Ikasten 119

Page 1

119. IKASTEN 20 22 ko ek ain a HIRU POESIA SARI UROLA IKASTOLARA www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.azkoitiabhi.hezkuntza.net AZPEITIKO IKASTOLA www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net zerbitzua eta lana euskaraz Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI HEZKUNTZ KOMUNITATEAREN IZENEAN MILA-MILA ESKER! Xabier Munibe ikastola HLHI BHI LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO

LEHEN HEZKUNTZAKO ERAIKINEAN ERALDAKETA PROZESUAN

KARMELO ETXEGARAI HLHI

AZPEITIKO IKASTOLA

ZEREGIN IKASKUNTZAKO GELA INKLUSIOAREN ALDE

Ikasturte amaiera iristear dagoen honetan, Inklusioa hitza ekarri nahi genuke denon burura. Gaur egun, asko entzuten dugun hitza da hau, baina zer esan nahi du? Zer da inklusioa? Ez da hitz soil bat, gizartean eman beharreko aldaketa baizik, non edozein ezberdintasun aberastasuntzat hartu eta elkarrekin ikasten jakingo duena.

Egia da Inklusioaren bidean aldaketa ugari eman direla, baina oraindik lan asko dago egiteko.

Horren lekuko da Azkoitia BHIko ZIG (Zeregin Ikaskuntzako Gela) gela, zazpi urte daramatza Ikastetxean eta parada hau aprobetxatu nahiko genuke inklusioaren garrantziaz hausnartzeko.

Pertsona guztiak anitzak eta ezberdinak gara fisikoki, pertsonalki, kulturalki… Hori ez al da aberatsa? Ez al da oso aberatsa lagun talde batean ikuspuntu,izaera…ezberdinak dituen jendea elkartu, elkarri entzun eta eztabaidatzeko aukera izatea.

Ez da erraza, ordea, pertsona askorentzat, dituzten ezaugarriak direla eta, ingurura egokitzea. Zergatik egokitu behar beraiek ingurura? Ez al litzake errazagoa izango ingurua beraienera egokitzea?

Aldaketa hori lortu nahi badugu, denon konpromisoa ezinbestekoa izango da, bai ikastetxean, herrian, udalean...

Aurtengo ikasturtean ZIG gelako taldeak inklusioa lortzeko hainbat dinamika eman ditu aurrera, horrela ikastetxean beraien presentzia handituz.

Besteak beste, zenbait ikaslek praktikak egiteko aukera izan dute ikastetxean bertan eta Elkargunean. Horretaz gain, urtean zehar egin diren zenbait ekintzen bitartez, bai irakasle, eta bai ikasleekin harremantzeko aukera izan dute: ostiraletan irakasleei egiten zaien salmentan, DBH3 eta DBH4-koek eman zuten laguntza baratzeko lurraren banaketan, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleekin egindako lanekin, hileko azken ostiraletako ekintza desberdinetan.

Ekintza hauek egitean konturatzen gara, bai ZIG gelako ikasleentzat ,eta bai beste ikasle eta irakasleentzat zein aberatsak izaten diren.

Inklusioa lortzeko bidean ekintza hauek zati txiki bat besterik ez dira, lan asko dago egiteko eta apur txiki asko jaso beharko dira. Inklusioa lortzeko denon konpromisoa eta gizarte baten eraldaketa beharrezkoak baitira.

ZIG gelakook bide horretan jarraitu nahi dugu, apurrez apur gizartean presentzia areagotu eta gizartea ezberdintasunetara egokitzea lortu.

AZKOITIA BHI.

BERRIAK

Igeriketa Ikastaroa 2 Eider-en bisita 2

Ingeleseko barnetegia 3

NON ZER

Arduradunak:

XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI, AZKOITIA BHI eta

UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak

Diseinua eta maketazioa:

FK kopistegia

Erabilera anitzeko gelak 4

Erromako Zubia: II. Ipuin olerki lehiaketa 5

Eskerrik beroenak amama jostunei 6-7

Belen Aginagalde Galarraga 7

Eskola Agenda 2030 8

Gorputzaldiak 9

Irakurketa txokoa 10

Don´t be dummy, zuk ez duzu ordezkorik 11

Azkue sariak Urola Ikastolara 11

Aranzadi Urola Ikastolan 12

Doha Chafhiri agurra 12

Elkarrekin eraikitzen proiektua 13

Herriko erakusleihoak diseinatzen 14

Eskolako Agenda 2030 15-16

Hauspoa zaletasun tailerrak 17

Steam Proiektua 18

TALDEAK

ZIG Gela 19

Siziliara food for thought proiektuarekin _ 20 Erasmus+ proiektua Polonian 21

PROTAGONISTAK

Iban Osinaga musikaria 22 Ines Osinaga Urizar musikaria 23

EUSKARAREN TXOKOA

Esti Martinez musikaria Urola Ikastolan 24 Korrika 2022 24 Euskara hobetzen 24

OSPAKIZUNAK

Nazioarteko Autismoaren Kontzientziazio Eguna (Xabier Munibe) 25 Korrika 26-27 Nazioarteko Autismoaren Kontzientziazio Eguna (Azkoitia BHI) 27

LGTBIQ+ fobiaren aurkako Eguna 2022 28 Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna _ 29 Autismoaren Nazioarteko Eguna (Urola BHI) 29

GURASOEN TXOKOA

Mendi irteerak 30 Ikaskirol Krossa eta antzerki emanaldia 30 Ibilaldiak 31 Ekoizpenak 32

IBILALDIAK Ibilaldiak 31 EKOIZPENAK Ekoizpenak

ikasten 1
52

ikasten

Berriak

IGERIKETA IKASTAROA

LH1 mailako ikasleak gara eta azkenengo lau astetan igeriketa ikastaroa izan dugu.

Ikusten duzunuenez asko ikasi dugu eta ondo pasatu ere.

Apirilaren 5ean eta 6an NAIZEN elkarteko kide den Eder etorri zitzaigun ikastolara.

NAIZEN, Adingabe Transexualen Familien Elkartea da.

Eder 21 urteko mutil transexuala da eta bere bizipenak azaldu zizkigun lehenengo pertsonan. Bere transizioa nolakoa izan zen azaltzeaz gain, txikia zenetik gaur egunerarte bizi izan dituen egoerak azaldu zizkieten LH5. eta LH6. mailakoei. Horrela, gure gizarteko talde honek dituen oztopo eta zaitasunak agerian jarriz.

Tolerantzia, enpatia eta errespetua lantzeko izugarrizko bisita izan zen. Eskerrik asko NAIZEN eta Eder.

2
Ikastola Xabier Munibe HLHI Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
EDER-EN BISITA Azkoitiko

INGELESEKO BARNETEGIA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

6. mailako ikasleak, martxoaren amaieran, ingeleseko barnetegira joan ziren. Haien iritziz, esperientzia positiboa eta polita izan zen. Aukera paregabea izan zuten batetik, ingelesa prak-

tikatzeko eta bestetik, beraien arteko harremanak sendotzeko. Ea hurrengo urteetan ere horrelako aukera gehiago suerta–tzen diren!

ikasten 3
Berriak

ERABILERA ANITZEKO GELA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Izarraitz Lanbide Heziketako Goi mailako zurgintzako ikasleek, Xabier Munibe Ikastolako ikasle eta irakasleentzat baliagarria izango den erabilera anitzeko gela hornitu digute.Ilusio handiz buruturiko erronka izan dela adierazi digute. ESKERRIK ASKO beraz Diseinubeta Altzari Hornikuntza zikloan aritu diren ikasle, irakasle eta arduradun guztiei!!!

4
ikasten
Berriak

Berriak

ERROMAKO ZUBIA

II. IPUIN-OLERKI LEHIAKETA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Maiatzaren 17an LGTBIQ+ eguna ospatu zen. Ikastolak Erromako Zubia II. ipuin-olerki lehiaketa antolatu zuen. Gaia “Erromako zubiak kolore guztiak onartzen ditu” . Partaidetza librea izan zen eta bi kategoria egon ziren: A kategoria, LH3-4.mailako ikasleentzat eta B kategoria, LH5-6.mailakoentzat. Irabazleak…

A kategorian:

1. Saria ,”Kanpotik desberdina barrutik berdina”, Ian Arellano.

2. Saria, “Bi lagunen istorioa”, Leire Telleria eta Nahia onaindia.

B kategorian:

1. Saria, “Tirita arrosa”, Danel Iriondo, Luka Arrese eta Anes Belkaid.

2. Saria, ”Markel eta erromako zubia”, Abdul Zafar, Taieb Benkiran eta Mikel Elortza. Irabazleek balea jaso dute, behean aipaturiko herriko establezimendutan gastatzeko (Amaitz, Hizki, FK Kopistegia eta Graphics).

ikasten

ESKERRIK BEROENAK AMAMA JOSTUNEI

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Aurtengo Azpeitiko haurren danborrada berezia izan da, arrazoi askogatik. Berezia izan da, pandemiak pandemia, danborrada egitea posible izan delako. Berezia izan da, sekula baino ume gehiagok parte hartu dutelako; Ikastolak erabaki baitzuen iaz irten behar zutenei ere aukera emango ziela. Eta oso berezia izan da, amama talde bati esker, Ikastolako Napoleon urdinek jantzi berria estreinatu ahal izan dutelako. Olatz Azkue, Begoña Aizpitarte, Agustina Eizagirre eta Begoña Etxeberria dira hori posible egin dute lau amamak, eta artikulu honen helburua da laurei eskerrik beroenak ematea Karmelo Etxegaraiko hezkuntza komunitate osoaren izenean. Beren buruari meritu handirik aitortzen ez dioten arren, haiengatik ez balitz gure seme-alabek lehengo jantzi urratuekin jarraitu beharko zuketen beste urte batzuez.

Azkue, Aizpitarte eta Etxeberria haurren danborradak elkartu zituen duela hamar bat urte, eta Eizagirre handik urte ba–tzuetara batu zitzaien taldera. Laurek kontatu dute gauza bera: bilobei danborradan irtetea tokatzen, eta haien gurasoek prestaketetan laguntzera joan ezin zutenez, beraien izena eman zutela. Eta amamak nola ukatu laguntza. Aparteko lanik egin beharrik ez duten urteetan, abendu aldera hasten dira elkartzen. Jantzi guztiak banan-banan gainbegiratzen dituzte, eta ikusten dituzten konponketak egin: botoiren batzuk josi, josturaren batzuk konpondu, orbanen batzuk garbitu… Tartean, izan dituzte lan gehiagoko urteak ere. Esaterako, duela urte batzuk polaina berriak egin zizkieten Ikastolako danborjole guztiei. Behin danborrada pasatuta, beraiek arduratzen dira jantzi guztiak txukun-txukun jasotzeaz ere.

Azken bi urteotan, ordea, sekulako erronka izan dute eskuartean: Napoleon urdinentzat traje berriak egitea. Eta gainera, pandemia bete-betean. Gustura eta lagunarte ederrean jardun direla ziurtatu duten arren, Ikastolarentzat sekulako balioa du egin duten lanak, eta zer gutxiago eskerrak ematea baino.

Ez dituzte nolanahiko lanak hartu, eta ederki azaldu dituzte urratsez urrats. Aurrena, nolako jantzia egin erabakitzeko, ideiak biltzeari ekin zioten. “Donostiako umeen danborradako trajeei begira ari ginela, bat gustatu zitzaigun: San Jose ikastetxekoena. Gure Napoleon urdinen oso antzekoa zen, baina bularralde zuria izan beharrean, urdin argia zeukan. Oso egokia iruditu zitzaigun hori, zuria oso zikina delako”.

