IKASTEN
116. 2 021 k o
ekaina
Azkoitia BHI ANTIGONA ANTZEZLANA
Rina Cabeza I. IPUIN-OLERKI LEHIAKETA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Urola Ikastola BHI LGTBIQA+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIn KULTUR ANIZTASUNA LANTZEN
AZPEITIKO IKASTOLA
www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net
zerbitzua eta lana euskaraz
www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net
www.azkoitiabhi.hezkuntza.net
AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI
HH5eko ERLEAK PROIEKTUA
ikasten
SARRERA Ikasurte hau igaro da, baina ezusteko mendi bat igo behar izan dugu. Ez da batere erraza izan, lortu beharreko helburua gogorra baitzen. 2020ko irailaren 7an, gure ikasleek eta hezkuntza-komunitateak erronka handi bati egin behar izan zioten aurre, denok mendia oso garaia ikusten genuen, malda handiz eta eskalatzeko harkaitz ugariz betea. Prest geunden, baina, aldi berean, ziurgabetasun handiz. Bide gogorra eta harriz betea izan da gure ikasleentzat, baina inoiz ez dira adoregabeak izan; une batzuetan, geldialdiren bat egin behar izan da, indarrak berreskuratzeko eta oztopoak gainditzeko. Baina, azkenean, 2021eko ekainaren 18a iritsi da, eta hain urrun ikusten zen tontorra, pozaren - pozez garaitu dugu . Eskerrik asko komunitate osoari eta batez ere, gure ikasleei. Oporrak ondo pasa eta 2021-22 ikasturteak ekarriko digun erronkarako indarberrituak etorri.
NON ZER
Azkoitiko Xabier Munibe Ikastola
Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI, AZKOITIA BHI eta UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak Diseinua eta maketazioa: FK kopistegia
BERRIAK Energiaren ahotsa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Ingeleseko formakuntza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Bisita birtualak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Manex Ansorregi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Rina Cabeza I. ipuin/olerki lehiaketaren sari banaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Ekonomia eta ekintzailetasuna _ _ _ _ _ _ _ 6 Maier Lorizate zientzialariaren hitzaldia _ _ 6 Erasmus plus _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Hezkidetza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Orientazio saioa Iraugi Berritzenen eskutik _ _ 9 Kultur aniztasuna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Zerbitzu psikosoziala _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 Eskolako Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Inma proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14 Pili Zufiria Unanue _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14 Irakurzaletasuna sustatuz _ _ _ _ _ _ _ _ 15 Ztim sarea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 Gerolan egitasmoa gauzatuz _ _ _ _ _ _ _ 15 TALDEAK Bideo jokoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Harremonak programa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi saskibaloia bostekoa emanda! _ _ Gipuzkoako Uraken bisita _ _ _ _ _ _ _ _ Eskalatzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
1
Euskara gure etorria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 20 Mendi Orientazio ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ 21 Antigona antzezlana _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 21 PROTAGONISTAK Batxilergoko 2. mailako ikasleekin solasean Eider Sanchez _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Urola Ikastolako ikasleak Azkue sarietan irabazle _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Urola Ikastolako kirolariak podiumean _ _
22 24 25 26
EUSKARAREN TXOKOA Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27 OSPAKIZUNAK Haur liburuaren nazioarteko eguna _ _ _ 28 Liburuaren nazioarteko eguna _ _ _ _ _ _ 29 LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 30 GURASOEN TXOKOA Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32
16 17 18 19 19
IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 33 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 47
ikasten
Berriak
EURONET 50/50 PROIEKTUA,
ENERGIAREN AHOTSA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Dakizuen bezala Euronet 50/50 proiektuaren barruan sartuta gaude. Horrekin lotuta, batetik, energia aurrezteko urratsen inguruko kartelak banatu dira gelan itsasteko, ikasleekin lantzeko eta horretaz kontzientziatzeko. Ikasleek, energia aurrezteko aholku dekalogoa egin dute eta ikastetxeko sarreretan, pasilloetan eta, atarian itsatsi dituzte. Bitartean geletan, tenperaturak neurtu dira egunero konfort tenperatura deritzona izan duten ala ez aztertzeko eta ikastolako argindarraren fakturekin batera energia aurrezteko azterketa bat egiteko asmoz.
Jonekin batera, eskolako ibilbide energetikoa ere egin dute. Hain zuzen, eskolako energia iturriak gertutik zeintzuk diren eta non kokatzen diren ezagutzeko. Jonek argibide ugari eman zituen ikasleek beraien energia fitxa betetzen zuten bitartean.
Bukatzeko, inguruan ditugun Igaran errotara eta Azpeitiko Ekoetxera joan dira aurtengoz proiektuari amaiera emateko.
Hor tartean, Planetaren Ordua ekintza aurrera eramateko aukera ere izan genuen (martxoaren 27an). Guztiok jaso zenuten geldialdia egiteko gonbidapena, jai eguna izan baitzen. Azkenik, Energia plana prestatzen hasi gara, baina hori datorren ikasturtean azalduko dizuegu!
2
ikasten
Berriak
INGELESEKO FORMAKUNTZA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Apirilaren 29an, Azpeitiko K. Etxegarai Ikastolako ingeleseko 2. zikloko “Hollywood” izeneko proiektua ezagutzeko aukera izan zuten gure ikastetxeko bi irakaslek (Amaia Zabala eta Eduardo Cobreces) Iñaki Goitisoloren eskutik.
BISITA BIRTUALAK Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Hiruhileko honetan IKABILBIR egitasmoan parte hartu dugu 3. zikloko ikasleok. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe desberdinetako ikasleekin harremanetan jarri gara, besteak beste, Santurtzi, Ortuella, Sopuerta, Gasteiz… Elkar ezagutzaren lehenengo momentuak bideratzeko edo gozatzeko, ikasgeletako arbela digitala erabili dugu eta talde bakoitzak bere herri eta ikastetxearen ezaugarri nagusienak aurkeztu ditugu. Hurrengo saioetan gai desberdinak landu ditugu modu eraginkor eta erakargarri batean.
Azken finean, egitasmo honen helburua honakoa izan da: bizi dugun egoera kontuan hartuz eta distantzia geografikoak txikituz gure adineko beste ikasle batzuen errealitatea ezagutzea beti ere euskararen erabilera bultzatuz. Saio hauek bukatutakoan ea elkarren berri izaten dugun. LH 5. eta 6. maila
3
ikasten
Berriak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
4
ikasten
Berriak Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
RINA CABEZA I. IPUIN/OLERKI LEHIAKETAREN
SARI BANAKETA LGTBIQ+ eguna ospatzeko, Ikastolak, Rina Cabeza I. ipuin/olerki lehiaketa antolatu du aurten. Gaia, “LGTBIQ+, guztiok eskubide berdinak, guztioi errespetu berdina” izan da eta LH 3-4-5-6. mailetako ikasle edonork parte hartu ahal izan du. Bi kategoria finkatu ziren eta hona hemen sarituak: A kategorian: 1. saria: ”Zebra bat ote naiz?”, Kira Bastarrika eta Laia Uribetxeberria.
2. saria: “Olerkia”, Enora Sanchez.
Udal zinegotzia, Mertxe Zubillaga, Kira Bastarrika eta Laia Uribetxeberria
Mertxe Zubillaga, Enora Sanchez eta Myriam San Vicente
B kategorian: 1. saria: “Adiskidetasun transexuala”, Kanu Min.
2. saria: ”Bizitzeko pausoak”, Xuban Andola.
Eneko Zabaleta, Kanu Min eta Mertxe Zubillaga
M.Jose Zubia, Xuban Andola eta Mertxe Zubillaga
Irabazleek balea jaso dute, jarraian aipaturiko herriko establezimendutan gastatzeko: Amaitz, Hizki, FK Kopistegia eta Graphics.
5
ikasten
Berriak
ELKARREKIN ERAIKITZEN PROIEKTUA
EKONOMIA ETA EKINTZAILETASUNA (DBH 4) Urola Ikastola BHI
Iraurgi Berritzen elkarteak sortutako ELKARREKIN ERAIKITZEN proiektua bailarako hainbat eragileren laguntzaz abian jarritako elkarlanaren ondorioa da. Proiektu honen bitartez, 4. DBHko Ekonomiako eta Ekintzailetasuneko ikasleek eskualdeko egoera sozio-ekonomikoa gertu-gertutik ezagutzeko aukera dute, sektore desberdinetako eragileen bitartez. Proiektu honen nondik-norakoak azaltzera Iraurgi Berri tzeneko Iosu Sorazu teknikaria etorri zaigu: hasiera batean eskualdeko kasu errealak abiapuntu hartuta, ikasleak taldean antolatuz, kasu erreal hauek hausnartu, aztertu eta euren ikaskideei egoera aurkezteko prestatzen dira. Ondoren, hainbat sektoretako eragileekin (industria, merkataritza eta enplegua) harremanetan jarri, elkarriz ketak antolatu eta ondorioak partekatzen dira.
MAIER LORIZATE ZIENTZIALARIAREN HITZALDIA Urola Ikastola BHI Maiatzaren 4an, 2. batxilergoko ikasle batzuek Maier Lorizateren hitzaldia izan zuten. Ez zen ohiko hitzaldia izan: Lorizate andreak (EHUko irakaslea, Biokimikako doktorea eta ikerlaria) bere bizitza zientifikoa nolakoa izan den azaldu zuen, eta ikasleek hainbat alorretako galderak egiteko aukera izan zuten.
Ikasleei argi utzi zien norberak bere buruari aukera eman behar diola, baita beren buruengan sinetsi behar dutela ere. Maierrek notak zenbakiak besterik ez direla aipatu zuen, eta horiek ikasleen gaitasunari buruz ezer ez dutela adierazten azpimarratu zuen.
6
ikasten
Berriak
ERASMUS PLUS Urola Ikastola BHI RISOTTO ETA BIZKOTXOA, UN PASTO MERAVIGLIOSO Erasmus + hezkuntza programaren baitan Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion proiektua lantzen ari gara. Udaberri honetan gainera Save The Children erakundearekin batera jarduera berezi batean parte hartu dugu. Bizikidetzarako Errezetak du izena, eta aniz tasun kulturalaren balioak lantzen ditu gastronomiaren bitartez. Bi bideo-errezeta prestatu eta grabatzen egon ginen Gaztelekuan maiatzaren 7an. Lekua egokia da, eta bertako langileak oso abegitsuak. Ederki pasa genuen.
MAHAI-INGURUA ERASMUS PLUSEK ANTOLATUA DINAMO GUNEAN UROLA IKASTOLA BHIko IKASLEAK AMETS ARZALLUSekin MAHAI-INGURUAn, MIÑAN KRONIKA-LIBURUAREN GAINEAN HIZKETAN
leak dauzkagu. Hasi Georgiatik eta Mauritaniara, Boliviatik Pakistaneraino, jatorri ezberdinetako ikasleak ikasten dute batera gurean. Dozenatik gora herritatik Euskal Herrira etorriak. Horregatik lantzen dugu migrari izatearen esperientzia. Bizilekua aldatu duen pertsonaren figura lantzen saiatzen gara, haien errealitatea hurbiltzen gainontzeko ikasleei. Iragan abenduan gure ikasle migrarien egiazko testigantzak jaso genituen, eta ikasgela guztietan irakurri eta komentatu ziren. Orain berriz, Amets Arzalluz eta Ibrahima Balderen artean ondutako Miñan kronika liburuaren irakurketa borobiltzeko, egileetako batekin mahai-ingurua ospatu zuten 50 bat ikaslek Azpeitiko Dinamo aretoan.
Erasmus plus Europa mailako hezkuntza sustatzeko programan parte hartzen du UROLA IKASTOLA BHIk. Gure proiektuak Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion (“Hausnartzeko gaia: Migrarien Inklusioa Bideratze ko Europar Errezeta Liburua” bezala itzul daiteke) du izena, eta migrarien inklusioa lantzen du Polonia, Finlandia eta Siziliako beste hiru ikastetxeekin batera. Azpeitiko UROLA IKASTOLA BHI bizi garen gizartearen ispilu da, hark bezala aniztasun handikoa. Lau kontinentetako ikas-
Eta oso ederra izan zen!
7
ikasten
Berriak
HEZKIDETZA Urola Ikastola BHI SEXUALITATE-SAIOAK DBH 2. MAILAN ETA BATXILERGOKO 1. MAILAN HARREMONAKEN ESKUTIK DBH 2n egindako saioetan, DBHko hurrengo zikloetan egingo duten Harremonak lanketarako oinarriak jarri ditugu. Jatorri eta generoaren arabera ditugun aukerak eta baldintzapenak landu ditugu, rol joko ezberdinen bitartez. Sexu rolen banaketa eta genero estereotipoak landu ditugu, sexismoak eragindako banaketa desorekatuez ohartuz. Besteak beste, etxeko lanen banaketaz, aisialdirako eskubideaz eta hainbat kontzeptuen (matxismoa, sexismoa eta feminismoa definitu ditugu) inguruan hausnartu dugu. Aldi berean, ikasleen familietako errealitate anitzei eskolan lekua egin diegu. Ohartu gara familia bat ere ez dela besteak baino hobea edo okerragoa, eta aniztasuna aberastasuna dela.
hizpide, eta, desioaz hitz egiteaz gain, mugak jartzen ikastearen garrantziaz aritu gara. Tarteko bi orduetan aholkularitza saioa izan dugu. Banaka, binaka edo hirunaka edozein kezka edota galdera planteatzeko eta elkarrekin irtenbideak aurkitzeko.
Batxilergoko saioetan zehar, sexualitatearekiko barneratuta dugun eredu zurruna zalantzan jarri eta, begirada zabaltzearekin batera, aniztasunaren garrantzia landu dugu. Bestetik, ikasleen errealitatera jaitsi eta egunerokotasunean gertatzen diren eta sexualitatearekin lotura duten gaietara hurbildu gara. Bide horretan, ligoteoaren gaia hartu dugu
SATIRO ANTZERKI FOROA Batxilergoko 1. mailako ikasleak Soreasun izan ziren Harremonak-ek antolatutako ‘Satiro’ antzezlanean. Xanti Agirrezabalaren lanak gizarte hipersexualizatu honetan gorputzak ematen dituen mezuez hausnartzeko bidea ematen du.
Antzezlanaren ondoren, Harremonak-eko begiraleek bideratutako foroan parte hartu zuten ikasleek Dinamoa sormen gunean. Antzerkian ikusitakoaren hausnarketa egiteaz gain, Xanti Agirrezabala berarekin gaiaz hitz egiteko aukera izan zuten.
8
ikasten
Berriak GEHITUREN SAIOAK 3. DBHN Maiatzak 17aren harira, Urola Ikastola BHIko 3. DBHko ikasleek Gehituren (Gipuzkoako LGTBI elkartea) eskutik hiru ziklotan banatutako formakuntza jaso dute. Ziklo bakoitzak ordubeteko iraupena izan du eta landu diren gaiak hauek dira: lehenengoan, “maskulinitate eta feminitate tradizionalak”, bigarrengoan, “maskulinitate eta feminitate anitzak”, eta, azkenik, hirugarrengoan “maitasun erromantikoa”. Saio hauekin nerabeek harreman eredu osasuntsuak sortu eta mantentzeko baliabideak izan ditzaten lagundu nahi da. Hortaz, formakuntza honen bitartez, desiratzeko eta maitatzeko dauden modu anitzez solastu dira. Maitasun erromantikoaren mitoak aztertu eta horiek gure gizartean duten eraginaz hitz egin dute. Gainera, genero-rol tradizionalak behatu eta hauen ondorioak ere aztertu dituzte. Hein batean, espazio txiki bat sortu nahi da norbere buruaz hausnartu eta ingurukoak errespetatzeko.
HEZKIDETZA TXOKOA UROLA IKASTOLAN Urola Ikastola BHI-n Hezkidetza Txokoa izango dugu hemendik aurrera. Bertan ikasle, irakasle zein gurasoek antolatutako ekimenen berri emango da, eta baita kanpoko erakundeetatik jasotako informazioarena ere. Bide batez, argitaratuko diren ekimenetan parte har tzera animatu nahi zaituztegu, guztion artean soilik lortuko dugulako Urola Ikastola BHI hezkidetza eskola bat izatea.
ORIENTAZIO SAIOA IRAURGI BERRITZENEN ESKUTIK Urola Ikastola BHI Orientazio programaren barruan, aurten ere Iraurgi Berritzenetik etorri zaizkigu Josu eta Leire 4. DBHko ikasleekin egotera. Ikasle bakoitzaren motibazio eta interesak landu dituzte eta gure bailarako enpresen errealitatea ere azaldu dute. Lanbide Heziketan eta ondoren lan munduan murgiltzeak eskatzen duenaz hitz egin digute eman dizkiguten bi saioetan. Interesgarria eta baliagarria izan da ikasleentzat. Eskerrik asko, bikote!
9
ikasten
Berriak
KULTUR ANIZTASUNA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI HH5 Urteak dira Azpeitira hainbat herrialdetatik jendea iristen ari dela. Urrutiko herrialde eta kultura dituzte jatorri. Eta batzuk bertan bizitzen gelditu dira. Ikastolak, gizartearen ispilu izanik, ondo erakusten du egoera berri hau. Aspaldi samar, Ikastolako Komunitatea bertakook osatzen genuen, denok herritarrak eta ingurukoak ginen. Urteak joan diren heinean eta munduan zehar jendearen mugimendua nabarmendu denean, gurera ere kanpotik jendea iritsi da hainbat herrialdetatik. Bertan kokatu ondoren, zenbaitek hementxe familia osatu du. Haur hauek, jaiotzez azpeitiarrak asko, gure artean ditugu gaur egun, gure taldekide, gure lagun.
Jarraian, herrialde hauetako irudiak bilatu genituen Interneten. Liluraturik gelditu ginen. Saharako basamortuak, oasisak, tuareg-ak dromedarioetan, jaimak… Marokoko azokak, zoko-ak, herri urdinak… Pakistango herriak, txiki eta handiak, bertako txanponak, K2 mendia… Honduraseko hondartza zoragarriak, hegazti eta fruta exotikoak… Errumaniako gaztelu handi bezain ikusgarriak… Italiako herri eta hiriak, janari eta izozkiak… Dena ikusten saiatu ginen.
Gure ohitura eta tradizioak ezagutarazi dizkiegu eta gustura ikusten ditugu gurekin, eguneroko jarduera eta ospakizunetan: abestuz, dantzatuz, baserritar jantzita, danborra joaz… Eta erakutsi, euskara ere erakutsi diegu. Baina… zer dakigu guk euren hizkuntzaz? Zer haien ohiturez? Beti esan izan dugu gurean ondo hartzeaz gain, haur hauek arro sentitu behar dutela bere jatorri eta kulturaz eta abera tsa litzatekela guk ere guzti hori ezagutzea. Hau honela izanik, eta urteetan egin izan dugun bezala, aurten ere aste batzuk eskaini dizkiogu KULTUR ANIZTASUNA proiektuari. Helburua, gure taldeetako eta jatorriz kanpoko herrialdetako familietakoak diren haurren etxeko hizkuntza, tradizio eta ohiturak ezagutzea izan da. Horretarako, lehenengo haurrekin hitz egin genuen jatorriz ko lurraldeei buruz. Hauek munduko mapan kokatzen saiatu ginen aurrena. Batzuk Afrikan daudela deskubritu zuten: “Sahara eta Maroko Afrikan daudela?” Pakistan berriz Asian: “Txina bezala?” Honduras Ameriketan: “Aiba, Ameriketan! Errumania eta Italia aldiz Europan.
Ondoren, gertutasunez gehiago jakiteko asmoz, ikasle horien familiakoekin harremanetan jarri ginen eta bisitak antolatu genituen. Oso gustura jaso zuten gonbidapena eta izugarri eskertu proiektuaren lanketa. Aurkezpen interesgarriak egin zizkiguten. Mohamed, Yaakoub, Gadjmoula, Abas eta familiakoek Sahara ezagutarazi ziguten. Horretarako, hango jantzi bereziak ekarri zizkiguten, Draa, eta dotore jantzirik gure lagunek bere ama hizkuntzan abestu ziguten. Gurasoek berriz, tearen errituala eskaini ziguten. Jaki goxo-goxoak ere prestatu zizkiguten elkarrekin dastatu genitzan. Yousef, Hazim, Alaa, Israa, Mohamed, Ismael, Soufiane, Anass eta etxekoek Maroko aurkeztu ziguten. Alde batetik, bertako arropa, bitxi eta ontziak ekarri zizkiguten. Bakoitzaren inguruko adierazpenak eman ondoren erakusketa eder bat osatu genuen guztiarekin. Bestalde, Marokoko
10
ikasten
Berriak jaki goxo ugari ere prestatu zuten guretzat: pasila, kus-kus, burritoak, gailetak, pastak, krepak, marrubizko bizkotxoa eta ahia. Hamaiketako eta askari ederrak egin genituen. “Uuummm…ze goxo!” Horiez gain, hango ezkontza ospakizunak nolakoak izaten diren ere adierazi ziguten. Haien hizkiak eta zenbakiak zein desberdinak diren ere erakutsi ziguten ama hizkuntza arabiera dutenek eta bakoi tzaren izena arabieraz idatzirik oparitxo bana egin ziguten. “Ze politt”
Hamza, Haniya eta gurasoei esker Pakistan ezagutzeko aukera izan genuen. Jantzi tradizionalak ekarri zituzten gelara ikusi eta probatzeko. Denok oso dotore geunden. Bertako hizkuntza den Urdua ezagutarazteko gogoz, bakoi tzaren izena urduz idatzita ekarri ziguten. Guk oso pozik eta esker onez hartu genien. Honduras ikusterakoan berriz hango paisaiaz liluraturik gelditu ginen. A zer hondartzak! Eta zer hegazti eta fruta exotiko! “Ze politt!” Mikel eta familiakoei esker, Italia ezagutu genuen. Erromatarren jantziak, gurdiak, tigreen aurkako borrokak Koliseoan… Veneziako kanal eta inauterien berri ere izan genuen. Eskolako umeen mantalen lazoa adinaren arabera kolorez aldatu egiten dutela ere jakin genuen. Amaitzeko, pasta klase desberdinak eta pizza jateko aukera izan genuen. Honela ireki dugu gure lagunen jatorria ezagutzeko bidea. Aurten ere oso aberasgarria izan da proiektu hau. Esperien tzia paregabea. Pozik eta arro aritu dira etxekoen laguntzaz euren kulturaren berri ematen. Gure eskerrik beroenak parte hartu duten guztiei.
Guzti horren ondoren, gela bakoitzean jaima bat eraiki genuen. Horretarako etxetik zapi handiak, kuxinak, alfonbrak, ontziak…ekarri genituen gelara. Osatu eta gero nahiko jolas egin genuen bertan. A zer gozamena! Mario eta Danielen etxekoek berriz Errumaniaren berri eman ziguten: bertako herriak, etxeak, jantziak, gazteluak, krepak… ”Zenbat gaztelu! Ze politt!“ Ipuina kontatu, abestu, jantziak erakutsi eta hango jakiak ere ekarri zizkiguten.
ZERBITZU PSIKOSOZIALA Azkoitia BHI Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate sailak berregituratu berri duen zerbitzu psikosozialaren aurkezpena izan dugu azken egunetan. Elkarrekintza eta detekzio goiztiarra ahalbiderateko beharra adostu da esku-hartze eraginko helburutzat hartuta.
11
ikasten
Berriak
ESKOLAKO AGENDA 21 Urola Ikastola BHI
12
ikasten
Berriak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA AURTEN ERE AGENDA 2030 PROIEKTUKO LANETAN Orain dela zenbait urte hasitako lanari jarraituz eta ingurumenaren gaineko kontzietziatze prozesuan aurrera eginez, hainbat ekintza burutu da ikastolan. Iazko gaiari segida emanez, aurten ere Kontsumo eta ekoizpen jasangarria izan da helburu nagusi, baina honekin batera, Agenda 2030eko beste zenbait helburu ere landu dugu: naturaren behaketa, hondakinak, ibai eta erreka inguruen azterketa, baratza, energia –Euronet programaren bitartez–, uraren erabilera… Hau dena mamitzeko hainbat irteera, hitzaldi, tailer eta taldelan egin dute bai haur hezkuntza eta bai lehen hezkuntzako ikasleek.
AGENDA 2030 - EKOORDEZKARIAK Hau guztia lantzeko gurasoen parte hartzea ere sustatu da hitzaldien bidez eta ikastolan bertan nahiz Ingurugiro Etxean antolatutako ekintza eta tailerretan. Honela, eskola komunitate osoaren inplikazioa lortu nahian ingurumenaren alde. Agenda 2030eko koordinatzailea
Azkoitia BHI ESKOLA AGENDA 2030 PROGRAMAREN IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIA Maiatzean amaiera eman genion ikasturte honetako Eskola Agenda 2030 programari, bertan programan parte hartzen dugun herriko ikastetxe guztiak urtean zehar landutakoak azaldu eta ondorioztatutako proposamenak aurkeztu genituen.
GIPUZKOAKO UREN SAIOA D DBH-ko 3. mailako ikasleek, Eskola Agenda 2030ko 6. Garapen Iraunkorrerako Helburuarekin (GIH) lotuta, Gipuzkoako Urak eskainitako uraren saneamenduaren inguruko saioa jaso zuten.
13
ikasten
Berriak
INMA PROIEKTUA:
Haurtzaroa eta Ingurumena Urola Ikastola BHI 2006an INMA ‘Haurtzaroa eta Ingurumena’ proiektua jarri zen martxan Gipuzkoan. Proiektu horretan, ingurumeneko aldagaiek haurrengan duten eragina ikertzen dute; hain zuzen, zenbait kutsatzailek umeen eta haurdun dauden emakumeen osasunean duten eragina aztertzen dute. Gure ikastetxeko 1. eta 2. DBHko zenbait ikasle parte hatzen ari dira proiektu horretan, eta pasa den apirilean maila horietako ikasle guztiei proiektuaren nondik norakoen aurkezpena egin zitzaien.
PILI ZUFIRIA UNANUE Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 2021.eko apirilaren 19a, Pili Zufiriaren azken eguna izan zen gure artean lanean. Astebete lehenago hasi zen berak asmatutako kanta abestuz: “azken asteartea da eta… goazen dantzara!” Irribarretsu zebilen beti bezala, tinko lanean azken egunera arte. 60 urte betetzen zituen egunean iritsi zitzaion bizitza honetako beste etapa batean goxatzeko aukera, hau da, erretiroa.
Beste irakasleei ere egin izan ohi zaien bezala, merezitako agurra izan zuen: aurreskua, oparia, bertsoa eta bere familiaren laguntzarekin bideo bat ere bai. Egin zitzaion agurra berarentzat tamainakoa izan zen. Astelehena azken eguna izanik, aurretik hasi ginen berak espero ez zuen agurrarekin. Aurtengoan COVID dela eta, denok ezin elkartu eta bi eraikuntzetan bideo-konferentzia bidez egin genuen. Hainbat opariren artean honako bertsoa izan zuen gure andereñoak: Ai gure Pili, andereñoa umoretsu zentzuduna lankide eta ikasleentzat nolako goxotasuna erretiroa hartzera zoaz iritsi zaizu eguna… hutsune bat da ordezkaezina hemen utziko duzuna baina gurekin geratuko da irakatsi diguzuna!
Bere bizitzan zehar eskola asko igarota, milaka ikasle pasa dira bere eskuetatik. Pili heziketa prozesuko bidaide izatea ederra izango zen. Ikastolan ere, idazkaritzan pasatako azken urte hauetan txikienek ere, leihatila ondora etorri eta beti irribarretsu agur tzen zuten. Eskola asko, ikasle askoren bidelagun… baina ez da beti zuzenean ikasleekin aritu lanean. Azken urteetan, diru kontuak, autobus/garraio zerbitzuko arduraduna, informatika alorreko arduraduna… denean primeran moldatzen zen, patxadaz, gogotsu…
Pili ondo-ondo pasa hasi duzun etapa berri hau!
14
ikasten
Berriak
IRAKURZALETASUNA SUSTATUZ Azkoitia BHIn Ikastetxeko “Irakurketa planaren” barnean irakurzaletasuna sustatu nahian, ikasleek aukera izan zuten joku batean parte hartzeko. Pista batzuk jarraituz, ikastetxeko ikasle ohia eta Azkoitiko idazlea den baten nortasuna aurkitu behar zuten, Iñigo Dierezena, hain zuzen. Asmatu zutenek liburutegian Iñigorekin solasaldia izan zuten bere jardunari buruz. Aukera izan zuten idazle batek nola sortzen duen jakiteko, liburuak argitaratzeko zer egin daitekeen, bere “Katu” liburuak zer kontatzen dituen… Idazleak irakurtzea gomendatu zuen, hainbat onura ekar ditzakeelako.
ZTIM SAREA
GORKA AGIRREZABAL-EN BISITA
Azkoitia BHIn
Maiatzaren 20an DBH4. mailako Teknologia ikasleek hitzaldia izan zuten, Gorka Agirrezabal Sammic enpresako, ikerketa, garapen eta berrikuntzako arduradunarekin, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak (ZTIM) osatutako alorra bultzatzeko helburuarekin. Gorkaren ibilbide akademiko eta profesionala ezagutu ondoren, Sammic enpresaren jarduerari buruz hitz egin zuen. Ikasleen galderak erantzuteko tartea ere hartu zuen. Ikasleak oso gustora sentitu ziren eta eskerrak eman nahi genizkioke hemendik, baita hau gauzatzen lagundu duen Iraurgi Berritzen-i ere.
GEROLAN EGITASMOA GAUZATUZ Azkoitia BHIn
Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agen tziako teknikaria den Iosu Sorazuk bailarako egitura ekonomikoaren berri eman die DBH4ko ikasleei, Lanbide Heziketako ikasketak egin nahi dituzten ikasleei konkretuki. Gerolan egitasmoaren barne kokatutako ekintza hau, Lanbide Heziketako ikasketak egin nahi dituzten ikasleei zuzendutakoa izan da eta ikasleek ikastetxeak jaso duten orientazioa osatzeko helburuarekin gauzatu da. Iraurgi Berritzen eta Azkoitia BHIren arteko lankidetzaren barne kokatzen da egitasmo hau beste batzuekin batera: Elkarrekin Eraikitzen, Ekintzailetasuna, ZTIM, etab.
15
ikasten
Taldeak
BIDEO JOKOAK
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Martxoko bigarren astean Karmelo Etxegaraiko bigarren eta hirugarren zikloko ikasleok bideo joko eta sare sozialen inguruko saioak izan genituen. Lizarra taldekoek martxoaren 10ean izan genuen Hazkunde elkartetik zetorren Itsasoren bisita. Itsasok bideo jokoez hitz egin zigun: nola erabili behar diren, hauen alde onak eta txarrak, jolastean izan ditzakegun arriskuak eta hauek nola ekidin besteak beste. Gaur egun, ikasleon artean, arrakasta duten bideo jokoak aipatu genituen: Among us, Fortnite, Brawl Stars, Roblox, GTA… Ondoren guk jolasten dugun edo ezagutzen ditugun bideo joko horiek aztertu genituen. Joko horien helburua zein den hausnartu genuen, bortitzak al diren, jolastu bitartean zerbait ikasi edo lantzen den eta horiek guztiek gugan izan ditzaketen eraginei buruz aritu ginen. Gainera, PEGI ikurrak zer diren eta hauen esanahiak azaldu zizkigun. Sare sozialen inguruan ere hitz egin genuen. Jokoekin bezala, ezagutzen eta erabiltzen genituenak aipatu genituen eta Itsasok horien inguruan pentsatzen lagundu zigun. Sare sozial asko ez dira gure adineko umeentzako aproposak eta arriskutsuak izan daitezke: gure aparatuak hackeatu ahal dituzte, guri eta gure inguruari buruzko informazio ugari bildu ondoren gure aurka erabiltzeko, engainatuak izan gaitezke… Horregatik, zenbait aholku eman zizkigun
erabilera segurua izan dadin. Adibidez, sare sozialetan inoiz ez jarri gure argazkia perfilean edota on-line jolasean ari garenean beharrezkoa den unetan bakarrik piztu kamera eta mikrofonoa eta ondoren itzali. Baita oso garrantzitsua den azken bat ere, norbaitek zerbait txarra esango baligu, joko edo sare sozialetan, edo zerbait arraroa sumatzen badugu gurasoei, irakasleei edo konfiantzazko heldu bati esan behar diogula. Beraz, neurrian eta ondo jolastu! LH 2. ZIKLOA
1915ean ERAIKIA 16
ikasten
Taldeak
HARREMONAK PROGRAMA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Maiatzaren 3an hasi eta 14a bitartean Arremanitz Kooperatibako Ainhoa eta Amaia izan ditugu 3. zikloko ikasleekin Harremonak Programaren barruan lanean. Arremanitzen helburu nagusia tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatzea da. Horixe bait da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Beraien lan ildo nagusiak formazioa/sentsibilizazioa, aholkularitza eta saretzea dira. Formazio eta sentsibi-
17
lizazio lan horren barruan Harremonak Programa dute ikasleekin lan eginaz Harreman onak indartzeko. Ikastalde bakoitzarekin 6 orduz aritu dira lanean geletan;guraso eta irakasleontzat ere saio bana eskaini dute. Orokorrean gure ikasleek gustora parte hartu dute eta balorazioa baikorra izan da; interes eta jakin-mina sor tzen duen gaia bait da. Eskerrik asko Ainhoa eta Amaiari, asko ikasi dugu zuekin. LH 3. ZIKLOA
ikasten
Taldeak
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI ETA IRAURGI SASKIBALOIA, BOSTEKOA EMANDA! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI LH. 3. zikloko ikasleek ingelesa praktikatzea xede nagusi gisan hartuta, Iraurgi Saskibaloiko hainbat jokalari Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain izan dira aste santu aurretik.
garren saioa, berriz, saskibaloiaren bueltan osatu dute jolastokian, kirol horri lotutako hiztegia, arauak eta abarrak hizpide hartuta.
5 eta 6. mailako ikasleekin saio batzuk egin dituzte ISBko jokalariek: aurrenekoan, jokalariek euren ibilbide pertsonala azaldu diete eta ikasleek galderak egin dizkiete; bi-
Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa! One point, two points, three points! Give me five!
18
LH 3. ZIKLOA
ikasten
Taldeak
GIPUZKOAKO URAKEN BISITA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
Gipuzkoa Urak kontsortzioaren eskutik, 2. zikloko ikasleek bisita izan dute apirilaren 27, 28, 29 eta 30 egunetan zehar. Covid 19 egoera dela eta, eskola bertara etorri dira. Ikasgela bakoitzak ordubeteko bi saio izan zituen. Lehenengo saioan, gure etxeetara iristen den urak egiten duen ibilbidea azaldu zitzaien, hain zuzen ere, Nuarbeko urtegian hasi Oinatzeko araztegian jarraitu eta gure etxeetara iristen den arte.
ESKALATZEN
Bigarrengo saioan, berriz, ur zikinen araztegiari buruzko azalpena eman zitzaien. Saio amaieran, motxila bana banatu zitzaien. Ikasleen parte hartzea positiboa izan zen eta urari ematen zaion erabileraren inguruan hausnartu ahal izan zuten. LH 2. ZIKLOA
Azkoitia BHI DBH1. mailako ikaskeekin Elkargunean eskaladako saioak egin dituzte Jon Alberdi monitore-eskalatzailearekin gorputz Hezkuntzako saioak baliatuz ekintza hauetarako. Eskalada, banakako kirolaren atalean Gorputz Hezkuntzako eduki moduan lantzen da. Ikasleak orohar gustora aritu ziren saio hauetan.
19
ikasten
Taldeak
EUSKARA GURE ETORRIA Azkoitia BHI Martxoan Euskara gure etorria astea antolatzen dugu ikastetxean, aurtengo saioak hórrela banatu dira
Lehen Saioa: XABIER MENDIGUREN Gure artean izan zen Xabier Mendiguren idazlea, bere “Bizitza motor gainean” liburua aurkezten. DBH2. mailako ikasleek irakurri dute liburu hau, eta idazleak bere ibilbidea, sortze prozesua, biografia… azaldu zieten. Ondoren, ikasleek prestaturik zituzten galderak egin zizkioten.
Bigarren saioa: IMANOL ITUIÑO, MAGOA DBH1. mailakoek Imanol Ituiño magoaren saioa izan zuten. Ikasle asko direnez, magoak 3 saio eman zituen aretoan. Pandemia dela eta, segurtasun neurri guztiak zaintzearren, Ituiñok ez zituen ikasleak oholtzara atera, urtero egiten duen gisan. Hala eta guztiz ere, ikasleek parte hartzea lortu zuen galderak eginez, pilotak aukeratuz… Gustura egon ziren, eta egin zituen magiekin harrituta geratu ziren.
Hirugarren saioa: EÑAUT ELORRIAGA ETA MIKEL MARKEZ “BAGA, BIGA, HIGA” Euskara gure etorriarekin jarraituz, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez izan genituen ikastetxean. Baga, biga, higa saioa eskaini zieten 4. mailako ikasleei. Bertan, 60. hamarkadatik gaur egunera arteko euskal musikaren historia kontatu ziguten. Hamarkada bakoitzean zer-nolako giroa zegoen gure inguruan, zer kultura mugimendu zeuden eta zer nolako musika egiten zen/den azaldu ziguten. Horretaz gain, hamarkada horretako abesti esanguratsuak abestu zituzten Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek, bakoitzak bere gitarra lagun zutela. Ikasleen esanetan: “Saioa interesgarria egin zaigu, abestiak asko gustatu zaizkigu. Gehiago entzuteko gogoarekin geratu gara.”
Laugarren Saioa: OIHAN VEGA. GAZTEA Euskara gure etorria asteari bukaera emateko, Oihan Vega izan genuen ikastetxean. Oihan Vega Gaztea irratiko esatari eta DJak Euskara hedabideetan, Irrati didaktikoa saioa eskaini zieten 3. mailako ikasleei. Saio honen helburua euskararen erabileraz hausnartzea, euskal musikaren egoera aztertzea eta irratiaren funtzionamendua azaltzea izan zen. Iaz ikasleek mikroaren aurrean esatari lanak egiteko aukera izan zuten, baina pandemia dela eta, hau aldatu beharra izan zuen aurten. Saio dinamikoa eta entretenigarria izan zen.
20
ikasten
Taldeak
MENDI ORIENTAZIO IKASTAROA Azkoitia BHI DBH2 IKASLEENTZAT Azken ikasturteetan egin den modura, aste honetan, 2. DBHko ikasleek, Gorputz Hezkuntza mintegiak antolatutako Mendi Orientazioko jardueran parte hartzeko aukera izan dute. Gipuzkoako Mendi Federazioko bi irakasle izan ditugu gure artean goiz osoa iraun duen jarduera aurrera eramateko. Mendia edo edozein tokitan orientatzeko baliagarriak izan daitezkeen hainbat tresna eta aukerekin lanean aritu dira, hala nola mapak ulertzen (sakonuneak, tontorrak, sestra kurbak, eskalak, paraleloak…), iparrorra tza erabiltzen… Gelan, ikastetxeko patioan eta inguruko mendi eremutan ibili dira ikasitakoa praktikan jartzen.
ANTIGONA ANTZEZLANA
DBH4KO IKASLEEN Azkoitia BHI ESKUTIK DBH4ko Latineko ikasleen Antigona antzezlana egokitu, prestatu eta antzestu dute Baztartxo antzokian. Kultura klasioaren lanketaren barne kokatzen da lan hau eta gure ikasleen antzespen gaitasunak handiak agerian geratu dira.
21
ikasten
Protagonistak
BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEEKIN SOLASEAN Urola Ikastola BHI Batxilergoko 2. mailan dauden ikasleei batxilergo konplikatua egitea tokatu zaie, bai iaz eta bai aurten. Itxaso Pineda, Oier Alonso, Unai Elias eta Sarai Aranburu ikasleekin bildu gara pasatako bi urte hauetaz eta etorkizunaz hitz egiteko.
Nola gogoratzen duzue iazko ikasturtea? Unai: Akademikoki ondo, baina erreta amaitu genuen. Psikologikoki eragin handia izan du gugan. Irakasleekin harremana ere ez da erraza izan, eta gainezka ibili gara: lanak, kontrolak… Itxaso: Irakasleek ahal zutena egiten zuten, baina guztiak ez ziren ondo moldatu. Eta zenbait ikasgai iaz ondo eman gabe gelditu ziren… Erreta bukatu dugu. Oier: Ondo hasi genuen iazko ikasturtea, baina konfinatu ginenean gauzak asko zaildu ziren. Zenbait irakasle saiatzen ziren, beste batzuk gutxiago… Gero, aurten, asko entzun dugu: “hori iaz emanda dago”. Baina hori nola eman da? Sarai: Agian irakasle horrek dena eman zuen, baina egoera medio, agian, ez zen ondo jasota gelditu gure aldetik. Hutsune handiak izan ditugu ikasturte honetan. Ikasgai askotan, iaz, azterketen ordez lanak egin zenituzten. Zuen mesederako jokatu du horrek? Oier: Berrogeialdian lana egunero egin zuenak seguru nota hobetu zuela. Baina, nire moduan, ikasturtea lasai samar hasi eta erritmoa hartzea kostatu zitzaigunoi nota ez zaigu gehiegi aldatu, nik uste. Sarai: Nik egoerari esker nota dezente igotzea lortu dut. Lanak guztiz egunean eraman ez arren, beti entregatzen nituen, eta asko igo zait nota. Itxaso: Nik ere uste dut baietz, batxilergoko lehenengo mailan hain nota ona berrogeialdiari esker atera dudala. Lanekin azterketekin baino hobeto moldatzen naiz, eta lan pixka bat eginda, nota hobea lortzeko aukera izan dut. Autonomia garatzeko behintzat baliagarria izan zen iazko egoera? Oier: Konfinamendu hasieran inork ez zuen espero hala ja-
rraituko genuenik ikasturte osoan. Beraz, batzuk hasieran oso lasai egon ginen, gero eskolara itzuliko ginelakoan… Baina, denbora aurrera, guztia gainera zetorren eta jakin genuen ez ginela eskolara itzuliko. Beraz, hasi behar izan genuen lanean. Eskertzekoa da irakasleek azalpenekin bideoak bidali izana, baina lan asko bidaltzen ziguten, eta ez geunden horrela lan egitera ohituta. Ezinezkoa da etxean bederatzi ordu liburuen aurrean egotea, eta hori ulertzea falta izan zaie irakasle askori. Sarai: Hori da: ariketa berberak gelan edo etxean egin, ez da gauza bera. Etxean askoz gehiago distraitzen ginen, edo ulertzeko denbora gehiago behar genuen… Azkenean, denbora gehiago behar genuen lan hori egiteko. Bestalde, aipatu behar dut iazko egoera horrek norbere kabuz lana egitera bultzatu gintuela, lanean autonomoago izatera. Horrek nire jarrera behintzat aldatu du, eta neure lanketa pertsonal horrekin jarraitu dut aurtengo ikasturtean ere. Itxaso: Konfinamendu hasieran ezin iritsita ibili ginen. Irakasle bakoitzak bere lanak ematen zituen, eta gu ezin iritsita. Plangintza garrantzitsua izan da, baita aurten ere. Alderdi hori ondo garatu dugu.
22
ikasten
Protagonistak Autonomiaz gain, beste zer alderdi garatu duzue konfinamenduari esker? Unai: Egia da autonomia garatu dugula, baina taldeko lana planifikatzen ere lagundu digu konfinamenduak… Bakoitzak bere aldetik jarri behar izan du, noski, baina ez ginen beti iristen epearen barruan lanak entregatzera, eta taldean ere aritu behar izan dugu. Sarai: Nik asko landu dut arlo teknologikoa. Asko ikasi dut ordenagailuei buruz. Egia da, ordea, egun osoa pantailen aurrean pasatzen genuela, ordenagailua eskola-orduetan, gero mugikorra… Dena den, nik Wifiarekin arazo handiak izan ditut, eta ez naiz izan bakarra. Nire kasuan, hilabetez egon ginen etxean Wifirik gabe, mugikorrarekin nola-hala moldatuz. Irakasle batzuek ez zuten sinesten… Konplikatua izan zen. Aurtengo ikasturtea nola bizi izan duzue? Konfinatzea tokatu zaizue? Itxaso: Ni hogei egun egon naiz konfinatuta: lehenengo hamar eta gero beste hamar. Mate ordenagailuz jarraitzea niri ezinezkoa egiten zait. Eta egunean egunekoa jarraitzen ez baduzu, galdu egiten zara. Garrantzitsua, beraz, lehen esan dugun bezala, plangintza eta norbere lana. Irakasleak saiatu dira guri ikasgaiak online eskaintzen, baina oso zaila izan da niretzat horrela klasea jarraitzea. Gainerako ikasgaiak Mate baino errazago jarraitu ditut, arbela ez delako hainbeste erabiltzen. Oier: Etxean konfinatuta bideo-deietatik klasea jarraitzea ezinezkoa da. Irakaslea saiatuta ere, bi kamera jarrita ere, oso zaila da. Gelan dagoen ikasleren batek hitz egiten badu ez diozu irakasleari entzuten, eta azalpenetan ari denean ez diozu moztu nahi ondo entzun ez duzulako bakarrik. Beraz, oso zaila izan da jarraitzea. Sarai: Ikastetxean ez dago hainbeste baliabide hori ondo egiteko. Partekatu daitezkeen arbel digitalak, kalitatezko kamarak edota mikroak… Hori guztia falta da. Zortez, ni ez naiz egon konfinatuta, baina baditut lagunak oso galduta egon direnak. Autosufizientea ez bazara, akabo.
Selektibitatea iritsi eta konfinatuta egoteak ez dizue beldurrik ematen? Sarai: Azterketa aurreko astean gurasoekin egoten jarraituko dut, baina gainerako kontaktuak murrizten saiatuko naiz. Ahal den neurrian jendearekin egotea saihestuko dut. Oier: Nik ez dut nire bizimodua horregatik aldatuko. Gainera, badakit eguna gerturatu ahala deskonektatzeko beharra handiagoa izango dela. Itxaso: Nik nahiago dut etxean gelditu azken egunetan. Ez dut selektibitatea bigarren aukerarako utzi nahi, ez ditut nire aukerak murriztu nahi. Etxean geldituko naiz beraz. Unai: Azken zazpi-hamar egunetan ez daukat irteteko asmorik. Asko ari gara jokatzen. Egoera honetan irtenda ere, ez dut uste lasai egongo nintzatekeenik. Nola ikusten duzue etorkizuna eta unibertsitatea? Sarai: Nik Manresara joateko asmoa daukat Automobilgin tzaren Ingeniaritza ikastera. Baina han online ari omen dira eskolak ematen, eta ez daukat haraino joateko gogorik gero ikasketak online egin behar baditut. Ea ikasturte osoa ez den horrela joaten. Itxaso: Ni optimista naiz. Laster talde-immunitatea lortuko dugulakoan nago. Nik ere Bartzelonara joan nahi dut, Medikuntza edo osasun-arloko beste zerbait ikastera, notaren arabera. Unai: Ni ere optimista naiz. Ez dakit oraindik Ingeniaritza Industriala bakarrik edo Ingeniaritza industriala eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu duala egin. Baina hemen egingo dut, Donostian edo Bilbon. Oier: Nik Donostian egin nahi ditut ikasketak, Informatika Ingeniaritza. Pilotan jokatzen dut Zestoan, eta, ahal balitz, han jarraitu nahiko nuke. Horregatik nahi dut ikasketak Donostian egitea. Eskerrik asko lauroi eta zorte on etorkizunean!
Hemendik kanpo lagunekin egoteko aukera handirik ez duzue izan… Oier: Ni astero egoten naiz lagunekin. Beste ezer egin ezin genuenean ere, kalean buelta bat emateko bada ere gelditzen ginen, etxean ez egotea zen kontua. Sarai: Ez zait gustatzen arratsalde osoa tabernan pasatzea, beraz, mendira eta joan izan naiz, edo gurasoei lagundu, autoan buelta bat eman… Itxaso: Ni ere gutxi irten naiz, baina ikasketak ondo eraman nahi nituelako. Horrek suposatzen du etxean denbora asko igarotzea. Buelta bat ematera irten naiz, tabernara batzuetan… Baina burbuila baten barruan, Azpeititik asko irten gabe. Unai: Itxasok dioen modura, 2. batxilergoan nota onak atera nahi badituzu, orduak sartu behar dira. Aukerak asko murriz tuta zeuden, beraz, tarteka kirola egitera joaten nintzen… Baina ez zegoen ez aukerarik ez denborarik deskonektatzeko.
23
ikasten
Protagonistak
EIDER SANCHEZ Urola Ikastola BHI Eider Sanchez, Urola Ikastolako batxilergoko 2. mailako ikaslea, Gaztea Cover lehiaketa irabaz teko atarian gelditu zen pasa den apirilean. Finalera iritsi zen Ainhoa Arroitajauregi, Maria Izaga eta Alaitz Artolarekin batera, eta Vetusta Morla taldearen 23 de junio abestu zuen online galan. Ainhoa Arroitajauregiri eman zion saria Maialen Gurbindok, Iñigo Etxezarretak eta Leire Letuk osaturiko epaimahaiak. Entzulearen saria Maria Izagak lortu zuen, eta Sanchez hirugarren lekuan gelditu zen 193 botorekin. Lehen aldia da halako lehiaketa batera aurkezten zarena? Bai. Hasieran buelta dezente eman nizkion, baina azkenean animatu egin nintzen, edo animatu egin nindutela esan beharko… Izan ere, buruan neukan ideia, baina lagunei komentatu eta haien animoei esker aurkeztu nintzen. Azken batean, abestia igo besterik ez zen egin behar. Gero, aurkeztu ginen berrehun horietatik hogei aukeratu gintuzten. Eta, azkenik, hogei horietako lau pasatu ginen finalera: bi hautagai boto bidez eta beste bi epaimahaiak hautatuta. Nire aukeraketa epaimahaiak egin zuen. Nolakoa izan da prestaketa? Abestia lehendik nekien, beraz, aparteko prestaketarik ez dut egin. Musika eskolara joaten naiz eta han landu izan dut bai ahotsa eta bai pianoa, etxean ere entseguak egin ditut… Baina ez dut halako prestaketa berezirik egin lehiaketarako. Zergatik abesti hori? Zalantzan ibili nintzen pare bat astean, abestia ezin erabakita. Etxean abestiak probatzen ari nintzela, amak 23 de junio entzun eta asko gustatu zitzaion. Gainera, ekainaren 23a aitonaren urtebetetze eguna denez, agian zortea emango zidala esan zidan, eta horixe aukeratu nuen azkenean. Gustura nago egin nuen aukeraketarekin. Espero zenuen finalera pasatzea? Ez, ezta hogei sailkatuen artean egotea ere. Lagun baten bitartez jakin nuen hogei horien artean nengoela. Finalera sailkatu nintzela ere kanpotik jakin nuen… Ez nuen inondik inora espero. Ikaragarrizko maila zegoen hogei sailkatu ho-
rien artean ere, beraz, ez nuen imajinatzen urrunago iritsiko nintzenik. Hala ere, finalera. Zergatik uste duzu pasatu zinela? Zer eskaini duzu zuk zure abestiarekin finalera iritsi ez zirenek eskaini ez zutena? Abestia bera, nik uste. Jendeak ez zuen ezagutzen, horrek harritu nau gehien. Oso abesti berezia da eta jendeari asko gustatu zaio. Noski, abesteko moduak ere izango du zerikusia finalera iristearekin… Publikoaren bozketari dagokionez… propaganda egin duzu inguruan botoak lortzeko? Bai, noski. Lagunei aritu naiz bozkatzeko esaten, lagunek ere jardun dute beren lagunei esaten, gurasoek ere bai beren lagunei, sare sozialen bitartez ere egin dut propaganda… Partaide guztiek egingo zuten bezala, azken batean. Nolakoa izan da esperientzia? Oso urduri nengoen. Telebistakoak etxera etorri ziren lehiaketa baino hiru ordu lehenago. Hango fokuak, kamarak… Ezin izan nuen arratsalde osoan entseatu guztia konektatuta zegoelako. Gero, epaimahaikoek hitz egiten zidaten baina nik ez nituen ikusten… Guzti horrekin oso orduri jarri nintzen. Eta, gainera, biharamunean azterketa nuen. Esan behar dut emaitzarekin ez nintzela gustura geratu: urduriegi nengoen, eta ez nuen abestu nahi bezain ondo. Ezer aldatu dizu lehiaketa honetan parte hartu izanak? Bai: biharamunean Vetusta Morla taldeak nire bideoa igo zuen sareetara, eta jende askok idatzi zidan. San Agustin kul-
24
ikasten
Protagonistak turgunean ere egin behar dut emanaldi bat uda aldean… Bide berriak ireki dizkit lehiaketak. Eskolaz gain, musika-ikasketak ere egiten dituzu. Erraza da guztia uztartzea? Niretzat bai. Astean ordubete egiten dut musika eskolan, ez da asko. Etxean ere entseatzen dut, noski; baina gustuko dut eta niretzako deskonektatzeko modu bat da. Aurrera begira, musika-ikasketekin jarraitzeko asmoa duzu? Ez. Musika ikasketak aparte uztea pentsatu dut datorren urtean. Hortik bidea egitea eta zerbait egonkorra lortzea oso zaila da, eta, momentuz, hobby moduan jarraituko dut. Interes asko ditut, eta musika horietako bat baino ez da. Momentuz, unibertsitatera joateko asmoa dut Kimika ikastera. Ikasketak amaitzen ditudanean, ikusiko dut musikarekin jarraitu ala ez. Momentuz, hobby bat da niretzat.
Musikan erreferenterik ba al duzu? Bai: Vetusta Morla bera, Queen, Oasis… Nahiko musika zaharra entzuten dut. Operación Triunfo-ko Amaia ere gustuko dut, bere abesteko eta interpretatzeko modua, batik bat. Operación Triunfo aipatu duzu. Halako reality batean ikusten duzu zure burua? Ez dakit. Behin hor sartuta, irtendakoan, ezin duzu inoiz lehen zinen pertsona izatera itzuli, mundu guztiak ezagutzen bai tzaitu. Baina, agian, egunen batean, auskalo; ez dut aukera baztertzen. Etxetik datorkizu musikarekiko pasioa? Amaren familiatik, bai. Oso musikazaleak dira. Zer ematen dizu musikak? Gauza positiboak beti. Azterketekin estresatuta banago, pianoa jotzen dut, deskonektatzeko balio dit.
UROLA IKASTOLAKO IKASLEAK AZKUE SARIETAN IRABAZLE Azkue literatura-sarietako garaileen artean ditugu aurten Urola Ikastolako ikasleak. Izan ere, 1. DBHko Maria Illarramendi Uribetxerriak lehenengo saria jaso du Azkue sarietako narrazio alorrean “Argi izpiak” lanarekin, eta 2. DBHko Irati Hierro Marcillak, berriz, 1. saria irabazi du olerkian, “Insomnio gauak” lanarekin, biak ere beraien adinei dagokien A kategorian. Zorionak bioi eta jarraitu idazten!
Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 25
ikasten
Protagonistak
UROLA IKASTOLAKO KIROLARIAK PODIUMEAN Gure ikasleek kiroletan garaipenak lortzen jarraitzen dute. Atletismoan, esaterako, Julen Azpiazuk, batxilergoko 2. mailako ikasleak, urrezko domina irabazi du Euskal Herriko Atletismoko Txapelketako 20 urtez azpikoen 3.000 metroko proban. Uxue Ortega 4. DBHko ikaslea bigarren gelditu da 1.500 metroko lasterketan, eta Ainara Tena, batxilergoko 1. mailako ikaslea, 2. postuan sailkatu da 400 metrotan eta 3. berriz 200 metrotan. Bestalde, arraunean, Oihan Ferrer 4. DBHko ikaslea Espainiako txapeldun izan da Orio taldearekin. Galizian jokatu zen txapelketa, Moañan, eta kadete gizonezko mailan 1.500 metroan eskuratu zuten txapela, 7:06 minutuko denborarekin. Enetz Goenaga 2. batxilergoko ikasleak, berriz, Zumaiako Telmo Deuna elkartearekin Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi du. Zorionak guztioi!
26
ikasten
Euskararen txokoa
EUSKARA HOBETUZ
Urola Ikastola BHI
Ondo erabiltzen al dituzu honako hitzak? ONDO
GAIZKI
batzar, biltzar
asanblada, asanblea
banan-banan
(banan-bana, bana-bana, banan banan)
baratze
baratza
benetako
benetazko
bereizi
bereiztu
bertsu
beretsu
boluntario
bolondres
ordezkaritza
delegaritza
ehunka
ehundaka
disko
diska
elkarrezin
elkartezin
erabakigarri
erabakior
erreportaje
erreportaia
harridura(-)marka
harridura(-)ikur
ukitu
ikutu
kosta ahala kosta
kosta ala kosta
kozinatu
sukaldatu
kuadrilla
koadrila, koadrilla
film luze
luzemetraia
maitekor
maitakor
maiuskula, letra larri
letra nagusi
27
ikasten
Ospakizunak
“HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA” APIRILAK 23
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa Apirilak 23an, Karmelo Etxegarai ikastolan “Haur Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatu genuen. Zergatik ospatzen da egun hori? Liburuenganako maitasuna inspira tzeko animoz eta liburuengan atentzioa deitzeko egiten da. “Haur Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatzeko, gure zikloan ere, hau da LH-2. zikloan, aste horretan, ekintza desberdinak egin genituen: • Horma-irudiak • Ikasle bakoitzak, bere mailako ikasleei gustora irakurri duen liburua aholkatzeko, liburuen azalak egin dituzte. • Ipuin kontaketak modu desberdinetan: liburuak erabiliz, kamishibaia erabiliz… • Udal liburutegira bisita eta bertan liburuak mailegatu. Oso egun berezia eta politta pasa genuen eta bitartean, ikasleei irakurtzeko zaletasuna indartzeko balio izan zuela pentsatuz, hurrengo urtean ere ospatzeko irrikaz geratzen gara.
28
Ospakizunak
ikasten
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA UROLA IKASTOLAKO LITERATURA-LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, literatura-lehiaketa bat antolatu da aurten lehendabizikoz Urola Ikastolako ikasleentzat. Emakumeen eguna gaitzat hartuta, hiru kategoriatan parte hartu ahal izan dute ikasleek: DBH1-2, DBH3-4 eta BATX1-2. DBH4ko Euskara batzordeko ikasleek argazkiak atera zituzten Martxoaren 8a gaitzat hartuta, eta argazki horietan oinarritu dira lehiaketako parte hartzaileak euren lanak sortzeko. DBH1-2 kategorian Maria Illarramendi Uribetxeberria (DBH1C) izan da garaile “Gure izarrak” izeneko bertso sortarekin. DBH3-4 kategorian ez da lan originalik aurkeztu. BATX1-2 kategorian aurkeztu diren lanen maila bikaina ikusita, hutsik gelditu den sari hori ere Batxilergoko ikasleei ematea erabaki du epaimahaiak. Hala, BATX1-2 kategorian honakoak izan dira sarituak: Oier Irulegi Otaegi (BATX2D) “Berdintasuna” izeneko bertso sortarengatik eta Sara Atejada Mendez (BATX2D) “Amama maitea” izeneko ipuinagatik. Saridunek 60 euroko bono bana jaso dute eta ebook baten zozketan parte hartu dute. Sara Atejada izan da ebookaren irabazlea. Irabazleen lanak Ikastenen ale honetako “Ikasleen ekoizpenak” atalean dituzue. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
29
ikasten
Ospakizunak
Maiatzak 17,
“LGTBI FOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA” Azkoitia BHI DBH 1.mailako ikasleek LGTBIQ fobiaren aurkako eguna ospatzeko argazki erraldoi bat atera zuten ikastetxeko atarian. Maiatzak 17, goizeko 10:15ean elkartu ziren DBH 1-eko ikasleak argazki erraldoi bat ateratzeko, LGTBIQren banderaren kolorez jantzita etorri ziren ikasleak eta banderaren forma osatu zuten. Hau LGTBIQ-ren aniztasun sexualaren alde egiteko antolatu zen.
30
Ospakizunak Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
31
ikasten
ikasten
Gurasoen txokoa
UDABERRI Guraso Elkartea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI SARA ARIÑO, IKASKIROLEKO KOORDINATZAILEARI AGURRA 2009ko urtarrilean hasi zen Sara Ariño, Ikaskiroleko koordinatzaile lanetan, 12 urte beteak ditu beraz. Eta aurtengo ikasturtea izango da bere azkenengoa Ikaskirolen, deskantsua behar duela erabaki digu Sarak, eta ondo merezitakoa gainera. Urte guzti hauetan, berarekin aritu dira 100 monitore eta 1.000 ume baino gehiago. Bera izan da bolondres moduan lan egin duten hainbat eta hainbat monitoreren kide, laguntzaile eta sostengu, Ikaskiroleko antolaketa guztia egoki garatzearen arduradun. Eskola kirolean ematen ari diren hainbat aldaketaren testigu izan da Sara: Ikaskirolen kirol aniztasunerako lehen pausuak ematearen arduradun, neska eta mutilek elkarrekin jokatzeko eta kirola egiteko bide egitearen arduradun, ikastetxeen arteko lehia eta konpetizio sutsuak, errespetu gehiagoko eta konpetitibitate kontrolatuagoko topaketa izatera bideratzearen arduradun. Talde-giro ona mantentzeko asmoz lan egin du Sarak, eta baita lortu ere, monitoreen arteko lagun giroa eta taldekidetasuna ikusi besterik ez. Asteroko saioez gain, egindako lana eta sortutako binkuluak gozatu eta ospatu ohi dituzte urtero Ikastolako egunean eta Ikaskirol krosaren egunean bazkaritarako elkartuz, berauetan bizitakoak dira Sarak gogoan omen dituen unerik politenak. Bejondeizula Sara, milesker egindako lan guzti-guztiagatik!
32
ikasten
Ibilaldiak
HH 05 Azkoitia
UDABERRIAZ GOZATZEN
Ederra giroa egin digun Xabier Munibeko HH05 urtekoei, udaberriaz eta eguzkiaz gozatzeko! Herriko auzoetan jolastu, lagunekin ibili eta hamaiketako goxoa janez goiz eta arratsalde ederrak pasa ditugu.
33
ikasten
Ibilaldiak
Azkoitia
LAGUNTZA TALDEA Udaberriari ongi etorri koloretsua emateko asmoz, laguntza taldekoak Santa Kutzera goiz pasa egin genuen. Bertan gure baratze eta lorategirako landareak erosi genituen. Eguraldia lagun, goiz pasa ederra pasa genuen
LH 5. maila Azkoitia
XABIER MUNIBE eta BIZENTA MOGEL LH 5. mailakoak, Frantzizko Xabier Munibe eta Bizenta Mogelen aztarnak jarraitzen aritu dira Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Biografia landu dute proiektuan eta Azkoitiko bi pertsona esanguratsu hauenak izan dira hautatuak.
34
ikasten
Ibilaldiak
LH 3. maila Azkoitia
LH 3: SAN MARTINEN
Juan Mari Arruabarrena eta Jabier Alberdik, gelan izandako esperientziaren jarraipena egin digute. San Martingo elizan dagoen erakusketaz baliatuz, HISTORIAURREKO beste hainbat esperientzia eta istorio kontatu dizkigute. MILA MILA ESKER BIEI IRAKASLE ETA IKASLE GUZTION PARTETIK!!!
35
ikasten
Ibilaldiak
LH 2. maila Azkoitia LH 2. mailako ikasleak “Astarbe” eta “Munoandin” izan ziren joan den maiatzaren 27an.
DBH 2 Azpeitia
ORIENTAZIO-SAIOAK
Apirilean DBH 2. mailako ikasleak Izarraitz mendi lerroan zehar ibili ziren orientazio-kirola lantzen. Gorputz Hezkun tzako mintegiak antolatutako ekintza hori Gipuzkoako Mendizale Federazioko adituen laguntzarekin burutu zuten
ikasleek. Goizean goiz beharrezko azalpenak eta materiala jaso ondoren, eguraldi onaren laguntzaz, proposatutako erronka ezberdinak lortzeko asmoarekin igo ziren mendira gure ikasleak.
36
ikasten
Ibilaldiak
LH 6. maila Azkoitia
HERRIKO ERAIKINEN HISTORIA
LH 6. mailako ikasleak Juan Bautistaren eskutik, gure herriko eraikinen historia, kontu eta bitxikeriak ezagutzera atera dira herriko kaleetara. Hainbat arkitektura mota ezberdin aztertu dituzte lantzen ari diren proiektuan uztartzeko.
LA BASU RAP ABESLARIA SOREASU ANTZOKIAN La Basu Rap abeslaria Soreasu antzokian izan zen maitzean. Elena Caballero, La Basu izenez ezagunagoa, Etxebarriko rap abeslaria da, eta euskal raparen munduan emakume erreferenteetako bat da. Bi hitzaldi musikatu eskaini zizkien La Basuk Urola Ikastolako DBH 4. mailako ikasleei, eta goiz atsegina pasatu zuten.
37
DBH 4 Azpeitia
ikasten DBH 1-2 Azpeitia
Ibilaldiak
IMANOL ITUIÑO SOREASUN UROLA IKASTOLAKO IKASLEEKIN
Apirilean Soreasun izan ziren DBH1eko eta DBH2ko ikasleak Imanol Ituiño magoaren ikuskizunean. Bi saio eskaini zituen magoak, lehenengo mailakoentzat lehenik eta bigarrengo mailakoentzat gero. Ez zuen ohiko magia ikuskizuna eman; izan ere, Ituiñok ikuskizun-konferentzia eskaini zuen, eta ohiko magia-trukoez gain, beste
DBH 4 Azpeitia
hainbat gaiz aritu zen: ilusionismoaren eta magoen inguruan ditugun aurreiritziak, magiak zinemarekin duen lotura, matematikak eta probabilitateak nola erabili trukoak egiteko… Saio atseginak eskaini zituen Ituiñok magiaren alderdi ez hain ezagunak agerian jarriz.
DBH4KOAK OÑATZERA
“Inguruko tontor eta txokoak” egitasmoa abian jarri da Azpeitian inguruko tontor eta txokoak gazteenen artean ezagutarazteko Lagun Onak Mendi Bazkunaren 75. urteurrenaren baitan, herriko gazteenen artean mendizaletasun eta aisialdi osasun tsua bultzatu asmoz sortu da ‘Inguruko tontor eta txokoak’ ekimena. Helburu desberdinak ditu, baina ekimena bera oso sinplea da: Herriko txoko eta tontor desberdinetara joateko erronkari heldu eta bertan argazkiak ateratzea.
erronkari apirilean, baina, eguraldi txarra zela medio, maia tzean egin zuten azkenean irteera. Berriro ere eguraldia kaskar samar portatu zen arren, euren arteko giro ederrean egin zuten ikasle eta irakasleek Oñatzerako mendi buelta.
Mendiz inguratutako herria da Azpeitia, baina inguruko mendi eta parajeak gero eta gutxiago ezagutzen dituzte herritarrek. Gabezia horri erantzun eta konfinamenduak haur eta gazteengan eragindako kalteei aurre egin asmoz sortu da Lagun Onaken, herriko lau ikastetxeen eta udalaren arteko elkarlana. Izan ere, konfinamenduak lehenik eta eskola kirola egiteko debekuak ondoren, ikasleen osasunean eragin nabarmena izan dutela uste dute antolatzaileek. Ekimena apirilean hasi zen eta urrira arte luzatuko da. Urola Ikastolako DBH4ko ikasleek Oñatzera igoaz ekin behar zioten
38
ikasten
Ibilaldiak
2. Batxilergoa Azpeitia
…ETA TRENA IRITSI ZEN BAILARARA!
Urrekasoro eta Enparangaindik hasi eta anbulatorioraino egin dugu pasiera ederra Batxilergoko 2. mailako ikasle eta irakasle zenbaitek. Ibilaldian herriko bazter batzuk XX. mendeko 20 eta 30eko hamarkadetako argazki zaharrekin alderatu ditugu. Ikaskideak izan dira gidari. Mende bat kasik joan da herriaren bizimodua bizkortzen hasi zela, eta neurri handi batean trenak eragin zuen aldaketa hori. Hala, 20ko Hamarkada Zoriontsuan egiten ziren altzari fashionak ezagutu ditugu Damaso fabrika zegoen lekuaren aurrean, baita langileek 8 orduko laneguna eskatuz eginiko
LH 2. zikloa Azpeitia
lehen manifestazioak non izan ziren ere. Jada herrian existitzen ez diren alderdien egoitzak, 30 hamarkada kritikoan bizitako manifestazio jendetsu eta meeting istiluz josiak eta bonbardaketaren bat ere aipatu dira, baita foxtrot edo tangoak dantzatzeko gazteen gogoa eta apaizen eraman ezina ere. Gozotik eta gazitik, bietatik izan duelako gure iraganak. Eguerdi ezberdina behintzat, batzuek mokadua eginaz, edo kafea bidean hartuaz atseginago bihurtu dutena. Eskerrik asko zizerone lanak egin dituzten ikasle prestuei!
PLANETAREN ORDUA
Martxoaren 26ean, Karmelo Etxegarai ikastolako, 2.zikloko ikasleak Azpeitiako ibaia eta bere ingurua aztertzen egon ziren. Jarduera hau, “Planetaren ordua” eta A21-eko ekintzekin lotu genuen eta ibaiaren inguruan ikus daitezken zaborrak aztertzen eta sailkatzen egon ziren. Plastikoak, ohialak, tresna elektrikoak, zabor organikoak… Objetu eta zabor ugari aurkitu zituzten lekuz kanpo eta datua-bilketa egin ondoren, hausnarketa txiki bat egin zuten gelan. Zabor guzti horien tzako lekuak badaudela konturatu ziren eta, orokorrean arduratsuagoak izan behar garela ondorioztatu zuten.
39
ikasten LH 2. zikloa Azpeitia
Ibilaldiak
EKOETXEAN
Martxoaren 4, 9, 10, 16, 17, 23, 24 eta 25ean, Ekoetxera joan ginen bigarren zikloko gela guztiak, txandaka. Hamarretarako iritsi ginen eta barrura sartu bezain pronto, hiru azpitaldetan banatu ginen. Azpitalde bakoitzak Azpeitiko toki desberdin bat adierazi behar genuen, eskola, supermerkatua eta gure etxea, eta toki horietako batean geundela imajinatuz, pen tsatu behar genuen nola moldatu egun oso batean, gure egin beharrak egiteko, argindarrik gabe. Denon artean, ikusi ahal izan genuen, nolakoa izango litzatekeen egun bat Azpeitian, argindarrik gabe. Gauza asko ikasi genuen: energia oso garrantzitsua dela (argia izateko, neguan hotzik ez sentitzeko, zenbait tresna martxan jartzeko…), makina edo gailu guztiak behar dutela funtzionatu ahal izateko, energia behar duten tresna asko ditugula etxean, energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak daudela, energiak kutsadura sortzen duela,… Jakin-jakin… hori guztia bagenekien, baina askotan ahaztu egiten zaigunez, oso ondo etorri zitzaigun gogoratzea, energia aurrezteko eta alferrik ez gastatzeko. Hamaiketakoa jan ondoren, parkean jolasean ibili ginen. Eguraldi zoragarria egin zigun eta ederki pasa genuen, inguru eder horretan.
40
ikasten
Ibilaldiak
LH 3. zikloa Azpeitia
TREN MUSEOAN
Zientzietako arloan lantzen aritu diren historiako gaiari jarraituz, Azpeitiko Tren museora bisita egin genuen maiatzean. Lau talde hilaren 20an joan ziren, eta beste lau taldeak 27an. Azpeitian kokaturiko Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren lokomotorak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak.
Museoa ikusi eta azalpen interesgarrian entzuteaz gain Lasaotik joan etorria egiteko aukera ere izan genuen. Irteera aprobetxatuz, egun pasa ederrak ere egin genituen herriko berde-guneetan. Urrutira joan beharrik gabe ikasteko eta gozatzeko aukera eman digu irteerak.
41
ikasten LH 2. zikloa Azpeitia
Ibilaldiak
EKAINBERRIN
Apirilean erdi ziklokoak Ekainberrira (Zestoa) joan ginen euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarriak ikustera, zaldiak, hartzak, oreinak… Ondoren suarekin lotutako ekintzak egin genituen. Nola lortzen zuten sua: kolpez eta igurtziz, material desberdinak ezagutu: suharria, markasita, hezurrak, makilak… Material hau esku artean izanik sua lortzen saiatu ginen. Oso ondo pasatu genuen.
LH 2. zikloa Azpeitia
SAKONA ETA UNANUE
2. Zikloko ikasleok, Sakona etxalde ekologikora eta Unanue Baserrira txangoak burutu ditugu. Goiz pasa ederra pasa dugu baratza eta sagarrondo artean, bertako eta garaiko produktu ekologikoak ezagu tzen. Ardiak jezten ikasteko aukera ere izan dugu eta egindako lan guztiaren ordainetan, barazki eta sagar zuku goxogoxoak eman dizkigute.
42
ikasten
Ibilaldiak
LH 1. zikloa Azpeitia
EKAIN BERRI
ERNIO taldea
IZAZPI taldea
OINATZ taldea
KAKUTE taldea
TXALINTXO taldea
43
ikasten
IGARAKO ERROTARA IRTEERA
HH 04 Azpeitia
Maitzak 26, asteazkena, eta motxilak bizkarrean hartuta egun pasa ederra egitera joan ginen. Ba al dakizue nora? Bai, bai! Igarako errotara! Goizean motxiletan hamaiketako, bazkaria eta uda hartu eta “HERRIA” proiektuari amaiera emateko bisita ederra egin genuen. Goizean Igarako errota ikusi, Loiolan jolastu eta herriko parkeetan sakabanatu ginen bazkalondoren. Aurtengo egoera dela eta ezin izan genuen hiru gelak elkarrekin ibili baina primeran pasatu genuen! Hurrengo ikasturtean nora joango ote gara?
HH 05 Azpeitia
ORIORA IRTEERA Maiatzaren 20an, eguraldia lagun genuela, Oriora egun pasa joan ginen. Ekintza ugari egin genituen, parkean jolas, animaliak ikusi, hondartzan oinak busti, bazkaldu… Ederki ibili ginen! Neka-neka eginda itzuli ginen etxera. A ze gozamena!
44
ikasten
Ibilaldiak
HH 03 Azpeitia
ELGOIBAR, SAN PEDRORA IRTEERA
2019-20 ikasturtean ez genuen irteerarik egin ikasturte amaieran, konfinamenduaren ondorioak. Aurten berriz, aukera izan dugu. A ze poza! ―Ama/aita autobusean goazela! Zer bokadillo? ―Zerrena nahi duzu? Tortilla? Petxuga? ―… Ez! Nik txokolate! ―Baina bazkaltzeko?… Hiru urteko gure txikitxoak irrikaz egon dira autobusa hartu eta egun pasa egitera joateko. Ez zaizkie motxak egin aurreko egunak. Oso pozik ibili gara! Hango jolas, elkarrizketa, iskanbila… bai ikasle eta irakasleek ere a ze eguna igaro duguna! Hurrengo urtean nora eramango ote gaituzte?
45
ikasten HH 04 Azpeitia
Ibilaldiak
4 urtekoak Azpeitia ezagutzen
Ikasturte honetan hainbat irteera egin ditugu herriko parke eta berdeguneetara. Maiatzean, Azpeitia hobeto ezagutzeko asmoz, herriaren inguruko proiektua landu dugu: auzoak, eraikin esanguratsuak, ibai eta mendiak… eta irteera egin dugu horietako batzuk bertatik ikusteko asmoz. Amuko zubirantz jo dugu lehenik, eta zur eta lur geratu gara benetan harri bat falta dela ikusita! Ondoren, zezen plaza aurretik pasa eta Zelai Luzetik barrena liburutegi ederrerantz egin dugu. Handik, taldeka, Damasoko parkeetan eta frontoi txiki parkean jolastu gara. Irteerari bukaera emateko plazan elkartu eta Inazioak jan ditugu, zer goxoak!
Gustura ibili garenez, beste irteera bat egitea pentsatu dugu; ezetz asmatu nora!
46
ikasten
Ekoizpenak
Liburuaren eguneko literatura lehiaketako irabazleak BERDINTASUNA Oier Irulegi Otaegi (Batx2D) Emakumeen mundua hain anitza ta zabala hala ere inposatu zaie denei amantala izan behar ama ona ta izan behar formala zaintza lanak neskentzako bihurtuz gauza normala Egoera ez da aldatzen urteak pasa ahala eskubideak dituzte gizonezkook bezala hauek ez dute merezi ez soldata-arrakala hauek ez dute merezi bazter denetatik bala.
Emakumeak bidean baditu hamaika harri ta horietako asko gertatzen dira hilgarri Lagundu beharra dugu ezinbestean elkarri baina genero borrokan batzuk dabilzkigu sarri Herria ez dago ondo egoera dago larri elkartu gaitezen denok irtenbide bat ekarri egun batekoa izan daiteke baliagarri baina egunerokoak izan behar du aldarri.
Martxoak zortzia dugu oso egun dotorea islatuz emakumeek berez duten balorea Egun hori igarota berriz le(he)ngora ordea agerian utziz gure gizarte traidorea Honen aurka behar dugu indarra ta adorea emanaz mundu grisari behar duen kolorea Alferrik da egun batez dena janztea morea egunero ureztatu ezean gure lorea.
GURE IZARRAK Maria Illarramendi Uribetxeberria DBH 1 Jaiotzatik ederto dakigu nork duen etxeko lana Bizkar gainean bizi osoan jasan beharreko zama Goizetik hasi eta gauera beraiek (eg)in behar dana Gaurkoz gogora ekar ditzagun alaba, amona, ama
Nahiz etxetako sukaldeetan dauden neskak barra-barra Protagonista behar denean lehen postuan da arra Sukaldea zaintzakin lotuta etxetan ohitura za(ha)rra emakumeona behintzat ez da euskal Michelin izarra Urola ikastola BHI
47
ikasten
Ekoizpenak BIRRAMAMA MAITEA Sara Atejada Mendez (Batx2D)
Han geunden ama eta biok, kaxaz eta txikitako argazkiz inguratuta. Amaigabea zirudien, eta horregatik nuen hain gorroto behin eta berriz lekualdatzea. Bizitzan zehar hiru mudantza besterik ez nituen egin, baina nahikoak izan ziren nire gauza guztiak etxez etxe mugitzea ez nuela gustuko jakiteko. Gainera, zerbait falta zenean amak ni bidaltzen ninduen ganbarara, gazteagoa nintzela eta alde batetik bestera ibiltzeko erraztasun handiagoa nuela aitzakiatzat erabiliz. Ganbarara iritsitakoan, behar nituen gauzak hartu eta horien tartean zerbait arraroa topatu nuen, koaderno moduko bat edo. Zaharra zirudien, orrialde guztiak hauts hori batez estaliak baitzeuden. Ireki eta eguneroko bat topatu nuen; birramamak idatzia, dirudienez, eta hasieran bertan uztea pentsatu nuen arren, data irakurtzean jakin-min aseezin batek hartu zituen nire barrenak. Horregatik, kontuz-kontuz atera eta irakurtzen hasi nintzen: 1927ko abenduaren 4a Egunik gogorrenak ari gara bizitzen. Abenduak horrelakoxeak izan ohi dira, hotzak eta gupidagabeak, eta gosez hiltzeko zo rian daudenentzat heriotza ortzimugatik haratago ez dela lu zatuko dirudi. Emakumeen egoerak ere ez digu asko lagundu; nahiz eta borrokan jarraitzen dugun, errepresio bortitza ari gara jasaten, zuzenekoa ez den arren. Gainera, Madrilgo sufragisten berri izan dugu gaur erakundean, baina albiste horietako bat ere ez da ona izan. Errepresioa hazten ari dela diote erakunde ko buruzagiek, eta ez dakite zenbat irauteko gai izango diren borrokan. Hainbat emakume kartzelaratu dituztela ere irakurri dut egunkarian, baina noski, faxistek idazten dutenez, irainak nagusitzen dira, baita mehatxuak ere. Egia esan, beldur naiz. Liga Orientadora Feminista Socialista erakundean parte hartzen dut, sufragio unibertsal mistoa lor tzeko helburuarekin. Neska gazteek osatzen dugu erakundea, eta baditut hainbat lagun bertan: Ana, Luisa, Elena… Politika kon tuetan parte hartzea gure ametsa bada ere, ezingo genuke inoiz hainbesteko arriskuan jarri gure familia, eta ezta gu geu ere. Berri gehiago iritsiz gero jarraituko dut eguneroko honetan idazten, nire ondorengoek izan dezaten. Momentuz, alaba Ena rari emango diot egunerokoa 18 urte betetzen dituenean. A zer pozik jarriko den… Maite zaitut, hurrengora arte. “Sufragistak? Birramama sufragista al zen, ba?”. Horiek izan ziren nire burutik pasa ziren lehenengo hitz zentzudunak. Amak inoiz ez zidan horrelakorik esan, ezta amamak ere, eta harritzen ninduen. Beti gustatu izan zait historia, eta nire inguruko denek zekiten hori. Horregatik txunditu ninduen gehienbat nire familiak ezer ez kontatu izana, eta amari ezertxo ere ez kontatzea erabaki nuen; isiltasun horren zergatia zein izan zen arakatu arte, behintzat. Hurrengo lau egunetan ezkutuan jarduten nuen irakurtzen. Nire ustetan oraindik inor ez zen jabetu gertatzen ari zenaz. Milaka pasadizo xelebre irakurri nituen,
eta baita istorio lazgarriak ere. Badirudi birramamaren lagun mina zen Ana erail zutela herriko plazan, Donostiako emakume sufragisten buruzagietako bat izateagatik, eta berak dena ikusi zuela. Benetan gogorra iruditu zitzaidan, eta oraindik ehundaka orrialde geratzen zitzaizkidan bere kontakizun miresgarri haiei erreparatzeko. Halako egun batean, irakurtzen ari nintzela, egun berezi bat zela iruditu zitzaidan, idazkiak ez baitzeuden ohiko lez idatziak. Oraingoan kolore biziak zeuden: gorria, horia, arrosa… Beraz, arreta berezia eskaini nien. 1930eko urtarrilaren 28a Ezetz asmatu? Iritsi da hainbeste espero nuen eguna! Zorion tasuna belarrietatik irten beharrean daukat. Jada amaitu da diktadura! Gure aukera da; hainbeste desiratzen dugun errepu blika ezartzeko aukera paregabea lortu dugu. Primo de Rivera, lerdo halakoa… Zer eta dimititu egin du. Egoera kaxkarrean zegoen gobernua, egia esan… Hau da gure borrokaren inflexio puntua, eta plangintzan dauden egitasmoak aurrera eramatea lortuz gero, ziur nago nahi duguna lortuko dugula, eta behingoz emakumeok merezi duguna izango dugula. Sistema oso ahul dago, eta hortaz baliatuko gara. Irrikitan nago! Zertxobait ge hiago dakidanean, ekarriko dizkizut berriak. Gora borroka feminista! “Gora!”, pentsatu nuen. Garaiko gertakariei buruz ikerketa luzea egin nuen, eta orduantxe ulertu nituen birramamaren hitzak. Emakumezkoek historian zehar zakarki alboratuak izan dira, hori neuk ere badakit, gaur egun ere gizonezkoen azpitik kokatzen gaituztelako. Botoa ematea lortzeak izugarrizko garrantzia zuen sufragistentzat; izan ere, horrek iragana eta orainaldia bereiziko lituzke, eta hain merezitako eskubideak euren eskuetan izango lituzkete. Horregatik, Interneten bilaketa azkar bat egin eta emakumezkoek boto eskubidea noiz lortu zuten bilatu nuenean, egunerokoan orriak pasatu eta egun horren bila aritu nintzen, baina aurkitu nuenak harritu egin ninduen. 1931ko abenduaren 9a Lortu duzue, ama. Hainbeste nahi zenuena lortu duzue. Egun berezia da gaurkoa, eta badakit zauden lekutik harro zaudela. Zure lagunak etorri dira etxera, eta era hunkigarrian zoriondu dute Enara, nahiz eta oraindik ez duen ezer ulertzen, 5 urte bai titu. Gaur arratsaldean etorri dira erakundeko buruzagiak, eta ka mioi erraldoiak ekarri dituzte. Herri osoan zehar ibili dira me gafonoekin alde batetik bestera, konstituzioko artikulu hura goratuz. Egia da ez dela sufragio osoa, pasiboa baizik, baina tunel amaieran argia ikusten da, eta laster zulotik irtengo zare tela dirudi. Badakit ez zenuela nahi gizonezkoen idatzirik egu nerokoan, ama; baina beharrezkoa iruditu zait. HISTORIA EGIN DUZUE.
48
ikasten
Ekoizpenak Zure falta somatzen dut, eta oso mingarria egiten zait. Aita ere lur jota dago, baina lanean jarraitzen du eta negarrik ez egiten saiatzen da. Bidegabea izan zen jasan zenuen guztia, eta men dekua egongo da, ziur dagizut. Zauden lekuan zaudela, maite zaitugu. Enara, Jon eta aita. Hunkigarria benetan. Malkoak nire masailetatik behera zebiltzan, eta begiak pixkanaka lausotuz joan zitzaizkidan. Zer izan zen hain bidegabea? Zer gertatu ote zen? Misteriozko pelikula bat zirudien honek, eta amari galdetzekotan egon nintzen, baina beldur nintzen. Garaiko egoera txarra zela banekien, baina noraino hel zitekeen emakumeenganako gorrotoa? Orriak pasatzen eta pasatzen ibili eta gero, datei erreparatu nien. Irakurri nuen azkenengo idatzia 1931koa zen, eta hurrengoa 1944koa. Benetan arraroa zen, baina dagoeneko ama etxean zegoen, eta galbidetsua zen eguneroko hura eskuetan izatea. Beraz, hurrengo egunean gehiago arakatuko nuela erabaki nuen. 1944ko apirilaren 3a Aspaldiko. Urte asko pasatu dira, 13 zehatz-mehatz. Azkenengo aldiz anai Jonek idatzi zuen, eta zin egin zuen ez zidala emango egunerokoa 18 urte bete arte. Halaxe izan da, gaur da nire ur tebetetzea eta zure falta igartzen da. Oraindik txikitako garaiak ditut buruan, nire urtebetetzeetako banillazko pastelak eta es ne-gain garratz higuingarri hura. Denek esaten didate badela garaia zutaz ahazteko, baina erakundean zure argazkiak daude alde guztietan, zureak eta Anarenak. Ez zenuten merezi gertatutakoa, inolaz ere. Egunetik egunera okerrago gaude. Gosez hiltzen ari gara, gerrak gogor astindu gintuen, eta geneukan dena kendu. Pare bat aldiz herriko poliziek umiliatu egin gaituzte errepublikarrak eta su fragistak izateagatik, baina aita oraindik mantentzen da, denek ultraeskuindarra dela uste dute. Guri dagokigunez, ahal dugun moduan aurrera goaz, baina bizimodua gero eta zailagoa da he men. Emakumeok ez dugu rol garrantzitsurik gizarte honetan, eta zeharo nazkatuta nago. Emakumeok berdintasuna merezi dugu, gizonezkoen eskubide berdinak nahi ditugu izan, eta hala behar luke. Baina gizarte matxista eta zapaltzaile honek distira guztia kentzen digu. Urteen poderioz gauzak aldatuko direla es perantza dut oraindik, baina zaila izango da. Zuk esaten zenuen modura: gora borroka feminista! Maite zaitut, Enara Justu amaierara iritsi nintzenerako, ama egongela barruan zegoen, begiak zabal-zabalik eskuetan nuen egunerokoari begira, zoratuta balego bezala. Bere aurpegiak sentimendu ugari erakusten zituen: haserrea, amorrua, tristura… Baina, emozioak alde batera utzi eta patxada handiz hasi zitzaidan hizketan: —Zer ari zara egiten? Zer duzu eskuetan? —Birramamaren egunerokoa. Jakinda historia gustuko dudala, eta are gehiago nire familiaz diharduenean, zergatik ez zenidan erakutsi? Suposatzen zen belaunaldiz belaunaldi pasa-
tu behar zela, eta 18 urte bete nituenean ez nuen horrelakorik jaso. Mindu egin ninduen. Ia dena irakurri dut eta benetan interesgarria da, ez dut ulertzen zergatik ezkutatu zenidan hainbeste denboraz. Amak hasperen egin zuen. Nekatuta zegoela zirudien, baina bestalde, kezkati agertzen zen. Bere buru barnean eztabaida nasai bat balego bezala begiratzen zidan, eta azkenean ausartu zen, eta behingoz nire familiari buruz ez nekien beste zati bat estalgabetuko nuela sentitu nuen. —Ez dakit nondik hasi, Joane. Zaila da niretzat hau kontatzea, baina batez ere, zure amonari esan niolako betirako sekretuan geldituko zela. Arrazoi guztia duzu, baina gai hau nahiko saminkorra da niretzat. Emakumeek ardura handiko rola izan dute gure familian -baiezkoa egin nion buruarekin, jarraitzeko esanez bezala-, baita herrian ere. Irakurriko zenuela suposatzen dut, baina gure sendia beti ibili izan da emakumeen alde borrokan, eta belaunaldiz belaunaldi tradizio moduko hori pasatzen ibili dira, amonarenganaino iritsi zen arte. Orokorrean borroka gogorra izan zen arren, gure arbaso guztiek jarraitu zuten sutsuki lanean, baina amonak ezin izan zuen bere amaren heriotza eta gero egunerokoarekin jarraitu. Bidegabea izan zen egin ziotena, bere laguna Ana bezala herriko plazara eraman eta bertan erre zuten, sorgina balitz bezala. Amonak dena ikusi zuen, bere amaren gorputza erreduretatik askatzen saiatzen, garrasi etsiak entzuten zirela. Nik, noski, ez nuen ezer ikusi, urte dezente beranduago jaio nintzelako. Amona txikia zen, baina bere begi propioekin ikusi zuen gertatutakoa, eta ezin izan du burutik kendu. Horregatik ez zuen onartu ni erakundean sartzea, eta halaxe egin izan nahi dut beti zurekin ere. Uler ezazu, maitia, gogorra da. Trauma handia da, eta gaur egun ere horrelakoak gertatzeak izugarrizko amorrua ematen dit, baina borroka honetan pasiboki jardutea besterik ez zait geratzen alferrikako arriskurik nahi ez badut. Jada irakurri duzu eta beraz, senti zaitez libre zure bidea aukeratzeko. Erakundea aspaldi desagertu zen herrian, baina borroka feministan aritu nahi baduzu, aurrera. Hitz horiek behar nituen entzun. Nire belarriek, tente-tente zeudela, informazio hori jaso eta garunera bidali orduko, banekien zertan arituko nintzen hurrengo urteotan, eta prest nengoen nire bizia emateko borroka honengatik. Gizartea asko aurreratu bazen ere azken 50 urteetan, oraindik egitekoa bazegoen, eta ni neu arduratuko nintzen horretaz, bai horixe. Urte batzuk geroago… 2003ko ekainaren 19a Ni naiz, Joane. Irakurri gabeko hainbat idazki aurkitu ditut, nire amak idatzitakoak eta ezkutuan zeudenak. Orain askatasuna dut egin nahi dudana aukeratzeko, eta gizartean aurrerapen asko egon direla iruditzen zait. Bai, zaila izan da, baina zertxo bait lortu dugu, eta ni eta emakume txokoko partaide guztiak oso pozik gaude, eta baita harro ere. Dirudienez, hainbeste ur tetan sufritu izanak borrokarako gogo gehiago eman dizkigu. Birramama maitea, hainbeste nahi zenuena lortu dugu… Emakumeok askatasuna dugu behingoz! Gora borroka feminis ta!
49
Urola ikastola BHI
ikasten
Ekoizpenak
BIOKOMIKIAK
50
ikasten
Ekoizpenak
BIO-GEO. DBH 1. Urola ikastola BHI
51
ikasten
Ekoizpenak
PLASTIKA. DBH 2
Urola ikastola BHI
52
ikasten
Ekoizpenak
TEKNOLOGIAKO MAKETAK BATX1
BATX2
Urola ikastola BHI
53
ikasten
Ekoizpenak
HH02 urteko irakasleok eskerrak eman nahi dizkiegu: aittei, amei, amamei, aittittei, zaintzaileei… ikasturtean zehar maitasunez lankidetzan egin duzuen lan zoragarriagatik, ikasleen zoriontasuna garatu duzuelako urte berezi honetan. Eskerrik asko hezitzaile gertu eta maitakor guztioi. Aiton-amonak ta zaintzaileak irakasle eta guraso eskerrik asko zuen laguntza beti dugulako jaso denoi eskerrak konpundu dira aurten hainbeste arazo elkarlan bikain horrexegatik gure partez mila patxo. I.J. HH02ko tutoreak.
HH04 PROIEKTUA:
EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK HH04 urteko geletan Euskal Herriko animaliak ezagutzen aritu gara. Oraingoan hainbat gonbidatu izan ditugu gure artean: zapaburu eta igelak, zetarrak eta barraskiloak. Animaliei buruzko eskulan dotoreak ere egin ditugu. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04
54
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH02
ikasten
Ekoizpenak
HH03:
ARRAUTZATIK TXITORA Oraingo honetan, arrautzetik txitora proiektua aukezten dizuegu: Gu gutxi garela eta, oiloa eta oilarra gelara gonbidatu ditugu; a ze festa izan dugun, oilarra kantari hasi zaigunean! KUKURRUKUUUU!!! Beraiek, beste gauzen artean, artoa jaten dutela ikasi dugu, baina, baita guk ere! PALOMITAK goxo goxoak UMMHH!!
Sukaldean erabiltzen ditugun arrautzekin esperimentatu dugu eta laster INKUBADORA jarriko dugu gure oilategian. Ea zenbat txito jaiotzen zaizkigun!!! TXIO,TXIO,TXIO!!!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03
55
ikasten
Ekoizpenak HH05
PROIEKTUA: ERLEAK Udaberriarekin eta gure ekosistemekin loturik, oraingoan HH05 urtekoak ERLEAK proiektua landu dugu. Erle motak, bizitokiak, beraien lana zein den… ikasi dugu. Eskulan ezberdinak, eztiarekin esperimentuak, erlezainen materialak… ezagutu, egin eta probatu ditugu. Baita erlezain baten bisita eduki ere. Aurrez gure galderak prestatu ditugu eta ondoren Joseba erlezainarekin berriketaldia izan dugu, eskerrik asko!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05
56
ikasten
Ekoizpenak
LH 1: HERRIA ETA HIRIA Herria eta hiria proiektuaren baitan, maketa egiten ari gara, San Martingo erlojua protagonista dugula.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 1. maila
57
ikasten
Ekoizpenak
LH 2: LANDAREAK
Hormairudia: ZER DAKIGU/ZER JAKIN NAHI DUGU
Haziak landatu, lurra bota, ura bota eta argitan jarri.
Esperimentuak haziekin “Zientzilari txikiak”
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila
58
ikasten
Ekoizpenak
LH 3 HISTORIAURREA 3. mailako ikasleek, Munibe arkeologia taldeko kide diren, Juan Mari Arruabarrena eta Jabier Alberdiren bisita izan zuten apirilean. Garai bateko aztarnak, tresnak, fosilak… ezagutuz, asko ikasi zuten gure ikasleek.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila
NOLAKO HAURRA NINTZEN Ni txikitan oso alaia nintzen. Enborraren gainean baloi borobil-borobil bat nuen, hari motz batzuekin. Bertan, leiho txiki marroi batzuk eta ate arrosa bat neuzkan. Baloiaren bi aldeetan belarri txiki batzuk neuzkan. Enborraren goi aldean bi beso argal nituen. Behealdean, berriz, bi tubo mehe nituen. Oso lasai nintzen eta beti irribarre zabal batekin. Gauzak probatzeko gogoa edukitzen nuen eta tximinoak bezala ibiltzea gustatzen zitzaidan. Normalean, soineko kolore argiko bat ibiltzen nuen. Nahiz eta batzuetan galtzekin ibiltzen nintzen. ANE Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila
59
ikasten
Ekoizpenak
ENIGMA Egiptoarren garaian faraoiek agintzen zuten. Hauek hiltzen zirenean, senideak jartzen ziren agintzen beraien ordez.Arazoa sortzen zen faraoiak seniderik ez zuenean. Hori gertatu zitzaion faraoi bati. Ez zuenez ordezkorik, modu berezi bat erabili zuen faraoi berria aukeratzeko, ordezko leial bat nahi zuelako. Horrela, Egiptoko ume guztiei lurrez betetako lorontzi bat eman zien eta urtebetera bueltatzeko esan zien. Urte bat pasatu zenean, ume guztiak lorontziarekin faraoiaren aurrera etorri ziren, gehienak, lorontzietan lora ederrak zituztelarik, batek izan ezik. Neska txiki horrek lorontzia utzik zekarren, urtebete lehenago hartu zuen bezalaxe. Faraoiak, inolako zalantzarik gabe, neska txiki hura aukeratu zuen. Zergaitik uste duzu neska hori aukeratu zuela? (ERANTZUNA, JEROGLIFIKOA ARGITZEN DUZUNEAN JAKINGO DUZU)
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila
BEIRATEAK Gure garaikideko artisten lanak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila
60
ikasten
Ekoizpenak
EUROPARA BIDAIA Hiruhileko honetan Europara bidaia prestatzen ari gara. Buru belarri gabiltz, izan ere, herrialde desberdinetako hiriak, erliebea, klima, bisitatzeko leku aproposak…lantzen ari gara. Gure proiektua bidai agentzi baterako baliogarria izan daitekeen eskuorri turistiko bat sortzea izango da bai paper formatuan baita modu digitalean ere, genially aplikazioa erabiliz.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila
PEIO-ERRALDOI Bazen behin Peio-erraldoi bere izenak esaten duen bezala erraldoia zen bi lagun handi zituen Paule eta Jare. Peio-erraldoi mendi atzean bizi zen eta egunero eguzkia atera eta berriro gordetzeaz arduratzen zen. Egun batean Paule eta Jare ohiuka hasi ziren: ―Peio-erraldoi, Peio-erraldoi etorri ―esaten zioten. Bat-batean mendi atzetik agertu zen eta beraiena hurbildu zen. ―Zer behar duzue? ―galdetu zien. ―Eguzkia falta da ―erantzun zuten Paulek eta Jarek. ―Putzuzuloko sorginarengana noa ―esan zuen. Putzuzuloko sorgina sorgin gaizto bat zen. Zubu baten azpian bizi zen sudur luzeluzea zuen eta beldur handia ematen zuen. Peio-erraldoi bere etxera joan zen eta honako hau esan zion: ―Putzuzuloko sorgian zuk lapurtu al duzu eguzkia? Putzuzuloko sorginak beldurtuta egia esan zion: ―Bai nik lapurtu dur baina ez egin minik mezedez. ―Ez dizut minik egingo baian esan non dagoen ―esan zioak Peio-erraldoik. ―Itsasoan dago - esan zion sorginak. Peio-erraldoi itsasora sartu zen ura belaunetaraino zuela eguzkia hartu eta bere lekuan jarri zuen Paulerengana eta Jererengana joan eta esan zien: ―Ipini dut eguzkia bere lekuan. ―Bai oso ondo eskerrikasko ―erantzu zuten Paulek eta Jarek. Berriro mendi atzera joan eguzkia gorde eta ilargia atera zuen Peiok.
PAULE. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila
61
ikasten
Ekoizpenak
2 URTEKOAK Kaixo, berriro ere! Hemen gaude, gelan egin ditugun gauza politak erakusteko asmotan. Oraingoan, Udaberria eta Koloreak gaiak landu ditugu eta ekintza desberdin pilo burutu ditugu. Ikusi, ikusi! Gelako guraso batek lora sorta eder bat ekarri zigun. Lorak ikutu, usaindu, ikusi… ditugu, baita asko zaindu ere! Bai politak! Lore izoztuak ere izan dira gurean! Etxean probatu nahi? Gainera, kotoi humela kristalezko poteetan sartu eta eguzkiloreak landatu ditugu. Poliki-poliki nola hazten joan diren ikusi dugu. Gelara ere lore haziak iritsi zitzaizkigun eta landatu, landatu genituen…, ia orain bere fruitua jasotzen dugun!
Horrez gain, Txikiri (Ekain albaitariari) bisita egin genion eta hark gure gelako zetarrak eta zapaburuak nola zaindu behar genituen azaldu zigun. Koloreak lantzeko ere makina bat ariketa burutu dugu. Argi mahaia maiatzean heldu zitzaigun eta koloreak lantzeko aukera paregabea izan dugu. Forma desberdinetako gardenkiekin esperimentatzen primeran pasa dugu. Baina argi mahaian bakarrik ez e? Koloreak ikasiz hainbat eratara esperimentatu dugu; horretarako, tenperak, lakasitoak, zetazko papera… erabili ditugu. A ze kolore festa!!! Bi urteko gure txikitxoek ikasturte honetan asko ikasi dutela ez dugu zalantzan jartzen!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH02
62
ikasten
Ekoizpenak
UDABERRIA Udaberria hastearekin batera, gure geletako haurren interesei jarraituz gure gelak eraldatzeari ekin diogu. Hartza bere lozorroan gustura zegoen kobazuloa gelara ekarri dugu, eta baita belardi eta lur eremuak ere. Berauetan mota guztietako lore eta xomorroak izan ditugularik.
Haurrek ekarritako zapaburuak igel bihurtzen ikusi ditugu, eta baita zetarrak tximeleta ere. Barraskiloen mukiari gustua hartu diogu eta ia egunero izan ditugu esku artean. Uhandre eta sugandilei beraien ekosistema sortu diegu eta gure artean izan ditugu egun batzuetan.
Amaitzeko, ezin hobea izan da hartzaren kobazulo ilunean ipuinak entzun eta bizitzea. Hartza ehizatzera goaz, Handi bat harrapatzeko irrikaz, Hau egun ederra, Ez gaude ikaraz!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH03
63
ikasten
Ekoizpenak
HH05 UDABERRIA Udaberriaz ere gozatu dugu eta gai horri buruz hainbat ekintza interesgarri burutu dugu: arte lan politak egin, haziak erein, animaliak zaindu,………………………… eta jolastuz irakurri ere bai.
BARATZEKO LANAK Negu hotzaren ondoren, udaberria iristean eta eguzkiaren lehen izpien goxotasunarekin batera, aurten ere gogoz heldu genion baratzeko lanari. Txukundu eta lurra gozatu ondoren barazki aukera landatu genuen: tomatea, piparra, letxua, tipula eta kuiatxoa. Ederki ureztatu eta ondo zainduko ditugu. Ea opor aurretik dastatzeko aukerarik dugun.
64
ikasten
Ekoizpenak
EKOSISTEMAK Ikasturtearen azken txanpan, proposamen berriak prestatu ditugu HH5ean. Esperimentu ekosisteman adibidez, behaketaz asko arduratu gara eta horretarako mikroskopio digitala erabili dugu. Horri esker, gauza asko hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, hala nola, xomorroak, ilea, azala, gatza… Arte gunean berriz, material desberdinak erabili ditugu: hariak, zintak…eta “amets harrapariak” egin ditugu. Eraikuntza eta Matematikan material oso desberdinak izan ditugu eraikitzeko eta eskultura bitxiak egin ditugu. Hizkuntza eta Sinbolikoan aldiz, HH5 TELEBISTA ipini dugu martxan, bertan albisteak eskaini, eguraldia iragarri eta aurkezpenak eginez. Asko gozatu eta ikasi dugu.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH05
65
ikasten
Ekoizpenak
BARATZA PERDILLEGIN Aurten 1. zikloko ikasleak baratzan landatu ditugu letxuak, tomateak, piperrak, marrubiak, tipulak eta azelgak.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa. LH 1-2.
Hostoen bilduma Gure mendi eta inguruetako zuhaitzen hostoen eta loreen bilduma osatzen ibili gara.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa. LH 1-2.
66
ikasten
Ekoizpenak
Haziak ereiten Barazki eta hainbat loreen haziak erein ditugu, zaindu eta hemen sortu zaizkigun landareak.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa. LH 1-2.
LEONARDO DA VINCI
Leonardo da Vinci Toskanako Vinci hirian jaio zen 1452ko apirilaren 15ean eta 1519ko maiatzaren 2an hil zen. Italiako Pizkunde garaiko polimata florentziarra izan zen. Aldi berean, margolari, anatomista, arkitekto, paleontologo, artista, botanikari, zientzialari, idazle, eskultore, filosofo, ingeniari, asmatzaile, musikari, poeta eta hirigilea izan zen. Ingeniari eta asmatzaile gisa, Leonardok bere garaia baino ideia aurreratuagoak garatu zituen, hala nola helikopteroa, tankea, itsaspekoa eta automobila. Oso marrazkilari ona zen eta margolan ospetsu asko egin zituen; ospetsuenak, Jesusen azken afaria eta Gioconda. Francesco Malziren alboan hil zen, eta hari eman zizkion bere proiektuak, diseinuak eta pinturak. Egileak: Ilazki Bikendi eta Elene Odriozola Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.
67
ikasten
Ekoizpenak
Ekoetxera bisita egin ondoren, taldeka elkartu gara eta gela guztiaren ideiekin pasadizo hau osatu dugu.
A ZER SORPRESA! Gaur goizean esnatu naizenean, pertsiana altxa dut eta kalea ilun-iluna dagoela ikusi dut. Gosaltzera joan naiz eta kandela piztu behar izan dut, ez bainuen ezer ikusten. Eguneroko kafesne beroa eta tostadaren ordez, esne hotza eta gailetak gosaldu ditut. Dutxatzera joan naiz, baina ezin izan dut ura berotu eta jantzi eta egongelara joan naiz telebista ikustera. Ez dut telebista piztu beharrik izan! Argiari eman orduko konturatu naiz ezin dudala telebista ikusi. Seko amorrazi naiz eta jantzi eta eskolara joatea pentsatu dut. Eskolara iritsi naiz eta, a ze sorpresa! Bi lagun topatu ditut patioan, ni bezalaxe, kopeta zimurtuta. Kontu kontari egon gara musika noiz hasiko zain, baina ez dela hasiko konturatu gara eta ilaran jarri gara, txintxo-txintxo, eskolara sartzeko. Eskola barrura sartu eta lanean hasi gara, baina ez gara bat ere gustura aritu. Argia ez da piztu eta leiho ondoan jarri gara hobeto ikusi nahian. Denok gauza bera egin dugu eta iskanbila ederra atera dugu. Jolasorduan, kanpoan, ederki ibili gara, korrika batean. Ondorengo saioan, berriz, irakurketa liburuak hartu eta lasai-lasai irakurtzen aritu gara. Bazkaltzera joateko ordua iritsi denean, a zer sorpresa eman digun andereñoak! Argirik ez dagoenez, ez dugula eskolarik izango, arratsaldean. Ni saltoka eta brinkoka hasi naiz eta… DANBA!!! kristoren kolpea hartu dut hankan!!! ―Zer demonio gertatu zait? ―pentsatu dut. Ohean etzanda nago, izerditan blai! Dena amets bat izan da. Banengoen bada ni! Andereñoek jai eman… URKIA taldea Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.
COCO CHANEL Gabrielle Bonheur Chanel ezagunagoa da Coco Chanel izenarekin. Saumur, Frantzian jaio zen 1883ko Abuztuaren 19an eta Parisen hil zen 1971ko Urtarrilaren 10ean. Moda diseinatzaile aurrelaria zen garai hartako eta Coco Chanel moda etxea sortu zuen. 12urte zeuzkala ama hil zitzaion eta aitak bakarrik utzi zuen eta horregatik haurtzaro gogorra izan zuen. Coco ezizena zenbaiten ustez bere izebek jarri zioten maitekiro. Baino beste batzuen ustez, kabareten lan egin zuenean jarri zuen ezizena. Izebekin ikasi zuen josten eta haria eta orratza erabiltzen trebezia handia zuela ikusi zuen. 17 urte zituenean, Aubazine umezurtzegiko monjek jostun lana aurkitu zioten. 1971ko Urtarrilaren 10ean, 87urte zituenean, Vendôme Plazara ematen zuen Ritz hoteleko apartamentuan, buelta bat ematetik zetorren eta telebista ikustera eseri zen, afaria prestatzen zioten bitartean. Telebista itzalarazi zuen eta ohean etzan zen. Berehala deitu zion berriro zerbitzariari eta honek hauxe entzun zion: Hau da hiltzeko une egokia.
68
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.
ikasten
Ekoizpenak
LOS CUENTOS Ésta evaluación, los alumnos y alumnas de segundo ciclo han estado trabajando los cuentos. El objetivo final era dejar volar su imaginación y crear sus propios cuentos. A continuación, nos adentramos en ésta historia con… ¿final feliz?
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.
69
ikasten
Ekoizpenak
GORPUTZ GEOMETRIKOAK ERAIKITZEN Pitagoras eta Tetris geletan, Geometria txokoan landu ditugun gorputz lauetatik gorputz geometrikoetara heldu gara. Hauen elementu eta ezaugarriak ikasi ondoren, gure irudimena askatuz, eskulturak egin ditugu. Denok ikusi eta gozatu ahal izateko, erakusketa antolatu dugu.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.
70
ikasten
Ekoizpenak
SAIO MISTERIOTSUAK L.H. 3. ZIKLOAN Gizarte Zientzia arloan, Pangea eremuan, ikas-saio zeharo desberdinak antolatu dira oraingoan ikastolan. Gizakiaren Historiaurrea eta Historia lantzen aritu izan gara eta gaia giro tzeko asmoz, Pangea gela, koba-zuloa bihurtu dugu. Paleolitoko gizakiak imitatuz, ikasgela ilundu, aintzinako animalien audioak entzun, kandelak piztu… gela zeharo desberdina bihurtu eta ariketa labur bat gauzatzeko aprobetxatu da. Zer zaila den ia argirik gabe koloreak desberdintzea!! Ardatz Kronologiko animatua ere egin dugu. Txartel desberdinak jan tzi eta atarian ibili gara leku batetik bestera denbora-lerro mugitua antolatzen. Nahiko lan Neolitoa, Erdi Aroa eta gainontzekoak zuzen ezartzen. Irudimena dantzatuz buru-belarri jardun dugu ikasleok jarduerak egiten!!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 3. zikloa. LH 5-6.
71
ikasten
Ekoizpenak
MAKETA ERAKUSKETA Sapiens gelan, Natur Zientziak arloan, “Teknologia, objektuak eta makinak” eduki multzoa lantzerakoan, maketa desberdinak egin ditugu: Newtonen Pendulua eta Zubiak. Ikasle batzuk, ideiak hartzeko, ordenagailuan informazio – bilketa egin zuten; beste batzuk aldiz, beraien sormena erabili zuten zubi orijinalak egiteko. Ikastolan emandako materiala: kartoia, makilak… eta beraiek ekarritakoa: harriak, hostoak…erabiliz, sekulako maketak egin dira. Ikasleek gustura jardun dute lan honetan eta irudimen bikaina azaldu dute. A zer nolako ingeniaritzako artistak!!! Lana amaitzeko, ikastolaren sarreran erakusketa antolatu da eta hemen dituzue horren lekuko argazki hauek!!!!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 3. zikloa. LH 5-6.
72
LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.
Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.
LIBE ARANBARRI H. H. 5. maila AZPEITIA
MARTIN EGIGUREN H. H. 5. maila AZPEITIA
BIDATZ ALDAI 1. Zikloa TXALINTXO taldea AZPEITIA
NAIA ELORZA 2. Zikloa URKIA taldea AZPEITIA
IZADI URRUTIA H. H. 4. maila AZKOITIA
JULEN ARANBARRI H. H. 5. maila AZKOITIA
LUKA GUTIERREZ L. H. 1. maila AZKOITIA
MARA IBARMIA L. H. 2. maila AZKOITIA
ZER OTE DA? Lotu puntuak marrazkia osatzeko.
ANIMALIA BERDIN-BERDINAK. Margotu lerro bakoitzean berdinak diren bi animaliak.
MARRATU ETA MARGOTU. Marratu kometen hariak. Gero, margotu kolore berberaz haur bakoitzaren jantziak eta kometa.
SORPRESA-KUTXA. Osatu eta margotu marrazkia.
BERDIN-BERDINAK. Bi marrazki hauek berdinak dirudite baina 7 ezberdinatasun daude bien artean. Ikusten al dituzu?
HIZKI SALDA. Burura etorritako hitzak harrian idazteko ohitura du Korneliusek. Bilatu harrian idatzitako hitzak hizkien artean.
ITZALAK. Aurpegi serioa du Enekok argazkian. Begiratu itzalei eta asmatu zein dagokion Enekori.
ZER DAGO SOBRAN? Aldizkaritik moztutako irudiak sailkatzen aritu dira Ane eta Liher. Irudi hauetako batek ez luke multzo honetan behar.
LABIRINTOA Baserri erosi berriari argazkia egin dio Xantik. Haizeak hegan eraman du, ordea. Zein bide hartu behar du argazkia eskuratzeko?
AZKOITIA BHI
Euskara gure etorria
UROLA IKASTOLA BHI