Xabiroi 48

Page 10

Iñaki OTAMENDI “IKUSTEN

18

DA EUSKAL KOMIKIGINTZAK INDARRA BADAUKALA” Testua eta argazkia: IÑIGO ASTIZ

S

ingularrean hitz egiteari utzi ahal izatea da Iñaki Otamendi komikizalearen ametsa (Andoain, Gipuzkoa, 1971). Berak jarri zuen abian iaz Komikipedia izeneko datutegia www.komikipedia.eus helbidean. Euskal komikigintzari buruzko informazioa begi kolpe bakarrean ikusi ahal izatea da helburua, eta, asmo horregatik, euskarazko komikigintzaren argazki orokor bat ere eskaintzen du orrialdeak: urtekako produkzioa, egileen biografiak, sinopsiak, argitaletxeak, irudiak, gidoigileak... Berak jarri du abian hori guztia, baina ez du proiektua berea izaterik nahi. "Hau ez da proiektu pertsonala. Egitasmo kolektibo bilakatzea da ideia". Horregatik hartu du Wikipedia entziklopedia digitalaren eredu irekia oinarri modura, eta komikizale guztiei egin die Komikipedian kolaboratu eta informazioa osatzen laguntzeko deia. Ahal balu, Otamendi ez litzatzekeelako singularrean arituko

Esan izan duzunez, komikizaleen artean maiz aipatu izan duzue euskal komikiari eskainitako atari propio bat sortzeko beharra. Zergatik da hain garrantzitsua? Ikusgarri egiteko azken hamarkada hauetan guztietan euskal komikilariek egin dituzten lanak eta euskarara itzuli diren komikiak. Asterix eta Obelix-ez gainera, Pilula urdinak eta Zimurrak ere euskaraz irakurri daitezkeela ezagutarazi behar da, ze, gaur egun liburu denda eta liburutegietan hainbeste material dagoenez, euskarazko produkzioa ez da oso nabarmen gelditzen. Garrantzizkoa da hori ikusgarri egitea, eta orain arte ez zegoen horretarako plataformarik. Blogetan egindako lana hor zegoen, eta izugarria da, batez ere, Igor Leturiak eta Mikel Begoñak egindako lana. Informazio asko dago hor, baina sistematizatzea falta zen, eta informazio hori guztia begi kolpe bakarrean ikusgarri jartzea. Eta zergatik sortu da orain? Aspalditik zebilen ideia. Beste hizkuntzetan dauden erreferentziak ikusten genituen –dela La cárcel de papel edo dela Tebeosfera edo dela

“Urtean euskaraz bost album edukitzetik, 13, 19, eta, azkenik, 29 album ere edukitzera pasa gara”

“Ezinezkoa zen ez ikustea komikiek zer kalitate daukaten eta zer ekarpen egiten duten”

Bdtheque–, eta horrelako zerbait egin nahi genuen, zerbait duina, ondo egituratua, informazio guztia hartuko zuena… Oso ondo egin nahi genuen, hain ondo ere, azkenean ez genuen ezer egiten, ezerezean gelditzen zen gure asmoa. Media wiki sistemak, berriz, edonori ematen dio aukera informazioa modu erraz batean sartzeko eta gauzak estetikoki antolatzeko. Eta, beraz, Komikipediak lehen harria izan nahi du, eta egongo da hobetzeko aukera etorkizunean. Oraingoz proiektua martxan jartze hutsak informazio gehiago biltzea ekarri du. Ohartu gara uste genuena baino gauza gehiago daudela. Komikiz komikiko eta egilez egileko informazioa eskaintzeaz gainera, egungo euskal komikigintzari buruzko arrano begirada bat ere eskaintzen du Komikipediak. Zer ikusten duzu zuk? Produkzioa geroz eta handiagoa dela. Oraingoz azken hamarkadako lanak soilik bildu ditugu, eta nabarmen ikusten da nola pasatu garen urtean euskaraz bost album edukitzetik, 13, 19, eta, azkenik, 29 album ere edukitzera. Albumetatik harago ere indar handia du euskal


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.