__MAIN_TEXT__

Page 1

proposamenak, Bidali hire iritziak, irudiak... xabiroi@ehi.ikastola.net www.facebook.com/xabiroi Albisteen txokoa testua: Igor Leturia da, abenduaren 1 eta 2an. Mangak urtetik urtera presentzia gero eta handiagoa zuenez, duela urte batzuk manga aparteko karpa batean jarrita saiatu ziren, baina gero berriz ere karpa bakarrera itzuli; orain, bi azoka elkarren segidan! Azoka biak Areetako Geltokiko Plazan izango dira, eta 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita. A, eta lehenengo astebukaeran han izango duzu Xabiroi zure aldizkari gogokoena bere egileekin. www.salondelcomicdegetxo.net

katalana aurtengo martxoaren 5ean hil zen 97 urte zituela. Berau omentzeko, euskal komikigileen talde batek, Burdinjaun, Rober Garay eta Joaquin Agredak Facebook bidez koordinatuta,

oraindik osatu gabe zegoen, baina Euskadi Fantastikoa VIII zikloa behintzat egingo da, Santiago Valenzuela donostiarrari eskainia, aurten Espainiako Komiki Sari Nazionala irabazi duena. Erakusketa Principe Zinemetan izango da azaroan zehar, eta Santiago bera etorriko da aurkeztera.

04 AUZOMORRO Sanvi

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

14 TIRANIA HANDIA

BAZTANGA EROA KOMIKI FANZINE BERRIA

TMEO GASTEIZKO KOMIKIALDIZKARIAK 25 URTE ZENBAKI BEREZIA, FESTA ETA ERAKUSKETA EGIN DITUZTE OSPATZEKO TMEO komiki-aldizkari gasteiztarrak 25 urte bete ditu aurten, eta hainbat ekitaldiren bidez ospatu dituzte. Batetik, aldizkariaren 100 orriko zenbaki berezia atera dute. Bestalde, ekainean festa bat egin zuten. Eta azkenik, uztaila eta iraila bitartean 25 anos del TMEO (bai, ANOS ;-) erakusketa paratu dute. Zorionak, TMEO! www.tmeo.org

GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKAK GETXOKO XI. KOMIKI AZOKA AZAROAREN 23TIK 25ERA IZANGO DA, ETA I. MANGA AZOKA ABENDUAREN 1 ETA 2AN Getxoko Komiki Azoka berritasunekin dator aurtengoan. Ohiko azokaz gain, azaroaren 23tik 25era izango dena, Manga Azoka egingo da ondoko asteburuan, hau

Asisko eta Josevisky

ONLINE DAUDE 0. ETA 1. ZENBAKIAK Hamar Hatz Handi izeneko komikigilea Baztanga eroa euskarazko komiki fanzine txikia (bere hitzetan) argitaratzen hasi da. 0 zenbakia aurtengo udaberrian atera zuen, eta lehenengoa udan atera du. Online ikus daitezke biak, eta ale batzuk hainbat tabernatan ere banatzen dira. Ongi etorri, Hamar Hatz Handi eta Baztanga eroa! baztangaeroa.blogspot.com

ESPETXETIK AT, BORXA URBERUAGA EUSKAL PRESOAREN KOMIKIA ATARAMIÑE ARGITALETXEAK ATERA DU, ETA ONLINE IRAKUR DAITEKE Iaz Mikel Orbegozoren Preso nago atera ondoren, euskal preso, erbesteratu eta errepresaliatuen lanak argitaratzen dituen Ataramiñe kultur elkarte eta argitaletxeak Borxa Urberuagaren Espetxetik at komikia kaleratu du, kartzelako istorioak kontatzen dituena. Komikia beraien webgunetik jaits daiteke. On egin! www.literaturakoadernoak.org/?p=824

JOSECHU EL VASCO PERTSONAIAREN INGURUKO ERAKUSKETA BASAURIN AURTEN HILDAKO JOAQUIM MUNTAÑOLA EGILEAREN OMENEZ Joaquim Muntañola i Puig komikigile

Asisko, Manu Ortega, Exprai

MARKOREN ALBUM BERRIAK

erakusketa antolatu dute. Horretarako gai nagusitzat TBO komiki-aldizkarian argitaratu zuen Josechu El Vasco bere lanik ezagunena hautatu dute (beraien hitzetan, lehenengo euskal superheroia), eta pertsonaiaren bertsio ezberdinak egin dituzte 40 artista grafikok: Alex Orbe, Kike Infame, Exprai, Dani Maiz... Erakusketa Basauriko Arizko Dorretxean egongo da urriaren 5etik 31ra bitartean. Pertsonaia eta egile garrantzitsu horietara hurbiltzeko aukera aparta! www.exprai.com/2012/06/homenajemuntanola.html

DONOSTIAKO IX. KOMIKI JARDUNALDIAK AZAROAN ZEHAR IZANGO DIRA ZIURRENEZ, FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEAK ANTOLATUTA Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak berriz ere, Donostiako Komiki Jardunaldiak antolatu ditu, aurtengoan bederatzigarrenez. Xabiroi inprimatzerako orduan programa

GEO BD BILDUMAKO BESTE BI ALBUM ATERA DITU Marko Xabiroiko kolaboratzaile ohiak beste bi album argitaratu ditu Frantzian, biak Dargaud argitaletxearekin, Geo BD bildumaren barruan. Geo geografiaaldizkariaren haurrentzako edizioan argitaratutako herrialde ezberdinei buruzko komikiak ateratzen dira bilduma honetan. Iazko dogondar

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Dani Fano

22 ARRANOTXU ZaldiEroa

24 KORTSARIOEN OSTATUA Dani Fano eta Guillermo Gonzalez herriari buruzko album eder eta arrakastatsuaren ondoren, orain inuitei buruzko La conteuse des glaces eta miao herriari buruzko Les enfants de l'ombre atera ditu, zein baino zein gozagarriagoak, denak Békaren gidoiarekin direla. Segi horrela munduko kulturei buruzko ezagutzak zabaltzen, Marko! Eta ea euskaraz ikusten ditugun noizbait! www.dargaud.com/geo-bd

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

19 ZOOLA3KA

www.www.donostiakultura.com/terror/

32 BEHIEN TARZAN Lope

HURRENGO ZENBAKIA 2013KO OTSAILEAN!

EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - xabiroi@ehi.ikastola.net

AZALAREN IRUDIA: Dei Gaztelumendi EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,

Miel A. Elustondo KOORDINATZAILEA: Dani Fano

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

EGILEAK: Joseba Beramendi, Dei Gaztelumendi, Dani Fano, Guillermo Gonzalez, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe, Adur Larrea, Igor Leturia, Jose Anjel Lopetegi, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta

INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-1371-2012

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

6

GIDOIA: Unai Iturriaga / IRUDIAK: Sanvi

7

6

GIDOIA: Unai Iturriaga / IRUDIAK: Sanvi

7

8

HAUR BESOETAKOA: OPERA MAGNA

eta abar...

8

HAUR BESOETAKOA: OPERA MAGNA

eta abar...

“Lagun hurkoari ezikusiarena egin dioten pertsona horiek noizbait beraien berekoikeria ordaintzen dutela pentsatu nahi dut”.

Dani Fano

bat jasotzea bezala da. Orduan, ardura askoz gutxiago sentitzen da, gidoilari baten marrazkilaria zarenean baino; beste baten istorioa marraztean, nahiz eta zuri ere gustatu eta zurea egin, ez da gauza bera, erantzun behar diozu. Eta polita da, tirabirak ere egoten diren arren. Guillermo gaixoa erotzen dut dokumentazioarekin: kaia ez zen horrela, hau kendu, hau ezin da agertu... Baina oso aberasgarria da. Talde lanari buruz esaten diren topiko guztiak (bi buru jartzen direla martxan eta emaitza hobea dela, aberasgarria dela...) egia dira. Hori bai, nire joera, martiztarra eta ermitaua naizen aldetik, beti bakarkako lana egitea da, baina bestea gustura egiten dut. Anubisen adibidez Asiskok parte hartu du, atal batean bere gidoi bat marraztu dut (egia esan, ez da nabaritzen, ze oso ondo ulertu zituen istorioaren nondik norakoak) eta hasieratik izan zuen proiektuaren berri.

“PSIKOSTASIA BESTE HAINBAT GAUZAZ HITZ EGITEKO AITZAKIA IZAN DA”

p

ertsonen arimaren pisua neurtuko lukeen makinarik bagenu, zer uste duzue esango lukeela bankari, publizista, kalakari, esplotatzaile eta antzekoez? Planteamendu hori dauka Anubis 3.0 komikiak, Xabiroin azken urteetan atalka argitaratu ondoren orain albumean aterako denak. Zientzia-fikziozko komikia izanagatik, gaurkotasun handiko gaia da, argi dago. Jende mota horien eta horiek kontrolatutako sistemaren aurka mendeku pertsonala hartzen du albumean Dani Fano egileak. Testua: Igor Leturia

Anubis 3.0 komikian psikostasia deritzon gaia planteatzen duzu. Zer da psikostasia zehazki? Psikostasia da arimaren pisatzea. Antzinako egiptoarrak hasi ziren arimaren pisatzea aipatzen mito bezala. Baina Anubis ez da psikostasiari buruz. Psikostasia izan da oso aitzakia polita beste hainbat gauzaz hitz egiteko. Duela hainbat urte (ez dut gogoan zenbat), nire eskuetan erori zen National Geographic aldizkariaren zenbaki bat, egiptoarren Hildakoen liburua aipatzen zuena. Orduan ni justu ari nintzen bilatzen istorio

21

autokonklusiboak egiteko aitzakia bat. Eta perfektua iruditu zitzaidan. Arimarik gabeko jendea! Orduan, bada bai, psikostasia Anubisen aipatzen da, baina ez da komikiaren ardatza. Komikian irudikatu duzu jendearen arima pisatzen duen makina bat. Etorkizunean kokatutako zientzia fikzioa da, beraz, baina gaurkotasun handiko istorioak kontatzen ditu? Bai, hala da. Behin entzun nuen, Iban Zalduaren ahotan uste dut, zientzia fikzioa gaurko gauzez hitz egiteko modu bat dela. Eta horrekin ados egonda, nik ez nuen urrutiko etorkizun bat planteatu nahi. Noski, gaur ez dugu arima pisatzen duen makinarik (ez dakigu arima zer den edo dagoen ere!), eta horregatik kokatu behar nuen etorkizunean. Baina ez hain urrutikoa, 2030 inguruan gertatzen da, ze nik nahi nuen gure gaurko munduaz hitz egin, gure gaurko mundua populatzen duten ergel ugariez hain zuzen ere. Aipatu duzun Hildakoen liburuan, arimaren pisatzea da pertsona bat hil ondorengo bizitzara joateko epaiketa. Zure komikiko pertsonaia guztiak (bankaria, enpresari esplotatzailea, kalakaria...) epaiketatik oso gaizki ateratzen dira. Mendeku pertsonal bat hartu duzu hor? Erabat! Ikusten da ulertu duzula komikia, kar, kar, kar... Nire amaren osabak esaten zuen bizitzan, ortuan bezala, ereindakoa jasotzen dela. Nik ez dakit hala den, ziur aski bai. Baina ziur aski ere, batentzat tomate goxoa dena beste batentzat kaka putza da; adibidez, niretzat lagunak izatea da onena, baina beste batek agian nahiago du Mercedes bat. Edonola ere, nire ametsetan, lagun hurkoari ezikusiarena egin dioten pertsona horiek noizbait beraien berekoikeria ordaintzen dutela pentsatu nahi dut. Bizitza errealean hala gertatzen den? Ziur aski ez, edo ez beti behintzat. Horregatik, komikian behintzat mendekua hartu dut. Zein pertsonaia aurkituko ditugu epaituak psikostasiaren bidez? Denetatik apur bat. AEBetako publizista bat, goi mailako kirolariak dopatzen dituen kirol mediku italiar bat, esatari politiko eta zutabegile ustel espainol bat, bankulangile euskaldun bat eta giza baliabideen

zuzendari txinatar bat. Ospe zaleak, botere zaleak, eta diruzaleak. Ez dut emakumezko pertsonaiarik aukeratu. Larrutu nahi nuen pertsonaia, diruzale eta handizalea, ez nuen emakumezko itxuraz ikusten. Gidoiaren hasierako zirriborroan telebistako aurkezle frantziar bat ere sartu nuen, eta emakumezkoa zen, baina, azkenean, kentzea erabaki nuen. Boterea eta dirua, gizonezkoen esku izan da orain arte, eta ez zitzaidan bidezkoa iruditzen emakume bat arimagabe horien artean sartzea. Agian hemendik 50 urtera… Ez ditut buruarekin aukeratu, aukeratzea erraietatik zuzen-zuzen atera zait. Oso garrantzitsua izan da niretzat “lehen” munduko leku ezberdinetakoak izatea, batez ere Mendebaldekoak; azken mendeetan diruzaletasunaren kulturaren buru izan baita Mendenbaldea. Zoritxarrez, hazkunde ekonomikoan sutsu ari diren beste lekuetako herriek arimagabeen hazkundean ere neurri berean ari dira. Baina, horiek ere, hemendik 50 urtera izango lukete lekua Anubisen. Robota da azkenean denetan "humanoena" agian. Zientzia fikzioan sarri erabiltzen da robotaren irudia gizatasunaz hausnarketa egiteko (Blade Runner, I, robot...). Uste dut robotak jakin-mina irudikatzen duela, xalotasuna. Aipatu dituzun horiek ere, neurri batean, gauza bera irudikatzen dutela esan daiteke; horiek eta 2001: A Space Odyssey filmeko HAL konputagailua, adibidez. Sinpleak dira, matematikoak. Gizakiak ezagutzerakoan ateratzen dituzten ondorioak erradikalak dira, dudarik gabekoak, eta gu, aldiz, dudaz beterik bizi gara; beti beldurrez. Gizakiaren izaera aztertzeko oso ikuspegi erakargarria izaten da beldurrik eta dudarik ez duen robotarena. Orain arte egin dituzun komikietan zu izan zara gidoilari eta marrazkilari. Kortsarioen ostatuan pasatu zara bakarrik gidoia egitera beste batek marrazteko. Ezberdina da? Zer moduzko esperientzia da? Oso ezberdina. Beste batekin lan egitean, hor sartzen dira talde dinamikak, eta ni ohituta nago taldean lan egitera. Gero hori ongi joan behar da, eta Guillermorekin oso ongi doa. Zuk pentsatzea eta, lapitza ukitu gabe, Guillermoren irudi zoragarri horiek jasotzea, opari

Komikigintzari dagokionez, ba al duzu beste lanik esku artean, edo etorkizuneko proiekturik? Bai, beti daude gauzak esku artean eta buruan, egon behar dute. Orain Kortsarioen ostatuarekin badut denbora baterako. Gero ziurrenik ez dut Xabiroin beste sail luze bat egingo, Xabiroitik kanpoko proiektu luze batean bainago. Baina tarteka istorio laburren bat edo kolaborazio bat, gidoilari gisa edo marrazkilari gisa, egingo dudala pentsatzen dut.. Komikigintzaz gain, eta komikilari gehienak bezala, beste lan askotan ere aritzen zara: diseinua, animazioa, ilustrazioa... Zein atsegin duzu gehien? Zure pasioa komikia da eta besteak jan ahal izateko egiten dira, edo denak berdin maite dituzu? Komikigileok sekulako suertea daukagu, gure txikitako edo gaztetako afizioa lanbide bihurtu dugu. Baina lanbide bihurtzen denetik ez da hain dibertigarria, kar, kar, kar... Irudigintzaren munduan, jakina, nik baditut nire preferentziak. Adibidez, animazioa ez zait batere gustatzen, ni xumetasunaren aldekoa bainaiz eta animazioak baliabide asko behar ditu. Aurreko enkarnazioan artisaua-edo izango nintzen, eta niri gustatzen zaizkit bizpahiru pertsonaren artean, etxean, baliabide gutxirekin, brikolaje moduan egiten diren gauzak. Animaziozko pelikula ziztrinenak daukan aurrekontuarekin 30.000 Xabiroi egin

daitezke! Erosoena ilustrazioa da, gozamena da. Testu luze bat daukazu, hortik aukeratzen duzu irudi politena eta egiten duzu. Oso erosoa eta gustagarria da. Baina ni asetzen nauena komikia da. Ilustrazioa motz geratzen zait. Komikia lan oso neketsua da, gauza asko hartu behar dira kontuan: erritmoa, planoak... Hizkuntza konplexuagoa da. Baina berez, nire joera komikirakoa da, gehiago asetzen nau.. Eta Xabiroi aldizkariko koordinatzaile eta editore lana, zer moduzko esperientzia da? Opari bat. Tira, gauzen buru edo arduradun egoteak baditu bere desabantailak, baina Xabiroiko lantaldearekin lan egitea oso erraza da. Kasu honetan topikoaren guztiz kontrara (komikigileak alferrak, bohemioak... direla), oso jende arduratsua da. Oso zaila da marrazkitik bizitzea, eta marrazkitik bizi dena derrigor izan behar da oso langile fina, arduratsua, epeak eta eskakizunak betetzen dituena. Horrez gain, kontatzeko gauzak dituen jendea da. Jende horrekin lan egitea opari zoragarria da. Bestalde, aldizkaria ez denez hilero ere ateratzen, ez da lan zaila. Eta Ikastolen Elkartearekiko harremanak ere oso onak dira hasieratik.

“Marrazkiaz bizi dena derrigor izan behar da oso langile fina, arduratsua, epeak eta eskakizunak betetzen dituena”. Nola ikusten duzu komikigintza orokorrean, gaur egun? Bat nator Juanma Diaz de Gereñuk esaten duenarekin: komikizaleentzat eta irakurleentzat hau da inoiz izan den garairik onena. Inoiz baino aukera gehiago dago, formatu ausartagoak.... Irakurle helduentzat bai, baina haurrentzat kontrakoa agian...? Bai, horretan huts egiten du. Frantzian ziur aski ez da horrela, baina hemen bai. Eta AEBetan ere bai; Arthur Suydam-ek gauza bera zioen, komikigintza hazi egin dela garai bateko irakurleekin batera, baina kezka zuen

DANI FANO ARDANAZ (Donostia, 1968) Soin Hezkuntza ikasketak egina da, baina marrazkiak egitetik bizitzera jo zuen aspaldi, komikigintzan, ilustrazioan eta animazioan arituz. Ikastolen Elkarteko ikasmaterial asko ilustratu du, tartean Space Search ingelesa ikasteko CDa, Britainia Handiko ESU President's Award saria irabazi zuena. Umorezko zintak egin zituen Ardi Beltza, Kale Gorria eta Mutxo aldizkarietan, eta horretan dabil Elhuyar aldizkarian. Ipurbeltzen Beto asmatzaileren istorioak egin zituen. Xabiroi aldizkaria koordinatzen du, eta bertan TeleAtoi eta Anubis 3.0 komikiak egin ditu atalka. Gaur egun Kortsarioen ostatua sailaren gidoia egiten ari da, Guillermo Gonzalezek marrazten duena.

haurrekiko. Adibide gisa superheroien komikiak jartzen zituen: 80ko hamarkadako gidoiak oso sinpleak dira, haurrentzakoak; eta gaur egungoak oso konplexuak dira. Irakurlearekin batera garatu dira, eta garapen hori oso ongi dago. Baina ez dute buelta osoa eman... Ez dute harrobia lantzen. Ez bada jarraitzen haurrentzat zerbait egiten, etorkizunean ez da egongo nork irakurri... Hala da. Horretaz oso kontziente dira Frantzian. Han jarraitzen dute haurrentzako komiki-aldizkariak egiten, defizitarioak izanagatik, etorkizunerako inbertsio bat dela jakinik. Nola ikusten duzu komikigintzaren egoera Euskal Herrian? Askotan, komikigintzaren egoerari buruz hitz egiten denbora asko galtzen dugu eta ahaztu egiten zaigu argitaratzen diren komikiei buruz hitz egitea, baina, tira... Apokaliptikoa jarriko naiz, nahiz eta ez nukeen nahiko (hainbestetan atera naute adierazpen apokaliptikoekin!), baina aitor dezagun: hemen ez dago “komikigintza” deitu genezakeen zerbait! “Gintza” atzizkiak zerbait egiten dela adierazten du, eta hemen ezer gutxi ari gara egiten! Ez dago industriarik, ez dago argitaletxerik komikietara dedikatzen dena... Ez dago euskal komikigintza egiturarik. Astiberri argitaletxea dago, Euskal Herrian finkatutakoa, baina bere produkzioaren ia guztia gaztelaniaz egiten du eta merkatua Espainia du. Aurreko urtea ona izan zen euskarazko komikiarentzat, bai; inoiz baino euskarazko komiki gehiago atera ziren. Baina aurten ikusiko dugu ea hori zirkunstantziala izan zen edo joera bat dagoen. Joera bat bada, ongi etorria izan dadila. Hala ere, nik uste dut zirkunstantziala izan dela. Entzuten dira oihartzun batzuk, “badirudi ez dakit nork hasi nahi duela komikigintzan”, baina garai txarrak dira horretarako. Asmoak ba omen daude, baina sosik ez... Aitortu behar da, baita ere, abiapuntua oso txarra dela. Euskal kulturgintzan aritu izan diren sustatzaileak (argitaletxeak, elkarteak...) ez dute izan komikienganako joerarik. Egon ziren Habeko Mik, Ipurbeltz, Ikusager... baina oso gutxi egin dugu orain arte.•

KARIKATURAK: Asisko, Adur, Lope, Iñaki Holgado eta ZaldiEroa.

20 komikITAUN

Profile for XABIROI Komikia

Xabiroi: 27. zenbakia, 2012ko urria  

Xabiroi: 27. zenbakia, 2012ko urria  

Profile for xabiroi
Advertisement