7h106

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

MUNDUKO ERREPIDE EDERRENEAN

ROCKY MOUNTAINS

Oaxaca

Zapoteca kulturaren bihotza

MARSHRUT 77

Taiga ezagutzeko ibilbidea

carloforte

Tabarkinoen historia bizibizia Sardinia hegoaldean


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga. Argazkigintza: Conny Beyreuther. Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio.


16 24 36

16 44

06

16 16

16

28 16 16

aurkibidea106

16 Gyeongju Antzinako Shilla erresumako hiriburu eta budismoaren erreferentzia gune, Gyeongju Koreako historiaren erakustokia da.

28 Oaxaca Bertako oihan, hondartza eta ondare kultural aberatsagatik, Oaxaca altxorra da mexikarrentzat eta zinez erakargarria bisitarientzat.

24 Trolltunga Herrialde polita da Norvegia, zalantzarik gabe, eta Trolltunga izeneko behatoki naturala bertako txokoetan politenetakoa da.

36 Carloforte Sardinia hego-mendebaldean dago Carloforte, hedaduraz txikia baina historia handikoa den irlan. Bertakoak tabarkinoz mintzo dira.

44 Marshrut 77 Eremu zabal bezain basatia, Altai mendilerroak taigaren bihotzean sartzen gaitu. Marshrut 77 bidea da huraxe ezagutzeko modurik onena.

06 Mendi Harritsuak Mendi Harritsuek Ipar Amerikako mendebaldea zeharkatzen dute, Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetan zehar, eta bizkarrezur moduko horretan mendi, laku, ibai eta, oro har, paraje ikusgarriak aurki daitezke. Horietako batzuetara Kanadako zazpi parke nazional zeharkatzen dituen errepidetik hel gaitezke, askoren aburuz munduko errepide ederrena. Hara goaz.

52 Proposamen tematikoa Itsasoan bidaiatu eta askoz gehiago 56 Hitzorduak Balenciagari buruzko erakusketa Londresen eta garagardoaren festa nagusia Munichen 58 Liburuen txokoa ÂŤLalibelaÂť, Etiopiako mendietan dagoen hiri gurtua 60 Gogoan hartu Cottbuseko liburutegia eta Urrezko Budaren tenplua 62 Laburrak IruĂąea, Lufthansaren sarean 3


Munduari begirada

4


KOENIGSTEIN Itsu eta amildegiaren gainean al gabiltza? aila da argazkia ikusi eta hotzikararik ez sentitzea. Gizakion hauskortasuna ageri-agerian uzten duen irudi horietako bat da. Pertsona gazte bat, gaztetasunak eman ohi duen ausarkeria makulu bakartzat duena, airean esekita balego bezala. Oinen azpian ez du ezer, ez lurrik, ez porlanik, ez baldosarik. Behean bai, zerbait badu: sekulako amildegia. Eta, hala ere, hor doa, aurrera. Begiak estalita gainera, itsu. Agian askotan hobe delako inguruan zer dagoen ez ikustea, huts eginez gero behean zain dagoenari ez erreparatzea, gure bidean jarraitzeko. Bizitzaren metafora izan daiteke argazkia. Edo agian garrantzi handiegia ematen ari gara ekilibrismo ariketa bat baino ez denari. Argazkian azaltzen den pertsonak Kai du izena eta sokaren gainean ibiltzera ohituta dago. Abuztuaren hasieran Dresdenetik gertu dagoen Koenigstein hirian, Alemania ekialdean, egin zuten jaialdian parte hartu zuen. Berak gozatu omen zuen, bera ikusten ari ziren lagunek ere bai. Eta beste guztia literatura baino ez da.

Z

Argazkia: Arno Burgi

5


Mendi Harritsuak ZAZPI PARKE LOTZEN DITUEN ERREPIDE EDERRENEAN


ÂŤHartz bat! Hartz bat!Âť Oihu hori dator behin eta berriro Jasper Parke Nazionaleko kilometro honetan dabiltzan ibilgailuetatik. Eta, bide ertzean, axolagabe, hartz ama eta bere bi hartzkumeak aurrera doazen neurrian, auto-ilara osatzen dute Mendi Harritsuetako errepidean beraiekin topo egiten dutenek. Akaso, munduko biderik ederrena da. Eta ba al da Kanada bisitatzeko motibo hoberik bere 150. urteurrena baino?

Testua: Ana Isabel Vega Argazkiak: Gonzalo Azumendi

7


ancouverren hasten den ibilbide honek pizgarri nagusi bat du: Mendi Harritsuetako zazpi parke lotzen ditu, British Columbiako hegoaldeko zatiko paisaia ikusgarrietan barrenako bidaian. Horretarako, furgoneta arin bat alokatzea erabaki dugu, ohea eta sukaldea dituena, eta horrekin sartu gara lehenengo parkean; Revelstoke-n. Zeru urdinaren azpian, mendiz inguratuta, basalorez betetako bide batetik goaz. Baina ogitartekoa jaten hasi eta, usain gozoak erakarrita lotsagabeki zelatan ditugu hegazti izugarriak. Ez dirudi atzera egiteko asmorik dutenik, eta, hala, ogi mamia eskaini diegu, hori irensten duten bitartean guk urdaiazpikoa azkar batean irentsi ahal izateko, garestiena da eta. Hasi da abentura, Mendi Harritsuak zeharkatzera goaz! Hurrengo parkea, Glacier National Park, ibilbide eszenikoa da, eta errepidetik bertatik goza daiteke glaziar erraldoi ikusgarriez. Argitasun izugarriak dena blaitzen du, argia elurretan islatzen baita; garaiera eta airearen garbitasuna sentiarazten digu. Aurrera goaz, Yoho Natural Park-erantz. Bidean to-

V

Behean, emakume bat Louise aintziran argazkia ateratzen, Banffeko Parke Nazionalean. Ondoko orrialdean, Maligne arroila ikusgarria, Jasper Parke Nazionalean. Erreportajea zabaltzen, Jasper parkea zeharkatzen duen errepidea.

8

patuko ditugun parke guztiek bezala, egun bateko edo gehiagoko zeharkaldi alpinoak egiteko aukera eskaintzen du, baina guk parking-etan hasten diren ibilbide laburragoak egingo ditugu, batez ere. Natural Bridgeera jo dugu; harkaitz honen azpitik ura igarotzen da, eta horren erosioak eratu zuen zubi moduko hau. Adoretsuenak, beren ausardia erakutsi nahian bezala, beste aldera igarotzen dira. Baina, akaso, egunen batean apurtzen bada, neskalagunaren aurrean oilarrarena egiteagatik ezusteko desatsegina izango du baten batek... Kamera eskuan dugu, hori gertatuko balitz ere... baina emaitzarik ez. Jakina da horrelako eszenak biralak bihurtzen direla, edozein post-etako like-ak betez; horregatik beti ere adi ibiltzea komeni da... Errepide batek Takakkaw ur-jauzietaraino garamatza. Urak 250 metroan hegan egiten du hortik. 20 minutuko paseo laburrean, giroa euri fin batek umeltzen du. Apurka indartzen doa eta aurrera egin ahala blai utzi gaitu. Eguraldi iragarpenaren arabera, hiru egunerako antizikloia izango dugu eta ez dugu ulertzen zergatik bukatu dugun bustita. Aldapak behartuta, lu-



ROCKY MOUNTAINS Beheko argazki handian, bi lagun atseden hartzen Piramide Lakuaren ertzean, Jasper Parke Nazionalean.

rrera begiratzean eta burua altxatzean dena ulertu dugu: ibili eta ibili, oharkabean ia ur-jauziaren azpian sartu gara. Esmeralda aintziran bukatu dugu eguna. Paseo eder eta luze batek inguratzen du eta, beste leku batzuetan bezala, kaskabiloak eramatea komeni da. Horrela, hartzak horien tilina entzun eta erretiratu egingo dira, nahigabeak saihestuz. Inguru basatietan Yoho parke basatia da. Inguratzen gaituzten mendiek,

Cathedral tontorrak (3.073 metro) adibidez, paisaia itotzen dute beren gogortasun eta mututasunarekin. Bidaiaren puntu honetan aurkikuntza bat egin dugu: kanpin libre...eta doakoak! Parkeetatik kanpo asko daude eta batzuk horien mugatik gertu. Kanpinean, gugandik gertu, bere etxetxoa dauka lurreko katagorri batek. Parkeko arauei jarraituz, animalien habitatean enbarazurik ez egiteko, afalorduak iraun bitartean, hiru orduz, isilik egon gara, txintik ere atera gabe... gure konpainiak ez ote du bizitza basatirik hondatuko. Biha-


ramunean argitu dira gure zalantzak; katagorria gurekin gosaltzera etorri da eta familia osoa ekarri du; sandia, hirugiharra, tortilla eta gailetak jan dituzte, kaferik hartu ez arren. Bisita honek derrigortuta, janari gehiago erosteko kilometroak egin ditugu supermerkatu baten bila. Hurrengo parkean, Kootenay delakoan, jokoa antzekoa da: txango alpino handiak eta bide interpretatiboak parking-etik hasita. Hot Springs izenekoak ospetsuak dira, Radium-eko hirigunean daudenak. Ura izugarri beroa dago eta bertan astiro sartu beharra

dago, oihu txikiak egin bitartean zentimetroz zentimetro barneratuz. Tentsioa jaitsi eta hatz-mamiak zimurtzen zaizkigu. Airean atera gara! Ez ote gara NANa egiteko hatz arrastorik gabe geratuko! Atzera egin dugu iparraldeko norabidean, errepide berde eta menditsu beretik. Bi kilometroko paseoan Paint Pots izenekoak bisitatu ditugu. Mineralez betetako urek arrokan dauden marmita ugariak betetzen dituzte eta horien koloreak argiaren eraginez aldatzen doaz. Aurrerago, beste parking batean hasten da Marble arroilaren bidea. Kilometro bateko ibilaldi honetan

Behean, erdian, Bow ibaia Banffetik ikusita. Inguruan, ingurune eder honetan topa daitezkeen hamaika animalietako batzuk.

11


GIDA PRAKTIKOA

Ibilbidea Vancouverretik Mendi Harritsuetara 800 kilometro daude. Horiek bi egunetan egitea da onena Hope-raino eramango gaituen 1 autobidea hartuta. Hortik Revelstoke-raino, bidaia hasiko dugun tokiraino, 5 ordu dauzkagu. Hortik aurrera hainbat errepide lotuta Parke Nazionaletara, Icefields Parkway ikusgarrira (Banff eta Jasper arteko glaziarren errepidea) iritsiko gara, Robson mendian amaitzeko.

Parke Nazionalak Parkeei buruzko informazio guztia web orrialde honetan dago: www.pc.gc.ca

Bertan erreserbak egin daitezke eta sarrerak lortu ere bai; gainera, horiek aurten doakoak dira Kanada fundatu zeneko 150. urteurrena betetzen dela-eta. Sarrera horiekin herrialdean dauden ia 40 parkeetan sartu ahal izango da bisitaria. Bidaia hau egiteko datu praktikoak www.infovancouver.com/e s/excursiones/rocosas

webgunean aurkituko ditugu.

Nola mugitu Furgoneta arin bat alokatzea da aproposena, ohea eta sukaldea dituena. Toki ugaritan kanpatu daiteke, baita doan ere parkeen kanpoaldeetan. Mahai bat, eserlekuak eta barbakoa txiki bat duten partzelatxoak dira.

