4 minute read

IDOIA ARISTORENA IGLESIAS 4A IK1.saria

Next Article
IÑIGO SASTRE 1E

IÑIGO SASTRE 1E

RECUERDOS DESVANECIDOS

Todavía me acuerdo de su deleitable voz. Sus deslumbrantes ojos me hacían olvidar todos mis problemas. Me refugiaba en ella.

Advertisement

Era mi ángel de la guarda, a hacer desaparecer mis penas la que me ayudaba. El tiempo sigue pasando; mientras yo, me quedo parada todos nuestros recuerdos rememorando.

Desearía poder volver al pasado para decirte todo lo que no pude cuando te tenía a mi lado. Hoy en día me sigo acordando de aquellas últimas palabras las que me decías susurrando.

Me sentía tan segura a tu lado que me veía reflejada en tu alma. Y ahora, día tras día me pregunto si alguna vez volveré a sentir lo feliz que fui en aquel lugar.

IDOIA ARISTORENA IGLESIAS –DBH 4A-

DBH 2. ZIKLOA

NARRAZIOA

“NAHIAGO OPARI HAU INOIZ JASO IZAN EZ BANU”

MIKELEN BIZITZAKO ESPERIENTZIARIK TXARRENA

IK 3.S

1937ko urtarrila zen, gerra garaia zen. Mikel eta Irati Bilbon bizi ziren bi gazte ziren. Irati ikasketa kontuengatik Leonera joan behar izan zen bizitzera. Bi gazteak denbora luzez egon ziren elkar ikusi gabe, horregatik Iratik Bilbora joatea erabaki zuen.Mikeli sorpresa bat emateko treneko bi tiket erosi zituen apirilaren 20an Erroman 5 egun pasatzeko

Apirilaren 15eko goiz batean, Miren Bilbora iritsi zen, Bilbora iristeko autobusa hartu zuen. Bilboko autobuseko geltokian Mikel zegoen bere zain. Autobusetik jaitsitakoan estu besarkatu ziren bi gazteak. "Faltan bota zaitut" esan zuen mutil gazteak "nik ere bai" erantzun zuen Iratik.Taberna batera joan ziren bi gazteak Mikelek Bilbon gertatutako guztia Iratiri kontatzeko. "Gauzak oso gaizki daude" esan zuen Mikelek, jende asko hil da gerraren ondorioz. Iratik ez zekien zer esan eta isilik geratu zen. Kafea hartzen bukatu zutenean buelta bat ematera joan ziren. Oparia emateko une egokia zela pentsatu zuen Iratik eta poltsikotik bi tiketak atera zituen eta Mikeli eman zizkion. Mikel harrituta geratu zen eta besarkada bat eman zion. "Orduan Erromara joango gara?" galdetu zion Iratik, Mikelek baietz erantzun zion buruarekin.

Apirilaren 20a iritsi zen eta bi gazteak tren geltokira joan ziren trena hartu eta Erromara joateko. Erromara iritsi zirenean

hotelera joan, maletak utzi eta Erroma ezagutzera joan ziren. 5 egun horietan makina bat gauza egin zituzten eta egun ederrak pasatu zituzten.

Azkenengo eguena zen eta bi gazteak maletak prestatu eta tren geltokira abiatu ziren. Tren geltokira zihoazela alarma moduko bat entzun zuten. Bi gazteak gerra Erromara iritsi zela konturatu ziren. Korrika batean tren geltokira joan ziren baina beraiengandik gertu bonba bat bota zuten hegazkin militar batetik eta Irati oso larri zauritu zen. Mikelek Irati besoetan hartu eta Erromako ospitalera eraman zuen. Mutil gaztea oso kezkatuta zegoen Iratirengatik.

Ordu batzuk pasatu ziren Mikelek Irati ospitalera eraman zuenetik. Bat-batean mediku bat atera zen eta Irati hil egin zela esan zion. Mikel negar batean hasi zen eta Nahiago nuen opari hau inoiz jaso ez banu oihukatu zuen.

