__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

PRAGA, BIHOTZA; MORAVIA, ARIMA

TXEKIAKO ERREPUBLIKA

Gipuzkoako frontea

36ko gerraren inguruko ibilbide sortako bigarrena

Yap

Mikronesiako altxor urrun eta ezkutua

Anboto

Atxarteko haitzetatik gora

New York

Zinemako irudien atzetik


Azaleko argazkia: Alfons Rodriguez

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza eta diseinua: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 36 04 26 42 30

aurkibidea146

16 Txekiako Errepublika Praga hiriburu eder eta jendetsuaren osagarri aparta da Moravia eskualdea, patxadaz gozatu beharreko leku atsegina.

30 Yap Hiru letra ditu Mikronesiako uharterik txikienak. Estatuartxipelagotik ere bakartuta, zaila da iristen, baina hain ederra...

26 Nilo ibaia «SS Sudan»-era, Niloko gurutzaontzi dotorera, igo gara Agatha Christie idazle ospetsuaren arrastoaren atzetik.

36 Anboto Durangaldeko mendirik kuttunena, ezagunena, garaiena eta eskualdeko ikurra. Han bizi zen Mari, eta haren bila joan gara.

42 New York Munduko hiri filmatuena da. Bertan egindako hainbat pelikula klasiko abiapuntu hartuta, ibilbide turistiko eta kulturala osatu dugu.

04 Gerra Zibiliko paisaiak (II): Gipuzkoako frontea 1931ko apirilaren 14ko goizean, Estatuan Errepublika aldarrikatu zuen lehen hiria bihurtu zen Eibar. Bost urteren buruan aldaketarako ilusioak guztiz zapuztear zeuden, eta 36ko altxamenduaren ostean, Gipuzkoa Gerra Zibilaren lehen agertokietako bat bihurtu zen. Guk Saseta Lerroa, Ziardamendi eta Intxorta bisitatuko ditugu.

52 Proposamen tematikoa Munduko 25 hondartza onenen zerrenda osatu du aurten ere Trip Advisor-ek. 56 Pandemia garaiko hitzorduak Erakusketak, jaialdiak, telesailak... 58 Liburuen txokoa Sua argitaletxearen nobedadeak. 60 Gogoan hartu Sevillan agertu den altxorra. 61 Zinema bidaiaria ”Druk”, Danimarkatik datorren film ospetsua. 62 Laburrak 3


Gerra Zibileko paisaiak


Euskal Herrian (II) GIPUZKOA: SASETA LERROA, ZIARDAMENDI ETA INTXORTA

1931ko apirilaren 14ko goizeko 6:30ean Eibarrek udaletxea hiru kolorez jantzi zuen. Estatuan lehen hiria zen Errepublika aldarrikatzen. Bost urteren buruan aldaketarako ilusioa ia guztiz zapuztear zegoen, eta 36ko altxamenduaren ostean, Gipuzkoa Gerra Zibilaren lehen agertokietako bat bihurtu zen. Baina matxinatuek paseo militarra izango zela uste zutena bataila latzen segida bihurtu zen, faxisten aurreratzea 37ko udaberrira arte oztopatu zuena. Testua eta argazkiak: Xavier Bañuelos

5


GIPUZKOA: SASETA LERROA, ZIARDAMENDI ETA INTXORTA

Elgoibarko hilerrian Duintasunaren Kolunbarioan identifikatu gabeko gudari eta milizianoen gorpuzkiak, edo haien familiek hala erabakita, faxismoaren aurka borrokatu zirenen ondoan daudenak.

6

ztailaren 18an armekin egindako altxamenduaren aurrean, Gipuzkoa Errepublikarekiko leial ageri zen. Aitzitik, Loiolako kuarteletan kantonatutako tropak, matxinadarekin bat egin, eta uztailaren 21 eta 28 artean hiria hartzen saiatu ziren. Borroka gogorren ostean, indar errepublikazaleek saiakera zapuztu zuten. Baina ez zuten eragotzi Molak, Nafarroatik, erasotako lurraldean bere armada hiru puntutatik sarraraztea: Oiartzun eta Bidasoko korridoretik, Berastegiko haranetik eta Oriako ibarrean Beasain eta Ordiziatik. Bere helburua Irun hartzea zen, Frantziarekin komunikazioa mozteko, eta Donostia bere egitea, bai eta kostaldetik eta barnealdetik aurrera egitea ere, Bizkaian ekialdetik eta hegoaldetik sartzeko Bilbo konkistatu arte. Errebeldeen hasierako kalkuluek kanpaina laburra

U

aurreikusten zuten, baina errepublikazaleen milizien defentsa gogorrak burutik kendu zien berehalako amaiera haren ideia. Buruzagiz eskas, gaizki armatuta eta gehienbat boluntario zibilez osatuta, euskal armadaren ernamuinak militar diziplinatu eta trebatuei aurre egin behar izan zien, kopuruz eta armamentuz askoz gehiago ziren militarrei. Hala ere, faxistentzat Iruñetik Gipuzkoako mugara iristea oztoporik gabeko bidea izan bazen ere, hemen traba gehiago topatu zuten eta lur zatitxo bakoitza odola isurita atzeman behar izan zuten. Lehen barneratzea ez zen amaitu abuztuaren 17an Andoain erori zen arte. Horrela egonkortu zen lehen fronte bat, Oria ibaian gora Aiako harrietan barrena mugaraino iritsiko zena. Borrokak larriagotu ziren Irunen, non ezkertiar miliziek irailaren 5era arte eutsi


Aginaga eta Kalamuan metrailladorehabien aztarnak aurki daitezke.

7


GIPUZKOA: SASETA LERROA, ZIARDAMENDI ETA INTXORTA

Goiko argazkietan, ezker-eskuin: Elgetako Oroimen Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa, Uriarteko ermita, Antsuategi baserria, San Salbadorreko ermita eta Intxortako atea.

zioten. Zortzi egun geroago, Donostia erortzean, defentsa lerroa hautsi eta tropa demokratek terrenoa galtzen jarraitu zuten urriaren 6ra arte. Egun horretan, altxatutakoak Ondarroan sartu ziren, baina bertan eta Deba ibaian zehar atxilotu egin zituzten; hala, fronte berri bat finkatu zen, sei hilabete geroago Bizkaiari eraso egin arte mugitu ez zena. Eibar eta Elgeta izan ezik, Gipuzkoa galduta zegoen, baina denbora ederra irabazi zuten. Denbora horri esker erresistentzia berrantolatu, Eusko Gudarostea sortu, Estatutua onartu eta lehen Eusko Jaurlaritza sortu zen. Andatzako mendigunea Altxatutakoen nagusitasun militarra ikusita, errepublikazaleek taktikoki atzera egitea erabaki zuten, defentsa-posizio hobeetara, mendi zubiek eskainitakoetara. Oriaren ibarrean ezarritako defentsa lerroaren puntu kritikoenetako batek Andatzako mendigunearen eta Hernio mendiaren arteko tontorretako lubaki multzoa hartzen zuen. Horren eraikuntza Candido Saseta komandantearen gain geratu zen; Azpeitiko Defentsa Juntak operazioen agintea eman zion berari.

8

Izan zuen denbora laburrean eta baliabide urriekin, ondo planifikaturiko defentsa-multzoa diseinatu zuen, zenbait historialarik Saseta Lerroa izendatu zutena. Murgil mendira igo gara, Larrauldik ibilalditxo batera. Inskripzio nahasia duen gurutze batek egin digu harrera: «Larraul’ko erriyak Jaungoikoari eskarrikasko. 3-VIII-1936. Aita gurea...». Bere zokalo azpian bando faxistak zulatutako lubakien orbainak ageri dira. Hemendik errepublikazaleen posizioen egoeraren panoramika osoa dugu hasi Andatzarrate gainetik, mendebaldean, eta Belkoain tontorreraino, ekialdean, Asteasu, Zizurkil, Villabona eta Aduna gure oinetan ditugula. Hurrengo geltokia Santa Marina baseliza da, postu aurreratua, non gudariek, Joseba Elosegi buru zutela, erreketeekin borroka latzak izan zituzten. Bi kilometro ingurura dago Andatzarrateko gaina eta “Casa del Caminero”, kuartela eta gune logistikoa izan zena. Hona autobusez iristen ziren tropak, bai eta hornidura eta armamentua ere, gero banatuak izateko. Oinez egin dugu gudari haiek Irumuñoko lubakietaraino egiten zuten bidea. Sistemaren egitura ondo bereizten da. Estrategikoki kokatutako lerro etenak dira,


zeintzuek alde batetik komunikazio bisuala ahalbidetzen duten beraien artean eta Santa Marina gisako abangoardiako postuekin, eta beste aldetik, ez duten puntu itsurik uzten, edozein tarte su gurutzatuarekin defenda daiteke eta. Iparralderantz abiatu gara Zarateaitzeraino. Leku enblematikoena, zalantzarik gabe, Zarateko Benta da, baserri zahar baina bikain berritua, antzina ostatu izan zena artzainen ibilbideen eta barnealdeko Done Jakue bidearen bidegurutzean. Hemen ezarri zuen Sasetak bere aginte postua; horren lekuko da bere fatxadan lehertu gabe sartuta geratu zen 105 milimetroko artilleria jaurtigaia. Ekialderantz jarraitu dugu. Basopetatik Mareagainera iritsi gara. Hemen, egoera onean dauden zenbait lubaki-lerro daude –batzuk 90 graduko sigi-sagan–, eta kanoien balizko kokalekua. Belkoainen tontorrean, gurutze izugarri bat dago gudu-zelaiaren buru. Frankistek eraiki zuten, baina esanahi berria eman zioten gerora ikurrina bat eta plaka hau jarriz: «Ikurrin hau 1998’ko irailaren 20an jarri genuen Adunako herritarrek». Saseta eta bere tropek matxinatuen aurreratzea 36ko irailaren 19ra atzeratzea lortu zuten.

Ziardamenditik Intxorta mendietara Oriaren marka gaindituta, altxatuek azkar aurrera egin zuten eta egun batzuen buruan Bizkaia fusilez tirokatzeko distantziara dute. Baina oposizioa basatia da. Adibide pare hau aski da. Lehena Arlabango portuaren kontrola eta Atxorrotxen hartzea da, non XII. mendeko gaztelu zahar nafarraren hondarrak ikusten ditugun, Santa Kruz ermitaren ondoan parapeto izan zirenak. Bigarrena, Ziardamendi mendiko gudua, Elgoibarren, non irailaren 15ean inongo eskarmentu militarrik gabeko gazte boluntarioek faxisten bultzada eragoztea lortu zuten. Aiastia edo San Migel auzotik, bere 468 metroen gainean dagoen pagadi txikia bisitatu dugu. Bertan atera zituzten lurpetik, 2012an, askatasuna defendatzen hil ziren 36 gudarietako lauren gorpuak. Horietako bi identifikatzea lortu zuten: Sabin Atutxa eta Eusebio Gaubeka. Handik pauso batzuetara, 1952an, erdi klandestinoki burdinazko gurutze xume bat jarri zuten hildako guztien omenez. Euskal indarrek etsaiari aurre egiteko posizio berri bat bilatu zuten, eta Debaren mendebaldeko ibaiertza ixten duten tontorretan aurkitu zuten. Irailaren 29an

Beheko argazkietan, ezker-eskuin: Arrate, Elgetan dagoen Diputazioaren Etxea, Zarateko Bentako horman sartutako artilleria-jaurtigaia, Belkoiaineko gurutzea eta Andatzarrateko «Casa del Caminero» delakoa.

9


BESTE KOKALEKU BATZUK GIPUZKOAN Kalamua

Loiolako kuartelak, Urbieta eta Larramendi kaleak, MAria Cristina hotela (tiroketen markak ikus daitezke), udaletxea (kasino zaharra), Klub Nautikoa, Komandantzia Militarra, Diputazioa, Pasealeku Berria, Ametzagaina eta Aldakonea gainak…

Akondia

Lubakiak eta tiratzaile postuak gailurretik hurbil.

Bai faxisten lubakiak bai errepublikazaleenak oso agerian daude eta 80 metro eskasek banantzen dituzte. Horien artean Gabonetako su-etena gauzatu zen, eta bi bandoetako borrokalariak elkartu ziren hizketan aritzeko eta egunkariak trukatzeko. Bunker baten hondakinak eta etsaien lubakien azpian lehergaiak jartzeko asmoz errepublikazaleek zulatutako galeria ere ikus daitezke. Handik hurbil, Garagoitxin zenbait meazulo-babesleku ikus ditzakegu.