Donostiako jantziari hasieratik hartu zioten lan handi samarra izango zuenaren itxura, baina traje ederra irudituta, huraxe proposatu zieten guraso elkartekoei; eta haiek, berehala baiezkoa. Zutarriko ordezkari Iñaki Aizpuru bera joan zen Donostiako San Jose ikastetxera, eta hiru traje ekarri zituen bueltan: danborjole batena, kantinera batena eta zuzendariarena. Oihalak erostea izan zuten hurrengo lana: urdin iluna Badajozko Almendralejotik, urdin argia Bergaratik, botoiak auskalo nondik… Eta bitarte horretan, lanerako leku egoki bat ere topatu zuten. “Kontua da Ikastolako jangelan ez ginela eroso sentitzen, joaten ginen bakoitzean dena ateratzen eta dena jasotzen denbora pila bat galtzen genuelako. Beti komentatzen genuen zein ondo etorriko zitzaigukeen lanerako toki bat, eta behin, Batzokian duten gela baten kontua aipatu zuen norbaitek. Joan eta galdetu egin genien, eta giltza utzi

ikasten 6
Berriak

Berriak

ziguten; bai utzi ere, bi urtean geuk erabili dugu”.

Horretan zirela, pandemia etorri zen, eta plan guztiak zapuztu zizkien; hilabeteetan ezer aurreratu ezinik gelditu ziren. Hala ere, aukera izan zuten bezain pronto itzuli ziren lanera. Astelehenetik ostegunera, egunero-egunero elkartzen ziren bizpahiru orduz. Etxeberriak atera zituen patroiak, eta atzetik, artaziekin sartzen ziren besteak. Behin denak moztuta, josteko lanak Tere Ezeiza jostunari agindu zizkioten, eta aurki ziren 50 jantziak prest. Umeak danborradan traje berriak jantzita ikustea emozio handiko unea izan zela aitortu dute laurek.

Dena dela, hor ez dira bukatu lau amama hauen lanak. Izan ere, aurten Ikastolatik sekula baino talde gehiago atera direnez, bi taldek azkoitiarrek utzitako jantziak erabili behar izan dituzte, eta haiek egokitzeko lanak ere beraiek egin dituzte. Batetik estutu, bestetik zabaldu, kantinerentzako txaleko berriak josi, otarratxoak prestatu… Argi utzi dute nekaezinak direla, eta taldeko bosgarren kidea Alfa Capricho josteko makina— alboan dutenean, mugarik ez dutela. Pentsa, dagoeneko buruan dute hurrengo proiektua: Napoleon gorriei txapel berriak egitea. Bejondeizuela eta eskerrik asko!

Ixila baina beharrezkoa da etxe barruko lana lan horri esker dotore goaz herriko kaletan barna hari ta orratz dantzan jarriaz zenbat amona nahiz ama gaurko honetan heldu nahi dugu hitz hauekin zuengana eskertu nahian urte luzetan gogoz egindako lana

Testuaren egilea: Arzallus Elola Aitziber (ikastolako gurasoa)

Bertsoa: Eider Artetxe

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

BELEN AGINAGALDE GALARRAGA

Aspaldi

Doinua: Astoa ikusi nuen

ikasten 7
samar zinen zu lanean hasi, ta zuri esker degu guk jaten ikasi. Erretiroa ondo dezu irabazi. Mila-mila esker Belen musu ta goraintzi.
Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-ko zaintza eta jangela zerbitzuko begiralea izan zara urte askoan. Makina bat ikaslerekin egon zara hartu-emanean egunerokotasunean eta gure esker ona adierazi nahi dizugu egin duzun lan guztiagatik.
Azpeitiko

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

ESKOLA AGENDA 2030

Amaitzear dugun ikasturte honetan eta Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan, “Lehorreko ekosistemetako bizitza” BERDEGUNEAK gaia landu dugu.

Xaguxatar parkea, Izarraizko Ate parkea, Loiolako eta Goenako parkeak eta herriko hainbat berdeguneen azterketan 6 eta 18 urte bitarteko (LH, DBH eta Batxilergoa) 2809 ikaslek hartu dute parte. Geletako ekoordezkariek, Ekoetxean burutu zen Eskolarteko Foroan, parte hartu zuten hobekuntza proposamenak aztertzeko eta adosteko. Lanketa egin ondoren, ikasleek hainbat konpromiso eta baita ere hobekuntza proposamen luzatu zizkien Udal ordezkariei maia–tzean egin zen Udal Foroan.

Besteak beste, parkeetan mahaiak, iturriak, informazio kartelak, komunak, txirristak, txorroak, zaborrontziak, tirolinak… ipintzea proposatu zuten.

Leire Goenagak eta Aitor Bereziartuak, alkateordeek, ikasleen ahotik entzun zituzten proposamenak eta hausnarketa egingo dutela erantzun zien.

Herrian 30 parke baino gehiago ditugu eta, hauen egoera aztertu ondoren, erabakiko da zein hobekuntza, berrikuntza, egokitze lan… egin behar diren.

Baita ere, adierazi zuten azken urtetan parkeen aldaketak nabarmenak izan direla eta horrela jarraituko dutela gaur egungo haur eta gazteen beharretara egokitzeko.

ikasten 8 Berriak

GORPUTZALDIAK

Azkoitia BHI

“Gorputzaldiak” saioak antolatu ditu Gorputz Hezkuntzako mintegiak Kultura Eskola bidez jasotako dirulangutzari esker.

“Norberaren eta besteen gorputzarekiko errespetua” saioekin bizikidetza, lankidetza, autoezagutza, emozioen kudeaketa eta komunikazioa lantzen dituzte.

ikasten 9
Berriak

Berriak

IRAKURKETA TXOKOA

Azkoitia BHIko Irakurketa txokoa martxan da. Ikasturte honetan hainbat irakurketa egin ditugu:

DBH 1. mailako ikasleekin irakurri ditugunak: Arrastoa, Juan Kruz Igerabide Boulevard, Flor M. Salvador

Azkoitia BHI Azkoitia BHI

A dos metros de ti, John Green Guraso eta irakasleekin: Eraikuntzarako materiala, Eider Rodriguez

IV. EUSKADIKO FILOSOFIA OLINPIADETAN

Azkoitia BHIko DBH 4. mailako ikasleek IV. Euskadiko Filosofia Olinpiadetan parte hartu dute. Aurtengo gaia “Transhumanismoa: gizateriaren hobekuntza ala amaiera?” izan da.

Gure ikasleetako bi, Karen Garcia eta Nora Salaberria, euskaldiko azken 10 finalisten artean geratu dira. Horregatik,

apirilaren 1ean Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako fakultatera gonbidatuak izan ginen Olinpiaden finala ospatzeko.

Sari banaketaz gain, Filosofia fakultateko irakasle den Iñigo Galzacorta eta adimen artifizialean aditua den Aitor Iraolaren hitzaldiak entzun zituzten ikasleek.

10
ikasten

DON´T BE DUMMY, ZUK EZ DUZU ORDEZKORIK

Azkoitia BHI

Apirilaren 5ean DBH 3 eta 4, eta batxilergoko 1. mailako ikasleek bide-hezkuntzako programako saioan parte hartu zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be dummy, zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariak trafiko-istripuak saihestea daukate helburu eta Euskadiko ikastetxeko gazteei zuzenduta daude. Ekitaldian zehar hiru lagunek beraien testigantza kontatu dute: Roberto Martija (Azkoitiko suhiltzailea), Mertxe Eguzki (Azkoitiko udaltzaina) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duena). Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izan dira eta gazteengan eragin izugarria izan dute.

AZKUE SARIAK UROLA IKASTOLARA

Urola Ikastola BHI

A mailan (11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat):

Olerki arloan:

1.saria: Nerea Cestona Iparragirre, “Ezinegona” olerkiarekin.

2.saria: Hegoa Aizpuru Aranguren, “Gauaren atseden ilunean” olerkiarekin.

3.saria: Aner Elorza Larrañaga, “itsasoak soilik daki” olerkiarekin.

Hirurak ere Urola Ikastolako DBH 2.mailako ikasleak.

Zorionak!

ikasten 11
11
Berriak
Maiatzaren 13an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu dira. Sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira. Hauek dira 2021ko saridunak

Berriak

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEKOAK UROLA IKASTOLAN

Urola Ikastola BHI

Maiatzaren 5ean, Aranzadi zientzia elkarteak eskainita, DBH 4. mailako ikasleek, Memoria Historikoari buruzko ikastaro bat jaso zuten. Historiako ikasgaian II. Errepublika eta Gerra Zibila landu dituzte, eta gure bailarako herritarrek garai hauetan jasandakoen berri eman zieten Aranzadiko Jonek eta Iraitzek. Aranzadiko bi zientzialariek II.Errepublika eta Gerra Zibila gertuagotik irakatsi zieten, hau da, Azpeitian eta gure bailaran nola bizi izan zituzten egoera gogor haiek. Historiako klaseetan gai hauek landu zituztenez, ekintza hau burutu aurretik eta ikastaroari hasiera emateko, laburpen txiki batekin hasi ziren ikasleak kokatzeko; jarraian talde txikiak egin eta lanari ekin zioten.

DOHA CHAFHIRI AGURRA

Urola Ikastola BHI

Apirilaren 2an gure ikasle izandako Doha Chafhi hil zen, eta Urola Ikastolako kideok omenalditxo bat egin nahi izan genion ikastetxe atarian.

Beti izango zara gure bihotzetan, Doha. Bidaia on!

Lan honetan, talde bakoitzari garai haietako azpeitiar baten kasua banatu zioten: pertsona bakoitzaren artxiboak, fitxa polizialak, epaiketetako deklarazioak eta beraien bizitzari buruzko hainbat dokumentu. Horrekin guztiarekin, pertsona horien gertakari eta historia ikertu zuten, ondoren beraien gelakideei azaltzeko. Testigantza batzuen hainbat bideo ere ikusi zituzten eta oso hunkigarriak iruditu zitzaizkien.

Era desberdin batean hainbat gauza ikasi dituzte, baina, gehienbat, garai hartako egoera zailaz kontzientziatzen lagundu zieten. Ez daukate dudarik ekintza hau egin izanak merezi izan zuela.

12
ikasten

ELKARREKIN ERAIKITZEN PROIEKTUA

Urola Ikastola BHI

Martxoaren 5ean DBH 4. mailako Ekonomiako ikasleak ekintzailetza balioak sustatzen dituen Iraurgi Berritzenek proposatutako proiektuan parte hartu zuten. Horretarako, eskualdeko egoera errealekin lan egiten egon ziren: enpresa desberdinak bisitatu eta haien arduraduranak elkarrizketatu zituzten. Landu ziren kasuak, besteak beste: industria, 1. sektorea, merkataritza, osasuna, kultura eta komunikabideak, gizarte-zerbitzuak... Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutzeaz gain, irakaskuntzako metodologia berritzaileak esperimentatu zituzten! Bukatzeko, gelan talde bakoitzak ikusitakoarekin aurkezpenak prestatu zituzten ikasitakoa guztiekin elkarbanatzeko.

ikasten 13
Berriak
1915ean ERAIKIA

DBH4KO IKASLEAK HERRIKO ERAKUSLEIHOAK DISEINATZEN

Azpeitiko Bertan merkataritza elkarteak proposatuta, Azpeitiko hainbat saltokiekin elkarlanean, beraien produktuak desberdintzeko eta kontsumitzaileak gauza berritzat hautemateko merkaturatze estrategiak pentsatzen ibili gara Ekonomiako ikasleak. Eraskusleihoak diseinatzea izan da gure erronka: dendariarekin bildu produktuak aukeratzeko, neurriak hartu, panelak eta fondoak jarri, koloreak egokitu, publiko-motaz hausnartu, etab. Hauek izan dira taldeka egindako lanetako batzuk (atzeko azalean koloretan ikusgai).

Eskerrik asko proiektuko parte-hartzaile guztioi!

ikasten 14 Berriak
Urola Ikastola BHI

Urola Ikastola BHI

ESKOLAKO AGENDA 2030

MUTRIKUKO OLATUEN PLANTARA BISITA

Apirilaren 5ean, 2. Batxilergoko Lurraren eta Ingurumen Zientzietako ikasleek Mutrikuko Olatuen plantara bisita gidatua egin zuten. Bertan, olatuen energiatik energia elektrikoa sortzeko zer teknologiak erabiltzen diren azaldu zieten.

