NAMIBIA. Kolore festa Sossusvlei basamortuan

Page 1

REUNION Era guztietako paisaia uharte txiki batean • HELSINKI Baltikoko paradisua • TEKILAREN IBILBIDEA Mexikoko kultura bizi-bizi

BIDAIA ALDIZKARIA

Namibia

KOLORE FESTA SOSSUSVLEI BASAMORTUAN


Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu

BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

MUNDUARI BEGIRADA Kenyako Amboseli Parke Nazionala

ErreportaJEak 6

NAMIBIA Edertasunak eta dramatismoak bat egiten dute Sesriem eta Sossusvlei banatzen dituen lur eremuan

16

HELSINKI Bizi-kalitate handiena duten munduko hirien artean badago ere, hiri misteriotsu eta ezezaguna izaten jarraitzen du

26

REUNION UHARTEA Afrika, Asia eta Europaren elkargunea den uhartean era guztietako paisaiek egiten dute bat

36

SINTRA Arkitektura eta paisaia aldetik ezin aberatsagoa da Lisboatik gertu dagoen hiri erromantiko hau

42

TEKILAREN IBILBIDEA Penjamo eta Tequila lotzen ditu erakargarri gastronomiko eta kultural ugari biltzen dituen ibilbideak

6 36

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Munduko ur-jauzi ikusgarrienak

56

Horizontetik haratago Heinrich Harrer

57

Munduko sutegiak Maltako sukaldaritza

60

gogoan hartu Palais de Tokyo Na Pali labarrak

42

16

26

3


KENYA Amboseli Parke Nazionala

B

egiak itxi eta Afrikako paisaia irudikatu nahian jarriko bagina, Amboseli Parke Nazionaleko irudiak etorriko litzaizkiguke gogora, ziurrenik. Parkea ezagutzen ez duenak ere, kontinente afrikarraz pentsatzean, Kilimanjaro mendia inguratzen duen paisaia imajinatuko du, sabanan zehar patxadatsu ibiltzen diren elefanteak tartean direla. Hori guztia eta gehiago da Amboseli, 1991z geroztik Biosferaren Erreserba deklaraturiko parkea. Kenyako Rift haranean dagoen eremu honek 400 kilometro karratuko azalera du, eta 8.000 kilometro karratuko ekosistemaren erdian dago, Kenyaren eta Tanzaniaren arteko mugatik gertu. Bertako biztanleak masaiak diren arren, jatorri desberdineko jende ugari bizi da bertan, inguruak turismoaren aldetik duen arrakastak erakarrita. Egun, 50 ugaztun-espezie baino gehiago bizi dira parkean: elefanteak, hipopotamoak, gazelak, jirafak, hienak, inpalak, zebrak, katu basatiak, txakalak, etab. Hain justu, Kenyako eta Tanzaniako gobernuek aire bidezko kontaketa hasi dute oraintsu, ekosistema horretan zenbat ugaztun handi dauden zehazteko. Argazkia: Afp Photo/Tony Karumba

4


Munduari begirada



Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos

Sossusvlei

BIZITZA, EDERTASUNA ETA HERIOTZA ESKUTIK NAMIBIAN


SOSSUSVLEI

Norbaitek basamortu batek ederra izaterik ez duela pentsatzen baldin badu, Sesriem eta Sossusvlei banatzen dituen lur eremua zeharkatu ez duelako da. Behin Sossusvleira helduta, Nambi-Naukluft Parke Nazionalaren bihotzean izango da, Namib basamortu gorriaren funtsa ezin hobeto biltzen duen gune ikusgarrian. Edertasunak eta dramatismoak bat egiten dute parkean, bertoko erg ikusgarrien ondulazio iradokitzaileak eguzkiak kiskalitako zuhaitzekin egiten baitu topo, ustez hildako naturgune bateko eskeletoak bailiran altxatzen diren zuhaitzez osatutako paisaia mingarriak sortuz.


amabosgarren mendearen amaiera aldera, Diogo Cão eta bere gizonek hegoalderantz bideratu zituzten beren ontziak, gutxika-gutxika Afrika ertzetik inguratu asmoz. Behin Kunene ibaiaren bokalea gaindituta, hondartza amaigabe batekin egin zuten topo, kosta lerroa zehaztasun ia kirurgikoz marrazten zuena ehunka miliatan zehar Cape Cross lurmuturrera heldu arte. Hain zuzen ere, jakina denez behintzat, itsasgizon portugaldarrak bere bidaian izan zuen azken helmuga izan zen lurmuturra. Bertan padrão edo gurutze batekin errematatutako harrizko monolito bat ere utzi zuen aurkitu berri zituen lurren gaineko portugaldar subiranotasuna aldarrikatzeko. Bere espedizioko azken padrão-a izan zen, historiagileek kontatzen dutenez, Diogo Cão ez baitzen bidaia hartatiksekula ez baitzen bidaia hartatik itzuli. Urtebete geroago, 1487an, Bartolomé Díaz bere herrikideak puntu hori gainditu eta egungo Namibiako itsa-

H

sertza jarraituz ia 2.000 kilometroko bidaia egin zuen Orange ibairaino heltzeko. Zaila egiten zait oso nabigatzaile horien azalean jartzea. Baina, hala eta guztiz ere, ziur naiz lurraldeotara heltzean aurrez aurre aurkitu zituzten itsaslabar zorabiagarriekin txundituta geratuko zirela eta Namib basamortuko handitasuna eta edertasun ezohikoa miresteko gai izan zirela. Eta hori bertara iristerako era guztietako paisaia ezezagun eta harrigarriak ikusiko zituztela, bertara Saharako basamortuko eta Sahel lehorreko kostaldea zeharkatu ostean, Kongo ibaiaren ertz oparoetan barneratu ostean, euren ontziak itsas korronte hotzek kolpatu ostean heldu baitziren. Kontuak kontu, helburu politiko eta ekonomiko hutsak zituzten lurraldeotara heldutako nabigatzaile portugaldarrek, eta, aurrez aurre aurkitu zuten hareazko gune babesgabe hura hondartza hutsa ez, tamaina izugarrizko basamortu bihozgabea zela berehala ohartu zi-

Basamortua irudi aldakorrez, moldekagarriz, silueta desleialez osatutako mundu bat da, beraz, ezin dugu inoiz esan egun batetik bestera horizonte bera ikusten dugunik.

9


SOSSUSVLEI ren, As areias do inforno edo “Infernuaren hareak” bezala bataiatu baitzuten. Lurraldeotan antzinatik bizi izan diren san herriko kideek ere, Jainkoak inguru hau sortu zuenean haserre zegoela esan ohi dute. Silueta eta ekiloreak Namibiako zerrenda atlantiko osoa hartzen du Namib basamortuak, hau da, herrialdeko kostalde guzti-guztia. Eremu zabal horretan, babestutako bi gune daude: iparraldeko Eskeletoen Kostaldeko Parke Nazionala eta hegoaldeko Namib-Naukluft Parke Nazionala. Hegoalderago, Lüderitz herritik Hegoafrikako mugara bitartean, Sperrgebiet izeneko hirugarren parke bat ere egon badago, baina, egiazki, erabat itxitako diamantelurrak dira “parke nazional” izendapenaren atzean ezkutatzen direnak. Gure helmuga Windhoek herrialdeko hiriburuaren hegoaldean dago, Kuiseb ibaiaren hegoaldean eta Namib-Naukluft Parke Nazionalaren bihotzean bertan. Remhoogte igarobidea atzean utzi eta ezerezaren erdian kokatutako Solitaire gasolindegi eta motelean geldialdia egin ondoren, Sesriem kokalekura heldu gara. Bertatik aurrera, basamortuak erabat irentsi gaitu Aub eta Tsauchab ibaiek eratutako bailara harritsuen artean; ibilgu ihar-iharrek bat egiten dute aurrez aurre dugun lautadarekin. Lautada hori, baina, banaka-banaka ikusten diren muino ilunek eta dunek sortutako eremu uhinduek apurtzen dute; dunen kolore okreak era guztietako ñabardurak hartzen ditu, ziurtasunaren zentzua bera ere

Benetan txundigarriak dira inguruotako dunek hartzen dituzten gorabeherak, norabideak, bihurguneak, sigi-sagak. Orientazio sena galtzea ia saihestezina da inguruotako mehargune labirintokoetan, eskuinekoan kasu. Lerroon gainean, musker bat desertuan.

10

galtzera iristen garelarik. Otzandu gabeko naturak uzten dizkigun erliebe aldakor, bihurgunetsu eta femeninoek, bere bolumen iradokitzaile eta sentsualekin, larruazal leunen gozotasunera eramaten gaituzte, brisarekin zirpiltzen diren tul opakoen artera, inguruotako geografia poesia bihurtzen den artean elementuen agindupean dantzan aritzen direnak. Heldu gara jada Sossusvleira. Paisaia aldakorra Inguruotan paisaia narrasean ibiltzen da, aldatu egiten da, eta, beraz, ezin dugu inoiz esan egun batetik bestera horizonte bera ikusten dugunik, begi kolpe batean hala dela hautemateko gai izango ez garen arren. Basamortua irudi aldakorrez, moldekagarriz, silueta desleialez osatutako mundu bat da. Laburbilduz, honakoa esan genezake: kostaldean dunak itsasoarekiko paraleloak diren bitartean, barnealdean izar itxura dute. Baina sinpleegia litzateke hori bakarrik esatea. Izan ere, era guztietako formak aurki ditzakegu inguruotan; globo aerostatiko edo hegazkin batetik begiratuta, izugarrizko espektakulua da Niemeyer edo Gehry beraren irudimenetik sortutako abangoardiako arkitektura lanak diruditen eskultura mugikorrok behatzea. Gandor luzeko zeharkako dunak daude, baita ripple asimetrikoak bailiran airearen norabidea jarraitzen duten luzetarako dunak ere; barjan edo ilargierdi formako dunak edo “U” letra irudikatzen duten duna parabolikoak ere ez dira falta. Guztiak elkarrekin behatzean, harea haizeak markatutako bals dotore baina lotsagabe baten konpasean norabide guztietan dantzan aritu dela irudituko zaigu. Sossusvleiko dunak inguruotako kondairen ezinbesteko protagonista dira beren forma, tamaina eta koloreak direla-eta. Dunen morfologiari dagokionean, duten balio estetikoa goraipatu behar da sailkapen zientifikoetatik harago, izan ere, txundigarriak dira inguruotako dunek hartzen dituzten gorabeherak, norabideak, bihurguneak, sigi-sagak. Orientazio sena galtzea ia saihestezina da inguruotako mehargune labirintokoetan. Dunen tamaina bera ere ezin aipatu gabe utzi. Zazpigarren dunak, adibidez, 380 metro ditu, eta, Big Daddy izenekoak, 325 metro; bi horiek dira guztietan handienak, baina, hori bai, bata bestearen atzetik ikus ditzakegun dunek osatutako ozeanoko bi ale besterik ez dira. Dunon presentziak ez gaitu axolagabe utziko: gure harrotasuna kolpatuta geratuko da txikiagotzen gaituen ingurune baten indarraren aurrean, eta, gure, umiltasuna, berriz, areagotu egingo da behin naturaren nagusitasuna onartzen dugunean. Ezin aipatu gabe utzi inguruotako kolore festa ere. Kalahari basamortuaren eta Orange ibaiaren arteko gunea hartzen du hareak, eta, bertatik, iparralderantz jarraitzen du kostaldeko haizea lagun. Horrenbestez, burdinaren gorria da nagusi, eguzkia zeruertzetik gero eta gertuago izan saturazio gradu altuagoa lortzen duen



SOSSUSVLEI

Lerroon gainean, akazia zahar baten enbor beltzatua. Eskuinean, inguruotako kolore festaren adibide aparta: eguzkia zeruertzetik gero eta gertuago izan, saturazio gradu altuagoa lortzen du okre koloreak.


13


okrea. Baina, beste behin ere, sinplifikatzen ari gara, gure kolore espektroa askoz ere zabalagoa baita. Batzuetan zaila ere bada kolore horiek bereiztea, bizirautea lortu duen landarediaren berde motelak edota beldurtzen gaituzten numenekin nahastuko ditugun egur zati bizigabeen grisak ozta-ozta ikusiko baititugu. Edota zeruaren urdin etengabea atze-oihal hutsa irudituko baitzaigu. Kolore festa, baina, hor dago, eguzkiak bere maila gorena lortzen duenean inoiz baino dirdiratsuagoa irudituko zaigun kolore festa ikusgarria. Eta hainbeste eta hainbeste dunen artean, egunsentirako bat eta ilunabarrerako beste bat aukeratu ditugu. Eguneko lehen orduetan, 45. dunak bereganatzen du protagonismoa; hala, goizean goiz jaikitzea gustuko duenak, bere 150 metroak igo eta erg handia baina haratagotik eguzkia nola irteten den ikusi ahal izango du. Duna igotzen dugun bitartean, berriz, brisak gure oinatzak nola estaltzen dituen ikusi ahalko dugu. Behin gailurrera heldutakoan, aldiz, ikuspegi paregabea aurkituko dugu. Arratserako, Elim duna aukeratu dugu. Ez da bestea bezain ezaguna eta gainontzekoetatik ezberdina ere bada; izan ere, lurraldeotako duna gehienetan landaredi aztarnak aurkitzea ezinezkoa bada ere, Elim

dunako 100 metroetan leku egitea lortu du bizitzak, paisaia zertxobait ohikoagoarekin, ez hain basatiarekin, egingo dugularik topo. ÂŤAintzira hilaÂť eta ezkutuko bizitza Bailararen azken zatian, ezinezkoa egingo zaigu aurrera egitea duna itsaso bete-betean sartu gabe. Ezerezaren erdian, mehatxari baina aldi berean liluragarri altxatzen den harea besterik ez dugu ikusiko. Gure irudimenarekin jolasean ezkutuko arriskuekin mehatxatzen gaituzten bihurguneen artean egin dugu hegoalderantz Deavlei edo “Aintzira hilaâ€? izeneko lakura heldu arte; bertan, itzalak etengabe ari dira biraka eguzki-erloju bat bailiran, betiereko loa iradokiz. Azal orbangabean, hil-oihal bat bezain zuria irudituko zaiguna, akazia zaharren enbor beltzatuak ikusiko ditugu, lebitazioan. Ingurunearen muturreko idortasunak bere horretan mantendu ditu bederatzi mendeetan zehar, usteldu gabe; mugiezin ikusiko ditugu, alderrai utzitako momiak bailiran. Egun sakongune hutsa besterik ez bada ere, garai batean bizi iturri oparo izandako lakua da Deadvlei. Horrela frogatzen dute eguzkiak pitzatutako buztin zurian


iltzatutako eskeleto espektralek. Ikuspegi zirraragarri bezain beldurgarria da, baina ez inguruotako bakarra. Oso eremu txikian, antzeko beste hiru adibide ere aurkituko ditugu. Hiddenvlei erdi ezkutatuan dago, eta, agian horregatik, gutxien bisitatzen dena da. Hirukoa Naravlei eta Sossusvlei berak osatzen dute. Azken hori landarediak partzialki estalitako gatz-lautada antzeko bat da, eta, noiz edo noiz, Tsauchab ibaitik heldutako urak ohiko idortasunarekin hausten duenean, miraria gertatu eta benetako laku bihurtzen da ingurunea modu iragankorrean berdatuz. Deadvleiko ikuspegiak guregan larritasuna sor dezakeen arren, basamortua bera ere biziari leku egiten dion ekosistema bat da egiatan; animalien odolaren eta landareen izerdiaren lekuko da basamortua, bizihats txikienari, lurraren eta hodeien negar-malko txikienari gogor heltzen dion odol eta izerdi hauskaitza. Namib basamortuko klima berezia dela-eta, egunsentian laino mehe batek hartzen ditu inguruok; biziaren lanbroa da, hain ingurune gogorrean aurre egitea lortu duten espezie ugarik ezin hobeto baliatzen dutena. Inguruotan bizia egon badagoela hasieratik bertatik jakin dugu guk ere, harearekin bat lurzorura atxikitzen

den landaredi urria izan baitugu bidaide basamortuko gure ibilaldian. Gune batzuetan zuhaixkak ere ikus daitezke, eta tarteka zuhaitz txikiren bat edo beste ere hauteman dugu. Ingurunea arretaz aztertuta, gainera, lanbroa euren oskoletan kondentsatu eta ur tanta 単imi単ook ahoratzeko gai diren kakalardoak ikusi ditugu. Zorteko izanik, narrastiak, dunetako hegatxabala eta ostruka bezalako hegaztiak edota orixak, hienak eta lehoinabarrak bezalako ugaztunak ere ikus daitezke inguruotan. Sossusvlein idortasunak haizearekin bat egiten du aurrera gutxika-gutxika egiten duten hareazko formazio alderrai ahaltsuak sortzeko; bizitza eta heriotza kontraesanik gabe bizi dira elkarrekin itxaropen laburrez betetako mundu batean, hezetasuna ekarriko duen egunsenti berri bat ikusteko biziraupenari eta setari gogor heltzen dioten itxaropenak. Eta borroka horretan, edertasuna ia irrealak diruditen sentsazioetan gorpuzten da, gure irudimena ametsen hegalekin aireratuz.

SOSSUSVLEI

Egun sakongune hutsa besterik ez bada ere, garai batean bizi iturri oparo izandako lakua da ezkerreko irudiko Deadvlei. Horrela frogatzen dute eguzkiak pitzatutako buztin zurian iltzatutako eskeleto espektralek. Gune batzuetan zuhaixkak ikus daitezke, eta, tarteka, baita lerroon gainekoen gisako zuhaitz txikiren bat edo beste ere. 15



Testua: Maribel Herruzo Argazkiak: Oscar Elias Auad

Helsinki

BALTIKOKO PARADISUA


HELSINKI

Bizi-kalitate handiena duten hirien zerrendan dago, baina ez da beti horrelakoa izan. Bertako ekonomia, hezkuntza-maila eta ekintzailetza direlaeta, egoera pribilegiatuan dago gaur egun Helsinki, baina hiri dual eta apur bat misteriotsua izaten jarraitzen du.

18

otza, sekulako hotza, eta espioien filmetan bezalako misterio-aura. Herritarrak, berriz, azerilarruz egindako txanoak jantzita, vodka edaten eta saunetan izerdia botatzen. Horrela imajinatu izan ditugu Helsinki eta helsinkitarrak, duela gutxi arte hiria zeharo ezezaguna baitzen Europako inguru honetan. Akis Kaurismäki zuzendariaren film goibel eta atsekabegarrikoek, pertsonaia bakarti eta ia mutuez jositakoek, Helsinki lurralde arraroa eta ulergaitza zela pentsarazi ziguten; hoztasunez, alkoholismoz eta bakardadez josiak. Baina irudi horrek ia ez du zerikusirik gaur egungo hiriarekin, denbora luzez Suediaren eta Errusiaren arteko trukerako txanpon hutsa besterik izan ez zen harekin. Ekialde eta mendebaldearen arteko orekari-mugimenduak eginez, Finlandiari kosta egin zitzaion bere lekua, eta identitate nazionala ere, aurkitzea. Baina Sobietar Batasunaren suntsiketak eragindako beheraldia gainditu ostean, ekonomia larri kaltetu zuena –Kaurismäkik bere filmografian islatzen dituen 90eko hamarkadako urte gogorrak–, herrialdea, hiriburua aurrean kokatuta, esnatu eta ekonomiaren eta gizarte-ongizatearen lehenengo postu inbidiatuetan ezarri zen, nahiz eta alkoholismo eta suizidio tasa altuen arazoak zapatatik behingoz ateratzen ez den harri gogaikarria izaten jarraitzen duen.

H

Bi munduren artean Mende luzez, Helsinkik ez ezik, Finlandia osoak hartu zuen parte mugako bizilagunek eragindako gorabeheran. Suediarrak izan ziren, 1155ean, lurralde finlandiarra lehendabiziko aldiz beretu zutenak. Aurrerago, 1550ean, Gustavo I.aren erregealdian, Helsinki sortu zuten, garai horretan Reval izenaz ezagutzen zen Tallinn hiriko portu hanseatikoari aurre egiteko. Denbora askoan, herri txiki bat izan zen Helsinki, goseak, gaixotasunek eta hotzak mendean hartutakoa, aurrera egiten ez zuena, eta hiriburu-estatusik ere ez zuena, hura Turku-n baitzegoen. 1714 eta 1721 urteen artean, Petri I.a Handiaren armada tsaristak indarrez sartu ziren Finlandiara. Handik aurrera, Suediaren eta Errusiaren arteko partida modukoa hasi zen, Finlandiak alde batetik bestera salto egiten zuen pilota zirudiela. 1917ra arte, ez zuen independentzia lortu herrialdeak, eta, hala ere, bi gerra handien gorabeherak eta ekialdearen eta mendebaldearen arteko kokapena zirela-eta, ekialdeko bizilagunaren mende egon zen ekonomikoki Finlandia, neurri handi batean. Kulturaren esparruan, aztarna handiena suediarrek utzi zuten, eta, hain zuzen, finlandieraz gain, suediera ere hizkuntza ofiziala da. Beharbada kokapen geografiko horri esker, Helsinki, paradoxikoki, puntu beroa izan zen Gerra Hotzean, espioiak gurutzatu, informazioak trukatu eta agente sekretuak eta konspirazio ezberdinak zituzten filmak –”Gorky Park”, “Eguzkidun gauak” (White Nights), “Kremlineko gutuna” eta “Gorriak”, besteak beste– filmatzen ziren lekua, Mosku izango balitz bezala, hiriko zenbait kale San Petersbur-


Helsinkiko eguneroko bizimodua erakusten duten zenbait irudi dituzue orrialde hauetan. Lerroon gainean, tren-geltokiaren sarrera. Azpian, sauna baten irudia. Ezkerrean, jatetxe bateko terrazan, atsedena hartzen. Azkenik, ezkerreko orrialdean, hiriko etorbide moderno bateko giroa.


HELSINKI Suomelinna uhartegotorlekua Finlandiako hiriburuko gune turistikoenetako bat da eta Unescoren Gizadiaren Ondarearen zerrendan sartuta dago (lerroon azpian).Gotorlekuak ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu Finlandiako golkoaren eta bertako uharteen gainera, eta piknik egiteko leku ezin hobea da. Ezkerrean, portuaren irudia.

20

gokoen tankerakoak ziren eta. Hiri hartan bertan, bi munduen arteko urtzearen lehenengo zantzuak gauzatu ziren, 1975ean sinatutako Helsinkiko Hitzarmenen bidez. Akordiook egun Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea dena sorrarazi zuten. Helsinki eta San Petersburgoren arteko antzekotasunari dagokionez, Alexandro I.ak, Finlandiako Duke Handiak, hiriburua Turkutik Helsinkira eraman zuenean, Carl Ludvig Engel Alemaniako arkitektoa –hiri errusiarrean bizi eta lan egindakoa zena– arduratu zen ordura arte diseinu erakargarririk ez zuen hiriko erdiguneari forma neoklasikoak emateaz. Tsar ikasi horrek, era berean, autonomia handia eman zion herrialdeari, eta ondoren Finlandiako Estatua izango zena sortu zuen. Hala, eragin eskandinaviar eta eslaviarraren artean, finlandiarrak –gainerako herri nordikoak ez bezala, finougriar jatorrikoak direnak, eta ez germaniarrekoak– beren identitatea baztertuz joan ziren, XIX. mendea iritsi zen arte. Orduan, Kalevala epitetoaren pean, Elias Lönnrot ahozko folklorea eta mitologia biltzen hasi zen, ordura arte logaletuta zegoen nazionalismoa eratzen hasteko. Errusiako agintariek babestu egin zuten berpizkunde kultural hura, eta suediarren eragin handiari kontra egiten saiatu ziren era horretan. Bitxia bada ere, eta errusiarren okupazioaren azken urteek oroitzapen txarrak utzi zituzten arren, Errusiar Inperioarekin lotutako izenak dituzten kale ugari daude gaur egun Helsinkin, bai eta Alexandro I.aren estatua bat ere katedralaren parean. Kultura, politika eta ekonomiari dagokienez, artean bi munduren artean murgilduta bazegoen ere, Gerra Hotzaren urteetan, Helsinkik –eta hedaduraz, Finlan-

diak– neutraltasun-politika gauzatu zuen. Horri esker, nahiz eta garaiko Sobietar Batasunarekin merkataritza-harreman saihestezina izan, merkatu askearen sisteman sartzea lortu zuen, bai eta Ongizatearen Estatua deitutako eredua zabaldu ere, herritarren artean eragin komunista beheratuz. Nolanahi ere, Sobietar Batasuna 90eko hamarkadaren hasieran suntsitzearekin batera, herrialdearen BPG gainbehera erori zen. Huraxe da Kaurismäkik haren obretan hain ondo islatzen duen garaia: orainaldirik eta etorkizunik gabeko gizon-emakumeena. Finlandiako herritarren zorionerako, krisiak ez zuen asko iraun. 1993an, Finlandia Europar Batasunean sartu zen, eta horrek bertako ekonomian egiturazko doikuntza handiak egitera behartu zuen. Urte gutxi batzuk geroago, herrialdeak erdietsitako mirari ekonomikoak harrituta utzi zuen mundua. Orain, hango ekonomiaren zatirik handiena zerbitzuen sektorean eta goi-teknologiako industrian oinarritzen da. Izendatu beharrik ez dagoen telefonia mugikorreko marka ezagun bat da mirari ekonomiko horren paradigma, goitik behera aldatu baitu Finlandiak estatuen itunean duen eginkizuna. Gainera, Helsinkiko metropoli-guneak produktu nazional gordinaren herena inguru sortzen duela adierazi beharra dago. Bizitzeko leku bat Arestian aipatutako arrazoietako askorengatik, duela zenbait urtetik hona, lehen postuetan ageri da Helsinki, bizi-kalitate handiena duten hiriez hitz egitean. Hasteko, gune berdeek, parke publikoek eta basoek hiriaren heren bat hartzen dute. Biztanleriak nekez gainditzen du milioi erdia, eta eraikin handi gehienak ez dira 30



HELSINKI


metrotik gorakoak, neguan eguzkia kaleetaraino iritsi dadin. Hala, probintzia-hiri baten kutsua dario Helsinkiri, baina bizi-bizia da bizitza kultural kosmopolitaren aldetik; gero eta nazioarteko ekitaldi gehiago antolatzen ari dela ikustearekin, erraz igartzen da hori. Helsinkiko bizimodu-maila altua dela ikusteko, inongo azterlan ekonomikorik irakurri beharrik ez dago; nahikoa da terraza batean eseri eta kafe bat eskatzea, taxi bat hartzea edota afaltzera joatea. Finlandiako hiriburua munduko seguruenetako bat dela konturatzeko ere ez dugu txostenetara jo beharrik: ia ez da polizia-autorik ikusten ez entzuten, eta unibertsitateko ikasleek sarreran zintzilikatuta uzten dituzte euren gauzak, inork eramateko beldurrik gabe. Zerikusirik izango al du horrek finlandiarren izaera luterano nabariarekin edo azken urteotan jaso duten hezkuntza eredugarriarekin? Hezkuntzari dagokionez, hamaika liburu idatz genitzake Finlandiak eman dituen aurrerapauso guztien gainean. 2000n PISA txostena egiten hasi zirenetik lortu dituen emaitza bikainak hainbat faktoreren ondorio dira: Gobernuak garrantzi handia ematen dio herritarren eskubide horri, eta Estatuaren aurrekontuen %11 eta %12 artean bideratzen du hezkuntzara; familia-egitura bateragarria da ikastetxe eta baliabide soziokulturalekin; oinordetza kultural luteranoa daukate, ahalegina sustatzen eta saritzen duena; irakurzaletasuna txikitatik pizten dute; telebista-kateetan azpitituluekin ematen dituzte programak; eta, batez ere, arreta handia ematen diote Lehen Hezkuntzako irakasleen prestakuntzari, euren zeregina estimatuenetako bat baita biztanleen artean. Laburbilduz, hainbat elementuri esker, eskola uzten dutenen tasa %0,2

Lerron gainean, Jean Sibelius konpositore finlandiarraren omenezko plaza eta monumentua. Ezkerrean, Isiltasunaren Kapera, Narinkkatori plazan. 23


besterik ez da. Euskal Herrian, eskola uzten dutenak %12,6 dira, eta gure tasa Europar Batasuneko batez bestekotik behera dago. Hala eta guztiz ere, badira walkiria ilehorien bizileku den Helsinki hotzera bizitzera ez joateko zenbait arrazoi. Eta ez nolanahikoak. Hasteko eta behin, neguko hilabeteetan, etengabeak dira iluntasuna eta elurra, nahiz eta uztailean eta abuztuan egunean ia 20 orduz izaten den argitasuna, eta erraz iristen den 27 gradutara. Batzuen ustez, hain zuzen ere horregatik lantzen dituzte horrenbeste sormena, ikerketa, asmamena eta Interneteko konexioak; izan ere, beste zer egin liteke hotza eta iluntasuna jaun eta jabe diren hilotan? Beharbada, dendaz josita dauden lurrazpiko tuneletan barna paseatu, Helsinki gruyère modukoa baita. Hona Helsinki bisitatzeko beste arrazoi bat, baina ez bertan bizitzeko: bertako hizkuntza ofizialetako bat, finlandiera, zaila baino zailagoa da ikasten, eta hitz kilometrikoak ahoskatzen jakitea ezinbestekoa da edozein lanpostu lortzeko. Bitxia den arren, ikerketa batzuek diotenez –nahiz eta egiaztatu gabe dauden, eta eztabaidagarriak diren–, enbor indoeuroparretik ez datozen hizkuntzak nolabait ahaidetuta daude; euskara, finlandiera eta hungariera, esaterako.

Osterantzean, eta bertako zuzendari entzutetsuak besterik dioen arren, bizitzeko hiri ezin hobea dirudi Helsinkik; finlandiarren izaerarekin moldatzen ikasi besterik ez da egin behar, guk uste baino lotsatiagoak, iheskorragoak eta hobeto hezitakoak baitira. Hiri lerdena Hori guztia esanda, merezi du Helsinkira joan-etorri bat edo batzuk egitea. Oso handia ez den arren –Joko Olinpikoak hartu dituen hiririk txikiena da–, aukera ugari eskaintzen ditu; batez ere, arkitektura eta diseinua gogoko dituenarentzat. Arkitekturari dagokionez, hiru estilo konbinatzen ditu hiriak, eta horietako bakoitza denbora-tarte bati dagokio: Errusiako tsarrek inposatutako estilo klasizista, hiriguneko Senatintori plaza jendetsuan beha dezakeguna, besteak beste; estilo nazionalista edo karilianista, aurrekoari kontra egiteko sortutakoa eta Museo Nazionalean, Kallio elizan zein tren-geltoki nagusi ikaragarrian beha dezakeguna; eta arkitektura modernoa, Alvar Aalto arkitekto finlandiar ospetsuenaren eraikinak buru dituena. Azken estilo horren adibideen artean, Finlandia Hall eraikina, Kiasma museoa, parlamentu berria eta Ruoholahti auzo teknologikoko eraikinak ditugu. Auzo ho-


rretan, besteak beste, Nokia Research Center zentroa eta garai batean kable-fabrika izandako Kaapelitehdas kultura-etxea daude. Helsinkin barna ibilbide klasiko bat egin nahi izanez gero, Senatuaren plazatik abiatu beharko genuke, horixe baita hiriko “zero kilometroa”. Tuomiokirkko katedral luterano zuri itzela dago bertan, muino baten gainean; eserleku ere badiren eskailerak igo behar dira hara iristeko. Plazaren alboetan, unibertsitatea eta Senatua daude. Hegoalderantz joz gero, Södra Esplanaden parkera iritsiko gara. Oso toki animatua izaten da udan; jendez gainezka egoten da, terrazen eta emanaldien eraginez. Inguru horretako kafetegien artean, aipatzekoa da Kappeli izenekoa, ia 150 urte baititu; behinola, hantxe elkartzen zen herrialdeko elite kulturala. Parkearen mendebaldeko muturretik, Mannerheimintie hiribide luze interesgarria abiatzen da; bertan topatuko ditugu tren-geltoki nagusia, Galeria Nazionala, Kiasma edo Arte Garaikidearen Museoa, Opera Nazionala, Parlamentua, Museo Nazionala eta Alvar Aaltoren Finlandia Hall eraikina. Zelaigunearen Parkea inguratzen duten kaleek (Erottajankatu, Uudenmaankatu, Iso Roobertinkatu...) Diseinuaren Barrutia deitutakoa osatzen dute, eta denetarik aurki daiteke bertan: dendak, antzinako gauzak, museoak, galeriak, jatetxeak, showroom eta agentziak… Paregabea da Finlandiako diseinua ezagutzeko. Zirkulua itxiz, Kauppatori azoka-plazan amaituko genuke ibilbidea. Portuaren alboan dago, kaleko postuz beteta. Dena den, adierazitako hori nahitaez egin beharreko bidea baino ez da. Denborarik izanez gero, zeharkatu Katajanokka penintsulara daraman zubia, eta bisitatu Uspenski katedral ortodoxo gorrixka, zeinaren estetikak eragin errusiarraren urteak ekartzen dituen gogora. Eraikin bizantziar-eslaviar hori Mendebaldeko katedral ortodoxorik handiena da. Eremua art noveau bitxiz gainezka dago, eta bizitegi entzutetsuenetako bat da gaur egun: idazleak, ospetsuak eta presidente ohiren bat bizi dira bertan. Senatuaren plazaren iparraldera, Kallio auzoa dago, Helsinkiko gazte eta bohemioena. Langile-klasearen bizitokia zen antzina, baina gaztez josita dago gaur egun, eta lokal, kafetegi eta jatetxez beteta. Auzoaren izaera askea Hakaniemi azokan edo bere gaueko giro alaian antzeman dezakegu. Piknik egiteko beste leku interesgarri bat Suomelinna uharte-gotorlekua da – ferryak azoka-plazatik irteten dira–. Bertan, suediarrek base militar bat eraiki zuten XVIII. mendean, eta Finlandiako hiriburuko gune turistikoenetako bat da. Unescoren Gizadiaren Ondarearen zerrendan sartuta dago. Gotorleku horrek ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu Finlandiako golkoaren eta bertako uharteen gainera. Ezin dira ikusi gabe utzi, bestalde, Temppeliaukio eliza –arroka batean induskatua, eta zeinaren akustika bereziak kontzertuak antolatzeko aukera ematen duen– eta Sibelius musikagilearen omenezko monumentua, izen bereko parkean. Biak Töölö barrutian daude.

Alderdi gastronomikoari dagokionez, guztiz gomendagarria da Kafe Moskova, Kaurismäki anaien esku dagoena. Brézhnev garaiaren oda moduko bat da taberna hori, sobietar estilokoa eta giro aszetiko abegikorrekoa. Kamppi auzoan dago. Hantxe dago, halaber, isiltasunari, bakeari eta deskonexioari eskainitako kapera bitxi eta erlaxagarria ere. Otorduetarako, nabarmentzekoak dira Spis jatetxeko bitxikeria nordikoak edota Sea Horse ezaguneko plater tradizionalak. Azken horrek, besteak beste, Pablo Neruda eta Dizzy Gillespie izan ditu mahaikide, eta jatetxearen jabeek oraindik ere isilean gordetzen dute paretetan olatuen artean dabiltzan itsas zaldi famatuak nork marraztu zituen. Finlandian ezinbestekoa den beste alderdi bitxi bat geratzen zaigu oraindik gomendatzeko: sauna. Kallio auzoan, antzinako Arla sauna publikoa dago, oraindik ere zura erabiltzen duena; logikoa, 1929an inauguratu zutela kontuan hartuz gero. Ah! Sorpresa: tango finlandiarra, Olavi Virta duena ordezkari nagusi. Haren ahotsaren tonua entzunda, letrak ezin tristeagoak behar dira izan. Helsinkiko udararekin zerikusirik ez.

HELSINKI

Lerroon gainean ageri denaren antzeko bagoi bereziak aurki daitezke hiriguneko geltokian. Ezkerrean, Töölö auzoko kafetegi berezi bat.

25



Reunion uhartea Testua Enrique Sancho Argazkiak: Carmen Cespedosa eta Enrique Sancho

BANILLA USAINDUN OHIAN ETA SUMENDIAK


REUNION UHARTEA

Reunion uhartearen izenak era guztietako lelo errazak sortzeko aukera ematen du, uhartea Afrika, Asia eta Europaren elkargune gisa defini baitaiteke, bertan era guztietako paisaiek egiten baitute topo −sumendi idor eta aktiboetatik ur-jauzi uherrek moztutako ohian zeharkaezinetara−, inguruotan azukre-kanabera plantazio izugarriek banillaren edo orkideen hazkuntza delikatuarekin egiten baitute bat… eunionek topiko guztiak onartzen ditu, leku exotikoak deskribatzeko maizegi erabiltzen diren definizio guzti-guztiak barne: kulturen arragoa, kontrasteen abanikoa, harea fin eta ur gardendun hondartzak… Guztiak dira baliagarriak Reunionen kasuan ere, baina, aldi berean, oso motz geratzen dira. Topiko horiez guztiez gain, askoz gehiago aurkituko dugu Reunionera bidaiatuz gero. Horregatik, Frantziak Indiako Ozeano bete-betean duen itsasoz haraindiko departamendura, begiak zabal-zabalik eta burua argi bidaiatu behar da. Harritzeko prest. Uhartearen izenak, kontrakoa pentsa badaiteke ere, ez du poetikotik ezer. Uharteak izen ugari izan ditu historian zehar: Al Maghribain, Theemai Theevu, Dina Morgabin, Santa Apolônia, Île Bourbon, Bonaparte, eta, azkenik, egungo Reunion. Ikus daitekeen bezala, hortaz, metropoliaren gorabeherek zein uhartean bizi izan diren herriek isla izan dute Reunionek historian zehar hartutako izenetan. Egungo izenak, berriz, Marseillako iraultzaileen eta Parisko Guardia Nazionalaren arteko batasuna oroitzen du, Mediterraneo itsasoaren ertzean kokatutako hiritik gerora Frantziako ereserki bihurtuko zen “Marseillesa” ospetsua abesten irten ziren gudariak gogoan. Beraz, poetikotik eta erromantikotik gutxi du izenak, eta asko iradokitzaile eta zuzenetik. Izenekin lotutako nahas-mahasak bere horretan jarraitzen du Sain-Denis hiriburuko Roland Garros aireportura iristean; gaur egun Parisko tenis txapelketa

R

28


Bidaiariak ez dira Reunion uhartera hondartzagoseak bultzatuta joaten, baina zinez ederrak diren txokoak ditu kostaldeak. Labarrak nagusi diren arren, arrezifez babesturiko zenbait hondartza ere badaude; lerro hauen goian eta behean ageri direnak, kasu. Ezkerrean, goian, Saint Leu hirian parapente-jauzia egiten. Aldamenean, uhartearen barnealdeko paisaia harritsu eta bolkanikoa.


REUNION UHARTEA ospetsuarekin lotzen badugu ere guztiok izen hori, lurraldeotan du jatorria. Hain zuzen ere, Saint-Denis bertan jaio eta Lehen Mundu Gerran hil zen hegazkin pilotu entzutetsu bat izan zen Roland Garros, tenisa oso gustuko zuena. Frantziako Gobernuak gerora izugarri ospetsu bihurtutako txapelketari bere izena emanez omendu nahi izan zuen abiazioaren aitzindari hau. Garros monsieur adoretsuari baimena eskatuz, oso denbora gutxi emango dugu pilotu ausarta jaiotzen ikusi zuen hirian. Ia batere ez. Izan ere, ikusteko ezer gutxi du hiriak, bugainbilea eta palmondoz apaindutako Barachois itsas pasealekua, Victoria kaleko hainbat eraikin −Prefektura eta Indietako Konpainiaren egoitza zaharra tartean− eta Paris kaleko etxe kreol koloretsuak besterik ez. Kontinente bat uharte txiki batean Seguruenik, hirian geratuz gero leku xarmangarri gehiago ere aurkituko lituzke bidaiariak, baina uharte oso-osoa zain izanik, bidean jarri beharra dago, asko baitu eskaintzeko Reunionek. Nondik hasi erabakitzea ez da batere erraza. Izan ere, uhartearen aniztasun naturala kontinente batek duenarekin pareka daiteke gehiago urez inguratutako lur zati txiki batenarekin baino. Itsasoaren gainean pausatutako uharte menditsu honetan, baso tropikal eta alpinoek desertu idorrekin egiten dute bat. Mendigune bolkanikoak, labazko ibaiak eta haitzarteak ur-jauzi ikusgarriekin,

harea beltzezko hondartzekin eta tamarindo basoekin uztartzen dira. Eta Indiatik heldutako mangoak, Txinako litxiak (Litchi chinensis), Erdialdeko Amerikako banillak eta Hegoaldeko Afrikako geranioek bailara eta plantazioetan egiten dute leku, Reunion lorategi botaniko ikusgarri bihurtuz. Uhartea esperimentu botaniko legez jaio zela kontatzen da, ontzietako kapitainek apaindu zutela munduko bazter guztietatik ekarritako fruituekin. Eta Ekialdeko Indietako Konpainia itsasoen jaun eta jabe zen garaitik jada lau mende igaro badira ere, esentzien mestizajeak bizirik dirau lurraldeotan, zer aukeratu erabakitzea izugarri zail bihurtuz. Sintesi gisa, baina, uharteak hiru aurpegi dituela esango dugu: baso oparoak, zirkuak eta lainoekin bat egiten duten sumendiak uztartzen dituen barnealde mardula; noiz edo noiz arrezife hesiek babestutako hondartza leunak eskaini arren itsaslabarrak nagusi dituen kostaldea; eta Hegoalde Basatia, non itsaso zakarrak olatuak harkaitzen aurka botatzen dituen sortutako aparra laba ibaiek urarekin bat egitean sortutako fumarolekin nahastuz. Reunionera hondartza bila heldu ez arren, ezinezkoa da bertako hondartzen erakargarritasun indarraren aurrean amore ez ematea. Hondartzarik onenak, StGilles-les-Bains eta Boucan-Canot, Ekialdeko kostaldean daude, Saint-Paul hegoaldean; bai bata bai bestea tiburoiak urrun mantentzen dituzten koralezko hesiz

Reunion uhartearen aniztasun naturala kontinente batek duenarekin pareka daiteke, urez inguratutako lurzati txiki batenarekin baino gehiago. Itsasoaren gainean pausatutako uharte menditsu honetan, baso tropikal eta alpinoak zein desertu idorra topa genitzake. Orriotako bi irudiek argi uzten dute paisaiaren aberastasuna: lerron gainean, basamortua; eskuinean, haitzarteko ur-jauzi ikusgarria. 30




Hegoaldeko paisaian, itsasoko olatu bortitzek haitzen kontra talka egiten dute, eta bertan sortzen den bitsa laba-erreketako fumarolekin nahasten da, irudi eta kolore ederrak osatuz.

GALTZERIK EZ DITUGUN HAMAR GAUZA • Saint Leu gainetik tandem-parapentez jauzi egin eta kanabera plantazioek, errekatxo etengabeek eta koralezko urmaelak eskainitako paisaia ikusgarriez gozatzea. • Cari plater kreol tipikoa dastatzea; curcuma landare tropikalarekin eginda dago, askok azafraiarekin nahasten badute ere −jengibrearen familiako errizoma bat da berez curcuma−. Berakatza, kipula, piper zehatua eta beste hainbat osagarri ere baditu cari-ak. • Saint-Andren kokatutako Banillaren Etxea bisitatzea; bertako museoan landarearen polinizazio prozesua ezagutuko dugu, baita banillak iraganean uharteari ekarritako aberastasuna ere. • Reunioneko erdialdetik helikopteroz ibilaldia egitea, basamortu bolkanikoak eta ohian trinkoak uztartzen dituen uharte paregabe honen edertasuna osoki preziatzeko modurik onena baita. • Lehen Frantziarren Haitzuloa bisitatzea uharteko zaharrena den Saint-Paul hiritik gertu. Iraganean piraten gordeleku izan zen, eta, alboan dagoen hilerrian, XVIII. mendeko hilobi ugari aurkituko ditugu. • Espezien Lorategia bisitatzea, uhartean aurki daitezkeen lorategi botaniko ugarietatik handienetakoa zuhaitz eta landarez betetako bere lau hektareei esker. Reunion iraganean espezien probaleku izana dela ondo baino hobeto egiaztatuko dugu bertan. • Saint-Paul hiriko Forain merkatua asteburu batean bisitatzea tokikoekin tratuan aritzeko. Itsasoaren ertzean bertan kokatutako salmenta postuetan frutak, barazkiak, perfumeak, artisau lanak, bordatuak, espeziak… aurkituko ditugu. • Salazie zirkua bisitatzea begetazioaren artean etengabe agertu eta desagertzen diren ur-jauziekin gozatzeko. Gainaldean kokatutako Hell-Bourg bisitatzea ere ezinbestekoa da, “Frantziako herri ederrenen klub” esklusiboko kide baita. • L'Entre-Deux herria bisitatu eta bertako perfume pertsonalizatuak nola egiten dituzten ikustea. • Uharteko bi musika mota nagusien erritmopean dantzatzea: esklaboen maloya frenetikoa eta musika kreola eta europarra uztartzen dituen sega errepikakorra. 33


babestuta daude. Hain zuzen ere, tiburoiak dira inguruotan aurkituko ditugun beldurtzeko moduko animalia bakarrak, euli gogaikarriak salbu betiere. Uneoro bizi-bizi izaten den Saint-Pierre eta Hegoalde Basatiko hasieran kokatutako Grande Anse hondartzak ere ezin ditugu aipatu gabe utzi.

DATU PRAKTIKOAK Nola joan Reunion uhartea eta Estatu espainiarra lotzen dituen hegaldi zuzenik ez dago. Parisetik egunero-egunero eskaintzen ditu hegaldiak Air France konpainiak (www.airfrance.es).

Informazio gehiago: www.franceguide.com www.reunion.fr/ www.saintpaul-lareunion.com

34

Barnealde oparo zein idorra Itsasoari agur esatea kostako zaigun arren, barnealdera bidean jarri beharra dago. Autoz egin daiteke, baina aukerarik onena mendi ibilaldien alde egitea, bizikleta hartzea edota zaldiz ibiltzea da. Izan ere, horretarako aproposak diren mila kilometro pista baino gehiago aurkituko ditugu Reunionen, izugarrizko meritua duena 70 kilometro luze eta 40 zabal besterik ez den uharte txiki batean. Mafateko zirkua uhartearen erdialdean ezinbestean bisitatu beharreko txokoetako bat da. Oinez edo helikopteroz bakarrik hel daiteke eta mendi ibilaldiak egitea gustuko dutenen gune kutuna da bertako zintzur sakonak eta begetazio zeharkaezina direla-eta. Mafateko zirkuak, hori bai, lehiakide zuzen bat ere badu: bere tunelekin, arnasa kentzen duten paisaiekin eta lurpeko iturburuetatik sortzen den ur bero eta apartsuarekin zur eta lur utziko gaituen Cilaosko zirkua. Gainera, bertatik bertara Pitos des Nieges 3.000 metrotik gorako sumendi txundigarria ere izango dugu, 2.000 milioi urte baino gehiago dituena. Baina askoz altxor gehiago ere badira uhartearen barnealdean. Salazie, adibidez, urik gehien jasotzen duen zirkua da eta bertako ur-jauzi amaigabeen bistak gaindiezinak dira. Salazie zirkuaren gainaldean Hell-Bourg aurkituko dugu, “Frantziako herririk ederrenen klub” esklusiboko kide gisa aukeratutako udalerria; hori bai, bertako etxe kreolek eta herritar mestizoek ez duzu ez asko ikustekorik Frantzia kontinentalarekin. Uharteko beste gailurretako bat, Piton de la Fournaise sumendia, noiz edo noiz haserretzen da oraindik ere; bertako fumarola etengabeek itsasorantz jaisten diren laba iturri eta ibaien ikuskizun paregabea eskainiko digute. Gertu, Plaine des Sables ikusgarria munduko basamortu lehorrena irudituko zaigu. Kilometro gutxira, aldiz, Reunion uharteko kontraste etengabeen erakusle, tokiko lorategi botaniko handienetakoa aurkituko dugu: Petite-Île eta Saint-Philippe herrien artean kokatutako Espezien Lorategia. Zuhaitzez jositako lau hektareatan barna, ehunka urteko aleak ere aurkituko ditugu, Reunion historian zehar mundu guztiko espezien probaleku izana dela gogoratuko digutenak: India eta Sri Lankako kardamomoa, Moluketako iltze eta intxaur moskatua, Malasiako jengibrea, Indiako Ozeano guztitik ekarritako piperbeltz zuri, beltz edo gorria… Zerrenda amaigabea da, baina, landare bat nabarmentzekotan, banilla aipatu beharra dago ezinbestean, munduko banilla ekoizle handiena izatera ere iritsi baitzen garai batean Reunion.

Beltzen artean zuria Leka beltzen artean, Edmon esklabo beltzaren historia ezagutuko dugu, bera izan baitzen gaur egun oraindik ere banilla polinizatzeko erabiltzen den eskuzko prozedura asmatu zuena. 1848an esklabotza bertan behera geratu zenean, Edmond gazteari “Albius” patronimikoa eman zioten, banilla lorearen kolore zuriari erreferentzia eginez. Egun, uhartean geratzen diren banilla plantazioak Ekialdeko kostaldeko basoen artean sakabanatuta daude, eta, iraganean bezala, polinizazioa eskuz egiten jarraitzen dute egunsentiko lehen argi izpiekin batera. Istorio bitxi gehiago ere ezagutuko ditugu inguruotan. Edonon entzungo dugu, adibidez, La Buse pirataren berri; uhartearen kostaldearen parean bere itsasontzia errenditu aurretik, bertan gordetako altxor izugarria uharteko barnealdean lurperatzea erabaki omen zuen inork aurkitu ez zezan. Oraindik ere bada altxorraren bila dabilenik. Sitarane bidelapurraren berri ere izango dugu, eta, hala, Saint-Pierre bertako hilerrian dagoen bere hilobian gauez ezkutuko kultuak egiten dituztela jakingo dugu. Egiazko zein fikziozko pirata, bidelapur, esklaboen… istorioak bidelagun izango ditugu, horrenbestez, Reunionen zehar egingo dugun ibilaldian. Arraza, tradizio, musika, janari eta erlijio nahasketa askotarikoa ere izango dugu bidaide. Elizak ere nonahi aurkituko ditugu, uharteko hegoaldeko Piton Sainte-Rose herriko katolikoa kasu, labaz inguraturik izanik Piton de la Fournaise sumendiaren azken erupziotik nola salbatu zen gogoratzen duena zinopari eta lore eskaintzen bidez. Sainte-Anne herrixkako eliza barrokoa bera ere katolikoa da eta harrotasunez gogoratzen du bere historiako pasarte bitxi bat: François Truffaut zinema zuzendari handiak “La sirene du Mississippi” filmeko Catherine Deneuve eta Jean-Paul Belmondoren arteko ezkontza filmatzeko aukeratu zuen. Hiriburutik are gertuago, Saint-Andreko tenplu tamil koloretsuak edota Beaufonds edo Saint-Denisko hinduak aurkituko ditugu; horietan, Shiva, Parasurama edo Parvati jainkoek aire kreolagoa hartu eta Pandiale, Maryamen edo Karli bilakatu dira. Eta erlijio nahasketa horretan, hildakoei egiten zaien kultu autoktonoagoa ere aurkituko dugu; ilargi beteko gauetan malgaxeek burutzen dutena oilo edo idiak sakrifikatuz, betiere begirada aldameneko Madagaskar uhartean jarrita dutelarik, banillaz lagundutako ronez betetako edalontziak eskuan eta batzuetan trantzean sartzea ere ahalbidetzen dien maloya musikaren erritmo frenetikoaren pean. Guztia erabat irreala, txundigarria, ia magikoa irudikatuko zaigu. Izan ere, azken finean, horrelakoa da Reunion.

REUNION UHARTEA


Lerroon gainean, uharteko landaredian agertzen eta desagertzen den ur-jauzietako bat, Salazien. Behean, inguruotako neskatila bat, eta, alboan, barrualdeko paisaia hostotsu baten irudia. Ezkerrean, goian, dortoka bat inguruotako ur garden eta lasaietan.


1838an, Tena jauregi nazionala zaharberritzearekin batera, jauregiaren inguruak birmoldatu zituzten, eta parke handi bat sortu zuten, eraikina bera bezain berezia.

PAISAIA ONIRIKOA Testua : Iokin Aranbilet Argazkiak: Getty Images

Sintra



SINTRA

Sintra, Lisboatik 30 kilometrora, inongo lekurik erromantikoenetako bat dela esaten dute. Hango muino, haran, mendilerro eta gorabehera geografiko guztiek aho zabalik uzten dute gizakia. Eta Sintra 1995ean Gizadiaren Ondarearen zerrendara gehitu zutenean, kategoria berri bat sortu behar izan zuten: paisaia kulturalarena. Izan ere, Sintra ezin aberatsagoa da arkitekturaren eta paisaiaren aldetik.


enbat adjektibo erabil daitezke leku bat deskribatzeko? Literaturako tradizio batzuen arabera, behar-beharrezkoak direnak soilik; ez gehiago. Baina lekua guztiz berezia denean, eta hura deskribatzeko substantibo soilak aski ez direnean, zaila da “beharrezko adjektiboak” zenbat diren zehaztea; hamaika epiteto erabili behar ditugu, nahitaez. Magikoa, irreala, bitxia, arraroa, sofistikatua, erromantikoa, originala, misteriotsua, ezohikoa, exotikoa, batzuentzat “horteroa” ere bai… Edergarriak bata bestearen atzetik erortzen dira, letania azkengabe bateko arrosario amaiezin bateko aleen gisan. Ezin izango diogu loreak botatzeko tentaldiari eutsi, Sintra deskribatzen saiatzea ariketa modernista bat baita, bertso alexandrinotan eta zesurekin idatzia, 98ko Belaunaldikoak asaldatuko lituzkeena –beharbada, ez hainbeste–, baina ezinbestekoa, edozein kasutan ere. Hura begiratzen dugunean, irudi eta izpiritu parnasiano zein sinbolistek hartzen gaituzte, baina baita surrealismo naifak eta sentimentaltasun transzendente moduko batek ere; hori kontraesankorra izango litzateke beste leku batean, baina ez hemen, Sintran denak baitu kabida. ”Lonely Planet” gidak hauxe dio hiriari buruz: «Loti Ederrak Eraztunen Jauna topatuko lukeen lekua da; Sekula Betiko Lurralde menditsua». Harrigarria badirudi ere, Alizia Lurralde Miresgarrian aipatzea ahaztu egin zaiela dirudi, baina ez: bi orrialde aurrerago aipatzen dute. Sintran, paisaia arkitektura da. Denak ustekabekoa ematen duen arren, ezer ez da ausazkoa. Muinoak, haranak, mendilerroa eta gorabehera geografiko guztiak harrigarriak dira; gizakiak ordena estetikoa aldatzeko sortu dituela ematen du, ilusioak izango balira bezala; ia birtuala dirudi errealitateak. Natura imitatzea edo idealizatzea nahikoa iruditzen ez zaionez; fantasiaren, alegoriaren, metaforaren zerbitzuan integratzen du. Paisaia arte bihurtzen da; arkitektura, berriz, paisaia. Eta artea distira onirikoz beteriko itxiturekin biltzen da. Koktel zoro bat da Sintra: “Gaueko serenata txikia” obraren gozotasuna du, “Walkirien kabalkada”-ren indarra, eta “Gau itxuraldatua”-ren lirismo dodekafoniko eta atonala. Komedia horretako aktorerik onena Palácio Nacional da Pena jauregia da, ezbairik gabe. Mendi bateko harkaitzen gainean, haranak eta gailurrak zaintzen ditu, errege bihurtutako arlekinaren lotsagabekeriaz,

Z

Mendian, harkaitzen gainean, haranak eta gailurrak zaintzen ditu Pena jauregi nazionalak, kanpoaldeko dorre eta kupula ikusgarriekin. Barrualdea, berriz, maitagarri xelebre baten etxea izan zitekeen.

39


edo arlekin mozorrotutako erregearen isekaz. Ikusgarriak ditu dorreak eta kupulak, koloreak eta almenak, aurrealdeak, zubiak, uhandreak, logiak eta leihateak; barrualdea, berriz, maitagarri xelebre baten etxea izan zitekeen. Apaingarriei dagokienez, nahaspila handia dago, estilo guztietako elementuak baititu: moriskoak, errenazentistak, gotikoak, nordikoak, bai eta egiptoarrak ere. Jauregiaren formen aniztasuna (zirkularrak, oktogonalak, zilindrikoak, laukizuzenak, konikoak‌) Exin Castillos jostailuen zale ero batek eratu duela dirudi. Portugaleko Errege batek eraikiarazi zuen jauregia: Fernando II.ak. Vienan jaiotako monarka horrek oso maite zuen artea, eta izugarri atsegin zuen leku batean obra paregabe bat uztea erabaki zuen. Horretarako, 1755eko lurrikarak suntsituta utzi zuen Mosteiro de Nossa Senhora da Pena monasterioko lursailak erosi zituen, eta Wilhelm Ludwig von Eschwege adituaren eskuetan utzi zuen proiektua. Hala, eraikinak disei-

natzen eskarmentua zeukan geologo alemanak askatasun osoz jokatu zuen 1838an, eta manueldar eta Bavariako estiloak Erdi Aroko epikaren ukituekin nahastu zituen. Jauregiarekin batera, inguruak ere berritu zituen, eta parke handi bat sortu zuen, eraikina bezain berezia; lorategian, askotariko landareak daude, hala espezie autoktonoak nola exotikoak. Era horretan, jeronimotarren komentu baten hondakinetatik erregearen egoitza sortu zen, eta gortearekin bat egin nahi zuen nobleziaren jauretxe batzuk ere bai. Horren bidez, eklektizismo nabarmeneko ingurune estetikoa sortu zen, mugak apurtu zituena eta XIX. mendeko Europako paisaia-pinturan eragin handia izango zuena. Sekretuz gainezka dagoen beste leku adierazgarri bat Quinta da Regaleira da. Korapilo ezkutuz beteta dagoen leku sorgindua da; ilusioarekin, fantasiarekin, intrigarekin eta antzinako sinbolo mitikoekin jolasten dena. Bertan barneratzea Indiana Jonesekin batera gal-


dutako kutxak eta kalizak bilatzeari ekitea da, Sherlock Holmesekin batera enigmak argitzen saiatzea, edota James Bonden ondoan planeta suntsitu nahi duten maltzurren balak saihestea. Carvalho Monteiro ameslari eta primitibista brasildarrak eginarazi zuen eraikina, eta Luigi Manini arkitekto eta opera-eszenografo italiarrari eman zion hura diseinatzeko mandatua. Inguruaren antzerki-kutsua agerikoa da: leizeak, pasadizoak, estatuak, begiratokiak eta eskailera-buruak zehatz-mehatz landutako jolas labirintikoan nahasten dira. Bukaeran, Sarbide Putzua delakoa dago, eragin framazonak eta arrosa-gurutzekoak dituen arkuteria erromanikoz osatutako espiral-formako eskaileran, lurraren barnealdetik dimentsio berri baten argirantz igotzen dena. Baina Sintra askoz gehiago da. Historian zehar, iberiarra, erromatarra, arabiarra eta Erdi Aroko hiribildu kristaua izan da. Tximinia koniko bereziak dituen arabiar jatorriko Jauregi Nazionalean ikusten dugu hori,

XIII. eta XV. mendeetan Dionisio I.ak eta Joanes I.ak zabaldu zutena; Castelo dos Mouros gaztelu paregabe eta maitagarrian, zeinaren harresiak arroken artean bihurka ibiltzen baitira; Queluz, Seteais eta Monserrate jauregietan, lorategi botaniko eta guzti; Arte Modernoko Museoan, Warhol, Lichtenstein, Pollock edo Klein-en obrak dituenean; edo basoan gordeta dagoen Dos Capuchos komentuan, zeinaren gelaxkak artelazkiz forratuta dauden... Hainbeste ikusgarritasunekin liluratu ondoren atseden pixka bat hartzeko, mendebalderantz 14 kilometro joatea da onena, Cabo da Roca lurmuturreko itsasargiaren ondoan eserita ilunabarra behatzeko.

SINTRA

Quinta da Regaleira, ezkerrean, korapilo ezkutuz beteta dagoen eta fantasiarekin eta antzinako sinbolo mitikoekin jolasten duen leku sorgindua da. Erdian, herriaren panoramika, eskuinean jauregi nazionala dela. Eskuinean, herriko kale koloretsuetako bat.



Tekilaren Ibilbidea Testua eta Argazkiak: Lucas Vallecillos

MEXIKOKO KULTURA BIZI-BIZI


TEKILAREN IBILBIDEA

Penjamo eta Tequila lotzen ditu erakargarri gastronomiko eta kultural ugari biltzen dituen Tekilaren Ibilbideak. Izenak berak argi uzten duen bezala, tekila Mexikoko edari nazionalaren ekoizpenarekin zuzen-zuzenean lotuta dago Tekilaren Ibilbidea. Bidean, hori bai, Mexikoko historiako pasarte garrantzitsuak bizi izan dituzten guneak ere ezagutuko ditugu. ekilaren Ibilbideak ez du bide jakinik, asko ibilbidea zehatz-mehatz zedarritzen ahalegindu arren. Bakoitzak nahi bezala egin dezake ibilbidea. Izan ere, kontuan hartu beharreko gauza bakarra dago: Tequila jatorri deitura erabil dezaketen Mexikoko estatuak zeintzuk diren. Jalisco estatuko Tequila herriaren izenetik hartzen du izena jatorri deiturak, baita, noski, Mexikoko edari ezagunak berak ere. Hain zuzen ere, orain dela bi mende jaio zen Mexikotik mundu osora hedatutako edaria. Tequila jatorri deiturak Jalisco, Guanajuato, Nayarit, Michoacan eta Tamaulipas estatuak hartzen ditu bere baitan, guztiak ere agabe urdinaren ekoizpenerako ezin hobeak diren baldintza klimatikoak dituztenak. Jatorri deituraren barne ez dauden eskualdetan ekoitzitako tekilak ez du izen horren pean merkaturatzerik; normalean, mezkal izen generikoaren pean helduko da saltokietara, ondoan zer herritan ekoitzi den argi adierazita. Gure ibilbidea herrialdeko tekila fabrika onenetako batzuk hartzen dituen Penjamo udalerrian hasten da, Guanajuato estatuan. Ostean, historiaz betetako Guanajuato edo Guadalajara bezalako hirietatik pasako gara. Eta, azkenik, Tequila ibarrean amaituko dugu bidaia, Unesco berak gizateriaren ondare izendatutako gunean.

T

Penjamo, ezinbesteko geldiunea Ibilbidea agabez jositako Penjamo udalerriko paisaiak lagun ditugula hasiko dugu, tekilaren mundura hurbiltzeko ezinbesteko geldiunea baita. Udalerriak bere urrezko aroa bizi du tekilari esker, herrialdeko upategi onenetako batzuk bertan baitaude. Horrez gain, agabe urdin plantazio izugarriak ere aurkituko ditugu; pentsa, hain dira handiak begi kolpe huts batekin ez garela non amaitzen diren esateko gai izango. Turistei gauzak errazteko, Tekilaren Zirkuitua prestatu dute Penjamon,


Guanajuato hiria kolorezko etxez marraztutako kale estuz betetako labirintoa da. Lerroon azpian, hiriaren panoramika, Pipilako behatokitik begiratuta.

45


TEKILAREN IBILBIDEA DATU PRAKTIKOAK Non lo egin •House Trip Hotelak alboratzeko aukerarik onena da, apartamentuak oso prezio interesgarrietan alokatzeko aukera eskaintzen baitu. Esperientzia ahaztezina da Tekilaren Ibilbidea etxean izango bazina bezala ezagutu ahal izatea. Etxeak oso ondo hornituta daude eta eskaintza oso zabala da. Horrenbestez, bikote, familia edo taldeen beharretara egokitutako eskaintzak aurki daitezke arazorik gabe. Erreserbak erraz-erraz egin daitezke honako webgune honetan: www.housetrip.com. •Hotel Villa María Cristina Paseo de la Presa de la Olla 76, Guanajuato. Webgunea: www.villamariacristina.net. Hiriko gunerik lasaienetako batean kokatuta dago, jauregi paregabe batean. Hotelak hamahiru gela besterik ez ditu..

Non jan • Casa Valdez Jardín Unión 3, Guanajuato. www.casavaldez. Guanajuatoko jatetxerik ezagunetakoa da 1952. urtetik Juarez antzokiaren parean zabalik den honako hau. Jatetxe klasiko hau tokiko gastronomia tradizionalaz gozatzeko aukera aparta da, betiere modernotasunari uko egin gabe. Haragi errea bikaina da, eta, takoak, ezin gozoagoak. • Restaurante Santo Coyote Lerdo de Tejada 2379, Guadalajara. www.santocoyote.com.mx. Esperientzia bakarra da jatetxe harrigarri honetan jatea. Fisikoaren eta metafisikoaren arteko oreka zehatza eskaintzen du, betiere siux eta navajo tradizioak oinarri. Jatetxeak betiko sukaldaritzari egiten dio ohore, zapore eta produkturik autoktonoenak erabilita horretarako.

Informazio gehiago www.crt.org.mx. Tekilaren Kontseilu Arautzailea.

46

bidaiariek edari ezagunaren elaborazio prozesua gertu-gertutik ezagut dezaten, agabe urdinaren bilketatik botilaratzera bertara arte. Udalerrian egin daitekeen bisitaldi interesgarrienetako bat Corralejo tekila ekoizle historikoaren egoitza ezagutzeko aukera ematen duena da; bertan, anil kolorez zipriztindutako soto ezin ederragoa aurkituko dugu. Hain zuzen ere, sotoaren bao txikiak estaltzeko jarritako kristal urdinek ematen diote kolore berezi hori guneari. Penjamon egin beharreko ezinbesteko beste bisita bat Tequila Real fabrika ezagutzeko aukera ematen duena da. Beste ezeren gainetik kalitateari ematen diote garrantzia familia negozio horretan, eta, bisitaldian, ezin hobeto erakutsiko digute nola hartu behar den tekila bat. Zorteko izan eta Arroyo jauna izaten baduzu gidari, inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia biziko duzu. Zalantzarik gabe. Gure ibilbidean hurrengo geldialdia Guanajuato hirian egingo dugu. Izen bereko estatuaren hiriburua benetan ederra da, Unescok gizateriaren ondare izendatu izanak ondo baino hobeto frogatzen duen bezala. Historia biziko hiria da Guanajuato, bai bere sorreran bai bere bilakaeran meatzaritzari oso lotua. Oraindik ere, garai batean munduko zilar meategi handienetakoa izandako La Valenciana ustiatzen jarraitzen dute bertan. Hiria kolorezko etxez marraztutako kale estuz betetako labirintoa da, eta, urtero-urtero, udazkenean, Cervantino Nazioarteko Jaialdia hartzen du. Arte jaialdi hori, Latinoamerikako garrantzitsuenetakoa bihurtu da bere ibilbide oparoari esker. Guanajuatoko monumentu enblematikoenetako bat Granaditas alondegia da. Egun, eraikin neoklasiko horrek Insurgentziaren Museoa hartzen du bere baitan; iraganean, berriz, Mexikoko prozesu independentistako gertaera garrantzitsuenetako baten lekuko izan zen. Unibertsitatea, Juarez antzokia edota kupula gorri batekin koroatutako basilika horia dira derrigorrean bisitatu beharreko beste maisulanetako batzuk. “Momien Museoa” bera ere interesgarria da, egiazki deshidratatutako gorpuak besterik aurkituko ez baditugu ere bertan. Azkenik, Pipila behatokira ere igo beharra dago hiria utzi aurretik, Guanajuatoko bistarik onenak bertatik ikusiko baititugu. Bidaian aurrera jarraitu eta Dolores Hidalgo herriraino heldu gara. Ibilbideko sorpresa interesgarrienetakoa bertan aurkitu dugu: Jose Alfredo Jimenezen Etxea. Jose Azanza Jimenez abeslari ezagunaren iloba da osaba jaio eta bizi izan zen etxea mimoz kudeatu eta zuzentzearen arduraduna. Etxe tradizional batean bilduta, abeslariaren jantziak, diskoak eta askotariko oroigarriak aurkituko ditugu, tartean baita Octavio Ocampo margolari entzutetsuak teknika metamorfikoa erabiliz egindako Jose Alfredo Jimenez beraren aurpegiaren koadro handia ere. Mexikarren ustez inoiz izandako rantxera konpositore eta abeslari onena izandakoak, 300 abesti baino gehiago utzi zizkien ondare gisa


Guadalajara hiriko Gobernazioaren Jauregian dagoen Orozcoren murala, lerroon gainean. Ondoan, San Miguel Arcangel parrokia. Lerroon azpian, Guadalajarako charreada bat. Ondoan, San Miguel Allende hiriko Atotonilco santutegia; Unescok gizateriaren ondare izendatuko santutegiko mural ikusgarriek txundituta utziko gaituzte.


TEKILAREN IBILBIDEA

mundu guztian zehar dituen jarraitzaile ugariei. Kilometro gutxira, San Miguel Allende hiri kolonial ikusgarria aurkituko dugu. Bertako ingurumarietan Atotonilco santutegi bikaina dago, Unescok gizateriaren ondare izendatua eta mural ikusgarriak dituena. Jaliscoko estatura ongietorria Lagos de Moreno herriak emango digu. Denbora aspaldian gelditu zela eta beste erritmo batera dabilela dirudien hiri horietako bat da. Plaza nagusian, La AsunciĂłn parrokia dago, bere bi kanpandorre ikusgarriak albo banatan. Balio handiko bi gune monumental ere aurkituko ditugu hirian. Rinconada de Capuchinos bezala ezagututako gunea komentu bikain batek osatzen du. Rinconada de la Merced gunean, berriz, hainbat etxe historiko bisitatu ahal izango ditugu, tartean XVIII. mendeko ostatu zahar bat; hiriko teilatuen bista onenak eskaintzen dituen Calvario eliza ere bertan dago. Tequila ibarra Tequila ibarraren atea Guadalajara hiria da. Mexikoko muralismoaren lezio aparta jasoko dugu bertan, JosĂŠ Clemente Orozco maisu bikainak bertan landu baitzuen bere sormen oparoa. Gobernazioaren Jauregian mural handi bat aurkituko dugu, eta, CabaĂąas babesetxean, berriz, zeharo harrituta geratuko gara maisuak bertan margotutako mural kopuru handia eta euren edertasuna ikusita.

Lerroon gainean Guajanato hiriko plaza koloretsua ikus daiteke. Behean, Penjamoko Tequila Real fabrikako tekila dastatzea. Eskuinean, langile bat tekila plantazio batean lanean.


49


Penjamon egin daitekeen bisita interesgarrienetako bat Corralejo tekila ekoizle historikoaren egoitza ezagutzeko aukera ematen duena da. Bertan, anil kolorez zipriztindutako soto ezin ederragoak daude.

Mariatxi banda baten doinuak lagun bazkaldu edo ibilaldi lasai bat emateko, Tlaquepaque auzo pintoreskoa da aukerarik onena, kantina tradizional eta oinezkoentzako kale ugari aurkituko baititugu bertan. Guadalajaran gaudela baliatuta, ezinbestekoa da ere charreada batean parte hartzea. Zalantzarik gabe, Mexikoko kirol nazionala dira charreada arrakastatsuak eta behizainek etxaldeetan zaldi eta behiekin egiten zuten lanean dute jatorria. Herrialde osoan zehar egiten dira charreada-k, baina, zalantzarik gabe, Guadalajaran inon baino tradizio handiagoa dute. Horrenbestez, Liezo Charro Zermeno entzutetsura hurbilduz gero, Mexikoko errorik sakonenetan murgilduko gara, herrialdeko idiosinkrasia ezagutzeko aukera paregabea izango dugularik. Escaramuza bezala ezagututako emakumeek ere parte hartzen dute ikuskizunean, taldean zaldizko koreografia apartak eskainiz. Guadalajara hiritik 65 kilometro eskasera, Tequila ibarra dago; bertan, Tequila sumendiaren zaintzapean hasitako agabe urdin itsasoak gure harridura eragingo du ezinbestean. Zalantzarik gabe, Mexikoko tekilarik onenak lurraldeotatik irteten dira, jatorri bolkanikoko lurzoruetan landutako agabeek edariaren goreneko kalitatea bermatzen baitute. Tequila sumendiaren eta Rio Grande ibaiaren arroilaren arteko konoan, 2006tik Unescok gizateriaren ondare izendatutako 34.658 hek-

tarea lur daude. Bertako paisaia ikusgarria, agabeek eta tekila ekoizteko instalazio industrial zaharrek osatzen dute. Tekila bat hartzeko leku aproposik baldin badago, Tequila herriko kantina eta upategiak dira. Ez da ez harritzekoa, herriak berak ematen baitio izena Tequila jatorrizko deiturari ere. Antzina, Tequillan edo Tecuila izena zuen herriak eta ezagututako bertako populatzaile zaharrenak Chichimeca indigenak dira. Mexikoko tekila upategi zaharrena den Jose Cuervo fabrika mitikoa ere herrian dago. Amaitzeko, ahalik eta gehien gozatzeko tekila bat nola hartu behar den azalduko dizuegu. Lehenik eta behin, argi izan behar da tekila patxadaz gozatu behar dela. Inoiz ez da kolpe batean edan behar. Hasteko, tekilaren aroma guztiak hautematen saiatuko gara, eta, horretarako, kopa sudurrera urreratuko dugu. Jarrian, edaria dastatzean, tragoxka txiki-txikiak hartu behar ditugu, eta, irentsi baino lehen, tekila aho guztian barna ibili, dastamen-papila guztiek zaporea har dezaten. Behin edaria erantsita, ahotik hartu behar dugu arnasa tekilaren zapore eta aroma guztiak zehatz-mehatz hautemateko. Eta gogoratu, Penjamoko Tequila Real fabrikako jabe Arroyo jaunak aholkatu bezala, ÂŤtekila hutsik hartzen da, baina ez bakarrikÂť.

TEKILAREN IBILBIDEA


bidelaguna 63

proposamen tematikoa: Munduko ur-jauzi ikusgarrienak horizontetik haratago Heinrich Harrer munduko sutegiak Maltako sukaldaritza gogoan hartu Palais de Tokyo, arte garaikidearen gotorlekua Parisen; Na Pali labarrak, Hawaiiko Kauai uhartean

hitzorduak, liburuak, laburrak


proposamen tematikoa MUNDUKO UR-JAUZI IKUSGARRIENAK Ur-jauzi klasiko asko bidaia tematiko honetatik kanpo geratu dira; tartean, Iguazu (Argentina eta Brasil), Victoria (Zambia eta Zimbabwe) eta Angel (Venezuela). Ez haiek ikustea merezi ez duelako, aski ezagunak direlako baizik. Munduko ur-jauzi ikusgarrienetara gerturatzeko ahalegin honetan, ez gara ezagunenak direnetan geratuko, baina bai ederrenetan: lur gorrixkaz inguratzen diren turkesa koloreko ur-jauziak, terraza zurietan eratzen direnak, zuzenean itsasora erortzen direnak, oihanaren erdian daudenak...

Havasu kanoia • Arizona (AEB) (1) Havasu kanoiko ur-jauzien bereizgarritasun nagusia ez da haien tamaina edo daramaten ur kopurua, ur-jauziak inguratzen dituen ingurunea bera baizik. Desertu-itxurako paisaia aurkituko dugu han, lur gorrixka eta ur berde zein urdinak, imajinatzen zaila den kontraste idilikoan. Emari handieneko ur-jauziak Havasu, Mooney eta Navajo dira. Supai herritik gertu daude hirurak, Arroila Handiaren erdian, Ameriketako Estatu Batuetako mutur bateko gune bakartu batean, indigenen sustraiak gordetzen. Inguruotan errepiderik zein autorik ez dagoenez, ur-jauzietarainoko bidea oinez edo zaldi gainean egin beharra dago. Huanglong-eko terrazak • Songpan (Txina) (2) Txinako Songpan konderrian dago Huanglong, Sichuan iparekialdean. Turkiako Pamukkale ur-jauzi zurian bezalaxe, mendi eta mazelaz osaturiko ingurune eder honetan, Huanglongeko kaltzitajalkinen terrazek ingurune interesgarria osatzen dute. Gizateriaren Ondare izendatutako ur-jauzi leun eta baketsu hauetan, urmael batetik bestera igarotzen da ura. Milford Sound • Zeelanda Berria (3) Fiordoz osaturiko munduko eskualde euritsuenetako bat da honako hau. Itsasora ematen duten ur-jauziek paisaia harrigarria eratzen dute. Zinez ametsetakoa dirudien ingurua aurkituko dugu Milford Sounden, Zeelanda Berriko hegoaldeko uhartean. Ur-jauzi bakar bat ez; ehunka dira bertan. Paisaia aldapatsu horretako leize altuenek 1.200 metroko altuera dutenez, uraren emaria ugaria eta etengabekoa izan ohi da. Itsasora erortzen diren ur-jauziek ikuskizun paregabea eskaintzen dute, baina baita zirrara eragiten duen zarata ere. Dettifoss • Islandia (4) “Izotzezko lurralde” modura ezagutzen den arren, “ur-jauzien lurralde” izena ere ez letorkioke gaizki Islandiari. Tenperaturak igotzen hasten direnean, hango errekek aise gainditzen dituzte paisaiaren berezko oztopoak. Horrela, neguan pilaturiko elurra eta glaziarrak urtzen hasten direnean, ur-emari handiak sortzen dira, eta sekulako jauziak eratzen dituzte gune batzuetan. Horren adibide da Dettifoss, Europa osoko ur-jauzirik indartsuena. Dena den, ez da hura inguruotako ur-jauzi bakarra, guztira 25 baitaude: Selfoss, Hafragilsfoss, Gooafoss eta Faxi, besteak beste.

Semuc Champey • Guatemala (5) Alta Verapaz eskualdeko Lanquin herrian dago Semuc Champey, Guatemalako hiriburutik 200 kilometro eskasera. Mailakatutako igerileku ederrak daude bertan, paisaia ezin ederragoaren erdian. Berez, Semuc Champey uraren gainetik igarotzen den 500 metroko harrizko zubi natural bat da. Formazioaren gainean, iturburuek hornitzen dituzten igerilekuak daude, elkarren gainean jarritako bi ibai bailiran. Igerilekuek hiru metrorainoko sakonera izan dezakete, eta, batzuetan, zorua ikusteko moduko gardentasuna izaten dute. Kaieteur • Guyana (Hego Amerika) (6) Kaieteur ur-jauziak Guyanako izen bereko parke nazionalean daude, eta nahiko ezezagunak dira munduan. Urak 226 metroko bidea egiten du erortzen hasten denetik aurreneko harriak ukitzen dituen arte. Baina ez da hor amaitzen kontua, urak bere bidea egiten jarraitzen baitu, bestelako gune malkartsuetan zehar, guztira 256 metroko jauzia egiteraino. Kaieteur ur-jauziak Niagarakoak baino bost aldiz garaiagoak dira, eta Victoriakoak halako bi, baina ez da horiek bezain ezaguna. Plitvice lakuak • Kroazia (7) Plitvice lakuak uraren paradisua direla esan daiteke; izan ere, hamasei laku txiki, ur-jauzi eta arroila ezin ederragoak daude bertan. 1949an, Jugoslaviako agintariek parke natural izendatu zuten Plitvice , eta, 1979az geroztik, Unescoren erreserba natural izendapenaren jabe ere bada. Laku horietako urek kolore ugari hartzen dituzte: grisetik abiatu, eta karibetar hondartzetako turkesara bitartekoak; izan ere, denboraren eta ur-ertzaren arabera, etengabe aldatzen joaten da uraren kolorea. Arrazoi askok azaltzen dute fenomeno hori: sakontasunean aurki daitezkeen mineral ugariek, euri kopuruak eta argiaren angeluak, besteak beste. Chapada Diamantina • Brasil (8) Chapada Diamantina 38.000 kilometro karratu dituen eskualdea da; mendiz inguratuta dago, Bahia estatuan. Bertan jaiotzen dira Paraguaçu sakonuneko erreka gehienak; tartean, Jacuipe eta Contas ibaiak. Ur-korronte horiek ur-jauzi bihurtzen dira, eta igerileku garden naturalak eratzen dituzte. Nahiz eta Chapada osoa den ikusgarria, ur-jauziek xarma berezia dute. Ezagunena Cachoeira da Fumaça izenekoa da; bertan, urak ez duenez 380 metroko jauzia estaltzeko bolumen nahikorik, haizeak ura lurrun bihurtzen laguntzen du, eta ikuskizun aparta eskaintzen. Brasilgo ur-jauzi ederrenetakoak dira Cachoeira do Sossego eta Cachoeira do Buracão.


02

03

06

08

04 01

07


HITZORDUAK Antzerkiz beteriko udazkena Londresen

LYON (ESTATU FRANTSESA) Arte Garaikidearen Biurtekoa 2014ko urtarrilaren 5era arte 1991z geroztik, urte bakoiti guztietan, arte garaikidea Lyon hiriko bazter guztietara zabaltzen da. Datozen hilabeteetan, mundu osotik etorritako hainbat artista bilduko dira hirian, lema baten inguruan hausnartzeko: narratiba artistikoa. Jaialdiaren komisarioa den Gunnar B. Kvaranek aurkezpenean azaldu zuenez, aurtengo edizioaren helburuetako bat «artista gazteek narratiba artistikoa nola zalantzan jartzen duten ikustea izango da, artista beteranoagoekin alderatuz». Nazioarteko Erakusketan parte hartuko duten artista beteranoen artean, Erró, Jeff Koons eta Yoko Ono dira nabarmentzekoak. Erakusketa nagusiaz gain, bestelako bi programa paralelo ere izango ditu jaialdiak: alde batetik, “Veduta”, artista ez-profesionalei zuzenduta, eta bestetik, “Résonance”, non Lyongo hainbat galeria, instituzio eta artistak parte hartuko duten. http://www.biennaledelyon.com/

BELGIKA Europalia 2014ko urtarrilaren 26ra arte Bi urtetik behin Bruselan ospatzen den Europalia kultura-jaialdiaren XXIV. edizioa abian da dagoeneko. Indiar arteari eskainitako erakusketa antolatu dute abiapuntu moduan, eta herrialde horri Europan inoiz eskaini zaion handiena izango da. Erakusketetan lehena “The Body in Indian Art” izenekoa da. Dena den, erakusketez gain, bestelako ekimen kultural andana izango da Belgika osoan zehar datozen lau hilabeteetan: kontzertuak, antzezlanak, zine zikloak, mahai-inguruak, etab. http://www.europalia.be/

illiam Shakespeare ezinbesteko erreferentzia da antzerki britainiarrean, eta udazken honetan ere haren hainbat antzezlan eskainiko dituzte Londresen. Aipagarrienetako bat “Much Ado About Nothing” da, James Earl Jones eta Vanessa Redgrave ospetsuak dituena protagonista nagusi. Kevin Spacey aktore ezaguna zuzendari artistiko duen Old Vic aretoan izango da ikusgai antzezlana, azaroaren 16ra bitartean. Epe berdinera arte eskainiko duten beste obra bat “A Midsummer Night’s Dream” antzezlana da, Noël Coward antzokian. Estreinaldi azpimarragarrienetako bat “The Light Princess” da, Tori Amos abeslari estatubatuarrak zuzendu duen lehen musikala. Antzezlan hori Londresko Antzoki Nazionalean ikusi ahal izango da, 2014ko urtarrilaren 9ra arte. Denboraldi berriak dakarren beste musikal aipagarri bat “Charlie and the Chocolate Factory” obra da. Tamesis ibaiaren ertzeko Antzoki Nazionalean ikusgai izango den beste antzezlan bat “The Drowned Man” da. Punchdrunk antzerki-konpainiaren eskutik datorren obra hori denboraldiko proposamen polemiko eta zirraragarrienetako bat da, non protagonistak istorioan bertan barneratzen diren ikusleak diren. Oinetako erosoak eramatea eta kuriositatea izatea gomendatzen zaie antzezlana ikustera doazenei, hiru ordu inguru irauten baitu Georg Büchner-en “Woyzeck” lana oinarritzat duen obrak, Hollywoodeko ametsaren alde ilunetan sakontzen duenak. Familia-giroan gozatzeko antzezlanei dagokienez, Erich Kästner idazle alemaniarraren eleberri ezagun batean giroturiko “Emil and the Detectives” obra estreinatuko dute azaroan Antzoki Nazionalean. Antzezlan horrek 1920ko hamarkadan Berlinen barrena abentura zirraragarri batean barneratzen den ume baten istorioa kontatzen du. http://www.londontheatre.co.uk/

W

NORVEGIA Munch Urtea • Abenduaren 31ra arte “Garrasia” margolan ezaguna egin zuen Edvard Munch jaio zela 150 urte bete dira aurten, eta, urteurren hori ospatzeko, ekimen ugari antolatu dituzte Norvegian. Ospakizun horretako ekimen nagusia “Munch 150” izeneko atzera-begirakoa izan da, zeinak ateak itxi dituen dagoeneko. Hala ere, oraindik bada zer ospatu. Esaterako, Ekeberg parkean barna ibilaldia egin daiteke. Esaten dutenez,

parke horretan inspiratu zen Munch, bere lan ezagunena marrazteko. Parkean zehar ibilaldia egiteko aukera eskaintzen zaio bisitariari, nazioartean ezagunak diren hainbat arkitektoren eskulturen artean. Obretarako inspirazio-iturri izan zituen Norvegiako hainbat txoko ere bisita daitezke aurten. Gainera, antzezlanak, musika-emanaldiak, pelikulak, hitzaldiak eta bestelako ekimenak ere izango dira, guztiak artearekin lotuta, eta, bereziki, Munchekin berarekin. http://www.munch150.no/en


erakusketak

INGALATERRAKO LANGILERIAREN ERRETRATUAK ere burua “egunerokotasunaren argazkilari” gisa definitzen duen Chris Killip artistak (Man uhartea, 1946) erakusketa bat inauguratu du Madrilgo Reina Sofia Museoan. Bertan, 1968 eta 2004 urte bitarteko Ingalaterrako langile-klasea klandestinitatetik atera nahi izan du artista britainiarrak. Zuribeltzeko 107 argazki eta hainbat dokumental biltzen ditu erakusketak, eta iraganeko hainbat pasarte ikus daitezke haietan; besteak beste, ikatza lantzen zuten langileen manifestazio eta lanuzteak, hogei meategi itxi ondoren 20.000 langile baino gehiago kale gorrian geratu zirenekoak. Killipek bere ibilbide artistikoan gehien erabili duen baliabidea erretratua da, eta erakusketa honetan ere erabatekoa da baliabide horren nagusitasuna. Haurrei, helduei zein langileei egindako erretratuetan, egileak argi uzten du haiekiko sentitzen duen gertutasuna. Erakusketa 2014ko otsailaren 24ra arte bisitatu ahal izango da. www.museoreinasofia.es/

B

ESKOZIA Glasgay Azaroaren 9ra arte Eskozian ospatzen den gay jaialdi nagusia izateaz gain, Britainia Handiko gisa horretako ekitaldi garrantzitsuenetako bat ere bada aurten bere 20. urteurrena ospatzen duen Glasgay jaialdia. Orain dela hogei urte sortu zen ekimena Glasgow hirian, homosexualitatearen aldarrikapen oro debekatuta zegoen garaian. Alderdi Kontserbadoreak familiaren balio tradizionalak babesteko zituen bitarteko guztiak erabili ohi zituen orduan. Denborak aurrera egin ahala, aldarrikapenerako eguna izaten jarraitzen du Eskozian, baina, orain, gustu eta adin guztietako publikoa erakartzen du. Era guztietako ekimenak izaten dira: antzezlanak, zinea, dokumentalak, erakusketak, monologoak, mahai-inguruak, etab. Horrez gain, gau-parterako eskaintza zabala izaten da; Glasgowko Merchant City auzoan, bereziki. Bertan daude, hain justu, homosexualei zuzenduriko taberna eta pub gehienak, hiriko gainontzeko antzoki, kontzertu areto eta aisialdirako hainbat txokorekin harmonian. http://glasgay.co.uk/

REIMS (ESTATU FRANTSESA) Reims Scènes d'Europe Azaroaren 28tik abenduaren 14ra Antzerkiak, dantzak, arte garaikideak, musikak eta bestelako diziplina anitzek bat egingo dute, aurki, eszena europarrari eskainitako Reims Scènes d'Europe jaialdian. 2009an sortu zen jaialdia, Ludovic Lagarde eszena-zuzendariaren eskutik, eta, geroztik, erreferente garrantzitsua da Europan. Aurtengo gai nagusia ekologia izango da, eta ohorezko gonbidatua, berriz, Bruno Latour, planetaren aldeko defentsan eginiko lanagatik ezaguna dena. http://www.scenesdeurope.eu/

GIZONEZKOEN GORPUTZ BILUZIAK, PARISEN

VAN GOGHEN SEKRETUAK, AMSTERDAMEN

intura, eskultura, argazkilaritza eta bideosorkuntza uztartzen dituen “Masculin / Masculin” erakusketa dago ikusgai Parisko Orsay Museoan. Bilduma horretan diziplina anitzeko lanak bildu diren arren, lan guztiek gai bera jorratzen dute: gizonezkoaren gorputz biluzia. Euskarri desberdinetan aurkeztu diren 180 obrak osatzen dute erakusketa, non 1800. urtetik gaur egunera arte gizonezkoaren gorputz biluziak izan duen garapena irudikatzen den. Lanak 11 espazio tematikotan sailkatu dira: biluziaren ideal klasikoa, heroien biluziak, gorputza naturan txertatuko elementu gisa, minaren eta gorputz biluziaren arteko harremana, eta abar. 2014ko otsailera arte izango da ikusgai. http://www.musee-orsay.fr

incent van Goghen sekretu ezkutuenak ikusgai daude Amsterdamen, artistaren izen bera daraman museoak zabaldu berri duen erakusketan. Hain justu, Van Gogh jaio zela 160 urte betetzen dira aurten, eta urteurren hori ospatzeko antolatu du erakusketa. Kontuan izan behar da, gainera, museoa oraintsu berrireki dutela, hilabete batzuetan itxita egon baita, eraberritze-lanengatik. “Van Gogh bere tailerrean” izeneko erakusketak artista ezagunak lanerako erabiltzen zuen espazioa erakustea du xede, bai eta artistak ofizioa nola ikasi zuen, eta kolore, teknika eta material desberdinak nola uztartzen zituen. Nazioarteko beste museo batzuetatik ekarritako haren zenbait lan ere bildu dira; tartean, “Ekiloreak” ezaguna, Londresko National Gallery museotik ekarria. Erakusketa 2014ko urtarrilaren 12ra arte izango da ikusgai. http://www.vangoghmuseum.nl

P

V

55


Horizontetik haratago Juanma Costoya

HEINRICH HARRER TIBET, BIGARREN ABERRI GISA einrich Harrer (1912-2006) austriar mendizale, idazle eta etnografoak mundu guztian ezagun izatea lortu zuen bere bizitzako momentu batean, baina ostrazismoan desagertu zen handik hilabete gutxira. Jean Jacques Annaud frantsesak zuzendutako “Zazpi urte Tibeten” filmak mundu guztiaren ahotan ipini zuen Harreren izena. Hilabete batzuk geroago, Alemaniako “Stern” astekariak hainbat dokumentu argitaratu zituen non frogatzen baitzen Heinrich Harrer SA erakundeko kide izan zela lehenik eta SSetakoa gero, nazien erregimenaren zerbitzuan egon zen deuseztatze-indar makur haietakoa, alegia.

H

Heinrich Harrer austriar mendizaleak Eiger mendiaren gailurrera igotzea lortu zuen 1938. urtean (beheko argazkian).

Eiger mendia Harrer Austrian jaio zen, Karintiako Alpeetan kokatutako herri txiki batean. Haren gaztetako lehen lanbideek mendiarekin zuten zerikusia: eskiko entrenatzaile eta alpinisten gidari izan zen. Berlingo 1936ko olinpiar jokoetan, Austriako taldearen bandera-eramaile izan zen. Handik laster, Eiger mendiaren (Suitza) gailurrera igotzea lortu zuen, iparraldeko hormatik, lehen aldiz. Kirol-balentria hura zela eta, Adolf Hitlerrek berak egin zion harrera espedizioari. 1939an, Nanga Parbat mendiaren tontorrera heltzen ahalegindu zen alemaniar espedizioko kide zen Harrer. Himalaiako gailur hura (8.125 m) erregimen naziaren propagandaobsesioetako bat zen. Harrerren taldea haren tontorra zapaltzen saiatu aurretik –ez zuen lortu–, Alemaniako hamaika eskalatzailek galdu zuten bizia saiakera hartan. 1939aren azkenetan Bigarren Mundu Gerra lehertu zenean, britainiar agintariek atxilotu eta kartzelan sartu zituzten alemaniar mendizaleak. Harrerrek 27 urte zituen. Lau urte baino gehiagoz preso egon ondoren, ihes egitea lortu zuen Peter Aufschnaiter espedizio-kidearekin batera. Ia bi urtez, ipar alderantz joan ziren ihesi, Tibet aldera. Harrer hizkuntzalari porrokatua zen: hindia ikasi zuen espetxean zegoen bitartean eta, ihesi zihoan denbora horretan, tibeteraz poliki mintzatzen ikasi zuen. Denboraren

parte handi bat urruneko herrixketan ezkutatuta eman zuten, gero eta urriago ziren britainiar patruilei iskin eginez. Britainiarrei ez zitzaien buruan sartzen iheslariek, neguaren bihotzean, Himalaia aldera ihes egin zezaketenik. Harrerrek eta Aufschnaiterrek, oinez, ekipamendu txarrarekin, Himalaiari eta Tibeteko goiordokiei ustez dagokien klima gaiztoa gorabehera, 2.500 kilometro inguru osatu zituzten, Lhasara, Tibeteko hiriburura, heldu aurretik. Erdi Aroko erresuma teokratiko hartan, Harrerri Dalai Lama aurkeztu zioten, hamaika urteko irudimen handiko gaztetxo bakarti bat. Austriarraren bizi-esperientziak harrera ona izan zuen lider espiritual gaztearen aldetik eta, berehalaxe, Dalai Lamaren tutore eta irakasle partikular bihurtu zen. Harrerrek hirigintza-azterlanak egin zituen Tibeteko hiribururako, ingelesa eta matematika irakatsi zizkion Dalai Lamari, erresumako zinema-proiektagailu bakarra konpondu zuen eta BBCren informatiboak itzuli zituen Tibeteko gobernuarentzat. Azken urteak 1950eko hamarraldian itzuli zen Europara eta “Zazpi urte Tibeten” (1953) liburua idatzi zuen. Budismoa lagun izan zuen bere bizitza osoan eta hainbat espediziotan parte hartu zuen. Amazonasen, Groenlandian, Alaskan, Kongon eta Ginean ibili zen. Rwenzori esploratu zuen, eta Guyana Frantsesean eta Borneon barneratu zen. Hunter mendia eskalatu zuen Alaskan, eta Carstensz piramidea mendebaldeko Ginea Berrian, Ozeaniako tontorrik garaiena, alegia. Hogei liburu baino gehiagotan islatu zituen bere bidaiak eta ikerlanak. Azken urteak oso mingotsak izan zituen. Nazismo salaketak zirela eta, bere hurbilekoen artean babestu zen. “The Guardian” egunkarian argitaratutako haren heriotza-oharrean esaten zen Harrerri ez ziotela inoiz gerra-krimenik egotzi eta nazien kolaboratzaile izatea leporatzen zioten informazioak Txinako zerbitzu sekretuek iragazi zituztela, Tibeten independentziaren aldezle nagusietako baten izen ona zikintzearren.


Munduko sutegiak Juanma Costoya

MALTA IPARRORRATZ BAT MAHAIAN izilia eta Tunisia artean dagoen Malta uhartean biltzen dira Mediterraneoaren ertzetan loratu diren kultur joeretako hainbat. 316 kilometro karratutan banatutako biztanleriarekin (ez dira milioi erdira iristen) bidegurutze bat dela esan daiteke Malta; hainbat mendez, itsasertz kristaua eta musulmana bereizteko balio izan duen muga naturala. Hemengo kulturak, sukaldaritza barne dela, itsasoaren bi ertzetatik (hurbilekoak bezain aurkakoak) uharteko portuetara iristen ziren joera guztietatik edan du. Eklektizismo horren adibide onena hemengo hizkuntza da, maltera. Ardatz nagusia arabieratik datorkion arren, hainbat hizkuntzatatik hartu ditu maileguak: grekotik, italieratik, Siziliako hizkeratik, gaztelaniatik, katalanetik, ingelesetik‌ Maltako sukaldaritzak hizkuntzaren bide bertsua egin du eta ez dago ahalegin handirik egin beharrik hemengo mahaietan arabiarren, turkiarren, espainiarren, italiarren eta, bereziki, siziliarren eraginak aurkitzeko.

S

Sizilia Siziliar jatorrikoak dira Maltako sukaldaritzan aurkitzen ditugun era guztietako pastak eta risottoak. Oso ezagunak dira itsaski-risottoa, spaghettiak olagarroarekin eta olibekin, itsaskiz betetako ravioliak, makarroiak untxiarekin, eta abar. Untxia da hemengo jaki ohikoenetako bat. Stuffat tal-fenek deitua daukate plater nazionaltzat; ardoz eta baratxuriz prestatutako untxi gisatua da. Maltan nonahi aurkituko duzun beste plater bat bragiolia da: txahalharagizko xerra oso finak, arrautza gogor txikitu, ogi birrindu eta perrexil nahasketa batekin prestatuta. Arabiarren eragina argia da gose-pizgarrien kasuan. Bigilla, oso ezaguna, hummusaren Maltako bertsioa da. Djerbako babarrunak deitzen dieten babarrun more handi batzuekin egindako pate bat da, baratxuria, gatza, perrexila, piperminak eta oliba-olioa lagun dituela. Urte guztian kontsumitzen dira arraina eta itsaskiak. Estimazio handia diote urraburuari (hemen lampiki esaten diote). Aljota, berriz, arrain-zopa bat da, neguko plater bat, eta minestronea barazki-zopa bat. Uhartean izaten diren barazkiekin kapunata izeneko pisto moduko bat egiten dute.

Malta uhartean biltzen dira Mediterraneoaren ertzetan loratu diren kultur joeretako hainbat. Bigilla deituriko gose-pizgarria (beheko argazkian) arabiarren eragina argia da. Argazkiak: Gettyimages

Pastizzi Jatetxeetan otordua egin nahi ez izatera, pastizziak dauzkazu, dezentez merkeagoak baina kalitate onekoak. Pastizzeriak okindegiaren eta gozotegiaren arteko zerbait dira eta hostorezko enpanada beteak saltzen dituzte. Betegarria ez da beti berdina izaten, baina ricotta gazta nekez falta izaten du. Beste espezialitate batzuetan, gaztaren ordez, ilarrez, hegalaburrez edo urdaiazpikoz egindako pate bat erabiltzen da. Bada barazkiz betetzen denik ere: Qassatatak, kasu horretan. Oso arruntak dira hobz biz-zejt deituak ere. Maltako postreetan arabiarren, turkiarren eta siziliarren gozogintza tradizio aberatsa biltzen da. Lehengaiak datilak, eztia, almendrak eta pistatxoak dira. Osagai horiekin egiten dira cannoliak eta imqaret deituak, datilez betetako pasteltxo batzuk. 57


liburuen TXokoA

LURPEKO MUNDUAREN SEKRETUAK Ilunpetik Giorgio Studer, Sergio Laburu Felix Ugarte Elkartea, 2013 166 orrialde. 33,25 euro

elix Ugarte Espeleologia Elkarteak lurpeko munduan diren leku ederrenak erakutsi ditu liburu honen bidez. Urte askotako ikerketa-lanaren ondorioz, ingurune anitzetan aurkitutako forma eta bolumen desberdinetako materialak ilunpetik atera eta ezagutarazi egin nahi izan dituzte elkarteko kideek. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa izan da Laburu eta Studer argazkilarien ekarpena. Hain zuzen ere, beren bi pasioak uztartzeko aukera izan dute: espeleologia eta argazkilaritza. Kontuan hartu behar da lurpeko argazkilaritzak sekulako zailtasunak dituela, aurkikuntza handienak irisgarritasun txikiko leku ezkutuetan baitaude; horregatik, proiektuan lanean aritu diren hainbat espeleologo boluntarioren laguntza jaso dute argazkilariek. Denetariko irudiak aurki daitezke liburuan: paisaia karstikoak, kolore askotako formazioak, haitzulo ikusgarriak, leku ezkutuenetan bizi diren animalia bereziak, etab. Orotara 160 argazki ditu, eta horietako bakoitza euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako azalpenekin lagunduta dator.

F


LONDRESKO OIHANEAN BARNERATUZ ndia erdialdeko Patangarh izeneko gond tribuko kidea da Bhajju Shyam artista (1971). Londresko indiar jatetxe bateko hormak apaintzeko eskaintza jaso ostean, jaioterria atzean utzi, eta guztiz arrotza zitzaion ingurune batean barneratu zen Shyam: Londresko oihan urbanoan, hain zuzen. Bertan bi urte eman ostean, odisea hartan bizitakoen testigantza grafikoa osatu du lan honetan. Ingelesez tutik ulertzen ez zuenez, Shyamek eskura zuen baliabide bakarra erabili zuen komunikatzeko; hots, artea. Haren begirada fantastikoaren bidez, munduko hiri ezagunenetako baten erabat bestelako pertzepzioa eskaintzen du liburu honetan.

MUNDUAREN BAITAKO MUNDU UGARIAK

ESPERANTZARA KONDENATUAK

iburu honek ia mundu osoaren historia izan nahi du. Horregatik, iragana eta oraina, biak daude baturik kontakizun honetan. Galeanoren lan guztietan bezala, botereak baztertutako gertakizun, ikuspuntu edo protagonistengan dago jarrita begirada, uruguaitarrak ohikoa duen ikusmolde kritiko, tonu umoretsu eta zehaztasun zientifikoarekin. Orriotan, munduak bere baitan dituen mundu ugariak agertzen dizkigu: pentsalariak, sentilariak, jakinguratsuak, menderakaitzak, galtzaileak eta ero ederrak, lurraren gatza eta piperra izan zirenak eta direnak.

El libro de la selva de Londres Bhajju Shyam Sexto Piso, 2013 56 orrialde. 16 euro

Ispiluak Eduardo Galeano Txalaparta, 2013 438 orrialde. 21 euro

ohannesburgeko familia baten eguneroko bizitza kontatzen du eleberri honek, 1990eko hamarkadatik 2009ra bitartekoa. Apartheida bukatu bada ere, mundu hobe baten alde zituzten esperantzak ez direla betetzen ikusiko dute hiritarrek: demokraziak eta segregazioaren abolizioak ez du gizakiaren onena ateratzeko balio izan; alderantziz, ustelkeria eta desberdintasun sozialak areagotu egin dira. Dena den, testuinguru latz horretan esperantzari heltzea eta mundu berri bat sortzea posible dela helarazi nahi du egileak lan honekin. Nadine Gordimerrek (Springs, Hegoafrika, 1923) Literaturako Nobel saria eskuratu zuen 1991n.

I

L

J

Mejor hoy que ma単ana Nadine Gordimer Acantilado, 2013 448 orrialde. 29 euro

BIDAIARI NEKAEZIN BATEN KRONIKAK avier Reverte kazetari eta idazleak 30 urte baino gehiago daramatza munduan barrena bidaiatzen. Esperientzia horietan bizi izandakoen bilduma osatu du idazle madrildarrak lan honetan: gaztetan Londres eta Parisen munduari lehen begirada zuzendu zion garaietatik abiatu, eta 2000ko hamarkadan Amazonian, Mississippi inguruan, Etiopian edo Damaskon bizi izandako abenturetaraino. Tartean, ezin ahaztu gabe utzi Estatu espainoleko txoko desberdinetan giroturiko zazpi kontakizunak, zeinetan egileak bisitatzen dituen lekuetan agerikoak ez diren xehetasunak eta datu interesgarri ugari eskaintzen dituen.

J

Paisajes del mundo Javier Reverte La Linea del Horizonte, 2013 288 orrialde. 19,50 euro

59


Gogoan hartu PALAIS DE TOKYO ARTE GARAIKIDEAREN GOTORLEKUA PARISEN

Parisen bihotzean, arte modernoak eta arkitekturak bat egiten duten espazioa da Palais de Tokyo. Arte garaikideari eskainitako instituzio internazionala bada ere, ez da horren entzutetsua frantziar Estatutik kanpo; Parisen nagusi den klasikotasuna dela-eta, beharbada. Apirilean, ateak ireki zituen berriro ere, hamar hilabete iraun duten eraberritze-lanen ostean. Palais de Tokyo 1937ko Nazioarteko Erakusketarako eraiki zuten, iraganean Arte Modernoaren Museoa izan zen etxe berean. Hasieran aurrekontu murritza zuenez, soilik beharrezkoa zena eraberritzea erabaki zuten arduradunek, eta aurrez bertan zeuden espazioa eta materialak ahalik eta gehien kontserbatzea. Poliki-poliki, Palais de Tokyo izena bereganatzen hasi zen; hain justu, Sena 60

ibaiaren gaineko Quai de Tokyon kokatzen zelako. Espazioa 2002an inauguratu zuten berriro. Sorkuntza-laborategia izateko eta esperimentazio artistikorako bokazioz sortu zen instituzio honek diziplina anitzeko alorrak lantzeko espazioa eskaintzen du, museo arruntetan ez bezala. Bertan, ikus-entzunezkoek, modak, diseinuak, musikak, arkitekturak eta bestelako alorrek espazioa partekatzen dute, eskultura eta pintura tradizionalak izan ezik. Ordutegi malguak, bertako jatetxeko eskaintza ugariak eta denda modernoek are erakargarriago bihurtzen dute espazioa; Parisko gazteentzat, bereziki. Azken eraberritze-lanen ostean, 22.000 metro karratuko azalera izatera igaro da Palais de Tokyo, eta Europa osoko arte garaikideko zentro handiena bilakatu da. Eskarmentu handiko artistez gain, artista hasiberriek ere beren ikuspuntu eta iritziak partekatzen dituzte eraikinaren lau solairuetan. Maisuki argiztaturiko goiko solairutik hasi eta beheko solairuan dagoen galeria intimoenera, bakoitzak gustukoen duen espazioa balia dezake hemen. Mugimendu handia izaten duen tokia da Palais de Tokyo, jende asko gerturatzen baita Tokyo Eat jatetxeko gutiziak probatzera edo kanpoaldean eraiki berri duten terrazan koktel bat hartzera. Horrez gain, ikuskizun eta hitzaldiak entzun, liburutegi espezializatua bisitatu, edo arte eta diseinuko erosketak egin daitezke Black Block dendan. Eiffel dorretik gertu, Sena ibaiaren ondoan eta Quai Branly Museoaren bestaldean dago Palais de Tokyo, President Wilson kaleko 13. zenbakian. http://www.palaisdetokyo.com/


Argazkia: Getty Images

NA PALI LABARRAK (KAUAI UHARTEA, HAWAII) Hawaiiko artxipelagoan, bada guztien artean nabarmentzen den irla bat, ametsetakoa dirudiena: Kauai uhartea. Jatorriz sumendia den irla hori lurreko gune hezeenetako bat da. Bertan izaten diren eurite ugariek eta higadurak paisaia ikusgarriak sortu dituzte urteen poderioz; inguruotan nonahi diren urjauzi ikusgarriak, kasu. Uharte horretan daude Na Pali labarrak, ipar-ekialdean 27 kilometro baino gehiagoz luzatzen direnak, Ozeano Baretik 1.200 metroko altuerara. Erlaxatzeko leku paregabea da honako hau, topiko bilakatu den Hawaiiko hondartza-giroarekin zerikusi txikia duena. Mundu osoko kostaldean aurki daitekeen txoko berezienetako bat da Na Pali. Bertan, harrizko harresi erraldoiek ematen diete amaiera itsasertzeraino iristen diren haran sakon eta estuei. Irisgarritasun urriko leku horretan, hainbat amildegi, itsas haitzulo eta hondartza ere badira. Ezaugarri horiek direlaeta, pelikula asko filmatu dituzte inguruotan; “Jurassic Park”, “Al sur del Pacífico” eta “King Kong”, besteak beste. Artxipelagoa eratzen duten uharte guztien artean zaharrena

eta laugarren handiena da Kauai. Bertako euri-prezipitazio altuek eta errekek milaka urtez higatu dituzte inguruotako kostaldeak, itsasertzean amildegi zorrotzak eta barnealdean haran estuak eratuz. Dena den, iritzi kontrajarriak daude fenomeno horren inguruan. Geologo batzuen iritziz, itsasertz berezia lur-erauntsien ondorio da, hala frogatzen duten zenbait aztarna aurkitu baitzituzten ipar-ekialdeko kostaldean. Beste askoren iritziz, esan bezala, Ozeano Bareko olatuen talka eta euri ugariak dira labarra horren berezia izatearen arrazoi nagusiak. Kauai uhartean hainbat lorategi botaniko bisita daitezke: Allerton Garden, Mc Bryde Garden, Limahuli Garden and Persevere, Moir Garden edota Na Aina Kai, beste askoren artean. Beste leku berezi bat Waimea arroila da, 1.000 metroko sakonera, 16 kilometroko luzera eta 3 kilometroko zabalera dituena. Bertako Waimea kraterra munduko lekurik hezeena da, eta bertan dira Kauaiko ur-jauzi ezagunak. http://www.kalalautrail.com/


LABURRaK

BIDAIA KULTURAL ESKLUSIBOENAK hristie’s enkante-etxeak eta Abercrombie&Kent bidaiaagentziak indarrak batu dituzte, elkarrekin bidaiak eskaintzeko. Munduko bidaia-agentzia esklusiboenetako bat eta enkante-etxe prestigiotsuenetako bat bateratzean, guztiz zerbitzu esklusiboa emango duen negozioa eratu dute. Apustu horren lehen eskaintza munduan zehar eskainiko dituzten bost plan dira, non enkante-etxeko profesionalak izango diren gidalanak egingo dituztenak. Haien eskutik, bidaiariak arte-galeriak, publikoari itxita dauden museoak, artisten etxeak, bildumagileen azokak eta bestelakoak ezagutu ahal izango ditu. Bidaiaz, hotelaz, jatetxeaz eta bestelako kontuez Abercrombie&Kent agentzia arduratuko da. Lehen bidaia New Yorkera izango da, azaroaren 17tik 21era. Gainontzeko lau bidaiak 2014an egingo dira; haietako lehena, Indiara, urtarrilaren 29tik otsailaren 11ra. 5.850 euro ordaindu behar da pertsonako, hegaldiak aparte. www.christiestravel.com

C

BANGKOKEKO WAT ARUN TENPLUA, HIRU URTERAKO ITXITA hailandiako Wat Arun eraikin entzutetsuak hiru urtez itxi egingo ditu ateak, bitarte horretan eraberritzelanak egin ditzaten. Zutabeetan pilatutako hezetasun-arrastoak direla-eta, hainbat gune berdetzen hasiak ziren iaz 10 milioi bisita jaso zituen tenpluaren paretetan. Eraikina itxita egongo den epean izango diren galera ekonomikoei aurre

T

egiteko, tenpluko abadeek estatua nagusiaren erreplika bat egitea eskatu diete Thailandiako turismo-agintariei. Estatua nagusia 81,85 metro luze da, eta lau metroko beste bat egitea eskatu dute, bisitariak erakartzeko. Wat Arun tenplua Bangkokeko erakargarritasun nagusietako bat da, eta 10 bateko txanponetan ageri da haren irudia. PARISERA HEGALDIAK, 14 EUROREN TRUKE a al zenekien Bartzelonatik Pariserako hegaldiak 14 euroren truke daudela, minutu batean Londresko 1.000 hotelen artean bat aukera daitekeela, edota Santu Guztien Zubirako Erroman logelak 18 euroren truke eskaintzen dituztela? www.jetcost.es helbidean aurkituko dituzunak ez dira ziria sartzeko xedea duten eskaintzak, bene-benetako azken orduko aukerak baizik. 2007az geroztik online funtzionatzen duen bilatzailea egun Interneten aurki daitekeen aurreratuenetako bat da. Bilaketak hegaldi motaren, prezioaren, ordutegien, airekonpainiaren edo bidaia-agentziaren arabera egiten ditu, eta emaitzak Rumbo, Edreams edo viaja.com bezalako bilatzaileekin konparatzen ditu. Erabiltzen erraza da, eta ez dago erregistratua egon beharrik erabili ahal izateko. www.jetcost.es

B

HEGALDI ZUZENAK LOIUTIK oiuko aireportuak hegaldi zuzen gehiago eskainiko ditu aurki. Urriaren 28tik aurrera, Bilbo eta Bolonia lotuko dituen hegaldia izango da, egunero. Hegazkina 21:35ean irtengo da Bilbotik, eta 19:00etan

L

Boloniatik. Beste hegaldi zuzen gehiago ere jarriko dira martxan urriaren amaieran: Loiutik Alacantera, Coruñara eta Mallorcara joango direnak, hain zuzen. Gainera, aireportuko arduradunek jakinarazi dute Loiu eta Madril arteko hegaldiak eskaintzen dituzten bi konpainiek (Iberia eta Air Europa) iaz baino 40.000 eta 50.000 eserleku gehiago eskainiko dituztela aurtengo udazkenean eta neguan.

OZEANO BAREKO HERRIALDEAK, TURISMO SEXUALAREN GUNE BILAKATZEKO ARRISKUAN aurren prostituzioaren aurkako aktibistek jakinarazi dutenez, turismo sexualaren gune bihur daiteke aurki Ozeano Bareko lurraldea, inguruko herrialdeetako agintariek neurriak hartzen ez badituzte. Asian haurren prostituzioaren aurka lan egiten duen Zeelanda Berriko ECPAT filialak abisua eman du dagoeneko: Ozeano Barean ematen ari den turismoaren gorakadak turismo sexuala areagotu dezake. Alan Bell-ek, Zeelanda Berriko EPCAT erakundeko zuzendariak, ABC australiar kateari eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, «askoz hobea litzateke arazo hauek aurreikustea, ondorioak pairatzea baino». Era berean, turismo sexuala geldiarazteko legeak indartzea proposatu du Bellek. Turismoa da, hain justu, inguru horretako herrialdeen ekonomiaren motor nagusia. Cook Uharteen kasuan, esaterako, bertako barneproduktu gordinaren %50 suposatzen du turismoak, Ozeano Bareko Turismo Erakundearen datuen arabera.

H


PREMIUM ESPERIENTZIEN GILTZA alde kuttunaren partidak palkotik ikustea; kontzertu baten ostean, gustukoen dugun musikariarekin hitz egitea; Vienako Urte Berriko kontzerturako sarrerak eskuratzea; maiordomo eta guzti, luxuzko ontzi batean itsasoan barrena nabigatzea. Hori dena eta askoz gehiago lortzeko aukera eskaintzen du 360Experience plataformak. Printzipioz, jende arruntak eskuratu ezingo lituzkeen esperientziak aurki genitzake bertan. Esklusibotasuna eta luxua gustuko dituenari eta maila ekonomiko altua duen jendeari zuzenduriko plataforma da, noski. Webgunean ez da preziorik zehazten, eta zaila egiten da kopuru bat finkatzea. Dena den, kapritxo baten bila dabilenak hortxe du aukera. http://360experience.com/

TEPITO AUZO MEXIKARRA, ARTEARI LOTUTA

T

WIZZ AIR, BLOGOSFERAN SARTUTA uropa erdialdeko eta ekialdeko hegazkin-bidaia merkeenetakoak eskaintzen dituen Wizz Air airekonpainiak erronka interesgarria proposatu die turismoari buruz idatzi nahi duten blogariei. Gastronomiaz, bizitza-estiloaz, modaz, teknologiaz, arteaz, diseinuaz eta bestelako kontuez idaztea atsegin duten blogari sortzaile eta berritzaileei 72 orduz Europan barna bidaiatzeko aukera emango die, Wizz Challenge ekimenaren barnean; hain zuzen ere, Europan bidaiatzea merkea izan daitekeela erakusteko helburuarekin. Wizz Challenge erronkan garaile ateratzen direnek joan-etorriko bidaia-txartela eta bidaiak iraungo duen 72 orduetan gastatzeko 300 euro jasoko dituzte. Lehiakideen artean aukeraketa egiteko, parte-hartzaileen blogen sormena eta bertan ageri diren testu eta argazkiek sarean duten oihartzuna hartuko dituzte kontuan. http://on.fb.me/WIZZChallenge webgunean eman daiteke izena.

E

Mexikoko hiriburuaren bihotzean den Tepito auzoa arteari lotu zaio, bere alde ezezagunena azaleratzeko eta bertako gazteak droga-trafikotik, pirateriatik, kaleko salmentatik eta kontrabandotik aldentzeko. Tepito auzoa “bravo” izenaz ere ezagutzen da; hain zuzen, bertako plaka batean honakoa irakur daitekeelako: «Gure geroaren alde borrokan jarraitu behar dugu». Esaldi hori Cuauhtémoc-ek bota zuen, Hernán Cortések atxilo hartu aurretik. Gauzak horrela, José Martínez Velasco Galerian, gazteei zuzenduriko tailerrak eskaintzen dituzte, bideo, arte plastiko eta bestelako alorretan gazteek sormena lan dezaten. Galeriako zuzendariaren esanetan, «gazteei espazioa eskaintzeko modu desberdinak daude. Hala, bi edo hiru hilean behin, artistaren bat fatxada aldatzeaz arduratzen da, eta bestelako lanak ere egiten dituzte». Haren esanetan, arazo nagusia haur eta gaztetxoek ekintza kulturalekiko duten interes falta da: «Salerosle izatea, dirua irabaztea eta ikuskizunetara joatea da haien helburua», jakinarazi du. Hori horrela, bikote gazteei tailer eta ikastaroak ematen ere hasi dira, haien seme-alabak horrelako ekintzetan murgiltzearen garrantziaz ohar daitezen.

Salvador Gallardo 1959an iritsi zen Tepitora, auzoak eskaintzen zituen aukera ugariek erakarrita: «Morelos koloniak txunditu egin ninduen, bertako jendeak orotariko lanbideak zituelako: zapatariak, urreginak, zurginak, bernizatzaileak, artisauak… Denetarik zegoen bertan. Kolonia hori langileen auzoa izan da betidanik, baina, orain, ogibide asko legez kanpo geratu dira». Gallardo, 68 urterekin, erabiltzen ez diren piezak artelan bilakatzen aritzen da. Arte erabilgarriaren sustatzailea da, eta bazterturiko objektuak Arte Ederren Institutu Nazionalean, metro-geltokietan nahiz inguruetako galerietan erakusten ditu. Felipe Hernándezen ibilbideak ere lotura estua du Tepito auzoarekin eta bertako kulturarekin: «Ni hemen hasi nintzenean, arteari loturiko guztia oso elitista eta itxia zen, baina, gaur egun, denetariko ekimen kulturalak aurki daitezke auzoan». Emakumeei kartoneria eta serigrafia irakasten dizkien Hernándezen esanetan, arazo larrienak langabezia eta hezkuntzasistema dira: «Tamalez, gure seme-alabek mexikar kulturak duen problematikan bizi beharra daukate, orain bertan oso zaila baita Tepiton errealitate horretatik aldentzea». 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.