IK 3.S
ISILTASUNAREN BIDEAN Gela txiki batean, isilik, inguratuta, zarataren adarretan harrapatuta nengoen.
Eta zoritxarrez, zaila zen adarretatik erortzea, udazkena urrun baitzegoen.
Shhhh, esaten nuen nik. Shhhh, erantzuten zidaten. Isiltasunerako bidea itxita zegoen.
Zarata nagusi zen gelan eta ni berriz, bere esklabu behartsua.
Isiltasuna txiro zen gelan eta ni berriz, bere kide soil bat.
Isiltasuna behar nuen. Bere eskutik, ezinean, nire barnea askatzeko.
Baina ez nuen lortu, inork ez zidan eskaini, esku hutsik geratu nintzen, zarataren adarretan murgildurik. 71
MARKEL GOENAGA URAIN –BATXI 1E-