Page 1

proposamenak, Bidali hire iritziak, irudiak... xabiroi@ehi.ikastola.net www.facebook.com/xabiroi Albisteen txokoa testua: Igor Leturia EUSKARAZKO BI KOMIKI BERRI EDORTA JIMÉNEZ ETA ROBER GARAYREN CANTERBURYKO PAPEREN MISTERIOA ETA ANTTON DUESOREN PUNKIREN BILDUMA Durangoko Azokaren, Getxoko Komiki Azokaren eta Eguberri garaian ohikoa denez, aurtengo udazken amaieran ere euskarazko komiki berriak argitaratu dira. Batetik, Bermeoko Euskeraz Berbetan taldeak argitaratu duen Canterburyko paperen misterioa dugu. Edorta Jimenezen gidoia eta

IÑAKI HOLGADO, AIACCIUKO KOMIKI-AZOKAN SARITUA

ABIAN DAUDEN KOMIKI LEHIAKETAK

AURKIKUNTZA SARIA JASO DU RÉTINE ALBUMAGATIK Iazko abenduaren 7tik 9ra ospatutako Aiacciuko Komiki-Azokan Aurkikuntza Saria josu zuen Iñaki Holgado komikigile eta Xabiroiko ohiko kolaboratzaileak, iaz Soléil argitaletxearekin eta Stéphane Piatzszeken gidoiaz Frantzian kaleratutako Rétine saileko 1. albumagatik, Guérrilla dans la ville basse izenburukoa. Zorionik beroenak, Iñaki! Bide batez, otsailean kalean izango da 2. zenbakia, Course dans le Salar izenekoa. bdajaccio.artblog.fr

PORTUGALETE URI URENA SARIKETA ETA GANORABAKO LEHIAKETA Portugaleteko Udalak Portugalete Uri Urena Komiki Lehiaketaren XXVII. edizioa antolatu du. Bi kategoria ditugu bertan, komikia eta komiki-banda, sari apartekin: komiki kategorian, 2000, 1450 eta 900 euro dira lehen hiru sailkatuentzat, 325 euroko akzesit bana euskarazko eta Portugaleteko egile onenarentzat eta 250 euroko akzesita 16 urtetik beherakoen lan onenanrentzat. Komiki-bandari dagokionez, 325 euro jasoko ditu irabazleak, eta 110 euroko akzesita izango du 18 urte baino gutxiagoen arteko irabazleak; gainera 325 euro agindu dituzte gidoirik onenarentzat. Aurkezteko epea martxoaren 8an amaituko da. Horrez gain, abian da urtero legez Basauriko Kultur Etxeak antolatutako Ganorabako 2013 komiki-lehiaketa: 900, 450 eta 300 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren, lehen hiru sarituek eta 300 euroko akzesit bana izango dute euskarazko lanik onenak, batetik, eta Basauriko onenak, berriz, bestetik. Lanak martxoaren 31 baino lehenago bidali behar dira. Zorte on! www.portugalete.org www.euskalnet.net/pozokoetxe

EUSKADI LITERATURA SARIA AZKEN GARAIPENA KOMIKIARENGATIK

Rober Garayren irudiak ditu album honek. Gazte batzuen historia-ikerketa baten abentura aitzakiatzat hartuta, Bermeoko historia kontatzen da, erromatarren garaitik 1504 urtera arte, Bermeoko sutera arte hain zuzen ere. Hortik aurrerakoak hurrengo bi albumetan kontatzeko asmoa dute, Alterriko kontuak izeneko trilogia baten lehen zenbakia baita album hau. Bestetik, Desclée argitaletxeak Antton Duesoren Punki pertsonaia ezagunaren antologia bat publikatu du, Punki 19892008. Liburu hau, baina, ez da komikia soilik, Punkirekin, Ipurbeltzen ateratako komiki-formatuko abenturez gain, hainbat liburu ilustratu ere egin baitzituen Duesok; antologiaren erdia komikia da, eta gainerakoa, berria, istorio idatziak ditugu. alterrikokontuak.blogspot.com www.edesclee.com

EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTEENTZAKO LAN ONENAREN SARIA EMAN DIOTE IBAN ZALDUARI 2012ko Euskadi Literatura Sarietako Euskarazko haur eta gazte literaturako lanik onenaren saria Iban Zalduak irabazi du, Julen Ribasen irudiekin iaz Xabiroik kaleratutako Azken garaipena komikiarengatik. Sari hau komiki bati ematen zaion lehenengo aldia da. Zorionak Iban eta zorionak Julen!

