4 minute read

Garazi albizua OlGa CarmOna

Zeruan, urrutiko planeta batean, txori itxurako hiru irule mitologiko: moirak. Lurrean, bizikleta gainean, emakume bat, nekatu aurpegiarekin: Mar. Hura da Iruleak komikiko protagonista, eta, hiru izakiren laguntzari esker, hiru pertsonaia historiko esanguratsuren ehun berera lotuko du bere burua. Garazi Albizuak (Santurtzi, Bizkaia, 1985) idatzi du istorioa, eta Olga Carmonak (La Linea de la Concepcion, Espainia, 1977) marraztu ditu hiru plano horien arteko loturak.

Advertisement

Testua: Andoni Imaz

Aspertuta zeundetelako hasi al zineten pertsonaiekin jolasean, moirak bezala?

Albizua: Iruñean bizi nintzenean, idazleentzako beka bat jarri zuen Espainiaren Erromako Akademiak. Ideia bat aurkeztu behar zenuen hara joateko. Nik joan egin nahi nuen, baina ez neukan ideiarik. Gauza friki bat bururatu zitzaidan: Erromako mitologiako jainkosak bilatu, eta postalak sortzea. Proiektua aurkeztu nuen, eta ez zidaten bekarik eman. Baina gero konturatu nintzen gaizki planteatu nuela... izan. Noski, urteak igaro dira ordutik, eta, jende interesgarri gehiago ezagutu ahala, oraindik eta emakume ezezagunagoak ipintzeko tentazioa izan nuen. «Jainkosarik ez!», esaten nuen hasieran; eta gero: «Erreginarik ez! Hobe bizilaguna». Baina hor utzi nuen.

Zergatik?

Albizua: Ez du zentzurik planteatzeak emakumeok jainkosak izan behar dugula. Horri buelta eman nionean hasi zen hiru emakume erreal bilatzeko bidea, dibinitatetik eta mitologiatik kanpo, zintzoagoa izanda.

Carmona: Ez dakit zenbat urte hartzen dituen kontatu duzun horrek, baina biok bi urtez aritu gara lanean, hiru zatiek beren zentzua izateko, bakoitza bere izaera grafikoarekin. Hori izan da erronka.

Zer ikusi zenion gidoiari? Iruñean bizi den neska bat, hiru emakume historiko, izaki batzuk planeta batean...

Halere, mitologiaren ideia hor nuen sartuta, eta bilatu nituen hiru irule eta hiru pertsonaia erreal. Justu momentu horretan ari nintzen irakurtzen Dubravka Ugresicen Baba Yagak arrautza bat jarri zuen —komikian agertzen da liburuaren azala—, eta horko irudiek eraman ninduten istorioaren plano fantastikora. Mitologia preindoeuropar askotan ageri da hari batek biltzen gaituen emakumeon mitologia, eta nik unibertsora eraman nuen hori, ez Olinpo batera.

Nola aukeratu zenituen istorioko hiru emakume errealak?

Albizua: Hasieran aukeratu nituen: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Ines Joyes y Blake. Eta ez ditut aldatu nahi

Carmona: Lehen kolpean, zatirik historikoena gustatu zitzaidan gehien, hiru biografiak, zeren niri beti iruditzen zait interesgarria proiektuek zuri zerbait irakastea lan egin ahala. Gainera, arreta eman zidan hiruretatik bakarra ezagutzen nuela ikusteak; ezezagunena, segur aski: Joyes y Blake. Behin, kasualitatez, emakume andaluziarrei buruzko liburu bat ikusi nuen nire herriko liburutegian, eta bere zatia irakurtzen aritu nintzen, izena deigarria iruditu zitzaidalako.

Nolakoa izan da hiru plano horiek irudikatzeko lana?

Carmona: Egia esan, normalean eszenaz eszena egiten ditut storyboard-ak, baina oraingoan liburu osoarena egin nuen lehenengo, eta hor ikusi nuen zer behar zuen. Hasteko, hiru elementuak grafikoki banatu beharra zegoen. Planeta hori agertzen denean, bineta linea diagonalak erabili ditugu, manga itxurakoak, agresiboak, arraroak; eta zatirik errealenean, laukiak, erritmo pausatuago batekin. Garazik nahi zuen iruleak gorriak, marroiak, lurraren tonukoak izatea, eta, Marren mundua grisagoa, hotzagoa izan arren, bera ere argiagoa izatea. Horiek detaileak dira, baina ondo eginez gero, konturatu gabe eraman behar zaituzte liburuan aurrera. dut hala behar zuela. Batzuek esaten dute gainezka egin duela kontuak, eta bai baina ez, zeren aztarrika hasiz gero gehiago agertzen baitira. Gauza asko geratu dira ezkutuan. Komikiaren panorama ere aldatzen ari da. Autore emakumezko gehiago dago, edo gutxienez ikusi egiten dira, lehen ez bezala. Edo lehen lan egiten zuten album ilustratuan, baina ez komikian. Polita da halako aldaketa-une batean hor egotea. Albizua: Eta hainbeste irakurtzea emakumeek pentsatu eta idatzitako gauzak, elkarrizketa hori sortzea. Niri liburu askok egin didate ihes, ez nuelako begirada hori errekonozitzen. Horrekin bat egiten duzunean, zeure burua infantilizatzeari uzten diozu. Lehen, emakumeak bigarren mailako pertsonaia izan behar zuen, edo emakume indartsu eta ahaldundu bat. Orain, hainbeste dagoenez, edozer izan zaitezke. Askoz poliedrikoagoa da dena

Marren istorioa oso lurtarra da, fantasiarekin kontrastean: lan batetik besterako bidean, gosaltzen, dutxan... erakutsi duzue.