12


ROCKY MOUNTAINS Marble ibai zalapartatsuaren gainetik gabiltza. Begiratoki ugariek uraren boterearen ikuskizun hipnotikoan barneratu gaituzte. Berriz ere errepidea, country musika eta kilometroak, eta Banff-era iritsi gara azkenik. Baso eta ibaiak ikusten emandako egun hauen ostean, hiri hau jolasparke bat bezain animatua iruditu zaigu. Arazoak abuztuko jende pilaketekin hasten dira; beraz, garai horretan hotel batean ostatu hartu nahi duenak hobe du aurretik erreserba egitea. Teleferikoan igo gara Sulphur Mountain-era. Handik Banff osoa ikusteaz gain, Mendi Harritsuen panoramika ikusgarria dakusagu. Banff Parke Nazionala izan zen Kanadako lehena, eta Lake Louise herriko inguruetan daude aitorpen handiena duten ondareak. Moraine aintzira nabarmentzen da horien artean, akaso Mendi Harritsuetan argazki gehien ateratzen diren tokia eta postal eta egutegietan errepikatuena. Bertako urak turkesa kolorekoak dira eta hamar mendik inguratzen dute; hortik “Hamar tontorren harana� izena. Kanoan paseatu edo arraun egitea ezinbestekoa da. Agertoki bakan eta basatia da, eta ur tukesak tontorren artean dagoen harribitxia dirudi. Handik kilometro gutxira, Louise aintzirak esmeralda koloreko urak ditu eta itxi eta itotzen den glaziar

erraldoia. Ikuspegi bikaina da eta berriz ere kanoa bat alokatu dugu. Inguru honetan markaturiko 75 bide daude; hau da, ez dago aitzakiarik basoaz eta bere freskuraz ez gozatzeko. Iparralderanzko bideari ekin diogu berriz errepidean, eta atrakzio berri bat hasten da hemen, Icefields Parkway (glaziarren errepidea) izenekoa: 230 kilometro Jasperreraino. Bere azalpen orria dauka ibilbideak, eta kilometroz kilometro esplikatzen dizu zer ikusten ari zaren. Ibilgailuaren markagailua zeroan jarri eta laguntza horrekin eta kilometro kontagailua begiratze hutsarekin, non zauden irakurtzen duzu edota zer interesgune edota zein mendi, glaziar edo aintzirak inguratzen zaituen. Peyto aintzira da lehen ezustekoa, Lake Louise-tik 40 kilometrora, baina bidaian aurrera goaz eta gure inguruan dena da zoragarria. Parkingbegiratoki ugari daude eta jakingarri geologiko, geografiko eta historikoak azaltzen dituzten panelak. Egiten ditugun geldialdi ugarietan Indiako turista batzuen autoarekin topo egiten dugu eta gero eta lagunkoiago agurtzen dugu elkar. Azkenean argazki bat egin dugu guztiok batera, eta orain, hori begiratzean, bizitako egun zoriontsuez akordatzen gara. Athabasca glaziarrean 130 kilometro egin ostean, errepide ertzean agertu

Aurreko orrialdean, Jasper parkean aurki daitekeen totem bat, bertako bizilagunek egindakoa. Ezkerreko argazkian, Robson mendia, Mendi Harritsuetako garaiena.

13


ROCKY MOUNTAINS Eskuinean, Icefields Parkway autobidea. Behean, ezkerrean, Bow ibaia Banffetik igarotzean; erdian, Maligne lakua, Jasper Parke Nazionalean; eta eskuineko argazkian, glaziarra Kitchener mendian.

zaigu Athabasca glaziarra. Hain da handia eta ederra, ezen bertan geratzea erabaki baitugu. Bere parean lo egingo dugu, parking-ean, beste furgoneta batzuen eta mendiko ekaitz batetik ihes egin duten alpinista batzuen ondoan; lau dira eta leporaino betetako auto batean doaz, eta poz-pozik lo egiten dute zoru gainean, eskalatzaileen artean ohikoa dena... Goizean, gurpil izugarriak dituen autobus batean sartu eta glaziarrean txango bat egitera goaz. Izotzezko mihiaren erdian utzi gaitu, une batez autobusetik jaitsi, argazki batzuk egin eta gidariaren azalpenak entzuteko. Furgonetara itzulita, Athabasca ibaiaren ertzean jarraitzen dugu, eta kilometro-kontagailuaren erritmoan geldialdiak egiten... nahitaezkoa Sunwapta ur-jauzietara bisita egitea, baita Athabasca ibaira ere. Emozio dosia handitzeko, edozein unetan animaliaren bat ager daiteke, han gabiltzan guztion artean zalaparta eraginez. Jasperrera iritsi gara, eta era guztietako denda, jatetxe eta hotelak daude hemen. Kanpin batean ezarri eta lau egunetan inguruak ezagutzen aritu gara. Maligne aintzira bisitatu dugu eta bere 22 kilometroak egin ditugu txalupaz. Euritsu argitu du eguna, eta bustitzekotan, Maligne ibaira jo dugu rafting egitera. Gero, berriz ere eguzkia ateratzean, Edith Cavell mendiko aintzirara igo gara. Sigi-sagako 15 kilometro, ikuspegi

ederraz gozatuz. Mendi honek bere historia dauka. XIX. mende hasieran, Athabasca igarobiderantz zihoazen aitzindariek zeharkaldi handiko mendia izendatu zuten. Gerora, Lehen Mundu Gerran, erizain heroiko batek bere oroimena mendi honen izenari lotua utzi zuen betiko. Pixkanaka gero eta basatuago eta txangozaleago gaude: arroilak, aintzira gehiago, inoiz ikusi gabeko paisaiak... eta Miette Hotsprings: lur azpitik 54 gradutan ateratzen den ur minerala. Ura 40 graduan daukan igerileku bat dago, eta lotsatienentzako beste bat ur epelxeagoarekin. Horiek dira bidaiaren puntu erakargarrietako batzuk, baina alde emozionalari begiratuta, bada alderik beste mendikate batzuekin, esaterako, Pirinioekin alderatuta, hemen animalia ugari ikus ditzakezu, etengabe. Horiek agertzean kolpean frenatuta ia arroilan behera amildu zaitezke. Ikusgarria da hainbeste animalia handi aske eta hain hurbil ikustea. Jasperretik Robson mendiraino hurbildu gara. 3.950 metro dituen tontor hau da Mendi Harritsuetako punturik garaiena. Bidaia honetan ohitura dugunez, ez gara igo eta hari begira geratu gara mokadua egin bitartean. Egun batzuk geratzen zaizkigula aprobetxatuz, mendebalderantz jo dugu. 16 errepidetik Pazifikorantz goaz. Itsasontzi bat hartu eta Vancouverreraino helduko gara, abiatu ginen tokira eta abentura gehiago zain ditugun lekura. Baina hori beste istorio bat da. •




Gyeongju TRADIZIOEN KUTXA

Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos

17


GYEONGJU

Gyeongju historiaren sinonimoa da. Shilla erresumako antzinako hiriburu izandakoak eta korear budismoaren erreferentzia gune den honek herrialdeko kultur ondare aberatsenetakoa dauka. Daereungwon-eko erregeen hilobiak, Bulguksa tenplua, Seokguram-eko buda, Mamsan mendiko eskultura eta erliebeak... ehunka urte igaroko zaizkigu begien aurretik, Bodhisattvaren espirituak lagunduta.

18

ego Korea telefono mugikorrengatik eta autoen markengatik zaigu ezaguna gehienoi; akaso, nork edo nork zeozer adituko zuen joan den mendeko 50eko hamarkadako gerra zibilaz, zeinean sobietarrak, txinatarrak eta estatubatuarrak borrokatu ziren, edota Seul-en izena oroituko dugu 1988ko Olinpiar Jokoak bertan egin zirelako. Baina oso jende gutxik daki Koreak ia batere zerikusirik ez daukala bere bizilagun txinatar eta japoniarrekin, eta iraganean milurtekoka hondoratzen den historia luzea duela. Noizbait sortalde urruneneko herrialde txiki hau ezagutzera joateko buruargitasun nahikoa izanez gero, Gyeongju nahitaez bisitatu beharra dago korear herriaren ariman barneratzeko.

H


Hiria Japoniako Itsasoak –Korean Ekialdeko Itsaso esaten diote– bustitako kostaldean kokatua dago. Ez da hiri handia, 270.000 bat biztanle ditu, baina bere historiako une batean milioi batetik gora izan zituen. “Samguk Sagi” kronika zaharrak kontatzen du hori, alegia, Gim Busik idazle, estatugizon eta militarrak XI. mendean idatzitako historia-kontakizunak. Hiria Bak Hyeokgeose erregeak fundatu zuen K.a. 57. urtean, Shillako Erresuma jaioberriaren hiriburu gisa. Hiru Erreinuen Garaiaren hastapena zen –Goguryeo eta Bekje dira beste biak–, eta K.o. 668. urtera arte iraun zuen. Urte horretan, Shillako errege Munmu-k bere nagusitasuna ezarri eta penintsula osoa aurrenekoz bateratu zuen.

Garai hura izan zen Gyeongju-ren urrezko aroa; izan ere, errege-erreginen egoitza eta herrialdeko gune administratibo, politiko eta kulturala zen. Artea loratu eta jauregi, gotorleku eta tenplu budistak eraiki ziren nonahi, botere eta fintasunaren erakusgarri. Gerora Shillaren gainbehera etorri zen, K.o. 935. urtean desagertu zen arte. Hala, hiriburua oso bigarren mailako toki bihurtu zen garai berrian. Baina antzinako loriaren arrastoek hor diraute eta horren erakusgarri, herrialde osoko adierazpen arkitektoniko, eskultoriko eta historikoak. «Murrurik gabeko museo» esaten diote eta herentzia hori guztia Unescok Munduko Ondare izendatua dauka.

Handian, Imhaejeon pabiloia. Lerroon azpian, Cheonmachong hilobia, Tumuluen parkea eta Cheomseongdae dorrea. Erreportajea zabaltzen duten irudietan, Dunggung jauregia eta Wolji urmaela.

19


GYEONGJU Goiko lerroan, tenpluetan ÂŤzaindariÂť aurki daitezkeen musikari, soldadu edo hegalari polikromatuak. Behean, Shillan eta Museo Nazionalean erakusgai dauden eskultura eta petroglifoak.

Errege-erreginentzako tokia Bertan dauden Taebaek mendiak eta itsasoaren gertutasuna aintzat hartuta, ulergarria da Shillako monarkek toki honetan ezartzea beren gortea. Tontorrak eta itsasoko brisa korear eraikin klasikoen arrapala formako teilatuekin jostatzen dira. Toki enblematiko eta ebokatzaileena Dunggung jauregia da, Wolji urmaelak bustitzen duena; azken hau Anapji izenez ere ezagutzen da. Egunez lehia bizia izaten da loto lore eta eraikinen egur polikromatuaren artean. Gauez jauregiak eta urmaelak osotasun harmoniatsua osatzen dute, eta ez da ondo bereizten zer den urmaelean islatzen dena eta zer den benetakoa.

Ez da harritzekoa jendea inguruan metatzea, urek bikoiztutako Imhaejeon pabiloiaren parean, gaueko argi ikuskizuna ikusteko asmoz, isiltasun eta kontenplaziorako gonbita onartuz. Dunggung bateratzearen oroimenez eraiki zuten, bertan jaialdi eta banketeak egiteko, eta atzerriko enbaxadei harrera egiteko. Errege-jauregi gotorlekua, Banwolseong, hegoalderago zegoen, gaur egun zelai bat den tokian. Hor Seokbinggoko elur-zuloa baino ez da geratzen, Joseon dinastiako Yeongio erregeak XVIII. mendean eraikitakoa. Ez oso urrun, Gyerim-eko bi mila urteko basoak kondairak kontatzen dizkigu, urrezko kutxak gordetzen zituzten printzeei buruzkoak, eta


Cheomseongdae delakoak, ÂŤizarrei begiratzen dien dorreakÂť, VII. mendetik astroen mugimenduak zaintzen ditu, Ekialdeko Asiako behatoki zaharrena izateaz harro. Kyochon Ma-ul auzo zaharretik igaro gara gero. Bertan hanok izeneko korear etxe tradizionalak zaharberritu dituzte, zorrotz eta usadio zaharrak errespetatuz. Horren ondoan dago Gyeongjuhyanggyo eskola konfuzianista, eta parean, Namcheon ibai gaineko zubi ederra, Woljeonggyo. Baina joan gaitezen apur bat iparralderago, Daereungwon-era. Taejeon-ro kalean oinez goazela, Hyeongsangang ibaiertzean, ezker-eskuin begiratuta lurra gorantz altxatzen da, emakume baten gorputz biri-

bildua balitz bezala. Mendixka koniko txikiek zipriztintzen dute paisaia, hiriaren erdiko oldarraldi berde surrealistan. Lehen begiratuan geologiaren kapritxo bat dirudi, baina natura ez den beste zerbaitek ere horretan esku hartu duela susmatzen dugu. Badirudi buztingile baten eskuak Gizeh-eko piramideak moldatzen ibili direla, horien ertzak leunduz, horien tontorrei forma konbexua emanez, beren forma tornuan landu eta gainazal laua desagerraraziz, gizakien eskalako tamaina emanez eta bere profilak leunduz, otzan, leun eta arin bihurtu arte. Hilobiak dira; hor gordetzen dira Gyeongju Shilla Erresumako hiriburu zeneko garai urruneko errege, erregina eta nobleen gorpuzkiak.

Bulguksa tenpluko patioa. 751. urtean eraikia, Shillako budismoaren maisulan arkitektonikoa dugu. Erdigunetik 16 kilometrora dago.


Goian, Bulguksa tenpluko txoko lasai bat; behean, kapera txiki bat. Ondoko orrialdean, antzinako pagodak.


GYEONGJU

Tumuluen parkean 23 errege-hilobi daude, bata bestearen ondoan dauden hiru eremutan banatuta. Bisita daitekeen bakarra Hwangnamri izenekoan dago: Cheonmachong edo Zeruko Zaldiaren Hilobia. Noseori eta Nodongri izenekoetan Seobongchong eta Geumgwanchong (IV. eta V. mendeak) hilobiak aurkituko ditugu, eta guztietan handiena, Bonghwadae delakoa, 22 metroko altuera eta 250 metroko diametroa duena. Cheonmchong-en bertan aurkituriko aberastasunen lagin bat dago ikusgai, baina erreprodukzioak dira. Originalak Gyenongjuko Museo Nazional ikusgarrian daude; azken hau Shillaren kultur une gorenaren ikurra da, herrialdeko museo historiko onena, bere hotsa 3 kilometrora baino gehiagora zabaltzen duen Emille Kanpaia (Seongdeok erregearena) buruan duela. Goraipamen budista Budismoa ondo errotuta dago Korean, bertara IV. mendearen hondarrean iritsi zenetik. Bere goraldian zegoela eta oraindik bost mendez hiriburu izango zela, Gyeongjuk denbora soberan izan zuen tenplu eta pagodak udaberrian loreak adina ugaritzeko. Hirigunean dago pagoda zaharrena; Seondeok erreginak eraikia eta harrizko lehoi eta zaindarien begiradapean, Bunhgwangsa edo “Enperadore Lurrintsuaren Tenplua”-ren azken aztarna da, VII. mendekoa. Mende bat lehenagokoa da horren ondoan dagoen Urre-herensugearen Tenplua, Hwangnyomgsa, 1238an mongoliarrek erre zutena; bere hondarrek gogorarazten digute, orduko errege-erreginen dinastiak, inolako umiltasunik gabe, «Shillaren lurra Budaren lurra» zela baieztatzen zuela. Hiriaren hegoaldean Namsan mendia ikusiko dugu,

apoteosi budista. Sidartaren hitza iritsi baino lehen gune xamanikoa zen hori gerora fede berrira atxiki ziren monjeek hartu zuten. Bertako mendi-magaletako txoko guztietan daude tenpluak, 122 guztira; eta horiekin batera, Budaren 57 harrizko estatua, 64 pagoda, 17 linterna, II. eta XII. mende arteko errege-hilobiak, eta jauregi eta gotorlekuen hondarrak. Ez da harritzekoa korearrek leku honi izen hau ematea: «zeruan izarrak adina tenplu dauden tokia». Guztia ikusten saiatzea erokeria izan liteke, baina ondorengoak ikusi gabe joatea tamalgarria litzateke: Tapgol haraneko behe-erliebeak, Seochuljiko urmaela, Chiburan-eko erliebeak eta Samneunggol haraneko eskulturak. Baina harribitxietan preziatuena, Shillako budismoaren maisulan arkitektonikoa, erdigunetik 16 kilometrora dago: Bulguksa tenplua. 751. urtean eraikitako tenplu hau diseinu, zurgintza eta dekorazio erakustaldia da. Herensuge eta estatua erraldoiek Laino Zuria (Baegungyo) eta Laino Urdina (Cheongunyo) zubietara igotzeko gonbita egiten digute Dabotap pagoda ikusteko, apaindura gutxikoa, erabat shilla estilokoa, baita Seokgatap pagoda apainduagoa ere, Beakje erreinuaren moldeetatik hurbilago dagoena. Baina mendien berdeak badu oraindik beste sorpresa bat tenplutik ez oso urrun; alegia, Seokguram haitzuloa. Bertan granito zuriz eginiko Gautamaren estatua jesarria dago, eta inguruan ditu deva, bodhisattva, arhat, vajrapani, avalokiteshvara deiturikoak, eta, batez ere, Lau Errege Zaintzaileak eta Zortzi Jainko Jagoleak. VIII. mendetik, Budak hemen dirau, bhumisparsha posizioan, esku bat zerura begira duela eta bestea lurra ukitzen.

GIDA PRAKTIKOA Noiz Urria da Gyeongjura joateko garai ona, Shillako Kultur Jaialdia orduan izaten baita.

Iritsi Guztia eskura dagoen herrialde txikia da Korea. Autobusez eta trenez ondo komunikatuta dago bai Seuldik bai Busanetik.

Mugitu Hirian mugitzeko onena oinez edo bizikletaz ibiltzea da. Eta inguruak bisitatzeko garraio publikoak primeran funtzionatzen du.

Ostatu hartu Dudarik gabe, «hanock» bat probatu beharra dago.

23


Trolltunga NORVEGIAKO IRATXOAREN MINGAIN LUZEA

24


Gero eta jende gehiagok hautatzen du Norvegia turismoa egiteko. Eta ulertzekoa da, Europa iparraldeko herrialde horrek edonor txunditzeko moduko paisaiak eta natura-eremu ikusgarriak baititu. Trolltunga izeneko behatoki naturala ederretan ederrenetakoa dela esan daiteke, 700 metroko garaieratik begiratzen baitio behean duen Ringedalsvatnet aintzirari. Bertara heltzeko, dena den, sasoian egon behar da eta, jakina, jarrera arduratsua izatea komeni da, inolako istripurik gerta ez dadin. Testua: Unai Agirre Argazkiak: Tore Meek

25


TROLLTUNGA orvegian edonor txunditzeko natur eremu eta paisaiak daudela gauza jakina da, baina ez dira asko egongo Trolltunga izenekoa bezain zirraragarriak. Izenak ÂŤiratxoaren mingainaÂť esan nahi du, eta amildegi batean esekita dagoela ematen duen harritzar honek badauka, bai, mingain luze baten antza. 700 metroko altueratik begiratzen dio Ringedalsvatnet aintzirari, Skjeggedal herrian, eta bertako ikuspegia arnasa kentzeko modukoa da. Inguruan dituen mendiak ez dira nolanahikoak, 1.500 metro har baitezakete, eta ingurune horretan nonahi aurki daitezke laku eta aintzira txikiagoak. Elurra ere topatuko du bisitariak, nahiz eta uda betean joan. Eremu ikusgarri hori duela 10.000 urte sortu zen,

N

26

planeta hotzaldi luze batean zegoenean. Orduan, hor inguruan dagoen glaziarraren ertzak amildegiraino heldu ziren; ura mendiaren zirrikituetan izoztu zen, eta azkenean harkaitz zati handiak apurtu zituen, gaur egun duen forma emanez. Ibilaldi luze samarra Edonola ere, ez pentsa begiratoki natural honetara heltzea erraza denik. Denbora izatea eta sasoian egotea eskatzen du; izan ere, Skjeggedaletik abiatuta gutxienez lau edo bost orduko ibilaldia egin behar da bertaraino –beste horrenbeste bueltatzeko–, mendiak zeharkatuz eta hasieratik bukaeraraino 900 metroko malda igoz. Ez da gutxi. Eguraldiak, gainera, garrantzi handia dauka munduko txoko honetan, eta ibilbide


eder hau ekain erdialde eta irail bukaera artean egitea gomendatzen da. Goizago edo beranduago egitea zaila eta, batez ere, arriskutsua izan daiteke, hotzaren, elurraren eta haizeteen ondorioz. Kontuan hartu behar da, bestetik, eguraldia zeharo desberdina izan daitekeela beheko fiordoan edo mendi puntan. Ildo honetan, Norvegiako Gobernuko Turismo bulegoak ibilbide osoa ondo pentsatuta izatea gomendatzen du, eta arropa eta oinetako egokiak, mapa, iparrorratza eta janari eta edariak eramatea; izan ere telefono estaldura nahiko kaskarra da eta bidearen tarte batzuetan ezin da gailua erabili. Goizean goiz abiatzea ere aholkatzen dute, gauak ez gaitzan bidean harrapa, gau norvegiarrak zinez hotzak baitira! Arduraz jokatu behar da, beraz, bai bertara heltzeko

bidean, baita Trolltungan bertan ere. Izan ere, leku polit horretako argazkiak ateratzeko orduan bisitari batzuek jarrera axolagabeak hartzen dituzte sarritan, eta gerta daiteke istripuren bat izatea. Halaxe jazo zen duela urte gutxi, 24 urteko gazte australiar bat, selfie bat atera nahian, begiratokitik erori eta hil zenean. Hilabete batzuk lehenago, Toby Segar izeneko beste gazte batek kritika ugari jaso zituen leku horretan bertan atzerantz itzulipurdia egin zuenean. Baina Trolltunga ez da Norvegiako behatoki arriskutsu bakarra. 2013ko urrian, Diego Garcia izeneko Valladolideko ikasle batek bizia galdu zuen “Pulpituaâ€? izeneko haitzetik erorita, beheko fiordoei argazkiak ateratzen ari zela. Beraz, herrialde hartako ingurune ederrez gozatzekotan, hobe kontuz ibiltzea.¡

Uda izan ohi da Trolltungara joateko garairik onena. Ikuspegia ederra da zinez, eta argazkiak, noski, ikusgarriak.

27



Oaxaca MEXIKARREN ALTXORRA Testua eta argazkiak: Nuria Lรณpez Torres


Bidaia zirraragarria egitera goaz zapoteka kulturaren bihotzera, mezkalaren iturburuetara, koloreak milaka, oihanak emaritsu eta hondartzak tatxagabe diren parajeetara. Kulturen arteko ezkontzak Mexikoko mirarietako bat bihurtu duen lurraldean barneratzera goaz.

axaca da, dudarik gabe, Mexikoko aniztasuna eta bizitasuna ondoen islatzen dituen estatua, bai bertako giza aberastasunagatik eta bai geografiagatik. Mestizaje kulturalak oso erro sakon eta sendoak ditu hemen, belaunaldiz belaunaldi ia-ia batere aldatu gabe bizirauten duten antzinako ohiturak bezain sendoak. Estatu honetan era guztietako paisaiak eta ekosistemak aurkituko ditu bidaiariak, landaretza marduleko guneekin hasita hondartza isolatu eta birjinetara, Mexiko osoan ondoen zaindutako herrigune historikoa duen hirietako batetik igaroz. Estatuko hiriburua, Oaxaca de Juarez, herrialde osoko hiri dotore eta pinpirinetako bat da. Unescok munduko ondare kultural izendatu zuen 1987an. XV. mendean sortua, barroko novohispano delakoaren eraikinik ederrenetarikoak daude bertan. Horietako bat da katedrala, 1554an eraikitzen hasia eta XVIII. mendean burutua. Erdialdeak garai kolonialaren distira betera garamatza, jauregi eta oinetxe dotorez josita baitago. Horietako asko hotel zoragarri bihurtu dira, edota jatetxe, arte galeria eta kultur etxe, eta nahi duenarentzat ikusgai daude. Oaxaca hiri patxadatsua da, bizitzeko erritmo aproposa hartu duen hiria, presa askorik gabe, baina beti ekinean eta bizitasunez. Hiri pinpirina, jakitun da herrialde osoarentzat ume kuttunetako bat dela, bere baitan ezin konta ahala altxor gordeta. Ezinbestekoa da Benito Juarez azoka ezagutzea, eta bisita patxadaz egitea. 1894an ireki zituen ateak, eta bertan barneratu orduko bete-betean harrapatzen zaituen kolore, usain eta soinu zurrunbiloak eratzen duen zentzumenen eldarnio horretan murgiltzea berebizikoa da; baita ere kalexka estuetan barna ibiltzea era guztietako produktuz goraino betetako postuen artean, eta jakina, lilurak besarka zaitzan uztea. Gastronomia mexikarra aberastasun eta aniztasun handiena dutenen artean dago, eta hori argi egiaztatu dugu azoka honetan, jaki autoktonoen sail amaiezinak

O

30


OAXACA aurkitu baititugu, errezeta zoragarriak osatzen laguntzeko. Elbira andrearen postua oso bitxia da. Bere berezitasuna chapulinak saltzea da, hau da, matxinsalto frijituak, baina era askotara prestatuak. Izan ere, Elbira andreak osagarri desberdinekin ontzen ditu, eta gisa horretan, hamaiketakoa egiteko edo arratsaldean zerbait ahoratzeko mokadutxo ezin hobea dira. Txile piperrekin, baratxuri eta limoi pixka batekin, mexikarrentzat benetako gutizia dira. Chapulinen errazioa Oaxacako mezkal on batekin lagunduta hartu behar dugu. Mezkala herrialdeko bederatzi estatutan ekoizten dute, maguey izeneko landarea (agabe espezie bat) dagoen lekuetan, baina denetan entzute handienekoa da Oaxacan ekoitzia. Mexikar esaera zahar batek dioen bezala: «Gaitz

ororentzat, mezkala, eta poz ororentzat ere mezkala». Mezkalaren botilan, batzuetan xixare bat sartzen dute, landarearen sustrai artean hazten den xomorroa, frijitu eta likoreari gehituz ukitu berezia emateko. Jaki ezohikoenak ez ezik, azoka horretan eskualdeko artisautza produktuen eskaintza zabala ere aurkitu dugu. Nabarmentzekoa da Oaxaca dela Mexiko osoko artisautza ekoizlerik handiena, eta herrialde osoan aurkituko ditugun artisautza lanen zati handi batek eskualde oparo honetan du jatorria.

Oaxaca de Juarezeko eguneroko bizitza. Hiriaren «arnasa» entzuteko merkatuetara joatea bezalakorik ez dago. Erreportajea zabaltzen duen irudian, katedrala.

Artisautza lanen ibilbide liluragarria Oaxacako artisautza lanen ibilbide liluragarria, “La Ruta Mágica de las Artesanías Oaxaca” delakoa, paradisua

31


OAXACA Monte Alban santutegia hiritik 10 kilometrora dago. Gune arkeologiko ikusgarria da.

32

da artisautza gogoko dutenentzat, mendeetako tradizioei segika sortu eta esku txeratsu eta arretatsuek findu dituzten lanen zaleentzat. Globalizazio eta abaila biziko aroan, oaxacar artisauek beren arbasoen jakintza, sentiberatasun eta sormen berarekin jarraitzen dute buztina, zura, harria, zeta edo kotoia eraldatu eta aparteko obra bihurtzen.. Esaterako, Santa Maria Atzompa herrian (Oaxacatik 9 kilometro eskasera), buztin berde beiraztatua lantzen du herri osoak. San Bartolo Coyotepec herrian (13 kmra), aldiz, buztin beltzezko zeramika egiten dute, munduan bakarra, oso prozesu neketsua eta denbora asko behar duena akabera distiratsu hori lortzeko. Bestalde, San Martin Tilcajete herrian (23 km-ra), kopal zurean arretaz zizelkaturiko alebrije ospetsuak aurkituko ditu bidaiariak, hau da, izaki miragarriak, artisau hauen irudimen emankor eta ametsetatik sorturiko irudi koloretsu eta xehetasunez apainduak.

San Martin Tilcajetetik 4 kilometro eskas ekialderantz, Santo Tomas Jalieza herrian, emakume zapotekak ikusiko ditugu gerriko ehundegiarekin lanean. Ehungile hauen sormena ikaragarria da, eta beren kosmobisioaren sinbolismo mistikoaren berri ematen dute oihal zoragarri horiek. Errepide nagusira itzuli eta 2 kilometro eskasera, San Antonio de Castillo Velascora iritsi gara, hango artisau bikainak ezagutzeko. Oihala artisau eran lantzen duten emakume trebe hauek zetazko eta kotoizko hariak erabiltzen dituzte, gehienbat emakume zapoteken soineko eta blusa ederrak josteko. Azkenik, Ocotlan de Morelos herrian, antze handiz lantzen dute metal gordina hainbat objektu itxuratzeko, hala nola ezpatak, aiztoak, sableak eta abar. Kasu honetan, langintza hau garai kolonialaren herentzia da, Toledoko maisuei ikasia. Ibilbide benetan emankorra da, eta zenbait egun behar dira herri zoragarri hauek eskaintzen duten guztiaz


disfrutatzeko: elizak, museoak, azokak, plaza xarmagarriak. Hainbat gune arkeologiko ere badaude nabarmentzeko modukoak, adibidez, Santa Maria Atzompakoa. Nolanahi ere, sekreturik gordeenetako bat Tehuantepec istmoko brodatuak dira. Oso bazter ederra da, baina nekeza da hara iristea, bidean dauden mendi sail malkartsuen eta horiek sigi-saga igarotzen dituen bidexka narrasaren eraginez Oaxaca hiritik abiatuz gero egin beharreko 270 kilometroko ibilbidea amaiezina bihurtzen baita. Halere, bertan, emakume zapotekek jantzi tradizional ikusgarriak brodatzen dituzte, lore irudi koloretsuz beteak. Monte Alban, zapoteken santutegia Mexiko aberastasun handiko herrialdea da, alde askotatik begiratuta. Alde arkeologikoa da horietako bat, izan ere, herrialde osoan barreiatuta daude gune arke-

ologikoak, Karibe inguruan hasi maia kulturarekin, erdialdeko mexika eta azteka eremuak zeharkatuz, hegoaldeko zapoteken lurrak igaro eta Mexikoko Golkoko olmeka kulturara heltzeraino. Monte Alban zapoteken antzinako hiriburua izan zen, eta Mexikoko hegoaldeko lurralde honetan, paraje menditsuan dago kokatua, Oaxacako hiru bailarak gurutzatzen diren lekuan: ZimatlĂĄn, Tlacolula eta Etla. Zapotekek arkitekturaren eta astronomiaren arloetan zuten jakintza dela-eta, Monte Alban izan zen Mesoamerikan eraiki zen lehen hirietako bat. Bere loraldia K.a 500 eta K.o 800 urte bitartean izan zuen, 35.000 biztanlera izateraino iritsita. Garai horretan zapoteka kultura zabaldu egin zen, eta egungo Oaxaca estatuan ez ezik, Puebla eta Guerreroraino ere hedatu zen. Alfonso Cano arkeologoak 1932. urtean aurkitu zuen Monte Albanen “7. hilobiaâ€? deritzona, Amerikaren historiako hilobirik aberatsena: urrezko eta jadezko 500

Kulturari eta naturari lotutako eskaintza oparoa du aberastasun handiko inguru honek, esaterako Chacahua laku ezezaguna edo inguruetan lantzen den artisautza.

33


OAXACA

Oaxaca estatuan jai ugari ospatzen dituzte urte osoan zehar. Erro sakonena dutenak «Las Velas» izenekoak dira, Tehuantepec istmoaren inguruan burutzen direnak.

pieza baino gehiago, besteak beste, lepokoak, belarritakoak, besoetakoak, harri-kristalezko kopak, jaguar hezur zizelkatuak, eta turkesazko maskara sorta itzela. Altxor horren zati bat Oaxacako Kulturen Museoan dago ikusgai, Santo Domingo komentuan. Oaxaca hiritik hamar kilometro eskasera dago Monte Albaneko gune arkeologikoa, hiria baino 400 metro gorago. Hiritik abiatuta oinez egiteko moduko txangoa da, baina igoera gogorra denez, komeni da hotelek antolatu ohi dituzten autobusetako bat hartzea, merke samar ateratzen baita. Monte Alban iluntzean bisitatu behar da, argitasun berezi horrek den-dena urreztatzen duenean eta milaka urteko antzinatasuna duten harri horiez lasaitasuna jabetzen denean, bidaiaria, orduan, eseri egingo baita eraikin multzo horren handitasunari behatzera, eta bertako bizimodua irudikatzen saiatuko da. Eta segidan bere buruari galdetuko dio zer gertatzen ote zen 300 metro luze eta 200 metro zabal den plaza horretan. Beharbada produktuen salerosketako leku bat zen edo agian antzina-antzinako errituak egiten zituzten. Bidaiariak, bere begiratokian eserita, iragan garai batean Mesoamerikako zibilizazio handienetako baten sehaska izan zen leku horren indarra senti dezake. «Las Velas», jairik kuttunenak Oaxaca estatuan jai ugari ospatzen dituzte urte osoan.

34

Batzuk gurean ospatzen ditugun antzekoak badira ere, beste batzuetan argi eta garbi sumatzen da kristautasunaren ezarpenaren aurreko ohituren arrastoa. Horietako bat da Guelaguetza izenekoa. Uztailaren azkeneko bi astelehenetan, Oaxaca hirian, hamasei talde etniko elkartzen dira Cerro de Fortineko auditoriumean, eta beren dantza eta musika tradizionalak aurkezten dituzte jantzi bereizgarriak soinean dituztela, ikuskizun koloretsu batean Halere, “Las Velas” izeneko ospakizunak dira erro sakonena dutenak eta Oaxacako, zehazki Tehuantepec istmoaren inguruko, jairik ikusgarrienetakoak. Zapoteka, chontal, huave, zoke, mixe, mixteko eta chinanteko herriak bizi diren lekuetan festa nagusia da. Maiatzean izaten dira “Vela” esanguratsuenak eta ugarienak. Jaiaren muina familien, taldeen edo lanbideen zaindariak omentzea da. Asabenganako kultuaren adierazle den heinean, ospakizunaren jatorri prehispanikoa nabarmendu izan dute, eta era berean, artoaren kultuarekin zerikusia ere izan dezakeela diote (kultura mesoamerikarretan funtsezko elikagaia, baita gaur egun ere) baita lehenengo euriteen etorrerarekin ere. Errorik sakonenetik hasita lorerik azalekoenera, gure bidaian makina bat altxor aurkitu ditugu herrialde miragarri honen aniztasuna, bizitasuna eta aberastasuna lau haizetara aldarrikatzeko... •


35



Carloforte (U PÃ ize) TABARKINOEN HISTORIA BIZI-BIZIA Testua eta argazkiak: Oriol Clavera


CARLOFORTE

Sardiniako hego-mendebaldean dago San PÊ uhartea, 50 km² eskasekoa, baina bere bizkarrean gainezka egiten du Historiak. Haurrak, arrapaladan pilota bati segika, tabarkinoz mintzo dira, beraien gurasoak, aitona-amonak bezalaxe. Haien arbasoek Afrikako Tabarka uhartetik ekarri zuten hizkuntzak hortxe dirau eta bizi-bizi betetzen ditu kaleak.

38


iazza della Repubblica puri-purian dago. Uda iritsi da, eta Carloforteko biztanleak kalera ateratzen dira beroak estutzeari utzi orduko. Atzera eta aurrera dabiltza familiak, adinekoak nahiz gazte jendea, Sardiniako mutur honetara iritsi diren bisitariekin nahasiz. Plaza erdian lau ficus eder, erraldoi, eta egun osoan eskaini dioten gerizpeari esker, bero galda ez da plazaz jabetu. Landareotako bakoitza biribilean inguratzen duten banku handiak herritarrentzat palku modukoa bihurtzen dira, bereziki nagusientzat, begira-begira, hortixek ikusten baitute nola igarotzen den denbora beraien arteko elkarrizketek

P

jarritako erritmoan, paseatzen dabiltzanen hara-hona etengabean, bizikleta gaineko haurren joan-etorrietan, eta behar bezain bizkor ibili ez den neskatilaren eskuetan urtuz doan izozkian. Neskatila irrikatsua beroarekin norgehiagoka berezi horretan lanpetuta dabilen bitartean, porturantz daraman kale zabalaren kantoi batean, beharbada handitasuna eman nahian Piazza Carlo Emanuelle III deitzen duten horretan, denda txiki batek bizargilearen eta bezeroen arteko solasaldirako tartea zabaltzen du. Baliteke beren arbasoak uhartera iritsi zirenekoa hizpide hartu izana inoiz.

Argazki handian, Guidi hondartza, hegoaldean. Ondoan, San Carlos elizako dorrea. Erreportajearen hasieran, San Carlos eliza, atzealdean Sardinia ikusten delarik.


CARLOFORTE Beheko argazki handian, ilunabarreko argi bereziek irlako eraikinetako kolore okre, gorri eta berdeei bizitasuna ematen diete.

40

Kolonizazioa Horren harira, gogora ekar dezagun XVI. mendearen erdialdean Italiako Pegliko eta Liguriako beste herri batzuetako biztanleek Tunisiako Tabarka hiriaren pareko uharte txikia kolonizatu zutela, Lomellini etxekoak, Pegliko jauntxoak, buruzagi zituztela. Bi mende eman zituzten han, besteak beste, korala ustiatzen; eta halako batean, korala urritu zela-eta, itsaslapurrak zelatan zebiltzala-eta, Tunisiako bei-ari esportazio eskubideak ordaindu behar izatetik salbuetsiz Lomellini etxekoak mesedetzen zituen ituna bat-batean ezerezean geratu zela-eta, gero eta gogorragoa bihurtuz

joan zen hango eguneroko bizimodua, harik eta bei horrek uhartea okupatu zuen arte, segidan, bizitzeko leku seguruago baten bila alde egin gabe han jarraitzen zutenak harrapatu eta esklabo egin baitzituen. Sardiniako Karlo Emanuel III.ak gatibuak askatzea lortu zuen, eta San Pietro uhartean (San Pè, tabarkinoz) kokatzea proposatu zien; izan ere, lehenago ihes egin zutenetako batzuek jada sortua baitzuten Carloforte (U Pà ize), 1738. urtean. Gainerakoak bi taldetan banatu ziren: alde batetik, Tabarka Berria izendatu zuten beste uharte batera jo zuten batzuek, gaur egungo Alacanteko kostalde parean, orduko Valentziako Erresuman;


eta bestetik, Calasetta (Câdesédda) herrira ere jo zuten, Sant’Antioco uhartean, San Péren ondoan. Ia hiru mende geroago, sei mila biztanle pasatxo dituen hango biztanleriaren %90ek tabarchini deritzon dialektoa erabiltzen du egunerokoan; hau da, antzinako genoeraren aldaera, mendez mendez kontinentean galduz joan ziren hitzak eta forma gramatikalak gorde dituena, eta sardinieraren, arabieraren (batez ere arlo gastronomikoari lotutako hitzetan) eta toskaneraren eraginak dituena. Hizkuntza hori eskolan erakusten dute irakasleek prestatutako proiektuen bidez eta Sardiniako adminis-

trazioaren eta udalaren beraren finantzabideei eta babesari esker. Mintzo horren hitzen bizitasunaz lagunduta ibili ditugu etorri ahala badoazen kaleak, fatxada koloretsuen artetik igaroz, balkoietan eskegitako arroparen azpitik; eta hain zuzen ere, trapu horiek nolabait ziurtatzen dute, beste hainbat lekutan ez bezala –tokian tokiko berezkotasun eta berezitasuna errotik erauzten duten legeak ezarrita–, hor bizi egiten direla. Eta zer hobeto arropa kanpoan zabaltzea baino, lehortzeko, egurasteko. Herriaren goiko aldetik beherantz lerratzen den brisak igarotzean belaontzi baten oihalak be-

Bertikalean, Piazza della Republica, biztanleen topaleku. Ondoan, Carloforte zipriztintzen dituzten palmeretako batzuk, eta Piazza Pegliko Erorien aldeko Monumentua.

41


CARLOFORTE

Ondoko argazkian, goizean goizetik arrantzu-sareak konpontzen. Behean, Carlo Emanuelle III.aren omenezko estatua. Hurrengo orrialdean, Sardiniako ikuspegia Carloforteko kostaldetik.


zala puzten dituen izara horien argi-itzalen jokoak laguntzen ditu kalean gogotsu ari diren bi emakumeren berriketak eta Esklaboen Andre Mariaren elizatik datozen kanpai hotsak. Eliza horretan Madonna beltz bat dago, uhartea garai batean mehatxatzen zuten piratek esklabo hartutako batzuen askapenean, fededunek diotenez, hainbeste lagundu zuena. Hondar leun-leuna eta ur gardena Hegoaldeko eta ekialdeko itsasertzean badira hondar ale xehe-xeheko hareatzak. Ez dira asko, dena den, eta berebiziko kontrastea sortzen dute gehientsuenean harritsu eta malkartsua den itsasbazter horretan, esaterako, uhartearen hegoaldeko Punta delle Colonnen ur azalean nabarmentzen diren haitz puska horiekin. Halere, hondartza orduen zale ez hain amorratuentzat, eragozpen handia ere ez da hori. Zereginik ez da falta, esaterako, itsasbazter hori alderik alde igaro, batere maiztuak ez diren errepide, bide eta xendretan barna, halabeharraren esku utzita bat-batean kalaren batekin topo egitea, esaterako, Guidiko hondartza txikia, hegoalde horretan bertan. Hor bainua hartzea ezin tentagarriagoa da, hondartza gogoko ez dutenentzat ere bai. Uhartean lehorreratu zirenean, hemendixe egin zutenek ziurrenik pentsatuko zuten paradisura iritsiak zirela. Arimarik gabeko paradisua, nahiz eta handik igaroak diren antzinako zibilizazioak, Nuraghisen aurkitutako aztarnei erreparatuta behintzat; agertu izan baitira hor ere, Sardinia osoan bezalaxe, eta K.o. III. mendeko inskripzio punikoak ere azaleratu dira. Baina badirudi herri horiek ez zu-

tela hemen finkamendu iraunkor edo behin betikorik egin, egungo tabarkinoen arbasoek egin zuten bezala. Carlofortera itzulita, hegoaldetik gatozela gatzaga zabalak aurkitu ditugu bidean. Garai batean bertakoei ogibidea eman zien horrek; eta gaur egun, aldiz, hegazti espezie askoren babesleku dira parajeok, eta ornitologiaren zale ugariren topaleku. Gaurko jarduera ekonomiko nagusia turismoa da eta horrekin zerikusia duen guztia. Garrantzi handia du, halaber, arrantzak, eta hor nabarmentzekoa da atunketa, almadraba erabilita. Bi arrantzale ari dira, goiztiar, herriaren erdialdeko etxabe batean sare konpontzen. Aparejuz eta trastez beteriko bodegan, lanak arintzen dizkien irrati txiki batetik aireratutako soinu metalikoak leihotik ihes egiten du eta goizaldeko haize freskoa barneratzen da trukean. Afrikako uhartetik 1738. urtean bertaratu ziren gizon eta emakume haien oinordekoak dira eta itsasoa dute lantoki, topo egitez eta topeka egitez, batailaz, erbestez eta migrazioz hitz egiten duten istorioz gainezka egiten duen itsaso hori, egun kontzientziak astintzen dituena bere urak bihurtu diren tragediaren aurrean axolagabe dirudien kontinente horretan. Carloforteko kaleak, gainerakoan, huts-hutsik daude goizaldeko tenore honetan, zain daude biztanleak noiz esnatuko beren buila patxadatsuarekin eta beren bizkarretan daramaten Historiaren oroitzapen horrekin, edozein plazatan, edozein egunetan, gaur bertan, esate baterako, pilotari segika arrapaladan doan haur horrengan aditzeko, haztatzeko eta ia-ia usaintzeko modukoa den arrasto horrekin.¡

GIDA PRAKTIKOA Museo Casa del Duca Carloforteren sorrerarekin batera 1738an eraikitako gotorlekuan kokatutako museo honetara bisita egitea aukera ezin hobea da irudikatzeko, garai bateko dokumentuen bidez, nola joan zen dena. Era berean, uhartean hain leku esanguratsua izan duen atunaren arrantza nolakoa zen ikusiko dugu bertako aretoetan, baita tabarkinoen beste zenbait alderdi kultural eta etnografiko ere.

Sagra del Cus Cus Tabarchino jaialdia Beren jatorri afrikarraren herentzia da kuskusa, eta horren inguruko jaialdia antolatzen dute urtero, udaberrian.

43



Marshrut 77

TAIGA EZAGUTZEKO ALTAI MENDILERROAN IBILBIDEA Testua eta argazkiak: Isidro Esnaola

Errusia, Kazakhstan, Txina eta Mongoliaren arteko mugan zabaltzen den Altai mendilerroak aukera polita eskaintzen du taigara hurbiltzeko eta inork zanpatu gabea dirudien naturaz gozatzeko. Ustekabez eta sentsazioz beteriko ibilbide zoragarria.

45


MARSHRUT 77

arshrut 77 bideak (ÂŤ77 ibilbideaÂť, errusieraz) Altai mendilerroa iparraldetik zeharkatzen du, Ob errekaren iturburuan hasi eta Teletskoie (urrezko) aintziraraino. Sobietar Batasunaren garaian oso zabalduta zegoen ibilbide hori egiteko ohitura. Udako hilabeteetan bi egunetik behineko maiztasunarekin mendizale talde bat abiatzen zen hori egitera. Garai hartan, irteeran eta amaieran aterpe bat zegoen eta ibilbidearen erdialdean beste aterpetxo bat. Horiek ziren mendi bideko azpiegitura guztiak. Erdiko

M

46

aterpea helikoptero baten bidez hornitzen zuten eta mendizale taldeak atsedena hartzeaz gain elikagaiak ere jasotzen zituen ibilbidearen bigarren zatiari ekiteko. Perestroika garaian aterpeak pribatizatu egin zituzten eta hortik aurrera 77 ibilbidearen gainbehera etorri zen. Bideak inguru basatiak zeharkatzen ditu. Altai Errepublikak 93.000 kilometro koadro ditu, Portugalen pareko azalera, eta apenas 210.000 biztanle. Gehienak errepublikaren ertzetan bizi dira. Gainerakoan, lurraldeak ukitu gabe jarraitzen du, ehiztariak besterik ez


dira ibiltzen. Gaur egun, mendizale gogotsu batzuk kenduta, inork ez du ibilbide hori egiten. Gainera, azpiegiturarik gabe nahiko gogorra egiten da, bizkarrean hartu behar baituzu 13-15 egunetarako mantenua. Ibilbide osoan, munduko gainerako guztiarekiko lotura bakarra sateliteen bidezko telefonoa da. Taiga Altai mendien hegoaldea esteparen klima eskualdean kokatzen den bitartean, iparraldea taiga eremuan sartzen da eta Marshrut 77 ibilbidea ere hortxe dago. Taiga eremu natural zabalena da, Eurasia osoa zeharkatzen du Eskandinaviatik Japoniako Hokkaido irlaraino. Beheko muga 42. paraleloan finkatu da, Hokkaido irlan, Euskal Herriaren parean. Kontinentean, beheko muga goraxeago dago. Goiko muga, aldiz, 74. paralelora iristen da, Siberiako Taymur erregioan. Eremu umel eta hotza da eta baso koniferoa izatea da bere ezaugarri nagusia. Taigaren mugan kokatzen da Altai mendilerroa, horregatik 1.200 metrotik gora baino ez dugu topatuko taiga basoa. Orain dela urte batzuk, 1.800 metrotik gora ez zegoela basorik gogoratzen dute bertako biztanleek. Gaur egun 2.000 metroan kokatzen da zuhaitzen goiko muga. Klima berotzeari esker, nonbait, basoaren goiko muga 200 bat metro igo da azken 20-30 urteetan.

Aurreko orrialdeetan, batetik Ivanovo aintziraren gaineko ikuspegia, eta bestetik, Zaiga Nos lepotik jaisten, Izhima errekara bidean. Ezkerreko orrialdean lorez betetako zelaia Utxal errekako bidean. Azpian, Mayak (itsasargia) mendiaren tontorra, ibilbidearen puntu garaiena (2.600 metro).

Ibilbidea Barnaul hiritik abiatu, eta lehenengo egunean Edigan herrixkaraino iritsi ginen, Katun errekaren ondoan. Garai batean aterpe bat zegoen bertan. Biharamunean, hortik hasi eta 16 egun geroago Urrezko Aintziran (Teletskoie ozero) bukatu genuen. Tartean hiru atseden egun egin genituen. Batez beste 20 km egiten genuen egunean; hasieran gutxiago, pisu handia generamalako, eta amaieran, tarte luzeagoak. Bidea 600 bat metrotan hasten da. Lehen egunean altuera irabazten da 1.600 metrora iritsi arte. Gainerakoan, 1.200 metrotik gora doa bidea. Puntu garaiena Mayak (itsasargia) tontorra da (2.600 metro), eta ibilbidearen bosgarren egunean gainditu genuen. Landareak 1.200 metrotik gora hostoerorkorren zuhaitzak desagertu egiten dira, batez ere urkiak (beryoza, errusieraz); eta koniferoak soilik gelditzen dira: pinu arrunta, pinu gorria, izeiak, laritzak. Horien artean, Siberiako zedroa da zuhaitz nagusia. Bere azikulek boskoteak osatzen dituzte. Oso zuhaitz urtetsua da, 800 urte izatera irits daiteke. Haranetan 40 metroko aleak ikusten dira. Goialdeetan, aldiz, askoz txikiagoak izaten dira. Bere ezaugarriengatik oso landare garrantzitsua da taigan. Bere hostotza trinkoak zuhaitzaren orpoa lehor egotea ahalbidetzen du. Taigan topatuko dugun leku siku bakarra zedro horien oina da. Gainera, larrialdi batean azalak erraz hartzen du 47


Ondoan, Mayaketik zabaltzen den ikuspegia. Beste orrialdean, Kizyk Gak-en (soro gorria) kanpalekua eta arrantzatutako amuarrainak.

48


MARSHRUT 77

sua. Bere izerdia oso eranskorra da. Arropak zikinduz gero, ez dago modurik zedroaren izerdia kentzeko. Basoaz gain, landaretza oso aberatsa da. Belar eta lore mota ezberdinak bata bestearen atzetik agertzen dira. Hezetasunak eta hotzak finkatzen dute bakoitzaren txanda. Kuku-belarren (aquilegia) lore urdinak ekainean eta laranjak udan (ogonyok). Zelaiak loreen arabera joaten dira kolorez aldatzen uda osoan zehar. Irail hasieran, udazkeneko okreak dira nagusi. Laster txuria bilakatzen da kolore bakarra negu osorako. Leku garaietan ez dago zuhaitzik, baina zuhaixka batzuk hazten dira, jatorriz tundrakoak, esaterako, urki nanoa (Betula nana) edota Salix polaris. Zuhaixka hauen garaiera elurraren kotak finkatzen du. Neguan elur geruzaren gainean azaltzen diren adaxkak hotzak akabatzen ditu gupidarik gabe. Nahiko traba handia egiten dute ibiltzerakoan, adaxkek elurraren pisuarengatik-edo forma ahurra hartzen dute eta pauso bakoitzean hanken artean trabatu egiten dira. Eguraldia Eguraldia nahiko aldakorra da egunean zehar. Taigan ia egunero egiten du euria. Euri-jasak, ekaitzak eta xirimiria tartekatzen dira. Azkenean, hezetasun trinko eta gogaikarriak dena harrapatzen du. Errekak ere emaritsuak dira eta erosio handia eragiten dute. Tarteka, zenbait lekutan ibilgu zahar lehorrak ikusten dira eta aldamenean ubide berriak, erosioaren ondorioz eroritako arrokek ibaiaren norabidea aldatu dutelako. Ekaitzek suteak eragiten dituzte. Bertan ez dago inor suteak itzaltzeko eta berez-berez itzaltzen dira. Ez da arraroa mendi magal luze bat osorik erreta ikustea. Zenbait lekutan zuhaitzik gabeko muinoak ere ikusi ditugu. Horietako batzuetan zuhaitz gutxi batzuek erreta ere zutik irauten dute. Ezaugarri horiek lurrak burdina ezkutatzen duen seinale dira, eta horregatik tximistorratz moduan funtzionatzen dute. Fauna Animaliei dagokienez, Altaiko taiga aberatsa da. Erreka eta lakuetan erraz topa daitezke amuarrainak. Beste arrain espezie endemiko bat timaloa da (Thymallus arcticus), baina aintzira jakin batzuetan baino ez dira bizi. Ugaztunei dagokienez, zaldi taldeak ikusten dira. Hartzak, oreinak eta bestelako animalia handiekin, ordea, arrastoak soilik topa daitezke; oso zaila da halakoak ikustea, pertsonengandik alde egiten baitute. Bero handiko egunetan agian, zortea lagun izanez gero, ikus daitezke hartzak mendi tontorretatik jaisten. Hori bai, bailara batetik bestera pasatzeko den-denek erabiltzen dituzte bidezidor berberak: oreinak, hartzak, ehiztariak eta mendizaleak‌ Ez dago jakiterik zein dabilen zeinen atzetik, baina bidexka horiek taigako autobide modukoak bilakatzen dira. 49


Goian, onddoak, likenak eta harrautsi belarra. Behean, habia eta ÂŤzhimolostÂť aran mota. Eta argazki handian, Uymen aintzirara iristen den jaitsiera.

50


MARSHRUT 77

Lurra Leku askotan lurra lohitsua da, zingirak osatzen dira bailaretan. Nonahi egin dugu topo errekatxo, erreka eta ur-jauziekin. Horien inguruan uraren zarata izugarria bada ere, pixka bat aldenduz gero, berehala etortzen da isiltasuna. Bidelagun bihurtzen den beste soinu bat txorien kantuak dira, baina hauek, batez ere, haranetan entzuten dira. Mendian gorako bidean eta kanpalekuetan noizean behin mokoker gorri bat agertu zaigu. Gainerakoan, isiltasuna da nagusi taigan. Kanpalekuak Ibilbidean azpiegiturarik ez dagoenez, kanpin dendetan egin dugu lo. Kanpatzeko lekuetan sua piztu dugu: kozinatzeko ez ezik, eltxoak urruntzeko ere lagungarria baita kea. Zenbait kasutan eragina izaten du, baina beste batzuetan alferrikakoa da. Eltxoak egunsentian eta iluntzean agertzen dira nagusiki, eta orduan jai izaten da. Kanpalekuetara hurbiltzen den beste animalia bat urtxintxa marraduna da. Lau marra ditu bizkarrean eta kondairak dioenez, hartzari intxaurrak lapurtzen ari zela, hura esnatu eta erpeak luzatzearekin batera urtxintxak alde egitea lortu bazuen ere, atzaparrak bizkarrean marraztuta gelditu zitzaizkion. Baiak Taigan mota askotako baiak topa daitezke. Errusiarrek ederki estimatzen dituzte. Udan eta udazkenean biltzen dituzte marmeladak egiteko. Kontserba horiek neguko bitamina iturri garrantzitsua izaten dira. Euskaraz ez dugu horietako gehienentzako izenik. Ahabia edo aran mota ezberdinak dira: urdinak, beltzak, gorriak‌ Taigako idatzi gabeko araua Taigan, ehiztari eta mendizaleek kanpaleku inguruko zirrikitu edo zuhaitzen batean gordeta uzten dituzte soberan dituzten elikagaiak, hurrengo baterako; edo beste inork behar izanez gero, hartzeko. Idatzi gabeko arauak dio ezin dela topatutako dena erabili, gehienez ere herena. Gainerakoa ondorengoentzat utzi behar da. Espazioko arrastoak Orain dela sei bat urte Baikonurretik jaurtitako suziri bat lehertu zen eta zatiak Altai mendietan erori ziren. Ibilbidean zehar zentimetro eskas batzuetako zatitxoak topatu ditugu, baina 2,5 metroko luzera duten puskak ere bai, benetan itxura apokaliptikoa emanez inork zanpatu gabea dirudien eremu honi. Taigan barrenako bidaia Teletskoie aintziraren ertzean amaitzen da, errusiar erako sauna batean. Txangoa biribiltzeko vodka edatea... aukerakoa da.¡ 51


proposamen tematikoa

OPOR-ONTZIETAN, ITSASOAN BIDAIATU ETA ASKOZ GEHIAGO Gero eta gehiago dira oporretan itsas bidaia bat egiteko ontziratzen direnak, eta modu berean gero eta handiagoa da itsas bidaiak antolatzen dituzten enpresen arteko lehia. Eta norgehiagoka horrek irudimena piztu die, eskaintza zabalduz eta hobetuz. Gisa honetako bidaietan espezializatua dagoen Rumbo Cruceros webguneak (http://cruceros.rumbo.es/cruceros.html) proposamen interesgarri batzuk ekarri dizkigu.

Testua: Argazkiak:

Unai Agirre Open Comunicacion

Tirolina “Harmony of the Seas� ontzian dena da handia. Eta normala da, Royal Caribbean taldeko opor-ontzi hau mota honetako handiena baita. 6.780 bidaiari eraman ditzake, 2.100 laguneko eskifaia, hogei jatetxe ditu... Eta noski, kirol eta aisialdirako eremua ere neurri berekoa da, erraldoia. Ur-parkea, 33 metroko txirrista, surfa egiteko txokoak, saskibaloi zelaia, jogging egiteko pista eta baita ere eskalatzeko bi horma ditu, bakoitza 13 metrokoa. Horien goiko partea itsas mailatik 60 metrora dago. Eta emozio gogorrak gogoko dituztenentzat 25 metroko tirolina dute, ontzigaina zeharkatzen duena. Ausartuko gara? 52


Ur gaineko suiterik handiena Atzean geratu dira kamaroteak txikiak, estuak eta leiho borobildunak ziren garaiak. Bai behintzat Royal Caribbean taldeko “Anthem of the Seas” ontzian bidaiatzeko dirua izanez gero. Bertako Royal Loft Suite munduko ur gaineko suiterik handiena da. Bi solairu, taberna, telebistak, jantoki propioa, balkoi pribatua eta jacuzzia. Orotara 152,36 metro koadro. Gela txikixeagoak ere baditu, baina aukeran...

Sexua ardatz duen lehena Mexikoko Original Group konpainiako “Desire Cruise” irailaren 26an abiatuko da, zortzi eguneko bidaia egiteko. Mediterraneoa eta Adriatikoa zeharkatuko ditu, beste ontzi askok bezala, baina hau berezia da, bidaia honek sexua izango baitu ardatz. Sex shop-ak, ikuskizun erotikoak, gune nudistak eta ildo bereko beste proposamen batzuk aurkituko dituzte bertan joango diren 700 lagunek.

53


proposamen tematikoa Belarriak gozatu Musika emanaldiek gero eta garrantzi handiagoa dute itsasoko aisialdi bidaietan. Duela urte batzuk Zubin Mehta zuzendari sonatuak emanaldia eman zuen halako itsas bidaia pare batean Lang Lang pianistarekin batera, eta gaur egun zuzeneko kontzertuak ia-ia ontzi guztietan topatuko ditugu. Baina Norvegian Pearl taldeak esparru hau bereziki zaintzen du eta musika mota guztietako emanaldiak eskaintzen ditu bere bidaietan, punta-puntako artistak gonbidatzen dituelarik.

Estresari agur Ez omen dago estresari aurre egiteko itsas bidaia bat egitea baino ezer hoberik. Agian spa on batez gozatzea, edo ondo emandako masaje bat. Ba MSC Cruceros taldeak horiek guztiak aldi berean disfrutatzeko aukera ematen du. Baliko spa-k, masajeak, saunak eta tratamendu lasaigarri asko... Erlaxamenduaren erreinua itsasoan dago. 54


Postrerako, Cirque du Soleil Zalantza gabe Cirque du Soleil da gaur egun zirkurik ezagunena; edonor aho zabalik uzteko moduko emanaldiak eskaintzen ditu. Orain, “MSC Meraviglia� ontziak aukera ematen du afaltzen ari garen bitartean haren ikuskizunetako batekin gozatzeko. Munduko malabaristarik onenak begien aurrean baditugu, zer axola platerean dagoenak.

Igerilekutik gogoko filma ikusi Etxeko besaulkian film bat ikustea plazera da, are handiagoa zinema batean ikusiz gero, eta zer esan film hori bera igerileku eder batetik ikus badezakezu. Hori eskaintzen du Holland America Line taldearen “MS Koningsdam� bidaiari ontziak. Igerilekuak, gainera, teilatu mugikorra dauka, euriak ikuskizuna zapuztu ez dezan. Krispetak ere izango al ditu... 55


HITZORDUAK

NEW YORK: NAZIOARTEKO MODAREN GUNEA

ZINEMALDIA BAINO LEHEN, TORONTOREN TXANDA

Irailaren 7tik 13ra Modaren mundua gustatu edo ez, zalantzarik ez da New Yorkeko Fashion Week delakoa ikuskizun txundigarria dela, batez ere hitzordu horren inguruan mugitzen den guztiarengatik (hedabideak, jendetza...). Astebetez etxe-orratzen hiria nazioarteko erreferente nagusia bihurtzen da eta bertatik pasatzen dira diseinatzailerik ezagunenak, beren jantziak, batzuetan artelanen modukoak direnak, adituen eta zaleen aurrean agertzeko. Irailean New Yorken bazabiltzate, ez duzue plan txarra izango. www.nyfw.com

Irailaren 7tik 17ra Euskal Herrian iraila zinemarekin lotzen dugu, hilabete honetan izaten baita Donostiako Zinemaldia. Baina irailean badago beste hitzordu garrantzitsu bat nazioarteko zinemagintzan, Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdia, hain zuzen. Amerikan egiten den zinema jaialdi handiena dela deritzote adituek, AEBetako Oscar Sarien ostean, eta urtero-urtero zuzendari eta aktore ezagun asko pasatzen da bertatik. Beraz, zinema gustuko baduzu eta Zinemaldiari itxaroteko pazientziarik ez baduzu, zoaz azkar Kanadara. www.tiff.net

GARAGARDOZALEENTZAT HITZORDURIK GARRANTZITSUENA Irailaren 17tik urriaren 3a arte Mundu osoan bezala, Euskal Herrian zenbatezinak dira garagardoa atsegin duten lagunak, eta horietako askok, nola ez, atsegin handiz egingo lukete txango bat edari horren inguruan egiten den jaialdi handienera. Noski, Oktoberfest famatuari buruz ari gara, izenak esaten duenaren kontra irailaren erdialdean hasten dena. Urtero sei milioi lagun inguru gerturatzen da Munichera hitzordu erraldoi honetan parte hartzera, eta horregatik gomendagarria da garagardoa zerbitzatzen duten guneetara goiz hurbiltzea. Gune horietan sartzeko ez da ezer ordaindu behar eta giro ona bermatuta dago. www.oktoberfest.de/en

56


ErakusketaK BJÖRKEN UNIBERTSOARI BEGIRA Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroak (CCCB) “Björk Digital” izeneko erakusketa aurkeztu du, Islandiako artista ikonikoaren musika eta unibertsoaren barrenean sartzeko aukera emanez. Björken diskografian oinarrituta dago eta aurretik Tokio, Sidney, Montreal, Londres eta beste hainbat hiri handitan izan da ikusgai.

BALENCIAGARI BURUZKO ERAKUSKETA

www.cccb.org/es/

Cristobal Balenciaga Getariako jostuna eta moda diseinatzailea mundu zabalean da ospetsua, maisuen artean maisu, goi-joskintzaren artearen sortzailetzat jotzen dute adituek, eta ondorengo diseinatzaileengan eragin handia izan du. Gauza jakina da hori guztia euskal herritar askorentzat, eta bere jaioterrian badu bere obra erakusten duen museoa, baina heldu den urteko otsailaren 18a arte Londreseko Victoria and Albert museoan haren lanaren gaineko erakusketa interesgarria ikusgai izango da.

MAIAK BERRIRO MODAN

www.vam.ac.uk/exhibitions/balenciaga-shaping-fashion

Gaur egun ere jende asko dago munduan maien kulturak eta gizarteak liluratzen duena, baina duela mende bat kultura horrek eta bere ikonografiak sekulako eragina izan zuten AEBetako hainbat esparrutan, Kalifornian batez ere. Pariseko Quai Branly museoak maien kulturaren suspertze horri buruzko erakusketa ireki du.

ROBERTO BOLAÑOREN GUTUNAK Roberto Bolaño idazle eta poeta txiletarra iragan mendeko autore garrantzitsuenetakoa izan zen, Borges edo Cortazarren pareko, eta erreferente nagusia bihurtu da gaztelaniazko literaturan. Orain, haren gutun eta idazlan ugari bertatik bertara irakurtzeko parada izango du Santiagora gerturatzen den edonork, erakusketa eskaini baitiote Nicanor Parra liburutegian.

www.quaibranly.fr/en/exhibitions-and-events

www.bibliotecanicanorparra.cl

FRANK LLOYD WRIGHT, MOMA-N Munduan arkitekto sonatu asko daude, baina gutxi izango dira Fran Lloyd Wright estatubatuarra bezain ezagunak eta horrenbesteko eragina izan dutenak. Aurten 150 urte bete dira jaio zenetik, eta efemeridea aprobetxatuta New Yorkeko MoMa-k (Arte Modernoaren Museoa) erakusketa zabala inauguratu zuen ekainaren 8an. www.moma.org/calendar/exhibitions/1660 57


liburuen TXokoA

ETIOPIAKO MENDIEN BIHOTZEAN BADA HIRI TXUNDIGARRI BAT

Lalibela Cristina García Rodero La Fábrica, 2017 Gaztelaniaz eta ingelesez 168 orrialde. 48 euro

ristina Garcia Rodero argazkilari ezagunak hamar urte eman zituen (2000 eta 2009 artean) Etiopiako hainbat hiriri argazkiak ateratzen, eta lan horretan maiteminduta geratu zen herrialde horretako mendietan dagoen Lalibelarekin. 2.600 metrora dago hiria, etiopiarrentzat sakratua den eremu batean, eta Etiopiako bigarren hiri santua da. “Lalibela” liburuan argazkilari gaztelarrak ehun argazki baino gehiago jasotzen ditu, denak zuri-beltzean, eta bertan harkaitzean eraikitako elizak (Unescok 1978an munduko ondarearen zerrendan sartu zituen), paisaiak, zeremoniak eta errituak topa daitezke. Baina, beste ezeren gainetik, gizakia da argazki sorta honetan protagonista nagusia, eta erretratatutako pertsonen bitartez autoreak espiritualtasun handiko bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu. Izan ere, etiopiar kristau ortodoxoen errituen argazkiak dira nagusi. «Urteak daramatzat nire lanaren bi alderdiak osatzen saiatzen, hots, gorputza eta izpiritua», azaldu zuen Garcia Roderok liburuaren aurkezpenean. Eta, egia esan, argazkilariak maisuki lortzen du bai hiri afrikarraren esentzia eta bai jendetza erdian aurki daitekeen intimitatea islatzea. Argazkiei laguntzeko idatzitako testuan, Gustavo Martin Garzok dio «Cristina Garcia Roderok bisitatu duen hiria gau, isiltasun, bakartasun eta minaren munduaren hiria» da, eta, beraz, ezagutzen dugun mundutik urrun dago. Horrek, bere ustez, «ahalegin bikoitza eskatzen digu: ikustea, alde batetik, baina bestetik, baita ere asmatzea. Berarentzat begiratzea ez da gauzak modu pasiboan jasotzea, baizik eta barneratzea eta haien bizitza ezezaguna jasotzea».

C


EUSKALDUNON IZAERA ITSASTARRA AZTERGAI

ERREBELDE BATEN ETXERAKO ITZULERA

“San Juan” baleontzia Pasaian eraiki zuten XVI. mendean, eta gaur egun, munduko urpeko ondarearen ikurra da, Unescok hala izendatuta. Euskal Herriko itsas historiaren handitasunaren froga bizia da itsasontzi hau, eta “Euskal Herria itsastarra – San Juan baleontzitik” liburuak, argazki eta ilustrazio ederrez osatua dagoena, Euskal Herriaren ikuspegi itsastarra ematea eta zabaltzea du xede. Gure gizartearen eboluzioan zein munduarenean euskaldunon izaera itsastarrak izan duen presentzia eta eragina azaltzen du, Albaolatik azaltzen dutenez.

Iragan mendeko gertaera handietan murgilduriko existentzia baten kontakizuna da Norman Manea idazle errumaniarraren “Huliganaren itzulera”. Egileari bere sorterrira itzultzeko aukera agertzen zaionean hasten da egitasmo hau. Oroitzapenak oldean heltzen zaizkio orduan: deportazioak etendako haurtzaroa, komunismoak gaztaroan sortutako suhartasuna eta ondorengo desilusioa... Pertsona subertsiboa, errebeldea da ‘huligan’-a errumanieraz. Eta huligana izan ondoren, posible ote da aberrira itzultzea?

Euskal Herria itsastarra... Albaola Itsas Kultur Faktoria Elkar, 2017 128 orrialde. 22,50 euro

MUNDU EDER, BASATI ETA ARRISKUTSUAN Barry Lopez idazle estatubatuarrak National Book Award sari famatua irabazi zuen 1986an liburu honengatik. Orain, Capitan Swing argitaletxeak berreskuratu egin du, eta aukera ematen digu orrialdeak igaro ahala mundu izoztu, eder, basati eta aldi berean arriskutsu batean barna murgiltzeko. Lopezek Artikoan bizi diren gizakien bizimoduari buruz idazten du, baina kontatzen digu, baita ere, nolakoak diren animalien eguneroko borrokak, migrazioak, eremu zuri horren historia... Hotzikararik pairatu gabe Artikoa hobeto ezagutzeko. Sueños árticos Barry Lopez Capitán Swing, 2017 536 orrialde. 25 euro

Huliganaren itzulera Norman Manea Erein, 2017 480 orrialde. 19,90 euro

SURFA OINARRI DUTEN ELEBERRI BELTZAK Willy Uribe idazle bilbotarrak surfa aitzakia edo oinarri gisa hartu du hiru eleberri beltz idazteko, zein baino zein interesgarriago. Hirurak liburu honetan irakur daitezke. “Más allá del Ganzug”-ek Saharako kostaldean surfeatzen dabilen gizon bakarti baten larruan jartzen gaitu, suspensez beteriko narrazioan. “Doce poemas de amor en Zicatela”-k bi gazte australiarren desagerpena eta surflari baten lagunaren heriotzari buruzko ikerketa dakarkigu. “Nanga”k Indonesian bakardadea bilatzen duen bidaiari baten istorioa kontatzen digu. Trilogía del surf Willy Uribe Lince, 2017 288 orrialde. 19,00 euro

59


Gogoan hartu

COTTBUS HIRIKO LIBURUTEGIA IA EDOZEIN LIBURU BEZAIN INTERESGARRIA Cottbus Alemania ekialdeko Brandenburgo eskualdean dagoen hiria da, Poloniako mugatik gertu eta Txekiar Errepublikatik ez oso urruti. Bisitariak bertaratzeko hainbat gauza erakargarri ditu, hala nola Alde Zahar eder eta zaindua, Erdi Aroko eraikinak, museoak, arte galeriak, gaztelua... baina benetan begirada guztiak jasotzen dituena liburutegia da, Suitzako Herzog & de Meuren estudioak egindakoa. Zinez ikusgarria da, kanpotik eta barrutik, liburuei inolako maitasunik ez dien edonor ere erakartzeko modukoa. Hiriko Unibertsitate Teknikoari lotuta dago, eta munduko liburutegi ederrentzat hartu dute askok. Ez da gutxiagorako. Kanpoaldean forma borobilduak eta beirazko leihate handiak dira nagusi, letraz beterik daudenak, barruan zer aurkituko dugun iradokitzeko edo. Beira, gainera, kolorez aldatzen da begiralearen kokapenaren edo unean uneko eguraldiaren arabera. Barrualdea, aldiz, oso koloretsua da, argia, eta hemen ere forma borobilduak gailentzen dira. Materialak leunak dira, eta ikusmenerako erakargarriak. Gozamen hutsa da bertako korridore

eta eskaileretan batetik bestera ibiltzea. Ikerketarako gune kitzikagarria Liburutegia ikerketa gune garrantzitsua ere bada, eta diseinatu zutenek albo batera utzi zituzten halako espazioei buruz zeuden ideia eta aurreiritziak, hots, kolore neutroak eta elementu gutxi izan behar dituztela, erabiltzaileen kontzentrazioa eta arreta ez desbideratzeko. Cottbuseko liburutegi honetan, aldiz, irudimenari bide eman nahi izan zaio, eta burmuinarentzat kitzikagarria izatea bilatu dute egileek. Liburutegia, irakurtzeko eta ikertzeko esparrua izateaz, gain jendea –ikasleak batez ere– topatzen den lekua ere bada, bertan urtero hainbat kultur ekimen antolatzen dituzte, baita arte erakusketak ere. Aitzakirik ez dago, beraz, ekialdeko Alemanian bazabiltza gerturatu eta eraikin berezi hau bertatik bertara ezagutzeko. Eta bide batez liburu bat hartzen baduzu, ondo baino hobeto. Eraikinari buruzko argibideak hemen topa daitezke: www.herzogdemeuron.com/index/projects/complete-works/151-175/166-cottbus-library.html

60


BUDA ERRALDOIA, BUDISMOAREN IKUR BATENTZAT ARRISKUTSUA Argazkia: Ishara S. Kodikara

Argazkian azaltzen den estatua erraldoi horri Urrezko Buda deitzen diote eta budismoaren gune garrantzitsuenetakoa den Rangiri Dambulla Rajamaha Viharaya tenpluan –Harkaitzaren Tenplua izenez ere ezaguna dena– dago, eraikinaren gainean, hain zuzen. Tenplua Dambullan kokatuta dago, Sri Lankako Kolonbo hiriburutik 150 kilometro ingurura, eta Unescok munduko kultur ondareen zerrendan sartu zuen duela urte batzuk. Urtero milaka lagunen bisita jasotzen du, asko erromesak, beste asko turistak. 22 mende eman ditu dagoeneko hortxe, jendearen joan-etorriak ikusten, baina orain Harkaitzaren Tenplua arriskuan dago. Eta zerk jarri du arriskuan? Bada,

besteren artean, Urreko Buda horrek berak. Izan ere, Dambullako tenplua kobazulo sistema batean eraikita dago, Sri Lankako mota horretako garrantzitsuenean, gizakiek beren erritualetarako budismoa heldu baino lehenagotik erabiltzen zutena, eta haren gainean horrelako eraikin «berri» handi eta astunek sekulako kaltea eragiten omen diote. Horrenbeste, ezen egitura guztia deusezta litekeen. Halakorik gertatzea sekulako kultur hondamendia izango litzateke, bertan dauden Budaren antzinako 150 estatuaz gain margolan eta bestelako artelanak ere badaudelako. Argi dago handitasunak batzuetan badituela bere ajeak. 61


LABURRaK

» LUFTHANSAK IRUÑEA SARTU DU BERE IBILBIDE SAREAN unduko edozein txokotatik Iruñera heldu nahi dutenak edo hiriburu nafarretik beste edozein lekutara joan nahi dutenak zorionekoak dira, Lufthansa talde alemaniar handiak hegaldi zuzenak jarri baititu Noaingo aireportutik Frankfurtera, eta handik nazioarteko beste edozein hiritarako hegaldiak har litezke, Europako aireporturik garrantzitsuenetakoa baita Alemaniako hori. Hegaldiak astelehen, asteazken, ostiral eta igandetan izango dira, eta Airbus A319 hegazkin berriek beteko dute ibilbidea, bakoitzean 138 bidaiari sartzeko aukera izango delarik. Uztailaren 19an Nafarroako Gobernuko zenbait kiderekin egindako agerraldian, Lufthansako ordezkariek Iruñearen aldeko apustua nabarmendu zuten.

M

TURISTA GEHIENEK ESKU LUZEEGIAK OMEN DITUZTE HOTELETAN urismoaren inguruko eztabaida puripurian dagoen honetan, datu deigarri bat jakinarazi dute sektorean lanean jarduten duten zenbait eragilek; turista gehienek lapurtu egiten dute. Horrela esanda gezurra ematen du, baina inkesta baten arabera, hoteletan ostatu hartzen duten hamar lagunetik zazpik geletan dagoen zerbait ostu egiten du; toallak, pilak, hortzetako eskuilak, bonbillak, ilelehorgailuak, maindireak... ebasteko moduko gauza asko dago hoteletako gelatan, eta askok ez dute aukera galtzen. Antza, Estatu espainoleko eta Argentinako turistak dira gehien lapurtzen dutenak.

T

62

TRENAK INGURUMENAREKIN ARDURATSUAGOAK, INDIAN ndiako tren bati buruz pentsatzean jendez lepo dagoen makina zaharra datorkigu burura, baina irudi hori aldatu nahi dute Asiako erraldoiaren agintariek eta ingurumenari begira hasi nahi dute aldaketa. Izan ere, argiztapenak, aire egokituak eta elektrizitatea behar duten beste zenbait gailuk eguzki energiaz jardungo dute martxan jarri dituzten tren «berdeetan», pixkanaka-pixkanaka ikatzarekiko menpekotasun handiegia duten tren-multzoa aldatzeko bidean. Dagoeneko halako trenak lanean dabiltza New Delhin baina asmoa da herrialdeko txoko guztietara zabaltzea.

I

NIGERIAKO CROSS RIVER PARKE NAZIONALA ARRISKUAN DAGO igeria hegoaldean dagoen Cross River Parke Nazionala ezaguna da munduan bere ondasun naturalengatik, baina garrantzitsua da baita ere mendez mende bertan bizi izan diren ekuri herriko lagunentzat, euren arbasoen lurrak direlako. Horregatik, naturaren defendatzaileak eta ekuri etniako kideak haserre daude, parkea arriskuan ikusten baitute. Izan ere, agintari nigeriarrek autobide erraldoia eraiki nahi dute bertan, gertu dagoen Calabar hiria eta herrialdeko iparraldea lotzeko. Egitasmo honen atzean Calabarren bertan egin nahi duten urhanditako portua dago: portu horretara heltzen diren merkantziak mugitzeko nahi dute autobidea. Baina ekuriarrek ez dute etsitzeko asmorik.

N

EZIN IZAN DUTE BAIEZTATU ALGEK BRETAINIAN LAGUN BAT HIL ZUTELA ragan urteko irailean, korrika egitera atera zen 50 urteko lagun baten gorpua aurkitu zuten Gouessant ibaiaren bokalean, Bretainiako kostaldean. Heriotzaren berri izan bezain laster, tokiko agintariak heriotzaren ardura leku horretan ugaria den alga mota batena ote zen ikertzen hasi ziren. Izan ere, alga berde horiek, usteltzean, H2S (hidrogeno sulfuroa) gas kopuru altua isurtzen dute, eta 2011n 36 basurde topatu zituzten leku horretan bertan hilik. Irailean, gorpua aurkitzean heriotza gas horri leporatu zioten, baina ikerketa luze baten ostean ez da hori baieztatzeko froga nahikorik lortu. Korrikalaria asfixiatu zela bai, hori ziurtzat ematen dute, baina hori zerk eragin zuen ezin izan dute zalantza gabe azaldu.

I

EUROPAKO LEHENENGO ZUHAITZ ELEKTRONIKOA SORTU DUTE rrunetik ikusita zuhaitz normala ematen du, hosto zabalak dituena, baina behin gerturatuta azkar ikusten da berezia dela. Estatu frantseseko Nevers hirian landatu berri dutena «eTree» edo zuhaitz elektronikoa da, Europako lehena. Bere hostoak fotovoltaikoak dira, eta eguzkiarengandik babesteaz gain, Interneten nabigatzeko wifia eskaintzen du, edo telefono eramangarria kargatzeko aukera. Israeleko basamortuko akazia baten antza dauka, eta hiru urte behar izan dira hasierako prototipoetatik abiatuta zuhaitza sortzeko. Etorkizuna omen da; ez dadila izan benetako zuhaitzen kalterako.

U


hutsa

hutsa

KAZETARIAK GLADIATOREAK BAILIRAN Beheko irudia ikusita, gladiatore bat antzinako Erromatik itzuli eta zuzen-zuzen zirkura doala ematen du, beste kideren batekin edo piztia baten kontra borrokatzera. Baina ez, argazkian azaltzen direnak Erromako Palatino muinoan dagoen Criptoportico Neronianon bisita gidatu batean parte hartzen ari diren kazetariak dira. Erromako Foroko txoko honek antzinako margoak ditu, ikusgarriak, eta turistek bisita ditzaten ireki egin dituzte. Bidean ez dute lehoirik edo gizon ezpatadunik topatuko, lasai.

hutsa

EKIPAJE BAKARRA, GARAGARDO LATA Argazkia uztailaren 8an hartu zuen bidaiari batek Qantas hiriko aireportuan. Eta ez da broma bat. Izan ere, australiar batek garagardo lata bat fakturatu omen zuen bere ekipaje bakar gisa hegazkinera igo aurretik. Heldutakoan hor zuen lata, bere zain.

HAUR GUZTIEN AMETSA BETE DAITEKE HOUSTONEN Nork ez du noizbait amestu espazio-ontzi batean sartu eta ilargira joatearekin? Inork gutxik. Izan ere, ziurrenik haurren erdiek edo gehiagok astronauta izan nahi dute. Baina, tira, astronauta izatea zail samarra denez, orain Houston hirian (Texas, AEB) dagoen Space Center bisitatu eta, une batez bada ere, ametsak egia bihurtzeko aukera dugu denok.

hutsa

hutsa

ISLANDIA, ZINEMA PLATO ERRALDOIA Elurrez jantzitako mendi garaiak, izoztutako aintzira eta ibaiak, kobazulo sakonak, ur-jauziak, muturreko hotzak belztutako laba errekak... Islandiak paraje ikusgarriak eskaintzen ditu eta Hollywooden lanean dabiltzan ekoizle eta zuzendariek hori badakite. Horregatik gero eta gehiagok aukeratzen dute herrialde eskandinaviarra beren filmak egiteko. Askotan, beste munduak

irudikatzeko erabiltzen dituzte hango paisaia txundigarriak. Iruditan, Austurland eskualdeko mendiak eta fiordoa. Beste planeta batekoak eman dezakete, baina nahi duenak aukera dauka hegazkina hartu eta bertan txango bat egiteko. Agian film batean agertuko da... 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.