Aginaga Urkoren ipar hegalean bi bunker daude, egoera ezin hobean.

Arrate Lubakien hondarrak eta Gerra Zibileko Frontearen Interpretazio Zentroa.

Guadalupeko gotorlekua Estatu-kolpearen aldekoen atxilotze zentroa.

10

Altxamenduaren agertokiak Donostian

Tontorrean frankisten lubakien orbainak eta bunker baten hondarrak daude. Apur bat beherago, errepublikazaleen posizioak daude; horien artean Diruzuloko tumulua, non litekeena den garai hartan metrailladore-habia bat izatea.

Txaldatxur Duintasunaren kolunbarioa Elgoibarko hilerrian askatasunaren alde bizia emandakoen omenezko panteoia dago.

Pikoketa Oiartzun eta Beasaingo fusilatuen omenezko monumentuak.

Karakate Frankisten posizioak.

Elgoibarko Aiastia auzoa Markaikupe pilotalekuko panela.

Errotetako barrakoiak Lezo-Jaizkibel errepidean behartutako lanak egitera kondenatutako preso antifrankisten barrakoiak.

Irun Santiago zubia, erbesterako eta, zehazki, Iparralderako igarobidea.


Goian, ezkerrik eskuinera, Atxorrotxeko lubakia eta Ziardamendiko pagadia. Lerroon ondoan, Akondian dagoen galeria honekin frankisten posizioetara iritsi nahi zuten, haiek suntsitzeko.

11


Murgileko gurutzea eta Santa Marina ermita. Ondoko orrialdean, goitik behera, Guadalupeko gotorlekua eta Kalamua mendian lubaki batek utzitako orbaina.

Molak erasoari ekiteko agindu zuen. Borroka gogorrenak Kalamua eta Intxorta tontorren inguruan gertatu ziren. Bi toki horietan jada osatuta zegoen euskal armadak kolpetik geldiarazi zituen altxatuak. Borroka horiek gertatu bitartean, Estatutua sinatu zen eta Eusko Jaurlaritza eratu zen. Urriaren 12an Molak erasoak eten zituen eta frontea geldirik geratu zen sei hilabetez. 1937ko martxoko azken egunean berrekin zieten borrokei, Durango eta Elorrio bonbardatuz. Ondoren, infanteria matxinatuak ekin zion borrokari, baina erresistentzia gogorrarekin topo egin zuen. Agian borroka ezagunena dena Elgetan gertatu zen, Intxorta eta inguruko mendietan; ondo gotortu zituzten horiek, defentsa-posizio on batean zeudela eta. Lehen lubakiak Kanpazarrera ematen duen errepide ondoan ikus ditzakegu, Asentzio baselizara eramaten duen bidegurutzearen ondoan. Garbi, leheneratuta eta lur-zakuekin hornituta daude, eta ezkerrekoek pinu-adarrez eta belarrezko zotalez estalita dauden egurrezko babesleku pasibo baten birsorkuntzara garamatzate. Bigarren lerroko lubakira igotzean, "La Belga"-rekin topo egin dugu, belgikar internazionalistek erabilitako metrailadore-habiekin; horietako bi emakumeak ziren. Beherantz goaz atzera eta "Intxortako Atea"-n gelditu gara. Juan Jose Arangurenek faxismoaren kontra bo-

rrokatu zirenen oroimenez egin zuen eskultura monumentala da. Baselizaraino oinez joan eta frankisten posizio izandakoetan kokatu gara. Tenpluaren ondoan meazulo-babesleku bat ikus dezakegu; eta ekialdera 500 metro eginda, basoaren erdian eta landarediak ia janda, altxatuen lubakiak daude. Herrirako bidean San Salbador ermitara hurbildu gara. Bere sarreraren parean dagoen monolitoak Sestokoa eta Antsuategi baserrietan frankistek hil zituzten zenbait pertsona oroitzen ditu; zibilak, gudariak eta milizianoak batuta hamar baino gehiago. Antsuategi baserria 200 metro eskasera dago. Elgetara bueltan, Diputazioaren Etxeko arkua berriz zeharkatzeak bestelako esanahi bat hartzen du Gerra Zibilean sekzio buruzagitzaren kuartela izan zela jakitean. Eta ezin dugu alde egin Oroimen Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa bisitatu gabe. Horrek lagunduko digu testuinguruan kokatzen eta zorigaiztoko une haietan bizitakoaren dimentsioa ulertzen. Faxistek ez zuten Intxortako defentsa gainditzea lortu, baina frontea Udalan hautsi zuten. Hala, bere tropak etsaiz inguratuta geratzeko arriskuaren aurrean, Pedro de Beldarrainek, Intxortako eremuan kokaturiko euskal indarren komandanteak, erretiratzea agindu zuen. Altxatuek Bizkaiko ateak irekiak zituzten.•

Gerra Zibileko paisaiak ezagutzeko ibilbideen hurrengo atalak: Hirugarren atala: Araba. Maiatzeko zenbakian, San Pedroko lubakiak ezagutuko ditugu Amurriora egingo dugun txangoan.

Laugarren atala: Nafarroa. Ekaineko zenbakian, oroitzapen latzez beteriko San Kristobal gotorlekua bisitatuko dugu, Ezkaba mendian.

Bosgarren atala: Ipar Euskal Herria eta Gurs. Uztail-abuztuko udako zenbakian, Barkoxetik gertu dagoen Gurseko kontzentrazio esparrua izango da protagonista nagusietako bat.

Dagoeneko argitaratutakoa: Bizkaia: Lemoatx eta Burdin Hesia. Martxoko 7 Haizetaran. 12


GIPUZKOA: SASETA LERROA, ZIARDAMENDI ETA INTXORTA


BIXKEK Kapelen sekretuak irgizistango emakume hau dantzan ari da, bueltaka eta bueltaka, arropa tradizional dotorez jantzita. Irudia Bixkek hirian hartua da, bertan ospatu zen Kapelaren Egunean; hau da, “Ak-kalpak” egunean. Ospakizunaren izenak txantxetarako bidea eman dezakeen arren, gai serioa da oso eta garrantzitsua kultura ikuspegitik. Izan ere, Erdialdeko Asiako Sobietar Batasuneko errepublika ohi honetako kapela tradizionalak egiteko modua 2019. urtetik Munduko Kultura Ondare Immaterialaren Zerrendan dago. “Ak-kalpak” gizonezkoen kapelei esaten diete. 80 bat kapela mota baino gehiago bereiz daitezke, esanahi eta historia sakratua duten patroi ezberdinekin apainduak. Funtsean, guztiak, elurtutako mendi tontor baten antzekoak dira, lau aldeak, lau elementuak, irudikatzen dituztenak: airea, ura, sua eta lurra. Ertzetako lau lerroek bizitza sinbolizatzen dute, eta goiko borlek arbasoen gerokotasuna eta oroimena.

K

Argazkia: Viatxeslav Oseledko

14


Munduari begirada


Txekiako Errepublika MORAVIA, PRAGAREN OSAGARRI

Gutxienez bizitzan behin Praga bisitatu beharra dagoela esan ohi da. Baina inor gutxik gaineratu ohi du Praga eder eta jendetsuaren osagarri aparta dela Moravia eskualdea, patxadaz gozatu beharreko leku atsegina. Zalantzarik gabe, txertoa iristen denerako aukera paregabea da Moraviarekin amestea. Testua eta argazkiak: Alfons Rodríguez

17


TXEKIAKO ERREPUBLIKA raga da Txekiako bihotza. Bertako taupadak bidaiari guztiengana heltzen dira ezinbestean. Aitzakiak alferrikakoak dira: jendetsuegia da, maizegi azaldu da filmetan, argazkietan, aldizkarietan... Izan ere, azkenean, beti irteten da garaile hiria ezagutzeko irrika, eta, egiari zor, aurreikuspenak handiak izanagatik, emaitza are hobea izan ohi da. Askoren ustez, zure gogokoena ez izan arren, beti bidaide duzun abesti horren parekoa da Praga, hain itsaskorra beti alboan daramazula. Praga bisitatzerakoan, nolabaiteko melodia arkitektoniko eta historikoa atzematen du bisitariak, hori bai, formatu bisualean, ez entzumenezkoan. Hiriko eraikin erromanikoak, gotikoak, barrokoak, errenazentistak, modernistak, kubistak eta baita moderno eta abangoardistak ere, euren diseinu eta lerroekin, Moldava ibaiak ezarritako konpas leunean harmonia aurkitzen duten nota musikalen parekoak dira. Urratsez urrats aurkitzen dugun txoko, kalexka edo fatxada bakoitzarekin hunkitu edo asalduko da gure begietako argia. Jendetza izango dugu bidaide gozamen horretan, eta, txaloek, batzuetan egiazkoak eta besteetan gure irudimenak sortuak, sinfoniaren zati berri bakoitzari paso

P

Behean, San Wentzeslaoren estatua alternatiboa. Ondoko orrialdean, Bouzov herriko gazteluko barneko patioa eta eskailera bat.

emango diote, nota berri bakoitzarekin, leku berri bakoitzarekin, klimaxa lortuz. Historiako pasarte garrantzitsuen agertoki izan da Praga eta horiek utzitako aztarnek atmosfera, izaera paregabea eman diote hiriari, turismo masiboak eta kaleak eta eraikinak koherentziarik gabe zikintzen dituzten nortasunik gabeko saltokiek deuseztatzerik izan ez dutena. Deskribatutako melodia ederrarekin bat ez datozen notak besterik ez dira. Errealitateak utzitako notak, tarteka-tarteka, bidaiaria hiriak eragindako liluratik ateratzen dutenak. Enparantza bat baino etorbide bat dirudien San Wentzeslao plaza Erdi Aroko hiri berriko Plaza Nagusia izan zen iraganean. Museo Nazionalaren atarian kokatutako San Wentzeslaoren estatuak, naziak, aliatuak, belusezko iraultzaileak eta historia garaikideko beste protagonista ugari pasatzen ikusi dituen agertokia kontrolpean duela dirudi. Jalta Hoteleko sotoek, oraindik ere, 50eko hamarkadan eraikitako bunker bat gordetzen dute; garaian gerrari beldurra zen nagusi, egun bai tokikoek bai kanpotarrek hiriaren edertasuna begiesterakoan sentitzen duten mirespenaren pareko beldurra.


TXEKIAKO ERREPUBLIKA Tranbia Antzoki Nazionalaren aurretik pasatzen, Brno hiriko erdigunean.

20

Baina garaiak asko aldatu dira, eta, hain zuzen ere, horren erakusle da San Wentzeslaoren estatua alternatiboa, zaldi eta guzti Luzerna Galeria zaharrean buruz behera ikusgai dagoena, Luzerna zinearen sarreran hain justu. Esaten dutenez, eskulturaren egileak, David Cherni artista polemikoak, buelta emango dio egunen batean Txekia berriro erresuma bihurtzan baldin bada. Bertatik oso gertu, Národní kalea zeharkatuta, alde zaharrarekin egingo dugu topo, eta, bat-batean, tamaina erraldoiko arkitekturaren museo paregabean sartuko gara. Nostitz Antzoki Nazionala aurkituko dugu lehenik eta behin, handientsu baina neurritsu;

pentsa, bertan estreinatu zuen ordurako musikagile zaildua zen Mozart handiak “Don Giovanni” opera, 1787an. Praga beti izan zen musikariren begiko ninia. Are, esaten denez, Mozartek Praga bezainbeste maite zuen Pragak Mozart. Paseoan jarraituko dugu Hiri Zaharreko Plazara heldu arte; bertan, Udaletxeko ordulari astronomikoko automatak ikusi zain geratuko gara, ohi bezala, jendetza lagun. Udaletxearen parez pare dago Kafkak maiz bisitatzen zuen kafetegia, eta, metro gutxira, idazle ezagunaren jaiotetxea. Bertatik ez oso urrun bizi izan zen Einstein. Melodia historikoari buruz esan-


dakoa ulertzen hasiko zen jada irakurlea, hiriaren txoko bakoitzean crescendo bat bailitzan aurkitzen ditugun izenen maila ikusita. Moldava ibaia Karlosen Zubian barna zeharkatzea ia-ia derrigorrezkoa da, batez ere iluntzean argiztapenak atmosfera iradokitzaile erakargarria sortzen duenean. Pragako Gaztelura igotzea, Malá Strana auzoan John Lennori eskainitako horma-irudian argazki bat ateratzea edo Frank Guery arkitektoaren sormenetik jaiotako eraikin bikotea ibaiertzean Pragako melodiaren doinuetara dantzatzen ikustea ere sinfoniaren ezinbesteko mugimenduak dira. Praga betierekoa da, eta, Txekiak ama batek

bere alaba txalotuenari eskainitako maitasun guztiarekin babestu eta mugatuko ez balu, azkengabea ere izango litzateke. Izan ere, bihotz orok du eraldatzen duen arima bat, muskulu huts izatetik emozioak eta sentimenduak aterpetzen dituen gune imajinario izatera eramaten duena. Moravia, arima Txekiak dituen 79.000 kilometro koadroetatik, 500 soilik dagozkio Pragari. Hortaz, hiriburua baldin bada bihotza, arima gainontzeko 78.500 kilometro koadroak dira. Eta herrialdeko gainontzeko lekuak baztertzeko

Goitik behera eta ezker-eskuin, Olomouceko New One kafetegia, Hirutasun Santuaren Zutabea eta kale bat. Azken argazkian, Pragako Novoměstský Pivovar garagardotegia.