Atsedena hartu ondoren, Kardala LHII Akuakultura Eskolan, ur gazi zein gezatako bizidunen hazkuntza, elikadura eta ugalketa aurrera eramateko behar ziren ekipamenduak ikusi eta “Ur sistema bateko jarduera biologikoa” praktika egin zuten.

ESKOLA ARTEKO FOROA ETA UDAL FOROA

Apirilaren 28an, ikastetxeko maila bakoitzeko eko-ordezkariek, herriko beste ikastetxeekin batera, Ekoetxean ospatu zen Eskola arteko Foroan parte hartu zuten. Aurtengo ikasturtean

Herriko parke eta berdegune desberdinak aztertzen aritu ondoren, udalari egin nahi dizkieten proposamenak aukeratu zituzten eta hainbat konpromiso hartu.

Eskolarteko Foroa egin ondoren, maiatzaren 12an, ziklo bakoitzeko eko-ordezkariek, Udal Foroan parte hartu zuten Azpeitiko udaletxean. Bertan, herriko berdegune eta parke

tako konpromisoen berri eman zuten eta eskaera zehatzak luzatu zizkioten udalari alkate ordearen bitartez.

ikasten 15
Berriak

ESKOLAKO KONFINTA ETA EUSKAL KONFINTA

ikasten 16
Berriak
Maiatzaren 5ean ikastetxeko IV. Confint-a antolatu genuen. Egun honetan maila desberdineko ikasleak eta IRAES taldeko arduradunak elkartu ziren, Klima aldaketaren gaia aztertu eta ikastetxean har ditzakegun neurrien inguruan eztabaidatzeko.
Eskolako Confinta egin ondoren, IRAES taldeko arduraradunak (Nora Aizpuru, Lua Arbues eta Aiora Ibar) eta iazko urtean IRAES-eko arduraduna izan zen Jare Aguirrezabalak XII. Euskal Confintean parte hartzeko aukera izan zuten BustuLorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA
rian dagoen Madariaga Torretxean. Ikasleen konferentzia hau maiatzaren 11an izan zen. Bertan, Euskadiko ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkartu ziren klima aldaketaren aurkako proposamenak eta urratsak modu dibertigarri baten gauzatzeko.

HAUSPOA ZALETASUN TAILERRAK

Urola Ikastola BHI

Azken hiru hilabeteetan zaletasun tailer interesgarriak izan ditugu Hauspoaren barruan ikastetxean. Alde batetik, Patxi eta Idoia irakasleen eskutik Robotika Hegalaria tailerrean parte hartzeko aukera izan dute ikasleek. Bertan, beraien kabuz, hegazkin dron txikiak diseinatu, montatu eta nola hegan egiten duten ikasi ahal izan dute. Bestetik, DJ tailerra ere izan dugu. Tailer hauek ematera Lander etorri da Dantz Academitik. Ikasleak gustora ibili dira Landerrek ekarritako musika ekipoak probatzen eta musika

egiten ikasten. Nork jakin hurrengo jaietan ikusiko dugun DJ-a gure ikasleren bat izango ote den?

IRAURGI BERRITZEN ETA

EKONOMIA-PROZESUETAKO IKASLEAK

Iraurgi Berritzen, jakina denez, gure eskualdean dagoen garapen eta berrikuntza agentzia da, eta bere xedeetako bat ikasleak sentsibilizatzea da etorkizunean ekintzaile izan daitezen. Horren harira, bi saio garatu ditu Urola Ikastolan, ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETA PROZESUAK irakasgaian. Lehenengoa urtarrilean izan zen eta bigarrena apirilean.

Bigarren saiorako, eskualdeko bi ekintzaile etorri ziren. Alde batetik Oier Arregi zestoarra. Bera orain 3-4 urte ikus-entzunezkoen munduan bere kontura hasi zen lanean, eta orduz geroztik proiektu askotan egin du lan. Bigarren ekintzailea Mikel Izurieta (gure ikasleohia) azpeitiarra izan zen. Mikelek bere lan tal-

Urola Ikastola BHI

dearekin arropa jasangarria helburu duen Bask marka sortu du.

Bi lan saio hauek oso interesgarriak izan ziren; ekintzaileek beraien esperientzia azaldu, ikasleek ekintzaileei galderak egin eta azkenik ikasleek ere beraien proiektuen aurkezpenak egiteko aprobetxatu genuen.

ikasten 17 Berriak

STEAM PROIEKTUA DBH4

Urola Ikastola BHI

Maiatzaren lehenengo astean STEAM proiektuaren aurkezpena egin zuten DBH4ko ikasleek. Aurten urrutiko kontroleko auto bat diseinatu dute taldeka eta talde bakoitzak bere autoaren aurkezpena egin du. Aurkezpenak amaitutakoan prototipo guztiekin lasterketa bat egin dute. Dominak eta guzti izan dituzte irabazleek.

Proiektuan 4. DBHko ikasle multzo batek hartu du parte eta Teknologia, Plastika, Lan Jarduerari Aplikatutako Zientziak, Matematika eta Euskarako orduak erabili dituzte. Bertan, egindako lan bikainaren emaitza ikusteko aukera izan dugu.

ikasten 18
Berriak

Taldeak

ZIG GELA (ZEREGIN IKASKUNTZAKO GELA)

AZKOITIA BHIn

ZIG gela eskola eta lan munduaren arteko zubia da. Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei zuzenduta dago, eta 16-20 urte bitartean lau urteko ibilbidea eskaintzen die.

ZIG gela hezkuntza ez-arautuari dagokion ikaskuntza da,

baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan du bere lekua.

Azkoitia BHIko ZIG gelako ikasleek ekintza ugari egin dituzte ikasturte honetan.

ikasten 19

Taldeak

SIZILIARA FOOD FOR THOUGHT PROIEKTUAREKIN

etxeetan egongo ziren egonaldian zehar. Erasmus + honetan parte hartu duten kideak Scordia-ko II.SS Ettore Majorana eskola (Sizilia), Leszno-ko Zespol Szkol nr. 4w Lesznie (Polonia) eta gure ikasleak izan dira.

Urola ikastolako ikasleak ez dakite geldirik egoten, horregatik, martxoan Siziliako Scordia-ko hirian, Cataniako probintzian, Siziliako uhartearen ekialdeko kostan egon ziren. Toki zoragarri hau Etna sumendiaren oinetan aurkitzen da, Messina eta Sirakusa hirien arteko erdibidean hain zuzen.

Erasmus+ proiektuan parte hartzen ari diren 2. batxilergoko 7 ikasle eta bi irakasle izan ziren bertaratu zirenak. Han elkartu ziren beraien siziliar eta poloniar kideekin eta italiarren

Proiektu honen helburua 2019-2020 ikasturtean hasitako proiektua gauzatzea da. “Food for Thought: a Recipe Book for Migrant inclusion”: hezkuntza integratzaileagoa sustatuz, migrazio-komunitatearekin zerikusia duten kontzeptuei buruz gogoeta egitea sukaldaritza errezeta liburu bat sortuz. Egon ziren egunetan jarduera desberdinak burutu zituzten, hauen artean, inguruak ezagutu (Catania, Taormina, Etna, Hyblean mendiak....), Modica txokolate fabrika bisitatu, dieta mediterraneoari buruzko tailerra, Master Chef Pizza lehiaketa eta errezeta liburua bukatzea.

Hona hemen egonaldiari buruz Asier Itulain ikasleak idatziriko kronika:

ederrena atzerrian gauzatu

Martxoaren 13an hasi zen, goizeko ordu txikitan Loiurantz abiatuz. Eguna aireportuz aireportu pasa eta zenbait arazo zirela medio, azkenean lortu genuen Scordiara iristea. Bakoitza bere familiarekin joan zen, eta biharamunean bertako eskola ikusteko aukera izan genuen. Zetozen egunak benetan ederrak izan ziren, hainbat filmetan ikusi ohi ditugun herri italiar idiliko haiek ezagutu baikenituen. Chiaramonte, Sirakusa, Zafferana… Eta guztien gainetik, Etna sumendian egon ginen!! Esperientzia benetan berezia izan zen hau, ahaztezina, batez ere ikasleontzat. Familiekin egoteak gauzak benetan bizitzea ekarri digu, azken finean bost egunez elkarbizitzenegon baikara. Grazzie mille a tutti!!

20
ikasten
A EUROPEAN RECIPE
FOR MIGRANT INCLUSION 2021/2022
FOOD FOR THOUGHT:
BOOK
Kostata, baina heldu ginen Siziliara! Erasmus+ programaren zati dugu.

Taldeak

ERASMUS+ PROIEKTUA POLONIAN

Martxoaren 27tik apirilaren 1era gure ikastetxeko batxilergoko talde batek Erasmus programan parte hartu zuen. Erasmus honen barruan Scordia-ko II.SS Ettore Majorana eskola (Sizilia), Leszno-ko Zespol Szkol nr. 4w Lesznie (Polonia), Tornioko Tornion Yhteilyseon Lukio (Finlandia) eta Azpeitiko Urola Ikastola (Euskal Herria) izan ziren parte hartzaile, eta gure ikasleek Leszno-ko hiria ezagutzeko aukera izan zuten. Erasmus programa honen helburuen barruan hauek aurki–tzen ditugu: ●“Food for Thought: a Recipe Book for Migrant inclusion” proiektuko partaideekin elkartrukea gauzatzea.

Hezkuntza integratzaileagoa sustatzea Migrazio-komunitatearekin zerikusia duten kontzeptuei buruz gogoeta egitea, errezeta liburu bat sortuz. Burututako jarduen artean honakoak egin zituzten: migra–tzaileen integrazioari buruzko eztabaidan parte hartu, Hydropolis ur zentroa bisitatu, Póznann ezagutu, sukaldaritza tailerrean parte hartu, elikagaien balioari buruz ikerketa egin… Esperientzia zoragarria izan zuten. Hona hemen Malen Bastida eta Joane Barrena ikasleek bidaiari buruz ida–tziriko kronika:

Martxoak 27an abiatu ginen Poloniarantz, gure bizitzako asterik gogoangarrienetariko bat pasatzera. Ikasleok iritsi aurretik ez genekien egun horietan zer aurkituko genuen Polonian eta nolako bizimodua izango zuten bertan. Erabat harrituta utzi ginduen halako desberdintze kultural hark. Hasieran, zertxobait arrotza egin zitzaigun arren hango bizimodua, berehala lortu genuen bertakoekin eta Poloniarekin konektatzea.

Proiektua, “Food For Thought: A European Recipe Book for Migrant Inclusion” programan oinarritu zen, eta honen bitartez, migrarien inklusioa landu genuen gastronomia zela medio. Hau lantzeko, sukaldaritzarekin lotutako ekintzak burutu genituen. Hortaz aparte, beste hainbat ekintza ere egin genituen, hala nola, Wroclaw edo Poznanera bisitak. Zein hiri politak!

Ikasleok zein irakasleok inoiz ahaztuko ez dugun esperientzia izan zen.

ikasten 21

Protagonistak

IBAN OSINAGA MUSIKARIA

Asteazken honetan, apirilaren 6an, Ibai Osinaga musikaria izan dugu gure ikastetxean. Musikariak ikastetxean programari esker etorri da iruindarra 3. DBHkoengana, bi saio eman ditu, guztiek batera saio bakarra izateko talde handiegia baitzen .