HAINBAT LEHIAKETATAKO IRABAZLEAK GALTZAKOMIK, KUTXA KULTUR KOMIKIA ETA REKALDE-ORTZADAR LEHIAKETETAKO SARITUAK Lehenik, Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak V. aldiz antolatu duen Ibarra Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketako bi sail nagusiko irabazleak hauek izan dira: 18 urtetik gorakoen artean, 1. saria Ainara Azpiazu Axpi, 2. saria Maitane Gartziatena; Gorka Salaberriak aipamena jaso du; 12 eta 18 urte artekoen artean honakoak izan dira sarituak: 1.saria Paulo Albisua, 2. saria Sara Maiza, 1. aipamena Naia Imaz eta 2. aipamena Izaro Perurena. Lan guztiak online ikus daitezke. Bigarrenik, Kutxak

antolatzen duen Kutxa Kultur Komikia lehiaketaren 2012ko edizioak ere baditu jada irabazleak. Hauek dira, izan ere: 1. saria Diego Besné, 2. saria Elva Vázquez, 3. saria Ruben Sanchez eta aipamen berezia Brais Rodríguez. Azkenik, Deia egunkariaren Ortzadar kutur gehigarriak eta Bilboko Rekalde aretoak antolatzen duten RekaldeOrtzadar komikilehiaketaren II. edizioko irabazleak dakartzagu. Asier Martinez de la Pera gazteari egokitu zaio sari nagusia Sineskeriak lanagatik, eta ohorezko saria Jon Zabaletarentzat izan da, urte mordoan zehar komikian egindako lanagatik. galtzakomik.blogspot.com www.kutxakultur.com www.salarekalde.bizkaia.net

Sanvi

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

12 CHARLESEN EGUNKARIA Garazi Balbas eta Alex Orbe

17 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai

MARKOREN LES GODILLOTS SAILAREN ALBUM BERRIA

18 KOMIKITAUN elkarrizketa

URTARRILEAN ATERA DA L’OREILLE COUPÉE, BILDUMAREN BIGARRENA Markok album sail berri bat hasi zuen iaz Frantziako merkatuan, Les Godillots, Bamboo argitaletxearekin. Lehen albuma iazko maiatzean plazaratu zuten eta Le Plateau du Croquemitaine zuen izenburua, bigarrena urtarrilean atera da eta L'oreille coupée deitzen da. Sail berri hau ere lehenago Agence Barbare lau albumeko saila egin zuen gidoilari berarekin egiten ari da, Olierrekin alegia. Lehen albumak, atera berritan, jada sari bat lortu zuen, BDécines jaialdiaren 12. edizioko Album onenarena, alegia. Zorionak sariagatik, Marko, eta zorte on bildumarekin! www.bamboo.fr

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

04 AUZOMORRO

Kini eta Santi Orue: TMEOk 25 urte!

20 ARRANOTXU ZaldiEroa

22 MUSEO BILDUMA Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado

28 BASQUE CULINARY Patxi Gallego

32 ZONBIÑE Egoitz Lasa eta Lope HURRENGO ZENBAKIA 2013KO EKAINEAN!

EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - xabiroi@ehi.ikastola.net KOORDINATZAILEA: Dani Fano

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

EGILEAK: Aritz Aizpurua, Garazi Balbas, Joseba Beramendi, Harkaitz Cano, Dani Fano, Patxi Gallego, Iñaki G. Holgado, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Egoitz Lasa, Adur Larrea, Igor Leturia, Jose Anjel Lopetegi, Alex Orbe,

Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta AZALAREN IRUDIA: Guillermo Gonzalez EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, Miel A. Elustondo INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-59-2013

LAGUNTZAILEAK

18 komikITAUN

Kini Santi Orue “NAHI GENUENA EGIN AHAL IZATEKO SORTU GENUEN TMEO”

E

kaitza garaia sorkuntzarako garaia da. Egunotan hainbat fanzine berri sortzen ikusi dugu Euskal Herrian. Bide luzerik egingo ote dute? Batek daki! Baina aholku bila norabait jo nahi izanez gero, jo Gasteizeko Errementari kalera. Bertan aurkituko duzue euskal komikiaren dekanoaren kobazuloa. 25 urtez paperezko zaplaztekoak erruki gabe, eta salbuespenik gabe, banatzen jardun eta gero bizirik darrai TMEOk. Bizirik, sendo, eta leial euren askatasunari.

25 urteren ondoren non zaudete orain? Urrun heldu zarete, ala irteerako leku berean zaudete itzulia eginda? KINI: Bada, mundu guztia bezala, atzaparka ari gara borrokan, sartu gaituzten krisi delako honek suntsitu ez gaitzan. Urrun heldu garen? Bada, bai, 25 urte asko dira; batzuetan ezin sinetsirik nabil. Baina, arrazoi duzu, aldaketa batzuk aparte, teknologikoak gehienbat, jatorrira itzuli gara. Hau da, 25 urte geroago, zero zenbakian egiten genuen gauza bera egiten ari gara: pertsona talde batek euren istorio eta paranoiak kontatzen ditugu, umorezko komikiaren bidez, eta datorren jende berriarentzat euskarri izaten ahalegintzen gara. Horixe izan da ibilia: joan gara eta itzuli gara. ORUE: Maiztasun

19

egonkorragoa dugu orain, hasieran ez genuena. Sorreran ere Euskal Herrira mugatutako kontua zen, eta orain interneti esker batez ere, estatu osora iristen da. Baina, azken batean, Kinik dioena, gauzak plazaratzeko gogoz dagoen jende talde bat gara, lehen izan ginen bezalaxe. Leku gutxi dago ezer argitaratzeko, paperaren mundua oso gaizki dago, eta TMEOk jende horrentzat euskarri izaten jarraitzen du. KINI: 80ko hamarkadan ere petrolioaren krisian geunden bete-betean, baina, orain ez bezala, komikialdizkari andana zegoen. Asko zegoen, baina gutako gehienok ez genuen lekurik argitaratze-ildo hain komertzialetan, eta geure baliabidea sortzeko beharra izan genuen. Urteak igaro dira eta garai haietako ezer ez da gelditzen, basamortu hutsa da, eta gure tresnari heldu beharrez jarraitzen dugu nahi duguna trabarik gabe kontatu ahal izateko. Komikiaren munduan urtebete egitea asko da. Zer esan 25 urte! Ba al duzue edabe magikorik? ORUE: Segur aski, aspaldi elkar ezagutzen dugun taldea izateak zerikusi handia izan du horretan. Batek tiratzeari uzten zionean beste batek hartzen zion txanda. Iraunkortasun kontua da, irabazteko asmorik ez baitago. Eta oraindik ere kezka eta gogoz beterik ikusten dut jendea. Gazteak gara oraino, ezta? KINI: Planteamendua ez da argitaletxe komertzial batena, ez duzu emaitza jakinik derrigor lortu beharrik. Gastuak ditugu, bistan dena, eta jende askok ahalegina eta dirua ipini du urte hauetan, jakina, baina ez ditugu beste argitaletxe horien beharrak. Garai txarrak zetozela: bada, maiztasun txikiagoa. Orain maiztasun polita daukagu, baina hasieran ez zen horrela izan. Azken batean gure kumea da, mantentzeko beharra sentitzen dugu. Kontu txarrak izan dira, leku guztietan bezala, baina beherako garaiak izan direnean, beti egon izan da norbait alde batera baztertu dena, eta beste norbaitek jarraitzeko indarra egin duena. ORUE: Ni neu, adibidez, lehen oso sartuta nengoen, maketatu eta guzti egiten nuen. Orain ez, orain nire kolaborazioak bidali besterik ez dut egiten,

