7h104

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

PARADISUAREN SOSEGUA

ZIKLADE TXIKIAK DELHI

Altxorrez beteriko kutxa

GRANADA

«Tapen» ibilbidea

barrancas del cobre

Lur malkarretan trenean

LAS VEGAS

Doako hamar denbora-pasa


Azaleko argazkia: Patxi Uriz

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Erredakzioa: Iker Bizkarguenaga Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


22 46

6 30

38

14

aurkibidea104

14 Barracas del Cobre Sierra Madre mendilerroaren erdi-erdian, Chihuahua estatuaren mendebaldean, arroila geologikoen amaraun paregabea da gune hau.

30 Delhi Neurririk gabeko merkatuak, Indiako meskita handiena, trafiko erasokorra, gizakia duela 3.000 urtetik bizi den hiria... ongi etorriak Delhira.

22 Granada Hiri liluragarri honetako auzo enblematikoetan barna joan gara bertako «tapa» bikainak dastatuz. Ibilaldi honek kultura eta gastronomia batzen ditu.

38 Las Vegas Basamortuaren erdian dagoen «bekatuaren hiri» ospetsuan aurki daitezkeen doako hamar denbora-pasa proposatzen dizkizuegu.

46 Girona Gironako kanpinak aukera aparta dira Pirinioetako parajeetatik Costa Bravara arteko natura eta kultura eskaintza zabalaz gozatzeko.

06 Ziklade txikiak Greziako Ziklade artxipelagoa berrehundik gora irlaz osatuta dago. Guztietan paraje harritsuak, urdin zoragarriz jantzitako itsasoa eta hondartza basatiak aurki daitezke. Batzuek, esaterako Santorinik edo Mikonosek, garesti ordaindu behar izan dute edertasun hori, baina badira oraindik turismoaren pisua hainbeste nabaritu ez dutenak.

52 Proposamen tematikoa Aireportuetako taberna eta jatetxe onenen zerrenda. 56 Hitzorduak Udako jaialdiak munduan zehar. 58 Liburuen txokoa Azken ermitauaren istorioa. 60 Gogoan hartu Arraseko borrokaldiaren oihartzunak eta Gunung Leuser parkea, Indonesiako Sumatra uhartean. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


HYDERABAD Lanaren ostean, merezitako atsedena rgazkian azaltzen diren hiru lagunak atseden hartzen ari dira, mango pila batean etzanda, lokartuta. Indiako Hyderabad kanpoaldean dagoen Gaddiannarameko fruta azokan lan egiten duten beharginak dira, eta goizean goizetik mangoak hartu eta eraman ibiltzen dira, gorputzak nahikoa dela esaten dien arte. Orduan atseden hartzen dute, nekeari buelta eman eta berriro fruta artean murgiltzeko. Indiarrentzat mangoa ez da nolanahiko fruta: Herrialde erraldoi horrek munduko mangoen %40-50 ekoizten du. ÂŤFruta gorenaÂť deitzen diote bertan. Eskualde guztietan landatzen dute mangoa, eta gehien ekoizten dutenak Uttar Pradesh, iparraldean, eta Andhra Pradesh, hegoaldean, dira. Aurten, hala ere, estu eta larri dabiltza mango ekoizleak, izan ere, Indiako ipar eta erdialdean izandako eurite handiek eta haizete bortitzek landareak kaltetu dituzte, eta fruta asko jaso gabe geratu da. Beraz, nekatuta egon arren hiru lagunak pozik egongo dira, lanari eutsi baitiote. .

A

Argazkia: Noah Seelam

5


Ziklade txikiak GREZIAKO UHARTEAK, UDAKO JENDE OLDERIK GABE


Grezian ez daude irla faltan. Milaka dira orotara eta 170etan jendea bizi da. Lan zaila, beraz, opor egun batzuk igarotzeko bat aukeratzea. Baina egia da, baita ere, Zikladeak direla ziurrenik denetan deigarri eta erakargarrienak, eska dakiekeen guztia baitute: itsaso urdin-urdina inguruan, eliza kareztatu eta kupula urdin dotoredunak... Santorini eta Mikonos ezagunak dira oso, baina badaude turismoaren pisua hainbeste nabaritu ez dutenak ere. Testua: Xavier Moret Argazkiak: Patxi Uriz

7


GREZIAKO UHARTEAK z da erraza Grezian egun batzuk igarotzeko zein uharte aukeratu asmatzea, zazpi milatik gora baitira. Asko eta asko uharte txikiak edo haitz puskak baino ez dira, eguzkipean ahuntz aspertu bakarren batzuen bizileku; baina biztanleak dituzten 170 horien artean aukera egitea ere ez da lan samurra. Argi dago, halere, Zikladeak direla turistentzat deigarrienak, beharbada, greziar uharteen imajinarioa berehala lotzen dugulako itsasoz inguraturiko eliza txiki kareztatu eta kupula urdin dotorez margotua duen baten irudiarekin. Eta horixe da, hain zuzen, uharte hauen bereizgarria. Greziar ikurrina bera ere urdina eta zuria da, haitz gaineko ermiten zuriaz eta Egeo itsaso distiratsuaren urdinaz egina balego bezala. Zikladeen artxipelagoa berrehundik gora irlez osatuta dago, eta horietako zeinahiri buruz zera esan genezake, zertzelada batzuk emateko: paraje harritsu, mortu eta idorrak, urdin zoragarriz jantzitako itsasoa inguruan, hondartza bakartiak (den-denak ez, jakina), gailurretan errotak, olibondoak erruz, eta zorioneko-

E Bi turista Amorgos irlako bide batetik paseatzen. Ondoan, Eliza ortodoxoko apaiz bat uharte berean. Erreportajearen hasierako argazkian, belaontzi bat Koufonisian.

enetan, mahastiak eta almendrondoak ere bai. Eta beste hau ere bai: herrixka txuri txikiak, elizak, ermitak eta monasterioak aurkituko dituzu, leku sinesgaitzenetan kokatuak, eta itsasoa beti pauso batera. Nolanahi ere, uharte horietako batzuek, esaterako Santorinik edo Mikonosek, garesti ordaindu behar izan dute edertasun hori, eta aspaldiko urteetan irentsiak ditu masa turismoak. Baina eskerrak beste asko ere hor daudela homerotar zoriontasunaren xerkan abiatzeko. Hasteko, ikus dezagun nondik datorren izena. Grezieratik Klyklades transkribatzen dugun izenaren jatorrian klyklos hitza dago, hau da, ÂŤzirkuluaÂť; izan ere, artxipelagoko uharteak biribilkatuz doaz Delos irlaren inguruan, hain zuzen, greziar mitologiaren arabera, Apolo eta haren arreba Artemis jaio ziren harexen biran. Uharte txiki eta eder honetan bizilagunik ez da gaur egun, antzinako aurriak edo aspaldiko jainkojainkosen oihartzunak izan ezik. Bekatu bat badu, ordea, Mikonosetik gertuegi dago. Hemen ainguratu beharrean, goazen, beraz, harago nabigatzera.


Greziar uharteetara itsasotik heldu behar zara, beti, Nikos Kazantzakis idazleak, “Alexis Zorba greziarra” nobela zoragarriaren egileak, baieztatu zuenez. «Zorionekoa, hil aurretik Egeoan nabigatzeko aukera izan duena», idatzi zuen. «Beste inon ez da bat halako soseguz igarotzen errealitatetik ametsetara». Itsasoa, beti itsasoa. Horixe da Zikladeen ederra, Egeoa beti hortxe dagoela, sorginduta berari begiratzeko, ametsak askatzeko edo uharte batetik bestera ibiltzea ahalbidetzeko, betiere horretan ados badago meltemi haizea, honek gogor astintzen duenean bekerekak agertzen baitira itsasoan eta olatu bitsez narrasten da dena, nabigatzea izugarri zailtzeraino. Amorgos eta Folegandros Santoriniko portutik –horra turismoak itotako beste uharte bat– ferry ugari abiatzen dira hain ezagunak ez diren Zikladeetarantz. Horien artean dago Amorgos uharte malkartsua. Hondartzak urriak dira bertan, ez dago aparteko arrasto arkeologikorik, baina berezitasun aipagarri bat badu: turista gutxi berta-

ratzen dira eta geldotasun xalo bat sumatzen da giroan, hain aspaldi ez dela Grezian nagusitzen zen lasaitasun haren antzekoa ziurrenik, edo ez dena hortik oso urrun ibiliko. Gustura egoteko moduko lekua da Amorgos. Chora esaten diote hiri nagusiari, etxe txuriz osatutako meta txiki bat haitz arteko gaztelu baten hondarren inguruan, eta hurbileko mendi bizkar zabalean, jada ezer ehotzen ez duten erroten lerroa nabarmentzen da. Ingurubira osoan paisaia zeharo minerala da, ahuntzak jauzika tematzen dira harresiak gainditu nahian, olibondo eta adar bihurrituriko pikondo artean, eta han atzean ikusten da itsasoa. Uhartean barreiatuta ibili diren turistek, greziar familien presentzia ere nabaria dela, iluntzean jomugatzat hartzen dute herri hau, hain da erakargarria, bere eliza ugariekin, zein baino zein zuriago eta txikerrago, eta plaza adeitsuekin. Ondo jan dugu Choran, eta gau giro polita dago, itolarririk gabe. Choratik gertu, orban zuri handi bat ikusten da itsaslabarrean zintzilik. Panagia Hozoviotissa monasterioa


10


GREZIAKO UHARTEAK da, bere oinetara hirurehun metro beherago hedatzen den itsasoari harro begiratzen dio, desafiatuz. Monjeek diote, abegi onez basokada txiki bat pattar eskaini diguten bitartean, monasterioa XI. mendekoa dela eta Lur Santutik ekarri zuten Ama Birjinaren irudi bat gordetzeko eraiki zutela, baina ekaitzak harrapatu, eta han behean, haitzen aurka jaurti zuela. Uharteko muturretako batean, Aigialin, turista patxadatsuak biltzen dira, arrantzaleekin berriketan aritzeko eta hondartzan edo itsasoari begirako terrazetan orduei beren bidea egiten uzteko prest; beste muturrean, aldiz, hondartza hutsak dira nagusi, “Le Grand Bleu� Jean Reno aktorea protagonista duen filmean agertzen den itsasontzi hondoratuak erakartzen duen arreta bereganatzeko lehian. Erdibidean, Agios Pavlos hondartzak turismo zertxobait ordenatuagoa jasotzen du. Zikladeetako beste harribitxi bat Folegandros da. Duela hamar urte, masa turismoa artean iritsi gabea zen uharte honetara. Erdialdean herri eder bat du; zuria denean gainezka, eta hainbat plazatxo atsegin eta zuhaitz dotorez goxatutako kaleak agertzen dira hurrenez hurren, eta azkenik, auzo gotortu bat, Kastro auzoa, erabat lekuz eta garaiz kanpokoa dirudiena. Estatubatuar aldizkari batek erreportaje bat kaleratu zuen honi buruz gorazarrez betea, eta azken urteotan turista mordoak jotzen du uhartera. Uda garaiko gainpopulazioak ia-ia bere lilura guztia itzaltzearekin mehatxatzen du.

Milos, eta Venus entzutetsua Gehiegizko turismo hori, tamalez, lehenago edo beranduago beti agertu ohi da greziar uharteetan, baina leku batzuetan eramateko modukoa da gaur-gaurkoz, baita uda betean ere. Horixe gertatzen da, esaterako, Milosen. Uhartea ezaguna da, hantxe aurkitu baitzuten Parisko Louvre museoan ikusgai den Venusen estatua entzutetsua. Adamasko portuan metatzen dira zerbitzu turistikoak, eta baliteke gogo txarra ematea hura ikustean, baina nahikoa da pixka bat urrunduz uhartean barneratzea, Milosko paisaiak, hondartza ugariak eta aztarnategi arkeologikoak aproposak direlako edonor bere onera ekartzeko. Plaka hirian, Adamasen baino atseginagoa eta bertokoagoa da giroa. Gaztelutik Zikladeen gaineko ikuspegirik ederrenetako bat zabaltzen da. Uharte honetako beste gauza zirraragarri bat da Glaronisiako itsaslabarretara bisita egitea itsasontzian, betiere, meltemi haizearen baimenarekin. Era berean aipatu beharrekoa da overbooking dioen kartelik sekula jarriko ez duten hondartzak daudela bertan. Hain zuzen, Plakatik gertu dagoen erromatar aztarnategi batean aurkitu zuen nekazari batek 1820an Milosko Venus ospetsua, aspalditik Parisera erbesteratua, Greziaren argitasunetik hain urrun. Ios uhartean, Naxosen eta Santoriniren arteko erdibidean, kontraste bitxia sortzen da hiriburuko tabernetako giroaren, parrandarako gogotsu diren gaz-

Lerro hauen azpian, turistak Folegandroseko plaza batean eta Miloseko hondartza batean. Ezkerreko orrialdean, goitik behera, Ios irlako eliza txiki ederra eta Folegandroseko ikuspegi txundigarria.

11


GREZIAKO UHARTEAK

Goian, Sifnoseko iluntze baten ikuspegi ederra. Ondoko orrialdean, haize-errota bat Amorgosen, arrantzalea sarea josten Sifnosen eta Milos uhartea irudi polita.

12

teez lepo, eta Skarkoseko indusketa gune historiaurrekoaren edo Agia Theodoti eta Psathiko hondartza lasaien artean. Mylopotaseko hondartzan, ordea, eguzkiaren eta itsasoaren antsiaz dauden udatiar saldoak berez-berez nahasten dira gau zurrunbilotsu baten ostean hondartzan lo kuluxka egitera erretiratzen diren gazteekin. Sifnos, bestalde, irla txiki, polit eta trankila da, oinezko ibilbideak egiteko edo presa zantzu guztiak uxatuta itsasoari begira egoteko ezin hobea. Hasieran, harritsua eta idorra dirudi, beste hainbat uhartek bezalaxe, baina merezi du bertaraino joatea herri liluraz bete horiek, hondartza bakartiak eta mendi hegaletako maldetan behera loratzen diren almendrondo eta olibondoak ikusteko. Sifnoseko hondartzarik turistikoena Kamaresekoa da, lehorreratzeko portua baitago hiri horretan. Nahiago dugu Platys Gialoseko hondartza isila, Cheronissos arrantzale herrixka edota Kastro herri zoragarria ezagutzera joan, non eskailera luze bat dagoen itsasoraino lerratzen dena, Zazpi Martirien ermita zuriaren begiradapean.

Ziklade txikiak esaten diete Ios, Nexos eta Amorgosen artean kokatutako uharteei. Paradisu txikiak daude bertan. Denera 32 uharte txiki eta irla daude, hala nola Iraklia, Schoinoussa, Donoussa eta Koufonisia. Txikitasuna da horien bereizgarria, baina zenbat bazter paregabe eta baketsu... eguzkia eta itsasoa ere gogotik aurkituko dugu bertan. Han egun batzuk igarota, konturatzen zara denak hartzen duela erritmo mantsoagoa, ezin aproposagoa deskonektatzeko. Laburbilduz, Zikladeetan uharte bata zein bestea aukeratu, garrantzitsuena da jakitea norbera moldatzen turismo uholdearen aurreko Grezia haren erritmora, bizimodu onari gailentzen uzten dion giro patxadatsu horretara; eta bizimodu ona diogunean, ouzo edo retsina edanez, bouzouki-a entzunez edo mahats-parraren gerizpean begirada itsasoan iltzaturik dugula arrain gustagarri bat janez irudikatzen dugun giroaz ari gara. Itsasoko uretan bainatzea gogoko dutenek hondartza bakarti hauetan egonda arrazoi paregabea aurkituko dute Santoriniko edo Mikonoseko udatiar saldoetatik urrun Greziako uharteekin adiskidetzeko. Beste Grezia bat da, zalantzarik gabe, lasaiagoa, ez hain itogarria, garbiagoa. •


GIDA PRAKTIKOA Joan-etorriak Vueling konpainiak Bartzelonatik hegaldi zuzenak eskaintzen ditu udan Santorini eta Mikonos uharteetara. Denboraldiz kanpo, egunero hainbat hegaldi daude Atenasera eta hor egin ditzakegu beste uharteekin loturak. Pireoko portutik ferry ugari ateratzen dira uharteetara. Begiratu nahi izanez gero, hona helbideak: www.ferries.gr edo www.greekferries.com.

Non ostatu hartu Amorgos uhartea: Hotel Emprostiada, Choran, uharteko hiriburuan. Leku lasaia da eta ikuspegi ederrak ditu, baina hondartzatik urrun antzean dago. emprostiada.gr. Hotel Filoxenia, Aegialin, hondartza ondoan. amorgos-filoxenia.com.

Milos uhartea: Terry’s Rooms. Apartamentuak Adamasen, portu ondoan. terrysmilostravel.com

Sifnos uhartea: Rafeletou apartamentuak. Kastro. www.roomsinsifnos.com/hotel2 /aris-maria-traditional/

Jatetxeak 4Rest. Pounta. Choran (Folegandros). Greziar sukaldaritza. Patio atsegina.

Rest. Asteria. Aegiali (Amorgos). Portutik eta hondartzatik gertu.

Rest. Archondoula. Milosen, Plaka erdialdean. Sukaldaritza tradizionala.

13



Barrancas del Cobre Testua eta argazkiak: Jordi Canal-Soler

MUNDUKO TREN BIDAIARIK TXUNDIGARRIENETAKO BAT


BARRANCAS DEL COBRE

Mendebaldeko Sierra Madre mendilerroaren erdi-erdian, Mexikoko Chihuahua estatuaren mendebaldean, arroila geologikoen amaraun paregabea da Barrancas del Cobre. Auzoko herrialdeko Coloradoko Arroila Handiarekin alderatuta, hedaduran eta sakoneran lau aldiz handiagoak dira hemengo trokak.

16

arrancas del Cobreko sei bailarek osatutako labirinto korapilatsua 60.000 kilometro koadrotik gorako azaleran hedatzen da, eta bertako amildegietan, gorengo puntutik beherengora altueraren aldea 2.000 metrorainokoa da zenbaitetan. Leku eskuragaitza ematen du, baina egunero-egunero tren bat igarotzen da bertatik, mundu osoko trenbideetako ibilbiderik liluragarrienetako bat eginez. Barrancas del Cobreko trenak, Tren del Chepe ere esaten diotenak, egunero egiten du barnealdeko Chihuahuaren eta Pazifiko ondoko Los Mochis hiriaren arteko distantzia: goizeko seietan abiatzen dira mutur banatatik, eta erdibidean elkarrekin gurutzatu ondoren, gaueko bederatzietatik aurrera iristen dira beste muturreko jomugara. Goizeko seietan Los Mochis hirian (Kaliforniako golkoaren ondoan), begirale uniformedunek azken bidaiariei trenera igotzeko dei egin, ateak itxi eta txistu eginez abisua eman diote gidariari. Trena martxan ja-

B


rri da, konboiaren lau bagoiak arrastatuz. Eguzkia gorantz doa trenak iparrerantz bere bidea eginaz batera, Mexiko osoko parajerik ederrenetako batean barrena Chihuahuara eramango duen 653 kilometroko ibilbidea urratzen hasi berritan. 08.16an, geldialdi bat egin du El Fuerte hirian, Sinaloa estatuan oraindik. Hiri txiki hori 1563an sortu zuen Frantzisko Ibarra durangarrak, eta 1610ean gotorlekua eraikitzen hasi ziren kolonoak eskualdeko indigena adoretsuen, yoremes izenekoen, erauntsietatik babesteko. Diotenez, El Fuerten jaio eta hazi zen On Diego de la Vega, geroago maskara eta kapa jantzi eta “El Zorro� ezizen ospetsua hartu zuena. Trenak El Fuerten bildu ditu mendilerroan barneratu nahi duten azken bidaiariak. Hemendik aurrera, poliki-poliki, alderik korapilatsuena hasiko da. Trenbidearen zatirik handiena 1900 eta 1928 urte artean eraiki zuten, baina tarterik gogorrena, Chihuahuako Creel hiriko geltokiko eta Sinaloako San Pedrokoaren arteko 258 kilometroak, ez zuten 1961era arte inauguratu, trenbide bat halako paraje malkarrean eraikitzearen kostuak berarekin zekartzan zailtasun finantzarioen erruz.

Lerroon azpian, Divisaderoko tren geltokia eta Bisabirachiko harrizko formazio falikoak. Ezkerreko argazkian, Chepeko trena Chinipas zubia igarotzen. Erreportajea zabaltzen duen irudian, XVII. mendean eraikitako Cerocahui-ko misioa.

Mendian gora El Fuertetik aurrera maldak hasten dira, eta trazatuaren aurreneko zubi eta tunelak agertzen dira. Handik 60 kilometro eskasera trenak El Fuerteko zubia igaro du, ia-ia 500 metro luze den zubia, eta berehala, ibilbidean eraikitako 86 tuneletan lehena zeharkatzen ari da, aurrenekoa eta luzeena, hain zuzen, 1.828 metroko luzera baitu. Trenaren triki-traka oihartzun burrunbatsu bihurtzen da barruan. Berriro egun argitara ateratzean, paisaia erabat bestelakoa da, eta kostaldeko landaredia atzean geratuta, mendiko zuhaixkak hasi dira nagusitzen. Hortik aurrera, bihurgune aldapatsuak gainditu behar ditu trenak, eta ur korronte zundagaitzak zeharkatzen, mendiak zulatzen eta amildegi ertzetatik sigi-saga lerratzen, aurrera jarraitzen du. Paisaiaren handitasuna ikaragarria da, eta hura mirestera dei egiten du hala bagoi zabaletako barrualdeko eserleku erosoetatik nola bagoi bakoitzeko muturretako alboetan zabalduko ateetatik. 12.20an trena Bahuichivora iristen denean, Tarahumara mendiaren erdi-erdian, altuera 1.800 metrotik gorakoa da jada. Paisaia berriro itxuraldatu da eta mendiak orain pinu baso zabalez estalirik daude. Inguruotan ibiltzeko egun bat baino gehiago duten bidaiarientzat, leku honetan gomendatu ohi dute lehen geldialdia egitea, Cerocahui herrira joateko, autobusean 45 minutu eskasera, XVII. mendeko jesuiten antzinako misio bat baitago bertan. Cerocahuitik eta bai17


Creel-etik gertu dagoen San Ignazioren misioa. Ondoko orrialdean, Barracas del Cobreren ikuspegi liluragarria Divisaderotik hartuta.

18

lara ederrotatik Batopilas eta Urique arroiletara ibilaldiak ere antolatzen dituzte. Urique herria ibar sakon baten hondoan dago, hain zuzen, Barrancas osoko arroilarik sakonenean, 1.879 metroko sakonera duela. Cerocahuitik harainoko ibilbide bihurgunetsua abaila bizian amildegiaren ertzetik doan autobus trauskil horretan egitea bera bada abentura nahikoa, baina Urique hiri lasai eta berora iristean eta arroilaren sakoneko lorategi tropikala ikustean, ohartuko gara bidaia honetan ezagutzea merezi duten leku erakargarri horietako bat dela. Trenak aurrera egin du Tarahumara mendilerroan barrena, eta hiru herri txikitan etentxoak egin eta gero, geldialdirik harrigarriena iritsi da: Divisaderon, Barrancas del Cobreren gaineko ikuskizun paregabea eskaintzen duen begiratokiaren ondoan, derrigorrean egin beharreko hamabost minutuko atsedena. Bidaiariak tarte hori aprobetxatu dezake balkoira hurreratzeko eta paisaiaren argazkiak ateratzeko, janari lasterreko postu ugarietan gozagarriren bat hartzeko, edo balkoira daraman pasealekuan soineko koloretsuz jantzitako tarahumara emakumeek erakusten duten eskulanen artean kuxkuxean ibiltzeko. Txistuaren hotsak geltokiko haize garbi eta freskoa urratzen du, itzultzeko garaia den seinale, eta tirriki-tarraka trenak bere bideari ekin dio, milurteetan erosioak higatutako eremu erraldoi honen gaineko ikuspegi zoragarriak zabalduz bidaiarien begi miretsien aurrean.

Divisaderotik kilometro gutxira trena altuera gorenera iritsi da (2.460 metro). Horretarako, El Lazo gainditu behar izan du, haitz barruko bihurgune zabal bat, metro gutxiren buruan altuera handia hartzea ahalbidetzen diona. Hortik aurrera, Creelerako jaitsiera hasten da. Hiri horretara 15.44an iritsi da. Lautadarantz jaitsiz 1907an Enrique Creelek, Chihuahua estatuko gobernatzaileak, sortua, Tarahumara mendilerroko aurreneko herria da, eta inguruok esploratzeari ekiteko abiapuntu hoberena. Hemendik oso erraza da Cusarareko 30 metrotik gorako ur-jauzi bikainak ikustera joatea, Bisabirachiko harrizko formazio falikoen artean ibiltzea edo Arareco aintzirako ur bareetan nabigatzea. Baina denetan interesgarriena taramahura herria ezagutzea da (raramuri, beraien hizkuntzan, ÂŤhanka arinakÂť). Mila urtetik gora darama herri indigena honek Barrancas del Cobreko zirrikituek eskaintzen dioten babesean bizitzen. Arroila arteko xendretan trebaturik, indiar hanka arinek, berebiziko teknika garatu dute distantzia itzelak, ehunka kilometro, korrikan egitea ahalbidetzen diena elikagai bakartzat dutelarik chia ura, tesgĂźino-a (artoz eginiko garagardo modukoa) eta pinole-a (arto birrindua). Lasterraldi luze horietan oinen babeserako sandalia xume batzuk baino ez dituzte jartzen, eta Tren del Cheperen logotipo bihurtu dira, hain zuzen, haien omenez.


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi

Mexicana Creel Mountain Lodge delakoak bordak eskaintzen ditu.

Barrancas del Cobre Mexikoko Sonora eta Chihuahua estatuen artean dago, Mexiko DF hiriburutik autobusez, autoz edo hegazkinez iristeko moduan. Hainbat konpainiak lur hartzen dute herrialdean, bai hegaldi zuzenen bidez eta bai eskalak eginda, hala nola.

www.vmcoppercanyon.com

Dirua Mexikoko pesoa (1 euro = 21,7 peso).

Ostatua Tren del Chepek hainbat geltokitan egiten ditu geldialdiak, eta bidaia txartelak aukera ematen du horietako hirutan jaisteko, eskualdea ezagutu nahi izanez gero. Halere, punturik interesgarrienak honako hauek dira: -Divisadero: Hauxe da lekurik onena Barrancaseko paisaia ikusteko. Hotelak daude bertan, amildegi ertzean zintzilik ia-ia. Inguru honetan dago, halaber, Piedra Volada, baita zenbait kobazulo eta tarahuma indioen etxeak ere. Hotelik onena Mirador Hotela da: www.hotelmirador.mx -Urique: Urique arroila da Barrancaseko sistemako sakonenetako bat eta bisitatzeko denik eta lekurik autentikoena. Inguru hau esploratzean atseden hartzeko leku on bat nabarmentzekotan, hauxe: Hotel Paraiso del Oso: www.mexicohorse.com -Creel: Bere barrutiko hiri nagusia da Creel, eta abiapuntu ezin hobea Arareco aintzira, Onddoen bailara, Cusarare ur-jauzia eta San Ignazioren misioa ezagutzeko. Gaua emateko modu bitxi bat aipatzearren, Villa

Non jan Trenean goazela, bertako jantoki-bagoian egin ditzakegu otorduak edo tarahumara saltzaile ibiltariei erositako janari eta zizka-mizkak jan, baina bene-benetako tarahumara sukaldaritzaren zaporeak dastatu nahi izanez gero, Creeleko jatetxeren batera joatea gomendagarria da, esaterako, Sierra Madre (LĂłpez Mateos kaleko 61ean) edo La CabaĂąa (LĂłpez Mateos kaleko 36an).

Museoak Creelen interesgarria da artisautza lanen etxe-museoa ikustea, txikitxoa izan arren, denda txukuna du tarahumara herriaren eskulanak erosteko. Cuauhtemocen ezin utzi Mennoniten museoa ikusi gabe, hortxe azaltzen baita hiriaren sorreraren eta sortu zuen erlijioso-elkartearen historia. www.museomenonita.com

Eta Chihuahuan, museorik hoberenetako bat Pancho Villaren etxea da, Mexikoko Iraultzaren museo historikoa, eta bertan ikusgai dago, besteak beste, balaz zulaturiko autoa, hain zuzen, Iparraldeko Zentauroa hil zuten autoa. www.gob.mx/sedena/acciones-y-programas/museo-historico-de-larevolucion

Tren txartelak erreserbatzeko www.chepe.com.mx

19


20


BARRANCAS DEL COBRE Urique arroila atzean du mutiko honek. Behean, inguru hauetan aurki daitekeen kolibri mota bat eta emakume tarahumara bat lepoko bat lantzen. Ezkerreko argazkietan, labe zahar bat, haur tarahumara batzuk eta Chihuahuako katedrala.

Creeletik trena ziztu bizian doa beherantz, eta Chihuahuako goi-lautadara gerturatu ahala Mendebaldeko Sierra Madretik aldenduz doa. Landaredian orain basamortu tankerako idortasuna nagusitzen da, baina berde zipriztinak ugaritzen hasten dira trena Cuauhtemoc hiri beharginera eta bertako sagasti sail zabalera inguratzen den neurrian. Hiri hori 1922an sortu zuen Kanadatik etorritako mennonita talde batek, zehazki, handik kanporatuak izan ziren 1.373 familiak. Bertan gelditu eta beren gurdiak, pertxeroiak, hustu zituzten eta nekazaritzako eta abeltzaintzako ezagutza guztiak indarrean jarri, ekinaren ekinez desertu itxurako hau Mexikoko sagar ekoizle nagusi bihurtzeraino. Europar itxura nabarmenarekin, hitz egiten duten alemanaren aldaerarekin eta beren janzkera bitxiarekin, hiriko gainerako biztanleen artean oso erraz bereizteko modukoak dira haien oinordekoak. Eguzkia sagastiz osatutako ostertzean murgiltzen hasten den bitartean, trenak temati jarraitzen dio bideari Chihuahua jomugan duela, eta gaueko bederatziak baino zertxobait lehenago iritsia da hara. Izen bereko estatuaren hiriburua, Chihuahua, ezaguna da bertako txakur txikiengatik. Baina horrez gain, Quinta Gameros ere nabarmentzekoa da, Europako art nouveau gogora ekartzen duen etxaldea, eta handik gertu dagoen Paquime eraikin prehispanikoa eta bertako esparru arkeologikoa, zeinak susmatzen uzten duen, horma eraitsietan, aurreneko espainiarren etorreraren aurreko zibilizazio oso oparo baten testigantza. Biharamunean, trena Los Mochisera itzuliko da. Bidaiariak erabaki beharko du zer nahiago duen: egun pare batez atseden hartu Chihuahua eguzkitsuan edo atzera Tren del Cheperen urratsei jarraituz Pazifikorantz abiatu, beste behin ere, Barrancas del Cobre zoragarriak zeharkatzeko. • 21



Granada

Testua eta argazkiak: Nuria Lopez Torres

KULTURA ETA GASTRONOMIA UZTARTUZ


GRANADA

Amets eta istorio askoren sorleku dugu Granada, eta bere izena historia liburuetan sarri topatuko dugu. Alhambra txundigarria dugu, noski, bertako eraikinik ezagunena, bera bakarrik urtero milaka eta milaka bisitari erakartzeko gai baita. Baina Sierra Nevadako oinetan hazten den hiriak badauka beste hamaika gauza edonori eskaintzeko. Orrialde hauetan ibilaldi kulturala egingo dugu Nazari erreinuaren harribitxia izan zenaren auzo enblematikoetan barna, eta bertako «tapa» bikainak dastatuko ditugu.

Kuskus eta barazki entsalada dastatzeko prest El Huerto de Juan Ranas tabernako terraza ikusgarrian. Ondoko orrialdean, Albaicin auzoko kale misteriotsua iluntze batean eta Alhambra ederra.

24

iri guztiek dute euren xarma berezia, bada, Granadak berea eta beste guztiena du». Horixe zen Antonio Machado handiak Andaluziako hiriaz zioena. Bada, jakinduriaz betetako maisuaren hitzek ez dute gaurkotasun apurrik ere galdu. Sierra Nevada mendilerroaren oinetan kokatua, hiri liluragarria da Granada, flamenko dantzari baten soineko ikusgarria bailitzan bisitariari bere erakarpen guztiak harro erakustez dizkiona. Historia, kultura eta tradizioetan oparoa den Granada mila modutan bisita daiteke, mila modutan goza daiteke, baina bada falta ezin den bat: ezinbestekoa da Granada bertako tapa bikainen eskutik ezagutzea. Ez dago hiriko espiritua, Granadako herritarrak, ezagutzeko modu hoberik bertako taberna tipiko zein abangoardistetatik ibilaldia egitea baino. Prestatu, beraz, inguruotan edariarekin batera bezeroari eskaintzen zaizkion tapa apartak dastatzeko. Trago batzuk hartu eta tapa batzuk jatera irtetea erabat errotutako ohitura da Granadako herritarren artean, hainbesteraino, inguruotan erabat pentsaezina dela taberna batean edari bat eskatu eta zerbitzariak berau laguntzeko mokadutxo (edo mokadutzar) bat ez ateratzea. Ahalik eta bezero gehien lortzeko lehian, gainera, tabernek ondo baino hobeto zaintzen dituzte bai mokadutxoen kalitatea bai kantitatea. Prestatu dugun ibilbide kulturalean, hiri andaluziarreko auzorik interesgarrienak ezagutuko ditugu, tapeo zonalde onenekin batera. Beraz, Granada dotore, lasai, liluragarriaz gozatzea besterik ez da geratzen, presarik gabe kalez kale ibiliz, bertako kultura aberatsa eta gastronomia bikaina dastatuz.

H

Alcaiceria Auzoaren izenak al-qaysariya izen arabiarrean du jatorria, hau da, «merkataritzako instituzioa eta berau osatzen duten eraikinak». Azken batean, Alcaiceria auzoa Granadako zoko edo merkatu arabiar zaharra da. XIV. mendean sortu zen eta bertara gauero ixten ziren bederatzi ateetatik sar zitekeen. Hiria 1492an konkistatu ondoren, Errege-Erregina Katolikoek Granadako instituzio eta ohitura musulmanak mantentzea erabaki zuten, eta Alcaiceria bere horretan utzi zuten, bertako gobernadore gisa noble kristau bat izendatuta. Zilar eta urrezko objektuak, arropa ikusgarriak… saltzen ziren bertan, baina, batez ere, zeta zen merkataritzaren ardatza, berau Alcaiceriatik kanpo saltzea debekatuta baitzegoen. Denborak aurrera egin ahala, baina, zetaren merkataritza gainbeheran erori zen, eta beste artisau eta merkatari batzuek hartu zituzten denda eta tailer hutsak. Egun, kalexka labirintikoz betetako auzoan, oroigarriak eta Marokoko artisautza produktuak saltzen dituzten denda txikiak dira na-



GRANADA Ezkerretik eskuinera, «tapeoan» Elvira kaleko tabernetan, Bañuelos bainuetxe arabiarrak eta Trinidad plazako jatetxe bateko terraza.

gusi. Alcaiceria auzoa Granadako katedralaren eta BibRambla enparantza famatuaren artean dago. Plaza horretan inguruko jatetxeen terraza ugari daude eta leku aparta da ahosabaia gozatzen hasteko. Hala, Manola jatetxean (Bib-Rambla enparantza, 16) egingo dugu lehendabiziko geldialdia. Granadako ezagunenetakoa den plazak Bab al-Ramla edo Puerta del Arenal ateari sor dio bere izena, harresiko garrantzitsuenetakoa garai batean. Alcaiceria auzotik gertu egonik, hirira sartzeko ate nagusienetakoa zen. Hori horrela, historian zehar askotariko ekitaldiak hartu izan ditu enparantzak: arabiar jaiak, zezenketak, fede-autoak, Inkisizioak heresiatzat jotako eskuliburuen erreketak… Mendez mende izandako garrantzia mantenduz, egun ere hiriko plazarik jendetsuenetakoa izaten jarraitzen du.

Plazatik irten eta inguruko kalexketan galduta, bisitaria lokal gastronomiko enblematikoz jositako besta enparantza batzuetara helduko da. Hala, Pescaderia plazako 12. zenbakian, tokikoen txokorik gustukoenetarikoa aurkituko dugu: Oliver taberna-jatetxea, tapa zerrenda amaigabea eskaintzen duena. Ondo-ondoan El Cunini dago (Pescaderia plaza, 14), bertako frijituengatik eta Motrileko izkirengatik ezaguna. Hain da taberna arrakastatsua, bertako barrari «tranbia» deitzen diotela granadarrek, inguruan jendetza pilatzen baita etengabe. Behin lehen mokadutxoak probatuta, bada gazta eta fianbre zaleek ezinbestean bisitatu beharreko beste leku bat: Soria taberna (Trinidad enparantza, 4). Elvira atetik Albaicin auzora Oraingoan Elvira atetik abiatutako gara, XI. mendean


Ziridar leinuko sultanen aginduz eraiki zena eta Granada islamikoko ate nagusia izan zena. Lehenik eta behin, gomendagarria da CastaĂąeda bodega zaharrean (Elvira, 5) geldialdia egitea. XIX. mendeko lokal ederra da, botila zaharrez apaindutakoa. La Antigualla (Elvira, 1) taberna ere aukera bikaina da, tapa apartak eskaintzen baitituzte, bai kopuruan bai kalitatean. Hori bai, prudentziaz jokatzea komeni da, oraindik Albaicin auzo enblematikora heltzeko asko falta baita, eta bidean geltoki ugari baititugu zain. Elvira kaletik Plaza Nueva enparantzara helduko gara, eta, bertan, Carrera del Darro igoera hartuko dugu, izen bereko errekaren ondo-ondoan. Bidea milaka urte dituzten galtzada-harriz eginda dago, eta hiriko leku ederrenetakoa da. Paseoan aurrera goazen bitartean, eraikin historikoak ikusiko ditugu nonahi,

horietako batzuk egun hotel bihurtutakoak, adibidez Mariana Pineda jauregiko hotel museoa. Parez pare, berriz, Alhambra jauregia ikusiko dugu, zalantzarik gabe Granadako ikur nagusia. Bidean aurrera eginda, ezinbestekoa da BaĂąuelo bainu publikoetan gelditzea. XI. mendeko bainu publiko arabiarrok Estatu espainiarreko zaharrenak eta ondoen kontserbatu direnak dira. Granada musulmanaren harribitxietako bat dira, eta Errege-Erregina Katolikoen konkistaren ostean suntsipenetik salbatu ziren bakarrenetakoak. Antza, bainu arabiarrek burdelen pareko izen txarra zuten konkistatzaileen artean. Jarraian, Ras tabernan beste geldialdi bat egingo dugu. Garai bateko nekazari giroko tabernak gogoraziko dizkigun ostatu ederra izateaz gain, bertako urdaiazpikoa benetan aparta da. Bidearen une batean,

27



GRANADA Carrera del Darro kaleak izena aldatzen du, Cuesta del Chapiz bihurtuz. Bada, bertan dago Arabiar Ikasketen Ikastetxea, arabiar estiloko jauregi batean. Hiriaren konkistaren ostean katoliko bihurtu ziren bi granadarrena zen jauregia. Berehala parerik gabeko Albaicin auzoan barneratu gara, Unescok gizateriaren ondore izendatutako gune ezin ederragoa. Auzoa etxe zuri eta txoko liluragarriz betetako labirintoa da, eta, behin bertara helduta, ezinbestekoa da publikoari irekitako carmen ugarietako batean sartzea; hau da, bakez betetako oasi txikiak diren etxe liluragarriak, non fruta-arbolez eta iturri ikusgarriz betetako lorategi ederrak aurkituko ditugun. Uraren joan-etorri patxadatsuarekin xarmatuko gaituzte iturriok konturatu orduko. San Nicolas begiratokian amaitzen den igoera luzean, ezinbestekoa da La Porrona tabernan geratzea. Plaza Larga enparantzan dago, eta, zirkuitu ezagunenetik kanpo egonagatik, auzotarrek tapa bat jateko beti aukeratzen duten leku horietako bat da. Behin San Nicolas begiratokira heldutakoan, Alhambra ikusgarriko bistarik onenak izango ditugu. 1997an, Bill Clinton AEBetako lehendakari ohia erabat liluratuta geratu zen bertako ilunabarrarekin, urtero hiria bisitatzen duten milaka turistei gertatzen zaien bezalaxe. Ez dago bertan arratsa igarotzeko modu hoberik El Huerto de Juan Ranas terraza-jatetxean eseri eta tragoxka bat eta mokadutxo bat hartzea baino. Erdigunera itzuli aurretik, Sacromonte auzoa bisitatzea ere ezinbestekoa da. Bertan, judutar, arabiar eta kristauak bizi izan dira historian zehar, eta, XVIII. mendetik hona, ijitoak dira nagusi auzotarren artean. Etxebizitza bezala atondutako kobazulo ugari daude auzoan, eta horietako batzuetan zambra apartez gozatzeko aukera izaten da, hau da, kantua eta dantza nagusi diren jai ijito flamenkoak. Ikuskizunetako asko turistei bideratuta daude egun, baina, hala eta guztiz ere, merezi du hamarkada asko atzera eramango gaituen ingurunean murgildu eta jaiaz gozatzea. Sacramontetik itzultzean, Albaicin auzoko beheko aldean, Calderia Nueva kalean te bat hartzeko geldiunea egin dezakegu, bertako teteria ugarietako batean. Bidaiariak Marokoko edozein hiritan dagoela pentsatuko du, artisautzako produktuak eskaintzen dituzten bazarrak eta askotariko teteriak baitira jaun eta jabe.

sitatzea ezinbestekoa da. Zazpi hektarea inguruko jauretxea da, eta, bertako lorategi zabal eta hostotsuetan ohikoa da pauma ederrak paseoan aurkitzea, bertako erregeak bailiran. Realejo auzo oso bizia da, auzotar aktiboz betea, eta berauen bilgune nagusia Plaza del Campo del Principe enparantza da, San Cecilio elizaren alboan. Granadan ohikoa den bezala, meskita zahar baten gainean eraikita dago eliza. Plazaren inguruan taberna ugari daude, edozein unetan bisitatzeko aproposak, baina eguraldi onarekin erabat betetzen direnak. Hori da La Oipara tabernaren kasua. Tapa gisa piper berdeekin ondutako ogi-mami bikainak, paella platerkada oparoak… eskaintzen dituzte. Realejo auzoko kaleetan behera goazela, Casa de los Tiros bezalako jauregi ederrak aurkituko ditugu. XVI. mendeko eraikinean, zeramika, armak, altzari zaharrak… biltzen dituen museo bat dago. Gabiako Kondeen jauregia edo Errege-Erregina Katolikoek 1492an hiria konkistatzerakoan fundatutako Santo Domingo eliza ere aurkituko dugu. Kalez kale ibili ondoren, beste mokadutxo bat hartuko dugu Avila tabernan (Veronica de la Virgen, 16). Bertako tapa ezagunena etxean gisatutako urdaiazpikoa da. Pixka bat aurrera Jam taberna aurkituko dugu (Plaza de los Campos, 1). Tapa berritzaileak aurkituko ditugu bertan, adibidez plantxan egindako foie puska laranja garrantzaren coulis-arekin eta ezkur-urdaiazpiko kurruskaria. •

Behean, Carmen de los Martires-en hartutako irudi ikusgarria. Ezkerreko orrialdean, Elviraren Atea, Realejo auzoko «tapeoa», margolari marokoar bat teterien kalean, Alhambraren ikuspegia Carrera del Darro-tik eta bakailao-kruxpeta kalabazarekin.

Realejo auzoan kalez kale Behin Alhambrara ezinbesteko bisita eginda, Realejo auzora jaitsiko gara, hau da, hiri musulmaneko juduen auzo zaharra. Aldapaz betetako kalexkak, carmen ikusgarriak eta karez margotutako etxe zuriak ikusiko ditugu. Carmen de los Martires ikusgarria bi29


Delhi ALTXORREZ BETERIKO KUTXA Indiako hiriburuak bonboi kaxa bat dirudi, sorpresaz betea. Bertan bizi diren 25 milioi pertsonak hiriaren poro bakoitzean presente daude, baita bertatik igaro diren inperioak eta bertako bazarrei darien fantasia ere. Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

30


31


DELHI Lerro hauen azpian, Bahai Errezoaren Etxea, «Loto lorearen tenplua» ere esaten diotena. Erreportajea irekitzen duten orrialdeetan, Jama Masjid meskita eta bi gazte Bara Gumbadeko leiho batean eserita.

32

rkitektura kolonial sofistikatua, neurririk gabeko merkatuak, Indiako meskita handiena, bizi ibili ezean tarterik uzten ez duen trafiko erasokorra, kardamomo piloak, gizakia duela 3.000 urtetik bizi den hiria, berealdiko kutsadura. Eta emozioz eta esperientziaz beteriko sukaldaritza, bai gorputzean sartzean bai ateratzean. Hori guztia eta askoz gehiago da Delhi hiri zoragarria. Ia inor ez da epel geratzen berau bisitatzean; ez dago erdibiderik, maite edo gorroto duzu. Ni liluratuta atera nintzen. Beharbada, hiriaren ikur diren aparteko bi tokitatik hastea onena, biak ere erdialdetik aparte samarrekoak. Bahai Errezoaren Etxea, biztanleek «loto lorearen tenplu» esaten diotena, lore horren antza duela eta. Fariburz Sahba arkitektoak ondo asko gauzatu zuen ideia, 1986an eraiki zuenean, erlijioen arteko elkartasunerako gune espiritual bat sortzeko asmoz. Bertan bisitariei beren erlijioa praktikatu eta otoi egiteko gonbita egiten zaie. Hiriak gordetzen dituen altxorrak ikusteko

A

bigarren sarbidea Qutb Minar da. Munduko Ondare izendaturiko esparru arkeologiko horretan, bere hondarren artean Indiako minarete garaiena nabarmentzen da, 72 metroko altuerarekin zerua ukitu nahian ari dela dirudiena. Delhi Zaharrean Hobi handi baten ondoko hareharri gorrizko harresi erraldoiek osatzen dute gotorleku gorria. XVII. mendean zehar eraiki zen, Shah Jahan mongoliar enperadoreak aginduta. Bertara Lahorre izeneko ate nagusitik sartu eta souvenirrez beteriko azoka aurkituko dugu. Antzina bitxiak eta zeta saltzen zituzten hor. Danborraren Etxea topatuko dugu aurrerago; antzina gorteko musikariek ostatu hartzen zuten bertan. Barrura sartutakoan atentzioa ematen duena Diwan-i-am delakoa da, zutabe-atrio eder bat, bisitaria liluratuko duten arku gingildunez hornitua, eta audientzia publikoetarako erabiltzen zena. Pribatuak Diwan-i-Khas


delakoan ematen ziren, marmol zuriko eraikin fin bat, taila eta harribitxien inkrustazio interesgarriak dituena. Horren ondoan Khas Mahal dago, familia inperialaren areto pribatuak. Horietan intimitatea gordetzeko leiho-sare landuak erabiltzen zituzten. Gotorlekua gustu handiz diseinaturiko jauregi multzoa da, baina bere jabeak ez zuen bertan bizitzerik izan. Bere seme Bahadur Shah Zafar-ek, Delhin izan zen azken mongoliar enperadoreak, traizionatu eta Agrako gotorlekuan kartzelatu zuen. Chandni Chowk etorbidea Delhi Zaharreko bazar esanguratsuenen ardatza da. Hor barneratzea bidaiari zailduena ere txundituko duen sentsazio uholde kitzikagarrian barneratzea da, non usain zoragarriekin batera eguerditik aurrera amaigabeak diren auto-ilaretako ibilgailuek isuritako gasen kiratsa topatuko dugun. Etorbidea azoka erraldoia da, denetik aurkituko dugu bertan: etxetresna elektrikoak, arropa eta imitaziozko bitxiak. Zamaketari kuadrillek izugarrizko

zamak eramanez orgatilak bultzatzen dituzte, salgaiak inguruko bazarretara eramateko; harrigarria da lan horretan gizakiak ikustea. Chandni Chowk-etik abiatuta bazar hauetara iritsiko gara: Dariba Kalan, zilarra erosteko; Kinari Bazarra, ezkontzetarako turbante onenak dituelako ezaguna, eta Nai Sarak, sari jantziak eskuratzeko toki interesgarria. Chandni Chowk bukatzen denean, Khari Baoli kalea hasten da, zentzumenak pizteko bazar aproposena, hots, espeziena. Lurrin goxoz zipriztinduta dago bertako airea. Bidaiariak, dendetako salgaien artean dabilela, sudurrean piper, iltze, jengibre, banilla, intxaur muskatu, kurkuma, kumino edota anisaren esentzia atzemango du. Bazarrek osaturiko anabasa horretan kokatuta, Jama Masjid delakoa zutunik ageri da. Indiako meskita handiena da, eta 25.000 fededunentzako tokia dauka. Oinarri izugarri handi baten gainean eraikita dago, eta eskailera ilara zabalak igo eta gero dauden hiru ateetatik sartzen da bertara. Marmol zuri eta hareharri

Goitik behera eta ezkerretik eskuinera, Gandhi Smriti museoa, Agrasen Ki Baoli (XIV. mendeko ur biltegia), bi lagun Bara Gumbaden argazkiak ateratzen eta jendea Connaught Placen.

33


34


DELHI gorriz egina dago, eta hau ere XVII. mendean Sha Jahan mongoliar enperadoreak hala aginduta eraiki zen. Meskita patio handi batera zabaltzen da, eta hiru kupula bikain eta 40 metroko bi alminar ditu. Bertatik ikuspegi ederra dago: tenpluaren estalki zirraragarria eta hiriak osatzen duen amarauna. Barnealdea ederra da oso eta ez dago musulmana izan beharrik bertara sartzeko. Hiriaren bihotz koloniala Delhi hiriaren mapa bat begiratzean Connaught Place inguruak marrazten duen irudiak ematen du atentzioa. Plaza horren bueltan eraikuntzaz osaturiko bi uztai ageri dira, eta horietatik kaleak jaiotzen dira alde guztietarantz, trafikoa hiri osora erradialki zabalduz. New Delhiren bihotz koloniala da, eta britainiarrek hirian utzi zuten arrasto arkitektoniko bitxiena; izena Jorge V.a aitaren aldeko osaba bati zor dio. Erraza da atzera egin eta bertako gizarte maila altuko jendea kolonoen ondoan oinez imajinatzea, molde klasikoko konplexu arkitektoniko handi honen arkupeetan; zutabe ikaragarri eta fatxada zurituak ditu, zeintzuek Cheltenham hiriko arkitektura gogorarazten duten. Arratsaldeetan nobedade bila dabiltzan kontsumitzai-

leak ibili ohi dira bertan, hiriko denda esklusiboenetan erosten edota atzerriko janaria ematen duten jatetxeetan afaltzen. Une batez bidaiariak India modernoenarekin topo egingo du, eta Delhi Zaharrean ikusitakoa aurreko mendeko amets bat izan dela irudituko zaio. Hortik hurbil Connaught Place-ko sukar kontsumistatik ihes egiteko bi altxor daude. Bata Jantar Mantar da, astrologiazaleentzako oso gomendagarria; forma geometrikoak dituzten eraikinez osatutako bilduma interesgarria da. Jai Singh II.a maharajak agindu zuen horiek eraikitzea, unibertsoaren mugimendua behatzeko. Beste altxorra Agrasen Ki Baoli da. Gaur egun hutsik dagoen XIV. mendeko ur biltegi handi bat. 60 metro luze eta 15 zabal da, eta 103 koska dituen eskailera bat du bertara sartzeko. Zoruan hondoratzen den egitura izugarri handia da, bost solairutan zutabeetara atxikita dituen arkuekin irudi harrigarria osatzen duena. Bertara etortzen ziren herritarrak, bainuen bitartez, purifikatzera eta jainkoekin konektatzera. New Delhi britainiarrek 1911n diseinatu zuten hiri modernoa da; hain zuzen, inbaditzaileekin gero eta zakarragoa zen Kalkutatik ihesi, herrialdeko hiriburua Delhira lekualdatzeko sortua. Edwin Lutyens arkitektoak marraztu zuen etorbide zabal eta inperio kutsuko

Argazki txikian, Hazrat Nizam-uddin Dargah santutegiaren inguruetako saltzaile bat atseden hartzen. Ezkerrean, neskato bat Bara Gumbadeko Sheesh Gumbaden.

GIDA PRAKTIKOA Delhi hamar bat distritU hartzen dituen eremu metropolitanoa da, horietako bat, New Delhi, Indiako hiriburua da. Bertan daude Gobernuaren egoitzak.

Nola iritsi Finnair da aukera onena, bai kalitate-prezio aldetik, bai bidaia azkarrenetakoa duelako. Bartzelona eta Madrildik astean hirutan ditu hegaldiak Delhira, Helsinkitik igarota. www.finnair.es.

Nola mugitu Aireportutik hirira joateko aukera onena taxiz egitea da. Ziririk sar ez diezaguten, aurretiko ordainketarako mostradorera joan beharra dago; 400 errupia dira. Hirian batetik bestera mugitzeko metroa da onena. Eta metro sarea iristen ez den tokietara, errupia gutxi batzuen truke, autorickshaw izeneko triziklo motordunek hurbilduko gaituzte.

Non jan Sagar Ratna. The Ashok 50 B (8.00-23.00). Hiriko klasikoetako bat da, familia eta bikoteen gustukoa eta inork galdu behar ez lukeena. Plater eskaintza zabala dauka, eta thaliak nabarmentzen dira horien artean (barazki-jaleentzako askotariko plater txikiak). Indian Accent. Manor 77 (12.00-24.00). Hiriko eskaintza gastronomikoan helbide onenetako bat. Dastatze menua 37 euroan, Indiaz ari garela kontuan hartuta gehiegizko prezioa. Baina merezi du. Herrialdeko sukaldaritza moderno eta oso landua.

Turismo bulegoa Turismo bulego ugari dago hirian banatuta, baina bakarra da ofiziala: India Tourism Delhi. 88 Janpath 88. 9:00etatik 18:00etara astelehenetik ostiralera. Larunbatetan 14:00ak arte. Metro Rajiv Chowk. www.incredibleindia.org. 35


Emakume bat paseatzen ari da Humayun mausoleoko lorategietan. Mongoliar eta persiar ezaugarriak uztartzen dituen arkitektura erlijiosoko maisulana da XV. mendeko eraikina.

eraikin itzelak zituen hiri berria, koloniako administrazioak bertan ostatua hartzeko; gaur egun Indiako Gobernuko ministerioen egoitzak daude horietan. Rajpath bulebar neurrigabean aurkituko ditu bidaiariak herrialdeko presidentearen egoitza ofiziala, ipar idazkaritza, hego idazkaritza, Parlamentua eta Indiako Atea. Azken horrek garaipen-arku bat imitatzen du. Lutyensek I. Mundu Gerran hildako Indiako Armadako 90.000 soldaduen heriotza ohoratzeko eraiki zuen. Turista saldoa ibili ohi da bertan, sare sozialetan zabaltzeko autorretratu originalena nork aterako. Inguru horietan dago Gandhi Smriti, Mahatma Gandhik bere bizitzako azken 144 egunak eman zituen etxea, 1948ko urtarrilaren 30ean integrista hindu batek erail aurretik. Indiaren independentzia lortu zuen Gandhiren bizitzari buruzko ilustrazio multzoaz gain, lorategiko zoruan zerraldo erori zeneko tokiraino eman zituen azken pausoak markatuta ikus daitezke, tenplu txiki batera ematen dutenak. Etxe barruan hain gizon handia zeinen xume bizi zen ikusteak harrituko gaitu. Berak utzi bezala dauden bi gela txikitan bizi zen, eta bertan daude ere ondasun guztiak: ohexka bat, idazmahai bat eta eguneroko bizitzarako tresna pertsonalak. Mongoliar inperioa Mongoliar inperioaren monumentuez zipriztinduta dago hiria, eta horien guztien artean bada ezin ederragoa den bat, Humayun mausoleoa, alegia. Ate xume batetik sartuko da bidaiaria lehenik lorategietan eta hortik mongoliar eta persiar ezaugarriak uztartzen dituen arkitektura erlijiosoko maisulan honetan. XVI. 36

mendean eraikiarazi zuen Haji Begum-ek, Humayun enperadore mongoliarraren jatorri persiarreko emazte nagusiak. Hilobi hori izan zen Taj Mahal jauregiaren diseinua inspiratu zuena; alabaina, bietan Humayun dela ederrena esan genezake. 2013an zaharberritu zutenetik mausoleoa distiratsu ageri da, giro lasai eta harmoniatsuan, katagorri eta perikitoek bizileku dituzten lorategi zoragarrien gainetik zutituz. Zutabeetara atxikitako arku-oinarri baten gainean altxatu zuten eraikina, islamiar artearen bereizgarri diren elementu geometrikoez hornitua, eta kupula zuri handi batez biribildua. Kilometro eskas batera dago Hazrat Nizam-ud-din Dargah, Nizam-ud-din-Auliya santu sufiari eskainitako marmol zurizko santutegia. Toki sakratua da; espiritualtasuna eta beste garai bateko airea dario. Sartu baino lehen jatetxez beteriko kale estu bat igaro beharra dago, eta sarrerara iristean arrosa-petalo eta intsentsu saltzaileekin topo egingo dugu, errupia gutxi batzuen truke zapatak gordetzeko prest egoten direnak. Hortik aurrera loturik dauden pasabide luze batzuetan zehar oinutsik ibiliko da bisitaria. Pauso bakoitzean eskale batekin topo egingo du, zeintzuek eskatzera behartzen dituen akats fisikoa erakutsiko dioten. Azkenik, santutegira sartuko da; erromesez beteta egon ohi da hau, Nizam-ud-din-engandik ahalik eta hurbilen lurperatuak izan nahi zuten santoi ugarien hilobiak ondratzen. Eguzki sarrera izan bitartean bisitatzea komeni da, otoitza ikusi eta qawwali izeneko erlijio kantu sufiez gozatzeko. Esperientzia benetan ahantzezina izango da. •


Trafikoa Nai Sarak kalean, Delhi Zaharrean. Lerroon ondoan, Hazrat Nizam-ud-din Dargah santutegia.

37


Las Vegas

Testua: Argazkiak:

Nagore BelastegI Nagore Belastegi eta Thinkstock

BEKATUAREN HIRIKO DOAKO HAMAR DENBORA-PASA



LAS VEGAS

Nevada estatuko hiri handienaren sorrera ez da hain aspaldikoa. Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean, lekutan dago Las Vegas, basamortuaren erdian, baina mundu osora hedatu da eraikin multzo ikusgarri horren itzala.

ntonio Armijo esploratzaile espainola bailara arrotz batera iritsi zen 1829an, Texaserako bide zahar bati jarraituz. Gune hartan iturburuak zeudela konturatu, eta salerosketarako txoko bat ezartzea erabaki zuen: Las Vegas. 1931n jokoa legezko egin zutenean iritsi zen hiri honen aukera, orduantxe hasi zirelako kasinoak eraikitzen. Eta horiekin batera, gangsterrak iritsi ziren. 50eko hamarkadan garaiko musikaririk ospetsuenak bertan jotzen hasi ziren (Elvis Presley, Frank Sinatra eta Tom Jones, esaterako) eta horrela zabalduz joan zen gaur egun hiriak mundu zabalean duen ospea. Ordutik gehiegikerien eredu bilakatu da, eta Bekatuaren hiria ezizena jaso du. Strip kalean luxuzko kasino-hotelak eta ikuskizun erotikoak pilatzen hasi ziren eta bertako langileen etxebizitzak eraikiz joan ziren haren inguruan. Halaxe sortu zen egun den hiri erraldoia. Strip kalean turistak ibiltzen dira, argiak dira nagusi eta show erraldoi bat da bere baitan; hortik kanpo, interes handirik ez duen hiri arrunt bat da. Hala, Strip kalean (6 kilometrotik gora), lehen begirada batean hotel ederrak daude: Luxorrek piramide itxura dauka eta kanpoan neurri errealeko esfinge bat dago. Excalibur eta New York-New York elkarren alboan daude. Batak Artur Erregearen gaztelua irudikatzen du eta besteak etxe orratzak eta Askatasunaren estatua. Azkenik, Paris hotelak Eiffel dorre txiki bat dauka, baita lehengo Aladdin hoteleko globo ederra ere. Baina kanpotik hain deigarriak ez diren hoteletan gordetzen dira benetako altxorrak. Izan ere, hotel guztiek dute bitxikeriaren bat, hori baita euren abantaila bertaratzen diren milaka turistak erakartzeko.

A

1-Flamingo 7.200 metro koadroko azalera dauka art deco estiloko resort honek. Kolore arrosa da bere bereizgarria eta flamenkoak dira bere ikur nagusiak. Izan ere, hotelaren lorategian animaliak dituzte, batez ere hegaztiak, eta horien artean, flamenkoak dira protagonistak. Hegazti eder horien irudiekin apainduta daude iturriak nahiz hotelaren beste txoko batzuk. Stripeko lehen luxuzko hotela izan zen eta horregatik da ospetsuena.

2-Caesars palace Las Vegasen Elvisek ezkondu zaitzakeela ez da mito bat. Goian, hirian zehar dauden kapera txiki anitzetako bat. Eskuinean ongietorria ematen duen kartel ospetsua, eta hiriaren skyline bat.

40

Kanpotik barrutik bezain ederra da, Erromatar Inperioaren giroa gogora ekartzen duelako. Berezitasun bezala, plaza bat eta dendaz jositako kale bat daude bertan. Lurra bustita dagoela dirudi, baina lehor dago, eta zeru urdinean hodei zuriak ikusten dira. Bat-batean sumatu dugu eguna argitzen… eta kalera ateratzean konturatu gara gaua dela. Dena gezurretakoa


41


Goian, New YorkNew York hoteleko apaingarriak. Argazki txikietan, Excalibur hotela, Bellagioko iturriak eta Flamingoko hegaztiak.

42


LAS VEGAS da, ilusio hutsa. Eraikina hain denez handia, baliteke irteera aurkitzeko zailtasunak izatea. Kasinoaren foroan iturri handi bat dago, eta 11.00etatik 23.00etara, orduero, ikuskizun bat eskaintzen dute egunero. Pertsonaia animatronikoak ateratzen dira eta sua eta ura erabiliz jainkoen arteko borroka bat irudikatzen dute antzezlan baten bidez.

3-Bellagio Caesars Palace hotelaren ondoan dagoen beste eraikin handi bat da honakoa eta bere inspirazioa Italiako Bellagio da, dotore fama duen hiria. Harreran Dale Chihuly artistak eskuz egindako kristalezko 2.000 lore daude zintzilik. Gainera, lorategi botaniko bat dago eta urtean zehar gutxienez bost aldiz aldatzen dute, urtaroarekin bat egiteko. Baina kasino honen erakargarria kanpoan dago, laku baten itxura duen iturrian. Izan ere, ur ikuskizun ederrak izaten dira bertan ordu laurdenero (15:00etatik aurrera).

4-The Mirage Tarteka, iluntzetik aurrera, sumendi bat erupzioan hasten da. Uraz eta argiez gain, sua ere erabiltzen dute. Bitxikeria bezala, erregaiaren usaina estaltzeko piña colada usain artifiziala zabaltzen dute. Bestalde, sarreran efektu bereziak dituzten hainbat palmondo dituzte eta barruan animalia basatiak eta izurdeak gordetzen dituzte (atal hau ez da doakoa).

5-The Venetian Bost Diamanteko kategoria duen AEBetako kasinorik handiena da. Venezia da bere gaia eta kanaletako kolore urdin argiagatik izango ez balitz benetan Italian gaudela pentsatuko genuke. Gondolan ibiltzeko modua dago eta bertako kaleetan opera abeslariak, zangaluzeak, dantzariak eta giza-estatuak agertzen dira hainbat txokotan.

GOMENDIOAK Kasinoetan aire girotua barra-barra jarri ohi dute, baina kanpoan bero ikaragarria egiten duenez, kontrastea sekulakoa da. Komeni da jaka edo zapi bat eramatea aire hotzarekin ez gaixotzeko. Mihi gaiztoek diote kasinoetan aire hotza egotearen arrazoia jokalariak esna mantentzea dela, apustuan jarrai dezaten.

Strip kaleko hotelek duten kalitatea kontuan izanik ez dira garestiak, baina bai hotel arruntak baino garestiagoak. Stripen paraleloa den beste kale bateko ostatu bat hautatuz gero dirutza galanta aurreztu dezakegu. Eraikina ez da hain polita izango, baina bai lotarako nahikoa.

Garai batean hoteletako buffetak oso merkeak izaten ziren: 20 dolar ingururen truke gosaria, bazkaria eta afaria hartzea zeneukan. Turistez betetzen ziren eta horri etekina ateratzeko aukera ikusi zuten hoteletako jabeek. Gaur egun buffetak garestiak dira eta hobe da hoteletako jatetxe tematiko arruntetan mokadua hartzea.


LAS VEGAS Tirolina eta Golden Goose klub erotikoa Fremont kalean daude. Eskuineko irudia ez da Venezia, The Venetian hoteleko galeriak baizik.

6-Treasure Island Eraikina nahiko xumea bada ere, inguruan ontzi piratak ditu detaile guztiekin eta egunero, 19.00etan, 20.30ean eta 22.00etan, “Sirens of Treasure Island” ikuskizuna eskaintzen dute, erotismoa eta akzioa nahasten dituena. Jende asko bertaratzen da, beraz, komeni da denborarekin gerturatzea leku egokia hartzeko.

7-Silverston Ura du gai nagusi eta uretako ekosistemak dira erakargarria. 440.000 litro ur baino gehiagoko akuario bat dauka eta bertan tamaina eta kolore guztietako arrainak ibiltzen dira igerian, baita itsaslaminak ere! 13.30ean eta 16.30ean animaliak elikatzen dituzte, eta arrainak ikusteko aukera aparta da. Itsaslaminen ikuskizunak, ordea, ordu erdiro izaten dira ostegunetan (14.15-20-30), ostiraletan (14.15-21.30) eta igandetan (11.30-18.45). Ordutegia aldakorra izan daiteke eta komeni da hotelera bertara deitzea aurretik.

8-Circus Circus Barrutik ez da bereziki deigarria, baina kanpotik zirku baten karparen itxura dauka. James Bond-en "Diamonds are forever" pelikulak egin zuen famatu. Zirku batean oinarritzen dela esan beharrik ere ez dago. Horregatik, 11.00etatik aurrera ordu erdiro malabaristak, trapezistak edota akrobatak aritzen dira 10 minutuko ikuskizunak eskaintzen. Horrez gain, barruan Adventuredome parke tematikoa dago, errusiar mendi eta guzti.

9-Fremont street Strip kaleko zoramenetik urrun, Las Vegaseko espiritu bera gordetzen du Fremont kaleak. Nahiko laburra da, baina badauka zer ikusi. Kalearen gainean munduko pantailarik handiena dago (bost futbol zelairen tamaina dauka), egunean zehar itzala ematen duena. Iluntzean eta gauerdira arte, orduero ikuskizun bat eskaintzen dute. Gainera, kontzertuak eta DJak daude kalean. Tirolina erraldoi bat ere badago sabaian (hori ez da doakoa).

10-Las Vegaseko kartela Strip kalearen amaieran dago, hegoaldeko mugan, ezkontza azkarrak ospatzen dituzten kaperez betetako inguru batean. Duela urte batzuk aparkaleku bat jarri zuten kartelaren ondoan garai batean turistek edonon uzten zutelako autoa eta arriskutsua bilakatu zelako. Kartelaren atzeko aldeak ere badauka interesa, baina ez denez hain ezaguna, inork ez du bertan argazkia ateratzen. • 44


PIXKA BAT GASTATUZ Stratosphere Las Vegaseko dorrerik altuena hotela eta atrakzio parkea ere bada. 20 dolar balio ditu bere 109 pisuak igogailuan igotzeak (5 dolar gehiago goiko atrakzio bakoitzagatik). Atrakzioak bertigoa sustatzera daude bideratuta, adrenalinazaleentzat aproposak. Gainerakoentzat sarrera orokorra nahikoa izango da. Sarrerarekin batera hainbat kupoi banatzen dituzte, eta horiekin dorreko jatetxe zein tabernetan deskontuak lor ditzakegu.

Monorail Oso jende gutxi ibiltzen da monorailean, Strip kalean modu erosoan mugitzeko aukera bat bada ere (nahiko garestia dela esan behar, eta hoteletik hotelerako doako autobusak ere badaudela). Hala ere, komeni da behin besterik ez bada ere tren hau hartzea. Altueran ibiltzen da eta hotelen beste ikuspuntu bat eskaintzen du. Era berean, Stratosphere hotelera gerturatzeko ere ondo dator, nahiko urrun dagoelako.

Oroigarri bat Etxera oroigarri polit bat eraman nahi al duzu? Kasinoetan dolar bateko fitxak daude. Hamar dolar trukatu ditzakezu gustuko duzun kasinoan dolar bateko fitxetan eta horiek senide zein lagunen artean banatu.

Kontzertuak Abeslari eta artista ugari «egoiliarrak» dira Las Vegasen, hau da, munduan zehar bira egin beharrean euren emanaldiak eskaintzeko txokoa dute bertan eta mundu osoko pertsonak mugitzen dira beraiek ikustera. Bertan daude, besteak beste, Ricky Martin, Celine Dion, Jennifer Lopez, Cirque du Soleil, David Copperfield, Britney Spears, Carlos Santana, Elton John, Rod Stewart, Mariah Carey edo Gerry McCambridge mentalista. Komeni da sarrera aldez aurretik erostea www.vegas.com webgunean. 45


Girona KANPINETIK KANPINERA, PIRINIOETATIK COSTA BRAVARA

Gironako kanpinak aukera aparta dira Pirinioetako parajeetatik Costa Bravara arteko natura aldakorraz eta kultura, gastronomia eta aisia eskaintza zabalaz gozatu nahi dutenentzat. Guztira, lehen mailako 75 kanpin daude eta 135.000 pertsonarentzako tokia. Testua eta argazkiak: Agustin Goikoetxea 46


47



GIRONAKO KANPINAK ero eta sektore lehiakorragoa izanik, Gironako kanpinek espezializaziora jo dute, bezero berriak erakartzearren, eta hala, turismo familiarra, ur kirolak edota natura, kultura zein ongizate pertsonal eta osasunarekin loturiko jarduerak eskaintzen dituzte. Gainera, lurralde pribilegiatu hau deskubritzea proposatzen diote bisitariari; esaterako, Garrotxako sumendietan barrena zaldi ibilaldiak eginez, Medes Uharteetara bisitaldia kayakez, Sant Feliu de Guixolseko trenbidearen ibilbidean barrena bizikletaz ibiliz, Pals herrian arroz sailez inguratutako errota zahar bat ikusiz edota Calongeko ehun urteko upategi batean ardo dastatuz. Dudarik gabe, hiriburua ere bisitatzekoa da; bi mila urteko hiri honen alde zaharrean ikustea merezi duten ondare arkitektonikoak daude. Girona gotortutako bi esparrutatik abiatuta egituratuta dago: la Força Vella, erromatarrek hiria fundatu zutenekoa eta harresiak, katedrala eta auzo judua dituena; eta bestetik, Erdi Aroko XIV. eta XV. mendeetako hiriaren zabalgunea. Ezin ahaztu 214 kilometro dituen Costa Brava eta gironar Pirinioen 2.000 kilometro koadroak, zazpi natura parke dituen lurraldea. Garrotxakoaren erdi-erdian, Croscat i Santa Margarita sumendiaren oinetan,

G

Lava Kanpin Ekologikoa dago, Erdi Aroko Santa Pau udalerrian. Toki lasaia, aproposa Olot-Girona trenaren erreprodukzioan esparru bolkaniko honetan zehar ibilbide panoramikoa egiteko, zaldi paseoak egiteko edota zalgurdian Jordako pagadiak ezagutzeko, haurrek etxalde txiki batean animaliak zaintzen dituzten bitartean. Olot-etik gertu dagoen kanpin hau Joan Masoliver eta bere familiak kudeatzen dute, eta berak nabarmentzen duenez, instalazioak paisaiarekin bat egiten du detaile txikienetan ere, naturarekin begirunetsu jokatuz. Hala da Begur-eko kanpina ere, Joan Carbo buru duena. Kostaldetik gertuago dago hau eta bertan Santi Salvadok kudeaturiko jatetxeak ezusteko atsegina eman digu, euskarazko karta topatu baitugu bertan, Ipar Euskal Herriko turisten laguntzaz egindakoa. Empordà -ren bihotzean, Begur herrian, indiano etxe ugari eta defentsa dorreak aurkituko ditugu. Bere irudi ezagunena Erdi Aroko gaztelua da, bertako hondartzak ahaztu gabe, jakina. Emigrante herria izan zen begurtarrena, Kubarekin harreman estua izan zuena eta hori ekarri ohi du urtero gogora iraileko lehenengo asteburuan egiten den jaiak, Fira d’Indians delakoak.

Behean, Montse Mollak berak ekoitzitako ardoa dastatzeko eskaintzen eta bi txirrindulari zein bide hartu erabakitzen. Ezkerreko orrialdean, goian, Girona hiriko ikuspegia, eta beheko argazkian, Palseko arroz-errota bat, XV. mendekoa.

49


Lerro hauen gainean, Llevanteko kanpin bateko bungalow bat. Ondoan, Sant Feliu de Guixolseko Sant Pol kanpineko beste bungalow bat.

50

Ehun urtetik gorako arroz errota Begurren aldamenean dago Pals herria, barruti gotikoa duena. Payesen, hots, nekazarien ahaleginari esker udalerri honetan ingurumena zainduz ekoizten den kalitatezko arroza ere ezaguna da. Bertan, bisita gidatu polita daukagu aukeran: tren turistikoa hartu eta 1984tik Parals familiak kudeatzen duen arroz errota (berez 1452koa) eta berau inguratzen duten arroz sailak ezagutzea. Joan Paralsek eta bere seme-alabek makineria zaharberritu zuten eta horri esker munduan gehien kontsumitzen den laborea nola zuritzen den ikus dezakegu. «Empordàko klima bereziari zor dio gure arrozak bere goi mailako kalitatea; izan ere, bihiaren heltzea beste latitude batzuetan baino luzeagoa da, eta horrek, behin egositakoan, bere testura hobeto mantentzen laguntzen du», azaldu du Paralsek, Montgri Natura Parkearen hegoaldean dagoen arroz sail baten ertzean. Peratallada herrian geldialditxoa egitea ere merezi du. Forallac udalerriaren parte da eta 1065eko gaztelu bat du, bost dorrekoa, harresiak eta babes erretena dituena. Bertako jatetxe eta hotel txikien eskaintza ere aintzat hartzekoa da. Eta Empordàko upategietako batera ere joan gaitezke; esaterako, Mas Mollakora; bertan Calongeko payes familia batek ardogintzako tradizioei eusten die, eta bisita gidatuen bidez zabaltzen ditu. Bizikleta eta xendazaletasuna maite dutenek horretarako ingurune aparta dute Gironan. Lau bide berde

berreskuratu eta egokitu dituzte eta horietan barrena, oinez edo bizikletaz, gironar Pirinioetatik Costa Bravara irits gaitezke, berotasun eta argitasun bila, pauso bakoitzarekin edo pedalkada bakoitzarekin bidean aurkituko ditugun askotariko paisaiez, produktuez eta jendeaz gozatuz. «Glamping»-a, joera berria Sant Feliu de Guixols-en dago Sant Pol kanpina, S’Agaróko hondartza ederraren gainean. Maila desberdinetan jarrita, paisaia abegikorrean alojamendu mota desberdinak integratzea lortu dute bertan: luxuzko bungalowak eta glamping edo luxuzko dendak, Europan gero eta jarraitzaile gehiago dituztenak. Gironan sektoreko elkarte nagusia osatzen duten gainerako kanpinetan bezala, barnean zein kanpoan eskaintzen diren jarduerak zaintzen dituzte, sukaldaritza ahaztu gabe, Eugenia Genoverrek, Emporda Beherean kokaturiko negozio honen kudeatzaileak, azaldu digunez. Izan ere, «kanpin bakoitzak bere publikoa du», azpimarratu du Miquel Gotanegra Gironako Kanpin Elkarteko presidenteak, naturaren erdian atseden egun batzuk igarotzeko modu hau «modan jartzeko» erronkari temati eutsiz. «Gure borroka nagusia XXI. mendeko kanpinen errealitatea ezagutaraztea da –azaldu du–. Kanpin bakoitzak bere publikoa dauka». Bere lana gero eta zale gehiago –horietako asko euskal herritarrak– dituen turismo jasangarria izaten jarraitzea da. •


GIRONAKO KANPINAK

ESTEKAK Gironako Kanpin Elkartea: www.campingsingirona.com Lava Kanpin Ekologikoa: www.campinglava.com Begurreko kanpina: www.campingbegur.com Sant Pol kanpina: www.campingsantpol.cat Garrotxa: www.turismegarrotxa.com Girona: www.girona.cat Begur: www.visitbegur.com Pals: www.visitpals.com Peratallada: www.forallac.cat Gironako Bide Berdeen Partzuergoa: www.viesverdes.cat Ibilbide Zikloturista Katalana: www.pirinexus.cat Mas Molla upategia: www.masmolla.com Pals-eko errota: www.arrosmolidepals.com

Sant Feliu de Guixolseko S’Agaróko hondartzaren gainean dagoen Sant Pol kanpineko bungalow bat, ondoan bizikleta bat duela.

51


proposamen tematikoa

AIREPORTUETAKO TABERNA ETA JATETXE ONENEN ZERRENDA Egongo da inoiz aireportu batean izan ez den irakurlerik, baina gehientsuenoi noizbait tokatu zaigu hegaldiaren zain bertako tabernaren batean itxarotea. Une aspergarriak izan ohi dira, baina badaude ere minutu edo ordu horiek atsegingarri egiten dituzten lekuak. Agentzia batek aireportuetako taberna eta jatetxe onenen zerrenda egin du. Eta batzuk zinez apartak dira.

Gazta eta ardoa Bruselan Bruselako aireportuan egonagatik, Beaudevinek Europako hegoaldeko taberna baten antza dauka, batez ere bere eskaintzari dagokionez. Ardo karta oso zabala daukate

Rona nagusi Estokolmon Zerrendan, Estokolmoko Aran aireportuko Bacardi taberna azaltzen da, izen bereko ron marka horrek kudeatzen duena. Bertan, noski, edari hori da jaun eta jabe, eta rona lehengai nagusi duten edariak, izar. Mojitoak, kuba-libreak, daikiriak... horiek guztiak zerbitzatzen dituzte, eta agian hegaldiak eragiten dituen nerbioei aurre egiteko modu egokia izan daiteke. 52


Municheko Airbräu Brewery Garagardoa atsegin baduzu, Municheko Franz Josef Strauss nazioarteko aireportua ez duzu egoteko leku txarra. Izan ere, sinesten zaila den arren aireportu horretan garagardo lantegia dute eta bertan ekoizten dute edari preziatu hori. Airbräu Breweryk Bavaria eskualdeko ohiko jatetxe baten itxura dauka, eta bertan, euren garagardoaz aparte beste hainbat motakoak dasta daitezke, edozeinen gustuak asetzeko beste. Gainera, oso terraza zabala dauka eta musika ikuskizunak izan ohi dira. Agian, pena ere emango dizu zure hegaldia ateratzeko prest dagoela jakiteak...

bertan, eta edari horri laguntzeko, jaki goxoak; horien artean gazta nabarmentzen da. Ardoa, gazta eta erlaxatzen laguntzen duen giroa Europar Batasuneko hiriburuan.

Ganbak Denverren? Bai, horixe Denverrek ez dauka itsasoa gertu; egia esan, lekutan dago! Baina, hala ere, AEBetako erdialdean dagoen hiriko aireportuko Cru Food and Winebar-en ganbak dituzte euren kartako jakirik ohikoenen artean. Ganbak gabardina erara eta shishito piperrak ondo frijituta. Eta horiek irensten laguntzeko, hemen ere ardoa. 300 ardo motatik gora omen daude aukeratzeko; hori da marka! 53


proposamen tematikoa Ibizan, dantza Ez da inor harrituko, Ibizako aireportuan taberna baino diskoteka dutela esaten badugu. Halaxe da, FMIF Lounge Club Cathy eta David Guettak sortutako diskoteka da, eta bertan aukera dago dantza egin, tragoak hartu, zeozer afaldu edo erosketak egiteko. DJ emanaldiak ere izaten dira eta, ikusten denez, dekorazioa txundigarria da.

«Cocktail» “Cocktail” 1988an egindako film baten izenburua da, baita Atlantako aireportuko ECCO-n gehien edaten den edaria ere. Izan ere, koktel eskaintza zabalagatik da ezaguna aipatu taberna, eta guztien artean bertan asmatutako “Long live the queen”, “Living is easy” eta “Perkin’s Park” dira sonatuenak. Whisky, ardo eta garagardo karta aipagarria ere badauka.

Hegazkina gertu Aipatu lokal guztien artean beharbada bitxiena Zuricheko aireportuko Runway 34 izango da. Zergatik? Besteren artean, barruan hegazkin bat duelako. 1957. urteko hegazkin sobietarra da, eta tabernan sartzen da taberna bera hangar zahar batean dagoelako. Aukera dago kabinan tragoxka bat hartzeko. Nola uko egin halako eskaintza bati?

54


Udako hitzorduak: jaialdiak munduan zehar Udarekin batera, eguraldi ona, beroa, kalean egoteko gogoa eta, noski, musika eta kultura jaialdiak ere heltzen zaizkigu. Mundu osoan zehar eta Europan, bereziki, hamaika aukera izango ditugu aurten ere gustukoak

ditugun taldeak ikusi eta entzuteko eta, bide batez, lanak eragindako larritasunak astintzeko. Orrialde hauetan batzuk azaltzen dira; ez dira denak, noski, baina datorrenaren lagin adierazgarria izan daitezke.

GLASTONBURY (INGALATERRA) Ekainaren 21etik 25era Esan daiteke Glastonburykoa dela udako jaialdien aitzindari, duela lau hamarkada baino gehiago abiatu baitzen. Munduko jaialdi handiena ere bada, eta aurten sekulako kartela dakar, adin guztientzat gustuko izan daitekeena: Radiohead, Foo Fighters, Biffy Clyro, Alt-J, Phoenix eta The Flaming Lips dira Somerser eskualdeko (Ingalaterra) Pilton herrian joko duten taldeetako batzuk. Jaialdia ekainaren 21etik 25era izango da, eta egun guztietarako bonuak, kanpatzeko lekua barne, 228 libera balio du. Musikaz aparte mota guztietako ikuskizunak izaten dira, eta merezi du bere webguneko argazki galerian begirada labur bat botatzea jaialdiaren handitasunaz jabetzeko. www.glastonburyfestivals.co.uk

SECRET SOLSTICE (ISLANDIA)

HELLFEST (ESTATU FRANTSESA)

Ekainaren 15etik 18ra Gauza jakina da udan egunak mugagabeak direla Ipar Poloaren inguruan, eta halaxe gertatzen da ere Islandiako hiriburu Reykjaviken. Bertan egiten da Secret Solstice izeneko jaialdia, eta aurten sona handiko taldeek joko dute, hala nola Foo Fighters, The Prodigy, Rick Ross, Chaka Kahn, Richard Ashcroft eta Young M.A-k. Aukera dago ere glaziar batean DJ ezagunak entzuteko. Edonola ere, ingurune horietako paraje txundigarriak ikustea nahikoa arrazoi bada hara txango bat egiteko. Jaialdi osorako txartelak 185 euro balio du. www.secretsolstice.is

Ekainaren 16tik 18ra Musikari dagokionez, egurra atsegin duenak nekez esango dio ezetz Clisson herrian egingo den jaialdian parte hartzeari. Linkin Park, Slayer, Prophets of Rage, Rancid, Suicidal Tendencies, Aerosmith, Deep Purple, In Flames, Alter Bridge, Apocalyptica... ez da erraza halako taldeak elkarrekin jotzen ikustea. Rock zale porrokatuen hitzordu nagusi bihurtzeko bidean doa jaialdi hau, eta aurten ere jendetza bilduko dela esan daiteke, hiru egunetarako bonuak aspaldi agortu baitziren. www.hellfest.fr 55


Udako hitzorduak: jaialdiak munduan zehar PARISEKO JAZZ JAIALDIA (ESTATU FRANTSESA) Ekainaren 17tik uztailaren 30era arte Uda heltzearekin batera, Europa osoan jazz jaialdiak bata bestearen atzetik izaten dira. Horretaz badakigu zerbait Euskal Herrian ere. Pariseko jazz jaialdiak zortzi aste irauten du, beste inon baino gehiago, baina asteburuetan bakarrik izaten dira emanaldiak. Beraz, hiri horretara txango labur bat eginez gero, aukera aproposa izango duzue gaur egun dauden jazz musikaritik onenak entzuteko. Soul, funk eta beste estilo batzuetarako tartea ere badago, eta hori guztia edozein erakartzeko nahikoa ez balitz, kontzertuak eta emanaldiak Lorategi Botaniko ikusgarrian izaten dira. Umeentzako tailerrak eta bestelako ekimen kulturalak ere antolatzen dituzte. www.parisjazzfestival.fr

BUKTA OPEN AIR FESTIVAL (NORVEGIA) COLOURS OF OSTRAVA (TXEKIAR ERREPUBLIKA) Uztailaren 19tik 22ra Jaialdi honek bi ezaugarri nagusi ditu. Lehena, musika estilo guztiei leku egiten diela; eta bigarrena, bere kokalekua. Izan ere, altzairu lantegi zahar batzuen artean egiten dute, Txekiar Errepublikako ipar-ekialdean dagoen Ostrava hirian. Lehen industriagune garrantzitsua zen leku horretan, aurten Jamiroquai, Imagine Dragons, Norah Jones, Justice, alt-J, Birdy, Moderat eta Michael Kiwanuka bezalako artistek emanaldiak eskainiko dituzte. Lau egunetarako bonuak 95 euro balio du. www.colours.cz

TOMORROWLAND (BELGIKA) Uztailaren 21etik 30era Oraindik ibilbide laburra izanagatik, Tomorrowland musika elektronikoari dagokionez nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetakoa bihurtu da, garrantzitsuena ez bada, eta munduko hainbat herrialdera hedatu da. Dena den, Belgikakoak jarraitzen du zita garrantzitsuena izaten, eta aurten Axwell-Ingrosso, Carl Cox, Eric Prydz, Steve Aoki, TiĂŤsto, Armin van Buuren eta David Guettak joko dute. Brusela iparraldean dagoen Boom herrian egingo dute jaialdia, eta sarrerak 98 eurotik 272ra artean balio dute. Adi egon zaitezte, oso azkar agortzen baitira. www.tomorrowland.com/en/festival

56

Uztailaren 20tik 22ra Telegrafbukta Norvegiako Tromso hiriko kanpatzeko gune ezaguna da, udan bisitariak trumilka joaten dira ingurune ederraz gozatzera eta, ausartenak, hango ibai eta aintzira ederretan bainatzera. Baina, egun batzuetan, eremu hori Europako iparraldeko rock jaialdi nagusiaren habia ere bada. Bukta Open Air du izena, eta, esan bezala, rocka da errege. Aurten Alice Cooper, Midnight Choir, Turbonegro, The Modern Times eta Union Carbide Productions taldeek joko dute. Musikak ez du etenik eguneko 24 orduetan, eta jaialdi osorako sarrerek 1.705 koroa (186 euro inguru) balio dute. www.bukta.no


SZIGET FESTIVAL (HUNGARIA) Abuztuaren 9etik 16ra Szigeteko jaialdia Europan urtero egiten den kultur jaialdi handienetakoa da. 1993an abiatu zen, eta gaur egun 400.000 lagun, gazteak gehienak, bertaratzen dira Danubio ibaiko Obuda irlara, Budapesteko erdigunetik ez oso urruti. Leku eder horretan, aurten Kasabian, Major Lazer, Wiz Khalifa, PJ Harvey, alt-J, Interpol, Two Door Cinema Club, The Kills, Mando Diao eta beste hainbat taldek joko dute. Jaialdirako bonuak 299 euro balio du, eta behin hara joanda ez litzateke aukera txarra izango Hungariako hiriburuari bisita bat egitea. www.es.szigetfestival.com/

LORIENT (BRETAINIA) Abuztuaren 4tik 13ra Duela ia mende erdi –47. edizioa ospatuko dute aurten– Bretainiako Lorient herrian (An Oriant, bretoieraz) jaialdi zeltikoa egiten dute, arrakasta handiz gainera. Kultura eta musika zelta maite dutenentzat hitzordu nagusi bihurtu da. 2017a Eskoziaren Urtea izendatu dute eta, besteren artean, Amy Macdonald, RunRig, Blazin' Fiddles eta Capercaillie talde eta artistak gonbidatu dituzte. Zinema, dantza, arte eszenikoak eta beste hainbat eskaintza izango dira, beti ere zelten kultura oinarri dela. www.festival-interceltique.bzh

57


liburuen TXokoA

27 URTE MAINEKO BASOETAN; AZKEN ERMITAUAREN ISTORIOA

The Stranger in the Woods Michael Finkel Knopf Doubleday, 2017 Ingelesez 224 orrialde. 26 dolar; 24 euro

aine AEBetako estatu bat da, iparekialdean dagoena, Kanadarekin mugan. Literaturan aski ezaguna egin du John Conolly idazle irlandarrak, bertan kokatu baititu Charlie Parker detektibearen istorio gehienak. Klima gogorra dauka eta jende gutxi bizi da bertan, hiri handi-handirik ez baitauka. Udan paraje erakargarriak ditu, naturaz gozatzeko leku apartak, baina neguan... hobe etxeko epeltasunean babestea. Eta, hala ere, badago pertsona bat ia hiru hamarkadaz bertako baso zabal eta galduetan bizi izan dena, bakarrik, isolatuta, kanpin-denda soil batean. Christopher Knight du izena istorio harrigarri honen protagonistak. 1986. urtean, 20 urte zituela, Massachusetts estatuko bere etxetik atera, ibilgailua hartuta Mainera heldu, eta bertan desagertu zen. Inork ez zuen haren berririk izan, 2013an atxilotu zuten arte. Antza, 27 urte luze horietan ez zuen inorekin hizketaldirik izan. Jatekoak, edatekoak, janztekoak eta beharrezkoak diren beste lehengai, tresna eta gailu guztiak baso horien inguruan kokatzen diren etxeetatik hartzen zituen. Beharrezkoa edo ezinbestekoa zuena bakarrik eramaten zuen, baina inguru horietako biztanleak larritzen hasi ziren eta etxean sartzen zitzaien lapur berezi hori nor zen jakin nahi zuten. Eta azkenean, atxilotu egin zuten. Orain, Michael Finkelek berari buruzko “The Stranger in the Woods� liburua idatzi du. Horretarako, orduak eman ditu Knightekin berarekin hizketan, mundutik isolatzera zerk eraman zuen jakin nahirik eta etorkizunerako zer asmo dituen ezagutzeko. Horra, bada, azken ermitauaren istorioa.

M


ISLANDIAN HIL ZITUZTEN ARRANTZALEAK

MALAGONEK ISTORIO BERRIAK DAKARZKIGU

1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian, eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu zituzten, Ari Magnusson magistratuaren aginduz. Euskal baleazaleen sarraski hori da nobela historiko honen oinarria. Nobelak gertakizun beraren bi ikuspegi uztartzen ditu, euskaldunena eta islandiarrena, eta garaiko ohitura eta sinesmenetan murgildu eta, bizimoduaren gordina erakutsiko digu. Finlandian eta Islandian arrakasta handia izan ondoren, orain euskaraz ere irakur dezakegu.

Ana Malagonek bigarren liburua aurkeztu du, hamalau ipuinez osatua dagoena. “Lasai, ez da ezer gertatzen� lehen lanarekin alderatuta, luzexeagoak dira ipuinak, hamar bat orrialdekoak. Liburu honetan asko gozatu gabeko pertsonak ageri dira batez ere, nahi eta ezin batek zanpatuak baleude bezala. Adin eta mota askotako pertsonak ageri dira, bakoitza bere min eta ezinarekin. Lehenengo pertsonan kontaturikoak dira ipuin guztiak eta Malagonek ederki asmatu du pertsonaien ertzak hitz gutxi eta ekintza urriekin marrazten.

Ariasman Tapio Koivukari Erein, 2017 416 orrialde. 22,00 euro

NILO IBAIA, HAMAIKA HERRIREN SORLEKUA Xavier Aldekoa kazetari katalanak bere bigarren liburua aurkeztu berri du, Nilo ibaia gai nagusi hartzen duena. Izan ere, Afrikako ibai handiena den hau herri eta zibilizazio askoren sorlekua da, hamaika kultura eta hizkuntzak haren magalean habia aurkitu dute eta faraoiek aginduta altxatutako piramideek itzala egiten diote ibaitzar honi. Aldekoak hilabeteak eman ditu Nilo hegotik iparrera korritzen, jaiotze lekutik bokaleraino, eta denbora horretan guztian ikusi, ikasi eta sentitu duena azaltzen digu liburu honetan. Hijos del Nilo Xavier Aldekoa Peninsula, 2017 312 orrialde. 17,90 euro

Gelditu zaitezte gurekin Ana Malagon Elkar, 2017 156 orrialde. 15,50 euro

ESKANDINAVIAN ZORIONTSUAK OMEN Europa iparraldeko herrialdeen gaineko bidaia liburua da hau, baina liburu berezia da, bere xedeetako bat delako eskandinaviar herrien inguruan eraikitako zenbait mito eta uste eraistea. Izan ere, mundu osoan oso hedatua dago Danimarkan, Suedian, Norvegian eta Finlandian jendea beste inon baino zoriontsuagoa dela, beste inon baino modu arrazionalagoan aritzen direla, beste inon baino gizatiarrago jokatzen dutela. Baina usteak, batzuetan, erdia ustel. Hori gertatzen da hemen ere? Michael Boothek bere ikuspuntua ematen digu. Gente casi perfecta Michael Booth Capitan Swing, 2017 480 orrialde. 23,00 euro

59


Gogoan hartu

WELLINGTON MEATZEAREN MUSEOA GERRA LUR AZPIRA ERAMAN ZUTEN EGUNA Lehen Mundu Gerrak bataila handi bezain odoltsuak utzi zituen, horietako batzuk oso ezagunak: Verdun, Somme, Galipoli... eta horien artean koka daiteke, baita ere, Arraseko borrokaldia, iraun zuen hilabete luzean 300.000 hildako eragin zituena. Armada britainiarrak eta frantsesak parte hartu zuten, Kanada, Australia eta Zeelanda Berriko aliatuekin batera, eta helburutzat zuten Belgikako kostaldetik Suitzako mugaraino zabaltzen ziren Armada alemanaren defentsak apurtzea. Esan bezala, bataila handia izan zen hura, orotara lau milioi soldaduk parte hartu baitzuten. Baina berezitasun bat ere izan zuen: eraso egiteko armada «aliatuek» eraiki zituzten tunelak eta lur azpiko azpiegitura erraldoiak. Izan ere, hilabete luzez egon ziren Arraseko lur azpian lanean, zuloak egiten, eta bataila hasteko eguna heldu zenerako –1917ko apirilak 9– milaka soldadu gordetzeko gaitasuna eta kilometro askoko luzera zuten pasabideak eraiki zituzten. Hain ziren handiak eta zabalak, non gurdiak eta trenak ere igaro zitezkeen. Sukaldeak, ospitaleak, biltegiak, atseden hartzeko guneak, denetarik zegoen lurpeko mundu berezi horretan. Modu iraunkorrean

20.000 lagun bizi zitezkeen bertan. Bataila bukatutakoan, erasotzaileek aurrerapen batzuk egin zituzten, baina ez zuten lortu alemanen defentsak erabat gainditzea. Lur azpiko museoa Gerra bukatutakoan, eraitsi gabe zeuden tunel eta zulo gehienak birrindu zituzten, baina batzuk irekita mantendu dituzte urte hauetan guztietan, jendeak ikus dezan lan handi horren lagin bat eta, bide batez, uler ditzan gerrak eragiten dituen basakeriak. Orrialde honetan azaltzen diren argazkiak Wellington Meatzearen Museoan eginak dira. Bertan topa daitezke lurpetik ibiltzeko erabilitako pasabideak, soldaduek utzitako tresneria eta egindako hainbat gela eta eraikinen erreplikak. Museoaren izenak adierazten duen legez, Zeelanda Berriko (Wellington herrialde horretako hiriburua da) milaka ingeniarik eta langilek parte hartu zuten tunelen eraikuntzan, eta horietako dozenaka batzuek beren bizia galdu zuten, alemanak gogoz saiatzen baitziren zuloak estali eta tunelak ixten. Ingalaterra iparraldeko meatzari asko ere han ibili ziren lanean. www.greatwar.co.uk/french-flanders-artois/museum-wellington-quarry/ 60


GUNUNG LEUSER PARKEA, ISILPEKO EHIZTARIEN TRANPEN BILA

Indonesiako Sumatra irlako Aceh eskualdean dagoen Gunung Leuser Parke Nazionala Unescoren gizadiaren ondarearen zerrendan dago eta munduko parke natural garrantzitsuenetakoa da, dibertsitate biologiko handiko eremua baita. Oihan tropikaleko ezaugarri guztiak ditu, eta askotan “ekosistema laborategitzat” hartua izan da, esparru natural horretan bizi ohi diren animalia eta landare mota gehienak topa daitezkeelako bertan, horien gainean ikerketak egitea erraztuz. Tigreak, orangutanak, errinozeroak eta elefanteak dira hango baso itxiak bizileku egin dituzten animalia ezagunenak, baina zenbatezinak dira haiekin batera bizi diren espezieak. Natur altxorra da, beraz, Gunung Leuser eta, halere, edo horrexegatik, arriskuan dago. Parkeak erronka askori aurre egin behar die, eta horietan handienetakoa da isilpeko ehiztarien mehatxua. Urtero milaka eta milaka dira ehiztari hauek harrapatu edo hiltzen dituzten animaliak, eta krokodiloak ia desagerrarazi dituzte. Errinozeroak eta tigreak ere asko gutxitu dira haien erruz. Mehatxu horri aurre egiteko, basozainek –horien artean, argazkian agertzen direnek– lan handia egiten dute, besteak beste, ehiztarien tranpak aurkitu eta deseginez. Hilero ehunka tranpa aurkitzen dituzte, beste horrenbeste piztia salbatzen dutelarik.

61


LABURRaK

» NATURAREN INGURUKO TURISMOAK KALTE EGITEN DIO NATURARI ero eta gehiago dira natura ezagutzeko asmoz antolatzen diren bidaia turistikoak, eta dagoeneko nazioarteko bidaien %20 dira. Gazteak dira batez ere turismo mota hori aukeratzen dutenak eta natur eremuen edertasuna eta handitasuna bertatik bertara ikustea dute xede. Baina ugaritze horrek, aldi berean, turismo mota horren aztarna ekologikoa handitzea ekarri du, ingurumenean eragin handiagoa izaten ari delarik. Hori guztia ikertzeko eta jorratzeko bilera egin zuten apirilean, Bartzelonan, turismoan aritzen diren hainbat enpresa eta antolakundetako ordezkariek, eta ondorioztatu zuten natur turismo horrek bateragarria izan behar duela naturarekiko errespetu eta jasangarritasunarekin.

G

ETXE ORRATZAK ETA MCDONALDS-AK NAGUSI HO CHI MINH BERRIAN auza jakina da vietnamdarrek porrotik mingarriena eragin ziotela AEBetako armada boteretsuari, baina denbora igaro ahala baten batek pentsa lezake gerrarekin lortu ez zutena beste modu batera lortzeko moduan daudela estatubatuarrak. Ho Chi Minh (antzinako Saigon) hiriburuan McDonalds-ak ia izkina guztietan aurki daitezke, eta etxe orratz erraldoiek estilo kolonialeko etxe dotoreen lekua hartu dute. Dena oso «amerikartuta» dagoela salatzen dute bertako zenbait biztanlek, baina diruak eta dirua mugitzen dutenek gero eta indar handiagoa dute Vietnamgo Errepublika Sozialistan.

G

JAMAIKARA JOATEA, GERO ETA ERRAZAGO BETE DAITEKEEN AMETSA amaikak beti izan du erakargarri egiten duen zerbait berezia. Bere kokapena, bere historia, bere istorioak, Bob Marley, reggaearen eta ska musikaren sorleku izatea, Rastafari mugimendua... nork ez du noizbait amets egin Jamaikarekin. Ba, tira, urtetik urtera amets hori egia bihurtzen dutenak gero eta gehiago dira, Jamaika modako helmuga turistiko bilakatu baita azken urteetan. Iaz 3,84 milioi bisitari izan zituen Karibeko irlak, aurreko urtean baino %4 gehiago, eta aurten zenbaki horiek aise gainditzea espero dute bertako agintariek. Euskal Herritik ez dago bertara joango den hegaldirik, baina Madril, Bartzelona eta Lisboatik uda osoan zehar izango dira, ekainean hasi eta urrira arte.

J

FERRARILAND-EK URTERO MILIOI BAT BISITARI ERAKARRI NAHI DITU errialde Katalanetako Salouk (Tarragona) turista mordoa jasotzen du, asko Euskal Herrik joandakoak. Eguraldi ona eta hondartzak ez ezik, herri horrek badauka beste arrazoi bat bisitariak erakartzeko: Port Aventura. Duela hamarkada pare bat ireki zutenetik, parke tematiko horrek handitzen jarraitu du, eta hemendik aurrera beste atrakzio ikusgarri bat izango du, Ferrari Land izenekoa. Munduan ezagunena den ibilgailu marka italiarrak zazpi hektarea hartzen dituen aisialdi gune bat ireki du, eta bere helburua da urtero milioi bat lagun erakartzea. Ordu batzuetan Ferrari baten bolantea hartuta ibili nahi duenak badaki nora joan...

hutsa

GOROLDIOZKO BASO ÑIMIÑOAK Txileko Navarino irlan Omora parke etnobotanikoa dago, eta bertara milaka lagun joaten da urtero goroldioz eta likenez osatutako «miniaturazko basoak» ezagutzera. Landaredi mota honetako mila espezie baino gehiago bizi dira han, babestuta.

H

hutsa

MINOTAURORIK EZ DU, BAINA... Kantabriako Villapresente herrian altzifreez egindako labirinto erraldoi bat ireki berri dute, nahi duenak bertan sartu eta irteera bilatzeko erronkari heldu diezaion. 5.625 metro karratu ditu, baina zorionez barruan ez da munstrorik ezkutatzen.

62


hutsa

hutsa

AUGUSTOREN MAUSOLEOA ZAHARBERRITZEN Argazkian azaltzen den laguna pertsona zorteduna da. Bera, eta berarekin batera Augustoren Mausoleoan sartzeko aukera izan zuten gainerako kazetariak. Izan ere, antzinako erromatarrek inoiz eraikitako mausoleorik handiena itxirik egon ohi da, baina zaharberritze lanen bigarren fasea abiatuko zutelaeta, bisita mugatu bat antolatu zuten maiatzaren 2an lan hauen arduradunek, eta eraikineko argazkiak atera ahal izan zituzten. Bertan lurperatuta daude Augusto, Neron eta Tiberio Erromako enperadoreak.

hutsa

ZIENTZIARI ESKAINITAKO MUSEOA MIAMIN Itsasoko animaliak zein zeruko izarrak, akuarioa eta planetarioa. Eta beste gauza asko. Floridako Miami hirian ireki berri duten Phillip eta Patricia Frost Zientzia Museoak ahozabalik utz gaitzakeen hamaika gune eta areto ditu, denak zientziari eskainiak.

NEMOPHILAREN LORATZE IKUSGARRIA JAPONIAN Zelaia erabat estaltzen duten lore urdin eder horiek nemophilak dira, eta garai hauetan loratzen dira, irudi txundigarriak eskainiz. Argazkia Japoniako Hitachinaka herrian dagoen parke batean hartuta dago. Mota honetako 4,5 milioi lore daude han eta, ikus daitekeenez, milaka lagun gerturatzen dira hain ederra den ikuskizunaz gozatzeko.

hutsa

hutsa

BREXITAREN BESTE ONDORIO BAT: EB-REN ERDIGUNEA ALDATZEA Luze eta zabal hitz egin da Britainia Handia Europar Batasunetik ateratzeak eragingo dituen ondorio politiko eta ekonomikoez. Ez dira gutxi, eta orain arte ezagutzen genituenei beste bat gehitu zaie. Izan ere, mendebaldean dagoen herrialde horrek alde egiteak EBren erdigune geografikoa aldatuko du. Britainiarren erabakia behingoz gauzatzen denean, Alemaniako Bavaria eskualdean dagoen Gadheim herriak izango du titulu hori. Oso herri txikia da, 89 biztanlekoa, inguruan ekoizten den ardoagatik ezaguna, baina auzokide batzuk hasi dira dagoeneko aldaketari etekinak bilatzen; azken batean, litekeena baita turistak heltzen hastea. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.