Iruñean sortua, gaur egun Irunberrin bizi da Osinaga. 12 urterekin herrian atera zen lehen aldiz eszenatokira bi adiskiderekin, eta segidan, Altxatu talde entzutetsua sortu zuten. Baionan Euskal Ikasketen gradua amaituta Irunberrira itzuli eta beste proiektu bat jarri zuen abian 2019an: Ibil bedi taldea. Gero pandemia zela eta, etxeratu eta etxetik sortu zuten musika. Iruindarra izan da euskaraz jakitea eta euskaraz aritzea zein zaila den azaldu die ikasleei, horretarako Nafarroan euskarak duen egoera azaldu du, mapa baten bitartez euskararen legea hiru guneetan banatuta dagoela azalduz. Bestalde, bere musikari ibilbidea azaldu du, bere hainbat abesti gitarraren laguntzaz abestu ditu. Amaieran musika nola grabatzen den ordenagailu eta programa berezien

bidez aurkeztu du. Saioan zehar ikasleei galderak egin dizkie musikari buruz, eta parte hartu dute, bere azken diskako abestia jarri du, eta ikasleek ezagutzen zuten Gaztean ipin–tzen omen dute eta.

22
ikasten
Azkoitia BHI

Protagonistak

INES OSINAGA URIZAR MUSIKARIA

Azkoitia BHI

Ines Osinaga Urizar musikaria, Musikariak Ikastetxean programari esker, gure ikastetxean izan genuen batxilergoko 1. mailako ikasleekin. Bi saio eman zituen, eta horietan bere bizitza eta bere musikari ilbidea azaldu zien. Eskusoinua jotzen hasi zen, nahiz eta bere aitak gitarra jotzea nahi. 15 edo 16 urte zituela hasi zen musika sortzen, baina ez zuen aurkitu halako musikarentzako zirrikiturik. Geroago rock-and-rolla landu zuen Ekon taldearekin. Ondoren, Gose musika taldeko abeslaria izan zen. Trikitia erabiltzen zuen Gose taldean, musika elektronikoarekin batzen aitzindaria izanik. Gose utzi zuen abiadura handiko tren baten gainean jarrita sentitzen zelako, eta oso zaila egiten zitzaiolako pen–tsatzea, sentitzea, bizitzea eta edozer gauza egitea. Haurdun zegoela eman zuen azken kontzertu bat, baina ama izan eta gero kontzertuak utzi zituen. 2017 aldean berriro poliki-poliki musikarekin lanean hasi zen: kontzertuak, hitzaldiak, ahalduntze tailerrak, eskolak, irakasle lana, eskolako kudeaketa, espresuki haurrentzat diren saioak, familientzako kontzertuak, soinu banda bat dokumental batentzat, edo poesia emanaldi musikatu Uxue Alberdirekin, eta azken aldi honetan Sarrionandiarekin. Soinua eta gitarra txiki bat ekarri zituen gure ikastetxera, baita musika sortzeko aparagailua ere, hauekin musika ezberdinak egin ziuten, erakutsiz soinu txikiarekin trikiti mundutik haratago ere joan daitekeela.

ikasten 23

txokoa

ESTI MARKEZ MUSIKARIA UROLA IKASTOLAN

Apirilaren 29an Esti Markez musikariarekin saioa izan zuten DBH3ko zenbait ikaslek. Euskara Normalizaziotik antolatuta eta Musikariak Ikastetxean programaren barruan, Euskal Herriko musikariek ikastetxeetan saioak ematen dituzte, eta aurten Esti Markez egokitu zaio gure ikastetxeari. Esti ibilbide luzea duen Mikel Markez musikariaren alaba da. Aitarekin elkarlanean disko bat kaleratu ostean, bere bakarkako lehen diskoaren prestaketan murgilduta dabil aiarra. Kontatu digunez, konfinamenduan piztu zitzaion musikari izateko grina, eta bide horri jarraituz dabil ordutik. Bere ibilbideaz eta musikaz aritzeaz gain, zuzeneko abestiak entzuteko parada ere eskaini zigun Estik. Joseba Sarrionandiaren poema batean oinarritutako “Zigor Zeldetan” abestu zigun gitarra akustikoaz lagunduta. Mila esker eskeinitako aukerarengatik eta zorte on zure ibilbide berrian!!!!!!

KORRIKA 2022

Azpeititik

ekintza antolatu

DBH1eko ikasleek Korrikako koreografia landu zuten Gorputz Hezkuntzan. DBH2koak, berriz, esku-pilotan aritu ziren aste osoan, eta ostiralean amaitu zuten ekintza gelen arteko finalak jokatuz. DBH3 eta DBH4ko ikasleak Korrikaren Bingo Musikatuan jolastu ziren ostiral goizean, eta Batxilergoko ikasleek Korrikak urtez urte omendutako per–tsonaiekin muralak sortu zituzten. Aste oso polita eta hunkigarria izan zen euskararen alde. Azkenean, ostiralean, klaseak goiz amaitu eta denok kalera irten ginen euskararen alde, tipi-tapa, tipi-tapa, korrika egitera!

HOBETZEN

IKUSI NAIZ / IKUSIKO GARA

Ikusiko gara formula zabaldu da, baina ELKAR erabili behar dugu:

OKERRA Laster ikusiko gara

ZUZENA Laster ikusiko dugu elkar Laster egongo gara elkarrekin

ikasten 24 Euskararen
EUSKARA
Urola
Urola Ikastola BHI
Ikastola BHI
Korrika iritsi zen Urola Ikastolara ere! pasatu zen Korrika apirilaren 8an, eta hamaika ziren Ikastolan horren harira aste osoan zehar.
ikasten 25 Ospakizunak
NAZIOARTEKO AUTISMOAREN KONTZIENTZIAZIO EGUNA 2022/04/02 Apirilaren 2an Nazioarteko Autismoaren Kontzientziazio Eguna ospatzen da. Xabier Munibe Ikastolako kideok bat egin genuen egun horretako aldarrikapenarekin. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Ospakizunak KORRIKA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Hitzek hizkuntza, ekinak herria. Hitzekin ulertzen dugu hizkuntza. Beraz, ekin! Euskaraz egin. Hitzetik ekintzara salto, hitz egin eta ekin.

Orain da jolas eta solas egiteko unea, partida irabazi behar da euskaraz eginez, eraginez eta eginaraziz, nork bere tokitik eta eginbeharretik ekinez.

Ikasle, ekin; euskaldun, ekin; erdaldun, ekin; haur eta gazte, ekin: agintari, ekin; ekin ELKARREKIN.

Saltoka, dantzan zein kantuan, baliabide anitzekin, eta guztiok hitza emanez. Euskara da gure jolasik onena. Beraz, Pirritx, Porrotx eta Marimok esaten duten bezala, SENTITU, PENTSATU, HITZEKIN!

Aupa KORRIKA!

ikasten 26
Apirilaren 8an korrika txikia ospatu genuen herriko kaleetan zehar. Bukaerako ekitaldian 6. mailako ikasleek mezua helarazi ziguten.
ikasten 27 Pasa den larunbatean, apirilaren 2an, Nazioarteko Autismoaren Kontzientziazio Eguna ospatu zen. Hori dela eta, ostiralean, egun hau gogoraraziz, ekintza batzuk egin ziren ikastetxean. Besteak beste, “Urdindu eguna” egitasmoarekin bat egin zen. NAZIOARTEKO AUTISMOAREN KONTZIENTZIAZIO EGUNA Azkoitia BHI Ospakizunak

Ospakizunak

LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 2022

ikasten 28
Maiatzaren 17an LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu genuen ikastolan. Maila guztietako ikasleek parte hartu dute! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Ospakizunak

8: EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

MARTXOAK

Martxoaren 8aren harira, mahai inguru bat egin zuten ikastolan. Abiapuntu gisa Emakunderen kanpaina-bideoa hartuta, Jakes eta Maider ikasleak eta Aitziber eta Aitor irakasleek osatu zuten solasaldia, Miren irakaslearen gidaritzapean.

Mahai inguruaren gidoia ikasleen ekarpenekin osatu zen. Hainbat gai jorratu ziren: itxura fisikoa, neskak zergatik

depilatzen diren, arropen gaia, neskak femeninoak izan behar dutela baina pasatu gabe, genero rolak oso definituta daudela, estereotipoak...

Mahai inguru honetatik hainbat bideo motz ere atera genituen, gai bakoitza bere aldetik landu ahal izateko tutore–tza saioetan.

Irakasleok 10:25ean argazkia atera genuen, Gu ere Martxoak 8 lelopean.

Urola Ikastola BHI APIRILAK 2: AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urola Ikastola BHI

Apirilak 2an Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Larunbata izanik, gure ikastetxean egun bat aurreratu genituen ekintzak eta, apirilaren 1ean, ostirala, zerbait urdina jantzita ekarri genuen autismoaren gaixotasunarekin bat egiteko. Patio orduetan argazki bat atera genuen animatu ziren irakasle eta ikasle guztiekin.

ikasten 29

Gurasoen txokoa

MENDI IRTEERAK

Maiatzaren 1ean Kakuteko egunean aurtengo ikasturteko azken mendi irteera egin zen, ekain honetan herrian 7 kuru–tze mendi martxa egingo dela aitzake hartuta, ikastolatik 4

EKAINAREN

Egun zoragarri honi amaiera emateko arratsaldean ikastolako antzerki eskolako talde ezberdinen emanaldia egongo da aurten landutako an–tzezlanak taularatzeko.

irteeratan 7 kurutzeak egin dira. Argazkian, 7 kurutzetatik gutxienez 5 eginda ziztuzten mendizaleei, Kakuteko txabolan saria eman zitzaien Aittolatik-Erlora ibilaldia egin ondoren.

ikasten 30
Pandemia ostean berriro ere Ikaskirol Krossa bueltan da. Guztioi animatzen zaituztegu bertan parte hartzera!!
Xabier
HLHI EKAINAREN 18AN IKASTOLAKO EGUNA
5EAN IKASKIROL KROSSA ETA ANTZERKI EMANALDIA Azkoitiko Ikastola
Munibe

HH 2

Azpeitia

HH 3

Azpeitia

MATXINBENTAN GOIZ PASA

Zein ederki pasa dugun goiza Matxinbentan!

SAN PEDRON EGUN PASA

Maiatzaren 9an HH3 urtekoak Elgoibarko San Pedro auzoan egun pasa egin genuen.

Goizean Antonio eta Iker autobus gidariekin abiatu ginen San Pedrora.

Iritsi orduko paseotxo bat eman genuen Iñakiren txabolaraino. Han zegoen Iñaki gure zain bere oilarra eta oiloekin. Bere zelaiko marrubi goxoak dastatu eta gero hamaiketakoa egin genuen.

Ondoren frontoian ibili ginen ingurua arakatzen. Bazkaltzeko ordua heldu zenean, basora hurbildu ginen zuhaitzen gerizpean otordua egitera.

Bukatzeko parkeaz ederki gozatu genuen. Konturatu gabe, han azaldu zitzaizkigun Iker eta Antonio bozina joka. Azpeitira itzultzeko orduan zen. Hau egun ederra!

ikasten 31
Ibilaldiak

HH 4 Azpeitia DEBARA IBILALDIA

Maiatzaren 18an Deban izan ginen. Goizeko ikastolako sarrera polita izan zen, denok motxila bizkarrean eta irrifarrea aurpegian genituela azaldu baiginen. Kontutxoak elkarri, motxilak erakutsi, bixerak probatu…ze emozio! Ohiko komuneko buelta egin genuen urduritasuna baretzeko edo. Eta denok autobusera! Han genituen gure zain Antonio eta Iker.Leihotik begiratuz, kontuak esanez eta zerbait abestuz laster ginen Deban. Hasteko itsasontziak ikustera joan ginen portura eta inguruan egin genuen hamaiketakoa (bakarren batek bazkaria agian). Pixka batean

jolastu eta jarraian Arrantzale kalean gora hondartzara iritsi ginen. Motxilak eta oinetakoak erantzi, kremaz ondo igur–tzi eta hondarretara jolastera. Zuloak, tontorrak…Eta azkenik hankak bustitzera. Ederra izan zen! Irtendakoan, berriz, hondarra kentzen nahiko lan izan genuen. Ene, zenbat hondar! Eta Alamedako parkera joan ginen. Arbolategian bazkaldu eta berriro jolastera. Oraingoan tirolinan, zabuetan… Azkenik, motxilak hartu eta pixka bat nekaturik baina oso pozik denok autobusera. Azpeitiara bidean lo kuluxkak ere izan ziren. Eguraldi zoragarria bitarteko, ibilaldi paregabea egin genuen.

ikasten 32
Ibilaldiak

HH 5

Azpeitia ORIORA IBILALDIA

ikasten 33
Ibilaldiak
Azken bi ikasturteetan ez bezala, HH5eko haur eta irakasleak Oriora ibilaldia egiteko aukera izan dugu. Bertan herriko bi parke ezberdinetan ibili gara jolasten. Eguraldi ederraren laguntzaz egun bikaina pasatu genuen.

HH4 - HH5

SOREASURA ZINEMARA

ikasten 34 Ibilaldiak
KOKO
Azpeitia Aurten ere TINKO programak zinemaz gozatzeko aukera polita eskaini digu.
DRAGOI TXIKIA – OIHANEAN 2 filma ikusi genuen Soreasun. Handitasuna, iluntasuna, isiltasuna, algarak…zenbat emozio Ze gozamen!

LH

2. zikloa Azpeitia

IGARAKO ERROTARA IRTEERA

Maiatzaren 16,17,18 eta 20an 2.zikloko ikasleak Igarako errotara joan ginen bisitan. Uraren indarrari esker, errota nola mugitzen zen eta hala, arto irina nola egiten zen ikusi genuen. Bisitaldiaren ondoren, Loiolan hamaiketakoa egin eta jolastu egin genuen. Primerako eguraldia egin zuen eta primeran pasa genuen!!!

LH 2. zikloa Azpeitia

Maiatzaren 11 eta 12an autobusean sartu eta Lizarrara abiatu ginen. Bidaian Iruñatik pasa ondoren Lizarrara iritsi ginen. Bertan, 2 egun pasa genituen.

Ekintza ugari egin genuen, hala nola, piraguan ibili eta konkiseko proba batzuk (sokak igo, arkoak bota eta oreka handiaz soka pasa).

Bero handia pasatu genuen, baina, kanpineko piztinako ur hotzetan txapuzoi batzuk har–tzeko aukera izan genuen eta bai gustora hartu ere! Gauean, istorio eta kontu polit batzuk esan eta goxo-goxo lo egin genuen. Hurrengo goizean gosari ederra dastatu eta ekintzak egitera joan ginen. Oso ibilaldi polita izan zen , oso gustora ibili gara eta berriro errepikatzeko irrikitan gelditu gara.

LIZARRA

ikasten 35
Ibilaldiak

LH 2. zikloa Azpeitia

LORALDIA, 2.ZIKLOKOAK GOENAN

Udaberriak mendietako zelaiak berdetu eta gure frutarbolak loretu ditu. Gure inguruan aurki ditzazkegu sagarrondo ugari eta LH3 eta 4. mailakoak Goenako zelaietara joan gara bertan dauden sagarrondoen loratzea ikustera eta haieie buruz gehiago ikastera.

Intsektuek eta batez ere erleek sagastietan lana ondo egin ahal izateko, lorea behar dute eta esaera honek ondo laburbiltzen du noiz izango den lorerik onena: “Martxoko lorea, ez balitz hobea; apirileko lorea, urrea baina hobea; eta maiatzeko lorea, eza baina hobea”.

36 Ibilaldiak
ikasten

Azpeitia

INGELES BARNETEGIAK LEKAROZ ETA URNIETA

Aste Santutako oporren ostean, maletak hartu eta, 6.mailakoak ingeles barnetegira joan ginen. Batzuk, Lekaroz aldera, eta beste batzuk berriz, Urnietara. Ingelesa praktikatzeaz gain, lagun arteko harremanak sendotu eta elkarrekin aste ederra igaro genuen. Egonaldi aberasgarria izan da eta berriro ere, esperientzia hau errepikatzeko irrikitan gara.

ikasten 37
Ibilaldiak
LH
6

HH 04 Azkoitia

Ibilaldiak

HH04 AZPEITIAN

Apirilaren 6an, autobusean sartu eta Azpeitiara joan ginen HH04-koak. Lehengo Azpeitiako azokara sartu eta bertako elikagunea bisitatu genuen bertako elikagaiak ikusiaz. Mermeladak erosi genituen eskolan hamaiketakoa egiteko, ze produktu ederrak ditugun gure inguruan. Gero parke ezberdinetan ibili ginen gorputza mugitzen!!

38
ikasten

HH 04

Azkoitia DEBARA IRTEERA

ikasten 39
Ibilaldiak
Maiatzaren 20an HH04ko ikasleak Debara joan ginen. Pirata txikiak hondartzara hurbildu ginenean Patxi pirataren gutun bat aurkitu genuen hondarretan, ron botilaren barruan!! A ze sorpresa!! Altxor gehiago bilatzen ere saiatu ginen. Gero Debako parkean ibili ginen, bazkaldu eta jolasean!! GORA EUSKAL PIRATA TXIKIAK!!

Ibilaldiak

HH 05 Azkoitia OÑATIRA IRTEERA

ikasten 40
Apirilaren 5ean, HH05eko ikasle eta irakasleak Oñatira joan ginen. Herria ezagutzeaz aparte skate parkea, tirolina, par- kour parkea eta San Martin auzoan dagoen “Piku” parkea bisitatu genituen. Eguraldia lagun egun ederra pasa genuen.

HH 05

Azkoitia

TOLOSAKO TOPIC-ERA IRTEERA

ikasten 41
Ibilaldiak
Tolosara joan ginen Maiatzaren 13an egun pasa. Bertan Topic Museoan artista argentinar ospetsu batzuen txontxongilo emanaldia ikusi genuen. Ondoren, bertako parke eder batean bazkaldu eta jolastu genuen. Eguraldia lagun egun ezin hobea pasa genuen.

Ibilaldiak

LH 1. maila Azkoitia MIRANDAOLA BURNIOLAN

Lanbidearen proiektuarekin bukatzeko LH1mailakoak Mirandaola burniola ezagutu dugu.. XV.mendean Legazpin zeuden zazpi burnioletako bat da. Burniola hidraulikoa da, urak errota mugitu eta honek mailuari gora eta behera ekiten dio. Lan interesgarria baina gogorra iruditu zaigu. Museoa ere bisitatzeko aukera izan dugu. Burniarekin egindako zenbait tresna ikusi ditugu, besteak beste, igitaia, giltza, laia, ez-

pata, gezia… Ondoren, Legazpin, gure aiton-amonen garaiko eskola ezagutu dugu. Erabiltzen zituzten mahaiak nolakoak ziren ikusi ditugu, zertan jolasten zuten, jasotzen zituzten zigorrak… Arreta handiz jarraitu ditugu azalpenak.

Bukatzeko parkean jolasteko aukera izan dugu. Oso ondo pasa dugu eguna.

42
ikasten

LH 2. maila

Azkoitia

LURRASKAKO EGONALDIA

Aste Santutik itzuleran urduritasunez iritsi ginen eskolara, izan ere, Lurraska baserri eskolara irteera genuen. Autobusez joan ginen Gernikan dagoen baserri eskola honetara eta bertan gau bat igaro genuen. Baserria ezagutu ondoren, tailerretan parte hartzeko aukera izan genuen bi egunetan. Baratza izan zen tailerretako bat eta bertan hiruhilabete honetan gelan lantzen ari garen landareei buruzko proiektua sakontzeko aukera izan genuen. Landareak landatu, ureztatu eta bertan zeuden marrubi, piper, azelga, uraza eta gainerakoak ikusi ahal izan genituen.

Erroskilak egiteko eta dastatzeko aukera ere izan genuen. Goxo goxoak atera zitzaizkigun, eta errezeta erraza denez, etxekoekin egiteko aukera ere badugu hemendik aurrera. Untxi, uso, oilo, indioilar, txerri, zaldi eta poniekin ere ibili ginen. Poni gainean argazkiak atera, etxabere desberdinei jaten eman eta oiloek errundako arrautzak jaso genituen. Eta gauez, diskotekan dantzan ibili ginen!

Eguzkia lagun, primeran pasa dugu Lurraskan.

ikasten 43
Ibilaldiak

LH 3

Azkoitia

LH 3 ARRIKRUTZEN

Historiaurrea proiektuarekin lotuta Arrikrutz kobazuloa ezagutzera joan ginen eta esperientzia paregabea izan da.

Hasteko bi taldetan banatu eta historiaurrea noiz hasi, noiz bukatu eta garai hartako atal bakoitzaren laburpena egin genuen.

Ondoren, kobazuloak barrutik ezagutzeko aukera etorri zen. Mendez-mende urak harkaitzean zizelatutako paisai harrigarria: estalaktitak, estalagmitak …

Gainera ibilbidean lehoi baten hezurdura oso bat eta hartzaren arrastoak ikusi genituen.

Lurperatutako aztarnen bila ere aritu ginen eta bukaeran, bertako gidak sua piztea lortu zuenean, denon txaloak jaso zituen.

Eguardian bazkaltzera joan ginen parke batera eta eguraldi ona lagun asko disfrutatu genuen.

ikasten 44
Ibilaldiak

LH 4

Azkoitia

BEIREN GAUA PASATZEN

Maiatzaren 5etik 6ra LH4ko ikasle gehienak eta irakasleak Beirera joan ginen gaua pasatzera. Hiruhileko honetan historia lantzen ari garenez, ikastolan autobusa hartu eta erdiaroan eraikitako Olite edo Erriberriko Errege Jauregira joan ginen lehendabizi.

Jauregiaren bisita gidatua egin genuen eta bertako turismo-gidariaren laguntzaz gauza interesgarri asko ikasi genituen. Ikasleak adi eta gustura egon ziren bisitan.

Oliten bertan bazkaldu ondoren, Beireko aterpetxera iritsi ginen. Maletak logeletan utzi eta bertako begiraleekin erdiaroarekin lotutako ekintza ezberdinak eta beste hainbat jolas egin ahal izan zituzten ikasleek, baita erdiaroko mozorroak ere. Gauen diskoteka pixka bat ere izan zuten!

Eguraldia zoragarria izan zen eta denek primeran pasa zuten. Hala ere, etxera ere pozik itzuli ginen, neka-neka eginda.

ikasten 45
ibilaldiak

Ibilaldiak

LH 5

Azkoitia

ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIARA BISITAN

Pasa den astean 5. mailakook Pasaiara joan ginen. Goizean, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu genuen. Bertan, Euskal Herritik Ternuara joaten zen San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza ikusteko aukera paregabea izan genuen.

Horren ondoren, San Pedrotik San Juanera txapulaz igaro ginen.

Han, ederki bazkaldu genuen eta jolastu ginen. Tarte horretan, itsasontzi erraldoiak itsasoratzen ikusi genituen.

46
ikasten

2. Batxilergoa Azkoitia

2. BATXIKO ARTEAREN HISTORIAKO IRTEERA

Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donea Parrokiaren fatxadaren aurrean hasi genuen ostirala, eguraldia lagun. Ikasturtean zehar, arte ikasgaian ikasitako elementu arkitektoniko, zein eskultorikoak errepasatzeko aukera ezin hobea suertatu zi–tzaigun honakoa. Baina, hauek identifikatzea ez zen gure eginbehar bakarra izan, guri egokitu zitzaigun erronka elementu hauek guztiak dagokien estilo artistikoarekin lotzea izan zen. Eva irakaslearen azalpenei esker, azkar jakin genuen aurrean geneukan eliza gotikoa zela. Horiek horrela, barrualdea aztertzeari ekin genion. Barruan, “Soledad” izeneko kapera ezagutzeko ohorea izan genuen, gutako inork ere ez zekien haren berri eta txundituta utzi gintuen. Hunkigarria izan zen Nicolás Sáez de Elolaren omenez egindako hormetako marrazki haiek ezkutatzen zituzten pasarteak entzutea.

2. Batxilergoa Azkoitia BILBON ERE, ARTEA LAGUN

Iritsi zen azkenean, arteko ikasleok kurtso osoan zehar hainbeste espero genuen eguna. Ikasturte honetan, Azpeitiko eta Azkoitiko parrokietara egindako bisitetan oso ondo pasatzeaz gain, ikasi ere egin genuen. Horregatik, irrikaz geunden Bilbora egun-pasa joan eta artearen munduan inoiz baino gehiago murgiltzeko.

Goizean goiz, heldu eta berehala, Arte Ederren museora sartu ginen. Esan beharra dago ez genuela inolako gida artistikoren beharrik izan; ibialdiaren aurreko astean, bikoteka artelan bat aukeratu eta horiei buruzko informazioz josi baikinen. Ederra izan zen gure ikaskideak beraiek landutako mihiseen aurrean azalpenak ematen entzutea, are gehiago, barneratuta geneu-

Azpeititik Loiolora abiatu ginen, eta denontzat hain famatua eta ezaguna den Loiolako Santutegian jarri genuen arreta guztia. Ordura arte erreparatu gabeko xehetasunetaz ohartu ginen, eta kupula eder hari ere merezi zuen denbora eskaini genion. Ez pentsa, ordea, gure herriko parrokia ezagutu gabe gelditu ginenik, hurrengo ostiralean joan ginen bertara, eta gainera, asko ikasi genuen. Esan beharra daukat eskolatik egindako irteera hauek oso baliagarriak izan direla. Ohituta gaude denbora gutxira ahaztuko zaigun teoria ikasten, baina, modu honetara ikasitako gauzak gure oroimenean luzerako geratuko direlakoan nago.

kan koadroaren irudia benetakoarekin alderatzea; batzuk beraiek aukeratutako obra handiagoa izango zelakoan zeuden, beste batzuk,aldiz, txikiagoa.

Bazkaldu eta deskantsatzeko denbora pixka bat hartu ondoren, Guggenheimera joan ginen. Oraingoan, Eva irakasleak egin zituen gidari lanak, eta amaierako azterketan lagungarri suertatu zaizkigun hainbat azalpen eman zizikigun. Egun polita eta baliagarria izan zen ohartzeko, urte bakar batean ikasitakoarekin, artea beste modu batera ikusten eta batik bat, ulertzen hasi garela.

ikasten 47 Ibilaldiak
Alba Zabala Juaristi

DBH 3 Azkoitia

DBH3ko ikasleak Izarraitzeko kobazulo batean espeleologia egiten ibili dira gustura. Euria egin zuela eta, lokatzetan ibili ziren, baina oso interesgarria egin zitzaien.

IZARRAITZEKO KOBAZULOAN

1 eta 2. batxilergoa

Azkoitia

GOIZ BAT BIARRITZEN

Martxoaren 28an Azkoitia BHIko ikasle-talde batekin Biarritzeko Aquariumean izan gara. Irteeran parte hartu duten ikasleek frantsesa ikasten dute lehen eta bigarren batxilergoan. Egun ederra pasatu dugu eta eguraldiak ere eutsi du, zorionez! Errepikatzeko moduko irteera izan da!

ikasten 48 Ibilaldiak

DBH 1

Azpeitia

Ekoizpenak

DBH 1EKO IKASLEAK ALGORRIRA

Apirilean, DBH 1eko ikasleak “Biotopoaren babestura hezkuntzan” irteera burutu zuten Biologia eta Geologiako gaiak lantzeko asmoz, ondorengo ekintza konbinatuen bidez:

- Interpretazio zentroko bisita. Bertan gure kostaldeetan dauden biotopo desberdinak ezagutu zituzten eta baita bakoitzaren egoera zein den ere, babesaren garran–tzia ulertuz.

- Algorri marearteko biodibertsitatearen azterketa. Hemen ikertzaileak sentitu ziren, animalia eta espezie desberdinak ikusiz eta ezagutuz.

- Oinezko ibilaldia labarretan, San Telmo ermitatik Itzurun hondartzaraino. Gure kostaldeko leku zoragarriez goza–tzeko aukera izan zuten.

DBH 1

Azpeitia

DBH1EKO IKASLEAK URBIAN

Goizeko 8:30ean, autobusa hartu genuen Arantzazura joateko; bertatik, igoera hasi genuen Urbiara. Igoeran, paisaia natural ederrak ikusi genituen: basoak, zelaiak, zuhaitzak… Ez zen oso igoera gogorra izan, eta ordubete azpitik igo ginen. Goian, Urbiako goi lautadan, hamaiketakoa egin eta tartetxo bat jolasten jardun ondoren, beste tontor batzuetara igotzen ibili ginen; hala nola, Zabalaitz igo eta jaitsi genuen, gailur honetan, 2 sai haundi ikusi genituen. Gerturatzen saiatu ginen beraiek zeuden tontorrera, baina ihes egin zuten. Oso handiak ziren; hegoak zabaladuta, 2 metro inguru neurtuko zuten. Beste tontor batera igotzen ari ginela, orkatz izu bat ere ikusi genuen.

Puntan, atseden hartu ondoren, behera, Arantzazura abiatzea erabaki genuen; bidean, beste bide bat hartu genuen eta nahiz eta galdu ginela pentsatu; ez zen horrela izan, irakaslearen laguntzaz baso batetik jaitsi ginen. Ondoren autobusean sartu ginen eta Azpeitira abiatu ginen bueltan.

ikasten
49

DBH 2 Azpeitia

Maiatzean DBH 2 eta 3ko ikasleak Sobronen izan ziren, talde eta egun ezberdinetan banatuta. Ikasle guztiek abentura parkea eta kayaka landu zuten. Gero, aukeraren arabera, batzuk Paintball-ean aritu ziren, beste batzuk Padel Surf egiten zuten bitartean. Primeran pasatu zuten!

DBH 4 Azpeitia

DBHKO IKASLEAK SOBRONEN PARISERA BIDAIA

DBHko lau urteren eta pandemia garai zailen ostean, azkenean, DBH4ko ikasleek aurten ikasturte bukaeran Parisera joateko aukera izan dute. Etapa amaitzeko bidaia ahaztezin honetan, Pariseko hainbat

leku eta eraikin ezagun bisitatu dituzte Urola Ikastolako gure ikasleek. Nola ez, Disneyland Paris ere bisitatu dute, baita zoragarri pasatu ere! Au revoir et à bientôt, Paris!!!

ikasten 50 Ibilaldiak

2. Batxilergoa

Azpeitia

BATXILER 2KO IKASLEAK CANFRANCEN

Martxoko azkenengo astean, Batxiler 2ko ikasleak Canfrancen egon ziren Fisika eta Kimikako ikasgaian. Irteerak 2 eguneko iraupena izan zuen eta esperientzia ezin hobea izan zen haientzako.

Lehenengo egunean, Manuel Buenoren eskutik, Canfranceko

geltokiaren historia eta “P lerroko” bunkerrak ikusi zituzten. Bigarren egunean, Canfranceko lur azpiko laborategia bisitatu zuten eta bertako ikerkuntzen berri eman zien Alberto Bayo fisikariak. Materia iluna aztertzen dute bertan eta honen inguruko hitzaldi interesgarria jaso zuten bertan. Urtero errepikatzeko irteera!!!!!!!!!!!!!!!!!!

DBH-Batxilergoa

Azpeitia

ZIENTZIALARIEKIN SOLASEAN

Martxoaren 25ean, Donostian izan ziren bigarren hezkun–tzako eta batxilergoko gure ikasleak, Eureka Zientzia Museoko top@DIPC topaketan. Bertan lehen mailako zientzilariekin hitz egiteko aukera izan zuten.

Pedro Miguel Etxenike izan zen solasaldiko moderatzailea, eta bertaratu ziren zientzialariak Albert Fert (Fisikako Nobel Saria 2007), María Martinón (Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana (CENIEH)-ko zuzendaria) eta María Vallet-Regí (Oinarrizko ikerkuntzako Rey Jaime I saria 2018) izan ziren. Gai interesgarriak jorratu zituzten eta ikasleek galderak egiteko aukera ere izan zuten.

ikasten 51
Ibilaldiak
ikasten 52 Ekoizpenak MUGIMENDU AUTONOMOAN HH2n zenbat behatu, manipulatu eta esperimentatu dugun… Batez ere asko gozatu dugu!
Ikastola Karmelo Etxegarai HH2
Azpeitiko

Ekoizpenak

ERLEAK ETA UDABERRIA

Aste Santuko opor ondorenean mugimendu autonomoan hasi gara. Hasiera batean tutorearengandik banatzea kosta bazaigu ere, udaberria eta erleen proiektua medio, gune desberdinez ederki gozatu dugu. Arte ekosisteman erleak, loreak, mantangorriak egin dituzte teknika desberdinak erabiliz.

Hizkuntza/sinbolikoa ekosisteman lorez betetako zuhaitz- etxe ederrera igotzeaz gain, hiztegi berria ikasi eta gaieta hizkiekin hitzak sortuz, dastatzeko aukera ederra izan dute.

Matematikako ekosisteman hainbat proposamen desberdinez gozatu eta zenbakien munduan murgildu gara.

Bukatzeko, esperimentazio ekosisteman baratzean haziak landatu, lore desberdinak usaindu, eztia dastatu, intsektu eta anfibio desberdinak behatu ditugu.

Giro ederrean murgildu gara lau geletako ikasleak elkar gehiago ezagutuz eta lagun berriak eginaz!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HH3

ikasten 53

Ekoizpenak

DENDA - HH4

Mugimendu autonomoaren barruan eguneroko errealitatera hurbiltzeko saiakeran denda bat antolatu dugu HH4ko Hizkuntza eta Sinboliko ekosisteman. Dendaren prestaketarako ikasleek DENDA errotulo dotorea ipini dute eta beraiek egindako lorez apaindu dituzte bertako horma eta leihoak. Erakusleihoa prestatu ondoren, erakusketa, produktuak eta salneurrien karteltxoak ipiniz, egunero irekitzen dute produktu desberdinak saltzeko. Harri zuriak saltzen dituzte ondoren Arte Ekosisteman margotzeko eta marrazkiak bertan koadroak egiteko. Landareak ere saltzen dituzte, Esperimentazio Ekosisteman landatzeko. Baina nola erosi guzti hauek? Ba aurrez Matematika Ekositemako DIRU KUTXAN behar duten dirua eskatuz, hau ere baraiek aurrez sortua. Izugarrizko arrakasta du dendak eta mugimendu handia sortu du ekosistemen artean. Gustura dabiltza batzutan saltzen eta bestetan erosten.

Ikastola Karmelo Etxegarai HH4

BARATZEA UDABERRIAN - HH4

Udaberria iritsi bezain laster ekin genion baratzeko lanari. Lehenbizi belar txarrak atera, ondoren lurra harrotu eta ongarria bota genion. Lurra prest zelarik azokan erositako landareak landatu genituen. Oraingoan letxugak sartu ditugu: berdeak, moreak eta more kizkurrak. Denontzat ! Eta sarri-sarri urezta–tzen ditugu.

Laster ea etxeetan ere ikastolako baratzeko letxugak dastatzeko aukera duzuen.

54
ikasten
Azpeitiko Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HH4

Ekoizpenak

NATURA – HH5

Urtaro aldaketarekin batera, haurrei pizten zaien interesa eta jakinmina ikusita proiektu berria martxan jarri dugu “NATURA”.

Gure ikasleek, gai honen inguruan hainbat ekintza ezberdin burutu dituzte kanpo nahiz barruko ekosistemetan, hala nola; animalia nahiz landareen bizi ziklora hurbildu, naturako fenomenoak behatu, elikadura osantsuaz gozatu inguruarekiko ezagutza, ardura eta errespetua sustatzeko asmoz.

ikasten 55
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HH5

ANIMALIAK EZAGUTZEN

1.ZIKLOA LANBIDEAK

ikasten Ekoizpenak
Amalur gelan hainbat guraso etorri zaizkigu beraien lanbideak azaltzera.
56
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH1. zikloa

Ekoizpenak

ITSAORI BURUZ IKASTEN; BAITA INGELESEZ ERE!

Lehenengo zikloko ikasleek Pasaiako Piraten etxean egonaldia egin zutela probestuz, ingeleseko saioetan ere itsasoari buruz hainbat kontu ikusi eta ikasi ditugu; itsasoko animalien izenak, itsasoari buruzko kantu eta jolas herrikoiak, mahai-jolasak, jolas interaktiboak… Eskoziako Ness lakuaren kondairan inspiratutako “The Water Horse” filma ere ikusi dugu, jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin. Belarriak eta begiak zorrozten hasiak gara, atzerriko hizkuntzan ere, ikus-en–tzunezkoak ulertzen eta gozatzen hasteko.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH1. zikloa

ikasten 57
“Charlie over the ocean, Charlie over the sea, Charlie caught a ______ (big fish, shark, octopus, jellyfish...) can’t catch me.”
“At the bottom of the sea, all the fish are swimming, here and there and everywhere. Come and join us, we love you!”
Jolasak ikusgai Ikastolako Site-ean
CHARLIE OVER THE OCEAN AT THE
BOTTOM OF THE SEA

Ekoizpenak

AHAZTUKO EZ DITUGUN BIZITZAK

Idazketa txokoan, ausardiaren adibide diren emakumeen bizitza apartak eta kapa edo ezpata beharrik gabe superheroi bihurtu diren gizonezkoen bizitza inspiratzaileak ezagutu ditugu: Marie Curie (zientzilaria), Jacquotte Delahaye (lehen emakume pirata), Coco Chanel (diseinatzailea), Jane Goodall (primatologoa), Mae C. Jemison (astronauta), Coy Mathis (transgeneroa), Anne Frank (naziengandik trastelekuan izkutatutako neska), Alan Turing (matematikaria), Kilian Jornet (mendi lasterkaria), Rudolf Nureyev (dantzaria), Usain Bolt (atleta), Isaac Newton (zientzilaria), Louis Braille (itsuen hizkuntzaren sortzailea), Nelson Mandela (Hegoafrikako arrazakeriarekin bukatzea lortu zuena), … Bizitza interesgarri hauek ezagutu ondoren, biografiak idatzi ditugu. Hona hemen, adibide batzuk:

JANE GOODALL

Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibilaldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri zen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion.

Etxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, serio serio jarrita honela esan zion: -Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu.

Amonak izugarrizko poza hartu zuen .Etxeko erropak jantzi eta berehala hasi zen lanean .Ordu asko aritu zen lanean. Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino.

1934ko apirilaren 3an jaio zen, Londonen.

Jane Goodall neska ingeles bat zen. Asko gustatzen zitzaion liburuak irakurtzea eta zuhaitzetara igotzea eta bere ametsa Afrikara bidaiatzea eta kontinente horretako animaliak ikustea zen.

Egun batean, Tanzaniara joan zen txinpantzeak ikustera. Hasieran, zaila egin zitzaion beraiengana gerturatzea, korrika alde egiten ziotelako.

Egunero joaten zen beraiengana eta egunetik egunera gehiago gerturatzen uzten zioten. Janek laguna izan nahi zuen eta horregatik “bananen kluba” egin zuen. Txinpantzeak ikustera joaten zenean, bananak banatzen zizkien, hurbil–tzeko.

Janek, orduak eta orduak pasatzen zituen animalia hauek ikertzen. Beraiekin hitz egitea nahi zuen eta egun batean lortu egin zuen. Zauritutako txinpantze bat erreskatatu zuen eta ondo jarri zenean, bere bizilekura eraman zuen. Buelta eman zuenean, tximinoak besarkada handi bat eman zion Janeri eta: -Eskerrik asko eta agur! - esan zion.

ikasten 58
BIZIA TXIMINOEN JOKABIDEA IKERTZEN EMAN DUEN NESKA INGELESA

Ekoizpenak

LOUIS BRAILLE

ITSUEN ALFABETOA ASMATU ZUEN UMEA

Coupvrayn jaio zen 1809an eta Parisen hil zen 1852an.

Istripu baten ondorioz, hiru urte zituenean bista galdu zuen. Bere aitaren tailerrean puntzoi batekin jolasten ari zenean, begi batean sartu zuen; horrek infekzio gogor bat sortu zion eta, ondorioz, beste begia ere galdu egin zuen, betirako itsua geldituz. Parisera eraman zuten ebakuntza bat egitera, baina ez zuen ikusmena berreskuratu.

Aitak bastoi bat egin zion, eta bastoiarekin ibiltzen erakutsi zion. Gurasoek eskolan matrikulatu zuten, eta espero zutenaren kontra, oso nota onak atera zituen, bere memoria onari esker.

Handik gutxira, Parisen ikastea proposatu zioten, munduko itsuentzako lehen eskoletako batean.

15 urterekin, Braille sistema asmatu zuen, behatzekin irakurtzeko ortografiaren moldaketa. Gaur egun, oraindik ere, itsuek sistema hau erabiltzen dute irakurtzeko. Louis oso interpetre ona zen biolontxeloarekin eta organoarekin eta horregatik bere sistema itsuek musika ikasteko ere egokitu zuen.

ESPERIMENTUAK 2. ZIKLOAN

Hiruhilabete honetan materiaren gaia jorratu dugu eta hainbat esperimentu egin ditugu. Alde batetik, antzeko tamaina edo kantitatea duten objektuak pisatu ditugu balantza eta baskula digitala erabiliz. Bestetik, nahasketak egin ditugu ura eta beste substantzia ezberdinak erabiliz, hala nola, olioa, irina, azukrea eta gatza.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2.zikloa

ikasten 59
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2.zikloa 2.zikloko: Akazia, Altzifrea, Ametza, Astigarra, Ezkia, Hagina, Haltza eta Izeia taldeak.

Ekoizpenak

Gure inguruko belardiak aztertzen

Gure inguruari begituz gero, belardiak ikus ditzakegu. Orain udaberrian sartuak gaudela, ohikoa izaten da belardietan jolasten ibiltzea. Baina, ez dugu ahaztu behar bizidun aniztasun handia dagoela eta zaindu egin behar ditugula. Hala, bertan dagoen aniztasunaz jabe–tzeko, 2.zikloko ikasleak eskola ondoko lur eremu zati bat aztertzen aritu gara lur azpian dauden bizidunak zein inguruan daudenak behatuz.

MICROBIT TXIPEKIN JOLASEAN!!!

Txipek gure egunerokotasunean duten erabilgarritasunaz jabetzeko, Gaia gelan 2.zikloko ikasleok Microbit programa erabiliz txipak programatu ditugu. Hainbat proiektu burutu dira: dado birtuala, aurpegia edo gurutzea, harria, papera edo gurazeiak kalkulagailua eta kontagailua. Behin txipa martxan jarrita, jolastu egin dugu.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2. zikloa

60
ikasten
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2. zikloa

“KAMISHIBAI”:

IPUINAK ANTZEZTEKO TEKNIKA JAPONIARRA

Kamishibai-a, istorioak kontatzeko modu bat da, Japoniako budista tenpluetan sortu zen Xll. mendean eta monjeek erabiltzen zuten.

Kamishibaia egurrezko egitura batean antzezten da eta ipuinaren irudia agerian uzten dute aldeetara dauden bi ateek eta gora zabaltzen den ateak.

Ipuina, pasatzen joaten diren

zenbait irudiz osatua dago. Teknika hau erabili dugu lehenengo aldiz ikastolan eta guk sortutako ipuinak antzeztu ditugu beste gelakideen aurrean.

ikasten 61
Ekoizpenak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HL 2. zikloa 2.zikloko, Akazia, Altzifrea, Ametza, Astigarra, Ezkia, Hagina, Haltza eta Izeia taldeak.

Ekoizpenak

IKT BIDEOJOKOAK

Maiatzaren 9 tik 13ra Hazkunde psikologia zentrotik Itsa–so eta Maddi etorri dira 2. Zikloko ikasleei Bideojokoei buruzko hitzaldi bat ematera.

Oso hitzaldi interesgarria izan da. Alde batetik IKTak zer diren azaldu digute, zertarako balio duten, zenbait gomendio eman dizkigute, IKTen eta batiz bat, bideojokoen, abantailak eta arriskuak azaldu dizkigute. Baita ere auto-babeserako jarraibideak eman dizkigute.

Honekin batera ikasleok ere gure parte hartzea izan dugu. Aztertu dugu denon artean bakoitzak zenbat IKT tresna ditugun etxean, aparatu teknologikoei zenbat ordu eskaintzen dizkiegun, zein bideojokotan jolasten garen aztertu dugu, bideojoko horiek guretzat onuragarriak edo kaltegarriak diren aztertu dugu. Bakarrik, guraso edo heldu baten presentziarik gabe, jolasten bagara ditugun arriskuak azaldu digute. Eta auto-babeserako jarraibideak eman dizkigute.

3. ZIKLOA EÑAUT AIARTZAGUENA DISEINATZAILE GRAFIKOA

Maiatzak 5ean, lan mundua ikasleengana hurbiltzeko helburuarekin, Eñaut Aiartzaguena Bravo euskal diseinatzaile grafiko, ilustratzaile eta komikigilearen hitzaldia izan zuten Karmelo Etxegaraiko 3.zikloko ikasleek. Aiartzaguenak lanbide honen berezitasun eta ezaugarrien berri helarazi zien ikasleei saio interesgarri honetan.

Txikitatik marraztea oso gustuko zuela azpimarratu zuen eta honek bultzatu zuela Arte ederretako ikasketak burutzera. Diseinuko master bat egin ondoren eman zituen bere lehen urratsak komikigintzaren munduan, euskara komikigintzara zabaltzeko saiakera eginez.

Interes handiarekin entzun zituzten ikasleek ordu beteko saioan komikigileak azaldu zizkien lanbidearen hainbat bitxikeria eta bizipen.

Hori horrela, Aiartzaguenak emandako azalpenei esker, hain ezaguna ez den lan mundu honen berri izateko aukera paregabea eskaini zien Karmelo Etxegaraiko 3.zikloko ikasleei.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3. zikloa

ikasten 62
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2. zikloa

PANGEA EREMUAN, HAITZULOA

Gizarte zientzian Historia lantzen ari gara. Aurrekoan, ardatz kronologiko animatua antolatu bagenuen ere, oraingoan kobazulo berezia egin dugu. Gela ilundu eta giro aproposa izateko, natura eta animalien soinuak jarri ditugu, kandelak piztu eta lehen gizakiak bezalaxe, margotzen ibili gara.

Xarma berezia izan du saio honek!

Azpeitiako Ikastola Karmelo Etxegarai. LH 5 eta 6. mailak

ikasten 63 Ekoizpenak

Ekoizpenak

HH02 BARATZA

Udaberria heldu zaigu eta honekin batera baratzak lorez, barazkiz eta abarrez bete zaizkigu.

Gure 3.hiruhileko honetako proiektua baratza denez, hh02ko gela bateko txoko batean baratzatxo bat prestatu dugu, hazi baten ernalkuntza nolakoa den ikusteko.

Herriko azokara ere bixita egin dugu eta bertako baserritarren produktuak ikusteko aukera izan dugu. Irteera hau aprobetxatuz, parkean ogi eta txokolatearekin primerako hamaiketakoa egin dugu.

Bero ikaragarri egin duen arren, gozatu ederra hartu dugu!!

64
ikasten
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH2

Ekoizpenak

HH03 ANIMALIAK

Kaixo lagunak. Ikasturte honen azken txanpan ANIMALIAK proiektua lantzen ari gara, eta oso gustora gainera! Gure etxeetatik hainbat informazio, liburu eta argazki ekarri ditugu, eta gustora erakusten ditugu gelakideen artean. Animalia asko ezagutzen baditugu ere, haiei buruzko berezitasun eta datu asko ikasten ari gara baita animalia berriak ezagutu ere. Argazkietan ikusten duzuen moduan lanketa ezberdinak egiten gabiltza, animalia bizidunen behaketa, artea, idazketa….. Ufffa…..lan eta lan pila bat ikasten gabiltza!

HH04 PIRATAK

ikasten 65
3. hiruhilekoan piraten munduan murgildu gara. Patxi pirataren bisita izan genuen eta pixkanaka pirata txikiak bilakatzen ari gara. ABORDATZERA! GORA EUSKAL PIRATAK! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH3 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH4

ikasten

Ekoizpenak

IPUINEKIN GOZATUZ

HERRIA, HIRIA ETA PAISAIA

Hiruhileko honetan “herria, hiria eta paisaia” proiektua landu dugu. Kostako, mendiko eta ordokiko paisaien ezaugarriak ikasteaz gain, herri eta hiriaren arteko ezberdintasunak ere ikasi ditugu.

Herri eta hirietan dauden garraiobideak aztertu ondoren, alde batetik, garraiobide indibidualak, kolektiboak eta publikoak zeintzuk diren ikasi ditugu eta bestetik non ibiltzen diren, hau da, lehorrean, uretan edo airean. Horma irudia eginez azaldu dugu. Proiektuari bukaera emateko herriaren eta hiriaren maketak egin ditugu. Hona hemen argazkiak.

66
HH05eko haurrak azkeneko hiruhilekoan Ipuinei buruzko proiektua egin dugu. Ekintza asko burutu ditugu: ipuinaren egitura ezagutu, txontxongiloak eta ipuinak asmatu eta antzeztu… asko gozatu dugu ipuinen munduarekin. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH5 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH1

Ekoizpenak

LANDAREAK

Udaberriaren etorrerarekin batera landareen munduan murgildu gara. Landareak zer diren, landare mota desberdinak, zer behar duten bizitzeko, zertarako erabil–tzen ditugun… lantzen aritu gara. Gaia borobiltzeko baratza jarri dugu martxan eta bertan urazak, marrubiak, porruak, ziazerbak, piperrak, tomateak… landatu ditugu. Horrez gain, esperimentu modura hazi desberdinak egoera desberdinetan landatu ditugu ondorio garbiak ateraz: ura eta argia beharrezkoak dira bizitzeko. Sendabelarrak ezagutzeko aukera ere izan dugu eta amonak egindako ukendua eskuartean ibili dugu.

ikasten 67
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH2 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3

Ekoizpenak

PASADIZOAK

ERTZAINAK ETA TXAKURRAK

Nire amona, 9 urte zituela, baserri batean bizi zen. Bi txakur zituzten, Pintxo eta Linda. Baserrira ertzainak etorri ziren eta Linda txakurra gustatu zitzaienez beraiekin eraman nahi zuten. Nire amonak ez zuen nahi beraiek eramatea baina bere aitak esan zion uzteko eramaten.

Jarraian ertzainak esan zien soka batekin lotzeko txakurra eta honela sartu zuten txakurra kotxean.

Orduan txakurrak hortzekin soka apurtu zuen eta berriro baserrira bueltatu zen eta nire amona poz-pozik jarri zen txakurra itzuli zelako.

Hasieran beldurtu egin ziren ertzainak itzuliko zirelakoan baina ez ziren gehiago agertu.

AMA IXKUTAKETAN

Nire ama, 9 urte zituenean, udan Beizamara joaten zen. Egun batean, nire ama bere lagunekin ixkutaketan zebilen. Baratza batean sartu ziren eta gaua zenez ez zen ezer ikusten.

Hurrengo egunean, esnatu zirenean, alboko baserriko Joxe etorri zen etxera baratzeko tomate guztiak zapalduta zeudelako.

Azkenik, nire amaren amak eta aitak pena handia hartu zuten eta nire ama eta nire izeko zigortuta egon ziren telebistarik gabe.

PROIEKTUA

LH4. mailako ikasleak hiruhileko honetan historia lantzen aritu dira, antzin arotik hasi eta aro garaikidera arte. Gogotsu ari dira, taldelanean zein bakarka informazio ugari bildu dute eta gauza asko ikasten ari dira: noiz hasi eta bukatu zen aro bakoitza; gertakari garrantzitsuenak; hainbat pertsonaia esanguratsu eta haien ekarpen historikoak, garaiko bizimodua, asmakizunak, artea, gaixotasun edo izurriteak eta baita bitxikeria batzuk ere.

Gazteleran historiako pertsonaia bat aukeratu eta haren biografia osatzen aritu dira beraien jakin mina asetuz eta datu interesgarri piloa bilduz.

Gaiarekin lotuta plastikan arte egiptoarra ezagutzeko aukera izan dute, baita Papiroa sortzeko ere!

ikasten 68
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH4 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3

Ekoizpenak

ikasten 69
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5

Ekoizpenak

BRUSELAS

La ciudad europea que yo he elegido es Bruselas, la capital de Bélgica. Se encuentra al sur de Bélgica.

La ciudad es amplia y bonita, y la gente que hay es bastante simpática. La ciudad es para mi una de las mejores ciudades de Europa.

Hay montes, ríos y muchas casas. El ayuntamiento Grand Palace de Bruselas mide casi 100 metros de altura. Delante del ayuntamiento hay una plaza y en esa plaza hay un dibujo gigante hecho con flores. El ayuntamiento se construyó en el siglo XIX y lo construyó el borgoñón Jean Bornoy.

Uno de los monumentos más importantes de Bruselas es el parlamento europeo. Normalmente suelen estar los políticos y los presidentes más importantes de Europa. También hay un monumento llamado Manneken Pis que es un niño haciéndose pis y a veces lo visten con ropas diferentes.

La ciudad de Bruselas me transmite felicidad y paz ya que es una ciudad bastante tranquila.

He elegido este lugar porque me gusta Belgica y porque para mi Bruselas es una de las ciudades más bonitas del mundo.

ROMA

La ciudad que yo he elegido para describir es Roma.

Roma es una ciudad situada en el sur de Europa. Además de ser la capital de Italia, se encuentra en la región de Lazio, en el centro de la península italiana.

Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibilaldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri zen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion.

Roma es muy grande y además, tiene muchos habitantes, exactamente, 2.872.800. Allí hay muchos rascacielos muy altos y también muchos museos.

Etxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, serio serio jarrita honela esan zion:

-Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu.

Amonak izugarrizko poza hartu zuen .Etxeko erropak jantzi eta berehala hasi zen lanean .Ordu asko aritu zen lanean.

En Roma hay un coliseo. Alrededor del coliseo hay muchos jardines. Todos son verdes. Allí andan muchos turistas visitando el Coliseo y sacando fotos. A cinco minutos andando del Coliseo hay un bar pequeño muy bonito. El Coliseo de Roma es muy conocido. El Coliseo es un antiguo anfiteatro. Es el monumento más magnífico de la antigua Roma, así como un símbolo de la ciudad de Roma.

Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino.

Ese lugar es tranquilo, pero alguna veces es agobiante porque las calles están llenas de gente y turistas.

Yo he elegido este lugar porque he ido a Roma y me parece una ciudad muy bonita. Visitar el Coliseo merece mucho la pena.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5

ikasten 70
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5

Ekoizpenak

Pertsona altu eta argala da. Oso pertsona berritsua eta alaia da aldi berean. Bera zaharra den ondorioz ximur batzuk ere badauzka, baina niri horrek ez dit axola. Hala ere oso alaia eta begi urdina jarraitzen du izaten. Bere ezpainak oso politak dira nahiz eta batzuetan lehortuta egon.

Berarekin ibiltzen nintzen futbolean txikia nintzenean, baina geroago, bera eta baita ni ere zaharragoak egiten ari ginen eta horregatik orain, futbolean ibili beha-

XABAT SUDUPE

rrean, ehizean ibiltzen gara. Bera munduko onenaren pare, ni berriz, hala-nolakoa.

Nire aittitte nirekin oso gutxitan haserretzen da, baina, haserretzen denean, akerraren parera jartzen da. Ordea, denbora gutxira lasaitu eta, berriz, “hartz nagi” baten moduan jartzen da.

LH 6E

Nire pertsona kuttuna: aittitte San Martin ermita

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

EKAIN ARRIETA ZUBIAURRE

San Martin ermita Azkoitiko herriko mendiska baten gainean kokatuta dagoen dorre altu bat da eta dorrearen alde bakoitzean erloju bana du. Dorrea zelai berdez inguratuta dago eta bertatik Azkoitiko herri osoa ikus daiteke.

Azkoitiko Urrategi auzoko eliza bezain txikia den eliza bat ere badu eta gaur egun, arkeologi museo bezala eta eliza jardueretarako erabiltzen da. Ermitaren barruan, altareaz gain, hainbat gauza ikus daitezke, besteak beste, lurperatu ziren eskeletoak, animalien hezur ba–tzuk, garai bateko armak…. Azken finean, lurralde eder

honetan pertsonak nola bizi ziren ezagutzen laguntzen duten hainbat aurkikuntza.

Azaroaren 11an, San Martin eguna ospatzen da eta herri askotako festetan egin ohi den bezala, goizetik iluntzera arte kanpai hots alaiak entzuten dira. Urteetako ohitura jarraituz, azkoitiarrek bertara joateko ahalegin handia egiten dute kanpaia jotzera, dilin dalan hotsa nagusituz herri osoan.

LH 6. maila

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

ikasten 71

Ekoizpenak

Nire txoko maitatua

NURA ALVAREZ ORUESAGASTI

Nire aiton-amonen baserria da nire txoko maitatua. Eserleku polit batean esertzen naizenean eta nire txakurra ondora etortzen zaidanean, haize ederra arnastuz, oso gustura sentitzen naiz.

Aurrean daukadana harriz eginiko baserri eder eta handi bat da. “Aritz ederraga” du izena, baina motzean “Aitzerra” deitzen diogu. Inguruan loreak, zuhaitzak eta beste landare asko ditu. Oso polita da. Haizea entzu–ten da alde batera eta bestera, eta txori asko ibiltzen dira inguruan. Txoriekin batera hegan egiteko gogoa ematen du. Orokorrean, kolore asko ikusten dira, adibidez, landare desberdinen koloreak, zuhaitzen kolore berdea… Primerako lekua da. Kezkatuta nahiz triste nagoenean, oso ondo etortzen zait hara joatea arnasa hartu eta pixka bat deskonektatzera. Bertan, animalia espezie asko daude. Hauek dira horietako batzuk: txoriak, matxinsaltoak, marigorringoak,

karakolak eta beste intsektu asko. Natura handia dago, eta, euria nahiko sarri egiten duenez, landareak oso ondo bizi dira, eta oso politak egiten dira.

Aitzerran naturako animaliez aparte, baserriko animali hauek ditugu: behiak, txakurra eta ardiak. Behiak hain dira handiak, non bufaloak ematen duten. Txakurra, berriz, hain da azkarra, non geopardo bat ematen duen. Eta azkenik, ardiak hain dira jatunak non elefanteak diruditen.

Bukatzeko esan, Aitzerra Elosun kokatuta dgoela, “Azkoitiko bailaran” hain zuzen ere. Oso handia da, eta harriz eginik dago. Itsasmailatik 500 m-tara dago gutxi-gora behera. Aitzerra baserriak 120 urte ditu, eta orain dela ez asko egin zen azken berrikuntza.

LH6.maila

Azkoiitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

LAGUNTZA TALDEA

Hirugarren hiruhileko honetan laguntza taldeko ikasleek ekintza osagarri batzuk egin dituzte: baratzako bankalak lixatu eta barnizatu, landareak erosi eta landatu eta psiko gelan jolastu. Ekintza hauez gain, 6. mailako proiektuarekin lotuta, hau da “Historia”-rekin, herriko etxe eta eskultura ospetsuak ikusi dituzte.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI.

ikasten 72
BHI
AZKOITIA
UROLA IKASTOLA , DBH4 EKONOMIAKO IKASLEEK APAINDURIKO ERAKUSLEIHOAK

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.