Ikasten 2013ko Ekaina 93.alea

Page 1

“Kaixo OPORRAK”!!! Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitian bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustuko liburuak irakurtzeko tarte bat ere.Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!

4 - 6 urte * IGERILEKUAN (Enric LLuch). Erein * ZULO MISTERIOTSUA (Enric Lluch). Erein * HIZKIRIMIRI (Miren Artetxe). Ibaizabal * TXOMIN DUTXAN (Liesbet Slegers). Ibaizabal * Jonas eta hozkailu beldurtia (Juan Kruz Igerabide). Aizkorri * jonasen iratzargailua (Juan Kruz Igerabide) * Markel Gelazikin (Leire Bilbao). Elkar * Olagarro bat bainuontzian (Leire B). Elkar * Pirritx (Julen tokero). Elkar * Jirafa txikia (Lesley Sims). Ttarttalo * Ezetz asmatu! (Pedro Cerrilo). Ikasmina

9 - 11 urte * Asterix eta Obelix (Goscinny). Elkar * Bat Paten abenturak (Roberto P).Mensajero * Futbolari basatiak (Joachim M). gero * Txerrikumeen abentura berriak (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Bostak eta uharteko altxorra (Enid Blyton). Elkar * Nur eta dortoken uhartea (Toti). Erein * Junie B. Jones (Bárbara Park). Bruño * Peliculibros (Ernest Sala). Hidra * El fantasma nocturno (James Preller). Edelvives * Manolito gafotas (Elvira Lindo). Alfaguara

Gurasoak

IKASTEN 93. Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

2 013 k o

ekaina

7 - 8 urte

* Hau lotsa! Bob Esponjaren pasadizo lotsagarrienak (David Lewman). Aizkorri * Oihana hirian (Leire Bilbao). Elkar * Botila baten historia (Tomas Elortza). Elkarlanean * Letrak elurretan (Antton Kazabon). Elkar * Kika. Zaldun zoroa (Knister). Bruño * Momolo (Antton Kazabon). Ibaizabal * Pako belea (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Niri ez zaizkit liburuak gustatzen! (Joan Portell). Erein * Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Juan Kruz Igerabide). Elkar * Tximu bat klinikan (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Una bruja horriblemente guapa (Miraucourt). Edelvives * Los Olchis ya están aquí (Erhard Dietl). Pearson * ¡Chichonazo! (Davi). Edebé

12 urtetik gora * Bambulo III. Ternuako penak (Bernerdo A). Erein * Ehun ipuin hitz gutxitan (Joxan Ormazabal). Elkar * Ezekiel (Jasone Osoro). Elkar * Gogoa lege (Manu Lopez). SM * Ilargia ezpainetan (Juan Kruz Igerabide). Erein * Jara, bikiak eta bikoteak). Zubia * Zer da, ba, maitasuna? (Miren Agur Meabe). Elkar * Maite-Maite ile-apaindegia (Marie). Elkar * Mozorroen uhartea (Pierdomenico Baccalario). * Diario de Greg (Jeff Kinney). Molino * Historias de miedo 1 (Alvin Schwartz). Everest * Diario de Nikki (Rachel Russell). Molino

DBHko erakusketa Xabier Muniben

ERAKUSKETA Xabier Muniben

Liburuaren eguna Karmelo Etxegarai Ikastolan

Elkartrukeak Urola Ikastolan

* Sprako tranbia (Unai Elorriaga). Elkar * Fikzioaren izterrak (Ur apaletegi). Susa * Los hombres son de Marte y las mujeres de Venus (John Gray). Debolsillo * Hijos brillantes,maestros (Augusto C) Zenith * La niña del faro (Jeanette Winterson). Lumen * El libro de los abrazos (Eduardo Galeano).

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org



ikasten

2012-13 ikasturteari agurra Aurtengo ikasturtea bukatzear dugunean, atzera begiratzen badugu konturatzen gara, gora behera handirik gabeko kurtsoa izan dela. Genituen helburu pedagogiko guztiak normaltasunez burutu dira baina, bada asko kezkatzen gaituen gai bat, Madrilen atera nahi duten Hezkuntzarako lege berria, LOMCE hain zuzen ere. Lege honek, LH, DBH eta BATXILERGORAKO aldaketa handiak suposatzen ditu: orain arte ikastola soziala, pluralista, demokratikoa eta kalitatezkoa izan dugu. Ikaslea zentzu kritiko, arduradun, solidario eta sortzailean hezi dugu eta gure eredu pedagogikoa aniztasunari erantzuten diona, hezkuntza inklusiboa eta elkarlana indartzen duena izan da. Guzti hau, landu behar izan da, eta guraso eta irakasleen elkarulertzearen isla da. Ez dezagun galdu orain artekoa, aldarrikatu dezagun Hezkuntza Sistema propioa, euskaraz bizi garenok euskaraz bizitzen jarraitu behar dugu, eta lortu den guztia mantentzeko eta hobetzeko baliabideak aurkitzen ahalegindu behar dugu. Beraz, HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA BAI – LOMCE EZ.

ONDO - ONDO PASA OPORRAK!!!

NON ZER

Arantxa Zubizarreta Artetxe Azkoitiko ikastola Xabier Munibeko HLHIko zuzendaria

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Bertso eta kanta saioa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Ikasleen erakusketak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Kontsumo tailerrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Zaharren egoitzan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 XXII. Antzerki topaketak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Azkoitia ezagutzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Dolua eta galera ikastaro formatuan _ _ _ _ 7 Mutilen arteko jazarpena _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Pako Aristi gure artean _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Liburuaren eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Korrika txikia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Korrika 18 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 Aldaketak Azkoitian _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Xabier Munibe BHIren egoeraren analisia 13 Mekanika mintegia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14 Ekintzaileen eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 Irakaskuntza ez arautua _ _ _ _ _ _ _ _ _ 16 Aldaketa estrategikoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 17 VIII. Informatika astea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 20 TALDEAK Bertso jaialdia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Antzerkia ingelesez _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Amama proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Juaristi lantegira bisita _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ikaskirol taldearen urteko balorazioa _ _ _ Algorriko flysha _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskola kirola Karmelo Etxegarain _ _ _ _ _ Aitor Arana Xabier Muniben _ _ _ _ _ _ _ Sare sozialen hitzaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ Gorputz hezkuntza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Elkartrukeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Rosa Huertaz idazlea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Sexu Heziketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

1

21 22 24 24 25 25 25 26 27 27 28 30 34 34

Oihan Vega _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 34 DBH 4ko ikasleak Parisen _ _ _ _ _ _ _ _ _35 ARTIKULUAK Gure Hezkuntzari bai. LOMCE ez! _ _ _ _ 36 PROTAGONISTAK Mikel Aiertza beti gogoan _ _ _ _ _ _ _ _ Jone Zabaleta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azkue literatura sariak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 25 urte gurekin _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Jubilatu egin zaizkigu _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Praktikak atzerrian _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ BeĂąat Etxabe _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

41 41 42 43 43 44 45

GURASOEN TXOKOA Eskola kirola _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 46 Haserre, baina itxaropentsu _ _ _ _ _ _ _ 47 OSPAKIZUNAK XVI. Ikastolaren eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 48 XXXI. Ikaskirol krossa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 48 Bertso paper lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 49 EuskaraREN TXOKOA Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 36 UROLA IKASTOLAKO EKINTZA OSAGARRIAK Ekintza osagarriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 44 IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 47 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 50


ikasten

Berriak

2012-2013 ikasturteko bertso eta kanta saioa San Isidro egunean eguerdiko 11:30ean ANTOLATZAILEAK: XABIER MUNIBE IKASTOLAREN BERTSO ESKOLAK ETA KANTA TALDEA eta UROLA IKASTOLAREN KANTA TALDEA. Errezilgo San Martin eskolaren laguntzarekin.

EGITARAUA 1. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO LHKO BERTSO ESKOLAKOAK • Agurra • Asmakizunak koplatan (Ai zapotxin doinuarekin) 2. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHren KANTAGINTZA TALDEA • Ken Zazpiren “Haizea” . 3. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHKO BERTSO ESKOLAKOAK: • Azkoitiko leku esanguratsuak bertso eta irudien bidez. • Antzerkia bertsotan: Loiutik Londresera “Air Azkoitia” Hegazkinean. 4. DBHKO KANTA TALDEKOAK: • “Ttipitto” euskal dantza. 5. AZKOITIARREN AGURRA BERTSOTAN 6. UROLA IKASTOLAKOAK: • DBHko 1. Mailakoak beraiek sorturiko KARAOKEAK - Epelde eta Larrañagaren “En la fábrica” - Hesian-en “Behar zaitut” - Oskorriren “Markosen zubixe” • Amaitzeko poutpurri izeneko Kalejira, lau herritakoak elkarturik giro ezin hobean (Azkoitia, Azpeitia, Errezil eta Zestoa).

1915ean ERAIKIA 2


ikasten

Berriak

ikasleen erakusketaK

Azkoitiko Ikastola Xabier Muniben Xabier Munibe HLHIko ikasleen eskulanen erakusketa Aspalditik, gure ikastolak, bi urtetik behin, ikasleek egiten dituzten eskulanen erakusketa irekia antolatzen du. Aurtengoa, ekainaren 7tik 15era ETXE-BELTZEan egon da irekita. Gurasoek, 2 urtekoetatik hasi eta 12 urte arteko ikasleek ikasturtean zehar egindako eskulanak ikusgai izan dituzte.

Xabier Munibe DBHren erakusketa Ekainaren 7, 8 eta 9an Xabier Munibe DBHko ikasleek teknologian, plastikan eta eskulangintzan egindako lanak eta proiek足tuak izan genituen ikusgai TORRE ZURIN.

3


ikasten

Berriak

KONTSUMO TAILERRAK DBHko Lehen Zikloan

Aurtengo ikasturtean Kontsumo Tailerretan, DBH 1. Aisia eta Bideojokoak landu dituzte. DBH 2.mailan aldiz, Estetika eta Publizitatea gaiak landu dituzte. Gai hauek lantzeko, bi egun izan ditugu, apirilaren 17a eta18a. AISIALDIA Bi zati izan zituen tailerrak: bata hausnarketa eta bestea praktika Kontzeptua ondo zehaztetik abiatu zen Kristina saio emailea, ondoren, ekintza desberdinen zerrenda azalarazi zien ikasleei, horretarako zenbait ikasle banan-banan atera zituen aurrera eta hauek imintzioz besteei adierazi behar zien aukera. Demagun “kartetan ibiltzea”. Ekintza desberdinak zerrendatzean bi zutabetan bereizi zituen, gainera kolore ezberdina erabili zuten. Kontsumoa bultzatzen zuena eta doan egin zitekeenak. Zinemara joatea, mendirako ibilaldia… Hausnarketaren ondoren, ikasleak taldeka “trivial” jokoa egin zuten. Mahia joko osoa eskulan modura zegoen eratuta: galdera txartelak egin, dadoa,… Gelan geratu da mahai joko hau nahi dutenean erabiltzeko; egiteko eredua ere hor dute BIDEO JOLASAK Ikasle bakoitzak ezagutzen zuen joko bat idatzi behar zuen txartel batean. Monitoreak denak jaso ostean, bat hartu eta ikasleek izena esan orduko lotu egin behar zuten ikasle batekin. Horrela jakin genuen zein joko zituzten gustuko, eta elkarren berri ere bazutela. Oso interesgarria izan zen jokoek dituzten ezaugarriak aztertzea: jokalarien adina, droga, sexua, menpekotasuna, biolentzia, hiztegi gogorra… Ikasleak jabearazi zituen jokoaren ezaugarri horiek guztiak ez zirela azaltzen jokoan, batzuk ez zirela aipatu ere egiten, bestela jendeak ez lituzkeelako erosiko edo gurasoek ez liekeelako utziko… Bukatzeko hainbat joko erakutsi zituen eta talde bakoitzari bat esleitu zion, azter zezaten: musika, irudiak, helburua, ezaugarriak… Taldekideek beraien iritzia eman zutenean gela osoak eztabaidatu zuen gaiaz. PUBLIZITATEA Publizitatea (iragarkiak) gaian jorratu izan dituzten alorrak ondorengoak izan dira, batetik iragarkiak egiten dituzten enpresek saldu behar duten produktua erakargarriagoa izan dadin kontuan hartzen duten guztia (kolorea, sexua…) eta bestetik ikasleek taldeka iragarkiak egin dituzte. ESTETIKA Hasieran kultura ezberdinetako jendearen argazkiak banatu zizkieten nola janzten diren ikusteko eta bere artean eztabaidatzeko. Honela, estetikaren “ERLATIBOTASUNAZ” jabetu ahal izan ziren ikasleak eta konturatu ziren guretzat dotorea izan daitekeena beste batzuentzat dotoretasunetik urrun dagoela. Ikasleak gai hauek lantzen gustura aritu izan dira. Laguntzen aritu diren irakasleek saioak ondo baloratu izan dituzte.

4


ikasten

Berriak

Zaharren egoitzan Zaharrei bisita egitera joan garen 5 aldi hauetan, oso gustura sentitu gara. 5 pertsona izan gara bertan : Amaia, Ana, Enara, Carla eta Ioana. Joan garen aldi bakoitzean zerbait egin dugu, antzerkia, dantza, abesti batzuk, gabon kantak... Gure bisita-lekua sala txiki bat bezala zen, zaharrak aulkietan eserita zeuden eta guk antzezteko toki nahiko handia genuen. 20-25 zahar zeuden guri begira denak irribarre goxoa zutela. Hasieran lotsa pixka bat sentitzen genuen, baina egiten hasten ginenean lotsa guztia kentzen zitzaigun. Oso ondo sentitzen ginen zaharren aurpegian irribarre hura ikusterakoan, baita geuk eragin geniela jakitean ere. Animatzen zaituztegu zaharrei bisita egitera joaten, oso ondo pasatuko duzue eta bukaeran zeharo ondo sentituko zarete; gainera zaharrei ikaragarri gustatuko zaie. Amama bat pozaren pozez zegoela gure bisitarekin “Gora Azkotti ” esan zuen eta horri esker gure taldearen izena hori da. ANIMA ZAITEZTE JOATEN BISITAN!! GORA AZKOITI GOGORATU!! EGILEAK: Ioana, Amaia, Carla, Ana eta Enara. (DBH1.mailakoak)

XABIER MUNIBE IKASTOLAN

XXII. ANTZERKI TOPAKETAK Urtero bezala, aurten ere, antzerki topaketak antolatu ditugu maiatzaren 28 eta 29an.

AZKOITIKO BAZTARTXO ARETOAN

Aurten, 2 egunetan antolatu behar izan ditugu, ikasle kopuru asko gehitu delako.

Maiatzaren 28an, ASTEARTEA, arratsaldeko 15:15ean. “BASOKO TXANPONAK” Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe LHIkoek antzeztua “KURITXIKUN GALDUTA” Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe LHIkoek antzeztua LH 1. 2. eta 3.goentzat Maiatzaren 29an, ASTEAZKENA, arratsaldeko 15:15ean “AUTOBUS GELTOKIA” Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe LHIkoek antzeztua “LONDRES AMETSETAN” Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe LHI eta BHIkoek antzeztua LH 4. 5. 6. eta DBHkoentzat

5


ikasten

Berriak

Juan Bautista Mendizabalekin Azkoitia ezagutzen GOIZ PASA JUAN BAUTISTAREKIN: LH5. mailako ikasleok San Martinen elkartu ginen, gure herriko kronista den, Juan Bautista Mendizabalekin. Iritsi orduko bertatik ikusten diren auzoak aurkeztu zizkigun. Gaur egungo mendixketan dauden auzoak aspaldiko herrixkak direla esan zigun; adibidez San Martini berari Beidazar deitzen zioten. Gizonak larruzko arropak janzten zituzten. Munoandi Azkoitia eta Azpeitia artean kokatuta dagoen burdin aroko herrixka dela ere jakin genuen. Azkoitiko sorreraz zera esan zigun: 1324an sortu zen Azkoitia, baina, Miranda de Iraurgi deitu zioten. 1413an auzo guztientzat alkate bakarra jarri zuten eta zerga berdinak ordaintzen hasi ziren biztanle guztiak. Ondoren, museora sartu ginen eta gauza piloa kontatu zizkigun: - Garai batean, San Martin eliza ospitalea izan zen, eta izurrite garaian bertara eramaten zituzten gaixoak. - San Martinen mahastiak zeuden, eta ardoa eta txakolina egiten zen. - Aspaldi, jaio aurretik edota jaio orduko hiltzen ziren umeak bertan lurperatzen zituzten. Baita batailatu gabeko haurrak ere. - Behin, emakume gazte bat umeen hezurrak lapurtzen harrapatu zuten. Hezur horiek Olotza baserrira eramaten zituen. Han, bertako andreak erre eta sorginkeriarako erabiltzen zituen. Olotza baserriko andrea Gipuzkoatik bidali egin zuten. - San Martin ospetsua zen bere kanpai eta erlojuagatik. - Sasoi hartan, ordua entzun bakarrik egiten zen, ez zegoen erloju esferarik Hori beranduagoko kontua da. Kanpaia ordua jakiteko jotzen bazuten ere, ekaitza

urruntzeko ere jotzen zuten. San Martingo erlojua elgoibartar erlojugile famatu batzuk egin zuten, Marigortanekoak. Kontu hauek eta gehiago aipatu zizkigun, eta bideoa ere ikusi genuen. San Martingo istorioak bukatu ostean, komunetik pasa, hamaiketakoa egin eta Intxausti jauregira abiatu ginen. Hemen, Xabier Munibe Peùafloridako kondeari buruz hitz egin zigun. 1729an jaio eta 1785. urtean hil zen. 1747an Joxepa Irustarekin ezkondu zen eta urte berean, alkate izan zen. Musikaria eta antzerkigilea izan zen. Garai hartan museoak bisitatzea eta txokolatea modan jarri ziren. Intxausti Jauregian bizi izan zen. 1969. urtean Azkoitiko Xabier Munibe Ikastola sortu zen. Herritar guztioi esan nahi dizuegu, Juan Bautistarekin gauza asko ikasi ditugula. Eta merezi duela San Martingo museoa eta Intxausti Jauregia bisitatzea, hortxe baitago gure arbasoen historiaren sorrera. AZKOITIAN ZEHAR Aurreko ostiralean, maiatzaren 17an, Azkoitia hobeto ezagutzera joan ginen Juan Bautista Mendizabal kronistarekin batera. Balda plazan elkartu ginen LH6ko ikasle guztiak. Eliza atarian eta udaletxean Azkoitiko Erdi Aroko historia kontatu zigun, Azkoitira sartzeko lau ate nagusi zeudela, hiru udaletxe izan dituela, zer neurri hartzen ziren izurriteak saihesteko... Azkenik, Intsausti jauregira joan ginen, eta bertan, ilustrazioko kontuak kontatu zizkigun, nor izan zen Xabier Munibe, nola sortu zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, zergatik deitzen gaituzte zalduntxoak‌. Oso ondo pasatu genuen! Idoia Larraùaga LH6D

6


ikasten

Berriak

Dolua eta galera ikastaro formatuan Dolua eta galeraren trataeraren inguruan adituak diren Kepa Camiña, Rakel Mateo eta Ana Gómez–en eskutik, Karmelo Etxegarai Ikastolako irakasle talde batek formakuntza jaso zuen otsail-martxo artean. Gurasoek ere izan zuten hitzaldia maiatzean. Gai zabal bezain sakon honen inguruan eskuratutako informazio eta egindako hausnarketaren ondoren, jarraian datoz aipatzekoak diren zenbait puntu galdera erantzun bezala adierazita. Zer da dolua? Galera baten aurrean emandako giza erantzun naturala da. Galerak abian jartzen dituen prozesu psikologiko kontziente eta inkontziente guztiak. Zerk eragiten du galera? Gertuko baten heriotzak, gurasoen banaketa edo dibortzioak, senide baten jaiotzak, etxe edo herri aldaketek eta beste hainbat egoerek eragin dezakete. Zenbat iraun dezake doluak? Hilabete batzuetatik urteetara luza daiteke. Galerari buruz lehen sentitzen genuen minik gabe hitz egin dezakegunean, dolua erresolbitu dela esan genezake. Ze funtzio du doluak? Funtzio bat baino gehiago bete behar ditu doluak, batzuk pertsonaren barruari dagozkionak eta beste batzuk kanpo aldeari. Barruari dagozkionak, galera onartu eta galera horren errealitatea esperimentatzera iristea eta sentitzen ditugun emozio eta mina onartzea. Pertsonaren kanpo aldeari dagozkionak, giro berrira ohitzea, galdu dugun hori gabe bizitzea, erabaki berriak hartzea, gauza berriak egitea eta gure bizitzan harreman berriei sartzen uztea. Ze gako dira garrantzitsuak doluari aurre egiteko? Bizi eta sentitzen duguna ez da ukatu behar. Galera ez da ezkutatu behar mina sentitzea ez bai da txarra. Galerak sortzen dituen sentimenduak adierazi egin behar dira eta adierazpen horiek “baimendu” egin behar dira. Ume txikienak gurasoen ispiluan islatzen dira eta hauen dolua nolakoa den, hala garatzen da beraien dolua. Askotan umeek amorru eta hiperaktibitatearekin edo negarrarekin adierazten dute dolua. Kasu horietan kontentzio besarkada, irmoki, maitasunez eta gozo hitz eginez ematen den hori, ona da. Umea negar edo hanka-jokatik, negar sakonera eta azkenean bare aldira pasatzen da. Badira galera egoerak, helduak garrantzirik ez eman arren, umearengan dolua sortu dutenak. Umeak jakin behar du, heldua doluan egonda ere, prest dagoela bera zaintzeko. Umeak pentsatzen badu berak eutsi behar diola helduari, zailtasunak eduki ditzake bere garapen psikologikoan. Hemen aurkeztu den edukia gai honen inguruko mutur txiki bat besterik ez da, baina hariari tira egin nahi badiozu, Karmelo Etxegaraiko Izar liburutegian zerbait gehiago aurkituko duzu, materiala inguratzekotan bai gara.

gizarte

7


ikasten

Berriak

Mutilen arteko jazarpena Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailaren bitartez, Asier Baglietto eta Edurnek Mendizabalek eskainitako ikastaro bat eduki zuten Karmelo Etxegarai Ikastolako Lehen Hezkuntzako irakasleek martxoan. Ondoren doakizue, zaharra bezain berria de mutilen arteko jazarpena gaiaren inguruan, landutako puntuetatik bildutako funtsa. Mutilek, batak besteari marikon deitzean, ez da izaten sexualki gustukoa dutenarengatik, ezaugarri batzuetan mutil estereotipoa ez betetzeagatik baizik. Jazarpen horren oinarrian beraz, orientazio sexuala baino gehiago mutil estereotipoa dago. Gaur egun, ikerketen arabera, mutil izatearen eta mutil estereotipoaren oinarriak hauek dira: umea ez izatea, neska ez izatea eta homosexuala ez izatea. Mutilari indartsua, gogorra eta adoretsua izatea eskatzen zaio. Feminismoaren lana bitarteko, neska estereotipoa zabalduz joan da azken urteetan, mutilenak zorrotzagoa irauten duen bitartean. Mundura pertsona jaiotzen gara, eme edo ar. Jaio ondoren sexuari, esanahi kulturalen gainean eraikitako genero bat (mutila edo neska) gehitzen zaio, naturalki pentsatuz neskak sentikorragoak direla, edo mutilak gogorragoak eta narrasagoak. Hori sexismoaren emaitza da. Mundu sexista baten jaio garelako denok sexistak gara eta mundu sexista horren espektatibak betetzen dituzte gazteek. Beharrezkoa da mutil izateko modu anitzak ez jazartzea, mutil genero kontzeptua malgutzea eta noski, jarrera sexistak baztertzea, mutilak mutil izan ditezen.