21


TXEKIAKO ERREPUBLIKA


batere asmorik gabe, argi esan behar da hiriburutik kanpoko Txekiako Errepublikaren paradigma Moravia dela. Herrialdeko hegoaldeko eskualdea da Txekiako historia osatzen duen triangelu geografikoko aldeetako bat; beste biak Bohemia eta Silesia dira. Nolabait, Pragaren handitasuna laguntzen duten atzealdeko konpas musikalak lirateke. Horregatik, inor ez litzateke Txekiako Errepublikara joan behar soilik Praga bisitatzeko, hiriburutik kanpo dauden harribitxiak hain dira-eta ederrak herrialdeko eskualde historikoetakoren bat ezagutzea ezinbestekoa dela. Bada, Erdialdeko Europako lurretatik ibilaldia egiteko, zer leku hoberik Moravia baino. Pragatik abiatuta, landutako sail handiak, batik bat mahastiak, basoz betatako mendixkak eta kanpandorre zorrotzeko elizen inguruan eraikitako herrixkak zeharkatzen ditu errepideak. Txekiako Errepublika garagardoaren lurraldea dela jakina da guztientzat. Are, esta-

tistiken arabera, herritarreko garagardo gehien kontsumitzen duen munduko herrialdea da. Aldiz, jada hain ezaguna ez dena Erdialdeko Europako ardo onenetariko batzuk, batez ere zuriak, Moravian egiten direla da. Txekiar ardoetan gehien erabiltzen den mahats mota Grüner Veltiner izenekoa da. Nazioarteko lehiaketetan txekiar ardoek 500 domina baino gehiago lortu dituztela kontuan izanik, ez dago zalantzarik herrialdeko produkzioaren kalitatearen inguruan. Lurraldeotako ardorik onenak dastatzeko leku paregabea da Valticeko Ardoaren Areto Nazionala. Jauregi soil baina eder batean kokatuta dago eta horrek are interesgarriago bihurtzen du bisita. Moravian sartzean Olomouc hirian egin ohi dute lehen geldialdia bidaiariek. Galtzada-harrizko kale eta plazak are eta iradokitzaileak bihurtu ohi dira arratsaldeetako euriaren ostean. Bustitako harriek dirdira egiten dute eraikinen gorentasuna are gehiago nabarmen-

Goian, ezker-eskuin, Ledniceko jauregia eta Mikuloveko gaztelua. Azpian, Brno hiriko ikuspegi ederra, katedrala eta erdigune historikoa nabarmentzen direlarik.

GIDA PRAKTIKOA Datu baliagarriak Urteko edozein sasoi da egokia Txekiako Errepublika bisitatzeko. Hori bai, udaberria eta iraila bereziki gomendagarriak dira. Txekiak Euskal Herriko ordu bera du. Herrialdean sartzeko, pandemiarik gabeko egoera normal batean, nahikoa da NANa indarrean izatea. Aldiz, uneotan funtsezkoak ez diren atzerritarren bidaia guztiak debekatuta daude eta alarma egoera indarrean dago. Herrialdeko dirua koroa txekiarra da; euro bat 26 koroa txekiar inguru dira.

Nola mugitu Txekiako autobideetan gidatzeko ezinbestekoa da herrialdeko ordainleku guztiak igarotzea ahalbidetzen duen aurreordainketako pegatina automobilaren aurrealdeko kristalean itsatsita eramatea. Alokairuzko auto guztiek izaten dute. Herrialdean atzerritik norberaren autoan sartuz gero, derrigorrezkoa da mugan edo gasolindegi batean pegatina erostea. 10 egunerako prezioa 310 koroa txekiarrekoa da, hau da, 12 euro inguru; hilabetekoak, berriz, 440 koroa txekiar balio ditu (17 euro). Erregaiaren prezioak Estatu espainolean izaten direnen oso antzekoak dira. Kontuan izan ibilgailuaren argiak beti izan behar direla piztuta, eguneko ordua eta errepide mota kontuan izan gabe.

webguneetara jotzea da: www.vueling.com, www.czechairlines.com eta www.smartwings.com.

Non jan eta edan Novoměstský Pivovar da Pragako garagardotegi

gomendagarrienetakoa. Bertan egiten dute garagardoa eta, gainera, txerri-ukondo tradizional ikusgarria eskaintzen dute, bai tamainaz bai zaporez. Helbidea: Vodickova kalea, 20. Erreserbak: +420 222 232 448 telefono zenbakian edo www.npivovar.cz webgunean. Olomouc hirian derrigorrezkoa da Entree Restaurant jatetxera hurbiltzea (Ostravská kalea, 1). Sukaldaritza eskaintza benetan aparta da, eta, dekorazioa, zinez landua eta modernoa. Lehengai tradizionalak erabilita abangoardiako sukaldaritza eskaintzen dute. Kontuan izan ez dela jatetxe merkea. Erreserbak: +420 585312440 telefono zenbakian edo www.entree-restaurant.cz webgunean. Olomoucen afaltzeko edo trago bat hartzeko bisitatu beharreko beste lekuetako bat New One da. Dekorazioak film batekoa dirudi. Helbidea: Svobody etorbidea, 21. Erreserbak: +420 731 592 200 telefono zenbakian edo www.cafenewone.cz webgunean.

Nola heldu Pragara bidaia gehien eskaintzen dituzten aireko konpainiak hiru dira. Onena zuzenean beraien

Valticeko Ardoaren Areto Nazionala: Beharrezko informazio guztia www.vinarskecentrum.cz/en

webgunean aurki daiteke.

Non lo egin Pragan Exe City Park hotela aukera ona da. Hiriko geltoki nagusiaren parez pare eta alde zaharretik oso gertu dago. Kokapena oso egokia da, turista saldoetatik ihes egiteko aukera ematen baitu. Langileak benetan atseginak dira eta gazteleraz egiten dute guztiek. Helbidea: Opletalova kalea, 33. Informazio gehiago: www.exehotels.co.uk. Olomoucen NH Collection Olomouc Congress hotela aurkituko dugu, erdigunetik oso gertu dagoen eta hainbat arkitektura sari jaso dituen eraikin ederrean. Helbidea: Legionnárská kalea, 1311/21. Informazio gehiago: www.nhcollection.com/hotel/nh-collection-olomouc-con gress. International Brno hotela Husova 200/16 helbidean dago, hiriaren erdigunetik gertu eta Špilberk gaztelua bisitatzeko leku ezin hobean. Informazio gehiago: www.hotelinternational.cz/en/.

Lednicen My hotela bertako jauregi ezagunaren parez pare kokatuta dago, lorategi eta basoz inguratuta. Benetan atsegin eta lasaia da, eta inguruan zenbait jatetxe on ditu gainera. Txekiar ardoak dastatzeko aukera aparta eskaintzen du bertako ardandegiak. Informazio gehiago: www.myhotel.cz.


TXEKIAKO ERREPUBLIKA Goian, Pragako Malá Strana auzoan John Lennoni eskainitako horma-irudia. Behean, ezkerrean, bi neskato Txekiako jantzi tradizionalak soinean, Mikuloven; eskuinean, Austerlitzeko batailan hildakoen oroigarria Prace udalerrian.

duz. Plazaren erdian, bihotz-zabal altxatzen da Hirutasun Santuaren Zutabea, peste izurrite batean Andre Mariak emandako laguntza eskertuz. Bada, zutabe ikusgarriaren inguruan hedatzen da askok Txekiako hiri ederrentzat jotzen dutena. Hiriak 104.000 biztanle ditu, baina horiei Olomuoceko antzinako murruak gaztetzen dituzten 35.000 ikasleak gehitu behar zaizkie. Eliza, komentu, iturri eta jauregi ugarien artean, artaldeko ardi beltza balitz bezala, ordulari astronomiko gotikoa nabarmentzen da; Bigarren Mundu Gerran kalte handiak jaso ostean, errealismo sozialistako estetikarekin berreraiki zuten, gerraostean txekiar gizartea eraldatu zuen joera soziopolitikoa ardatz. Jauregiak eta haitzuloak Olomauc abiapuntu ezin hobea da 30 kilometro eskaseko distantzian kokatutako bi gune interesagarri bisitatzeko. Alde batetik, Javoricko herriko haitzuloak. Harrizko labirinto ikusgarrian murgiltzeak, 7-8 graduko tenperatura freskoa sentitzetik harago, istorio benetan bitxiak ezagutzera eramango gaitu: haitzuloetan aurkitutako errinozero hezur fosilizatuak, lurpean erritualak egiten zituzten sekta paganoak, esploratzaileei haitzuloen berri eman zieten eta, nazien okupaziopean partisano bihurtu ostean Hirugarren Reich beldurgarriko soldaduek fusilatutako herritarrak... Urkidi ederretan barna heltzen da bigarren helmugara: Bouzov herriko gaztelua, Ordena Teutonikoko Maisu Handi izandako Habsburgoko Eugenioren egoitza izandakoa. Tokikoek Miguel eta Andres hartzen etxe izategatik ere gogoratzen dute: gazteluaren babes erretenean bizi ziren, 1964an zaintzaileekin oldartzeagatik hil zituzten arte. Gaur egun bi hartzon larruarekin egindako alfonbrak gazteluaren areto nagusietako batean ikusgai daude. Eskualde osoa jauregi eta lorategi barroko eta errenazentista ederrez zipriztinduta dago. Merezi du Kromeriz hiriko jauregiko lorategiak bisitatzea, ez soilik bertako lore eta landareez gozatzeko, baizik eta bitxikeria bategatik: bertan bizi zen Olomouceko artzapezpikuak faunoen bizileku ziren haitzuloak irudikatzen zituzten bizilekuak eraikiarazi zituen glorieta zirkular handi baten inguruan, eta horietako bakoitzean bere gonbidatuak ur-joko burutsu eta harrigarriekin gozarazten zituen. Udan, glorietaren erdian zintzilik den Foucaulten penduluak Lur planetaren mugimendu birakaria adierazten du. Lednice herriko jauregia eta bertako lorategi erraldoiak dira Moraviako beste harribitxietako bat. Jauregiko saloi barrokoak, egurrezko eta belusezko logelak bisitatzeak interes berezirik pisten ez badigu, alternatiba aparta da etxaldetik paseatzea eta minareteraino

24

hurbiltzea. Bertako altueratik Juanen gaztelura bitarteko ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izango dugu, ehiza lur bikainak guztiak ere. Mikulov herrixka ere ezkutu altxor aparta da, ez soilik bertako gaztelu ikusgarriagatik edo sinagoga interesgarriagatik, baizik eta herriaren beraren edertasunagatik. Kalexkez eta txoko paregabez betetako herria da. Hori bai, Mikulov osotasunean eta perspektibarekin ezagutzeko modurik onena Muino Sakratura bitarteko via crucis-a egitea da; benetan merezi du eta bidean aldapa handirik ez dugu aurkituko gainera. Behin itzulita, Plaza Nagusiko edo herriko kale nagusiko kafetegietako batean atseden hartzeko aukera izango dugu. Gure ibilbideari amaiera emateko, Brno hiri historikoa aukeratu dugu, milaka urteko historia atzean duena. Egiari zor, hiriak erreportaje oso bat mereziko luke berak bakarrik. Moraviako hiriburua izateaz gain, Txekiako Errepublikako bigarren hiri handiena ere bada Brno. Herrialde mailan duen garrantziaren erakusle, autoritate judizialaren egoitza da, eta, ondorioz, Txekiako zenbait auzitegi nazional eta beraiekin lotutako erakundeak hartzen ditu. Historiaz betetako hiri zaharra bada ere, Europa osoko unibertsitate ikasle gazte ugariren bizitoki ere bada. Hirian ia 400.000 biztanle bizi dira, baina kopurua bikoiztu egiten da metropoli eremu guztia kontuan hartuz gero. Hiriak bi gaztelu eder ditu: Spilberk eta Veverí. Horrez gain, ezin ahaztu San Pedro eta San Pabloren katedrala eta zinez liluragarria den alde zaharra. Eraikin ederrez josita dago, baina derrigor aipatu beharrekoa da Udaletxe Zaharra, bere dorre ikusgarriarekin. 1343. urteko agirietan agertzen da jada. San Jaime elizaren oinetan kokatutako Brnoko hezurtegi tetrikoa ere bisitatu beharrekoa da; Europako handienetakoa da. Hain ezaguna ez den arren, Kaputxinoen Komentuan ere beste esperientzia zirraragarri bat bizitzeko aukera izango dugu. Are, lekuari darion autentikotasunagatik, hezurtegikoa baino are beldurgarria izango da. Izan ere, bertan, beren hilkutxetatik denbora nola igarotzen den patxadatsu begiztatzen ari direla diruditen monje eta herritar gailen ugariren momiak gordetzen dira. Hiriak Industria Iraultzaren garaiko hainbat lantegi eta leku enblematiko ere gordetzen ditu, Brnok herrialdearen aurrerabidean izandako garrantziaren lekuko. Hiriko monasterioetako batean, Staré, sortu zituen George Mendelek genetikaren munduan funtsezkoak izan ziren “Mendelen legeak” ere. Zalantzarik ez izan: historiaz eta arkitektura funtzionalistako zein modernoko eraikin garrantzitsuz beteko Brno osagarri edo alternatiba bikaina da Pragara edo Moraviara egindako bidaia ororentzat.•


25


«SS Sudan», Niloko gurutzaontzi dotorea, Agatha Christie idazlearen arrastoaren atzetik dabil, beste behin ere. 1885ean errege-familia egiptoarrarentzat eraikia, 1921ean gurutzaontzi bihurtu zuten eta, 1933an, Christie eta haren bigarren senarra, Max Mallowan arkeologoa, hartu zituen bere barruan. Mende batean zehar Nilo ibaiko ur geldoak zeharkatu ondoren, polizia-nobela egile ospetsu honen arrastoaren atzetik dabiltzan turistak erakartzen jarraitzen du. Eta nola, gainera. Testua eta argazkiak: Khaled Desouki

26


«SS Sudan» AGATHA CHRISTIEREN ESPIRITUA

27


SS SUDAN giptoko hegoaldean kokatutako Aswan hiriko portuan, zurezko belaontzi tradizionalen artean nabarmentzen da “SS Sudan”-en silueta dotorea. 30eko hamarkadaren hasieran, “krimenaren erreginak”, senarrarekin egindako opor egun batzuetan, Hercules Poiroten abenturarik ospetsuenaren lehen kapituluak gurutzaontzi honetan idatzi zituen, baita istorioa bertan kokatu ere. “Death on the Nile” polizia-generoko eleberri klasikoari buruz ari gara, non detektibe belgikarra, Nilon nabigatzen ari direla, bidaiari dirudunen hilketa batzuk ikertzen hasten den. 1933an, “SS Sudan”-ek britainiar nobelagilea hartu zuen barruan, bigarren senarrarekin, Max Mallowan arkeologoarekin, batera. Amir Attiak itsas bidaiaren

E

zuzendariaren, esanetan, itsasontziko 23 gelen eta suiteen artean, bikotearen gela da gaur egungo turisten arreta gehien jasotzen duena. Oraingo bidaiariek Christiek egin zuen ibilbide bera egiten dute, leku arkeologiko berberetan gelditu... baina gauza batzuk aldatu dira, transatlantikoak orain dieselarekin eta eguzkienergiarekin funtzionatzen baitu, ikatzaren ordez. Zortzi eguneko luxuzko bidaia da eta bi hotel historikotan egonaldia egiten da. Guztira, 67 zerbitzari, bidaiarien esanetara. Zenbat balio duen horrek guztiak? Bidaiari bakoitzeko 4.000 euro inguru. Halere, Christieren kabinan gelditzeko itxaron-zerrenda luzea dago: «Bi urte arteko epea duten erreserba-eskaerak ditugu», kontatu du Attiakek. Egiptoko turismoan eragin handia izan dute covid-


19aren murriztapenek, 2019tik 2020ra bitartean bost aldiz diru-sarrera gutxiago izan baitute, baina ontziko langileek diote pandemiak ez duela ontzi historikoa hondoratuko. Attiaken esanetan, «Egipto ez da inoiz agortuko turismo-leku gisa». Egia esan, aurretik “SS Sudan”-ek krisi garaiak bizi izan ditu. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hamarkadetan abandonatuta egon zen, eta 1991n erreskatatu eta berregokitu egin zuten. Urte batzuetan berriz utzita egon zen, eta 2000. urteaz geroztik Nilon barrena dabil. Iaz, lehorreratuta egon zen portuan, baina osasun-arauek baimendu zuten bezain laster hasi zen lanean. «‘SS Sudan’ izan zen urrian turismoan berriro lanean hasi zen lehen gurutzaontzia», dio Attiak. «Be-

rehala jaso genituen erreserbak... eta, pentsa, batzuk baztertu egin behar izan genituen overbookinga dugulako». Pandemia osteko susperraldi baten esperantza dugu Egipton. Agatha Christiek berriro “magia” egingo duela uste dute, bisitari berriak erakartzeko. Kenneth Branagh zinema zuzendari eta protagonista duen aurrekontu handiko zinemarako bertsioa filmatu du Hollywoodek, Annette Bening, Russell Brand eta Gal Gadot izarrekin. Estreinaldia 2021. urte amaierarako dago aurreikusia eta Christieren “Murder on the Orient Express” nobelaren jarraipena da. Gu gurutzaontziaren azken geltokian gaude, Old Cataract hotelean. Winston Churchillek eta Naguib Mahfouz idazle egiptoar handiak egin zuten lo hemen. Inguru hau historiaz blai dago.•

Handian, Aswan hiriko portuaren ikuspegia. Ondoko argazkietan, Old Cataract hotela, Agatha Christieren gelekin. Erreportajea zabaltzen, «SS Sudan» gurutzaontzi historiko eta dotorea.

29


Harrizko dirua –Yapen ezagunena den elementua– eta dantzak; horiek belaunaldiz belaunaldi transmititutako istorioak kontatzen dituzte.


Yap MIKRONESIAKO ALTXORRA

Hiru letra baino ez ditu uharte txiki honen izenak. Herrialde oso urrun bateko lurralderik txiki eta urrunena da, Mikronesiako Federazioko gainerako estatu-artxipelagoetatik ere bakartuta. Zaila da iristen, baina bertan izan garen gehienok dakigu zeinen berezia den. Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

31


YAP ida-liburuek diotenaren arabera, AEBen menpe dagoen Guam uhartetik, Mikronesiako milaka irletatik handienetik, baino ezin da hona iritsi. Astean behin badago Palautik, mendebaldeko beste herrialde txiki batetik, honainoko konexioa, ordea, eta horixe hartu dugu guk. Oso hegazkin txikia da, dozena bat lagunentzako lekua du eta, hala ere, ez dator beteta. Pazifiko zabalaren handitasunean itsasoa besterik ez da ageri, harik eta koralezko arrezifean hausten diren olatuak sumatu eta urdin tonuak argitzeaz bat lur arrea eta basoak ageri diren arte. Mendeetan, itsasoz egin zuten bide berbera yaptarrek euren txalupetan, Palauko harrobietatik euren uharteraino harrizko dirua ekartzeko. Lur hartu eta pasaporte kontuak berehala egin ditugu.

G

32

Pazifikoko uharte hauetan aireportua, lur hartzeko pista bera eta itxarongela bat dira gehienetan, eta agente pare bat izaten da gehienez ere aduana kontuetarako. Bizpahiru familia aireplanoan iritsi direnen bila etorri dira; eta lehen ezustea: alde batetik erlijioak pisu handia duen lekua izanda ere, emakume zein gizon papar bistan doaz. Bigarren ezustea: ostatuko gidaria familiak joan direnerako etorri da bila, eta ordurako maleta faltan nuen. Hobeto esanda, nirearen antzekoa den beste maleta bat daukat, beste norbaitek ahaztutakoa, eta hark nirea eraman du, zalantzarik gabe. Zorionez, horrelakoak gertatzeko lekurik onenean gaude: telefono dei pare bat eta konpondu dugu akatsa. 100 kilometro koadroko uhartea da, azken batean. Sa-


konera gutxiko itsas aintzirak inguratzen du, eta ozeano zabalarekin mugatzen duen 150 kilometroko koralezko arrezifea. Itsaspeko bizitza itzelaz gozatzera datoz hona turistak; honaino datozen turista bakanak, alegia. Urpekaritza maite dut nik ere, baina txundigarriagoa zait Mikronesiako uharte honek lurrean eta lehorrean daukan altxorra: munduko urpekarien artean famatu aurretik, “harrizko diruaren lurraldea” zelako ezagutzen zuten uhartea. Izenak iradokitzen duen hori bera da: harrizko disko erraldoiak dira, 3,5 metroko diametroa ere badute batzuek. Urrun baina komunikatuta Mundutik bakartuta eta guztiz bere buruaren jabe di-

rudien lurraldea da; herri, auzune eta baserriak ere elkarrengandik independente dira. Baina, egiaz, 35 urte baino ez dira estatu bihurtu zela atzerriko potentzien subiranotasunetik kanpo, Mikronesiako Federazioko lau estatuetako bat bihurtuz. Ofizialki Gaztela eta Espainiako koroaren menpe egon zen Mikronesia mendeetan; egiaz, oso irla gutxitan lehorreratu ziren europarrak. Gero, ehun urtean, hiru kontinentetako hiru herrialderen kontrolpean egon zen Yap: Alemaniako kolonia izan zen I. Mundu Gerrara arte, Japoniaren menpe hurrengo mundu gerra amaitu arte, eta AEBek administratutako NBEen lurralde hurrengo lau hamarkadetan. Orain, independente izan arren, akordio ekonomiko eta militar berezia dauka Estatu Batuekin: oso

Handian, Rull herriko «faluw» edo «gizonen etxea», herriko biltokia, atarian harrizko dirua daukala. Txikian: Japoniarren menpe egon zen uhartea II. Mundu Gerran eta orduko arrastoak bisita daitezke oraindik.

33


Colonia hiriburua, uhartearen erdiko muinotik ikusita. Ondoko orrialdean, goitik behera, Mnuw goleta, Indonesiatik ekarritakoa eta egun Manta Ray Bay hotelaren jatetxea dena, eta marrazoak. Yap-era ez da turista asko etortzen, baina etortzen diren gehienak uhartearen urpekaritza eskaintza bikainagatik iristen dira.

34

lurralde txikia du, baina itsas eremu handi batekiko subiranotasuna ere badu Pazifikoaren erdian. Asia eta Amerikaren artean, interes handia dauka AEBentzat. Egiaz, bata zein bestea erraz asko ezagut daitezke, Colonia hiriburutik iparraldera doan bidezidorretik urpean aritzera joandakoan legez: baserriko nagusiarekin berba eginda, bere lurretik pasatzen utzi digu (eremu bakoitzak jabea dauka, eta hondartzetara joateko ere baimena behar da), eta kostalderainoko bidea erakutsi digu. Moldatzen da ingelesez: yaptar asko dira ingelesez dakitenak eta bizitzako zatiren bat Estatu Batuetan lanean eman dutenak.

itsas zabalean. GPS edo iparrorratzik gabe nabigatzen zuten, belaunaldiz belaunaldi ikasitakoari jarraituz, Palauraino, harriz zamatuta itzultzeko. Harrizko “etorbide” ezagunena Maalay herrian dago, Yap-eko mendebaldeko muturrean. Benetan ikusgarria da lekua, palmondoz inguratua. Gertu dauka Rull herrixka ere; bertan dago uharteko faluw ezagunena eta ederrena, denborak hondatutakoan ere era tradizionalean berritu baitute. Hutsik aurkitu dugu arratsaldeko patxadan, baina benetan zoragarria da. AEBetako gune historikoen zerrendan dago, herrialde horrek Mikronesia administratzen zuen garaitik.

Etxe komunitarioa Itsasertzera iritsitakoan, faluw edo “gizonen etxe” bat dago, hondartza txiki baten eta arrezifearen parean. Herri guztiek badute gisako eraikin bat, Mikronesiako beste zenbait uhartetan legez: enbor luzez, banbuz eta lastozko sabaiz eraikitzen dituzte, xume bezain praktiko. Bisitariak euren herrietatik gehiegi urrundu eta ilundu aurretik etxeratzeko beranduegi eginez gero, gaua bertan pasatzeko lekua izan ohi zen. Gainerakoetan, herritarren bilgunea; besteak beste, istorioak kontatzeko eta herriko neska-mutilei (bai, emakumeen etxeak ere badaude) artisautza, arrantza edo nabigazioa irakasteko. Yapen bisitatu dugun lehen etxe hau ez da ez uharteko ederrena inondik ere, baina ezta beste leku batzuetan turismorako egokitutakoa ere; nonbait, ekaitzak hondatu eta berriz eraikita dago; harrien gainean porlana da nagusi, lastoaren ordez uralita, baina itsasertzeko kokagunea ezin ederragoa da. Eta atarian, han dago, harrizko diskoa, herriaren harrotasun ikur. Uharte osoan zehar aurki daitezke harrizko disko horiek, eta zail egiten da yaptarrak arraunean eta belaz lagunduta irudikatzea 450 kilometroko bidea egiten

Historia eta transmisioa Rull eta Maalay herriak Yap-en mendebaldeko muturrean daude, gaur egungo aireportua atzean utzita. Zati batzuk palmondo-basoek eta landaretzak berriz bereganatu dituzte, baina erraz sumatzen da antigoaleko aerodromoa. Inguruan, II. Mundu Gerrako hegazkinen hondakinak ikusi ditugu; Borrokaldirik odoltsuenetakoak mendebalderago gertatu ziren, baina estatubatuarrek behin baino gehiagotan bonbardatu zuten japoniarren menpe zegoen uharte hau. Uhartearen mutur batetik bestera, Colonia hiriburutik pasatuta, ekialdeko herrixketaraino goaz. Herri bakoitzak bere dantza izan ohi du; aukera izatekotan, Yapeko festibalean horietako asko ikusteko aukera dago. Yapeko dantzek koreografia baino askoz gehiago adierazten dute. Istorioak kontatzen dituzte, eta historia kontatzen dute, irlaren historia. Herriz herri egiten dituzte, eta etxez etxe irakasten haurrei, Yapeko ondarea belaunaldiz belaunaldi transmitituz. Berehala nabari da mundu tradizionalaren eta AEBetatik datorren Mendebaldeko eraginaren nahaste bitxia: munduko lekurik bakartuenean egonda ere, bizimodu modernoaren arrastoak ez dira falta. Wifiaren garaian ere, Yapeko kultura bizi-bizirik dagoen seinale.•


YAP GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Bisitari gehienak Guam-dik etortzen dira, United Airlines konpainiarekin. Lufthansarekin kodea partekatu ohi du eta, beraz, posible da AEBetako mendebaldetik edo Asia ekialdetik (Japonia edo Hego Korea) bertaratzea. Caroline Islands Air konpainia txikiak ere astean hegaldi bat egin ohi du Palautik.

Nola mugitu Uharte txikia da, bizikleta edo autoa alokatu daiteke, edo txangoa hartu gidariarekin; bakarrik ibiltzeko ez da zaila, baina hondartzak eta naturaguneak dauden lekuetako asko pribatuak dira, eta herrietako nagusiarekin eta lekuaren ugazabarekin hitz egin behar da bertara joan aurretik. Horregatik, txangoa hartuta errazago irits liteke lekuotara.

Ostatua Lotarako hamar bat leku daude, luxuzko hotel txikietatik, ostatu merkexeagoetara. Euren bidez antolatu ohi dira lurrazaleko zein urpeko bisitak. Manta Ray da urpekaritzagatik doazen bisitari gehienek hartzen duten hotela, eta oro har txango gehien dituena.

Noiz bisitatu Urte osoan egiten du bero eta tenperaturan ez dago aldaketa handirik; sasoi lehorra abendutik apirilerakoa da; gainerakoa euri sasoitzat hartzen da. Gehienetan arratsaldean zaparrada laburra baino ez da – indartsua, hori bai–. Uztail-abuztuan egiten du euri gehien. Hainbat jaialdi eta ospakizun egiten dituzte urte osoan. Garrantzitsuena eta ikusgarriena Yap Day da, martxoaren 1ean.

35


Anboto EUSKAL HERRIKO ARROKA Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


ANBOTO

Anboto da Durangaldeko mendi kutuna. Ezagunena, garaiena eta eskualdeko ikurra. Eskualdekoa, Bizkaikoa eta Euskal Herrikoa. Oso mendi ezaguna eta maitatua baita, bisitari asko jasotzen duena. Euskal Herriko erpin zorrotzenetakoa, Txindokirekin batera. Berezi egiten du mendikate osoa kareharrizko hormatzarrek osatzen dutela. Hasi Mugarran eta Udalatx arte, Untzillatx, Astxiki eta Alluitz tontorrak zeharkatuz. Desnibel handiak, harriari arroka eta amildegi benetan sakonak. Europako mendien seme-alabak bailiran ikusten dituzte askok mendiok, garaieraz apalagoak izanda ere, haien oso antzekoak baitira. Txoko anitzetatik igo daiteke 1.331 metroko piramide eder honetara. Kontakizun honetan, Atxarteko haitzak izango dira abiapuntu eta helmuga. txarteko haitzak western filmetako eszena mitikoetara garraiatzen dute hara lehen aldiz bertaratzen den bisitaria. Bertako kareharria ustiatzeko harrobiek usteltzen utzitako eraikin zaharkituak ikus daitezke nonahi. Untzillatx eta Astxiki arteko pasabide honetan harrobi ustiaketa basati hura geratzeko hainbatek hartutako bizi arriskuarekin oroituko dira asko… Harrobi hura geratu zelako baita, ziurrenik, hain ezaguna egun Atxarteko eskalada eskola, Euskal Herriko aberatsenetakoa. Asteburuak eta eguraldi txukuna uztartzen badira, aparkalekuak lepo topatuko dituzu txoko hartan. Batzuk bizikletan, Txakurzulo eta Urkiola aldera. Besteak eskalatzera, Untzillatx edo Astxikiko haitzetara, eta besteak Anbotora joanetorrian. Lauzpabost orduko txango erosoa da Atxarten hasi eta bukatzen dena, erdibide Anboto gailurra duena. Desnibel handi samarra libratu behar da, mila metro inguru, eta distantzia ere 12 kilometro ingurukoa da. Bidea, baina, erosoa da, malda handirik gabekoa Anbotora eramaten duen azken igoera tente eta harritsua izan ezik. Astxiki eta Untzillatx haitzak banatzen dituen Atxarteko sakonetik hegora egin behar da. Kristoandako ermita uzten da atzean aurrena, eta berehala, Txakurzulora daraman bidea, eskuinera doana, ezkerrerantz doana hartzeko. Beti Astxiki aldera, ekialdera. Pista azkar bukatzen da, eta mendi bidea hasi, ataka bat zeharkatuz. Dotorea da benetan Amilla iturrira iritsi osteko bista, gure bizkarrean azalduko baitira, harro, Untzillatx eta Astxiki, eta Mugarra eta Leungane, Aramotz mendigunean dagoeneko. Eta iparrera, Alluitz tontorreko kareharri anabasa, mendizalea igarotzen den tokitik baino 500 bat metro gorago (1.034 metro). Allui-

A

38

tzetik Anbotoraino gailurrez gailur doan bidea Euskal Herriko erakargarrienetakoa da, alpinismoan murgildu nahi dutenentzat… eta bertigorik ez dutenentzat. Bidean “Infernuko zubia” delakoa pasa behar da, bai edo bai, “Paso del Diablo” delakoa gaztelaniaz. Berez arroka gainean egiten den metro batzuetako jaitsiera da, II. zailtasunekoa, baina oso aereoa da, amildegi handi samarra duena bailararantz. “Euskal Herriko Mahoma pasabidea” deitzen dionik ere bada, Aneto Pirinioetako gailur garaienera iristeko bide normaletik pasa behar den gunea. Lasai, txango honetan ez baita “Infernuko zubitik” pasatzen, Asuntzeko lepora daraman bide erosotik baizik. Ordubete eskasean Asuntzeko lepora iristen da Atxarteko bidea. Eta Asuntzen… prozesioa! Han batzen dira Atxarteko eta Urkiola mendatetik datorren bidea, eta Anbotora igotzen diren hamarretik bederatzi Urkiolatik abiatzen dira. Bide erosoena eta motzena baita, Urkiolamendi belartsuan barrena. Banaka batzuk ginen tokian mundua elkartu gara Pagozelai leporantz. Batzuk Asuntzetik gertu dagoen Pol-Pol iturrian geratu dira, hamaiketakoa egiten. Izen berezi hori urak erortzean egiten duen hotsagatik jarri omen zioten. Ekialdera agerikoa da, dagoeneko, Anboto aurreko erpinen silueta: Kurutzeta, Elgoin eta Saitzen Puntie. Tentuz egiteko moduko bidea Pagozelai lepotik 350 metroko desnibela geratzen zaigu Anboto tontorreraino. 40-45 minututan lasai egiteko modukoa. Pagadiaren babesean egiten du bideak aurrena, hosto alfonbra udazken eta neguan hankapean, baina harriari harria ondoren, nonahi. Anboto eta inguruko mendi ia denak harritsuak baitira oso. Pagaditik irten ostean agertuko da dotore Anbotoko


Zaldi bat eta bere kumea, bazkan, eta behean, Astxiki azpiko pagadian barrena, Asuntzeko leporantz. Erreportajea irekitzen duen orrian, Anbotoko mendi ertz osoa, Alluitz gailurreraino. Lehen planoan Saitzen Puntie eta Elgoin tontorrak. Atzean Bilboko itsasadarra ikusten da.

39


ANBOTO azken igoera. Tentuz egiteko modukoa da azken tarte hori. Jende andana dabilelako gora eta behera, eta asko oinetako egokirik gabe. Anbotok, berez, ez dauka arriskurik. Tarteka eskuak erabili behar dira oreka lortzeko, eta hankak non jarri ondo aztertu behar da, batez ere arrokak eta belarra hezetuta badaude. Mantso joanez gero arriskurik ez daukan igoera da. Eta merezi du gailurra iristea, bistak oso-oso aberatsak direlako. 1.331 metroko behatokitik urrun ditu mendi garaiagoak: Gorbea, igitaiko elur geldoa eta guzti, hego-mendebalderantz, eta Aizkorriko tontor multzoa ekialderantz. Oztoporik gabe, Euskal Herriko paraje asko ikusten dira gailurretik. Hasi Udalatx, Aralar eta Txindokitik, Beriain, Izpizte eta Oriol gertu, Ioar Araba hegoan, Durangaldeko mendiak eta Kantabriako lehen bi mila metroko mendiak, Castro Valnera ezaguna lehen lerroan agertzen dela. Arratia bailara osoa

40

eta Bilboko itsasadarra, eta iparrean Oiz eta haize errota ezagunak. 1.100 metro beherago, Axpe, Arrazola, Atxondo eta beste herrixka txiki zoragarriak. Herri horietatik abiatzen da, hain zuzen ere, ipar isuriko bidea, neguan sarri egiten dena, Anboto elurrez lepo dagoenean, kilometro bertikala. Ekialdetik, Zabalaundi lepotik hurbiltzen denik ere bada, Pagozelairaino igota, aurpegi malkartsuan gora. Baina mendizale soilak Urkiola eta Atxarteko bideak lehenetsiko ditu beti. Eta bi horien artean, noski, Urkiolatik abiatzen dena. Hango ostatuetan egin daitekeen hamaiketakoak ez baitauka parekorik beste bideekin. Eta euskal mendizaleak mendia du gustuko, izerdia botatzea, baina baita bueltan mahai bueltan gozatzeko grina ere. Anbototik Pagozelaiko lepora bueltan ipurdiko pare bat hartzea baino ez zaio geratuko, egun polita biribiltzeko.•


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Anboto Bizkaia hego-ekialdean dago, Araba eta Gipuzkoako mugatik gertu. Igoera arruntena Urkiola mendatean hasten da, Durango eta Gasteiz arteko errepidean dagoen gaina.

Nola iritsi Urkiola mendatera iristeko Durangora joan behar da, iparretik heldu nahi bada, eta Gasteizera, hegoaldetik iritsi nahi bada, Legutio eta Otxandiotik barrena. Txango hau Atxarteko harrobia zen gunean hasten da. Atxartera iristeko Abadiñora joan behar da, eta han, Muntsaratz Dorrearen inguruan, Mendiola auzorantz egin, hegorantz, Astxiki eta Untzillatx tontorrak banatzen diren sakonera iritsi arte. Aparkatzeko tokia badago, baina eguraldi onarekin azkar betetzen dira toki guztiak.

Ezaugarriak Durangaldeko mendi multzoa harritsua da oso, kareharri anabasa. Desnibel handiak ditu ipar isurian, 1.000 metro pasakoak Anbotoren kasuan, eta eskalada eskola aberatsa dago Atxarten, behinola harrobia izan zen haitz tenteetan. 1.331 metrorekin, Anboto Euskal Herriko mendi ezagun eta igoenetakoa da, eta, Txindokirekin batera, gure aberriko piramide perfektua. Gailurreko azken tartean kontu apur batekin ibiltzea komeni, bai gorakoan, bai beherakoan, batez ere zorua irristakorra badago.

Ezkerrean, Pagozelai lepoa, Anbotoko azken igoera hasten den gaina. Seinaleztapenak erakusten duen moduan, antzeko distantziara daude Asuntzeko zabala eta Pol-Pol iturria, eta Zabalandikoa. Behean, Untzillatx eta Astxiki gailurrak, eta, bien tartean, Atxarteko pasabidea.

41


New York

Ezbairik gabe, munduko hiri filmatuena da. Eta fotogenikoenetako bat, bere urbanismoaren monumentaltasunagatik. Ia ez dago filmatu gabeko txokorik zeluloideak maiteen duen hiri honetan.

ZINEMA PLATO BAT Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos


NEW YORK idtown-eko newyorktarren etxe bateko festan egoteaz nazkatu gara ni eta ekarri nauen lagun Ania, eta inori agur esan gabe alde egitea erabaki dugu. Berokiak hartu bitartean, bekozko ilunez hauxe diost: «Gehienbat lanbide liberala duen jendea batzen den New Yorkeko festak jasanezinak dira, aspergarriak baino aspergarriagoak, lanpostuan gora egiten lagunduko dioten kontaktuen bila dabilen jendea... eta musika hain baxu jartzen dute, ezen ezinezkoa den inor dantzan hastea, pertsona biziena ere asper dezakeen giro motela». “Festa” usteko bilkura hauek, festaren antzik batere ez dutenak, beti berdinak dira. Inoiz ez da gazta urdin krema daraman apiorik falta, edo humusa pita ogiaren ondoan edota brie gaztadun ogi txigortu xerra. Honetan Kalamatako olibak ere bazeuden. Jartzen dituztenean,

M

St Patrick katedrala eta Atlasen eskultura. Ondoko orrialdean, Manhattaneko zubia eta Empire State Building. Erreportajea zabaltzen, Central Park.

44

horren pareko festarik ez dagoela uste dute. Sentitzen dut Lucas, zuk esan zenidan zinemako New Yorken paseatu nahi zenuela, eta hau da film askotan gehien ikusten den eszenetako bat; etxe orratzen hiriko in festa baten errealitatea ezagut zenezan nahi nuen, non betiko galderak egiten dizkizuten: non bizi zara? eta zertan lan egiten duzu? Denbora pixka bat egiteko ere eraman zaitut bertara, horrela gauerdian hiriaren aurpegi magikoa erakusteko, hemen filmatutako lanak gogora ekartzen dituena». Hori koloreko taxi tipiko batean goaz Manhattanen barrena. Gau fotogenikoena ikus dezadan gidariari nondik joan esaten dio Aniak. Grocerie klasikoetako neonezko argiak, gure taxilariaren burua estaltzen duen turbantea, estoldetatik irteten den kea, polizia patruilak argiak eta sirena-hotsa jarrita ziztu bizian doazela...


NEW YORK


Une batez, badirudi Martin Scorseseren film batean nagoela: “Mean Streets” (1973) edo “Taxi Driver” (1976). Oin bat New Yorken jartzea aire libreko plato batez gozatzea da, ohikoa baita kalean zoazela filmaketekin topo egitea. Ez dago munduan hau bezainbeste filmatu den hiririk. Urtero 900 film eta telesail baino gehiagoren dekoratua da. Bat-batean, Aniak taxilariari gelditzeko esan dio Lexington Avenue eta 52. kalearen artean. Oinez doa, astiro, buelta eman eta zera esan dit: «Apuntatu, hau bai dela zinemaren historia». Metroaren haizebide batean kokatu da eta gabardina bat-batean altxatu zaio. «Hemen filmatu zen Marilyn Monroeren eszena mitikoa, ‘The Seven Year Itch’ filmekoa (Billy Wilder, 1955) Orain lotara, bihar gehiago». Altuera handiko eszenak Biharamunean, ultra pop eran dekoratutako diner klasiko batean sendo gosaldu ostean, Aniak antolaturiko filmetako ibilbideari berrekin diogu. Ez dago esku hobeetan egoterik. Hiriko lokalizatzaile prestigiotsuenetako bat da; hau da, New Yorken filmatzeko tokiak bila diezazkien ekoiztetxe handiek gehien kontratatzen dutenetako bat. Tiffany’s-eko erakusleiho parean gelditu eta emakume bat seinalatu dit, croissant bat jan bitartean kristaletik bitxiei begira dagoena. “Breakfast at Tiffany’s” filmeko (Blake Edwards, 1961) eszena bera da, baina Audrey Hepburn gabe. Bosgarren etorbideranzko bidea hartu dugu, Flatiron Building-era iritsi arte, eta bertan gelditu gara.

Nire eraikin gustukoenetako bat da, begiratu eta begiratu eta ez naiz nekatzen. Ez da ikusgarrienetakoa, baina bai dotoreenetakoa. 1902koa da, estilo modernistakoa eta hiriko lehen etxe orratzetako bat da. Daniel Burnham-ek diseinaturiko eraikinaren aurrean dudan liluratu aurpegia ikusita, zuzen begiratu eta hau galdetu dit Aniak: «Ezetz asmatu nork lan egiten duen hemen? Begiratu arretaz Spidermanen filmetan, zeren eraikin honetan dago Peter Parkerrek lan egiten duen egunkaria». Handik pauso gutxira dago Empire State. Bosgarren etorbidea 37 E-rekin batzen den tokian zutitzen dira bere 102 solairuak; munduko etxe orratz ezagunena da. Zinemak eta eraikin honek bere sorreratik maitasun istorio ederra bizi izan dute; esaterako, “Independence day” (Roland Emmerich, 1996), “Superman II” (Richard Lester, 1980) eta “Annie Hall” (Woody Allen, 1977) filmetan. Baina batez ere, publiko orokorrak sekuentzia zoragarri batekin lotzen du; alegia, King Kong eraikin gaineko antenara igota dagoena, Fray Wray eskuan duela. 86. solairuko behatokira igo gara, non “An Affair to Remember” filmean (Leo McCarey, 1957) Cary Grantek Deborah Kerr-ekin hitzordua duen, beren maitasuna berresteko. Hemendik hiriko skyline osoa ikusten da, zeluloidean mila eta bat aldiz jasoa, non eraikin guztien gainetik Chrysler delakoa nabarmentzen den; 319 metroko altuerako egitura hau art déco estiloko maisulana da. Willian Van Alenek diseinatu zuen 1930ean eta Walter P. Chrysler-en automobilgintza in-

Hiriko eguneroko jarduna. Goian, ezker-eskuin, Chinatowneko kale bat, Rady Cityren aurrean hiriko taxi bat, Park etorbidean film batetik ateratakoa dirudien irudia, Chrisler eraikina eta Washington Squareko iturria. Behean, gazteak solasean Union Square-n.

47


NEW YORK Munduko museo interesgarrieneta koak daude hemen; esaterako, ezkereskuin eta behean, American Museum of Natural History, Moma eta Guggenheim museoa. Ondoan, zinemak hainbatetan islatu duen New Yorkeko skyline-a.


perioaren egoitza izatera bideratua zegoen. Oso denbora laburrean munduko etxe orratz garaiena izan zen, hilabete gutxiren buruan Empire Statek postu hori kendu zion arte. Berriki, 800 milioi dolarren truke (511 milioi euro) Emirerri Batuetako funts batek eskuratu du, Abu Dhabi Investment Council-ek.

GIDA PRAKTIKOA

Itsaso ondoko sekuentziak Denbora asko galdu gabe topikoekin jarraitzeko eta ibilbide zinematografiko honen haria ez galtzeko, hot dog orgatxo baten parean gelditu gara. «Esadazu zuk ze polizia-filmetan ez duten hot dog bat jaten. Denboraz justu samar gabiltza eta primeran datorkigu», azaldu du. Ez dakit gosea den, baina janari ezin txarrago hau ezin hobea dago. Eta Battery Park-erako bidea hartu dugu. Financial District ondoan dago, eta bertan hartuko dugu Staten Island-erako ferrya. Ontzira sartzen ari garela, Aniak zera esan dit: «Doan da, panoramikak ikusgarriak dira eta Askatasunaren Estatua perspektiba hobearekin ikusten da hemendik, estatuara bertara joaten den ontzitik baino. Gainera, ferry hau da Melanie Griffithek “Workin Girl”-en (Mike Nichols, 1989) egunero lanera joateko hartzen duena. Hogei bat minutuko bidaia da, eta tarte horretan

Mansfield. 12W 44th St. Fifth Ave eta Sixth Ave artean. Eraikina 1904koa da eta bere

Non lo egin Library Hotel. 299 Madison Ave eta 41 st St. E 25th St . Hotel adimendun eta tematiko honen hamar solairuetako bakoitza liburuen sailkatze sistemako (Dewey Decimal System) hamar kategoria orokorretako bati eskainia dago. Hau da, gizarte zientziei, literaturari, filosofiari eta abarri eskainia. Eta guztira sei mila ale ditu bertako logela guztietan banatuta. zehaztapen historikoak aintzat hartuta berritu zuten. Kokapena bere eskaintza bezain ona da. Guztia goi mailako kalitatekoa da, hala nola bainurako produktuak eta belgikar maindireak.

Manhattan Inn. 303 W 30 th St. Eight Ave eta Ninth Ave artean. Hotel merkea da. Mauka da hau New Yorken. Logelak ordenatuak dira eta bainugela pribatua dute, baita satelite bidezko telebista eta haize egokitua ere. Prezioan gosari kontinentala sartuta dago. Non jan Katz’s Delicatessen. 205 E Houston St eta Ludlow St artean. Deli Judua. Hemen izan zuen Meg Ryan-ek bere gezurretako orgasmoa "When Harry met Sally" filmean. Jatetxe izugarri handi eta zaharrari nostalgia dario, barrako mutilei bezala. Txahal pastramia eta ezamihilu pepino txikiak proba itzazu.

Counter. 105 First Ave, 6th St eta 7th St artean. Etxeko janari begetarianoa. East Village-ren bihotzean dagoen ardo eta aperitibo taberna honetan po'boys delakoa (txahal edo urdaiazpiko ogitartekoa) eta jambalaya (arroza urdaiazpikoarekin) probatu behar dira. Prune. 54 E 1st St, first Ave eta Second Ave artean. Amerikar sukaldaritza kreatiboa. Janari ona dute; esaterako, txerri errea edo hera gozoak. Erreserba egin behar da, leporaino beteta egoten baita; batez ere, igandeetan.


NEW YORK Ezkerrean, Times Square jendez beteta. Ondoko orrialdean, goian, Central Parken dantza saioa eta, behean, Chinatowen txinatar xake jokoa eta bi neska freskagarri bat hartzen Dean & Deluca ospetsuan.

Finantza Distrituaren ikuspegi oso ederrak agertzen zaizkigu aurrean. Dorre bikien hutsunea antzematen da, Irailaren 11ko erasoaren aurretik hiriko eremu honetan filmatutako edozein eszenatan ageri diren horiena. Aurrean dudan paisaia urbanoak berehala dakarzkit burura hainbat film; esaterako, “The Godfather” (Francis Ford Coppola, 2007) eta “Wall Street” (Oliver Stone, 1987). Ibilbide erdian, ferrya Askatasunaren Estatua paretik pasatzen da. Ikusten dudan bakoitzean, “Planet of the Apes” filmeko (F.J. Schaffer, 1968) azken eszena datorkit gogora, estatua giza zibilizazioaren aztarna bakar gisa hondartza batean erdi lurperatuta agertzen denean. Arratsaldeari bukaera emateko, New Yorken filmatzen duten zuzendariek seguru asko gehien erabiltzen duten dekoratu urbanoa erreserbatu du Aniak. Bere onenean ikusteko Brooklyneraino etorri gara, non izen bereko zubiaren irudiak izugarrizko indarra duen, atzean Lower Manhattan eta Financial District dituela. «Ikuspegi hau jasotzen duten filmen zerrenda amaigabea da. Nik ‘Manhattan’-eko eszena ahaztezina hautatzen dut, 1979an filmatutako Woody Allenen obra onena, non Allen eta Diane Keaton Brooklyneko zubiaren parean banku batean eserita agertzen diren, atzean Manhattan dutela». Filmetako amaiera Sagar Handira bueltan, Manhattango zubitik Downtown-en barneratu gara Sohoraino. Taxia utzi eta eraikin batean sartu gara, bosgarren solairura igo eta italiar jatetxe bateko terraza bikainean eseri gara. Ate nagusia ikusita etxebizitza arrunt bat dela dirudi, eta ohiko bezeroak baino ez ditu hartzen. Lasaitasun eta isiltasun ia erabatekoa dago bertan; ez dirudi hiritzar baten erdian gaudenik. Jazz melodia lasai bat eta terrazaren atzealdean dauden hiru pertsonaren murmurioa baino ez da entzuten; ardoa edaten, alaikiro hizketan eta tarteka algaraka ari dira. Gure buru gainean zeruak urdin platino kolorea hartu du, justu lehen izarrak agertzen hasi direnean. Aniak hatz erakuslearekin etxe bat seinalatu dit: «Han filmatu zen ‘Ghost’ (Jerry Zucker, 1990).• 50


51


proposamen tematikoa

MUNDUKO 25 HONDARTZA ONENAK, AUKERAN Udaberriaren etorrerak baikortasun apur batez janzten du pandemiak sortutako egoera kezkagarria. Amets egiteko garaia da, eta horretarako TripAdvisor-ek urtero jakinarazten dituen sariek irudimenari hegan egiteko beta ematen digute. Hemen, bidaiariek aukeratutako 25 hondartzetako batzuk, zuen gozamenerako.

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty Images

Eagle Beach (Aruba) Ur lasaiak eta gardenak, arrokarik eta algarik gabeak. Zoragarria. Antilla Txikietako Aruba uhartean dagoen hondartza hau zeruertzeraino iristen dela dirudi, kilometroak baititu, eta horregatik munduko zazpigarren ederrena izendatu dute bidaiariek. Antilletan dago, era berean, zerrendako laugarrena: Grace Bay, Providenciales uhartean.

52


Whitehaven Beach (Australia) Australiako Whitsunday uhartean kokatutako hondar zuriz eta ur gardenez apaindutako paradisu honek munduko hondartza onenaren izendapena lortu du aurten. Ez da erraza bertaratzea, bi orduko bidaia egin behar baita, txalupa azkar batean. Gero, han, snorkela egin daiteke koralezko uharrien artean... ez zinateke han geldituko egun batzuez? Zerrendako seigarren tokian, beste australiar bat: Turquoise Bay.

Santa Maria (Kuba) Villa Klara departamentuan, Cayo Santa Marian kokatutako hondartza zoragarri honek aurten munduko bigarren hondartza ederrenaren izendapena lortu du. Urtero milaka turista gerturatzen da bertara eta ez da harritzekoa. Zerrendako hamabigarrena ere turisten gustukoenetako bat da, Varaderoko hondartza. Karibe, beti Karibe.

53


proposamen tematikoa Balos Lagoon (Grezia) Beste planeta batean egotea bezalakoa omen da, alde batean aintzira bat eta bestean hondartza dituzulako. Greziako Kretako Kissamos uharteko hondartza hau 21.ena da. Zortzigarrena, Italiako Lampedusa uharteko Isola dei Conigli da, honen antz handiena duena. Oinez baino ezin da bertaraino iritsi.

Cofete (Fuerteventura) Kanarietako uharte eder honen hegoaldean dago Cofete. Kanarietako hondartza birjina ezagunenetakoa da eta uharteotako ikur turistiko adierazgarrienetarikoa. Munduko zerrendan 11. tokian gelditu da; Europako zerrendan, ordea, izendatutako 25 hondartza onenen artean bigarrena da.

54


Baia do Sancho (Brasil) Fernando de Noroha-ko hondartza honek zerrendako lehen postua lortu zuen iaz. Aurten, hirugarrena. Halere, ez diguzue ukatuko ederra dela. Ia galduta dago, labar dotoreen artean, eta harrizko bideetatik jaitsita baino ezin da bertara iritsi. Brasilgo beste hondartza bat, Praia de Pipa (Baia dos Golfinhos), zerrendan hamargarrena gelditu da.

Kontxa (Euskal Herria) Europako 25 hondartza onenen zerrendan laugarrena gelditu da Kontxa hondartza. Mundu mailan hamaseigarrena da eta marka ez da edonolakoa, hiriko hondartza dela aintzat hartuta. Europako beste hondartza batzuk ere aipatuko ditugu: Falésia portugaldarra (Olhs de Águan dago, Algarveko ederrena da) eta Ingalaterrako Bournemouth. 55


pandemia garaiko hitzordu eta proposamenak TELESAILA “Men in kilts “(Movistar) “Outlander” telesailaren zaleak pozik egon daitezke. Izan ere, apirilaren 9tik aurrera, eta ostiralero, “Men in Kilts” iritsiko da Movistar Series izeneko plataformara. «Roadtrip» erara filmatuta, Eskoziako txokoak eta ohiturak gerturatuko dizkigute dokumental sorta honetan “Outlander”-eko bi protagonista karismatikoek: Sam Heughan (Jamie) eta Graham McTavish (Douglas MacKenzie). Eskoziako gune esanguratsuenak bisitatuko dituzte karabanan egingo duten bidaian: Glencoeko parajeetatik –alegia, klanen arteko liskar handienaren lekuko izandako gunetik– Invernesseraino joango dira.

ARTEA Frick Collection (New York) Pandemia garaiotan horrelako albisteak pozgarriak dira, “normaltasunera” itzultzen ari garen sentsazioa eragiten digutelako. New Yorkeko Frick etxean –Thomas Hastingsek 1913-14an diseinatu zuen eraikin ederrean–, Frick Bildumak ateak berrireki dizkie bisitariei. Henry Clay Frick (1849-1919) milioiduna eta emaztea bertan bizi ziren, etxe partikularra zen, beraz... altxorrez betea, noski. Europar maisu handienen margolanak, eskultura klasikoak, Limogeseko esmalteak, ekialdeko alfonbrak... Internetez kuxkuxeatu daiteke: www.frick.org.

HISTORIA Elkanoren Mundu Bira Google Arts & Culture-k urte batzuk daramatza proiektu digitalak garatzen. Mundu osoko erakunde kultural eta artistekin elkarlanean, urtero hainbat esperientzia digital gauzatzen dituzte, doakoak guztiak. Horietako bat iaz Elkanoren Mundu Biraren 500. urteurrenaren karietara egindakoa da. Oraindik ikusgai dago sarean eta zinez interesgarria da. Ingelesez dago, eta irudiak, kartografiak, mapa dinamikoak eta mota guztietako informazioa dago eskuragarri helbide honetan: artsandculture.google.com/project/first-world-tour. 56


MUSIKA

KALEKO ARTEA

“Chemtrails Over the Country Club". «Zerbitzaria nintzenean, soineko zuria neraman. Begira non nagoen», dio Lana del Reyk, kaleratu duen “Chemtrails Over the Country Club” diskoaren lehenengo kantan. Amerika sakonean barneratzen da artista hau bere lanik pertsonalenean. Gure garaiko musika kronikaririk onenetakotzat hartua, Lizzy Grant (benetako izena) Estatu Batuen bilakaera kontatzen joan da, herri kulturari buruzko erreferentziaz jositako ikonografiarekin. Hemen countrya dago, eta Joni Mitchell eta Joan Baezen erreferentziak.

«La Ferita». Abuztuaren 22ra arte egongo da ikusgai Florentziako Strozzi jauregian “La Feria” izeneko grafitia. JR artista frantses ospetsuaren esku-hartze artistiko honek Errenazimentuko ikurra den eraikin honen berrirakurketa proposatzen du. Grafitiaren bidez, fatxada kalera “zabaldu” du, barruko edertasunak agerian utzita. JRk proposatu nahi duen hausnarketak covid garaiarekin zerikusi handia du: sasoi nahasi hauetan kultura eskuragarri egon dadila aldarrikatu nahi du. Helbide honetan duzue informazio gehiago: www.palazzostrozzi.org.

ARGAZKILARITZA Jean Laurenten irudiak. Jean Laurent Minier argazkilariak (Garchizy, 1816 - Madril, 1886) XIX. mendearen bigarren erdian ateratako 6.300 irudi baino gehiago jarri dituzte ikusgai Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren webgunean.

ADIMEN ARTIFIZIALA “Michelangelo AI”. Florentziako Santa Maria del Fiorek, Italiako hiri honetako obra nagusiak kudeatzen eta zaintzen dituen erakundeak, “Michelangelo AI” kaleratu du. Michelangelo Buonarroti artistaren bertsio birtuala da, adimen artifizial bidez egina, eta egiten dizkioten galderei erantzuteko gai omen da Michelangelo birtual hau. Jakinduria Duomoko Operaren Museoko historialarien eskutik datorkio. www.querlo.com/michelangelo

GASTRONOMIA

Ministerioak aditzera eman duenez, Jean Laurenten lehen katalogo digitala da. XIX. mendeko bigarren erdialdeko penintsulako erretratu erraldoi honetan garaiko politikariak, aristokratak eta herritar xumeak agertzen dira. 1860an, Isabel II.enak gorteko argazkilari izendatu zuen.

“Platos con firma” (Planeta gastro). Döner kebab, Margarita pizza, Waldorf entsalada eta beste hainbat plater ospetsu, esaterako, La Tour d 'Argent-eko ahate prentsatua eta Paul Bocuseren Elysée boilur-zopa, nola jaio ziren kontatzen du "Platos con firma" liburuak. Errezetak, marrazkiak... denetarik dakar sukaldaritzaren historiari buruzko lan honek. Baita Juanmari Arzak eta bere krabarroka-budina ere. 57


8

liburuen TXokoA

EUSKAL HERRIKO MENDI ETA BIDEETAN GALTZEKO

Las mejores rutas en BTT. Guía de montes de Araba. Sua argitaletxea, 2021. Gazteleraz. 18,30 eta

ua euskal argitaletxeak bi nobedade dakarzkigu. Lehena, Ivan Ruizek –BTT eta mendi-gaietan aditua da eta “Pyrenaica” aldizkariko erredakzio kontseiluko partaidea– mendiko bizikletaren inguruan prestatutako lan mardula. Lan honek Euskal Herria eta bizikleta uztartzen ditu. Bi gurpilen gainean hara eta hona eramango gaitu, basamortutik itsasora, herri hustuak, gailur menderakaitzak, oihanak, trokak, meatzeak, padurak eta gure iraganeko monumentuak kateatuz. Liburuko ibilbide guztiak zirkularrak dira eta ibilbidearen deskribapena, fitxa teknikoa, profila, mapa eta dagokion eskualdeari buruzko informazio gehigarri dakarte. Aipatuko dugun bigarrenak ibilbide luzeagoa du, Arabako mendien gida honen bosgarren edizioa kaleratu berri baitu Suak. Gida gaurkotuta dator, eta mendi zerrenda handiagoa eskaintzen du. Guztira, Arabako 126 gailurretara iristeko 320 ibilbide biltzen ditu. Denak, Arroyuelas izan ezik, euskal federazioaren mendi katalogoan daude. Egileak, Josean GilGarcia mendizale adituak, alegia, mendi-bide guztiak zehatz-mehatz deskribatu ditu, mapa, argazki eta jakingarriz egoki hornituta.

S


OPIOAREN OINORDEKOAK

EIVISSAKO HONDARTZA BATEAN HASI ZENA

Josep Prat kazetaria azken lau urteetan Asiako hegomendebaldean ibili da lanean. Vietnam, Laos, Kanbodia eta inguruko herrialdeetako egoera ekonomiko, politiko eta sozialaren kronikatzat jo daiteke, beraz, liburu hau. XX. mende oparoaren ostean, opio plantazioak bertan bera gelditu zirenean, bertatik bizi zen etniaren gainbehera iritsi zen. Pobreak, eta aitonaamonek frantziar eta estatubatuar inbaditzaileei zieten leialtasunagatik beti susmagarri, opioaren oinordekoak borrokan ari dira beren nortasuna hil ez dadin.

Sopa de Cabra talde ospetsuko kide honek Ramon Llul saria irabazi zuen urtarrilean liburu honekin; hau da, literatura katalaneko nobelaren sari nagusia. Ametsei, bigarren aukerei eta baldintzarik gabeko maitasunari buruzko istorio honek lehen orrialdeetan 1999ra eramango gaitu, Eivissako hondartza batera. Han gertatutakoak eragin handia izango du Salvador Marti protagonistarengan. Martik patuaren aurka etengabe borrokatu beharko du, aitaren herentzia “pozoitua” jaso ondoren.

Los herederos del opio. Josep Prat. Peninsula, 2021. 428 orrialde, 18,90 euro.

KAIROKO ERDIGUNEAN DAGOEN ERAIKINA Arantzazu Royo eta Xabier Olarra itzultzaileek 2021eko Euskadi literatura saria eskuratu zuten liburu honegatik. Orain eskuragarri dago berriz. Egilea Alaa Al Aswani idazle egiptoarra da. 2011. urteko iraultzan aktiboki parte hartuta, bere bigarren liburu honekin arrakasta handia lortu zuen. Protagonista Jakobian eraikina da, 1930ean altxarazitakoa. Istorioak 1980. urtera eramango gaitu. Denetarik aurkituko dugu eraikinean: Hemen aristokrata gonazale bat, hor “Le Caire” egunkariko zuzendari homosexuala, han gar erlijiosoak jotako gazteak. Jakobian eraikina. Alaa Al Aswani. Igela, 2021 360 orrialde. 17,00 euro

L’home que va viure dues vegades. Gerard Quintana. Columna (katalanez), Planeta (gaztelaniaz), 2021. 384 orrialde. 20,40 euro

EMAKUME PIRATEN ITSASOKO ISTORIOAK La Flamenka-n, arrantzaleherrixka galdu bateko kaian kokatutako taberna zahar batean, bidaiari gazte bat ekaitza noiz baretuko zain dago, bideari jarraitu aurretik. Bezero bakarra denez, eta, gainera, ederra, tabernari zaharrak aukera aprobetxatuko du hura tentatzeko. Emakume honek bere gazte denborako istorioak kontatu dizkio, gazte eta pirata zela erregearen flotatik alde egin nahian munduko azken bazterrean harrapatuta gelditu zen artekoak. Han «itsasoa ertzetatik erori eta sakonetara erortzen da», piraten esanetan. El sitio del Fin del mundo. Pablo Barrio. Txertoa, 2021. 188 orrialde. 18,50 euro.

59


Gogoan hartu

ALMOHADEEN GARAIKO HAMMAM-A GIRALDA TABERNAK GORDETZEN ZUENA Iberiar penintsula osoan ez omen dago antzekorik. XII. mendeko aurkikuntza berri eta interesgarria gehitu zitzaion Sevillaren ondareari, otsailean. Eta tokia berezia da oso: Giralda taberna herrikoia, alegia. Mateos Gago kaleko 1. zenbakian dagoen taberna horren hormen azpian almohadeen garaiko bainu arabiarrak zeuden ezkutaturik. Aurkikuntzak berebiziko interesa du, gainera, jatorrizko dekorazio ia guztia bere horretan mantendu delako. Hori posible izan da, besteak beste, erabili zuten karezko mortero bikainagatik. XVII. mendetik aipatu izan dute historialariek hammam hori hor zegoela, baina orain arte ezin izan dira berreskuratu bere

60

osotasunean. Tabernako areto nagusia hammamaren “areto epela” zen, gelarik handiena eta luxuzkoena, baina bai kupula bai arkuak, jatorriz burdinazkoak zirenak, aldatu eta eraberritu zituzten XVII. mendean. “Areto hotza” ere mantentzen da, baina motzagoa da orain. Hammamerako jatorrizko sarbidea bertan dago, gaur egungo Don Remondo kalera ematen duena. “Areto bero”-ari dagokionez, zoritxarrez, arku bakar batek iraun du. Gares enpresak, kultura-ondasunak zaharberritzen espezializatuta dagoenak, lan bikaina egin du jatorrizko dekorazioa eraberritzeko. 88 argizulo berreskuratu dituzte dagoeneko, eta lanen bigarren fasean, karearen azpian dauden pinturak ateratzeko asmoa dute.


zinema bidaiaria

«DRUK» DANIMARKATIK DATORREN FILM BIKAINA Thomas Vinterbergen azken lan boteretsu eta hunkigarria Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan genuen, Sail Ofizialean, hain zuzen ere. Lau protagonistek aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuten, eta filmak Feroz eta Signis sariak ere eskuratu zituen. Ordutik, onespenak bata bestearen atzetik etorri zaizkio: Europako Zinemaren lau sari jaso ditu (zuzendari onena, aktore onena eta gidoi onena), Oscar sarietan bi izendapen (atzerriko film onena eta zuzendari onena) eta atzerriko film onenaren Cesar saria eman berri diote Estatu frantsesean. Abiapuntua hauxe da: teoria baten arabera, odolean alkohol kantitate txiki batekin jaio beharko genuke. Mozkor puntu horrek, antza, gure burua inguratzen gaituen mundura irekiko liguke, eta gure arazoei garrantzia kendu eta sormena areagotuko luke. Teoria horrek bultzatuta, Martin eta bere hiru lagunek, guztiak Bigarren Hezkuntzako irakasleak, eta guztiak nekatuak eta aspertuak oso, esperimentu soziologiko bati ekin diote: lanean ari diren bitartean, bakoitzak alkohol-tasa finko bati eutsi beharko dio. Horrela hau frogatu nahi dute: bizitzako alderdi guztiak hobetu ditzakeela alkohol puntu horrek. Churchillek, mozkortuta zegoelako, II. Mundu Gerra irabazi bazuen, nork daki zer egin lezaketen trago gutxi batzuek irakaskuntzaren onerako?

Testua: Fermin Lusarreta

Baina esperimentuaren ondorioak ez dira onak, noski. Vinterbergek Mads Mikkelsen aktore bikaina eta Tobias Lindholm gidoilariaren laguntza jaso du lan bikain honetan. Lars Von Trierren Zentropa Entertainment-ek ekoitzi du.

«Druk» («Another Round» ingelesez). Zuzendaria: Thomas Vinterberg. Herrialdea: Danimarka. Protagonistak: Mads Mikkelsen, Thomas Bo Larsen, Magnus Millang, Lars Ranthe… Estreinaldia: Apirilak 9.

61


mundua laburrean

IZOTZ GAINEAN SURF EGITEN FINLANDIAN Zer egin windsurf zale amorratua bazara eta itsasoa urteko hilabete askotan izoztuta baldin badago? Finlandiar batzuek windsurf taulei patinak jartzen dizkiete eta izotz gainean surf egiten dute. Orduko 100 kilometro arteko abiadurak lor daitezke gero eta zaletu gehiago dituen modalitate bitxi honetan. Toki zehatz batzuetan baino ezin da egin; horietako bat Hernesaariko kostaldea da, Helsinkin, Baltiko itsasoan.

hutsa

NATURA HIRIAN AEBetako New York hiriko Brookly auzoko Domino parkean kokatutako instalazio interaktibo honetan, “Reflect” izenekoa, Jen Lewin artistak naturako patroiak kopiatu nahi izan ditu. Hiru eraztun zentrokideak argiztatu egiten dira bisitarien urratsekin.

TEILATUAK EGITEKO IHIA BILTZEN POLONIAN Elur ekaitz baten erdian, Vistula ibaiaren ondoan eta Poloniako kostalde baltikotik gertu, argazkiko makina berezia ihia biltzen ari da, ostean teilatuak egiteko erabiltzeko. 1950eko hamarkadaz geroztik ihia ia ez da erabili teilatuak egiteko, baina orain ohitura zaharra berreskuratu dute. Izan ere, isolamendu eta iraunkortasun bikaina eskaintzen ditu ihiak.

hutsa

DENA EZ DA MODERNOA SHANGHAIN Shanghai hiriko Minhang barrutian dago Qibao, hirigunetik 18 kilometrora. Shanghai modernoan gelditzen den antzinako eremu bakarretakoa da Qibao. Bertan ez da jende asko ibili ohi, baina begira nola dagoen covid garaiotan...

62


hutsa

hutsa

MASAIEN OHITURAK Ekialdeko Afrikako masai herria artzain komunitateetan bizi da batik bat, Kenyan eta Tanzaniako iparraldean. Beraien kultura tradizioei sendo eusten diete masaiek. Masai gizonen bizitza hiru etapa hauetan banatzen da: «enkipaata», ume zirkunzidatuak direnean; «eunoto», gazteak direnean, eta, azkenik, «olng’esherra», zahartzarora heltzean. Masaien errituak kultur ondare ez-materialen zerrendan sartu ditu Unescok. Masai emakumeen bizitzako etapak jakin nahian geratu gara gu...

hutsa

LASAITASUNA NAGUSI «GARRASIEN HIRIAN» Argazkikoa Afganistango Shahr-e-Gholghola (“Garrasien hiria”) gune arkeologikoa da. Izena XIII. mendetik dator, Gengis Khan konkistatzaile mongolaren garaitik. Gengis Khanen iloba kutuna bertan hil zuten. Egun, aztarnak baino ez dira gelditzen.

JENDETZA TRIVENI SANGAM ELKARGUNE SAKRATUAN «Honi Magha Purnima» jaia deitzen zaio urtarriletik otsailera bitarteko ilargi beteari lotuta Indian egiten den ospakizun jendetsuari. Ganges eta Yamuna ibaiek Saraswat ibai mitikoarekin bat egiten duten elkargunean, Triveni Sangam gune sakratuan, ospatzen da. India osotik heldutako hinduak biltzen dira herrialdearen iparraldean kokatutako gunean.

hutsa

hutsa

GLENTURRET WHISKIA, KINKA LARRIAN Eskoziako whiski egile zaharrena, Glenturret destilategi ospetsua, krisi gogorra ari da pairatzen turismoaren eta esportazioen beherakadaren eraginez. Covid-19ak, Brexitak eta Ameriketako Estatu Batuek ezarritako muga-zergek kinka larrian jarri dute destilategia. Bi mundu gerra, Lege Lehorra eta Depresio Handia gainditu ondoren, inoizko unerik zailenetakoa bizitzen ari da uneotan destilategi beteranoa. Turret ibaiaren ertzean dago, Crieff hiritik hiru kilometrora. Whiski zaleentzako ezinbesteko geltokia da. 63


Profile for astero

7h146.pdf  

7h146.pdf  

Profile for astero

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded