7h145.pdf

Page 61

zinema bidaiaria

«MONSTER HUNTER» BIDEO JOKOETATIK AFRIKAKO BASAMORTUETARA Zinemaren industriarentzat hain nahasiak diren garaiotan (denentzako bezala, zoritxarrez), ekoiztetxe handiak zer egin ondo ez dakitela daude uneotan. Jendea zinema aretoetara eramateko asmoz, bideo jokoen egokitzapenak egitea da euren apustuetako bat. Sony etxearen kasuan, “Monster Hunter” bideo jokoaren zinemarako bertsioarekin animatu da. Milla Jovovich da protagonista nagusia, bai, “Resident Evil” frankiziaren protagonista; hori bai, ez da harritzekoa, produktore bera baitago atzean, Constantin Film, eta zuzendari bera, Paul W.S. Anderson, Mila Jovovichen senarra. Hain zuzen ere, “Monster Hunter” filma Paul W.S. Andersonen proiektu oso pertsonala izan omen da, frankiziaren jarraitzaile sutsua dela aitortu baitu. Istorioak bideo joko arrakastatsua du abiapuntu: eliteko soldadu talde bat beste dimentsio batean agertuko da, eta, bertan, aurre egin beharko dio saga ezagunaren ezaugarri diren izaki hilgarri, basati eta handiei. Artemis (Jovivich) da talde militarreko burua. Bere ondoan, akzioko filmetan ohikoak diren aurpegi ezagunak: Tony Jaa (“Ong-bak” sagakoa), Ron Perlman (“Hellboy”) eta T.I. Harris (“AntMan and The Wasp”). Ados, seguruenik ez da aurtengo film mamitsuena izango, baina ziur gaude une dibertigarri bat igarotzeko aukera emango digula behintzat. Guri batez ere Paul W.S. Andersonen egindako hautuagatik interesatzen zaigu pelikula: dena estu-

Testua: Fermin Lusarreta

dioetan filmatu beharrean, Hego Afrikako eta Namibiako basamortuetan aritu dira lanean, horrek dakarrenarekin. Esaterako, Lurmutur Hiriaren ondoko Atlantis dunetan izan dira, edo Cederberg gune naturalean. Beste eszena batzuk Hego Namibian grabatu dituzte, kostaldeko dunetan eta Sesriem arroilan.

«Monster Hunter» Zuzendaria: Paul W.S. Anderson. Herrialdea: AEB. Protagonistak: Milla Jovovich, Tony Jaa, Ron Perlman. Estreinaldia: Martxoak 24.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.