GOIATZ GARATE ZENDOIA –DBH 4C-

SUNTSITU NINDUEN OPARIA

IK 2.S

Egun oso gogorra izaten ari da hau niretzat. Nire bizitzako pertsona oso garrantzitsu bat galdu berri dut eta hutsune handi bat sentitzen dut nire bihotzean.

Duela bost urte hasitako kontua da hau, kalera aterako nintzela erabaki nuen gau hartan. Ez negoen nire bizitzako oso puntu onean, batez ere nire osasun mentala nuen kili-kolo. Nire gurasoak duela urtebete eskas hil ziren eta nire hogei urteekin bakarrik negoen munduaren aurka. Oraindik ez nuen lortu nire gurasoei gertatutakoa superatzea, eta gaur egun esan ahal dizut saiatzen jarraitzen dudala.

Gau hartan egun, oso txarra igaro ostean, taberna batera joatea erabaki nuen. Ez nintzen inoiz bertan egon, baina ni bakarrik egon eta mozkortzeko gogo izugarria nuen eta bertan edariak merke zeudela entzuna nuen.

Tabernan sartu eta barrara hurbildu nintzen edari alkoholiko bat eskatzera. Bertan nire antzeko adina zuen mutil bat zegoen, gerora Mario izenez aurkeztu zena. Madriletik etorri berria zela kontatu zidan eta jada lagun asko zituela. Mutil hau oso interesgarria iruditu zitzaidan eta gau osoa eman genuen batera, alkoholaren laguntzaz, batak bestea ezagutuz.

Goizeko zazpiak inguru, bakoitza bere etxera joan ginen. Ez aurretik gure telefono zenbakiak batak besteari eman gabe. Hurrengo eguna Mariotan pentsatzen igaro nuen, ezin nuen burutik kendu, eta gainera berarekin gelditua nintzen gau hartan. Bere lagunak aurkeztuko zizkidan.

Ikusi eta besarkada bat eman genion elkarri, gero bere lagunak aurkeztu zizkidan. Parke batean eserita geunden, eta edateko asmoa

zutela ikusi nuen. Ez nuen gogo handirik baina guztiak edaten hasi zirenean ez nuen bakarrik gelditu nahi izan eta edateari ekin nion.

Hasieran oso ondo pasatzen negoen, denok edaten genuen bitartean. Momentu batean, Mariok sobretxo bat atera zuen poltsikotik, hauts zuriz beteta, eta denak hasi ziren saltoka. Poz-pozik zeuden.

Segituan ulertu nuen gertatzen ari zena. Kokaina zen hauts hori, eta guztiek zuten hau hartzeko asmoa. Nahiz eta oraingoan alkoholarekin pentsatu nuena baino gehiago pentsatu, nire buruari behin bakarrik izango zela esan nion, eta kokaina hartu nuen.

Gaur egun asko damutzen naiz, momentu hartan talde baten parte izateko hartu nuen erabakiaz. Segundu batean hartu nuen erabakiak lagun batzuk eman zizkidalako bai, baina droga munduan sartu zidan eta adikzio bat sortu.

Gertaera horretatik bost urte igaro dira eta denbora honetan nik oso ondo pasa dut nire lagunekin, eta baita atzo hil zen nire mutil lagun Mariorekin ere, baina asko sufritu dut. Lagun asko hil zaizkit drogen eskuetara, eta nire bizitza suntsitu dut. Gainera oraindik gaizki pasatzen dut nire gurasoak gogoratzen ditudanean, eta nitaz zer pentsatuko zuten imajinatzen dut.

Beraz, egun batean, opari bat zela pentsatu nuena sufrimendu asko eragin dit eta besteen probazioagatik nire bizitza eta iragana suntsitu nituen.

ELENE CASTRILLEJO ALONSO –DBH 4B-

This article is from: