat, zalantzarik gabe. Bertako kaleetako erritmoa zorabiatzekoa da eta nonahi aurkituko ditugu antzinako etxe kolonialak, tenpluak, janari azokak, txinatar jatetxe tradizionalak... Hiriko ikur gastronomikoetako bat Hong Kong Soya Sauce Chicken Rice & Noodle jatetxea da, baita Michelin izarra duen munduko jatetxerik merkeena ere. Oilaskoa arrozarekin eta «noodle»-ak, jatetxe ezin ospetsuagoan baina poltsiko guztien eskura. Little India ere leku zoragarria da. Izenak dioen bezala, indiar komunitate zabalaren auzoa da. Bertako kale koloretsuetan paseatzea, auzoko tenplu indiar liluragarriak bisitatzea, merkataritza gune eta dendetan murgiltzea, zuzen-zuzenean Indiara eramango gaituen esperientzia ahaztezina da. Eta nola ez, Kampong Glam auzo arabiarra Asia poliedrikoan murgiltze multikulturala errematatzeko kontrapuntu ezin hobea da. Sultanaren Meskita bisitatzeak bidaiaria liluratuko du. Bidez batez, kultura musulmanera hurbiltzeko aukera ere izango du. XIX. mendearen hasieran hiriaren alde honetan kokatu ziren etorkinen jatorri komertzialaren erakusgarri ezin hobea ere bada auzoa.

Bisita amaitzeko, hiri-estatuko ikono nagusiak ezagutuko ditugu. Horrenbestez, Singapurreko egonaldian ezagutu beharrekoak iruditzen zaizkigun hiriko eremuak aipatuko ditugu jarraian. Marina Bay itsas pasealekua da horietako bat, hiriaren ikurra den Merlionarekin –erdi arraina erdi lehoia da–. Fatxada panoramiko horretara gauez hurbiltzen bagara, hiriko skyline ikusgarrian proiektatzen diren argien ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Garden by the Bay gunera joatea ere guztiz gomendagarria da. Espazio berde handia da, gauez liluragarriak diren zuhaitz artifizial ospetsuak dituena. Egitura handiok lorategi bertikalak dituzte, euren zelula fotovoltaikoei esker jasangarriak direnak. Lorategi zabal horien barruan, berotegi bana duten bi kokagune nabarmen ere bisita ditzakegu: Flower Dome eta Cloud Forest. Zinez ikusgarriak dira. Eta hirigunetik irten nahi badugu, Sentosa uharteko hondartzetara joatea da aukera onena (“bakea eta lasaitasuna” esan nahi du malaysiarrez). Singapur artxipelagoko gune turistiko nagusia da, klima tropikalaz gozatzeko aukera eskaintzen diguna etengabe. Singapurreko bisitaldia amaitzeko, Asiako kokagunean izan dezakegun ikuspegi harrigarrienetako bat bisitatzea proposatuko dugu. Horretarako, Marina Bay Sands hotelera joango gara, Marina Bay turistikoaren mutur batean kokatua. Singapur “zerutik” ezagutzeko tokirik egokiena da. Bertara sartzeko sarrera ordaindu beharko dugu, baina 360 graduko bista ikusgarriak aurkituko ditugu, non eta hoteleko punturik gorenean zintzilikatutako terraza erraldoian. Ziur ez dugula erraz ahaztuko bertatik ikusiko dugun paisaia.•

GIDA PRAKTIKOA. Nola iritsi Singapur munduko merkataritza eta finantza gune garrantzitsua izanik, munduko edozein tokitatik aurkituko ditugu hegaldiak Changi nazioarteko aireportura joateko.

Nola mugitu Garraio publikoaren sarea oso zabala da, eta autobusean edo metroan adierazitako leku guztietara irits daiteke. Hiriko kaleetatik paseatzea ere aukera bikaina da.

Hotelak eta jatetxeak Ez da merkea ostatu hartzea, batez ere hiriaren erdigunean, baina badira aterpetxeak ere, Tree In Lodge kasu. Jateko eskaintza oso handia da. Kaleko janari postuak («hawker centres») nabarmendu behar dira bereziki. Txinatar, indiar, malaysiar, thailandiar, italiar... jakiak dastatzeko modua izango dugu.


proposamen tematikoa

GIDA ETA BIDAIA BIRTUALAK MODAN JARRI DIRA Agerikoa da gauzak ez dabiltzala behar bezain ongi. Normaltasunerako bidea oraindik oztopoz beteta dago eta, gure mugetatik kanpo bidaiatzeko aukerarik ez dagoenez, turismo sektorea proposamen bitxi eta askotarikoak asmatzen ari da... esaterako, mota guztietako esperientzia birtualak: Ibilaldi gidatuak, ardo-dastatzeak eta hegazti-behaketak, besteak beste. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty images

Galeoi batean Hainbat ibilbide birtual prestatu ditu Ingalaterrako Portsmouth hiriko turismo elkarteak, pandemia hasi zenetik. Bere azken proiektuarekin gaztetxoak txunditu nahi ditu, Mary Rose museoak gordetzen duen Henrike VIII. erregearen gerra itsasontzi garrantzitsuena bidaiari birtualen esku uzten baitu. Kamera panoramiko eta interaktibo berria 360 graduan biratzen da pasabide batean zehar, eta XVI. mendeko hondoratzetik berreskuratutako artefaktu eta egiturak erakusten ditu. Mary Rose museoak munduko Tudor Aroko bilduma handiena du. Bisita doakoa da. Helbidea: maryrose.org

52


Izotz bainuak Helsinkin Kati Pankkak Helsinkiko saunetan zehar gidatuko gaitu, finlandiarrek uste baitute izotz bainuak, neguko saunarekin konbinatuta, gorputza suspertzen duela. Urban Adventures taldeak abian jarritako 15 esperientzia birtual interaktiboetako bat da hau, pandemian tokiko gidari-taldeari laguntzeko asmoz sortutakoa. Zoom-en egiten dira saioak denbora errealean. 22 euroan, hemen: urbanadventures.com

Amsterdamen, lasai asko Ian eta Salome senar-emazteek ibilbide bat prestatu dute dute Amsterdamen, ToursByLocals-en babesean. Pandemia hasi zenetik, 150 esperientzia birtual baino gehiago egokitu ditu Vancouverreko enpresa honek; esaterako, Kyotoko “mamuen ehiza” eta Harlemeko kultura afroamerikarra. Saioak zuzenean transmititzen dira eta ordaindutakoa etorkizunean ibilbide presentzial bategatik truka daiteke. Amsterdameko bisitaldia igandeetan izaten da (ordubete 6 “bisitari”-rentzat). Donostia edo Bilbo ordubetez ezagutzeak 87 euro balio du. Helbidea: toursbylocals.com

53


proposamen tematikoa

Transilvania Vlad Blaj izeneko gida errumaniarrak udan ibilbide birtualak grabatu zituen, bere Romanian Thrills bidaiakonpainia txikirako. “Erdi Aroko Braénv” tourrean, esaterako, Transilvania hiri ospetsua erakusten digu. Aurrez grabatuta egon arren, ibilbideak formatu interaktiboa du. Hilero ibilbide berri bat igotzeko asmoa du. 20 dolar balio du eta helbide honetan aurki daiteke: romanianthrills.us 54


Lanzaroten, ardo dastatzea Pandemiarekin, Wine Tours Lanzarote (www.winetourslanzarote.com) Lanzaroteko ardoak esportatzen hasi da eta Ingalaterrara bidaltzen dituen lehen enpresa bihurtu da. Orain, saldutako ardoekin, dastatze interaktiboak eskaintzen ditu, tokiko bost ardorekin. Horrez gain, doako saioak ematen ditu Instagramen.

Hegaztiak behatzen Floridan Belatz handiak, pelikanoak edo mota desberdinetako arranoak aurki daitezke Tigertail hondartzan, Floridako hego-mendebaldean. 200 hegazti-espezie baino gehiago iristen dira urtero hara, baita bertan dagoen urmaelera ere, neguko migrazio-geltoki garrantzitsua delako. Orain, behatzeko programa baten bidez, 90 minutuko hezkuntza-ibilbide berriak jarri dituzte eta hegaztiak denbora errealean ikus daitezke hondartzan zehar jarritako binokular birtualen bidez. Saioak hilero egingo dira apirilera arte, helbide honetan: rookerybay.org 55


HITZORDUAk: aurtengo erakusketa interesgarrienak

EMAKUMEAK PROTAGONISTA EZKUTATUTAKO EMAKUME ABSTRAKZIOGILEAK Parisko Pompidou Zentroak eta Bilboko Guggenheim museoak lankidetzan prestatutako “Emakumeak abstrakziogile” erakusketa aurtengo interesgarrienetako bat da. Helburua inork kontatu ez duen artearen historia kontatzea da; batez ere, XX. eta XXI. mendeetakoa, emakume artistek abstrakzioari egindako ekarpenean arreta jarrita. 100 bat artista bildu dituzte, hainbat diziplinatakoak (dantza, arte aplikatuak, argazkilaritza, zinema eta performancea), eta munduko toki askotakoak (Latinoamerika, Ekialde Hurbila, Asia, Europa eta AEB), horien bidez ahots ugariz osatutako historia zabal eta konplexua aurkezteko. Maiatzaren 5etik abuztuaren 23ra Parisen egongo da, eta urriaren 22an iritsiko da Bilbora. www.centrepompidou.fr eta guggenheim-bilbao.eus

TRACEY ROSE HEGOAFRIKARRA Lurmutur Hiriko Zeitz MOCAA arte museo garaikideak Tracey Roseren (1974, Hegoafrika) lan iraultzaileari buruz sekula egin den atzerabegirako handiena aurkeztuko du martxoaren 3tik abuztuaren 20ra. 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera entzun da nazioarteko artearen munduan Tracey Roseren ahots erradikal eta zorrotza. 1996tik 2019ra bitarteko lanak biltzen dituen erakusketa honi artistaren beraren instalazio ospetsu baten izena jarri diote, “Shooting Down Babylon. Gerraren artea” (2016). Bertan exorzismo erritualen inguruan hausnartu eta trauma kolonialaren zauriak sendatzeko baliabideak bilatzen ahalegintzen da. https://zeitzmocaa.museum 56


GEORGIA O’KEEFFE-REN UNIBERTSOA XX. mendeko arte modernoaren ordezkari gorenetako baten atzerabegirakoa iritsiko da apirilean Madrilera; Georgia O’Keeffe (1887-1986) estatubatuarraren lanak Thyssen-Bornemisza museoan erakutsiko dira abuztura arte. Gero Pariseko Pompidoura joango dira. Bere lorepinturen eta New Yorkeko ikuspegien bidez, artista emankor horren unibertsoan barneratu ahal izango gara. www.museothyssen.org

TATIANA BILBAO ARKITEKTOA

LUBAINA HIMID BORROKALARIA

Kolokan dago, osasun egoera dela medio, baina udaberrirako dago iragarrita AEBetako San Frantziskoko Arte Modernoko Museoak Tatiana Bilbao arkitekto mexikarrari eskainiko dion erakusketa. Euskal jatorriko emakume hau gaur egun mundu mailan arkitektorik entzutetsuenetakoa da. Irudian agertzen den Los Terrenos izeneko etxerako egindako diseinua eta San Frantzisko hirirako proposatu duen proiektu urbanistikoa, “Hunters Point” izenekoa, bilduko ditu erakusketak. www.sfmoma.org

Lubaina Himid Turner sari ospetsua irabazi duen artista eta kultura-ekintzaile borrokalaria da. Azaroaren 25etik aurrera, Londresko Tate Modern-eko erakusketa nagusiaren protagonista izango da. Ospetsua da beltzen artearen mugimendu britainiarrari egin dizkion ekarpenengatik, eta antzerkiarekiko duen interesa hartuko da oinarri erakusketa bitxi hau osatzerakoan. tate.org.uk

AUSTRALIAKO ARTISTAK “Know my Name: Australian women artist 1900 to now” proiektuaren lehen erakusketa uztailaren 4ra arte dago ikusgai Canberrako National Gallery of Australia museoan. Azken 120 urteotako emakumezko artista australiarren lanak bildu dituzte bi erakusketatan, baita artxibo digital batean ere. Bildumaren bigarren erakusketa uztailetik aurrera prestatuko dute. https://knowmyname.nga.gov.au

DEANA LAWSON ARGAZKILARIA Rihanna kantaria da irudikoa, eta kameraren atzean dagoena, Deana Lawson argazkilari afro-amerikarra. New Yorkeko Guggenheim museoak erakusketa eskainiko dio propio aurten, maiatzetik aurrera, iazko Hugo Boss saria irabazi zuelako. Bien bitartean, MOMA museoaren web orrialdean bere lan kitzikagarriaren erakusketa birtuala ikus dezakezue. www.moma.org/interactives/exhibitions 57


liburuen TXokoA

ESPEDIZIOETAKO EKIPAJEAK ERAKUSTEN DIGUNA

Expediciones al descubierto. Ed Stafford. Anaya Touring, 2021. 144 orrialde. 29,90 euro.

iburu bitxi honetan, Ed Stafford esploratzaileak hogeita bost espedizio handi aztertu ditu, abenturazale ospetsu horiek eramandako ekipajean fokua jarriz. Prestakuntzarik ezak heriotza ekar dezakeen ingurune batean, garraiatzen den ekipamenduak espedizio baten arrakasta edo porrota erabakitzen du. Scott baino lehenago iritsi al zen Amundsen Hego polora, lehenak hornidura hobeak eta prestakuntza gehiago izan zuelako? Zenbat aldatu da Everest igotzeko behar den ekipoa Hillaryren lehen igoeratik? Kontu handiz hautatutako argazkiei eta liburu honetarako espresuki ateratako argazkiei esker, garai guztietako esploratzaile handienek eramandako objektuen kopurua eta konplexutasuna egiazta dezakegu, baita horiek egin zituzten bidaietan objektu horiek izan zuten eragina ere. Gainera, objektu bakoitzak bizitzak babesteko duen ahalmena eta, zientziaren aurrerapenari eta gizakiaren gainditzeko etengabeko ahaleginari esker, denborarekin izan duten bilakaera erakutsiko digu.

L


MUGIMENDU INDIGENEN BORROKEN HISTORIA

HIZKUNTZEN BIDEZ EGINIKO BIDAIA

Danele Sarriugartek eta Amaia Astobizak euskarara ekarri dute Nick Estes historialari, irakasle eta mugimendu indigenetako aktibistaren lan arrakastatsu hau. Kronika eta historia nahasiz, XIX. mendetik hasi eta XXI. menderaino Ameriketako Estatu Batuetan izan diren indigenen erresistentziak eta kolonizazio prozesuak aletzen ditu. Kontaketa kronika batekin abiatzen da; zehazki, Dakotan, Missouri ibaiaren inguruan enpresa batek eraiki nahi duen oliobidearen bueltan 2016an jazo ziren erresistentzia mugimenduetan.

Anjel Lertxundik «liburu labur, liburu handi» gisa definitu du Agota Kristof-en liburu hau. Kontakizun autografiko honetan eta hamaika atal laburretan jasotzen ditu bere bizitzaren une erabakigarrienak. Jaioterri izan zuen Hungariatik Austriara eta handik Suitzara emigratu zuenean lau hilabeteko alabarekin, hungarieraz irakurtzen zuen, eta asko; baina gero, frantsesez idatziko du bere literatura obra osoa. Liburu honetan, ama hizkuntzaz eta “hizkuntza etsaiez” dihardu (alemana eta errusiera, baita frantsesa bera ere).

Gure historia da etorkizuna. Nick Estes. Katakrak, 2020. 314 orrialde. 25,00 euro.

GERRAK AZALERATZEN DITUEN BI ALDEAK Bariccok gizakiaren alderdi ilunenei erreparatu zien 2003an kaleratutako eleberri labur honetan. Bertan, mende erdiko tartearekin, gertaera ikaragarri bat eta haren arrastoa kontatzen du. Pertsonaia nagusia Nina da. Neskato bat zen anaiarekin eta aitarekin batera bizi zen bakartutako etxera lau gizon zeramatzan autoa heldu zenean. 50 urte geroago, bizitza osoa gertatutakoaren arrastoaren, gorrotoaren menpe igaro ondoren, Ninak indarkeriaren zama beste era batera kudeatzea erabakiko du. Fernando Reyk ekarri du euskarara. Odolik gabe. Alessandro Baricco. Igela, 2020. 88 orrialde. 10,00 euro.

Analfabetoa idazle. Agota Kristof. Alberdania, 2020. 56 orrialde. 12,50 euro

POLONIAKO BASO MISTERIOTSUAK Amaia Apalauza Ollok eta Sonia Kolaczek-ek euskaratu dute 2019an Literatura Nobel saria irabazi zuen Olga Tokarczuk poloniarraren liburua. Janina Duszejko da protagonista, basoalde bakarti batean bizi den emakume adintsua. Umeei ingeles eskolak ematen dizkie, eta William Blakeren poemak, astrologia eta izaki bizidun guztiak maite ditu eta animaliak hiltzen dituzten ehiztariak gorroto. Hain zuzen, zenbait ehiztari hilik agertzen hasten dira eremu menditsu horretan. Nobelaren izenburua Blakeren poema batetik aterata dago. Erabili goldea hilen hezurren gainetik. Olga Tokarczuk. Elkar, 2020. 308 orrialde. 22,50 euro.

59


Gogoan hartu

RJUKAN-EKO HIRU ISPILUAK EGUZKIA BEHARREZKOA DUGULAKO Norvegian, Oslotik 150 kilometrora, 3.600 biztanleko Rjukan izeneko herri txikia dago. Ilunpetan egoten da sei hilabetez. Harana oso sakona denez, irail bukaeratik martxo erdialdera arte, Rjukan itzaletan gelditzen da, orban ilun baten azpian. Hori saihesteko, duela zazpi urte eguzki-argia islatzen duten hiru ispilu erraldoi eraiki zituzten. 1903. urtean sortu zuen herria Sam Eyde ingeniariak. Pertsona bitxia zen, eta zenbait industria-prozesu aurkitu zituen ongarriak sortzeko; horrez gain, Europako lehen zentral hidroelektrikoetako bat sortu zuen bertan, XX. mende hasieran. Zentralak eskualdean lanpostu ugari sortu zuenez, 1903an herria eraiki zen. Oso polita zen, lan ugari zegoen... baina arazo bat zuen: eguzki falta. D bitaminarik ez izateak lehen mailako desoreka fisiko eta psikologikoak eragi-

60

ten ditu. Hala, Eyde-ri mendian ispilu erraldoi bat jartzea bururatu zitzaion, baina orduko baliabideekin ezinezkoa zen. Ez zuen etsi, ordea, eta 1928an Eskandinaviako lehen teleferikoa eraiki zuen; hain zuzen, herritarrak mendira igo eta urritik martxora eguzkia har zezaten. Teleferikoak Krossobanen du izena eta oraindik martxan dago. 2005. urtean, Martin Andersen artista garaikideak herriari sortzailearen ametsa egia bihurtzea proposatu zion. 100 metro koadroko ispilu bat zen hasieran, baina azkenean hiru heliostato jarri zituzten (autoorientatzen diren ispiluak dira, eta, batez ere, eguzki-etxaldeetan erabiltzen dira). 500 metro inguruko “gune eguzkitsua” sortzen dute. Trukean, 850.000 euro ordaindu zuten. 2013ko urriaren 30ean, Halloween egunean, jarri zituzten lehen aldiz martxan Rjukaneko hiru ispiluak.


zinema bidaiaria

«NOMADLAND» AMERIKA NOMADAREN BIHOTZA Donostiako 68. Zinemaldiko Perlak sailean ikusi ahal izan genuen 2020an sari andana jaso zituen “road movie” zirraragarri hau. Fern (Frances McDormand) Nevadan bizi da, baina lantokia ixten dutenean, furgonetara igo eta errepidean bizitzea erabakiko du. Linda May, Swankie eta Bob Wells lagun izango ditu pantaila handian, Fernenen aholkulari eta lagun arituko direlarik Estatu Batuetako mendebaldeko paisaia ikusgarrian barrena. Bidaiariok «bere independentzia aurkitzen laguntzen diote», Chloé Zhao-ren esanetan. Jatorri txinatarreko zinema zuzendaria, “amerikar arimarekin” duen jakinminak bultzaturik, Hego Dakotan ibili da lehenik (hura dute kokagune bere aurreko filmek, “Songs My Brother Taught Me” eta “The Rider” lanek); eta, orain, Nevada eta Nebraskan. «Errepide horien handitasuna harrapatzen saiatu naiz, nahiz eta jakin ezinezkoa dela. Bertara joanda bakarrik aurki daitekeen sentsazioa da», adierazi du. Chloé Zhao Frances McDormandek gonbidatuta iritsi zen proiektu honetara. Aktoreari Jessica Bruder kazetariaren “Nomadland: Surviving America” liburua irakurri zuenean pantailara eramateko gogoa piztu zitzaion. Zuzendari egokia aurkitu behar zuen, eta “The Rider” ikusi zuenetik Zhaoren filmatzeko era libre eta errealarekin maitemindu zen. Bruderren liburua eta Bob Wellsen YouTubeko bideoak –nomada berrien “gurua” da Wellsen– izan ziren filmazio-talde

Testua: Fermin Lusarreta

txiki honen abiapuntua. Ia sei hilabetez ibili ziren errepidean, topatzen zituzten pertsonaiekin gidoia osatuz; esaterako, Linda May eta Swankie-rekin, Fernen lagunak eta benetako nomadak: postahelbiderik gabe geratu diren emakumeak dira eta, pentsio minimoa dutenez, aldi baterako lanekin osatzen dute bizitzeko soldata txikia, Amazonen edo erremolatxa soroetan lan eginez.

«Nomadland», Zuzendaria: Chloé Zhao. Herrialdea: AEB. Protagonistak: Frances McDormand, David Strathairn, Linda May, Charlene Swankie, Bob Wells… Estreinaldia: Otsailak 19. 61


LABURRaK

NATURAREN INDARRA BRETAINIAN Beheko argazkian, itsas aparrean murgilduta ari dira oinez, erabat txunditurik, Bretainiako Plomeur herriko biztanleak, La Torche muturrean. Irudia iazkoa da, urte bukaerako «Bella» ekaitzak den-dena hankaz gora jarri zuenekoa. Elurra, euria, hotza... ekarri zituen eta, munduko azken txokoan –alegia, Bretainiako Finisterren–, ohiko hondar zuriaren ordez, apar zuri-zuria izan zuten itsasoaren indarraren erakusle.

hutsa

KARIBERA JOAN NAHI DUGU Beroa ezin hobea omen da covid19-a uxatzeko. Beraz, gustura joango ginateke gutariko asko Dominikar Errepublikako Altagracia probintzian kokatutako Bayahibeko hondartzetara, ezta? Hori bai, bost izarreko hotelak soilik daude zabalik...

TIMKAT FESTAN MAITASUNAREN BILA Etiopiako kristau ortodoxoek Timkat jaia ospatu berri dute urtarril bukaeran, ohi bezala. Jaia, ofizialki, Jordan ibaiko Jesusen bataioa gogoratzeko egiten den arren, badu beste esanahi eta funtzio bat ere: ezkongabeen topaleku bihurtzen da. Hau da, Urkiolara San Antoniori bikotekidea eskatzera joaten diren euskaldunen antzera...

hutsa

PARRANDAN WUHANEN Urtebeteren buruan, pandemiaren «zero gunetzat» jotako Txinako hirian egoera bere onera itzultzen hasi da, baina, tamalez, ez erabat. Diskotekak zabalik daude, bai, baina normaltasunerako bidea zapuztu egin zaie, birusa berpiztu egin baita.

62


hutsa

hutsa

HUMBOLDT GLAZIARRA, DESAGERTZEAR Venezuelako azken glaziarra klima aldaketaren ondorioz urtzen ari da, azkar gainera. Pentsa, Merida eskualdean den izotz-masa %99 murriztu da 1910. urtetik. «Oso berri tristea da», aitortu du National Geographic erakundeak babestutako proiektu batean lanean ari den Alejandra Melfok. Behintzat, zientzialariek arrokan bizitza nola sortzen den ikusi ahalko dute. Youtuben den “Venezuelako azken glaziarra. Izotzaren ondorengo bizitza” dokumentalean jaso dezakezue informazio gehiago.

hutsa

IRAKURLEEN PARADISUA Txina irakurletasuna gustuko dutenen paradisu bihurtu da. Azken urteotan, hainbat liburutegi futurista inauguratu berri dituzte, esaterako, Hunan eskualdeko Shaoyang hiriko hau. Eta, adi, Dujiangyanen, katedrala itxura duen beste bat omen dago...

MENDIZALETASUNA ALEMANIAN Irudia ikusgarria eta, era berean, beldurgarria da: jendetza Brocken mendian. Alemanian kokatutako Schierke hiriaren Harz mendikatearen gailurrik garaiena da Brocken (1.100 metro), eta, betidanik, bisitari asko biltzen dituen SaxoniaAnhalt eskualdeko txokoa da. Argazkia ikusita, ez dago argi mendizaleak edo igandezaleak diren bertaratutakoak...

hutsa

hutsa

SUITZAKO AUTOMATAK ETA KUKU-ERLOJUAK, GIZATERIAREN ONDARE Sainte-Croix herriko lantegian, Francois Junod 60 urteko artisauak automatei bizia ematen die: txori bat kantari jartzen du gaur, Leonardo da Vinci liburu bat idazten bihar... Suitzako inguru horretako arte mekanikoaren tradizioa gizateriaren kultura ondare izendatu berri du Unescok. Lanbidea belaunaldiz belaunaldi transmititu da mendeetan zehar Jurako mendiotan, Suitza mendebaldean, Estatu frantseseko mugatik bost kilometrora. Eskualdea oso lotuta dago erlojugintzarekin, Nantesko Ediktua bertan behera gelditu ondoren, frantziar protestanteek inguruotan babesa hartu zutenetik. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.