NAMIBIA. Kolore festa Sossusvlei basamortuan

Page 10

SOSSUSVLEI ren, As areias do inforno edo “Infernuaren hareak” bezala bataiatu baitzuten. Lurraldeotan antzinatik bizi izan diren san herriko kideek ere, Jainkoak inguru hau sortu zuenean haserre zegoela esan ohi dute. Silueta eta ekiloreak Namibiako zerrenda atlantiko osoa hartzen du Namib basamortuak, hau da, herrialdeko kostalde guzti-guztia. Eremu zabal horretan, babestutako bi gune daude: iparraldeko Eskeletoen Kostaldeko Parke Nazionala eta hegoaldeko Namib-Naukluft Parke Nazionala. Hegoalderago, Lüderitz herritik Hegoafrikako mugara bitartean, Sperrgebiet izeneko hirugarren parke bat ere egon badago, baina, egiazki, erabat itxitako diamantelurrak dira “parke nazional” izendapenaren atzean ezkutatzen direnak. Gure helmuga Windhoek herrialdeko hiriburuaren hegoaldean dago, Kuiseb ibaiaren hegoaldean eta Namib-Naukluft Parke Nazionalaren bihotzean bertan. Remhoogte igarobidea atzean utzi eta ezerezaren erdian kokatutako Solitaire gasolindegi eta motelean geldialdia egin ondoren, Sesriem kokalekura heldu gara. Bertatik aurrera, basamortuak erabat irentsi gaitu Aub eta Tsauchab ibaiek eratutako bailara harritsuen artean; ibilgu ihar-iharrek bat egiten dute aurrez aurre dugun lautadarekin. Lautada hori, baina, banaka-banaka ikusten diren muino ilunek eta dunek sortutako eremu uhinduek apurtzen dute; dunen kolore okreak era guztietako ñabardurak hartzen ditu, ziurtasunaren zentzua bera ere

Benetan txundigarriak dira inguruotako dunek hartzen dituzten gorabeherak, norabideak, bihurguneak, sigi-sagak. Orientazio sena galtzea ia saihestezina da inguruotako mehargune labirintokoetan, eskuinekoan kasu. Lerroon gainean, musker bat desertuan.

10

galtzera iristen garelarik. Otzandu gabeko naturak uzten dizkigun erliebe aldakor, bihurgunetsu eta femeninoek, bere bolumen iradokitzaile eta sentsualekin, larruazal leunen gozotasunera eramaten gaituzte, brisarekin zirpiltzen diren tul opakoen artera, inguruotako geografia poesia bihurtzen den artean elementuen agindupean dantzan aritzen direnak. Heldu gara jada Sossusvleira. Paisaia aldakorra Inguruotan paisaia narrasean ibiltzen da, aldatu egiten da, eta, beraz, ezin dugu inoiz esan egun batetik bestera horizonte bera ikusten dugunik, begi kolpe batean hala dela hautemateko gai izango ez garen arren. Basamortua irudi aldakorrez, moldekagarriz, silueta desleialez osatutako mundu bat da. Laburbilduz, honakoa esan genezake: kostaldean dunak itsasoarekiko paraleloak diren bitartean, barnealdean izar itxura dute. Baina sinpleegia litzateke hori bakarrik esatea. Izan ere, era guztietako formak aurki ditzakegu inguruotan; globo aerostatiko edo hegazkin batetik begiratuta, izugarrizko espektakulua da Niemeyer edo Gehry beraren irudimenetik sortutako abangoardiako arkitektura lanak diruditen eskultura mugikorrok behatzea. Gandor luzeko zeharkako dunak daude, baita ripple asimetrikoak bailiran airearen norabidea jarraitzen duten luzetarako dunak ere; barjan edo ilargierdi formako dunak edo “U” letra irudikatzen duten duna parabolikoak ere ez dira falta. Guztiak elkarrekin behatzean, harea haizeak markatutako bals dotore baina lotsagabe baten konpasean norabide guztietan dantzan aritu dela irudituko zaigu. Sossusvleiko dunak inguruotako kondairen ezinbesteko protagonista dira beren forma, tamaina eta koloreak direla-eta. Dunen morfologiari dagokionean, duten balio estetikoa goraipatu behar da sailkapen zientifikoetatik harago, izan ere, txundigarriak dira inguruotako dunek hartzen dituzten gorabeherak, norabideak, bihurguneak, sigi-sagak. Orientazio sena galtzea ia saihestezina da inguruotako mehargune labirintokoetan. Dunen tamaina bera ere ezin aipatu gabe utzi. Zazpigarren dunak, adibidez, 380 metro ditu, eta, Big Daddy izenekoak, 325 metro; bi horiek dira guztietan handienak, baina, hori bai, bata bestearen atzetik ikus ditzakegun dunek osatutako ozeanoko bi ale besterik ez dira. Dunon presentziak ez gaitu axolagabe utziko: gure harrotasuna kolpatuta geratuko da txikiagotzen gaituen ingurune baten indarraren aurrean, eta, gure, umiltasuna, berriz, areagotu egingo da behin naturaren nagusitasuna onartzen dugunean. Ezin aipatu gabe utzi inguruotako kolore festa ere. Kalahari basamortuaren eta Orange ibaiaren arteko gunea hartzen du hareak, eta, bertatik, iparralderantz jarraitzen du kostaldeko haizea lagun. Horrenbestez, burdinaren gorria da nagusi, eguzkia zeruertzetik gero eta gertuago izan saturazio gradu altuagoa lortzen duen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.