PAKO ARISTI GURE ARTEAN Pako Aristi urrestildarra Xabier Munibe Ikastolara etorri da bisitari. LH5. mailako ikasleoi bere bizitzako kontutxo batzuk azaldu dizkigu. Hasteko, bere lanbideak aipatu dizkigu: idazle, kazetari eta gidoilari lanetan aritzen da. Bere lehen liburua 20 urterekin idatzi zuen. Kontatu digu, baita ere, ipuin errealak dituela gustuko eta halakoak idazten dituela. Jarraian, guk gelan irakurritako “Zazpi pirata baltsa batean� liburuaren inguruan hitz egin dugu. Liburu hau idazteko, Urrestilako haur batzuen istorioetan oinarritu zen. Beraien ezizenak benetakoak omen dira, Martinellorena izan ezik, hau berak asmatua baita. Zenbait urrats eman dizkigu noizbait liburu bat idatzi nahi badugu. Esan digu oso garrantzitsua dela, liburua idazten hasi aurretik, argumentua ondo pentsatzea. Izenburuak duen garrantziaz ere aritu da; izenburua laburra eta erakargarria izan behar da. Pertsonaien izaera ezagutzea, eta istorioa non eta noiz gertatzen den kontatzea ere beharrezkoa da.

8


ikasten

Berriak

LIBURUAREN EGUNA Liburuaren nazioarteko eguna, urtero, apirilak 23an ospatzen da eta bere helburu nagusia, irakurzaletasuna sustatzea da. Apirilak 23a, literatura mundu mailan data sinboliko bat da, 1616. urtean, egun horretan Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega hil bai ziren. Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko, apirilaren 22tik apirilaren 26ra, jarduera desberdin ugari antolatu genituen ikastolan: • HH-2: Edurnezuriren marrazki bizidunak ikusi eta marrazki bat margotu. • HH-3: Edurnezuriren marrazki bizidunak ikusi eta marrazki bat margotu. • HH-4: Edurnezuriren marrazki bizidunak ikusi eta marrazki bat margotu. • HH-5: LH-6. mailako ikasleen Edurnezuri antzerkia ikusi. • LH-1: gurasoak gonbidatu ipuinak kontatzera. • LH-2: Udal liburutegira joan. • LH-3: Edurnezuriren bideoa ikusi eta Edurnezuri berri bat margotu. • LH-4: Edurnezuriren bideoa ikusi eta Edurnezuri berri bat margotu. • LH-5: Edurnezuriren bideoa ikusi eta Edurnezuri berri bat margotu. Maila honetan, ingelesez landu zuten. • LH-6: HH-5 urtekoei Edurnezuri antzerkia antzeztu.

IRAKURRIZ GOZATU!!!

9


ikasten

Berriak

KORRIKA TXIKIA

AZPEITIA Korrika txikiaren bidez ere, “Eman euskara elkarri�. Bai, martxoaren 20an 18.Korrika Iraurgi bailarara iristen zitzaigunez, Azkoitia eta Azpeitiko kaleetan zehar Korrika txiki bana ospatu genuen Xabier Munibe eta Karmelo Etxegarai ikastoletakook. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle, guraso eta irakasleek hartu genuen parte, AEK eta ikastolen artean antolatutako euskararen aldeko antxintxike edo lasterka saio hauetan.

AZKOITIA

10


ikasten

Berriak

KORRIKA 18 XABIER MUNIBE DBH KORRIKA

KORRIKA 18k aurtengoan, EMAN EUSKARA ELKARRI lemapean bildu gintuen. EUSKARA IKASLE ORO omendu zuen EUSKARAren normalizazioaren alde egindako ahaleginagatik eta emandako urratsarengatik. Azkoitian martxoaren 20an izan genuen gaueko 21:45 eta 22:40an eta guk lekukoa 1534. km-an, INTXAUSTI JAUREGIAN 22:40an jaso eta BALDA PLAZAraino eraman genuen. Nahiz eta ordua ez oso egokia ez izan ikasle eta irakasleen parte hartzea ikaragarria izan zen.

UROLA IKASTOLA EMAN EUSKARA ELKARRI lemapean elkartu gintuen KORRIKA 18k iragan martxoaren 20an Azkoitia- Azpeitian; ikasle eta irakasle, guraso eta herritar, denok elkarrekin, bai giro aparta! Eguraldia ere lagun eta urduritasun punttua airean, 17 korrikaldi ondoren, izendaturiko ordurako heldu zitzaigun KORRIKA 18. Euskararen lekukoa milaka eta milaka eskutatik pasatuz, milioika oin eta pausoren laguntzaz, Euskal Herria puntatik puntara zeharkatuz, gau eta egun, Andoainen hasi eta Baionara arteko KORRIKA 18; aldarrikapena bat baino ez, herriz herri euskararen lurrean gure hizkuntza hedatu beharra. Gurean jakin badakigu, hizkuntza bat galtzeko arriskuan dagoenean, hizkuntza hori berreskuratzeko lehenengo eta nahitaezko baldintza, hizkuntza horren jabe den herriak eta herritarrek berori berreskuratu nahi izatea dela. Tamalez, ordea, nahi izate soila ez da aski!

Halaber, jakin badakigu, hizkuntza berreskuratzeko, Euskal Herriko norbanako, erakunde eta administrazioak, guztiok, euskararen berreskuratze bidean geure konpromisoa eta urratsak eman behar ditugula. HORI DA BIDEA! Eta ibilbide horretan merezitako omenalditxoa egin genien EUSKARA IKASLE ORORI, gure nortasunaren giltzarri den hizkuntza gal ez dadin egindako ahaleginagatik eta emandako urratsengatik. Izan ere, euskarak, KORRIKAk bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera, aurrera ez doanak atzeraka hasteko arriskua baitu. Beraz, Segi diezaiogun bada, bakoitzaren eskuak, oinak, pausoak astinduz EUSKARAK AURRERA EGIN DEZAN!

Azkoitia, 1514. km-a Lekukoa Ainhize Azpiazuren eskuetan

Azpeitia, 1522. km-a Lekukoa Ane Goenaga eta Xanti Agirrezabalaren eskuetan

11


ikasten

Berriak

ALDAKETAK AZKOITIAN 2013-14 ikasturtean, Xabier Munibe Ikastola BHIko DBH 2. mailako ikasleak ere Urola Ikastolako eraikuntzan egokitiko dira. Han dira, jadanik, DBH 3. eta 4. mailakoak ere. DBH 1. mailakoek Xabier Munibe Ikastola HH-LHko egoitzan jarraituko dute. Hona hemen zuzendarien balorapena. 2013-2014 ikasturteari begira jarriak garen une honetan, Azkoitiko ikastola Xabier Munibe HLHIko zuzendaritzak, esan dezakegu gure ikastolak betidanik erronka handiei egin diola aurre eta orain ere badituela zer eginak, horien artean DBHko eraikuntza berria; urte batzuk badira, eraikuntza berriaren zain gaudela eta ezinbestekoa zaigu gure ikasleria modu egoki batean hezteko. Toki ezak, HLHI eta DBHri baliabide fisiko ugari galarazi dizkigu. Bestalde, etorkizunean, Azkoitian mapa eskolarra nola egituratu nahi dugun aztertzeko lehen urratsak ematen hasi beharko da.

Beste urrats bat bezala hartu beharko orain suertatuko den leku aldatze hau. Baditugu jada hiru ikasturte urrats hauek ematen hasi ginenetik. Hasieran, DBHko 3. eta 4. maila izan ziren Mekanikako eraikuntzan egokitutako geletara etorri zirenak. Orain Hezkuntza Sailak Egurreko eraikuntzako sotoa egokitu digute eta DBH 2.mailako taldeak izango ditugu bertan. Behin behineko egoera dela esaten zaigu etengabe, eta guk hori sinetsi nahi. Azkoitiko Hezkuntza Publikoak aurreikusita eta diseinatuta dagoen eraikuntza berria behar du DBH etaparako. Berehala izan dadila!

Arantxa Zubizarreta (X.Munibe Ikastola HH-LH)

Alberto Izagirre (Urola Ikastolako Zuzendaria)

Azken hiru ikasturteetan asko aldatu zaigu egoera. Eraikin baten egotetik, hiru eraikinetan sakabanatuta egotera pasatuko gara datorren ikasturtean. Oraingo honetan soto bat egokitu ondoren, 2. DBHko ikasleek bertan egon beharko dute. Egoera behin-behinekoa izango balitz, beste era batera ikusiko genuke aldaketa, baina zoritxarrez oraindik ezin dugu esan ikastetxe berria egingo duten ala ez, proiektua eginda egon arren, Jaurlaritzaren baimena oraindik eman gabe baitago. Jexux Zelaia (X.Munibe Ikastola BHI)

12


ikasten

Berriak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIren

egoeraren analisia Hau da 2013-2014 ikasturteari begira edukiko dugun aldaketa dela eta aurreikusten ditugun arazoen zerrenda: - Urolako egurreko eraikinean egin dizkiguten gelak 24 ikasle sartzeko guztiz desegokiak dira. Luzeegiak eta estuak dira eta ikasleek arbela ikusteko arazoak edukiko dituzte. - Arbel digitala eta arbel arrunta ezin dira batera jarri eta gurpildun arbel txikiak erabili beharko ditugu. Ikasleei argia atzetik sartuko zaie. Gela batean 20 mahai aulkiekin jarri ditugu eta ia beteta dago. - Idazkaritza osoa (telekomunikazioa barne) eta geletako altzarien trasladoa udan egin beharko dugu. - Bi eraikinen artean aterperik ez dago. - Ikastetxe osoa ez dago hesiz inguraturik. - Mekanikako eraikinean soldadurako moduluko saioetan sortzen diren zaratak 80 dezibeliotik gorakoak dira eta klaseak sarritan eteten dira. - Mekanikako eraikinean larrialdi irteerarik ez dugu. - Patioan DBHko ikasleek batxilergo eta moduluetako helduekin bat egingo dute hiru egunetan eta 450 ikasle pila daitezke jolas orduetan eta gure ikasleak zaintzeko arazoak edukiko ditugu. - Egurreko eraikineko ikasleen gelen inguruan gune zaratatsuak eta arriskutsuak daude. Konpresoreen gela eta altzarien muntaia egiteko tailerra (leihoak isolatu gabe dituzte). - Muntaietako tailerreko materialak gora eta behera ibiliko dira gure ikasleak eraikinean dauden bitartean honek dakarren arriskuarekin. - Egurreko eraikineko irakasle gela izan behar zuen gelan hezetasuna izugarria da eta obra bukatu eta hilabetera hezetasun orbanak agertu dira. Baldintza horietan gela hau ezin izango dugu erabili. - Egurreko eraikineko bikoizketa geletako argi naturala ezin da bermatu. Gela arruntetan pertsianak itxiz gero ez zaie argi naturalik iritsiko. - Eraikinen arteko IKT eta komunikazioa bermatzeko gauza gehienak kolokan daude oraindik eta ikasturte bukaera gainean dago. Arazo hauez gain antolaketa arazoak sortuko zaizkigu ikasturte hasieran egoera berrira egokitzeko. Ordurako eraikin berriarekin zer gertatuko den argituta edukitzea espero dugu. Jexux Zelaia Etxaniz Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIko zuzendaria

13


ikasten

Berriak UROLA IKASTOLA:

MEKANIKA MINTEGIA Mekanizazioko Erdi Mailako Zikloak bi kurtsoko iraupena du, eta bigarren ikasturtea amaitzerakoan ikasleak praktikak egiteko aukera izaten du bailarako enpresetan. Ziklo honek behar bereziak dituenez, dauzkagun instalakuntzak etengabe berritu behar izaten ditugu. Horretarako datorren ikasturteari begira, Zenbaki Kontroleko moduluan bi makina berriak erosi ditugu, bata, produkziozko CNC FANUC Tornua “Y” ardatzarekin eta erreminta motorizatuekin horniturik, bestea, produkziozko Mekanizazio Zentroa Kondia A-6 modeloa Heidenhain kontrolarekin osatutakoa. Hauez gain Automatismoa modulua indartzeko hainbat Neumatikako panel didaktiko eta Omron automata berriak erosi ditugu lehen dauzkagun materialak osatzeko. Lehen aipatu dugun ziklo hau amaitzeko, ikasleek praktikak egin behar dituzte ikasturtean zehar ikasi dutena enpresetan burutu ahal izateko. Horretarako, harreman estuak ditugu bailarako enpresekin, bai ikasleen praktikak antolatzeko, bai ahal izanez gero, ikasleek enpresa bertan lanean jarraitzeko. Datorren ikasturtean (2013-14), HEZIBI programan sartuko gara Hezkuntza eta Enpresekin batera. Programa honen arabera, ikasleek aukera izango dute ikasi eta ordaindutako praktikak aldi berean egitea, ordu batzutan ikastetxean eta beste batzutan soldata kobratuz bailarako enpresetan. Ikasketa arautuaz gain, Mekanika departamenduak hainbat ikastaro ere ematen ditu: Zenbaki Kontrola, Automatismoak, Metrologia, Autocad, Solid Works, Mekanizazio Konbentzionala, Soldadura, e.a. bai lanean, bai langabezian dauden pertsonei zuzenduta. Eskaintza guzti hauen bidez bailarako behar guztiak asetzea dugu helburu eta animatzen zaituztegu bide hau ezagutzera. Mekanizazio Zentroa Kondia A-6 modeloa, Heidenhain kontrolarekin

CNC Fanuc Tornua “Y” ardatzarekin eta erreminta motorizatuekin

Automatismoak

14


ikasten

Berriak

EKINTZAILEEN EGUNA UROLA IKASTOLA BHIn, AZKOITIAN Hezkuntzaren eskutik bultzaturiko URRATSBAT programaren barnean, EKINTZAILE EGUNA ospatu berri dugu (2013-0515) Urola Ikastola Institutuaren Azkoitiko eraikuntzan. Arautuko nahiz ez arautuko ikasle, ikasle-ohi eta orokorrean ikastetxeko talde ezberdinen artean, kultura ekintzaileak duen garrantzia azpimarratzea eta zabaltzea izan da ekitaldi honen helburu nagusia. Gure ikastetxeak, Lanbide Heziketako beste zenbait ikastetxerekin batera, aktiboki parte hartzen du ikasle eta ikasle ohiek bultzatutako enpresa berrien sorreran. Urola Ikastola BHI-k bere instalakuntzak, baliabideak eta aholkularitza zerbitzua, sustatzaile horien esku jartzen ditu, enpresak inkuba ditzaten. Era honetan, enpresa sortzeko asmoa duen ikasle edo ikasle ohi orori, bere ideia egi bihurtzeko erraztasun guztiak eskaintzen dizkio. Dagoeneko gure ikastetxeak, URRATSBAT programaren eskutik, hiru ikasle ohien hiru enpresa- proiektu gauzatu ditu eta ikasturte honetan beste bat martxa jartzeko pausoak ematen ari da, hots, lau ikasle ohi ekintzaileei euren enpresa sortzen lagundu izan die eta ari da.. Ildo horri jarraituz, urtean zehar gauzatzen ditugun ekintzon bitartez, bizitzan ekintzaile izateak duen garrantzia zabaldu nahi dugu gure ikasleen artean, nahiz eta jakin badakigun, aipatu ikasle horiek, guztiak ez direla enpresari sartzea iritsiko. Gauzak horrela, hona hemen egun honetan landu dugun egitaraua: - Ikastetxeko ZUZENDARIAREN agurra - Iraurgi Lantzen - URRATSBAT programaren eskutik, ikastetxetik ekintzaileari eskaintzen zaion laguntza - DVD proiekzioa (zenbait ekintzaileen esperientzia) - Gaur egun enpresari diren bi ikasle ohien partaidetza ekintzaile gisa - Promotore berri baten esperientzia - Galdera-erantzunak Ekitaldia, Heziketa Ziklotako nahiz Batxilergo 1.urteko ikasleei zuzendua izan da, eta bertan, Administraritza, Fabrikazio Mekanikoa eta Aroztegia eta Altzarigintza diren Lanbide Heziketako ikasleak ez ezik, Batxilergo Teknologi-Zientifikoko ikasleek ere hartu dute parte. Ekitaldiaren arduraduna eta ikastetxeko URRATSBAT programaren dinamizatzailearen esanetan ikasleek ekintzailetasunari buruzko informazio aberasgarria jaso dute, eta, aldi berean azpimarratu eta eskertu Alazne Larra単aga (Iraurgi Lantzen), enpresari eta ikasle ohi diren Aitzol Alberdi (ALBERDI MEKANIZATUAK S.L.), Haritz Mugika (DISEINU.NET) eta promotore berria den Lorea Izagirreri beraien partaidetza, bakoitzak bere esparruan ekintzailetasun bidean emandako pausoak hain argi, zabal eta oparo azaldu zizkigutelako. Azkoitian, 2013ko maiatzaren 15ean

15


ikasten

Berriak UROLA IKASTOLA:

Lanbide Heziketako irakaskuntza ez arautua UROLA IKASTOLAKO LANBIDE HEZIKETA sailean irakaskuntza arautua eta ez arautua edo etengabekoa ematen dugu. Arautuan formakuntza zikloak ematen diren bezala, ez arautuan hainbat ikastaro ematen dira, INFORMATIKA, ADMINISTRARITZA, EGURRA ETA MEKANIKA arloetan.

orduak

Zeini zuzenduak dira? Langile eta langabetuei. Ikastaro guztiak dohainik izaten dira. Hauetako batzuek Profesionaltasun-ziurtagirak lortzeko balio dute. Zer da Profesionaltasun-ziurtagiria? Dokumentu ofizial bat da, enpleguari begira esangura­ tsua den lan-jarduera bat garatzeko pertsona batek dituen lanbide-gaitasunak egiaztatzen dituena. Lan-administrazioak ematen du, eta lan-merkatuan lanbide baterako behar den prestakuntza ezartzen du. www.lanbide.net orrian kontsulta daiteke. HOBETUZen (langileen prestakuntzarako euskal fundazioa) bitartez arratsalde/gaueko ikastaroak ematen dira. 30 ordutik 90era bitartekoak dira. Hirutik laura ordu egunean, astelehenetik ostegunera.

2009 2010 2011 2012 2010 2011 2012 2013

Besteak beste, bi urtetan profesionaltasun ziurtagiri oso bat eskaintzea lortu dugu, “TXIRBIL-HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA” izenakoa. Aukera honekin langile batzuk aurten lortuko dute Profesionaltasun ziurtagiri hau atera­ tzea. Langabetuek ere egin ditzakete ikastaro hauek.

Ikaslegoa oso zabala da, ikasketa berezirik gabe zerbaitetan gai izatera iritsi nahi dutenetik ikasketa maila desberdinak dituztenera, erdi eta goi mailako teknikariak, diplomatuak, lizentziatuak, birziklatzea nahi dutenak eta abar…. Langabetuentzak bereziki zuzenduak, LANBIDE bitartez antolatzen dira ikastaroak. 400 ordutik 600ra bitarteak izaten dira. Profesionaltasun ziurtagiri osoa ikasten da hilabete batzutan,ordu gehiago ematen baitira egunean eta astelehentik ostiralera arte, goizetik edo arratsaldetik izan daitezkeelarik.

Honetaz gain, gai berezi batzuei buruzko ikastaro espezializatuak ere ematen ditugu. Baita ere, enpresei “a la carta” diseinatutakoak. Azkeneko ikasturteetan gorakada nabarmena izan da, bai ikastaro bai ordu kopuruan.

16


ikasten

Berriak Aurtengo ikasturtean, hain zuzen, bi eman ditugu:

HEZIKETAKO irakasleok egin dugun esfortzuari esker, lortzen ari gara gero eta jende gehiago guregana hurbiltzea.

FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA LANGUNGARRIAK- 400 ordutakoa, abenduaren 23tik apirilaren 30ra.

Etorkizunerako gure asmoa ahal den zerbitzu zabalena eskaintzea izango litzateke. Hori bai, benetako gogoa baldin badago Azkoitian daukagun LANBIDE HEZIKETAri eutsi eta indartzeko, ez letorke gaizki eragileen bestelako inplikazioa, hainbat enpresa eta erakundetatik hasita.

SOLDADURA- 600 ordukoa, azaroaren 11tik ekainaren 14ra. Datorren ikasturterako ia ziurtatuta ditugu beste bi ikastaro, bat MEKANIKAKOA eta bestea EGURREKOA. Irailetik abendura bitartean hasi eta 2014ean amaituko dira.

Abagadune honetaz baliatuz, lerro hauetatik barkamena eskatu nahi diogu, gure mugak direla eta, gainezka ibiltzeagatik edo beste arrazoi batengatik behar bezelako harrera eta arreta eman gabe alde egin behar izan duenari.

Gure eskolak bailaran kokapen estrategikoa du. Azken urteetan instalakuntzak egokitzen eta prestakuntza-baliabideak hobetzen saiatu gara. Azken urtetan LANBIDE

Urola Ikastolako zura eta altzarigintzako mintegiaren aldaketa estrategikoak. Berrikuntzak eta hobekuntzak

proposamen berri bat plazaratu genuen:

Iaz, 2011- 2012 ikasturtean irakasle berriz osaturiko lantalde bat sortu zen Urola Ikastolako Lanbide Heziketako Zura eta Altzarigintza mintegian.

3 ikasturtetan bi titulazio 6 hilabeteko praktikak barne (3000 ordu): 1.- Instalazioa eta altzari hornikuntza (2000 ordu) 2.- Arotzeria eta altzarigintza (2000 ordu).

Egungo krisialdia bailaran, Europatik zuzenean arlo guztietan datozen jasangarritasun haize eta legedi berriak eta beste zenbait faktore aztertuz, mintegiaren norabidean aldaketa sakon eta esanguratsuak behar zirela ohartu ginen. Lanean jarri eta aldaketarako plan estrategiko berri bat ezarri genuen. Plan honen zenbait aldaketa estrategiko eginak daude dagoeneko eta beste zenbait egiten ari gara. Guzti honen ondorioz berrikuntza eta hobekuntza nabarmenak lortu ditugu. 1. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: FORMAKUNTZA ESKAINTZA Erdi mailako ziklo berri bat martxan jarri genuen, "instalazioa eta altzari hornikuntza", hain zuzen. Honekin batera, formatzeko garaia zela uste genuenez, jende gaztearen artean batez ere, eta Lanbide Heziketan LOE ziklo berrien ezarpena egin berria zegoela, formakuntza

17


ikasten

Berriak 4. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: KOMUNIKAZIOA HELARAZI Mintegian behin eta berriro egiten genuenaren plazara­ tzeko beharra behin eta berriro ikusten genuen eta horren ondorioz aurten, bloga sortu dugu. "urolaegurra. blogspot.com", du helbidea. Bertan, zer irakasten dugun, zer egiten dugun, sektoreko berriak eta beste zenbait gauza argitaratzen ditugu. 5. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: FABRIKAZIO TAILERRAREN GOITIK BEHERAKO ERALDAKETA Mintegiak zeukan plan estragikoak aurrera atera ahal izateko, bertako irakasleok, Fabrikazio tailerraren eraldaketa sakona behar zela ikusi genuen. Horretarako zenbait makina kentzea, beste batzuk egokitzea, berriak ekartzea eta zenbaki kontroleko makinen programa eguneratzea suposatzen duen erronkari aurre egiten ari gara. Era berean, ate bikoitz insonorizatua jarriz, tailerreraren sarreraren insonorizazioaren beharrari aurre egin diogu.

Nahiz eta ziklo bakoitza 2000 ordukoa izan lehenengo ikasturtea amankomuna izanik, erdi mailako bi zikloak 3000 ordutan, 6 hilabeteko praktikak barne, egin daitezke, bi teknikari titulazio lortuz. Garaiari egokitutako norabide berria suposatzen zuen lehenengo aldaketa estrategikoa izan zen. Honekin batera proiektuen prozeduraz ikastea ezartzen hasi ginen. 2. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: ENPRESEKIN LOTURA ETA HEZIBI PROGRAMA Ikasketetan enpresa presente egotea ezinbestekoa ikusten genuen. Ikasleak enpresarekin duen lotura lan praktikekin ez zela nahikoa argi genuenez, enpresak bilatzen eta hauekin harremanetan jartzen hasi ginen, egun enpresa kolaboratzaile multzo bat izatera helduz. Bestalde, Eusko jaurlaritzak ikasturte honetan HEZIBI programa martxan jarri du. Programa honen bidez, lanbide heziketako 2.mailako ikasleek urte betez (udara barne), ikasi eta ordaindutako lana batera egiteko aukera daukate. Momentu honetan, programa honetan parte harzeko lanetan ari gara eta datorren ikasturterako martxan jartzea aurreikusten dugu. Horrela ikasleek konpetentziak eskolan eta lanean batera har ditzaten.

Beraz, fabrikazio tailerra goitik behera aldatzen ari gara garai berrietara egokituz eta azken finean hurrengo ikasturteetan ikasleak hobeto eta erosoago ikasi dezaten. 6. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: INGURUGIROAREKIN JASANGARRIAGOAK 6.1. BERNIZATZEKO TAILER BERRIA

3. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: CLUSTER HABIC ("Asociación Cluster del Sector del Hábitat, Madera, Oficina y Contract")

Ingurugiroarekin jasangarriagoa den bernizatzeko tailer berria datorren ikasturterako aldatuta egongo da. Pistolarekin bernizatzeko gela berria egin behar dugu. Orain arte bernizaren hondakinak bernizatzeko kabinaren ur-depositoan gelditzen ziren. Urtean zehar, zenbait alditan kanpoko enpresa bat etorri behar zen berniz eta akaberen hondakin hauen berziklapena egiteko, horrek diru gastu handia eta ingurugiroari kaltea supotzen zuen. Guzti hau ekiditeko paperezko filtro lehorren kabina berri bat jarri behar dugu martxan. Honen berziklapena askoz merkeago eta ingurugiroarekin jasangarriagoa izango da, mintegiak ingurugiroarekin bat eginez.

Zura eta altzarigintzaren inguruan, Euskal Herri mailan, lehenengo Cluster (talde edo aliantza ingeleses) urte pasata sortu zen, Habic izeneko Clusterra, ". Cluster honek Azpeitian, Anardi poligonoan, teknaliaren eraikuntza berdinean hain zuzen, egoitza nagusia du. Zura eta al­ tzarigintzako sektorearen Euskal Herriko enpresa garrantzitsuenak eta Zurgintza familiko lanbide heziketako institutu nagusiak biltzen dituen Clusterra da eta bertako partaide gara.

6.2. MAKINEN ASPIRAZIOA

Gutxienez hilabetean behin bilera orokorrak egiten ditugu eta sektorean dauden hainbat ikerketa, berrikuntza, legedi eta arazo aztertu eta elkarrekin lantzen ditugu.

Tailerretako makinen aspirazioa sistema guztia berritu da. Aspirazioren siloa eta makinetara doazen hodi guztiak. Aldaketa hau estrategikotzat jotzen genuen mintegian. Lehen zegoen aspirazio sistemaren motorrak 70 zaldi (CV) inguru zituen potentzi bezala eta

Urola Ikastolako Zura eta altzarigintza mintegiaren apostu sendoa da eta horrelako ekimenetan parte har­ tzea estrategikotzat eta ezinbestekoa ikusten dugu.

18


ikasten

Berriak horren ondorioz argi indar gehiegi gastatu eta zarata asko sortzen zen, bai tailerraren hodien tamainarengatik eta bai eraikuntzaren kanpoan, bertan zegoen eta. Bestalde, txirbilak biltegiratzen ziren "siloa" uztutzeko garaian kamioi handi bat etorri behar zen. Neurriz kanpokoa zen eta sistema guztiz zaharkitua zegoen. Orain, aspirazio sistema berria eraikuntzaren barruan jarri dugu. Duen motorra 20 zaldikoa da eta horren ondorioz kontsumoa askoz txikiagoa da, martxan jartzerakoan soinu askoz gutxiago sortzen du eta txirbilak silotik ustutzeko zaborretako kontenedore txiki bat erabiltzen dugu.

9. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: EGURRAREN INGURUKO ETORKIZUNAREN HAUSNARKETA

Neurri honekin kutxadura murrizten dugu eta mintegiak jasangarritasunarekiko duen proiektu estrategikoan beste pausu handi bat eman du.

• Jasangarritasuna, efizientzia energetikoa… normatiba eta lege askotan gero eta indar gehiago hartzen ari den zerbait da. Ukaezina da egurrak alde horretatik zeresan haundia emango duela datozen urteotan.

Cluster Habic-ekin, inguruko enpresekin eta bailarako zenbait eragilerekin egindako hainbat bileratan hausnarketa sakonak egin dira. Egurraren etorkizunak hainbat argi-izpi badituela garbi ikusi da: • Bultzatu 2025 Eusko Jaurlaritzaren plan estrategikoan datozen urteotan milaka eta milaka etxe zaharberrituko direla aurreikusten da, egurraren industriari bultzada oso garrantzitsu bat ematen diolarik etorkizun oso hurbil batetan.

7. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: INSTALAZIO TAILER BERRIA

• …

Dagoeneko instalazio tailer berri bat daukagu zura eta altzarigintza mintegian, datorren ikasturtean martxan jarriko duguna. 150 m2 inguruan, arotzeriako eta al­ tzarigintzako instalazioa eta muntaiak egiteko bakarrik. Bertan ikasleak binakako taldeetan zerotik hasita 8 bat m2ko etxe txikitxoak muntatuko dituzte. Etxe arrunt baten modura, zoruak, paretak, zapaiak eta egiturak egingo dituzte, eta ateak, lurrak, sukaldeak, ... instalatu. Lan guzti hauek egiteko behar diren eskuzko nahiz eramangarriak diren erremintak eskuragarri izango ditu ikasleak instalazio tailerreko biltegi berrian.

Ondorioz, Zura eta Altzarigntza mintegian datorren urteotan eskaini beharreko edukiei buruzko egokitzapenak egiteko hausnarketan ari gara, betiere sektoreko adituen iritziak jarraituz. Aldaketa guzti hauek zura eta altzarigintza mintegian 2012 urteko Irailatik aurrera eman ditugun zenbait pauso estrategiko dira. Irakasle lan-talde berriak, erronka eta etorkizun

Tailer hau etorkizunari begira aktibo garrantzitsu bat bilakatzen da ikasleen ikasketak hobeto burutu ahal izateko. 8. ALDAKETA ESTRATEGIKOA: INSTALAZIO TAILERRERAKO ALDAGELA BERRIAK

proiektu hau ilusio handiz hartu du. Pausoz pauso bainan tinko goaz aurrera. Etengabe hausnartzen dugu nola hobetu eta berritu, ikasleari zuzenean bere ikasketetan eragin diezaion eta mintegiko partaide sentitu araziz.

Bestalde instalazioko tailer berriaren ondoan emakumeentzako eta gizonentzako aldagela berriak egin dira, bi dutxa aldagelako izanik.

Pertsona interesaturik balego prest geundeke gure tailerrak eta proiektuak erakusteko edozein egunetan. Guretzako "ate irekiak" egunero dira eta. Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero "urolaegurra@ gmail.com" helbidean edota 943852174 telefonoan Zura eta Altzarigintza mintegiaz galdetuz. Bloga ikusi nahi duenak urolaegurra.blogspot.com atarian. EGURRA ETORKIZUNARI !!!! 2013ko maiatzean (Urola Ikastolako Lanbide Heziketako zura eta altzarigintza mintegia)

19


ikasten

Berriak UROLA IKASTOLA:

VIII. Informatika astea ospatu da Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia B.H.I.ko informatika alorrak azken urteetako ohiturari jarraituz ekitaldi multzo bat antolatu zuen VIII. Informatika Astea izenburupean. Ekitaldi hauen helburua informatika munduko gaiak jendearengana hurbiltzea da, interes orokorreko eta gaurkotasun handiko gaiak jorratuz. Gaurkotasun handiko gai bat hartu da ildo nagusi bezala eta ekitaldi guztiak honen ingurukoak izan dira. SARE SOZIALAK MERKATARITZAN gaia hautatu da aurtengo ediziorako eta eskualdeko dendari eta merkatariei zuzendutako ekitaldiak burutu dira. Urtero bezala eta asteari amaiera emateko, ostegunean ikastetxean sareko jokoen txapelketa bat jokatu da. Herrixen eta Bertan merkatari elkarteekin lankidetzan antolatu da aurtengo ekitaldi multzoa. Sare sozialetan parte har足 tzeko ohiturarik ez duten merkatariak hurbildu dira batez ere eta CodeSyntax-eko Mikel Lizarralde eta Eneko Astigarraga-ren eskutik lehen pausuak eman ahal izan dituzte. Horretarako, lehenengo saioa, astelehenekoa, teorikoa izan zen, sare sozialak zer diren, merkatariek zertarako erabil di足 tzaketen, zein onura ekar ditzaketen, nola hartu behar den parte eta abarren inguruan hitz egin zuten, zenbait adibide esanguratsu erakutsiz. Gaur egun dauden sare sozial guztien artetik Twitter eta Facebook-en sakontzeko saio praktikoak burutu ziren astearte eta asteazkenean. Tailer edo saio praktiko hauetan merkatari bakoitzak ordenadore bat izan du bere eskura, azalpenak praktikan jartzeko aukerarekin. Dagoeneko sare sozial horietan izena emanda ez zuten merkatariek horretarako aukera izan zuten, beraien sektoreko informazioa nola bilatu, sare sozialek osatzen duten erakusleiho hori txukun nola prestatu, bezeroak/lagunak nola erakarri, saiakerak egiteko aukera izan zuten. Orokorrean gustura aritu ziren merkatari guztiak, aukeran labur xamarra izan zela zioten, gehiago ikasteko gogoarekin geratu baitziren. Gustura geratu ziren baita azken egunean, asteari amaiera emateko ospatu zen MEDAL OF HONOR joko ezagunaren txapelketan parte hartu zuten ikasleek eta noski kartel lehiaketan irabazle izan ziren Julen Plazaola eta Maria Garate bere saria jaso zutenean. Eskerrik asko kartel lehiaketan parte hartu zuten ikasle guztiei. Azkoitiko Udala eta Kutxaren babesean antolatu da ekitaldi multzo hau. Ikastetxeko guraso elkarteek ere beren dirulaguntza eman digute. Eskerrik asko guztiei.

20


ikasten

Taldeak

Xabier Munibe Ikastolako DBHko 1. mailakoak

GU ERE BERTSOLARI programaren BERTSO JAIALDIA Baztartxon maiatzaren 21ean arratsaldeko 18:30ean

Astero, ostiraletan, Jokin Uranga eta euskara arloko irakasleen eskutik bertsolaritza lantzen da. Bi helburu nagusi: a) Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean,bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea • Ikasleak bertso bat idatziz egiteko gauza izatea • Ikasleak bat-baten piezak osatzeko gai izatea • Ikasleak, hasieran laguntzarekin egingo duten jarduera pixkanaka jarduera autonomo bilakatzea, bertsoak egiteko prozedurazko edukiak barneratuz eta aplikatuz • Komunikazio funtzio eta egoera ezberdinetako bertsogintza lantzea:kontaketa, eskea, zirikatzea, barre eginaraztea,… B) Bertsotarako zaletasuna piztea eta bertsogintzari eskolako jardunean funtzionalitatea emanik, zaletuen beharrak eta gogoak elikatzea. • Urteko sasoia dena delarik, festa edo ospakizunetan, bertsolaritzaren presentzia bermatzea • Ikastetxe mailan, bertsogintzan arituko direnen arteko topaketak antolatzea. Bi helburuak bete ditugu, horren lekuko, bertso paperak idazteko gai dira eta hainbat lekutan saioak antolatu ditugu: Zaharren egoitzan, Errezilgo san Martin eskolan, Urola ikastolakoen aurrean,…eta azkena hain zuzen Baztartxon herriaren aurrean eta bereziki gurasoen aurrean antzezteko prestatzen dena.Gela bakoitzak bere saioa prestatu du, hala nola: • 1Akoak “ Hegazkinean bidaia”Loiutik Londonera: Hegazkinean denetariko bidarien artean : gazteak, gurasoak eta adinekoak zihoazen ,bidaia erdian suge batek kopilotoa ziztatzen du…”Esnesaltzailearen doinua erabili zuten. • 1Bkoak : Aisialdia gai jorratu zuten, kontuan hartuta “ Kontsumo tailerrak” landu ditugula, doaneko aisialdiaz hausnarketa egin zuten eta zerrenda atera zen: pianoa, erosketak egitea, formula bat, tenisa,karatea, zinema…”Ari naizela” doinua erabili zuten. • 1Ckoen gaia: Euskal Olinpiadak .”Suzko gurdiak” doinu ezaguna erabili zuten, aurretik hirukote batek flautaz doinuan sartu gintuzten.Hainbat kirolen berri eman ziguten: txirrindularitza, hondartzako boleibola, korrika, saskibaloia, arku jaurtiketa,igeriketa…

21


ikasten

Taldeak

AGENDA 21 KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA Aurten landu dugun gaia hau izan da: Hondakinak. Ikasturtean zehar hainbat ekintza eta ibilaldi egin ditugu maila guztietan. H.H.ko ikasleek eraikuntza inguruan dituzten kontenedore mota desberdinak ikustera joan ziren; L.H.koak Inguru-giro etxera, Lapatxeko zabortegira, e.a. Ikastola barruan ontzi marroiak jarri ditugu eta organikoa biltzen hasi gara. Bi jangeletan eta sukaldetan ere berdin egiten hasi dira. Kontua da ahal den eta hondakin gehiago birziklatzea. Partaidetza ona izan da: ikasleak, irakasleak, langile ez-irakasleak eta familiak ere parte hartu dute. L.H.koak gelaz gela gaia landu dugu eta Eskola fororako eta Udal fororako proposamen eta konpromiso batzuk adostu ditugu. Hauek izan dira: PROPOSAMENAK - Txakurren kakak jasotzeko ontzi gehiago jartzea. - Ikastetxeetako patioetan eta herrian zehar ontzi desberdinak jarri zaborrak ondo sailkatzeko. - Ikastola aurreko kontenedore urdinaren zuloa handiagotu edo tapa jasotzeko moduan jarri kartoi edo enbalaje handiak erraz sartzeko moduan izateko. Baita ere herria dauden kontenedoreak aldatu eta bertara heltzeko zailtasunak dituztenentzat egokitu; hau da, elbarrituentzat altura baxuagoan sarlekuak jarri, itsuentzat braille hizkuntzan seinalizatu, indar gutxi dutenentzat (pertsona edadetuak adibidez) pedalak jarri,… - Udalak tupperren erabilera bultzatzea denda guztietan. - Plastikozko ur botila, freskagarrienak, e.a. itzultzeko modua izan eta orduan dirua jaso horren ordez. - Trukaketa bultzatu. KONPROMISOAK - Erosketak egiterakoan bilgarri gutxien dituzten produktuak erosiko ditugu. - “Hamaiketakoak” tupperretan eramango ditugu. - Hondakin organikoak ontzi marroira botako ditugu. - Ahal den heinean arrandegira, harategira,e.a. tupperrak eramango ditugu. - Eskulanak egiteko etxeko edo ikastolako materiala aprobetxatuko dugu. Lehen ere landutako gaia denez, orduko proposamen eta konpromisoak berrikusi ditugu ea betetzen diren ala ez. Ez ahaztu: “Zaborrik onena sortzen ez dena” Karmelo Etxegarai Ikastolako Agenda 21 Batzordea

22


ikasten

Taldeak UROLA IKASTOLA

Aurtengo Eskola Agenda 21 programa jarraituz, urtero bezala, bukaera emateko garaia iritsi da. Dakizuenez aurten jorratu dugun gaia “Hondakinak” izan da eta, maiatzaren 16an, Ingurugiro Etxean herriko ikastetxeetako ordezkariak elkartu ziren Foroan. Bertan, alkateari, ekainaren 6an, Audientzian aurkeztuko dizkioten proposamenak eta eskaerak aukeratu zituzten.

Hamar urtetan Eskola Agenda 21ean egindako lanaren errekonozimendua jaso dugu. Urola Ikastolak garapen iraunkorrerako bere hezkuntzaren kalitatea frogatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak “Eskola Jasangarria”ren ziurtagiria ematea erabaki du Urola Ikastolari. Hezkuntza komunitate osoari eskerrak zuen lan eta inplikazioagatik. ZORIONAK GUZTIOI!

XABIER MUNIBE IKASTOLA Beste urte batez, Eskolako Agenda 21 programari ekin diogu. Apirilaren 25ean ikasleen arteko foroa izan genuen, eta han egindako inkesten emaitzak aztertu genituen eta konpromisoak berritu genituen. Nabarmenena: Gutxi birziklatzen dugula, hau da, hondakinak ez ditugula gaika bereizten. Maiatzaren 16an Udaletxean bildu ginen bi ikastetxeetako AG21eko ordezkari eta zinegotziak, gure lanak eta proposamenak aurkeztera. Aurtengo lanaren harira herrian oso gutxi birzikla­tzen dela ondorioztatu genuen eta hainbat ideia eman dizkiogu udalari: hondakinen bilketari buruzko informazioa Kontsejupetik aldizkaritik herritar guztiei zabaltzea, adibidez. Maiatzaren 31n, AG21 ek 10 urte betetzen zituela eta, herriko enparantzan urte hauetan landu ditugun gaien inguruan erakusketa izan zen. Jende asko bertaratu zen.

23


ikasten

Taldeak

Antzerkia ingelesez Baztartxon Aurten ere, urtero bezala Xabier Munibe DBHko ikasleak Baztartxon izan gara With a little bit of luck antzezlana ikusten. Antzezlana oso dinamikoa zenez, ikasleok parte hartzeko aukera ona izan genuen . Giro aparta egon zen.

Amama proiektua [‘amama]1213KDP Aurten lehenengo aldiz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen Kulturarteko Hezkuntza Proiektuan parte hartzen ari gara eta gure ikasturte honetako programa: [‘amama]1213KDP da. ESKOLA osatzen dugun guztioi zuzenduta dago ikasle, irakasle edo familiei. Amona da proiektuaren ardatza eta ikasturte honetako protagonista; horregatik familien inplikazio zuzena eskatu dugu ikasleei informazioa transmititu diezaieten eta guztiok izango gara sortutako lanaren hartzaileak bukaeran. Hau guztia burutu bitartean eta pertsona nagusien artean oso errealitate desberdinak daudela ezagutu ahal izateko, San Jose egoitzan bizi diren zenbait nagusi beraien esperientziak partekatzera Xabier Munibe BHIra etortzera gonbidatu ditugu; ikasle talde guztiekin solasean jardun dute eta asko ikasi dugu beraiengandik: Jose Luisen zineko istorioak, Galizian jaiotako Carmenen bizitza gogorra, Luis Sanmartindarraren istorio azkoitiarrak, San Martin auzoan jaiotako Candidaren Eibar eta Azkoitia artean bizitako bizitza luzea, Patxi azkoitiarraren futboleko oroitzapen zoragarriak, Txanbolineneko Pilarren bizimodu desberdina, Lerida ondoko herri txiki baten jaiotako 94 urte dituen Montseren txikitako bizikleta eta bat-bateko maitemintzea, eta Celestinoren Extremadura, Alemania eta Euskal Herri arteko joan etorriak. Hauen bizipen desberdinak, bizitzako pasadizo harrigarriak, e.a. partekatzea oso esperientzia interesgarria eta aberatsa izan da. Horrelakoak hemendik aurrera errepikatzeko gogoarekin gelditu gara guztiok! Informazio gehiago, proiektua aurrera eramateko baliabideak, ikasturte bukaerako proiektuaren emaitzak eta balorazioa ondorengo helbidean, www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net.

24


ikasten

Taldeak

Juaristi lantegira bisita Maiatzak 19, ostirala, goizeko 09:30etik 11:30era bisita egin genuen Juaristi lantegira. Xabier Munibeko DBH4 Teknologia ikasgaia lantzen dugun ikasleok, oso gustura egon ginen, Lehenengo hitzaldi bat eman ziguten pertsonal buruak eta komertzial buruak, lantegian lan egiteko zein baldintza eskatzen dituzten azaldu eta, gero, lantegiari buruzko bideo bat ikusi genuen; ondoren, lantegia ikusi genuen.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko

Ikaskirol taldearen urteko balorazioa Aurtengo ikasturtean Ikaskirol taldean 240 haur inguruk hartu dute parte eta beraiekin 38 monitore izan ditugu lanean. Landu diren kirolak eta bakoitzean parte hartu duten haur kopurua honakoa da: • FUTBOLA eta SASKI: 198 haur. Era honetan banatua nesken 8 talde eta mutilak 12 talde. • PILOTA: 6 haur. • ATLETISMOA: 17 haur. Kirol hauetaz gain, hilean behin mendi irteera bat izan dugu eta eskola kontseiluak antolatutako ekintza ezberdinetan ere parte hartu dugu: igeriketa topaketak, dantza moderno ikastaroak (hau DBHn)… Eta, ezin ahaztu, aurten ere (hogeita hamaikagarrenez) ekainaren lehenengo igandean IKASKIROL KROSSA antolatu dugula. Aurtengo balorazioa egiterakoan oso ona izan dela esan dezakegu, partaidetza handia izan dugu eta bizi izan dugun giroa ere azpimarratzeko modukoa. Aurten ere eskerrak eman nahi dizkizuegu guraso, ikasle, entrenatzaile eta kirolaz gozatzen lagundu diguzuen guztioi. Agur esan diogu ikasturte honi, baina ikaskirolen partaide garen guztiok hurrengo ikasturtea noiz hasiko gaude.

Algorriko flyscha eta marearteko ekosistema Ekainaren 4an, 4. DBHko Biologia-Geologia ikasgaiko ikasleak Zumaira joan ziren. Bertan, Algorriko flyscha aztertu zuten. San Telmo baselizaren inguruan harri mota eta geruzen kokapenari buruzko galderei erantzuten saiatu ziren. Ondoren, Algorriko hondartzara jaitsi zinen eta ikasle batzuek marearteko zabalgunea deritzon ekosistemaren inguruan azalpenak eman zituzten.

25


ikasten

Taldeak

Eskola kirola Karmelo Etxegarai Ikastolan, 2012-13 ikasturtean Aurten ere, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era arte eskola kirola izan dugu eta urtero bezala gure ikastolako neskamutilek parte hartu dute, 264k hain zuzen ere. Urritik abendura saskibaloia egin dute eta urtarriletik apirilera futbola. Atletismoa, urritik maiatzera landu dute. Astean entrenatzeko bi saio izan dituzte eta larunbatero partidua. SASKIBALOIA: Benjamin kategorian aritu diren taldeen kopurua hau izan da: 3. maila mutiletan, 4 talde; 3. maila nesketan, 3 talde. 4. maila mutiletan, 4 talde; 4. maila nesketan, 2 talde. Alebin kategorian aritu diren taldeen kopurua hau izan da: 5. maila mutiletan, 3 talde; 5. maila nesketan, 3 talde. 6. maila mutiletan, 3 talde; 6. maila nesketan, 2 talde. Guztira, 264 neska-mutil 23 taldetan banatuta. Saskibaloiko finalak abenduan ospatu ziren, gure ikastolako neska-mutilen partaidetza handiarekin. Benjamin kategorian: 3. maila mutiletan, 2 talde iritsi ziren. 4. maila mutiletan, beste 2 talde 4. maila nesketan, talde bat. Alebin kategorian 5 eta 6. mailan, nesken talde bat eta mutilen beste talde bat (kategori honetan, bi mailek elkarrekin jolasten dute). Guztira, 7 talde iritsi ziren finaletara. 5 talde txapeldun eta bi azpi-txapeldun geratuz. Alebin kategoriako txapeldunak Gipuzkoako Txapelketara joaten dira eta aurten Karmelo Etxegaraiko neska-mutilak aritu dira Gipuzkoan zehar Azpeitia -Azkoitia ordezkatzen.

26

ATLETISMOA: Guztira 21 ume ibili dira, 3. mailatik 6. mailara arte. Alebin kategoriakoek, Gipuzkoako txapelketara joateko aukera izan dute. Gure ikastolatik bi neska joan dira, eta bigarren eta zazpigarren sailkapenak ekarri dituzte. Zorionak! FUTBOLA: Talde kopuruak saskibaloiko berdinak izan dira, partaidetza berdinarekin jarraitu dugu beraz. Bukaeran, bi final egon dira, bata Azpeitikoa eta bestea Azkoitikoa. Azpeitikora 8 talde iritsi dira, 3 talde txapeldun eta 5 azpi-txapeldun geratuz. Azkoitikora, lau talde iritsi dira, laurak txapeldun geratuz. 6. mailakoek aurten bukatzen dute eskola kirola. Aipatu beharra dago, Gipuzkoako txapelketan bai futbolean eta bai saskibaloian Karmelo Etxegaraiko 3 taldek Azpeitia eta Azkoitia izenean jolastu dutela. Batzuk hor izan ditugu finalean. IGERIKETA: Gipuzkoako Txapelketan parte hartu ondoren, 6. mailako bi neskak, egindako denbora ona medio, Euskadiko Jokoetara joateko aukera lortu dute. MULTIKIROLA: 2. mailako neska-mutilei zuzenduta, asteazkeneroko saio hauetan 50 ume ibili dira. Multikirolaren bidez kirol ezberdinak ezagutu eta elkarrekin jolasteko aukera eduki dute. Beno ba, ikasturte honekin ere amaitu dugu, eta zorionak gure ikastolako neska-mutil guztiei, eta bereziki, 6. mailako neska-mutilei esperientzi eder askoren ondoren eskola kirola amaitu dutelako. Uda aprobetxatu eta ondo pasa, eta hurrengo ikasturtera arte.


ikasten

Taldeak

Aitor Arana idazlea Xabier Muniben Maiatzaren 24an Aitor Arana idazle legazpiarra geurean izan genuen 4. mailako ikasleekin solasean. 3. ebaluazioan “Amodioaren gazi-gozoak� irakurri dute eta ikasleek hainbat galdera prestatu zituzten berari egiteko. Honetaz gain, ikasleen bat-bateko galderei erantzunaz bere ibilbide literarioaz gauza gehiago jakin ahal izan genituen. Oso saio interesgarria izan zen eta ikasleak oso gustura egon ziren.

Urola Ikastolako batxilergoko ikasleak sare sozialei buruzko hitzaldiak ematen Gaur egun, 6.mailako eta DBH1eko gazte guztiek dute ordenagailua etxean. Eta interneten erabilera oso jorratua dute, txiki-txikitatik erabili ahal izan dutelako. Sare sozialak dira gazte hauek internet horrenbeste erabiltzearen arrazoia, nahiz eta ez dituzten hauen arriskuak ezagutzen. Hori dela eta, zenbait gomendio eman dizkiegu Karmelo Etxegarai LH 6ko ikasleei eta DBH 1ko Urola Ikastolako ikasleei, hauen erabileraren inguruan, eta arreta handiz entzun zizkiguten guzti-guztiak. Gure azalpenaren ostean, zenbait galdera egin zizkiguten, eta ahalik eta ondoen erantzuten saiatu ginen. Entretenitzeko asmoz, eurei egiten genizkien galderak, eta asmatzen zutenei karamelu bana ematen genien sari gisa. Guk uste, oraindik hauek erabiltzerik ez dutenentzat oso ikastaro edo hitzaldi polita dela, aurrerantzean errepikatzeko modukoa.

27

Julen eta Ioritz


ikasten

Taldeak

GORPUTZ HEZKUNTZA Aurten ere, urtero lez, 2. mailakoek noraezari ihes egiten ikasteko orientazio ikastaroa izan dute; 3.mailakoek Aixa kobazuloan espeleologia zer den ikasteko aukera izan dute eta 4.ekoek spining eta urpekaritzaz gozatzeko aukera izan dute. Guztiek oso ondo pasatu dute.

mendi orientazioa

urpekaritza

28


ikasten

Taldeak spinning

espeleologia

29


ikasten

Taldeak UROLA IKASTOLA:

ELKARTRUKEAK Elos Proiektu Europarrak Aurten ere zailtasunak zailtasun Urola Ikastolako Azkoitia-Azpeitia BHIko ikasle talde bat eta bi irakasle Herbeheretako hegoaldeko Landgraaf hiriko Charlemagne ikastetxeko ikasleekin proiektua eta elkartrukea egin dute. Aste Santuko oporren ostean etorri ziren nederlandarrak geurera eta gero, Euskal Herriko hainbat toki eta hemengo lanak burutu ondoren, geure ikasleak hartu zituzten euren ikastetxe eta etxeetan apirilaren 7tik 23ra. Proiektu eta elkartrukeek ibilbide luzea izan dute geure ikastolan. Urte oparoagoak izan dira, baita urte berean bost bat proiektu eta elkartruke egin direnekoak. Baina murrizketak denera etorri dira eta finantziazio iturriak ez dira aurrekoak. Hala ere, Urola Ikastolako Azkoitia-Azpeitia BHIk Euro School Net 2000 (ESN2000) sarekide eta Elos proiektuan partaide izateak Europako beste ikastetxeekiko harremanak errazago bideratzen lagundu digu. Euro School Net Europako hamabost bat ikastetxe bil­ tzen dituen sare bat da. Ikastetxe batzuk besteak baino aktiboagoak baina denekin harremanetan, eta proiektuak eta elkartrukeak egiteko lankide. 2000a urtean Europako hamabi ikastetxeko ordezkari elkartu ginen Bruselan eta ESN2000 sarea eratu zen estatutuetako hitzaurrean aipa­ tzen den asmo honekin: “Milurteko berri honen atarian bere partaide guztiei abegi egiten dien Europa elkartuago eta lankidetzarako gertuago batean bizi gara. Benetako heziketa internazional batez gaurko eta etorkizuneko gazte be-

launaldiak gero eta gehiago sentituko dira Europako hiritar. Beraz, beheko ikastetxeak bat datoz lankidetza estuago eta sakonagoa bultzatzean. Lankidetzarako erabaki honek gure nazioetako ikasleen arteko ulertze handiagoa du helburu. Horretarako, aniztasun kulturala zein nortasun europar amankomuna, biak, aintzat hartu ditzaten, bideak ireki nahi zaizkie gure ikasleei.” Geroago, 2006-2007 ikasturtean Elos proiektuan murgildu ginen konpetentzia eta ezagupen europarrak ikastetxeetan garatzeko asmoz. Euskal Herrian bost ikastetxe eta Hezkuntza Saileko Berrikuntza Zerbitzuaren kide bat gara

30


ikasten

Taldeak

Apirilaren 17an goizeko 7:40etan maleta eta guzti eskolara etorri, eta han joan ginen autobusean Bilboko aireporturantz gogoz beterik. Arratsaldeko 7ak aldera iritsi ginen Landgraafeko ikastetxera, eta bertan zeuden gure holandar lagunak eta hauen familiak. Eta autobusetik jaitsi bezain laster, autoetan sartu eta beraien etxeetara eraman gintuzten. Auzoak ikustean denok txundituta gelditu ginen bertako paisaiarekin. Nahiz eta mendirik ez egon, belardi zabalek apaintzen zituzten Holandako lurrak. Eraikuntzak ere ikusgarriak ziren, etxetxo baxu eta atseginak ziren denak, beraien lorategi eta guzti. Harrigarria bazirudien ere, eguraldiak asko lagundu zigun egin genituen ibilaldi guztietan, nahiz eta haize izoztua beti lagun izan.Bizikleta eta eguneroko bidelagun bilakatu zitzaigun, bai eskola, bai ibilaldi, bai festetarako. Inguruaz gain, janaria ere oso desberdina zen. Beti esaten da etxeko janaria dela hoberena, eta, egia esan, aitortu beharra dugu, zazpi egun horiek igaro ostean,porrupatatak faltan botatzen genituela. Baina, hala ere, oso gustura egon ginen bertan,eta hurrengo urteko ikasleak bertara joatea gonbidatzen ditugu, lurralde berri bat ezagutzeaz gain, beste kultura bateko jende maitagarriarekin harremanak sortu baititugu, inoiz hautsiko ez diren harremanak.

Elos proiektuaren partaide. Europan zehar berrehun bat ikastetxe baina, berriro ere, jardun maila ezberdinetan. Elosen helburua, herri eta nazioen Europa ikasketetan erreferentzia puntu bezala hartuz, Europako hiritarrak izan beharreko gaitasunak eta ezagupenak garatzea da. Azken urteotan Europak ez digu poz handirik erakarri. Berri txarrak maiz. Hala ere, gure ustez Euskal Herriak Europako herrien artean du bere tokia eta etorkizuna. Horretarako, euskaldun eleanitzak eta Europa modu kritiko batean ezagutzen duten ikasleak prestatu nahiko genituzke. Ez burokratek, troika batek edota estatuek inposatzen dizkiguten neurriak besterik gabe onartzeko, baizik eta gu geu ere aspaldiko europarrak izanik, hobeto bizitzeko herrien Europa egituratzeko behar diren gaitasun eta ezagutzak izango dituzten ikasleak. Bide horretatik doaz, bada, proiektu eta elkartruke hauek. Eta, nola ez, ondo pasatzeko, turismo egiteko eta harreman kulturalak eta lagunartekoak egiteko. Irakur ikasle honek idazten diguna:

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 31


ikasten

Taldeak

Hasparnekoen bisita Urola Ikastolara Apirilaren 26an Hazparneko ikasleak gure artean izan ditugu. Ikasturtean zehar Urola Ikastolako frantseseko ikasleak Hasparnekoekin kontaktuan egon dira argazkiak konpartituz eta batez ere eskutitzak elkarri bidaliz. Eskutitz hauek euskaraz eta frantsesez idazten zituzten. Hemen izan ziren egunean Hasparnekoek bere eskola eta herriaren aurkezpena egin zuten. Urola Ikastolakoek, berriz, beraien burua aurkezteko Tintin komikiaren kapitulo bat erabili zuten tresnatzat: Tintin Azpeitian. Azpeitiko frontoian jolas desberdinak egin zituzten eta turismo pixka bat egiteko ere aukera izan zuten: Alde zaharra bisitatu, Azpeitiko Tren Museoa, e.a

Etxepare Lizeokoen eta Urola Ikastolakoen elkartrukea Baionako Bernat Etxepare Institutuak eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-k elkartrukea egin dute aurten ere, Ikasbil programaren barruan, 'Iparralde Hegoalde mugaz gaindi elkar ezagutzen' izeneko ekimenaren barruan. Horrela hiru egunetan Ipar Euskal Herriko Seaska ikastolen lizeo bakarra den Baionako ikastegiko 37 ikasle eta hiru irakasle Azpeitian eta Azkoitian izan ziren; beste hiru egunetan, berriz, Urola Ikastolako 32 ikasle eta bi irakasle Ipar Euskal Herrian. Batxilergoko lehen mailakoak dira ikasleok.

Elkartruke horren barruan, eta aurreko ikasturteetan egin bezala, Bernat Etxeparekoak eta Urolakoak Uztarriak eta 'Urola Kostako Hitza'-k Azpeitian duten egoitzan izan ziren bisitan. Hiru taldetan banatuta (argazkietan), Azpeitiko komunikazio taldearen eta eskualdeko egunkariaren jardunaren berri jaso zuten ikasleek, langileen eskutik.

32


ikasten

Taldeak Elkartrukearen egunerokoa Apirilak 15, astelehena

joango ginela esan zigutenean. Hondartzarako bidaia, ordea, ez zen batere ona izan. Autobusean lekurik ez zegoenez eserik joateko, zutik joan behar izan genuen... 30 minutu, 40 graduko tenperaturarekin. Gainera, 3 autobus hartu behar izan genituen. Momentu txar horiek pasata, iritsi ginen hondartzara. Hasieran bero egiten zuen, baina gero haize zakarra atera zuen eta giroa freskatu egin zen. Ura bestalde, oso ho­ tza zegoenez, ez ginen denbora askoan egon

Astelehen goizean oso urduri jaiki nintzen, haiek zetozelako, iritsi zelako eguna. Lehenengo gauza egin nuena: Joanari, nire Baionako lagunari mezua bidaltzea izan zen, bidaia ona eduki zezatela esateko. Eskolara iritsitakoan, denak nire antzera zeudela konturatu nintzen, eta horrek pixka bat lasaitu ninduen. Normalean baino ordubete lehenago atera ginen, 13:30ean. Autobusa iristen ikusi genuenean urduritasuna areagotzen sentitu genuen; Baionakoak ere halaxe zeuden. Autobusetik jaitsi eta pixka batean hitz egiten egon eta gero, bazkaltzera joan ginen.

Afaltzera, McDonalds-era joan ginen. Nahikoa jan eta gero, etxera joan ginen: 30 minutuko bidaia egin genuen autoz haren aitarekin. Ez zeukan hitz askorik esateko gogorik, zirudienez. Etxera iritsitakoan esan zidaten jada denak lo zirela; eta ni ere ohera sartu nintzen. Oso gau luzea egin zitzaidan, ez nuelako Internet sakelakoan.

Arratsaldean Elgoibarrera joan ginen, IK4 Ideko teknologia zentroa bisitatzera. Mekanizatu enpresa da, era guztietako eta mota guztietako piezak nahiz makinak egiten dituena. Ordubete inguru egon gine han.

Apirilak 18, osteguna

Elgoibarretik iritsitakoan, maletak utzi eta Azkoitian bertan pasa genuen arratsaldea: 7 frontoiak gunean jolasten lehenengo eta eskolan, saskibaloian, on, doren. Gosetu ginenean, pizza batzuk erosi eta lokalean afaldu genuen.

Goizean, Bernat Etxepare lizeora joan ginen. Handik, Ainhiza deitzen den herri txiki batera joan ginen, Laborantza Ganbera ikustera. Hori inguruko nekazarien eta abeltzainen elkartea da eta azaldu ziguten bertan zer egiten duten eta zergatik sortu zen. Ondoren, Donibane Garazira abiatu ginen. Garazin bazkaldu genuen, Zitadelan. Irulegi irratiaren txanda izan zen arratsaldean eta horren ostean Baionara itzuli ginen.

Etxera berandu samar iritsi ginen arren, zain genituen guztiak, Joana ikusteko irrikaz. Unea hitz egiten aritu ondoren, ohera joan ginen. Apirilak 16, asteartea.

Afaltzeko ogitartekoak izan genituen Baionako karriketan. Azkenengo eguna izaki, festa txikia egin genuen han ere. Jakina, Baiona Ttipian!

Astearte goizean gu klasera joan ginen. Gu klasean geunden bitartean, Baionakoak e-gelara joan ziren, informatika gelara eta ondoren Ekainberri bisitatzera. Asteartean, berriro ere, ordubete lehenago atera ginen klasetik, kar, kar, kar...

Apirilak 19, ostirala Goizean lizeora joan ginen: eskola erakutsi ziguten. Aipatu ere egin ziguten badela proiektua, 2010etik, Miarritzen eskola berria egitekoa, oraingoa zaharkitua baitago eta txikia baita. Hala ere, proiektu hori ez da gauzatu, edo poliki doa, bederen. 2012rako egina egon behar zuela eta oraindik lurrik ere ez dutela ipini esan ziguten. PENAGARRIA! Urtero-urtero gero zeta jende gehiago joaten da eta handi­ tzeko beharra dute, D ereduko maila horretako ikastetxe bakarra delako Iparraldean.

Bazkalostean, San Martingo erlojuan dagoen museotxora joan ginen: eboluzioari buruzko bideotxoa ikusi eta museoan ikusmiran ibili ginen. Arratsaldean, karta-jokoan, futbolean ibili ginen, eguraldi ederra eta bero baitzegoen. Asteartean ere lokalean afaldu genuen, lagun artean, musika ederrarekin eta izugarrizko festa giroan. Azkoitian azkenengo eguna aitzakia, festa giroan jarraitu genuen kalera jaitsita, tabernetan. Zein ederki pasa genuen!

Gero, Baionatik zehar bisita egin genuen gida “martxosoarekin”. Euskal museoa ere ikusi genuen!

Apirilak 17, asteazkena. Asteazken goizean 08:45ean hartu genuen autobusa Donostiako Kutxaespacio, Eureka zientzia museora joateko. Han, elektrizitate tailerra izan genuen, baita Planetariumean planetei buruzko filma eta bisita librea ere., museotik zehar.

Bazkalduta, Baionako bazterretan ibili ginen, geu bakarrik. Azkenean, berriro ikastetxera: maletak hartu eta agur beroa egin hango lagunei! Hurrengora arte! Azkoitira iritsi eta lagun artean lokalean egon ginen. Gero, etxera iritsi bezain laster, ohera sartu nintzen eta sekula baino hobeto egin nuen lo. Nire ohean!

Ordubete igaro genuen Miarritzera iristeko. Han, Lac Marionen bazkaldu genuen: bero-bero eguzkiak bete-betean jotzen zuelako. Ordubete ingururen bueltan Baionan ginen, gero.

Biziki maite dut Baiona!

Poz izugarria hartu genuen hondartzara

Leire Izagirre

33


ikasten

Taldeak

Rosa Huertas idazlea hizlari Otsailak 27an, Rosa Huertas idazlearekin egoteko aukera izan genuen LH 5. mailako ikasleok. Berak idatzi, eta guk irakurri dugun liburuaz hitz egiten aritu ginen: “ LA CAJA DE LOS TESOROSâ€?. Eta kontatu zigunez, liburuan agertzen diren pasarte asko, benetan berari pasatakoak direla eta bertan agertzen diren pertsonaiak ere, existitzen direla. Altxor kaxaz galdetu genionean, han erakutsi zigun bere altxor kaxa, eta baita bere barruan dituen altxorrak ere. Oso gustura aritu ginen berarekin elkarriz­ketan. Mila esker Rosa!!!

Sexu Heziketa Aurtengo ikasturtean, aurrekoetan bezala, Sexu Heziketaren gaia landu dugu DBHko maila guztietan. Ikasturte hasieran DBH 4. mailakoak izan baziren saio hauek landu zituztenak, apirilaren 8ko aste horretan beste hiru mailetan landu dute Sexu Heziketaren gaia. Aurten gai hau aurrera eramateko, talde berria izan dugu, Murgibe taldea. Orokorrean ikasleen balorazioa ona izan da. Hurrengo ikasturteari begira saio hauekin jarraitzeko asmoa dugu.

Oihan Vega Apirilaren 23an, Oihan Vega etorri zen ikastetxera, Gaztea Irratiaren bilakaeraren berri ematera, ordu eta erdiko saioa izan zen eta oso gustura egon ginen nahiz eta hitz zatar asko erabili gu bereganatzeko irratiaren barne funtzionamendua azaldu zigun eta gu partaide ere izan ginen, disko festa bat bailitzan. Bere web orriaren propaganda pixkat ere egin zuen; honako hau duzue helbidea Oihanvega.com

34


ikasten

Taldeak

UROLA IKASTOLA

DBH 4ko ikasleak PARISen

Aurten ere, DBH 4. mailako ikasleak PARISera egin dute beren etapa amaierako bidaia. Maiatzaren 14 gauean irten eta 17ko arratsean itzuli ziren. Ikasbidaia berezia aurtengoa. Asterix Parketik atera bezain laster Mikel Aiertza laguna hil zela jakin genuen. Hotelean elkartu eta besarkadez eta malkoz aritu ginen bizitza eta heriotzari buruzko solasaldian. Eta bere omenez erabaki genuen apur bat lehenago itzul­ tzea hiletara joan ahal izateko. Eta alaitasuna eta maitasunaren izenean Pariseko zubi berezienean – betiko maitasunarenean- kandadu bat ipini genuen “Mikel Aiertza, beti gogoan” lemarekin.

Tristura serenitatez biziz, saiatu ginen Parisko edertasuna gozatzen. Ron Mueck eskulturgilearen erakusketa bitxia; Notre Dama; Arku Garaia; Eiffell dorrea; Senatik paseo eder hura … …eta beti gogoan gure Mikel. Eiffell dorrearen erreprodukzioa txiki batekin abiatu ginen Errezilera, eta gure oparitxoa kanposantuan ipini genuen, hunkigarritasun handiko pasarteetan. Bidaia hau Mikelen oroitzapen ederrarekin lotu dugu betiko. Eta doluaren eta bizitzaren alde mingarrien berri izan, eta bizi. Hori bai da bizitzaren helburu zoragarria, bizitza bera. Bere eguraldi eguzkitsuekin eta bere ekaitzekin. Baina beti adiskidetasuna, alaitasuna eta maitasuna lagun. Aupa Mikel!

35

Pariseko bidaiara joandako ikasle eta irakasle taldea.


ikasten

Artikuluak

GURE HEZKUNTZARI BAI. LOMCE ez! Zer da LOMCE erreforma? Behar ez dugun lege inbaditzaile bat da. Zentralista eta atzerakoia, non hezkuntza sistema bakarra espainiarra den. 2020rako proposatzen dituen helburuak, lortuak ditugu jada gaur egun Hego Euskal Herrian. Estatuak eskumen garrantzitsuak erreserbatzen ditu: - Gutxienezko eduki eta ordutegiak. - Indartze neurrien irizpideak. - Etapa amaierako ebaluazioen irizpideak. - Curriculum propio bat osatzea oztopatzen du. Erreforma hau aurrera emango balitz, gure Hezkun足 tza Sistema nabarmen hondatuko litzateke, urtetan atzera egingo genuke eta Euskara eta gure curriculuma gutxiestea lortuko litzateke, Euskara bigarren mailako irakasgai bihurtuz. Ez da justifikatutako erreforma bat, dugun Hezkuntza Sistemaren analisirik gabe proposatutakoa, inposatutakoa. Zer nola eragingo digu? Antolamendu eta jarduneko kudeaketa guztian eragiten digu. Guztiz alda足tzen dira etapen egiturak, ebaluazio nahiz promozio irizpideak, aniztasunaren trataerak, etapen arteko trazagarritasuna, e.ab. luze bat. Euskal Eskola Publikoaren konpromisoak ditugu: Hezkuntzarako eskubidea bermatzea, kalitatea hobetzea, Euskara eta Euskal kultura sustatzea eta garatzea. Geletan dugun aniztasunari erantzutea eta ikasleen arrakasta bermatzea. Gure proiektua Herrian planteatzen diren erronkei erantzuna ematera dago bideratuta eta giza eskubideen errespetuan eta aniztasun ideologikoan eta sozialean oinarritutako elkarbizitza bultzatzen dugu. D eredua dugunez irakasgai guztiak Euskaraz irakasten dira, hizkuntzak ezik. Ikasle gehienen ama hizkuntza Euskara da, baina, asken urteetan eskoletan kultura aniztasuna dugu eta, egoera berri honi erantzuteko Hizkuntza Errefortzurako irakasleak, HIPIak, ditugu, Euskal Hezkuntza Sistemara etorri berriak diren ikasleei laguntza emateko. Hori guztia arriskuan egongo lirateke. Era berean Hizkuntza normalkuntzak ere atzera egingo luke. Gobernu aldaketekin, sarri-sarri egiten dira hezkuntza erreformak Esan dezakegu eboluzio positiboa izan dutela orokorrean. Lege baten gabezien aurrean, ondorengoak soluzio/bide berriak aurkeztu dituelarik. Ala ere, orain arte ezin izan dugu euskal curriculum propioa egin eta gauzatu. Baina, Hego Euskal Herriko Erkidegoak arauen autonomia nahiz zirrikitu guztiaz baliaturik, goi mailako hezkuntza gaitasunak garatu ditugu, arlo guztietan: Hezkuntza, hezkidetza, aniztasunaren trataera, gaitasunetan oinarritutako irakaskuntza, ezagumen akademiko nahiz teknologia berrietako trebakuntza e.ab. Ala ere kezkatzekoa da gobernu aldaketa bakoitzarekin, hezkuntza sistemaren ildoak aldatu nahi izatea. Gizarte eta ikasleen gain suposatzen duenaren gain, eragin argia eta zuzena izaten bai du ikastetxeetako ohiko funtzionamendu nahiz

36


ikasten

Artikuluak

antolamenduan. Orain arte, gizartearen laguntzaz, horrelako “blindaje” bat egin izan ohi da aldaketa bortitz eta zentzugabedunak eragin murritzena izan dezaten ahalbideratzearren. Azken hamarkadetan egiten den zazpigarren erreforma da. Hezkuntza alorrean beti daude hobetu behar diren alderdiak, baina, oinarrian Erakundeek egonkortasuna bermatu beharko lukete, horrenbeste aldaketaren ondorioz denbora, dirua eta energia galtzen dugu. Lege honen helburua Hezkuntzaren Kalitatea hobetzea omen da, baina, edozein hobekuntza proposatu aurretik diagnosi bat egin behar da, hobetu behar diren guneak identifikatu eta egiten diren proposamenak arrazoizkoak badira, ongi etorriak izango dira. Erreformaren xedea da oinarrizko gaitasunak alboratu eta baliagarri diren ikasgai ardatzak indartzea, eta bere gain hartuko du Madrilek ikasgai horien edukia zehaztea. Izaera nazionala izango duten eduki homogeneoak izango dira. Zer motako ikaslea ekarriko du horrek? Oinarrizko bi helburu nabaritzen dira legean: - Estatu espainolean hezkuntza zentralista eta homogeneoa garatzea. Inongo aniztasun sozial, kultural edo historikoak kontuan harturik. Euskal Herriari dagokionez, euskararen koofizialtasuna soilik hartzen du kontuan curriculumak gauzatzerakoan, baina hau ere ikasle/gurasoeen esku izanik, ez murgilketa prozesu baten ondorio. - PISA (Programme for International Student Assessment) ebaluazio internazional probaren esparruak indartzen ditu bereziki (Mintza eta idazkera adierazpena eta ulermena; hizkuntza komunikazioa/eleaniztasuna eta gaitasun matematikoa, nagusiki) “enbor ikasgaien” bitartez, Estatu espainolak orain arte lortu izan dituen emaitzak txarrak makilatu asmoz, ELGA/OCDEkoen batez bestekoaren azpitik bai dago (Hego Euskal Herrian Europako estatu aurrerakoiaren parekideak izan ohi dira). Honekin batera, argi eta garbi ikusten da Hezkuntzari buruzko kontzepzio merkantilista: Merkatuaren beharrei erantzuteko sistema bat, errendimendu ekonomikoari pertsonen prestakuntzari baino lehentasun handiagoa ematen dion sistema bat. Hau da, hezkuntza-sistema merkatu ekonomiaren zerbitzura jartzen du. Eusko Jaurlaritzak curriculumean dituen eskumenak murriztuko dira eta Madriletik enbor irakasgaien edukiak eta ordutegiak zehaztuko ditu, ordutegiaren %50a. Hezkuntza sistema uniformea eta kontrolatua bultzatzen du LOMCEk. LOMCEk aipatzen du helburua dela ikasle onak eta txarrak zeintzuk diren identifikatzea, onak potentziatzeko. Lege berriak ikasleak 14 urterekin banatuko ditu. Prestakuntza norbere sustapenera dago bideratuta. Ikasleen talentua, trebeziak eta itxaropenak desberdinak izanik, nahitaezkoa da “ibilbide desberdinak aintzat hartzen dituen hezkuntzaegitura bat garatzea”. Hori dela eta, ibilbide bereziak antolatuko dira eta ikasleak etengabe egin behar dituzten errebaliden emaitzen arabera bananduko dira. Azterketa horiek oztopolasterketa bat bezala prestatu dira, ustez “garapen pertsonal eta profesionalerako aukerarik onenak” eta “laneratzeko gaitasuna errazten duten ibilbideak” bermatzeko. Bereizketa 14 urterekin izatea, 1970eko legera eramaten gaitu (OHO). Okerrena da, itzuli ezineko bideak suertatzen direla ondorengoak, DBHko 3. mailan “aplikatuetako Matematika” gaia aukeratzean, bereziki. Ikasle “onak” potentziatzerakoan, dagozkien PISA proben emaitzak hobeago aterako ziren, prozesua “makillatuta” geratzen delarik.

37


ikasten

Artikuluak

Ikasleen bereizketa unea aurreratu egiten da, honen arrazoia eskola-porrotaren arazoa murriztea dela diote. EAE (% 12,6) eta Nafarroako (%16,8) egoera Espainiakoa (% 28,4) baino hobeagoa da eta ez dago frogatuta neurri honen ondorioz eskola porrota murriztuko denik. Hamalau (14) urterekin, ikasleak aukeratu beharko du batxillerra ala Lanbide Heziketaren bidea hartuko duen bere emaitzen arabera, eta ez gaitasunen arabera. Horrela eginez, alde batera utziko litzateke ikasleen heziketa integrala, garapen pertsonala eta aukera berdintasuna. Ikastetxeen ibilbidean, kontrolerako lau azterketa egingo dira (9, 12, 15 eta 18 urterekin). Areago, emaitzekin ikastetxearen rankinga plazaratzeko asmoa du Gobernuak. Dena ez al da bilakatuko lehia eta lasterketa? Bai, hezkuntzaren aurkako legea dugu. Ebaluazioaren filosofia guztiz distortsionatzen da honela definitzerakoan: “ …hezkun­ tzaren kalitatea “output”aren arabera (ikasleen emaitzak) neurtu behar da, eta ez “input”aren arabera (inbertsio-mailak, irakasle-kopurua, ikastetxe-kopurua, etab.)”. Inbertsioaren eta emaitzen artean harremanik ez dagoela iradokitzen duen adierazpen aldebakar horrek hezkuntzako baliabide materialen eta giza baliabideen murrizketa justifikatzeko balio du. Ebaluazio hauek ikasleek hezkuntza-prozesu osoan gainditu beharko duten etengabeko oztopo-lasterketaren hasiera dira. Probak kanpoko arduradunen esku uzteak irakasleen eginkizuna debaluatzen du. Zentzuzko da pentsatzea irakasleak azterketak prestatzeko trebatzaile huts bihur litezkeela, proba horiek prestatu eta gainditzeko. Kanpo azterketetako emaitzen rankingak argitaratzeko baimenarekin, etapa amaierako ebaluazioak, titulu ofizialak lortzeko nahitaezkoak izateak gainera, ikastetxeak beren emaitzen arabera sailkatzeko erabili ahal izango dira. Etengabeko ebaluazioak oztopo-lasterketa bat dira (bereziki baliabide gutxien dituzten ikasleentzat) eta ikastetxeen arteko lehia sustatzen du, emaitzak publikoak izango direnez ikastetxeak rankingetan antolatuko baitira, eta horrek ghettoak eta eliteen ikastetxeak eragingo ditu, ikastetxeen balio erantsia ahazturik. Azken urtetan LH 4 eta DBH 2. mailako ikasleek Ebaluazio Diagnosia egin dute, hau izan da egin den kanpo ebaluazio bakarra. Helburua ikastetxearen egoeratik abiatuz Hobekuntza Planak egitea izan da, eta ez da ikastetxeen sailkapenik egin, baina, LOMCEk egiten duen planteamendua beste bat da. Ebaluazio jarraituak eta ikaslearen garapenak duten garrantzia galduko litzateke eta kanpo ebaluazioari indarra emango litzaioke, badirudi, irakasleok ez dakigula gure ikasleak ebaluatzen. Hainbeste kanpo ebaluazio egitea ikaslearentzat oztopolasterketa bat izan daiteke eta aldi berean ikastetxeen maila neurtzeko modu bat, beste baldintza batzuk kontutan hartu gabe, adibidez, ikasleen inguru sozioekonomikoa edota gaitasun psikologikoak. Azkenean, gure helburua, gaitasunetan erreparatu gabe, ikasleak froga horietarako prestatzea izan daiteke .

38


ikasten

Artikuluak

Ikastetxearen autonomia zuzendariaren menera egongo da. Madrildik hautatuko dute eta eskola komunitatearen partehartzea hutsaren hurrengoa izango da. Praktikan ikastetxeak ez al du oso autonomia gutxi izango hezkuntza proiektu propioa aurrera ateratzeko Zuzendariaren aukeraketa meritu lehiaketa bat izango da, non Administrazioak (Hezkuntza Sailak gure kasuan) ordezkaritza handiena izango duen. Horrela, zuzendariaren profila Administrazioaren ordezkari gisa indartzen da, eredu kudeatzailea soilik bultzatuz. Beraz, antolakuntza bertikala sustatzen da, zuzendariak (zuzendaritza taldearen buru) izanik eskumen gehienak. Erabakietan sektoreen parte hartzeko eskumena desagertzen da. Ordezkaritza Organo Gorena da eskola elkarteko kideen partaidetza organoa, guraso, irakasle, ez irakasle eta administrazioaren ordezkariek parte hartzen dutelarik. Berari dagokio eskola bizitzarako funtsekoak diren erabakiak hartzea eta, dugun autonomia esparruan, jardueren azken erantzulea da. LOMCEk OOGren eginkizunak mugatuko lituzke eta kontsulta organoa izango litzateke: proiektuak, programazioak, arautegiak… ebaluatzeko, proposatzeko, aztertzeko … ahalmena izango luke, baina, ez erabakitzeko. Zuzendariak aldiz erabakiak hartzeko ahalmena izango du arlo ekonomikoan, pedagogikoan eta langileen kudeaketan. Hezkuntza komunitatearen parte hartzeko aukerak murriztuko lirateke. Gaztelania bermatu beharko dela dio LOMCEk, eta era berean, euskara hirugarren mailara pasatuko da. Horrek nola eragingo dizue D ereduan ari zareten ikastetxeoi? Hizkuntza koofizialetaz eta “babes legala duten hizkuntzez”, euskaraz gure kasuan, jarduten du. Ikasleek gaztelania eta euskara ulertu eta komunikatzeko gai izan behar direla jasotzen da. Aukera ematen da linguistikoak ez diren beste ikasgaiak euskaraz emateko, beti ere eskaintza alternatiboa baldin badago gaztelaniaz ikasteko diru publikoekin finantzatutako ikastetxeetan. Baina, gurasoek aukeratzen duten eredua eskaintzen ez badute inguruko ikastetxe publiko nahiz itunpekoak, Administrazioak ikastetxe pribatu baten gastuak ordaindu beharko ditu. Aldi berean, testu osoan zehar hainbat aldiz jasotzen da ikasleek duten eskubidea azterketetan “Euskara eta Literatura” ikasgaiaz salbuetsita egoteko. Murgiltze eredua (D eredua) onartzen da, baina familiak horrela nahi izanez gero gazteleraz ikasteko aukera egon behar da; eta kasu honetan gaztelera eta euskara ikasteko hizkuntza bezala erabiliko dira, biak ordutegi orekatu batekin. EAEn bi hizkuntza ofizialen ezagutza eraginkorra eta atzerriko hizkuntzaren behar adinako ezagutza bermatu beharko genuke, baina, LOMCEren arabera Gaztelania etapa guztietan ikastea derrigorrezkoa da eta atzerriko hizkuntzan jariotasuna lortu behar da. Euskara, gure ama hizkuntza da eta hizkuntza gutxitua izanik, lehentasuna izan behar luke irakaste jardueretan, gure ardatza izan behar luke, baina, LOMCEk, bigarren mailako hizkuntza bihurtzen du. Gure helburua euskaldun eleanitzak hezitzea da eta Lege honek arriskuan jartzen du helburu hau eta Euskararen normalizazioa.

39


ikasten

Artikuluak

Espainiako Gobernuak iragarri du arlo honetan 10.000 milioi euro murriztuko dituela 2015 urtera bitartean. Neurri ba­ tzuk dagoeneko azaldu ditu Wert ministroak: ikasgelako haur kopurua handitzea, irakasleek eskola-ordu gehiago ematea, ordezkapenak gutxitzea… LOMCE BOEn argitaratzen denetik 14 hilabeteko epea igarota hasten den lehen ikasturtean ezarriko da. Beraz, 2013ko uztaila baino lehenago argitaratuz gero, 2014-2015 ikasturtean sartuko litzateke indarrean. Aldiz, uztailaren ondoren argitaratuz, 2015-2016 ikasturtean. Indarrean sartzeak (Hasieran: Lehen Hezkuntzako 1./2./3. mailak; DBHko 1. & 3. mailak; Batxillergoko 1. maila eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. maila) aldaketa guztien ardura eta kudeaketa suposatuko luke. Oraingoz ez dira ikasle ratioak nahiz irakasleen jarduna eta beste zenbait xehetasun aipatzen baina ez dago zalantzarik bere unean azalduko direla. Aipatu diru kopurua aurrezteko ezinbestekoak izango dira murrizketak, eta hauen ondorio zuzena hezkuntzaren kalitateari eragingo dio, ikasleen bereizketa traketsa eta zentzugabea ezarriz, laguntzak eta bekak murriztuz eta baliabide didaktikoen urritzea erakarriz. Kalitatezko irakaskuntza publikoa bermatzeko, ezinbestekoa da erakunde publikoen konpromiso ekonomikoa eskolan behar diren baliabide material eta giza baliabideak izateko. Hezkuntzan inbertitzea etorkizunean inbertitzea da, eta hainbeste miloi euro murriztea gure seme alaben etorkizunean murriztea da, etorkizuna konprometitzea. LOMCE inplementatzeak ekarriko duen gastua ez da makala izango: datuen arabera, bi ikasturtetan 408 milioi euro ordainduko ditu Madrilek eta beste 927 milioi euro erkidegoek –hasieran adierazitakoaren boskoitza-. LOMCEren lehen hiru urteko inplementazioan Madrilek 927 milioi euroko zuzeneko kostuak bere gain hartu beharko ditu. Bestalde, “sendotze kostuak” izango dira. Ezarpenak iraungo dituen hiru urteen ondoren, sendotze fasea hasiko da (2020ra arte). Fase horretan, autonomia erkidegoek ordaindu beharko dituzte legeak sortuko dituen zeharkako kostuak; gastu horietan, berebiziko eragina izango du ikasketak garaia baino lehenago uzteko indizearen murrizketak – zenbat eta ikasle gehiago aritu hezkuntza sisteman, orduan eta gehiago inbertitu beharko da-. Hau da, autonomia erkidegoen inbertsio ahalmenak eragina izango du legea arrakastaz sendotzeko aukeran. Bestalde, proben ebaluazio/zuzenketak ikastetxetik kanpoko arduradunen esku usteak, berauei dagokion ordainketa arazoa sustatzen du etengabe, lurralde eta ikasmaila guztietan. Legea ezartzeko garaiko kostu hauek, 927 milioi euro, autonomia erkidegoek bere gain hartu eta kudeatu behar dituzte. Edozein erreforma implementatzeko diru asko behar da, baina, LOMCE implementatzeak ez du hobekuntzarik ekarriko, alderantziz, atzera pauso handia izango da.

MANIFESTUA

SINATZAILEAK: EHIGE, BIHE, SAREAN, IKASTOLEN ELKARTEA, ERKIDE IRAKASKUNTZA,SORTZEN-IKASBATUAZ, KRISTAU ESKOLA, BIDELAGUN, IKASLE ABERTZALEAK, HETEL, IKASLAN, CCOO, FETE-UGT, HETEL, EIB, ELIZ BARRUTIKO IKASTETXEAK, IKASGILTZA, KONTSEILUA, HIK HASI.

Euskadiko hezkuntza komunitate osoaren ahaleginak bateratzeko xedez, otsailaren 9an “LOMCERI EZ, GURE HEZKUNTZARI BAI” manifestua aurkeztu zen, Bilbon. Sorreran, hogei hezkuntza eragilek sinatu zuten manifestu hori. Funtsean, LOMCE ezartzeak ikasleen hezkuntza prozesuan eta hezkuntza sisteman bertan izan ditzakeen ondorio larriak salatu nahi dira manifestuaren bidez, eta euskal hezkuntza sistema propioa aldarrikatu. Agiri hori ikastetxe guztiei helarazi zaie, erabaki eta partaidetza organo guztiek (Eskola Kontseilua, IGEa,…) sina dezaten. Era berean, atxikimendua eskatu zaie erakunde ofizialei, alderdi politikoei, elkarteei eta euskal herritarrei, oro har, euskal gizartearen gehiengoa LOMCEren kontra dagoela adierazteko eta, hala, lege hori atzera bota dezaten eskatzeko.

40


ikasten

Protagonistak

BETI GOGOAN IZANGO ZAITUGU! Maiatzaren 15ean, Mikel Aiertza Urrestarazu gure ikastolako ikasleari gertaturiko zoritxarreko ezbeharraren aurrean, Urola Ikastolak bere samina adierazi nahi du dolu adierazpen gisa.

MIKEL AIERTZA URRESTARAZU

(Urola Ikastolako ikaslea)

Zoritxarreko egun batean arratsarekin batera heldu zitzaigun guri berria burni goriz bat-batera ordudanikan ezina zaigu hitz bat ahotik atera beti gogoan izango zara goiz-goizetikan gauera udaberriko txolarre txiki kantariaren antzera. Errezil, 2013ko maiatzaren 15ean Bihotzean dugun ezinegona eta mina izan dadila Mikeli zor diogun estimuaren adierazgarri. Jaso dezatela familiak, lagunak eta kideak guztion elkartasuna eta berotasuna.

JONE ZABALETA Valentziako eta Avilako proben ondoren, hainbat txapelketa izan ditu Jonek. Lehenengoa, Azkoitian izan zuen, apirilaren 27an egon zen kilometroko proban. nesketan aurrena iritsi zen, 3:11ko denbora eginaz. Hurrengo bi asteetan, Gipuzkoako txapelketa izan zuen Donostiako pistan.

1.000 metrotan Gipuzkoako azpitxapeldun izatea lortu zuen, 3:06ko kronoa eginaz, espainiako minima. Beraz, Espainiako txapelketarako klasifikatu da, uztailean edukiko du Bartzelonan, Granollers-en. 600 metrotan Gipuzkoako txapeldun izan da berriz, 1:42ko denborarekin. Aipatu beharra dago, maiatzaren 23an Malagara doala Espainiako pista txapelketara, bertan, 1.000 metro egingo ditu Euskadiko Selekzioarekin.

41


ikasten

Protagonistak

UROLA IKASTOLA: Azkue literatura sariak Martxoaren 13an, gaztetxoen artean literatura sustatzeko Euskaltzaindiak antolatzen dituen “Azkue literatur sariak” banatu ziren Bilbon duen egoitzan. Azken urteetako ohitura onari jarraituz, beste behin, aurten ere, Urola Ikastolako ikasleak sarituak izan dira. Batetik Iñaki Arizmendi, “Altxa Porru” ipuinarekin; eta bestetik, Nerea Urrestilla “Maialenen egunerokoa”rekin. Biak ala biak liburu batean argitaratuko dira beste ipuin sarituekin. Egia esan, baziren beste dozena erdi bat maila gorenekoak, baina… Bejondaizuela! Hona hemen bi ipuin hauetako pasarte batzuk:

ALTXA PORRU! Nire begiek berehala egin zuten tupust neska haietako batenekin. Bi begi berde haiek niri begira zeuden! Bihotzaren taupadak tupustean bizkortu ziren, abiantzadan doan zaldia lez. Zerbait esan nahi nion, bere arreta erakarri; baina ez zitzaidan hitz osorik iristen ezpainetara. Azkenean, zerbait atera zitzaidan ………………….. Hantxe geratu nintzen, kieto, plazaren erdian, esku bat poltsikoan, eta bestea baso bati helduta; hankak zabalik, eta tonto aurpegiarekin.

MAIALENEN EGUNEROKOA Urte zahar, urte berri! Pozik nago. Etxean familiarekin Urte Zaharreko afaria eta gero, lagunekin atera naiz. Kalean giro aparta, jendez gainezka. Eta taberna batean mutil bat ezagutu dut. Ez dakit askotxorik berari buruz; bere izena, argazkia eta mugikorraren zenbakia baino. Aitor du izena, eta zenbakia … ia ahaztu egin zait! Eskerrak poltsikoan daramadan egutegi zaharrean apuntatu dudan. Mugikorrean Iker ezabatu, eta bere lekuan Aitorren zenbakia gorde dut. Ez dut azkarregi joan nahi, eskarmentua badut lehen ere. Baina barnean piztu zaidan sugar txiki honek kili-kili egiten dit. Eta zer demontre! Atsegin dut.

42


ikasten

Protagonistak

n i k e gur

e kastola t r u 25 AzkoitikoMI unibe r

Xabie

MARI KARMEN DIEREZ

SORKUNDE GARATE

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI Zure baitan naukazuna nauzu Vishnu Priya (2012an)

Josebe Unanue

Joseba Mendia

Jubilatu egin zaizkigu!

Gozatu dezatela bizimodu berriaz!

25 urte irakaskuntzan … eta jarraitzeko prest! UROLA IKASTOLA Josu Alberdi

Manolo Sudupe

Juan Ramon Errasti

43

Pello Bastarrika

Mª Jesus Aranburu


ikasten

Protagonistak UROLA IKASTOLA:

Administraritza eta Finantzetako ikasleek praktikak EGITEN atzerrian Erasmus beka bati esker, hiru hilabetez Londresera etor­tzeko aukera eman zidaten Goi mailako Administrazio eta Finantzak moduluko praktikak egitera. Martxoaren hasieran, azken azterketak amaituta, Euskal Herriko beste 6 ikaslerekin batera etorri nintzen hona. Guztiok ere Lewisham auzunearen inguruan eta elkarrengandik nahiko gertu dauden familien etxeetan bizi gara, eta maiatzaren bukaera arte, geuk ikasitako arloarekin lotura duten lan praktikak ari gara egiten Londreseko enpresa desberdinetan. Aukera honen berri izanda, argi neukan atzerrian egin nahi nituela praktikak, eta zalantzarik gabe, bizitzen ari naizen esperientzia hau oso positiboa eta guztiz aberasgarria ari da izaten niretzat, maila profesional zein pertsonalean. Izan ere, mundu osoko kultura, jende eta hizkuntzak biltzen diren hiri erraldoi honetan hainbeste gauza daude egin, ikusi, ezagutu eta disfrutatzeko… Hemen ez dago aspertzeko denborarik! Baina ezta nahi den guztia egiteko ere! Astelehenetik ostiralera, Londres hirigunean dagoen Global Banking Training izeneko enpresara joaten naiz. Bertan, Greensea Capital bankuarekin elkarlanean, unibertsitateko ikasle zein profesionalei zuzendutako Banku Inbertsioetarako kurtsoak eskaintzen dira internazionalki; eta nik, batez ere bezeroekiko arreta eta lan administratiboaz arduratuz, enpresako harreran egiten dut lan. Asteburuetan berriz, neu bezalaxe praktiketara, ingelesa ikastera, lanera edo beste esperientzia berri bat bizitzera etorri diren leku desberdinetako jendearekin elkartzen naiz hainbat planetarako: Londreseko auzo, parke, txoko, museo edo azokak ikusteko, ekitaldi, kontzertu, musikal eta festetara joateko, erosketak egiteko, inguruko herriak bisitatzeko… Samuel Johnsonek behin esan omen zuen bezela, “If you are tired of London, you are tired of life”. Eta zenbaitetan eguraldiak, garraioak, jendetzak, hiriko presa eta handitasunak nekatu egin zaitzakeen arren, ni oraindik ez naiz nekatu Londresen bizitzeaz! Zorionez, jende oso jatorra ezagutu dut eta pareko praktikak tokatu zaizkit. Oso gustura nago! Praktikak atzerrian egitea esperientzia bikaina da benetan; aukera izanez gero animatu eta bizi beharrekoa, dudarik gabe. Irantzu Zinkunegi

Liburuak

Eguneroko Prentsa Aldizkariak

Euskal Musika DVDak

LIBURUDENDAK

Papertegia

Fax Zerbitzua

Tfnoa. 943 85 32 62 - Faxa: 943 85 26 01 Nagusia, 46 - AZKOITIA

30 urtez zuen agindura

Foru Ibilbidea, 3 - AZPEITIA

44


Protagonistak

ikasten

Administrazio eta Finantzak" goi mailako zikloko lehenengo ikasturtea egin ondoren, praktikak atzerrian egiteko aukera nuela jakin nuen. Aukera paregabea iruditu zitzaidan esperientzia berri eta aberasgarri bat bizitzeko, eta ez nuen inongo zalantzarik izan izena emateko momentua iritsi zenean. Europan egin nahi nituen praktikak baino ez nuen herrialdea aukeratzerik izan. Maltara joango nintzela jakin nuenean, batetik harridura eta bestetik poza sentitu nituen. Praktikak Maltako hotel batean burutu ditut, eta esperientzia oso aberasgarria izan da niretzako gauza asko ikasi baititut. Gainera ingelera etengabe erabili beharra dago hotelean bai Maltako herritar eta atzerritarrekin, eta espero bezala nire maila hobetu dut. Esperientzia ahaztezina izan da eta erabat gomendagarria. Maltan pasatako 12 aste hauetan lana egitez gain, bertako bazter eta txokoak ikusteko tarteak hartu ditut. Asko gustatu zaizkit La Valetta hiriburua eta Mdina eta Rabat, St Paul´s Bay, Masascala... eta nola ez, Blue Lagoon zoragarria Comino irlan. Lagun berriak egiteko aukera paregabea eta bertako gaua gozatzeko modu paregabea, denerako eta denbora baitago. Xanti Azcune Tolosa

Euskadiko Musikari Gazteen VII. Lehiaketan Urola Ikastolako ikaslea den Beñat Etxabe bonbardinoarekin txapeldun Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioa, aurtengo lehiaketaren antolakuntzaren arduraduna izan zen. 2012-2013 ikasturtean edozein Kontserbatorio, Oinarrizko edo Lanbide ikasketen Onarturtako Ikastetxetan, edo Euskadiko edozein Musika Eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek parte har zezaketen. Aurtengo lehiaketan 102 partaide izan dira modalitate ezberdinetan:tekla,ako rdeoia,hari musikatresnak,e.a.Haize-metalaren sailean 2.Batxilergoko ikaslea den Beñat Etxabe Merinok bonbardinoarekin 1.saria eskuratu du “ex equo” beste lehiakide batekin batera A kategorian(16-19 urte bitartekoen artean). Beñaten errepertorioa hauxe izan zen: 1. “Rhapsody for Euphonium” – James Curnow. 2. “Cavatine op. 47” – Demersseman. Juan Carlos Ribellesek egokitua. 3. “Slavonic Fantasy” – Carl Höhne. Juan Carlos Ribellesek egokitua.

45


ikasten

Gurasoen txokoa

Karmelo Etxegarai Ikastolako Kirol Proiektua

ESKOLA KIROLA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik benetako apustua egin du eskola kirolaren alde. Azpeitiko Udalak herriko ikastetxeei Kirol Proiektua egiteko eskaintza luzatu zien. Ikastolak onartu egin zuen eta Kirol Management S.L.U. enpresako kirol teknikaria den Alex Astigarragarekin harremanetan jarri eta lanean hasi ginen. Ez dugu nahi Eskola Kirola ekintza solte bat izatea, eta proiektuaren helburua hori lortzea da, hau da, eskola kirola modu egoki eta sistematiko batean aurrera eramango dugun ekintza izatea. Proiektu honetan, aurrez aipatutako, Azpeitiko Udala eta Kirol Management S.L.U-z gain Ikastolako Hezkuntza Komunitate osoa (Zuzendaritza, Guraso Elkartea, Irakaslegoa, Kiroletako Koordinatzailea eta Kirol Batzordea) parte hartzen ari da. Hezkuntza Komunitateak duen papera guztiz parte-hartzailea da eskola kirolaren eskaintzan, helburuetan, metodologian eta funtzionamendu orokorrean erabakiak hartzerakoan. Proiektu honen ezarpena modu progresibo batean egingo da, eta jada, 13-14 ikasturtean hainbat erabaki aurrera eramango dira. Erabakiak ikasleen kirol garapenerako egokiak direlakoan hartuko dira, beraiek baitira protagonista nagusiak. 1) Zer da Ikastolako Kirol Proiektua (IKP)? Ikastolak ikasleei kalitatezko eta egokia izango den eskola kirola bultzatuko duen dokumentu-lan tresna da. Dokumentu honetan oinarrizko zenbait galdera erantzungo dira, ikastolaren “kirol filosofia” zehaztuko dutenak: non gaude? zer nahi dugu? Nola egingo dugu? Nork egingo du? Eta nori zuzenduko zaio? Gure kasuan Ikastolako Kirol Proiektua egiteko, hezkuntza komunitate osoa inplikatu da: Zuzendaritza, Guraso Elkartea, Irakaslegoa, Kirol Koordinatzailea eta Kirol Komisioa. Kirol Proiektua, momentu hauetan, kirol munduan, batez ere ikastetxeetan, ardatz nagusi bihurtzen ari da. Hala, Donostiako, Irungo eta beste zenbait herrietako Ikastetxeetan zabaltzen ari den proiektua da. 2) Zein da Kirol Proiektuaren helburua? Helburu nagusia eskola kirolari kalitatea eta koherentzia ematea da. Horretarako, Ikastolak, Kirol aldetik curriculum proiektuan duena eta, eskola kirolarekiko, dituen helburuak uztartu behar ditugu kirol eskaintzan. Honetaz gain, beste hainbat helburu ditugu: - Modu sistematizatu batean funtzionatzea (egiten dena idatzita egongo da, dokumentu malgua izango da), eta ez momentuan dagoen koordinatzailea edota entrenatzailearen gain dena egotea, baizik eta ikastolaren menpe. - Ikastolan zer landu nahi den denak argi izatea, helburuak argi eta garbi zehaztea eta denok talde moduan lana egitea. - …

3) Zein lan metodologia erabiltzen ari da Karmelo Etxegarai ikastola? Egia esanda, guk enpresa bezala ematen ditugun urratsak, hasieratik eta inongo arazorik gabe, aurrera doaz, benetan lan taldeak jarrera ona du, guztiz aktiboa, eta proiektua lan erritmo egokian doa. Zalantzarik gabe lan asko dago egiteko, baina gogoa badago, benetan garrantzitsua dela ikusten baita. Momentu hauetan lan taldea osatuta dago eta honek helburu eta funtzionamendu orokorrak oso ondo zehaztuta utzi ditu. Orain helburu orokor horiek aurrera eraman ahal izateko jarduera planak antolatzen ari gara (kirol plana, ekonomi plana, osasun plana, komunikazio plana,…). 4) Zer hobekuntza ekarri dezake Karmelo Etxegarai Ikastolara eta orokorrean eskola kirolera proiektu honek? Nik hainbat puntutan zentratuko nituzke hobekuntzak: - Hezkuntza komunitate osoak eskola kirolaren errealitatea ezagutzea eta, onerako denean eta baita txarrerako ere, batez ere bigarrengoan, konponbideak ahalbideratzea ahalik eta azkarren. - Aurretik aipatu bezala, egiten dugun eskola kirolak koherentzia izatea nahi dugu. - Arazo asko ekiditea: • Inplikatutako guztiek ezagutuko dituzte helburuak • Erabakiak taldean hartuko dira • Guztien betebeharrak zehaztuta egongo dira eta bete egingo dira Ikastolak eskaintzen dituen ekintzetatik eskola kirola partehartzaile gehien dituen ekintza da, eta benetako ekintzak eta gogoetak eskatzen dituen kopuruetan gabiltza, ezin dugu momentu puntualetako erabakiekin funtzionatu. Ikaslea eta bere kirol ibilbidea kontutan hartu behar ditugu kirol ohitura onak bultzatuz.

46

ZUTARRI GURASO ELKARTEA


Gurasoen txokoa

ikasten

Haserre, baina itxaropentsu Berriro ere, atzerapena. Aurrena, 2013/2014 ikasturterako martxan egongo zela agindu zuten. Ondoren, 2014/2015 ezarri zuten epemuga bezala. Orain, data zehatzik eman ez duten arren, proiektua atzeratu egin dela, baina, ondo bidean, 2015/2016 ikasturterako eraikin berria ikusiko dugula esan digute. Hasiera hasieratik, arduragabekeria politikoaren irudirik garbiena, eraikin berriaren harira ikusten ari garena: akordio urbanistikoak, lursailen eskualdatzeak, gobernu aldaketak, aurrekontuen luzapenak ‌ 2007an leku-arazoaren gaiarekin gurasoak ate-joka hasi ginetik, aitzakiak bata bestearen atzetik etorri dira. Hilabete honetan bertan jaso dugu azken albistea. Pello Bastarrika Azkoitiko alkatea eta Esther Lizarralde alkateordea Lakuan egon dira, Olatz Garamendi Hezkuntza sailburuorde berriarekin bilduta, Xabier Muniberen eraikin berriaren egoera zertan dagoen eta proiektua zein fasetan dagoen jakiteko. Bertan emandako informazioa, honakoa: egitasmoa martxan dago, bere bide administratiboa egiten ari da, baina hainbat arrazoi tarteko, atzeratuta doa. Aurreko Jaurlaritzak aurtengo abuztu alderako hondeamakinak lanean hasiko zirela esan bazigun, oraingoak datorren urteko martxorako aurreikusi du eraikin berriaren lanen hasiera. Gazitik, gozotik baino gehiago du egoera honek; mila arrazoi baditugulako haserretzeko eta dagokionari erantzukizun eske hasteko. Dena dela, eraikina egin egingo dela agindu dute, eta alde horretatik, krisi garaiotan, gustura egoteko moduan gaude. Luze joko luke borroka hau hasieratik aipatzeak, eta luze joko luke ikasle guztiak, HH2-tik hasi eta DBH4-raino pairatzen ari diren gabeziak aipatzeak. Larrienetako bat aipatzearren, Urola Ikastolan egokitu dituzten sotoetan eskolak hartuko dituzten umeen egoera; zarata, hezetasuna, leku eskasia ‌ Ez dira gutxieneko baldintzak bermatzen, eta horri irtenbide egokia eman behar diogu. Horregatik, umeek bi edo hamasei urte eduki, guraso guztiok dugu zer borrokatu. Proiektu bakar bateko kide gara guztiok, eta guraso eta irakasle guztion ardura da gure haurren hezkuntzarako baldintza egokiak exijitzea. Arazoa guztiona da, gurasoona eta irakasleena. Guztion indarrari esker lortu dugu orain arteko pausuak ematea. Jakin badakigu, gurasoen presiorik izan ezean, eraikinaren proiektua auskalo nongo bulegoren bateko kutxaren batean gordeta egongo litzatekeela. Batzorde honek lanean jarraituko du, baina guztion laguntza behar dugu. Ez dugu atzerapen gehiago ametituko. Irakasle eta guraso guztiei dei egiten diegu, antolatuko ditugun ekimenetan parte hartzeko. Erdigunean jarrita dugun helburuak, guztiok batu behar gaitu, irakasle, zuzendari eta guraso. (Edozein ekarpenetarako, gure helbide elektronikoa, horra: xabiermunibegurasoak@gmail.com)

Eraikin Berriaren Aldeko Gurasoen Batzorde Bateratua

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel.-Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti.com

47


ikasten

Ospakizunak

XVI. IKASTOLAREN EGUNA Azkoitiko ikastola Xabier Munibek HLHI eta DBHko, UDABERRI eta ELKARLAN guraso elkarteak antolatuta, XVI. “Ikastolaren Eguna� ospatuko da ekainaren 15ean. Goizean, 10:00etan hasita, kirolak eta jolasak izango dira. Eguerdian Guraso Elkartekoek pintxoak eta edariak eskainiko dizkigute, ondoren, 14:00ak aldera HHko aretoan, bazkari gozoa jateko aukera izango dugu: paella (urteroko guraso ohiek prestatua), oilaskoa, ijito besoa izozkiarekin eta kafea. Bazkal ondoren nahi duenarentzat DJarekin dantza. Benetan programa atsegina aurtengoa ere.

XXXI. IKAS-KIROL KROSSA Ikas-kirol Krossa,.Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko HLHIikas-kirol taldeak eskola kirolaren egutegiari bukaera emateko urtero burutzen duen ekintza bat da. Aurtengoa, XXXI.a izan zen eta ekainaren 2an goizeko 10:30ean eman zitzaion hasiera.

Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Elgoibarko... Haur Hezkuntza 04 eta 05, Lehen Hezkuntza 1-2-3-4-5-6 eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek parte hartu zuten. Urtero bezala, giro ezin hobean burutu zen.

48


ikasten

Ospakizunak Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolaren

”XXII. Bertso paper lehiaketa”ko sari banaketaren jaialdia Sari banaketa, maiatzaren 31n egin zen Joxe Luis Gorrotxategi, Anjel Larrañaga eta Eneritz Artetxe bertsolariekin, Azkoitiko Baztartxo aretoan eguerdiko 12:30ean. Ondoren bertso saioa. Antolatzaileak: Ikastolaren “Indarlan” eta “Udaberri” Guraso Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babesean. Epai mahaian Anjel Larrañaga, Agustin Arrieta eta Xanti Izagirre aritu ziren eta Guraso Elkarteko Juan Artola eta ikastolako bertso eskolako arduraduna. A kategorian, 12-14 urte bitartekoak. 52 lan sorta aurkeztu dira. B mailan aldiz: 14-16 urte bitartekoan 10 sorta. Partaideak, Azkoitikoaz gain, Azpeitia, Zarautz, Legazpi, Donibane Lohitzune eta Azkaingoak JAIALDIAREN EGITARUA: • Aurreskua saridun, bertsolari eta ikusleei - Dantzariak: Naroa Gabilondo, Maialen Epelde, Ane Mendizabal, Goreti Zubeldia, Elene Araujo, Jone Pozo, Saioa Gajate eta Jose Antonio Mendizabal - Txistulariak: Ander Benitez, Haizea Ribera, Josu Odriozola eta Xabier Martin ikasle ohiak. • Saridunen bertso sortak entzun aurretik, bertso eskolako kideek aurkezpen kopla bat eskainiko diete, ondoren Joxe Luis, Anjel eta Eneritzek, hurrenez hurren, sorta hori baloratuko du. • Sari banaketan zuzendaritza, guraso elkarteko kide eta udalaren ordezkariek hartuko dute parte • Saioa amaitzeko DBHko 1.mailakoak, “Gu ere bertsolari” programan parte hartu dutenen esku egongo da, Gorrotxategi, Larrañaga eta Eneritzi gaiak jartzea, beraiek izango baitira lan hori burutuko dutenak, hala nola: puntuak emanaz, ofiziotan, gaia emanda eta puntutan arituz.

49

SARIADUNAK: Azkoitiko Onena: Xabier Munibe Ikastolako JONE ZABALETA: Gaia: etxe kaleratzea 14-16 urtekoen artean: 1.saria Xabier Munibe Ikastolako JON IZAGIRRE: gaia: XX. mendean Espainia 2.saria Legazpiko ANE BELOKI: Gaia: Festak iritsi zaizkigu eta… 3.saria Azpeitiko OIER ETXEBERRIA: Gaia: Teknologia berriak 4.saria Azkaingo AITOR SERVIER.: Gaia: Ni izotz 12-14urtekoak: 1.saria: Azkoitiko LIBE URZELAI eta GARAZI LEGARDA-EREÑO: Gaia: Azkoitia 2.saria: Azkoitiko GORKA OSA eta JULEN ALDALUR: Gaia: Kirolen asmakizunak 3.saria Azkoitiko NAGORE ORBEA: Euskal Herria 4.saria Azkoitiko MADDI OLARIAGA eta LEIRE GABILONDO: Gaia: Nire txakur “Zai”


ikasten

Euskararen txokoa

EUSKARA HOBETUZ “LIBURUA ERORI ZIK� Aldizkariaren azken aleetan, gehiegizko mailegutzaz, eta honek euskarari dakarkion kalteaz aritu ondoren, oraingo honetan, guk geuk, euskaldunok geure hizkuntzari egiten diogun kalteaz arituko gatzaizkizue. Egun, tamalez, euskarari bene-benetako kaltea egiten dioten erabilera okerrak gero eta ugariagoak dira.

Liburua erori zik. Horrelakoak, zoritxarrez, gero eta maizago entzuten ditugu gure artean. Normaltzat jotzen ditugu, behin eta berriz erabiltzen ditugu. Euskarak badu goian aipatu esaldiak esateko era jatorra.

Liburua erori zait Liburua erori zitek (azkoitiarrez) Liburua erori egin zaidan (noka) Liburua erori egin zaidak (toka) GOGORATU ETA EKIDIN, euskarak merezi du eta. Bazter ditzagun erdalkeriak eta erabil dezagun geure hizkuntza jatortasunez, geuk ez badugu egiten inork ez baitu egingo. HALA BEDI!

50


Urola Ikastolako ekintza osagarriak

DBH 1, 2, 3 Azpeitia

ikasten

Sara eta Donibane Lohitzune

Iritsi bezain laster Sarako leize zuloa ikustera joan ziren gida baten laguntzaz.Gida honek esplikazio oso zehatzak eta interesgarriak eman zizkien hango historiari buruz. Gero, Donibane Lohitzunen bazkaldu eta hiria ikusteko aukera izan zuten.Horretarako frantseseko andere単oak hiriaren planoa eman eta galdera sorta bat eskaini zien ikasleei kalean zehar mintzamena lantzeko lagungarri izango zelakoan.

51


ikasten

Urola Ikastolako ekintza osagarriak

Algorriko Interpretazio Zentruan eta Zumaiako Itsasaldean

DBH 2 Azpeitia

CANDANCHU

DBH 1 Azpeitia

Martxoaren 4tik 8ra, Urola Ikastolako DBHko 2.mailako ikasleak bi txandatan Candanchuko eski estaziora joan ziren eta han hiru egun pasa zituzten. Bertan eskiak alokatzen zituzten eta egunero monitore baten laguntzaz batzuk eskiatzen ikasi eta beste batzuk bere maila hobetzen zuten. Denak leher-leher eginda iritsi arren etxera, sekulako esperientzia polita izan zela azpimarratu zuten.

52


Urola Ikastolako ekintza osagarriak

Eureka Zientzi Museoa Biologia-Geologia mintegiak irteera bat antolatu zuen apirilaren 19an, Eureka! Zientzia Museora Batxilergoko 2. mailako Biologiako ikasleentzat. Irteera hau “GENETIKA MOLEKULARRA” gaiari loturik zegoen. “Egin genetika” tailer honetan praktikak eginez, eduki hauek landu zituzten: - Genetikak gaur egungo gizartean dituen erabilerak: elikagaiak aldatzea. - Gure DNA erauztea eta ikustea. - Transgenikoak ezagutzeko protokolo esperimentalak egitea, horretarako elektroforesia egin, soja eta arto transgenikoa antzemateko. - Manipulazio genetikoaren ondorio sozialak eta balorazio etikoak ezagu­ tzea. Eta ondorengo helburuak landu ziren: - Organismo transgenikoak zer diren ulertzea. - Biologiak eta teknologiak elkarri nola eragiten dioten eta gizarteari zer ekarpen egiten dioten ulertzea. - Genetika molekularrean erabiltzen diren azterketa teknikak ezagutzea.

53

ikasten

2. Batxilergoa Azkoitia - Azpeitia


ikasten

Urola Ikastolako ekintza osagarriak

EUROPA 2013 Asteazken gaua, “azken generazioko” autobusa eta kirioak dan­ tzan. Lagun batzuk elkartu eta beste ba­ tzuei agur esan genien, Parisera gindoazen. Lehenengo gaua luzea izan zen, ezin ohitu autobus ziztrineko aulkietara; hala ere, nola edo hala, lo hartu genuen. Azkar esnatu ginen ordea Eiffel dorrea lehengoz ikusi genuenean. Zaila da Paris egun batean ikustea, baina tokirik esanguratsuenak bisitatu genituen, esaterako: Louvre museoa, Notre Dame, Sacre Couer, Madeleine... Arratsaldeko zazpiak inguruan, Brujaserako bidea hartu genuen. Iritsi ginenean berandu zen eta batzuk kalera joan ziren arren, gehienok ostatuan geratu ginen lo seko! Hurrengo eguna Brujas ikusteko aprobetxatu genuen, hura bai herri ederra! Argazki pila atera eta Belgikako txokolateaz gozatu genuen, baina ezin Belgikatik alde egin bertako garagardoa probatu gabe, beraz, autobusera joan aurretik musika eta gazte giro bikaina zegoen plaza eguzkitsu batean egon ginen azkeneko tragoak hartzen. Autobusera sartzean ordea, ez genuen tristura handirik Brujasetik alde egiteagatik, Amsterdam baikenuen hurrengo helmuga. Iritsi orduko jabetu ginen hiriak zuen xarmaz eta hurrengo hiru egunetan gozatu genuen. Benetan hiri ederra Amsterdam: ederra, lasaia, kultura anitzekoa... "Munduko hostatu txarrena" bezala ezagutzen denean igaro genituen hiru egunok, eta egia esan, geuri onenetako bat iruditu zitzaigun. Egunez, hiriko txoko guztiak arakatu genituen: kanalak, Anna Franken etxea, auzo gorria, Dam Plaza... Gauez festa ederrak izan genituen, bai ostatuan baita kalean ere. A ze parreak ostatuko Ingelesekin, jende zoroa benetan! Amsterdamez nahikoa gozatu ondoren, pena pixka batekin Municherantz abiatu ginen. Autobusean igaro genuen gaua eta jada oihututa geundenez bertako aulkietara, aise hartu genuen lo. Munichera biharamunean iritsi ginen. Maletak ostatuan utzi eta turismo pixka bat egitera abiatu ginen. Amsterdamek zuen xarma ez zuen arren, Marienplatz bezalako leku ederrak ikusi genituen.

1. Batxilergoa Azkoitia - Azpeitia

Gau hartan Allianz Arena futbol zelaia bisitatu genuen. Championseko Bayern-Juventus partida jokatzen zen eta bertan ikusi ez genuen arren, giro bikainaz gozatu genuen. Geroago mundu osoan ezaguna den HB garagardotegi historikoan afaldu genuen. Egun hartan gutako baten urtebetetzea zen eta ospatzeko, tirolesa bat bezala jantzi genuen eta festara joan ginen. Hurrengo egunean batzuk Allianz Arena barrutik bisitatzera joan ziren, beste batzuk Datsauko kontzentrazio esparrua bisitatu zuten eta beste batzuek Lorategi Ingelesa. Eta nola ez, etxekoentzat alemaniar saltxitxak erosi genituen. Gauean, berriro HB-n afaldu eta Munichen genituen azkenengo uneetaz gozatu genuen. Goizean goiz, autobusa hartu eta Nizarantz abiatu ginen. Bidean bi geldialdi azkar egin genituen. Neuchswainstein gaztelua elurturik, ezin ederrago zegoen. Handik Austriatik eta suitzar alpeetatik igaroz, Italiara, Comoko Lakura iritsi ginen. Hura ikusi eta Nizara joan ginen eta nekatuta geundenez eta euria ari zuenez (gure bidaian lehenengoz), ohera sartu ginen. Esnatzean, maletak prest utzi eta hondartzara joan ginen. Eguraldi ederra ari zuen eta bidaia guztian alboan eduki genuen berokia ostatuan lagata irten ginen. Harrizko hondartzan pasiera bat eman ondoren, bazkaldu eta Monacora joan ginen. Monacon, inoiz ikusi ditugun yate handienak, auto luxuzkoenak eta denda garestienak ikusi genituen. F1-eko errepidean zehar ibili ginen eta Erregeen Jauregia eta Casinoa bisitatu genituen; batzuek Casinoan dirua irabazi eta guzti egin zuten! Arratsean, gure bidaiaren azken txanpa hasi genuen. Bide osoan lo etorri ginen eta autobusean matxura bat izan eta ia Frantzian geratu baginen ere, lagun batzuen zurrunkekin bakarrik esnatu ginen. Goizean goiz iritsi ginen Azkoitira, triste baina etxeko ohean berriz sartzeko gogoz. Sekula ahaztuko ez dugun bidaia eta egunen batean berriro egingo genukeena izan da Europakoa. Sara Beristain eta Ania Diez

54


Urola Ikastolako ekintza osagarriak

ikasten

1. Batxilergoa Azkoitia - Azpeitia

AHAZTEZINA

Martxoaren 29a, goizeko seiak, orduan hasi zen astebete iraungo zuen bigarren batxilergoko ikasleen Paris-Malta ikasbidaia. Ordu txikiak izan arren, han ez zen inolako logurarik nabari. Poza, gogoa, irrika, ezinegona … bezalako sentimenduak ziren nagusi. Miarritzera gindoazen, bertan hartu behar baikenuen gure lehen hegazkina. Maletak, motxilak … izugarrizko pisua genuen soinean, baina, dudarik gabe, gure emozioen poltsan generaman pisurik handiena. Maletak fakturatu, zertxobait gosaldu, eta denboralditxo bat igaro ondoren, hartu genuen zuzenean maitasunaren hirira eramango gintuen hegazkina. Hegazkinak lurra hartu bezain laster, maletak hartu, autobusean sartu eta egun batez gure etxea izango zen aterpetxera abiatu ginen. Egun osoan ez ginen gelditu ere egin, Notre Damme , Eiffel Dorrea, Madeleine eliza, Louvre museoa … hiri zoragarriko tokirik esanguratsuenak bisitatu genituen. Gauen, berriz, afaldu eta dantzalditxo batzuk egin ostean, segituan aterpetxean logurak hartu gintuen. Goizeko zortziak puntuan ginen autobus barruan. Aireportura joan, maletak berriro fakturatu eta denboralditxo bat bertan egon ondoren, hegazkinean Maltako hiriburura abiatu ginen, Valletara. Eguzkia zen Maltan nagusi, eguzkia eta eguraldi ederra, eta hotza, hango hotz jasangaitz hura, Parisen utzi genuen. Behin aireportuan, 80.hamarkada ingurukoa izango zen autobusak eraman gintuen astebeterako gure txokoa izango zen ostatura. Polita benetan txokoa, baina kalera joatea nahiago genuenez, berehala desegin genituen maleta guztiak. Tripan bagenuen jada zuloa eta jatetxe itxuroso baten bila abiatu ginen. Pizzeria eder bat aurkitu genuen eta bapo gelditu ginen. Afaldu ostean, oherako gogorik ez eta dantza pixka bat egitera abiatu ginen. Izugarrizko astea izan zen. Egunak ziztu bizian pasa zitzaizkigun. Egun horietako batean, Valleta, Maltako hiriburua bisitatu genuen, bertako paisaia ederrez eta monumentu historikoez disfrutatuz. Hurrengoan berriz, egun osoko txangoaz gozatu ahal izan genuen, Comino eta Gozoko irlak itsasontziz bisitatuz. Guzti hau saxofonista baten doinuak entzunez. Aipatu gabe utzi ezin ditugun festez beteriko aste zoragarria. Gure adineko edozein gazteri izatea gustatuko zitzaion bizi paregabea. Apirilaren 6an amaitu zen guztia, egun horretan paradisua galdu genuen. Goizeko bostetan autobusa ostatuaren aurrean zain genuen aireportura joateko, hegazkinera garaiz iritsi ahal izateko. Nabari zen gaupasa eginda azaldu ginela, begizuloak tarteko. Egun luzea genuen aurretik eta egun hartan ez zen lehengoan izan zen poz eta zoramen hura. Oraingoan, emozioen poltsa nekez eta penaz beterik zihoan. Bidaia guztian ez genuen begirik ireki.Edozein iskina ona zen lo kuluxka goxo bat egiteko. Parisen denbora dexente igaro ondoren, beste hegazkin bat hartu eta Miarritzera iristean, autobusean sartu eta Azkoitiara abiatu ginen . Zazpiak aldera herrian ginen eta gure egunerokotasun “gogorraren” hasiera izango zen horretara itzuli ginen. Elorza Sancho, Joseba Muxika Zuloaga, Ione

55


ikasten DBH 1 Azkoitia

Ibilaldiak

Maiatzaren 9 eta 10ean SenpereBidarrai-Narbarte (Bertiz) ibilaldia

Euripean abiatu ginen Senpererantz, lakura iristeaz bat aterpean jarri ginen. Eskerrak Herri Urrats antolaketari, bertan jarrita zeukaten karpa batean babestu baikinen, batzuk bainua hartzera ausartu ginen. Bertan hamarretakoa egin eta garaiz bazkaldu ondoren, 13:30ean Bidarraira abiatu ginen. Errobi ibaian raftinga egiteko. Hura zen emozioa, neoprenozko jantziak, kaskoa, arraunak, monitore trebeenak....uaaaaaaaaaa! Arraunean aritu ondoren Dantxarineatik Narbatera joan ginen, dutxa beroa hartu, gelak ikusi, maletak desegin eta j afal aurretik pixkat jolastu ginen. Afal ondoren, jolasak eta dantzaldia izan genituen. Eguna amaitzeko juerga: goxokiak jan eta lagunekin kontu kontari ordu txikiak arte. Hurrengo goizean aterpetxeak duen hariztira joan ginen, zuhaitzez zuhaitz tximinoen modura ibiltzera. Hiruzpalau mailako ibilbideak daude eta batzuk denak probatu genituen, nahiz hasieran urduritasunak hainbati eragin. Eguerdi aldera itzuli ginen aterpetxera eta bapo bazkaldu ondoren, etxeranzko autobusa hartu genuen. Bidai ahaztezina guretzat!!

DBH 1 Azkoitia

Port Aventura Tarragona ibilaldia Maiatzaren 9 eta 10ean Port Aventurara joan ginen. Bertan egun ahaztezina pasa genuen bi arrazoirengatik, batetik, jendetza itzela eta ikaragarrizko ilarak zeudelako eta bestetik, oso-oso ondo pasa genuelako. Hurrengo egunean, Tarragonako Alde Zaharreko hainbat txokoz: katedralaz, zirkoaz‌ gozatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun bi egun ahaztezinak igaro genituen.

56


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Azkoitia

SALOU-BARTZELONA

Egun asko bidaia honen esperoan pasa ondoren, azkenean iritsi zen eguna. Autobusa hartu behar genuen, goizeko zazpiak aldera, eta guztiok geunden irrikatan. Sei orduko bidaia luze bat genuen aurretik baina bidaia horren amaieran “sari� bat izango genuela jakiteak poztu egiten gintuen. Lo gutxi egin genuen eta hiru egun zoragarri haietarako planak prestatzen hasi ginen. Gutxi gora behera hiru geldialdi egin genituen eta azkenean iritsi ginen Tarragonara. Bertan, “paintball� egin behar genuen eta beldur pixka bat eman arren pistola eskuan hartu eta maskara jantziz jolasean hasi ginen. Esperientzia bikaina izan zen. Leku hura atzean utzita Saloura abiatu ginen. Hotelera iritsi bezain laster igo ginen logeletara. Gauerako prestatu, afaldu eta kalera atera ginen. Gau zoragarria pasa ondoren, hotelera bueltatu ginen. Bigarren eguna zen eta goiz jaiki ginen gosaldu eta Port Aventurara joateko. Jendez beteta zegoen eta itxaron beharra izan genuen. Sartu orduko, atrakzio guztietan ibili ginen. Bertan bazkaldu genuen eta bostak aldera sarreran gelditu ginen autobusa hartu eta Bartzelonara joateko. Autobusean ordu erditxo bat egin ondoren, hostalera iritsi ginen, eta behin barruan geundela logeletara igo ginen. Afaltzera jaitsi ginen, hamabi pisu baitzeuden,eta terrazan afaldu genuen; bista zoragarriak zeuden. Gauean Sagrada Familia ikustera atera ginen eta Bartzelonako leku txiki bat ezagutu genuen. Hostalera bueltatu ginen hurrengo egunean ere goiz jaiki behar baikenuen. Hirugarren eta azken eguna iritsi zen bidaia amaitzen ari zen baina ezin genuen Azkoitira bueltatu Bartzelona zertxobait gehiago ezagutu gabe, beraz, irakasleek prestaturiko jolas bat eginez Bartzelonako hainbat txoko ikusteko aprobetxatu genuen. Lekuotan argazkiak atera genituen eta gero bazkaltzera joan ginen. Ordu konkretu batean Kolonen plazan geratu ginen eta bertan argazki pila bat atera genituen. Autobusa hartu genuen baina bi geldiune egin genituen Azkoitirako bidea hartu aurretik:Bartzelonako miradorean eta Monjuit-eko estadioan. Miradorean Bartzelona osoa ikusten zela aprobetxatuz argazkiak atera genituen. Ordua iritsi zen, etxerantz abiatu ginen. Zortzi orduko bidaia luze bat egin ondoren, amaitu zen elkarrekin egin genuen azkeneko bidaia: triste eta nekaturik aldi berean. Hemen amaitu zen bidaia bikain eta ahaztezina. Ane Mendizabal

57


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 eta 3 Azkoitia

MIARRITZE

Maiatzaren 17an DBH1 eta DBH3ko frantseseko ikasleak Miarritzera joateko parada izan genuen. Bertan, eguraldia lagun (ateri izan baikenuen), hirian buelta bat eman ondoren aquariumera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen!

LH 6. maila Azkoitia

PLANETARIUM

Martxoak 8an, ostirala, Iruùera joan ginen planetaz eta konstelazioaz gehiago ikastera. Dena, Amama Lurrek kontatu zigun, nola sortu ziren planetak, non dauden, nola ikusi konstelazioak, noiz agertu ziren dinosauroak‌ Hori ikusi eta gero, Yamaguchi parkean egon ginen jolasean, autobusa etorri arte.

Mikel Odriozola LH6D

58


ikasten

Ibilaldiak

LH 6. maila Azkoitia

Xabier Munibeko 6. mailakoak Urrategira joan ginen

HH 02 Azkoitia Bi urtekoak bitxiloreak biltzera eta jolastera parkera joan ginen. Ekainean motxilak hartu eta autobusean Aizarnazabalera joango gara. AUPA- AUPA!!

59


ikasten LH 3. maila Azkoitia

Ibilaldiak

ARANTZAZU

Xabier Munibe Ikastolako LH3. mailako ikasleak Arantzazu hobeto ezagutzera joan ginen. Goizean zehar, Arantzazu inguruko ibilbide irisgarria egin genuen. Bertan, gure paisaiako hainbat animalien ezaugarriak aztertu genituen: enarak, txantxangorriak, muxarrak, putreak... Aldi berean, Pello Zabalak hainbat fenomeno atmosferiko neurtzeko tresnak erakutsi zizkigun: plubiometroa, publiografoa eta hauen erabilera. Bazkal ondoren, asko jolastu genuen eta SORPRESA!! Zein topatuko eta‌ KONTUZ ATSUAK!!-en grabaketa zuzen zuzenean ikusi genuen. Amonak agindutako kandela-piztea hurrengo baterako utziko dugu. Ea noiz bueltatzen garen!

60


ikasten

Ibilaldiak

Jan, jan eta jan!

HH 03 Azpeitia

Kaixo! 3 urtekook hiruhileko honetan janariaren gaia landu dugu. Asko ikasi dugu eta gai hau lantzeko ekintza desberdinak burutu ditugu. Lehenik, ikastolako sukaldera joan ginen bertan sukaldariak lana nola egiten zuen ikustera.

Ikastolako haur baten gurasoen fruta dendara ere irteera egin genuen, fruta eta barazki desberdinak ikusi asmoz.

Han, fruta desberdinak erosi eta ikasgelan denon artean brotxeta goxo-goxoak egin eta dastatu genituen.

Eta azkenik, gure gelako ikasle baten aita sukaldaria etorri zen bere lanbideari buruz hitz egitera. Asko ikasi dugu gai honetan!

HH 04 Azpeitia

Udaberria usaindu eta gozatu

Iritsi da maiatza eta honen etorrerarekin zelai eta bazter guztiak milaka kolorez gainezka ditugu. Bitxiloreak, san jose loreak, zozomikoteenak, kuku-prakak‌ Gure ibilaldian lore mota ugari ikusteko aukera izan genuen. Horiez gainera, sagarrondoak eta txermen-ondoak ere loratuta zeuden, beraien fruituak emateko bidean zeuden seinale. Loreak oso politak izan arren, gure ikasleek, nola ez, Loiolako harri koxkorrekin gozatu zuten gehien.

61


ikasten

Ibilaldiak

ERREKAMARI

HH 05 Azpeitia Maiatzaren 2an HH 5urtekook Errekamari eta bere herriko lagunak (Kattalin, Agustina eta Martin) ezagutu genituen Enkarni Genuaren eskutik Izar liburutegian Eeeeeeeeeeerrrrrrreeeeeekaaaaamari !!!!!!! Deitzen genion oihuka . Txotxongilo emanaldi honek agenda 21ekin zer ikusia dauka. Gure herriko ibaiak zaindu behar ditugula ikasi dugu.

LH 1. maila Azpeitia

OIASSO 62


ikasten

Ibilaldiak

Enparan Dorretxera bisita

LH 2. maila Azpeitia

Bigarren mailako ikasleak, apirilaren 24an, liburuaren nazioarteko astea ospatzeko, Udal Liburutegia bisitatzera joan ginen. Bertako arduradunek liburutegiko funtzionamendua azaldu ziguten eta, ondoren, areto desberdinak ikusi genituen. Gutako batzuk badugu bazkide txartela eta asko erabil­ tzen dugu. Ea, gainontzekoak animatzen diren!

LH 4. maila Azpeitia

PAGOETARA IBILALDIA

2013ko maiatzaren 10ean Pagoetara joan ginen. Azpeititik 9:00etan irten eta Pagoetara, Iturraran etxera 9:50etan iritsi ginen. Autobusez egin genuen bidaia. Bertara heldu ginenean polinizazioari buruz informazioa eman ziguten. Ondoren erlauntza batzuek ikusi genituen, eguraldi kaxkarra egiten zuenez erleak haserretu egin zitzaizkigun. Erleei bisita egin ondoren hamaiketakoa egin genuen, handik parkera jolastera, Iturraranera itzuli ginen eta bertan erleek ekoiztutako elikagaiak dastatu genituen (polena, erregin jalea,‌) horiek dastatu ostean, testu bat osatu genuen, monitoreak emandako informazioarekin. Jarraian bakoitzak kandela bat egin zuen. Horrenbeste ekintza egin eta gero gosea ere bagenuen, orduan Oriora joan ginen, itxurazko bokadiloa jan genuen izan ere gose handia genuen. Bazkaldu ondoren parkean jolastu ginen, nekatu arte. 16:00etan autobusera sartu eta 16:50aldera Azpeitian geunden berriro ere. Haizea Uranga L H 4 D

63


ikasten

Ibilaldiak

LH 3. maila Azpeitia

“Aizpurua 2013 Marrazki eta Pintura Lehiaketa� zazpigarren edizioa

Aurten ere Azpeitiko ikastolako LH 3.mailak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak antolatzen duen lehiaketan partaide izan gara. Azpeitiko eraikinak aukeratu behar genituen bertan marrazteko eta Enparan, Basazabal eta Frantzizkanen komentua aukeratu genituen. Artista ugari bildu ginen Zelai-luzeko bilgune honetan eta giro ezin hobean aritu ginen marrazketa lanetan.

ZUMAIARA IBILALDIA

LH 4. maila Azpeitia

Maiatzaren 26an Zumaiara joan ginen. Goizeko 9:00etan ikastola atarian autobusa hartuta . Jada Zumaian tipi-tapa, tipitapa- Algorriko interpretazio zentrora joan ginen. Goiz heldu ginenez itxaron egin behar izan genuen ireki arte, bitartean jolasten egon ginen. Sartu aurretik monitoreak beren izenak esan zizkiguten, oso antzekoak ziren Ainara eta Naiara.Sartu ginen barrura eta lehen egin genuena bideo bat ikustea izan zen. Ttantto ur tanta baten istorioa. Ondoren goiko solairura igo eta Flysch-en eta fosilei buruz hitz egin ziguten eta ikusi ere egin genituen. Jarraian hamaiketakoa jan genuen atarian eta segidan Algorri hondartzara joan ginen flysch-ak ikustera. Geroago San Telmo baseliza aurrean fosilak ikusi genituen, Marrazo baten hortza gustatu zitzaidan gehien, atarian fosil hondarrak zeuden. Azkenik Amaia plazara joan ginen, bazkaltzera eta alboko parkean jolastu ginen. Hain dibertigarria zenez andereĂąoak ere jolastu zuten. Autobusean sartu eta berriro Azpeitira buelta. Ederki pasatu genuen! Nagore Kerejeta L H 4 D

64


ikasten

Ibilaldiak

Leintz-Gatzagara ibilaldia

LH 5. maila Azpeitia

Martxoaren 15ean, LH 5. mailako ikasleok Leintz-Gatzagara joan ginen. Bertan, gatz museoa bisitatu genuen; gatza nola egiten den ikusi, zertarako erabiltzen den, noiztik dagoen gatza eskuragarri… erakutsi ziguten. Geroago, Jakion enpresaren lantegira joan ginen, fruta eta barazkiekin zein elikagai egiten dituzten ikusi genuen: mermelada, pureak, eta abar. Saioa amaitutakoan, herriko frontoian bazkaldu genuen eta denboratxo batean jolasean ibili ginen. Amaitzeko herria ezagutu genuen kalez kale eta frontoian gatzarekin esperimentu pare bat egin genituen. Oso ondo ibili ginen eta autobusa hartu genuen ikastolara itzultzeko.

Txorien argazkiak

LH 5. maila Azpeitia

Maiatzaren 13an, “Txorien argazkiak” erakusketaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen. Azpeitiko Argazkilari Elkartekoa den Juan Mari Ibarzabalek eginak eta berarekin hitz egiteko parada aprobetxatu genuen, Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolako LH 5eko ikasleok. 23 inguru txori espezie desberdinen argazkiak ikusgai zeuden, batzuk, Afrikatik iparraldera datozen bitartean harrapatutakoak, besteak, Euskal Herritik zehar dabiltzanak. Argazki horiek nola atera dituen ere azaldu zigun: sarearekin kamuflatuta, zelaian ipinitako kanpa denda bereziekin… Batzutan, hiruzpa lau ordu egin ondoren, etxera bueltatu izan da argazkirik atera gabe. Hori bai, pazientzia izugarria azaldu du, bai txoriekin, baita gure galderak erantzuten ere! Lerro hauetatik mila esker Juan Mariri.

65


ikasten

Ibilaldiak

Donostiara eta Astigarragara ibilaldia

LH 6. maila Azpeitia

Martxoaren 17an, ostirala, 6.mailako ikasleak egun osoko ibilaldia egin genuen. Goizean EITB Miramonera joan ginen. Bertan gauza asko ikusi eta ikasi genituen: nola grabatzen duten, platoak nolakoak diren eta nola aldatzen dituzten, etab. Aktore famatu batzuk ere ikusi genituen: Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza ‌ “Irrikitaunâ€? seriea grabatzen ikusteko aukera ere izan genuen. Bukaeran opari bat eman ziguten. Oso esperientzi polita izan zen. Ondoren, Astigarragara joan ginen eta plazako frontoian bazkaldu genuen. Jolasteko tarte bat ere izan genuen. Oso ondo pasa genuen. Gero, SAGARDOETXEA ezagutzera joan ginen. Sagardoa nola egiten zen azaldu ziguten eta hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan genuen. Bisita bukatu ondoren, muztio apur bat eman ziguten probatzeko. Ez zen tanta bat bera ere sobratu!!! Lauak aldera, autobusa hartu eta Azpeitira itzuli ginen. Hainbat kontu eta komeri ibili ondoren bukatu zen gure bidaia (eguraldiaren laguntzaz, noski). Noiz goaz berriro ibilaldi batera? MESEDEZ: lehen baino lehen!

66


ikasten

Ekoizpenak

“BEHERAPENAK ETA XESTRAN” BERTSO KOMIKIA Egileak: DBH 1Ako: Jose Mario Andrade, Enara Arocena, Eire Lopetegi, Elene Urbieta eta Gotzon Alberdi Beherapenak gaur hasten dira eta “CorteIngles”a beteta dago jendez. Han dijoaz gure atsuak, talka egin du haien autoak. - Aizan Mai Kruz gure kotxea zainduzan kontuz! Bestela heuk pagakon erruz. (BERTSOA) - Atso zaharrak utzi jertsea zoazte kalera haizea hartzera hemen ez da onartzen zanpanik ta gutxigo zu bezelakorik osten baduzu larrutikan ordainduko duzu bere pertxan utzi ezazu

- Aizan gorde ezan Bestela sartuko gea saltsan Jertse hori azkar sartu zan - Jertsea tripan daukat sartuta Kotxean goaz azkar harrituta Zergatik bota ote gaituzte Gaude gu kotxean aspertute

- Jertse arrosa dun da nirea Hartzan hik beste jertse kolorea Hau nik hartu dinat lehenago Ta zeukenat neuk egokiago

- Aupa atxuak! Hartu al ditun gure boltsuak Huurengo baten beste kontuak

67


ikasten

Ekoizpenak

XABIER MUNIBE IKASTOLA HH2

PARKEAN EGUNPASA

Egun batean gizon bat bere alabarekin parkera joan zen . Alaba basora paseo bat ematera joan zen bitartean aita parkean gelditu zen. Parkeko bankua pintatua berri zegoen eta aita eseri egin zen. Altxatzerakoan kamiseta puskatu egin zitzaion eta gero hostoarekin estali zuen etxera joan ahal izateko. Ibai Miguez / Itsaso Soraluze / Hajar Ben Taleb / Eneko Alcรกntara / Aitor Escartin Xabier Munibe ikastola. LH 3.

68


ikasten

Ekoizpenak

3 URTEKO IKASLEAK KURTSO AMAIERAKO ERAKUSKETARAKO LANTXOAK EGITEN ARI GARA:

ANIMATU ETA ETORRI IKUSTERA!!!

69

XABIER MUNIBE IKASTOLA. HH3


ikasten

Ekoizpenak HH04 GELAKO UMEAK MUNDUA LANTZEN ARI DIRA... EUSKAL HERRIA, TXINA, MAROKO, AMAZONIA, GROENLANDIA...

XABIER MUNIBE IKASTOLA HH4

Landereen proiektuarekin gabiltzanez, ona hemen gure ekoizpen batzuk.

XABIER MUNIBE IKASTOLA. HH5

70


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe ikastola. LH 2.

71


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe ikastola. LH 2E.

72


ikasten

Ekoizpenak

73


ikasten

Ekoizpenak

Eire Gomez Xabier Munibe ikastola. LH 4.

74


ikasten

Ekoizpenak

GOMINOLAK Osagaiak: Sobre 1 zaporezko gelatina 2 sobre gelatina neutroa 200 ml ura 300 gramo azukre eta pixka, bat gehiago bukaerarako. Ekilore olioa moldea igurzteko. Nola egin: - Ipini osagaiak (gelatinak, ura eta azukrea) ontzi batean su baxuan, eragin 10 minututan irakin ez dezan ahaleginduz. - Olioarekin igurtzi moldeak edo erretilu zabal bat. - Nahastea moldetan banatu eta utzi hozten 12 orduz. - Desmoldatu edo moztu nahi dugun forma emanaz eta azukretan pasa. Egilea: ANDREA MARTIN Xabier Munibe ikastola. LH 3.

75


ikasten

AITONA GABRIEL Nire aitona 1.931-ko azaroak 25-ean jaio zen, Oiartzunen. Haurtzaro gogorra izan zuen. Aita gerra denboran hil zioten, bost urte zituela eta mendiko borda batean gordeta egon behar izan zuten bere ama, anaia eta arrebarekin, batera, familiak mantenduz gerra bukatu arte. Bere amaren hiru anai errementariak eta perratzaileak ziren eta beste bat harakina. Denak etxe berdinean bizi ziren. Txikitan, eskolara joan zen Errenteriako fraideetara. Gero, bere hiru osabekin lanean hasi zen bere familia mantentzearen truke, soldaduskara joan arte. Soldaduska hogeita bat urterekin Afrikan egin zuen.

Ekoizpenak

Tetuanen, zalditerian. Handik bueltan soldata eskatu zien, baina amari eman behar izaten zion dena. Garai hartan nire amona ezagutu eta ezkondu egin ziren aitonaren familia-etxera. Poliki-poliki etxe bat erosi zuten soldata bereganatuta. Bere lana egiteaz gain nire aitonak perratzaile eta txerrihiltzaile izaten jarraitu zuen. Bi seme-alaba izan zituzten. Orain, jubilatuta dago.Laurogei urte arte ibili da ehizan, arrantzan eta txerriak hiltzen.Oso ezaguna da Oiartzunen perrak doan jartzen zituelako,‌ Laurogeita bat urte ditu eta ibiltari nekaezina da. Nire aitona harrigarria da. Oihane Epelde. Xabier Munibe ikastola. LH 6D.

76


ikasten

Ekoizpenak NIRE AITTITTE, FERNANDO ASTIGARRAGA Nire aittitte, Fernando, Azkoitian jaio zen, 1934ko azaroaren 30ean. Ez zen ospitalean jaio, Mokoroaga Txiki baserrian baizik, Madarixa auzoan. Zortzi anai-arrebetatik laugarrena izan zen eta txikitxikitatik bere gurasoei eta anai-arrebei lagundu izan zien baserriko zereginetan. Txikitan hiru urte zituenetik zazpi urte izan arte gerra zibileko abioiak ikusten zituen soroetatik eta bere aitak badaezpada ere lurrean etzateko esaten zion, abioietatik bonbak eta misilak botatzen baitzituzten. Bitartean, sei urterekin eskolara joaten hasi zen, Izarre baserrira. Han hamar lagunekin ikasten zuen, denak adin desberdinetakoak, eta bakarrik eguraldi txarra egiten zuenean joaten zen, besteetan lanera joan behar zen eta. Hamahiru urterekin eskola bukatu eta mendian bere senideen lurrak eta zuhaitzak zaintzen hasi zen. Hemezortzi urterekin aizkolaritza txapelketetan parte hartzen hasi zen, 20 urterekin, 21 urtetik beherakoen txapelketa batean txapeldun izan zelarik.

AMAREN BIOGRAFIA Nire ama Oihana, Azkoitian jaio zen 1975eko urtarrilaren zazpian. Txikitan bere amaren baserrira joaten zen astebukaeraro, eta han bere lehengusuekin elkartzen zen. Han egiten zituzten bihurrikeriak dira bere txikitako oroitzapenik onenak. Txikitan, pare bat urte Donostian egin zituen, eta bertan oso ondo pasatzen zuen bere familiarekin. Gaztetan, saskibaloian,

MARIAN URTZELAI Marian Urtzelai, Azkoitian jaio zen 1969. urteko uztailaren 17an. Lau urterekin hasi zen ikastolan Azpeitiko Esklabetan, eta han egon zen hamalau urte egin arte. Bitarte horretan, udaran hondartzara joaten zen familiarekin bazkaria hartuta. Hondartzan egon pixka bat eta gero mendira joaten ziren bazkaltzera. Neguan, berriz, aitak igandero ipuin bat eta txurroak eramaten zituen etxera. Seigarren maila errepikatu beharra izan zuen, bizikletatik erori eta burua hautsi zuelako. Hamalau urte egin zuenean Iraurgira joan zen batxi-

Horren ondoren, lanean hasi zen Danobat tailerrean, Elgoibarren. Hogeita hamabi urterekin Mendarora joan zen bizitzera eta Mari Angeles Juaristirekin ezkondu zen.Bi seme izan zituen, Fernando eta Rogelio, eta Azkoitira itzuli zen 1.977. urtean. Berrogeita hemezortzi urterekin jubilatu zen eta txabola bat eraiki zuen Madarixa auzoan, bertan gustura ibiltzen da baratza eta lurrak zaintzen. Orain hirurogeita hemezortzi urte dituelarik, hiru biloba ditu (Maider, Oier eta Anuk) eta sasoi ederrean dago. Maider Astigarraga. Xabier Munibe ikastola. LH 6D.

“Jokalaririk onenaren sariaâ€? eman zioten, partidu garrantzitsu bat irabazi ondoren. Dantzan ere ibiltzen zen, bere anaia zaharrarekin. Leku askotan dantzatzen zuten: Azkoitiko plazan et Balda plazan, Urrategin‌eta noizbehinka beste herri batzuetara joaten ziren. Gaur egun Azkoitian bizi da ezkonduta, eta bi semealaba ditu.Elgoibarreko Herri Eskolan egiten du lan. Irakurtzea eta paseatzea dira bere zaletasunak, eta munduko lekurik politenak ikustea eta Donostiako Hondartzaren baten aurrean etxea edukitzea asko gustatuko litzaizkioke. Hegoi Sudupe. Xabier Munibe ikastola. LH 6D.

lerra egitera eta ondoren Eskoriatzara irakasle ikasketak egitera. Hori bukatutakoan Donostian hasi zen lanean bertako Euskaltegi batean. 1997. urtean ezkondu egin zen, eta handik lau urtera alaba bat izan zuen, hau da, 2001. urtean. 2000. urtean aita hil zitzaion eta 2003. urtean langabezian gelditu zen. Gaur egun Legazpiko Udal Euskaltegian egiten du lan, irakaslea da. Bere zaletasun nagusiak, irakurtzea, lagunekin egotea eta familiarekin bidaiatzea dira. Ihintza Arakistain. Xabier Munibe ikastola. LH 6D.

77


ikasten

Ekoizpenak

Aimar

Udane

Unai

Zihara

Aimar bere izena Aizpuru abizena “aizpu” deitzen diote ezizen onena futbola gustuko du ta da bizkorrena ikasketetan ere munduko trebeena.

Irailaren hamasei urtebetetzea, ahizpa bat eta anaia gurasoak bertan familia ederra polita benetan ondo konpontzen dira beraien artean

Unai Cabeza zara Alaia eta ona, esku zabala ere atezain zuzena. Zu ez zara batere mutiko zekena beti izango zara gu denon laguna.

Zihara du izena eta hamaika urte, futbola maite du ta jokatzen du fuerte, ez da inoiz gelditzen gola sartu arte, ikasle ona da ta lagun ezin hobe

Azkoitian jaio da Urkijo kalean, betaurrekoak ditu bere begietan, gaiztoa batzuetan txintxoa bestetan bihurri samarra da egun batzuetan.

Azkoitian bizi da San Martin auzoan, kirola du gustuko oso ona bertan ikasketetan ere trebea benetan Udane txikitatik ona da benetan

Batzuetan nikia eta praka motzak, baina beti joango da galdu gabe lotsa. Horrela pasako du sekulako hotza, ikasteko gauzetan, ipintzen du gatza.

Azkoitian jaio da Aingeru kalean, neska fin ta jatorra da gure artean, bihotz handi- handia du bular aldean guztioi laguntzeko umore onean

Ikastolara doa motxila hartuta barruan daramatza piperrak sartuta gero jolas denboran tripa du beteta gero etorriko da dena gorrituta.

Oso neska txintxoa beti jolasteko, prestatuta egoten da zuri laguntzeko jatorra da benetan erraz maitatzeko horregatik da Udane lagun betirako.

Betitik izan zara oso atsegina, gainera ez zara batere zikina. irteten zaizu barrez batzuetan zotina, atera biziari gogor etekina.

Familia ugari batean jaio da aitona guraso ta Leire ta Naroa familia alai hontan bera da gazteena umorea eta festa inoiz ez da falta.

(Irantzu Davila)

(Zihara Gabilondo)

Lander Lander futbolean da atzelari ederra, baina batzuetan ere “pitxitxi” antzera, “regate” polit batzuk joateko aurrera, gero aurrelariak gol onak sartzera.

(Maren Alberdi)

Begi berdeak ditu, sudurra txikia. Txintxoa izan arren tarteka bihurria. Futbol zalea dugu ta kirolaria holakoa da lander bertsotan jarria

Aurten egin behar ditu hamaika urteak. Ume bakarra da ta jasota mimoak urtero bezalaxe ondo ikasketak. Erraz pasako ditu Aurtengo kontrolak

(Naiara Garmendia)

(Udane Rezabal)

Joanes Isila izan arren egoki lanean lasai eta baketsu etxe ta kalean. Bai saskibaloian eta futbolean mutil jator ta ona geure klasean. (Ane Mujika)

Mikel

Arkaitz

Irantzu

Naiara

Mikel da bere izena Cabeza abizena. Anai bikia dauka, Unai du izena. Ordenagailua du, jolas gustukoena. ta bera da gelako mutil altuena.

Bihurri ta saltsero dugula mutila, geldi egon ezina sarritan daukala. Ematen du txintxetak ipurdian dauzkala, aztoratzen baikaitu A,B eta D gela.

Irantzu neska hori algara egiten ez dugu, ez makala, hori da nabarmen. Lagun ugari ditu, gauzak daki uzten, eta ez da makala galderak erantzuten.

Naiara du izena Garmendia abizena ez altua, ez baxua ezta ere gizena. Musikara joaten da sarri ta gustura trikitia jotzen da trebe eta onena.

(Maren Bastarrika)

(Garazi Aranguren

(Luken Arellano)

(Joanes Arriola)

Xabier Munibe ikastola. LH 5.

78


ikasten

Ekoizpenak

ZALDI ITSUAREN ISTORIOA Behin batean zaldi itsu bat zegoen errepidea pasatzeko zain. Txerri bat etorri eta belarritik helduta lagundu egin zion. Momentu horretan autoa zetorren eta ez zen gelditu baina txerriak zaldia salbatu egin zuen. Ezkondu egin ziren eta bi ume eduki zituzten txerriak Gaizka zuen izena eta zaldiak Jakes. Jakes Gostin / Gaizka Arandia / Irati Guembe / Maria Martinez Xabier Munibe ikastola. LH 3.

Xabier Munibe ikastola. LH 1.

79


ikasten

Ekoizpenak

80


ikasten

Ekoizpenak

81


ikasten

Ekoizpenak

82


ikasten

Ekoizpenak

83


ikasten

AN T O TS KE R E B TA O J

Ekoizpenak OPORRAK DIRELA ETA

URA GAI HARTURIK

Bukatu da estola Gure zorionez Amaitu da kurtsoa Izerdi ta nekez Orain ibiliko naiz Korrika ta oinez Oporrak onak dira La eskolarik ez

Gure herrian dago Nahiko ur freskoa Zenbat ibai erreka Urez betezkoak Ur jausiak bezala Izugarrizkoak Lasaoko bidean Ikusitakoak

Indarrak agortuta Gabiltz larri-larri Ikasturtea laster Bukatuko den berri Mate eta Euskara Lan ikaragarri Laster dira oporrak Guretzat pozgarri

Euria egiten du Beti barra-barra Ta errekak hartze du Itxura zakarra Gainezka egitean Sorte oso txarra Neurriz kanpokoa da Uraren indarra. LH4D

84


ikasten

Ekoizpenak SUMENDIKO ITSASONTZIAK

Kaixo, gu Karbono Bonba Kan Bol eta Hami Hein gara eta orain sumendira goaz altxorra lortzera. Urtea pasa ondoren etorriko gara. Azkenean ailegatu zen joateko eguna. Kapitainak esan zuen - jaso aingura eta zabaldu belak!!! bakoitza bere postura azkar ibili behar dugu eta zortzi orduko bidaia dugu eragin arraunei hiper abiadura Lurra begi bistan!!!! Esan zuen Bonbak eta Kan Bolek piratak eta abioiak harresia ere badago harresiaren gainean soldaduak eta katapultak ere bai eta Hami Heinek ideia bat eduki zuen- mozorrotu egingo gara soldaduz baina ahotzen doaiarekin. Karbonok beste ideia bat eduki zuen Kan Bolek badaki gantxo soka luzeak egiten harresi ertzetan zuloak eta koskak daude eta han katigatuko ditugu - eta bonbak esan zuen -baina han ez al daude soldaduak? eta Kan Bolek esan zuen - egia da - orduan. Hami Heinek esan zuen -ni joango naiz eta atzetik emango ditut azkar! -azkar igo eta soka bera bota, zuek eutsi, buelta osoa egin eta igo egingo naiz bale? ÂŹ-benga goazen. Dena ondo doa, nik planeatu bezala ari da gertatzen - igo al gara denok? bai goazen ba itsasontzira, bai! Sartu azkar harrapatuko gaituzte eta -Karbonok esan zuen- apustu bat egin eta listo- bai baina gelditzen bagara guk ezer esan baino lehen kartzelara joango gara - esan zuen Bobak eta Kan Bolek: -Agian ez, paperezko hegazkin batean bidaliko diogu apustua! -oso ideia ona- esan zuen Hami Heinek eta Bonbak idatzi zuten paperean: Apustu bat egingo dugu itsasontzi karrera eta tiroak balio dute, ezpatak ere bai irabazten duenak sumendiaren agintaria izango da, bestea berriz kartzelara, eta hantxe hasi zen lasterketa. Lehenengo tiroa sumendiaren agintariek egin zuten,jarraian kanpokoak eta biei belak puskatu zitzaizkien itsasontziak ez ziren erretzen, txaparekin eginda zeudelako. Azkenean jarri ziren lehenak eta amorru biziz eskuak hautsi arte. Kanpokoek irabazi dute- eta etxera joan ziren. Altxor mordoarekin eta poz pozik. Etxera iritsi ostean piraten 1000 itsasontzi zeuden eta odol mordoa.Baina itsasontzi haiek puzkorrak ziren, odola berriz ketxupa. Ala bazan eta ez bazan sartu dadila sumendiko laban. IKER AMENABAR LH 3. Karmelo Etxegarai.

HODEI ZURIA ETA HODEI BELTZA Duela urte asko-asko animaliek eta landareek hitz egiten zekiten garai haietan , zeruan baziren bi hodei. Hodei bat zuria zen eta beste hodeia beltza. ez ziren ondo konpontzen elkarrekin. Egun batean, hodei beltzak hodei zuriari apustua egin zion, ea zein zen jendearen gustukoena eta hodei zuriak apustua onartu egin zuen. Apustuko eguna iritsi zenean biak elkartu eta lehia hasi zen. Lehenik hodei beltza, izugarrizko zaparrada bota, jende guztia etxera joan zen ahal zuen bizkorren. Jendea asko haserretu zen eta hodei beltza urduri jarri pentsatuz, apustua galdu egingo zuela. Berehalaxe, hodei zuriaren txanda etorri zen eta hodei zuria lanean hasi, laster atertu zuen. Orduan jendea etxeetatik irten zen, Baina hodei beltza konforme ez eta berriro ere ekaitza sortu zuen, jendea ere berriro haserretu zen. Hodei zuria nekatu gabe atertu egin zuen orduan jendea hodei zuriarekin poz-pozik jarri zen eta kalera irten zuen. Horrela jarraitu zuten denboraldi batean. Azkenik hodei beltzak onartu zuen bera zela galtzailea eta zuriari zorionak eman zizkion apustua irabazi zuelako. Handik aurrera beren harremana hobea izan zen. Andoni Lasa L H 4 A. Karmelo Etxegarai.

85


ikasten

Ekoizpenak Olerkiak

Futbolean atzo atzo futbolean, gola sartu ondoren ospatu egin genuen, futbolean ari nintzela katua ikusi nuen, pozik jarri nintzen eta baloia kendu zidan, futbolean atzo atzo futbolean

0rain udaberrian gaude ikastolan lan eta lan olerkiak egin eta egin burua nekatzen laister jaialdia dator eta prestatzen hasi behar ekainaren 14erako guztia buruz jakin behar dena ondo ateratzeko eta gurasoak gustora geratzeko

Heldu da udaberria loreak hasi, tximeletak egan, eguzkia sutan, mendia lorez apaindu hondartza jendez bete tirulin tirulan badator udaberria

Berandu jaiki Berandu oheratu Lagunekin jolastu Eta ederki pasatu Eguraldi onarekin Pistinara ederki Arrantzan ere ongi Arrain ederrekin Oporrak bukatu Baina ala ere Lagunekin jolastu

Denok bizi eta hil egiten gara. Jaioberri bat mundura, Negarrez eta irribarrez. Haurra bihurtzen da Eskolara joanez. 7 urte pasa ondoren, Bihurtzen da gazte. Heldua denean, Lagunekin pasiatzen Ta zaharra bihurtu ondoren, Ilobak zaintzen. Denok bizi eta hil egiten gara.

IKER ETA BERE FAMILIA AMERIKETARA Orain dela urte batzuk, Iker eta bere familiak Ameriketara joan nahi zuten.Oraindik asko falta zen bidairako. Ikerrek gogo haundia zeukan joateko,eta beti lata ematen ibiltzen zen hau esanez: - ama, aita Ameriketara joan nahi dut!-baina amak eta aitak esaten zioten: - oraindik ez Iker oraindik asko falta da,hemendik 10 egunera, beste 10 egun falta dira bidairako. Iker goizean esnatu zen eta lehenengo gauza hau esan zuen: - zenbat falta da Ameriketara joateko?-eta amak erantzun zion - oraindik 10 egun falta dira Iker. 10 egun geroago bidaiaren egunean: - gaur al da bidaia ama? –bai Iker, gaur da!Iker eta bere familia aireportura joan ziren , han aireportuan denak elkartu ziren, hartu zuten abioia eta han joan ziren denak abioian.

Badator umea Beste bat garelako, Poz-pozik jendea Umearen negarra, Hospital batean Amaren besoetan, Gustora-gustora Umearen pardela, Aldatu beharra Aze usain txarra

Zaldi eroa, Lasai egon zaitez ez da eta leloa, Jaten ema iozu, Bestela akatuko zaitu, Atzetik ez urbildu, Bestela emango dizu, Zaldiaren kaka, Ez zazu zapaldu, Bestela zoritxarra, Eroriko zaizu. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai 5C Gela

Iker saltoka zebilen oso pozik . Iker abioira sartu zenean amari esan zion: - ama oso baino oso urduri nago. Eta amak erantzun zion: - lasai Iker! Baina bidaia erdian zeudela, abioiak su hartu zuen eta Iker negarrez hasi zen. Abioia uretara erori zen: abioiaren piezekin etxetxo txiki bat egin zuten eta egun batzuk etxetxo hartan egon ziren. Egun batzuetara itsasontzi bat etorri zen beraien bila. Oso pozik Ameriketara joan gabe etxeratu ziren. Handik aurrera trenez bidaiatzen hasi ziren. Ala bazan edo ez bazan sar dadila Azpeitiko plazan.

IKER AMENABAR LH 3. Karmelo Etxegarai.

86


ikasten

Ekoizpenak AZKEN HIRUHILABETEKO ZENBAIT EKINTZA SARE SOZIALEI BURUZKO HITZALDIA Urola ikastolako batxilergoko 1.mailako ikasle talde bat Sare sozialei buruzko hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun. IKT-ko ikasgaian beraiek prestatutako ikus-entzunezko aurkezpen baten bitartez Sare sozialen atal desberdinak azaldu zizkiguten: helburu nagusiak, zerbitzuak, ONURAK, ARRISKUAK… Ekintza hau oso aberasgarria izan da guretzako adin desberdinetako ikasleak elkarrekin informazioa konpartituz asko ikasten baita. Eskerrik asko!

SEXU HEZIKETA IKASTAROA Maiatzaren erdialdera Udaletxeko Parekidetasun sailetik antolatutako sexu heziketako jardunaldi batzuk izan genituen. Ana Elosegi eta Maider Altuna etorri zitzaizkigun ikastaroa ematera. Oso gustura egon ginen. Zalantza asko argitzeko aukera izan genuen, baita gauza berriak ikasteko ere.

ANTZERKI EMANALDIAK Liburuaren astea ospatzeko 6. mailako ikasleek antzerki emanaldi ezberdinak aurkeztu genituen. 5 urtekoei “Edurne Zuri” eta 2. mailakoei hainbat antzerki labur; besteak beste: Urrutiko aginte magikoa, Familia handitzen doa, Irakasle gaiztoak eta Gaixo tranpatiak. Emanaldiko parte hartzaileak eta ikusleak asko disfrutatu genuen.

LAPATX ZABORTEGIRA IRTEERA Eskola Agenda 21etik, apirilean, Lapatx zabortegira joan ginen. Bertako hiru guneak ezagutu genituen. Nahiz eta gai honen inguruan urteetan jardun oraindik ikasteko eta egiteko asko dugula jabetu ginen.

87


ikasten

Ekoizpenak

88


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Sari bezala ziklo bakoitzeko irabazleari opari bat emango zaio, IRATZAR liburudendak eskainia.

GARAZI ORTIZ H. H. 5. maila AZPEITIA

JAKES EGIGUREN H.H. 4. maila AZKOITIA

JOSU ZELAIA H. H. 5. maila AZPEITIA

UNAI PEREA L. H. 1. maila AZPEITIA

ENEKO CABALLERO L. H. 5. maila AZPEITIA

MARIA ARANBURU L. H. 2. maila AZKOITIA

EIDER ARREGI L. H. 4. maila AZKOITIA

MARAT GARATE L. H. 6. maila AZKOITIA


Zein bide jarraitu behar du oiloak bere txitatxoa aurkitzeko?


Lotu zenbakiak eta marrazki polit bat agertuko zaizu.

Non bizi da abere bakoitza? Marrazkiak margotu.


Bi marrazki hauen artean 5 ezberdintasun daude.




Osatu taula falta den irudia marraztuz.


Zenbakiak dioen luma kopurua marraztu indio bakoitzari buruan.



“Kaixo OPORRAK”!!! Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitian bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustuko liburuak irakurtzeko tarte bat ere.Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!

4 - 6 urte * IGERILEKUAN (Enric LLuch). Erein * ZULO MISTERIOTSUA (Enric Lluch). Erein * HIZKIRIMIRI (Miren Artetxe). Ibaizabal * TXOMIN DUTXAN (Liesbet Slegers). Ibaizabal * Jonas eta hozkailu beldurtia (Juan Kruz Igerabide). Aizkorri * jonasen iratzargailua (Juan Kruz Igerabide) * Markel Gelazikin (Leire Bilbao). Elkar * Olagarro bat bainuontzian (Leire B). Elkar * Pirritx (Julen tokero). Elkar * Jirafa txikia (Lesley Sims). Ttarttalo * Ezetz asmatu! (Pedro Cerrilo). Ikasmina

9 - 11 urte * Asterix eta Obelix (Goscinny). Elkar * Bat Paten abenturak (Roberto P).Mensajero * Futbolari basatiak (Joachim M). gero * Txerrikumeen abentura berriak (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Bostak eta uharteko altxorra (Enid Blyton). Elkar * Nur eta dortoken uhartea (Toti). Erein * Junie B. Jones (Bárbara Park). Bruño * Peliculibros (Ernest Sala). Hidra * El fantasma nocturno (James Preller). Edelvives * Manolito gafotas (Elvira Lindo). Alfaguara

Gurasoak

IKASTEN 93. Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

2 013 k o

ekaina

7 - 8 urte

* Hau lotsa! Bob Esponjaren pasadizo lotsagarrienak (David Lewman). Aizkorri * Oihana hirian (Leire Bilbao). Elkar * Botila baten historia (Tomas Elortza). Elkarlanean * Letrak elurretan (Antton Kazabon). Elkar * Kika. Zaldun zoroa (Knister). Bruño * Momolo (Antton Kazabon). Ibaizabal * Pako belea (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Niri ez zaizkit liburuak gustatzen! (Joan Portell). Erein * Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Juan Kruz Igerabide). Elkar * Tximu bat klinikan (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Una bruja horriblemente guapa (Miraucourt). Edelvives * Los Olchis ya están aquí (Erhard Dietl). Pearson * ¡Chichonazo! (Davi). Edebé

12 urtetik gora * Bambulo III. Ternuako penak (Bernerdo A). Erein * Ehun ipuin hitz gutxitan (Joxan Ormazabal). Elkar * Ezekiel (Jasone Osoro). Elkar * Gogoa lege (Manu Lopez). SM * Ilargia ezpainetan (Juan Kruz Igerabide). Erein * Jara, bikiak eta bikoteak). Zubia * Zer da, ba, maitasuna? (Miren Agur Meabe). Elkar * Maite-Maite ile-apaindegia (Marie). Elkar * Mozorroen uhartea (Pierdomenico Baccalario). * Diario de Greg (Jeff Kinney). Molino * Historias de miedo 1 (Alvin Schwartz). Everest * Diario de Nikki (Rachel Russell). Molino

DBHko erakusketa Xabier Muniben

ERAKUSKETA Xabier Muniben

Liburuaren eguna Karmelo Etxegarai Ikastolan

Elkartrukeak Urola Ikastolan

* Sprako tranbia (Unai Elorriaga). Elkar * Fikzioaren izterrak (Ur apaletegi). Susa * Los hombres son de Marte y las mujeres de Venus (John Gray). Debolsillo * Hijos brillantes,maestros (Augusto C) Zenith * La niña del faro (Jeanette Winterson). Lumen * El libro de los abrazos (Eduardo Galeano).

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.