Albizua: Autofikzioa landu nuen, istorioak alde egiten zidalako, bestela. Moirak nituen, plano historikoa... eta behar nuen zerbait ezaguna, erreala, erosoa. Iruñean bizi nintzenean klik egin zidaten hiru eszenatatik abiatu nintzen, hiru mikromatxismotatik, nolabait esateko, eta horrela lotu nuen dena: hiru irule, hiru mamu eta hiru eszena, Marri erakutsiko diotenak ikusten, hitz egiten eta entzuten.

Carmona: Niri komikietan asko gustatzen zait slice of life esaten dena, eguneroko istorioak, eta hortik nator, neurri handi batean. Nahasketa erradikal hori ere interesgarria da.

Garazi, hasieratik zenuen argi ez zenuela zuk marraztuko?

Albizua: Super argi! [Barrez]. Kemena marraztu nuen, haurrentzako komiki bat, eta sufritu nuen komiki bat nola marrazten den ez jakitearen horrorea. Testu bati laguntzen dion ilustrazio bat egitea gauza bat da, eta komiki bat egitea beste bat.

Nola moldatu zarete elkarrekin lanean?

Albizua: Oso ondo. Zatika bidali nion, eta ez nekien horrek zenbat orri izango zituen gero. Lehen aldiz storyboard osoa jasotzea izugarria izan zen. «Egin daiteke!». Nik ere zalantzak nituen [barrez]. Gainera, ezagutzen ez nituen detaileak ere badaude: Erdi Aroko festan, Margarita Nafarroakoarekin, hiru emakume ageri dira musika jotzen, garai hartako iruditeriatik hartu zituelako. Ederra da ikustea nola istorioa definituta izan arren, gauza askok ihes egiten dizuten.

Komikia kalean dago, euskarazko edizioan eta gaztelaniazkoan. Pozik geratu zarete?

Albizua: Ederra izan da editoreak lanaren gainean ikustea, iritzia ematen, baloratzen, arduratzen, mugitzen... Inoiz ez dut hainbeste aurkezpen eta elkarrizketa egin zerbait argitaratu eta gero. Hor interes bat egon da, eta eskertzekoa da.

Carmona: Dinamika editorialaren arabera, liburu bakoitzak hilabete irauten du, eta ni horren kontra nago. Ez dakit zenbat urte lanean pasatu eta gero, dena ezin da hain azkar amaitu. Uste dut irakurlea ere horretaz jabetu behar dela: denon esku dago erabili eta bota dinamika apurtzea.

Olga, zer moduzkoa izan da hasieran hainbeste gustatu zitzaizkizun garai historiko horiek marraztea?

Carmona: Ba... hori izan da beste erronketako bat. Dokumentazio lan bat dago, baina nire kezka nagusia zen trantsizioak denbora bidaietan asko ez nabaritzea, irakurtzerakoan naturala izan zedila nahi nuen. Informazioa bilatu nuen, bai, baina ez nuen horrekin itsutu nahi, zehatzegi jokatuz gero kontraste handiegia egongo zelakoan. Zati horrekin gozatu egin dut, hala ere. Gidoilari batek proposatzea XVIII. mendera joatea interesgarria da marrazkilari batentzat.

Carmona: Gidoia orrialdeetara eramatea marrazkilariaren lana izaten da normalean, eta prozesu osoko zatirik sortzaileena, gainera. Bakoitzak bere erritmo narratiboa du, bere kontatzeko modua, eta hor ikusten da benetan bakoitzak nola marrazten duen. Hortik aurrera, marraztea zera da, eseri, bilatu eta egitea. Erabaki, aurreko pausoan erabakitzen da, eta oraingoan erraza izan da, ez dugu askorik aldatu beharrik izan.

Albizua: Olgari kontatu nionean iruleen kontua, nahi nuen bakoitza belearekin lotzea, baina ez nituen horrelakoak imajinatzen, baizik eta andre zahar maxkal batzuen modukoak. Gauza horiek animatu egiten zaituzte.

Hiru biografiaren berri emateak zabaldu egiten du pertsonaia historiko emakumezkoen genealogia. Gero eta zabalagoa da?

Carmona: Azken urteetan emakumeen biografien gorakada bat egon da, eta uste

This article is from: