7h115

Page 14

FORMENTERA Pikondoei «estalans» deitutako makilak jartzen dizkiete, horizontalean haz daitezen. Eskuinean, itsaslabar ikusgarri bat, Es Pujols herritik gertu.

lan gaude, itsasoz inguratuta. Eta aurrean, s’Empalmador uhartetxo pribatua; bisita daiteke, baina hobe itsasontzian egitea, mareen aldaketek arriskutsu bihur baitezakete paseoa. Horiek horrela, Ses Illetesen Juanmari Arzak sukaldaria aurki dezakezue El Pirata tabernan bazkaltzen edo Es Molí de Sal jatetxeko txalupetan lehorreratzen, yatea mila batzuetara ainguratuta utzi ostean, mundu mailako celebrityrik ezagunenekin, Bruce Sprinsteen bezalako rock izarrekin, nahasita. Iragana eta etorkizuna Formenteran ez dago ur askorik; bai, ordea, eguzkia. Erruz. Lursail idorrak dira hauek, baina betidanik egin da ardoa uhartean. Hegoaldean, Molako itsasargiaren magalean kokaturiko Terramoll ardandegiko enologoa da Jose Abalde galiziarra. Abaldek azaldu digunez, «lehen ardoa edari soila baino jakitzat hartzen zen, kaloriak zituelako eta sabela betetzen zuelako». Orain finagoa bihurtu da, dotoreagoa. Berreskuratu dituzten ardo indartsuak –graduazio altukoak dira, mahatsondoak ez dituztelako ureztatzen– delicatesem gisakoak bihurtu dira, urtero ateratzen duten ekoizpen murritza uharteko jatetxeetan saldu ondoren agortu egiten baitzaie. Formenteran dauden bi ardandegietako bat da. Besteak uharteko ikur baten izena hartu du –munduko ilunabar ederrenak dituen itsasargiarena, alegia– eta, hori bai, Es Cap de Barbariaro ardoak penintsulako zenbait ardandegitan aurki daitezke. Cala Saonara hondartza ederrera jo dezagun orain. Han lau izarretako luxuzko hotel polit eta dotorea gobernatzen dute Castelló familiakoek. «Hirugarren belaunaldia gara eta guztiak formenteratarrak», dio Linak, jabeetako batek. Uharteko negozio asko italiarren eskuetan daude. Gezurra dirudi, baina Juan Ferrer Castelló Platéri (1905-1965), 13 urterekin Argentinara alde egin zuenean, bere lehenengo espartinak oparitu zizkion izebak. Urte batzuen buruan itzuli zen, eta lehenengo Sant Francesc hiriburuko plazan Fonda Platé zabaldu zuen –gaur egun oso toki ezaguna da– eta, gerraostean, Bartzelonako Ritz hotelean eta Monakoko erregeentzat sukaldari lanean ibili ondoren, Formenterara itzuli eta 1954an hondartza polit honen gainean pentsio xume bat zabaldu zuen. Platé harrituko litzateke gaur egun hotelaren aurrean dagoen chill out ikusgarria ikusiko balu! • 14


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.