baina beste batek ordezkatu nau beste lan horietan. Gehienok jarraitzen dugu. KINI: Temati izatea da, burugogorkeria hutsa. Kaos baten erdian, norbait, ordu laurden batez, antolaketa minimoa martxan jartzen du: “Tira, epeak, inprenta, gastuak...” eta hori, ez dakigu oso ondo nola, baina beti gertatu izan da. Eta irakurleak, jakina. Tabernara edo liburudendara TMEOa noiz iritsi zain dagoen jende hori dagoen bitartean... Beraz, autokudeaketa on bat lanpostu publiko bat baino segurua izan daiteke. ORUE: Erakunde batekiko mendekotasuna duzunean ezin duzu edozer gauza egin. Gero eta mendekotasun handiagoa izan, gero eta lotuago zaude. Guk loturarik ez izateko joera izan dugu beti. Ez inor baino anarkistago izan nahi dugulako, baizik eta diru-laguntzen mendekotasunik nahi ez dugulako. Horrek, nolabait, TMEOren irudia ere kaltetuko luke. KINI: 80ko hamarkadan oso mugatuta zeuden komiki-aldizkarietako gaiak. Hain zuzen, nahi genuena egin ahal izateko sortu genuen TMEO. Askatasunez aritzeak hainbat abantaila ditu, beste argitalpen horiekiko. ORUE: Adibidez: jende gaztearentzat ateak zabalik izatea. Horrek ibaiadar asko izatera eraman gaitu, eta beti da positiboa. Beste aldizkari haietan komikigile profesionalek besterik ez zuten lekurik, eta hemen edozer estilora irekita geunden. Banaketa sistema izan al da gakoetako bat? ORUE: Aldizkariaren bila tabernara joan behar

izatea iturburura joatea da. TMEO sortu zeneko garai haietan gauza asko sortzen ari ziren tabernetan, eta TMEO tabernetako apainduraren beste elementu bat bihurtu zen, pitxerren ondoan. KINI: Logika hutsa izan zen. Non geunden? Tabernetan. Nora joaten ginen inspirazio bila? Tabernara. Tabernak esatea, kalea esatea da. TMEO tabernetan banatzea nori edo noiz bururatu zitzaion?... Ez dakit. Zaragozan, Calvok egiten zuen fanzine bat tabernetan banatzen zen, baina hiruzpalau tabernetan besterik ez. Harremana genuen berarekin, agian hortik

“Batek tiratzeari uzten zionean beste batek hartzen zion txanda. Iraunkortasun kontua da”.

etorriko zitzaigun, ez dakit. Baina, hemen izan genuen hedapena, inoiz ikusi gabeko zerbait zen. Gure salmentarik handiena, alde handiz, tabernetakoa da oraindik ere. Gero, komikibanaketarako enpresa espezializatuak sortu zirenean, estatuko gainerako lekuetara iritsi ginen, baina hori duela gutxiko kontua da.

TMEO sortu zenean zuen irakurlegoa gaztea zen gehienbat. Irakurle horiek jarraitu dute zuekin edo jende gaztea izan da beti TMEOren irakurle? ORUE: Kontxo! Hori izan da geure buruari etengabe egin ohi diogun galdera berbera. Zein da gure irakurleen adin tartea? Noiz uzten diote erosteari? Jende asko, 30 urte inguru beteta, ezkonduta, edo batek daki zer eginda, seguru irakurtzeari uzten Den-dena larrutu duzue beti. Askotan politikoki diotela; eta beste batzuek, jakina, jarraituko dute batere ez zuzena zen garaietan. Hori garesti irakurtzen. Baina beti sartzen ari da jende berria. ordaindu behar izan duzue, ala horixe bera izan da Lehen ez zegoen internetik, ez bideojokorik, ez irakurle leialak izatera eraman zaituztena? zegoen hainbeste eskaintza gazteentzat; baina, ORUE: Ezer kobratzen ez dugunez, TMEOn hala ere, nahiz eta eskaintza zabalagoa izan, uste argitaratzea sublimatze ariketa hutsa da, amorrua dut oraindik ere badela gazte jendea TMEO kentzeko modu bat. Beraz, edonorekin sartzea erosten duena. KINI: Jende askok logika hutsez daukagu. Horrek irakurleak galtzea ekarri duen uzten dio erosteari. Etxera itzuli, bizpahiru semeala ez?... Bada, segur aski, batzuetan bai. KINI: Bai, alabarekin, hipoteka batekin... tira, popatik baina, esan duzun bezala, hartzera TMEO! Ulergarria da. Edo irakurle askok horrexegatik interesa galtzen dutelako besterik gabe. “TMEOren irakurtzen du TMEO. Zaila Hala ere, hasieratik gurekin egon diren argitaratze-ildoa irakurle zein iragarle oso leialak da oreka hori nola geratu den esatea, eta ez dugu inoiz 80ko hamarkadan ditugu. Bestalde, marrazkilari berriak jakingo. Ezin neurtu. sartu diren bezala, irakurle esnifatu genuen”. aldizkarira Berdinketa tekniko batean berriak ere sartu dira. ORUE: Egile berri geratu dela pentsatu nahi horiek euren adineko jendeari dut. ORUE: Inoiz ez dugu jarrera jakin bat hartu. gertatzen zaiona islatzen dute, eta, jakina, interesa sortzen dute euren adin tartean. Mundu berean Argitaratze-ildorik ez izatea da jendea nahasten bizi dira. duena. Noiz edo noiz, komunikabide guztiek alde batera edo bestera jotzen dute, baina hemen parte hartzen dugunok ez gara enbor berekoak, Zer du TMEOk hasieratik dauden komikigile askok bakoitzak bere zoroa bizi du eta nahi duena egiten bertan argitaratzen jarraitzeko? ORUE: Zurea den zerbait dela sentitzen duzu. Zurea, eta inorena ez. du. Horrek kalte zein onura ekarri digu. Askotan KINI: Hori da, semetxo bat bezala. Eta, sorrerako esan dugu TMEOren argitaratze-ildoa 80ko hamarkadan esnifatu genuela. Inor ohartu gabe ez garaietara itzuliz, nahi duzuna askatasunez gara igaro, hori argi dago. Baina hainbatek argitaratu nahi baduzu, tresna berberaren beharra umorerik ez izana ez da gure errua. Alde guztietan izaten jarraitzen duzu. Ez dago beste lekurik. dago umorerik ez duen jendea. Beti saihestu izan Sorrerako arrazoi berberak jarraitzen dute honen dugu lerrokatze politikoa, hemen inork ezin dio guztiaren atzean, komunikatzeko bide bat esan besteari nola pentsatu behar duen. KINI: Oso eskaintzen dizu TMEOk. nabarmena izan da hori argitaratu ditugun istorioetan. Batzuek alde batetik jo dute eta beste Eta proposamen berri bat heltzen zaizuenean zein batzuek, orriaren beste aldean, kontrako aldetik. da argitaratzeko irizpidea? Umorea? Gaurkotasuna? ORUE: Oso prozesu demokratikoa izaten da. Jarrerak hartu izan badira, egile bakoitzak hartutakoak izan dira eta nabaritu izan da euren Erredakzio-talde bat dago eta zerbait iristen binetetan, baina inoiz ez da egon TMEOren jarrera zaigunean bozkatzen dugu. Tira, eztabaidatzen orokorrik. ORUE: Hau umorea da. Denontzat dago, dugu aurretik, baina misteriorik ez. KINI: Iristen egurra dago, eta egurra denontzat. Azken batean zaigun guztia begiratzen dugu. Faktore batzuek liberalak gara, Esperanza Aguirre bezala, kar, kar! eragina ote duten baiezkoa emateko? Tira! Baina

ez du zergatik umorezkoa izan behar, ezta gaurkotasun handikoa ere. Ez dago irizpiderik horren inguruan. Eskuetan hartu eta irribarrea eragiten badigu, aurrera. ORUE: Gaurkotasunak azkarrago jotzen du eta erabiltzen dugu. Azalean, adibidez, baina ez beti. Baina barrukoa, eskatologia barregarritik kostunbrismo bitxieneraino joan daiteke; eta estetikari dagokionez ere gauza bera, marrazki figuratiboa zein estetika itsusiena aukera genezake. KINI: Batzuetan gaurkotasun gehiegikeriagatik ere baztertu izan ditugu proposamenak. Gai bat asko jorratu izan denean, oso ona izan beharko da aldizkarian lekua izateko. Ez dugu ez gidoia, ez marrazkia bereziki aintzat hartzen. Aztertzen ditugu, baina ikuspegi orokorrago batek agintzen du. Freskoa izatea batzuetan, ondo kontatua egotea beste batzuetan... Askotan ‘neurrira’ egindako gauzak heltzen zaizkigu. “TMEOrako baldin bada pasatuko naiz. Eskatologikoena eta zakarrena egingo dut”... eta hori nabaritzen da. Oker dabiltza. Baditugu egile eskatologikoak eta zakarrak, ez dugu horren gabeziarik. Kontua da parte hartu nahi duen egileak barruan daukana kontatzea, ez guretzat egindako produktu bat bidaltzea. Zintzotasunez egindako lana izatea. ORUE: Barregarria izatea. Dagoeneko umorea zer den ezagutzen dugu. Garai txarrak lirikarako. Hemendik aurrera zer? ORUE: Halaxe gaude hasi ginenetik. Gaizki hasi ginen eta berdin jarraitzen dugu. Esan al dugu noizbait “a ze ondo gauden”? KINI: Izan genuen garai bat ondo saltzen genuela, taxuzko aldizkari bat ematen genuen. Durangora joaten ginen eta ederki saltzen genuen. Baina tarte laburra izan zen. Bestela, beti amildegiaren mugan. Orain mundu guztia bezala gaude, bizirik irauteko borrokan, gauza batzuk murrizten. ORUE: TMEO beti egon da bizirik jarraitzeko borroka horretan, garai hobeak izan dira iraganean, eta, agian, garai hobeak etorriko dira. Baina argi dago paperaren mundua gainbeheran dagoela. Galdera hau maiz egin digute eta erantzuna berbera izan da beti: berdin gerta liteke aldizkaria bihar itxi behar izatea edo beste 25 urte irautea. KINI: Perspektibarik ez. Hurrengo zenbakia, ezer ez haratago.•

JOAQUÍN DELGADO MANCEBO ‘KINI’ (Ciudad Rodrigo,

SANTI ORUE COSGAYA (Gasteiz, 1964) urteak daramatza

1960) tokian tokiko hedabideetan parte hartu zalea da. Honorato,

lapitzaz tiro egiten, faltsuei mozorroa kentzen, gure kontraesanak salatzen. Beti umorez, bere satira zorrotza ikusi dugu Habeko Mik, El Víbora, El Jueves eta TMEO aldizkarietan, besteak beste, eta Público egunkarian. Bost album argitaratu ditu: El maravilloso mundo de Santi Orue, Seamos objetivos, Eres un enfermo del Photoshop eta Qué buenos son los buenos y qué malos son los malos eta Lo mejor de Santi Orue. Bi umore antzezlan ere idatzi ditu: Se empieza por los porros eta Hablar es de bobos, eta Mauro Entrialgo eta Atarekin Como convertirse en un hijo de puta aholku liburua idatzi du. TMEOren azalaren zein kontrazalaren ohiko egilea da.

un poteador nato albuma egin zuen Gasteizeko Tbeos Kopónekin, eta ohiko kolaboratzaile izan zen bertako Copyright eta Octopus fanzineetan, zein egungo TMEOn. Atiza komikigile-taldeko kide, Crash Comics liburudenda mitikoaren aurduradun izan zen 80ko hamarkadan, eta TMEO aldizkaria koordinatzen du duela urte andana. Marra garbiko marrazkilaria da, eta egunerokotasunaz eta generokonbentzioez trufa egitea maite du. Hainbat komiki-ekitalditan parte hartzen ere ikusi izan dugu: taldeerakusketetan zein jardunalditan; hitzaldiak ematen zein zuzeneko komikiak egiten...

22

GIDOIA: Harkaitz Cano / IRUDIAK: I単aki G. Holgado / KOLOREA: Aritz Aizpurua

23

24

MUSEO BILDUMA

eta abar...

24

MUSEO BILDUMA

eta abar...

Xabiroi: 28. zenbakia, 2013ko otsaila  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you