Ikasten 118

Page 1

118 . IKASTEN 20 22ko apirila EGUNA” Kartel lehiaketako irabazleak www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.azkoitiabhi.hezkuntza.net AZPEITIKO IKASTOLA www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net zerbitzua eta lana euskaraz Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe Urola Ikastola BHI AINHOA ETXABE: FISIKA ETA KIMIKA HERRI-KIROLEKIN 2022ko KALEKO HAURREN DANBORRADA AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI
INAUTERIAK Urola Ikastolako Laguntza Gela

SARRERA

Azken ikasturte hauek, ez dira batere errazak izan. Badirudi, ekaitza baretzen ari dela eta pixkanaka arnasa hartzen hasiak garela. Premia eta gogoa behintzat ez dira falta. Karnabalak igaro berri ditugu, mozorroak jantzi eta plazak nahiz kaleak betetzeko aukera izan dugu.

Erronkaz beteriko ikasturteak ditugu aurretik, transizio urteak izango dira: Hezkuntza lege berria, Curriculum berria, Proiektu digitala … Ez dakigu oso ondo, nondik nora joango diren kontuak, baina badaezpada ere, hobe dugu erne egotea. Euskal Eskola Publikoa gure herrietako ardatza izan dadin, defendatzea tokatuko zaigu eta beharbada kalera atera beharko gara, lau haizetara hori zabaltzera.

Bien bitartean, lanean jarraituko dugu, ilusioz eta gogotsu. Eraldaketa metodologikoan eta espazioen antolaketan buru belarri gabiltza. Mugimenduan dagoen ikastola gara, dabilen harriari ez bait zaio goroldiorik itsasten.

NON ZER

Arduradunak:

XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI, AZKOITIA BHI eta

UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak

Diseinua eta maketazioa: FK kopistegia

BERRIAK

2022ko kaleko haurren danborrada 2 Haur hezkuntzarako liburuak 2

“Huntza”ko 3 kide Azkotia BHIn 3

Kimetz Arana Butroe Azkotia BHIn 3 Kike Amonarriz Azkotia BHIn 4 Klima aldaketaren gaia erakusgai 5

Herri kirolak ezagutzen 6

Eskalada ikastaroa 7

Iraurgi Berritzenekoak Batxi2ko ikasleekin 7 Gipuzkoako ur kontsorzioak 8 Hauspoa, zaletasun tailerren 2.txanda 9 Eskolako Agenda 2030 10-11

Energia Ibilbidea 12

Entzun energiaren ahotsa 13

Haurreskolan Santa Ageda bezperan 13

Ipuin kontalaria LH 2.mailan 14

Igogailua martxan 14

Irale Ikastaroak: formakuntza HH-LH 14

Patioaren eraldaketa prozesua martxan erakusketa 15

TALDEAK

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegari

HLHI-HH2 16

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegari

HLHI-HH3 17

Baratzea eta Landareak 18 Nire gorputza 19

Kultur aniztasuna 20

“Sormenak bihotza eskatzen du...” 21

Satiro antzezlana 21 Igeriketa ikastaroa 22

PROTAGONISTAK

Ainhoa Etxabe 23 Alaia Juaristi 24

EUSKARAREN TXOKOA

Euskararen eguna 25 Euskara hobetuz 25

OSPAKIZUNAK

Santa Ageda koplak 26 Inauteriak 26 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera 27 San Sebastianeko tanborrada 27 Santa Ageda 28 Azkoitia BHIko ikasleak ttuntturro 29 Migrarien Nazioarteko Eguna 29 Santa Ageda: aurten bai! 30 Inauteriak 2022 31 Martxoak 8 32

GURASOEN TXOKOA

Udaberri Guraso Elkartea 33

IBILALDIAK Ibilaldiak 34

EKOIZPENAK Ekoizpenak

ikasten 1
48
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Berriak

2022K0 KALEKO HAURREN DANBORRADA

ESKERRIK ASKO AZKOITIKO UDALARI

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

2021eko San Sebastian eguneko kaleko haurren danborrada bertan behera geratu zen Covid zela eta. Orduan Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik konpromesu bat hartu zuen: 2022 urteko haurren danborradan 2021.ean ateratzea toka–tzen zitzaien ikasleek ere danborradan parte hartuko zutela. Hiru talde izan beharrean gehiago atera beharko genituela bagenekien. Baina nola kudeatu guzti hori?

Aurtengo ikasturtean, azaro-abenduan Zuzendaritza taldea Zutarri Guraso Elkartearekin lankidetza estuan, 2022ko danborrada prestaketan hasi ginenean, konturatu ginen hiru talde izan beharrean bost izateak jantzien falta suposatzen zuela eta horretarako irtenbidea aurkitzen ahalegindu ginen eta lortu ere bai!

Azpeitiko Udalaren laguntzaz, Azkoitiko Udalarekin hartuemanetan ipini eta bi traje desberdin lortu genituen: sukaldariak eta abarketeroak. A ze poza gurea! Urtarrilean os-

patzekoa zen haurren danborradan laugarren eta bosgarren mailako ikasle guztiek ateratzeko aukera izango zuten.

Iritsi zen urtarrila eta Jaurlaritzak neurri berriak ezarri zituen; eragile eta ikastetxe desberdinen artean ere hainbat neurri adostuak izan arren, neurri berriek ez zuten ohiko danborrada burutzeko aukera gehiegirik ematen. Orduan zer? Egoera hobera joango zen esperantzarekin, aurrerago egiteko konpromisoa hartu zen. Azkoitiko Udalak, Azkoitiko danborrada baino lehen jantziak entregatzen bagenituen lasai egoteko adierazi zigun. Alde horretatik ere a ze lasaitasuna gurea!.

Azkenean, Martxoaren 13an ospatu zen herriko haurren danborrada eta Bizkaiko tertziarioak, Napoleonak, Abarketeroak eta Sukaldariak ikusteko aukera paregabea izan genuen.

Mila-mila esker Azkoitiko Udalari Ikastolak harturiko konpromezua betetzen lagundu zuelako!

HAUR HEZKUNTZARAKO LIBURUAK

Eskerrik asko Domusa Teknik lantegiari

Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

2021-22 ikasturte honetan, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-k proiektu asko ditu buruan eta gauzatzeko bideak eraikitzen gabiltza. Aurtengo honetan, Domusa Teknik lantegiari esker Haur Hezkuntzako liburutegia berritu ahal izan dugu. Ahozkotasuna, irakur zaletasuna… sustatu asmoz, liburu berriekin hornitu ditugu ekosistema desberdinetako liburutegiak. Hizkuntza ekosisteman mota desberdinetako liburuak ditugu eta gainerako ekosistemetan liburu espezifikoak: artekoak, matematikakoak eta esperimentaziokoak.

Ikasle eta irakasleen artean etekin handia aterako zaie liburu hauei eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko hezkuntz komunitate guztiaren izenean, mila esker Domusa Teknik lantegiari bere laguntzagatik!

2
ikasten
Azpeitiko

HUNTZA MUSIKA TALDEKO 3 KIDE

Azkoitia BHIn

Urtarrilaren 28an Huntza musika taldeko 3 kide etorri ziren gure ikastexera. Bisita hau Durangoko Azokako aurreko edizioko liburuen portada lehiaketaren saria izan zen. 4. DBHko ikasleak bildu ziren aretoan. Hasieran, taldekideekin solasaldi bat egon zen. Bertan, galdera batzuk egin zizkieten eta beraiek, galderak erantzun zituzten. Gainera, beraien ibilbidean gertatutako pasadizoak kontatu zituzten; hala nola, Japonia eta Mexikora egindako bidaien istorio bitxiak. Bukaeran, bi abesti abestu zituzten; diska berriko 17:21 eta oso arrakastatsua bilakatu den Iñundik iñoare.

KIMETZ ARANA BUTROE

Otsailaren 8an etorri zen ikastetxera, goizeko 10:20tik 11:15era bitartean aritu zen bere istorioa kontatzen.

4. DBHko ikasleekin egon zen, eta bere ikasketei buruz aritu zen, ondoren ikaskete horiek lanerako zabaldu zizkion aukerei buruz jardun zuen.

Berak azaldutakoak: Trapagaranen jaio zen, bertako institutuan ikasketa ertainak amaitu ondoren, Nekazaritza Ingeniaritza ikasketak egin zituen Iruñean. Trapagaraneko ingurua aurkeztu zuen, bertako historiaren azalpentxoa eman zuen argazkiak erakutsiz, eta bere bizitzarekin izan duen lotura azaldu zuen,

gure ikasleek ez zuten inguru hau ezagutzen, beraz, interesagarria. Bestalde, interesgarria izan zen Iruñan ikasten ari zela, euskararekin izan zuen lotura, eta horrek Iparraldearekin zer-nolako lotura eragin zion azaltzea, nahiko urrun gelditzen baita errealitate hori gura ikasleen artean. Ondoren, egin dituen lan ezberdinak azaldu zituen, gehienbat artzain lanak, eta gaur egun baratze ekologikoan eta bere inguruko salmentan diharduela azaldu zuen. Azalpen guztiari eman zion ikuspegia oso egokia egin zitzaigun, betiko roletatik ihes egin zuelako, adibidez, ez zuen inoiz diru konturik aipatu, eman zuen bizitzaren ikuspegia jasangarritasuna zaintzetik oso hurbil ageri zen (ikastetxean lantzen den gaia).

Ikasleak gustura egon ziren, interesa zuten ikasleek galderak egin zizkioten. Irakasleoi ere gustatu zitzaigun saioa. Berriz ere ekarriko genuke.

ikasten 3
Berriak
Azkoitia BHIn

KIKE AMONARRIZ

Abenduaren 13an, astelehenean, gure artean izan zen Kike Amonarriz soziolinguista, udalaren laguntzari esker etorri zen. 2. batxilerreko ikasleei soziolinguistikari loturiko saioa eman zuen. 88 ikasle ditugunez 90 bat minutuko 2 saio eman behar izan zituen, pandemia dela eta, ezin baitira guztiak elkarrekin aretoan sartu.

Bere jardunean gauza hauek landu zituen, bai bere azalpenak emanez, bai ikasleen iritziak partekatuz:

· Euskararen lekua eta kokapena munduko hizkuntzen artean.

· Oinarrizko datu soziolinguistikoen azalpena.

· Euskara bidegurutzean:

- Zergatik diogu euskara bidegurutzean dagoela?

. Aldaketa globalak mundu osoan

. Aldaketa sozialak EHan

. Aldaketa soziolinguistikoak EHan

- Etorkizunera begira planteatzen zaizkigun bi alternatibak.

- Euskaldunok hartu beharreko erabakiak.

· Azkoitia eta eskualdearen egoera Soziolinguistikoa:

- Arnasguneen garrantzia.

- Arnasguneen erantzukizuna eremu erdaldunagoen aurrean.

- Gure euskara eta beste hizkereki-

ko errespetua.

Azkoitia BHIn

· Lehentasunak datozen hamarkadetan: hezkuntzaz gain, eremu ez formala eta eremu sozioekonomikoa

. Hizkuntza komunitatearen eraldaketa eta gaurko gazteen ezaugarri soziolinguistikoak.

· Zergatik ez dugu egiten euskaraz egin genezakeen momentuetan?

· Aurrera begira zer egin genezake?

- Bidegurutzetik ateratzeko oinarri orokorrak.

- Norberak egin dezakeena.

Ikasleek beren inguruko euskararen egoeraz hausnartzeko aukera izan zuten.

ikasten 4 Berriak

KLIMA ALDAKETAREN GAIA ERAKUSGAI

Azkoitia BHIn

ikasten 5 Berriak
DBH 1. mailako ikasleek klima aldaketaren arazoa ikusarazteko erakusketa prestatu dute Areto nagusian. Argazki esanguratsuak aukeratu, deskribapenak idatzi, grabatu eta QR kodeen bidez entzungai jarri dituzte. Gurasoek aukera izan dute erakusketa ikusteko.

DBH4KO IKASLEAK HERRI KIROLAK EZAGUTZEN

JOSEBA OSTOLAZA HARRI ESKOLAKO KIDEEKIN IZAN DIRA UROLA IKASTOLAKO IKASLEAK IZARRAITZ FRONTOIAN

Urola Ikastola BHI

Euskara Normalizaziotik antolatuta eta gure kultura eta herri-kirolak hobeto ezagutzeko asmoz, DBH4ko ikasleak Izarraitz Frontoian izan ziren Inauteri aurreko ostiralean Joseba Ostolaza Herri Eskolako kideekin batera.

Lehenik, azalpen teorikoak eman zizkien Urola Ikastolako irakasle den Ainhoa Etxabek, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko lehendakaria ere bada eta (ikus elkarrizketa aldizkari honetako PROTAGONISTAK atalean). Ondoren, Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideek teoria praktikara eramaten den irakasteko erakustaldia egin zieten: Joseba Ostolaza, Udane Ostolaza eta Urola Ikastolako DBH3ko ikasle den Olaia Esnaola ibili ziren lan horretan. Josebak bizitza osoa darama harri jasotzen, eta Euskal Herriko Harri Handien txapela lau aldiz segidan jantzi du. Udanek bizitza erdia harri jasotzen daramala esan dezakegu: 16 urte baino ez dituen arren, 8 urte zituela altxatu zuen bere lehen harria. Olaiak berriz hilabete gutxi batzuk daramatza harri jasotzen.

Erakustaldiaren ondoren, ikasleek aukera izan zuten beraiek ere harriak jasotzeko, eta bati baino gehiagori piztu zitzaion Joseba Ostolaza Herri Eskolara gerturatu eta kirol honetan murgiltzeko gogoa.

6
ikasten
Berriak

ESKALADA IKASTAROA

Urola Ikastola BHI

ESKALADA IKASTAROA EGIN DUTE UROLA IKASTOLAKO DBH1. MAILAKO IKASLEEK

DBH1. mailako ikasleak, gelaka, Azpeitiko Kiroldegian izan ziren urtarrilean

ikastaroa

Mendi Federakuntzak gidaturiko ikastaroan hainbat alor landu zituzten ikasleek: lokarriak egiten ikasi eta segurtasun teknikak ikusteaz gain, zailtasun ezberdineko paretak igo zituzten. Baita ederki pasatu ere!

Urola Ikastola BHI

IRAURGI BERRITZENEKOAK

BATXI2KO IKASLEEKIN

Urtarrilean, Iraurgi Berritzen taldearen eskutik hitzaldia izan genuen. Iraurgi Berritzen eskualdearen sustapen sozio-ekonomikorako garapenaz eta berrikuntzaz arduratzen den erakundea da. Bertan, Administrazio eta Kudeaketa Prozesuak ikasgaian landutako hainbat gairi buruz hitz egin genuen; enpresa bat sortzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren izapide ezberdinei buruzko informazioa eta aukerak azalduz. Bestalde, gure eskualdean sortzen diren enpresak zer motatako izaera juridikoak dituzten eta gaur egun merkataritzaren aldaketak zein diren aztertu genituen.

Hitzaldia oso interesgarria eta baliogarria izan zen, bai enpresaren bat martxan jarri ahal izateko, baita bertan lanean jardun ahal izateko ere.

ikasten 7
Berriak
eskalada egiten. Gipuzkoako Iraurgi Berritzenekoak Batxilergoko 2. mailako Administrazio eta Kudeaketa Prozesuetako ikasleekin izan ziren.

GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOA

Urola Ikastola BHI

Urtero gure ikastetxeak DBH 3.mailako ikasleekin irteera bat egiten zuen Gipuzkoako Ur kontsorzioaren instalakuntzak ikustera. Aurreko urtean erabaki zen irteera DBH 1eko ikasleei zuzentzea Biologiako ikasgaian Uraren zikloa aztertzen dutelako. Aurten, gure iturrietako uraren ibilbidea hobeto ezagutzeko asmoz eta bertara bisitak egiterik ez dagoelako, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eskainita hitzaldia antolatu dute. Hitzaldian hainbat gai landu dira, hala nola, Ibai Eder urtegiaren egitura, Edateko Uren Araztegian nola prestatzen den ura edangarria izateko (Horniketa) eta erabilitako uren garbiketa-prozesua Badiolegiko Hondakin Uren Araztegian (Saneamendua). Bukaeran, opari gisa, motxila txiki bat jaso dute.

ikasten 8
Berriak

HAUSPOA, ZALETASUN TAILERREN BIGARREN TXANDA

Urola Ikastola BHI

Urtarrilean, Hauspoa proiektuaren barruan Zaletasun Tailerren 2. txandarekin hasi gara. Urtarriletik hona eskaintza desberdinak egon dira eta gure ikasleak oso gustora ibili dira bertan parte hartzen, baina orain zaletasun tailerren txanda da, eta eskaintza oso zabala daukagu. Ordutegia beti berdina izango da, 15:15etik, 16:15era. Animatu, zure zain gaude!!!!!!!!!!

MUSIKA ELEKTRONIKOA, Esperientzia eta eskarmentu handiko Alberto begirale profesionalarekin musika elektronikoan sortze prozesua landuko da eta ikastetxera puntako baliabideak ekarriko dira. Animatu!!!!!!!!!

DJ TAILERRA, Musika elektroniko tailerra burutu ondoren DJ lanetarako trukoak eta edukiak landuko dira puntako gailu elektronikoekin.

ROBOTIKA; Diseinatu, montatu eta programatu (Arduino Nano erabiliz) modu telegidatuan kontrolatu ahal izango diren oinarrizko hegazkin eta dron txikiak. Bestalde, hegaldiaren oinarriak eta teknikak ere ikasi. Patxi Iturriarteren eskutik.

MEETING POINT, Dantza, koreografiak eta gorputz adieraz–pena landuko dira telebistan eskarmentua izan duten puntako begirale ezagun famatuekin, Asier Zabalaren eskutik. Dantza gustatzen bazaizu, hau da zure tailerra!!!

MEKANOGRAFIA, Gaur egun, dena ordenagailuz egiten dela, oso garrantsitsua da azkar eta ondo idaztea, horregatik tailer hau zuretzako prestatu dugu!!!

LABORATEGIA, gure Fisika eta Kimikako irakasleen eskutik, laborategi bateko zirrikitu guztiak ikusteko aukera izango duzu, bertan esperimentu desberdinak egingo dituzu eta asko disfrutatuko duzu!!!!

OSASUNA ETA KIROLA, Bi hitz hauek lotuta daude, eta gure irakasleen eskutik jakingo duzu zergatik. Gaur egun, badakigu oso garrantzitsua dela osasuna, beraien eskutik jakingo dugu nola lortu oreka hori. Animatu!!!!

UR JAUZIAK, Tailer hau teknologiako proiektu bat da. Material desberdinak erabiliz (ur botilak, polispana, berziklatutako materiala, kableak, motorra, pila…) ura ponpatu eta mailaka eroritzen ipini behar da. Taldekako lana da.

ASTELEHENAASTEARTEAASTEAZKENAOSTEGUNA

DBH 1-2

UR JAUZIAK DBH 4 FISIKA ETA KIMIKA

DBH OSOA ROBOTIKA HEGALARIA

DBH OSOA MEKANOGRAFIA

DBH 1-2 MEETIG POINT

DBH 3-4 eta BATXILERRA MUSIKA ELEKTRONIKA TAILERRA eta DJ TAILERRA

DBH 1-2 OSASUNA ETA KIROLA

DBH 1-2 MEETING POINT

ikasten 9 Berriak

Urola Ikastola BHI

ESKOLAKO AGENDA 2030

ikasten
Berriak
EURONET 50/50: ENERGIAREN IBILBIDEA 10

AZTERTU PROGRAMAREN SARI BANAKETA

ikasten 11 Berriak BASOA ERNATZEN PROIEKTUA

ikasten

Berriak

LH6 EURONET 50/50 PROIEKTUA,

ENERGIA IBILBIDEA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

LH6. mailako ikasleak, EURONET 50/50 proiektua dela eta, ikastetxean erabiltzen ditugun energia motak aztertzen ari gara. Hori dela eta, momentuz bi jarduera burutu ditugu.

Lehenik eta behin, gure ikastolako kontserjea den Jon Azpiazuren eskutik, Xabier Munibe ikastolako eraikuntzaren

“Ibilbide energetikoa” egin genuen. Bertan, Jonek ikastolako berokuntza eta argiztapena nondik bideratzen den erakutsi zigun. Ikastolako hainbat txoko ezezagun ikusteko aukera paregabea izan genuen.

Ondoren, energiaren kontsumo arduratsua bultzatzeko, LHko gela guztietan, bertako argiztapena eta tresna elektrikoen erabilerari buruzko galdetegi bat pasatu dugu. Behin datuak jasota, hauek aztertu eta erabilera arduratsua egiten dugun ikusiko dugu eta, aurrezteko modua badugu, horretarako urratsak emango ditugu.

12
ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA GUZTION ARTEAN!

Berriak

ENTZUN ENERGIAREN AHOTSA

Azkoitiko

Ikastola

Xabier Munibe HLHI

Otsailaren 8an, Urola Erdiko ikastetxeek aurrezte eta eraginkortasun energetikoarekin duten konpromisoa berretsi zuten, Euronet 50/50 egitasmoaren harira. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean sustatutako proiektua da.

2020ko martxoan hainbat ikastetxe bildu ziren Euronet 50/50 proiektura “Entzun energiaren ahotsa” lemapean. Egitasmoan, Azkoitia BHI, Bizilore Eskola Aktiboa, Izarraitz Lanbide Heziketa, Energiaren Mahaiko Kideak, Azpeitiko eta Errezilgo eskolak eta Xabier Munibe Ikastolak parte hartzen dute.

Hitzarmena Errezilen sinatu zuten eta bertan izan ziren ordezkari guztiak. Gure zuzendaria den Marijose Zubia ere bertan izan zen beste bi ikaslerekin batera.

Azkoitiko alkate den Jabier Zubizarretak ikastetxeak zoriondu zituen eta kontsumoa murrizteko eta eraginkortasun energetikoa lortzeko egiten ari diren ahalegina eskertu zien.

HAURRESKOLAN SANTA AGEDA BEZPERAN

Pasa den otsailaren 4ean, Xabier Munibeko ikasle talde bat Haurreskolako txikitxo eta hezitzaileei bisitatxo bat egitera joan ziren. Koplak eta bertsoak kantatzeaz aparte, gure txikitxoek beraien egunerokotasunean jolasteko dituzten gune zoragarriak ikusteko aukera paregabea izan zuten.

LH6. maila

ikasten 13

Berriak

IPUIN KONTALARIA LH 2.MAILAN

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Urtarrilaren 25ean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria izan genuen gurekin ikastolan. A ze istorioak kontatu zizkigun! Ba al zenekiten Matrioxkak Errusiakoak direla eta bata bestearen barnean sartzen direla? Hori guztia berak ipuin zoragarri baten bidez kontatu zigun.

Gero beste ipuin batean piratekin urruti-urrutira joan ginen. A ze abentura!

Oso ondo pasa genuen!

Beste bat arte Lupe!

IGOGAILUA MARTXAN

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Xabier Munibe ikastolan irisgarritasuna %100ean bermatuta dago igogailu berri hau jarri ondoren

IRALE IKASTAROAK: FORMAKUNTZA HH-LH

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Urtarrila eta otsailean, Hh eta Lhko irakaslegoak hamar orduko formakuntza bana jaso dute. Hhkoek “Euskal jolas eta kantei” buruzkoa eta Lhn “Ipuingintza”ra bideratua.

14
ikasten

PATIOAREN ERALDAKETA PROZESUA MARTXAN ERAKUSKETA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Hiruhilabete honetan patioaren eraldaketaren inguruko proposamenak erakusteko aukera izan dute HH03tik hasi eta LH6ra bitarteko ikasle guztiek. Horretarako erakusketa bat egin da. Hormairudi batzuen bitartez beraien ametsetako

eskolako patioa nolakoa izan nahiko luketen adierazi digute bai marrazki bidez bai hitzez. Proposamen apartak benetan!!

Ea ametsak egi bihurtzen diren!!

ikasten 15
Berriak
ikasten 16 Taldeak 1915ean ERAIKIA
ETXEGARAI HLHI–HH2 Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-ko 2 urteko geletan ekintza desberdinak egin ditugu: - Opilen tailerra: zein goxoak zeuden! - Elur eta izotzarekin esperimentatu: Ze hotz!
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI–HH3

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI, HH-3ko lagunek Itsasoaren proiektua landu dugu eta horren arira, hainbat ekintza desberdin egin ditugu: Donostiako Aquariumera irteera, aquariuma egin, urarekin esperimentatu, hiztegia eta Ortzadar ipuina landu, bale erraldoia eraiki dugu eta gure sarrera Itsaso bihurtu dugu. Proiektua bukatzeko, inauterietan Ortzadar arrainez mozorrotu gara!

ikasten 17 Taldeak

Taldeak

BARATZEA ETA LANDAREAK

Baratzea eta landareak oso gustuko ditugu

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI lau urtekoak, udazkenean baratzean egindako lanaren ondoren uzta jasotzen hasiak gara. Hasteko letxugak hartu ditugu baratzetik eta bertan utzi ditugu hurrengorako porru, zerba, brokoli…eder askoak. Ondoren entsalada prestatu eta dastatu dugu. Baratzeko lanetan ez ezik sukaldari lanetan ere ez gaude makalak !

Ikusi, ikusi!

Udazkenean Loiolatik ekarri eta landatu genituen haritz ezkurrak berriz, ondo zaindu ondoren, erne zaizkigu.

ikasten 18
Eta azkenik, begira zein ederki zaintzen ditugun gure landare eta loreak. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI - HH4

Taldeak

NIRE GORPUTZA

Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI - HH4

Ezagutu eta gozatu, nire gorputza da!

tretenigarri ugari egin dugu: ukitu, usaindu,

Proiektuari amaiera emateko berriz, Inauterietan nahiko dantza egin genuen. Horretarako ordea lehenengo mozorroa prestatu behar. Aurten, geure kulturaz gozatu dugu joaldun jantzita. Ikasle bakoitzak bere ttunttturroa egin zuen eta gurasoak lagun, dunba txikiak prestatu genituen.

Ederki asko ibili ginen dinbili eta danbala!

ikasten 19
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI lau urteko ikasleok, geure gorputza ezagutzeko helburuarekin, esperimentatu eta ariketa en- dastatu…Pixatu, neurtu, marraztu, margotu eta jolastu ere bai. Azpeitiko

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI–HH5

KULTUR ANIZTASUNA

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIko 5 urtekoak, Kultur aniztasunaren inguruan aritu gara, gure geletako lagun desberdinen jatorriak ezagutuz. Hauen kultura, ohitura, hiz–kuntza, janzkera, janariak… ezagutzeko aukera izan dugu. Bide batez, hainbat guraso geletan izan ditugu, beraien bizipenak gurekin partekatu dituztelarik.

Azken asteetan berriz, hieroglifiko desberdinak deszifratzeko erronkari esker, Egipton murgiltzeko aukera izan dugu. Ekosistema bakoitzean, gai honen inguruko ekintza desberdinak

burutu ditugu.

Piramideak, sarkofagoak, obeliskoak… eraiki ditugu. “Jaiman” aritu gara jolas sinbolikoan, momia izatearen sentsazioak bizi izan ditugu, hondar mahaian Egiptoko maketa gauzatu dugu, gure izenak Egipziar hieroglifikoen sistema erabiliz marraztu ditugu… Proiektuari amaiera emateko, horma irudia margotu eta Inauterietako apaingarriak prestatu ditugu.

Asko ikasi eta gustura ibili gara lurralde berri bat ezagutuz!

ikasten 20
Taldeak

“SORMENAK BIHOTZA ESKATZEN DU… TAUP, TAUP, TAUP… INTERNETEK,

ALDIZ, ABIADURA”

Azkoitia BHI

“Sormenak BIHOTZA eskatzen du… TAUP, TAUP, TAUP… ; Internetek, aldiz, abiadura”. Horixe izan dugu leloa Yolanda Arrieta Malaxetxebarriarekin egin dugun saioan: Azkoitia BHI 1. DBHko ikasleok saio bana izan dugu, otsailaren 7an eta 8an, KULTURA ESKOLA-NITIK GURA idazketa tailerrak izenarekin. Esanda bezala, geldialdia egin eta sortze prozesuari tartea eskaini diogu; izan ere, Yolandak dioenez, “SORMENA = GELDITZEA”. Hainbat jarduera burutu ditugu irudiak, emozioak, ez korrientea… lagun. Trebatu egin gara, denbora hartu SORTZEKO! Gustura eta gogotsu aritu gara! Orain, uneak hartu behar trebatzen jarraitzeko. Ea egia den!

SATIRO ANTZEZLANA

Urola Ikastola BHI

Otsailean, Hezkidetza taldearen eskutik, batxilergoko lehenengo mailako ikasleak “Satiro” antzezlana ikusten egon ziren. Antzezlan honen helburua, umorea eta jolasa erabiliz, gizonen sexualitatea aztertzea da. Antzezlanaren ondoren, tertulia bat antolatu zuten Arremanitzen eskutik. Bertan gure ikasleek eta Xanti Arrizabalaga (gure ikasle ohia) aktoreak parte hartzeko aukera izan zuten.

ikasten 21
Taldeak
ikasten 22 Taldeak Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA
IGERIKETA IKASTAROA 2. hiruhileko honetan LH 2 eta LH 3ko ikasleak igeriketa ikastaroa egin dute. Igeri egiten ikasteaz aparte, asko disfrutatu dute.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Protagonistak

AINHOA ETXABE

Urola Ikastola BHI

Ainhoa Etxabek harreman estua dauka herri-kirolekin.

DBH4ko ikasleek harriak jasotzen zituzten bitartean, Ainhoari buruz gehiago jakiteko aprobetxatu genuen.

Ainhoa Etxabe. Fisika-Kimikako irakasle gisa ezagutzen zaituzte askok, baina nor da Ainhoa Etxabe?

Fi-Kiko irakaslea naiz, bai; baina, horrez gain, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko presidentea eta Joseba Ostolaza Harri Eskolako kidea ere banaiz.

Bizitza pertsonalean ere harreman estua duzu zuk herri kirolekin.

Betidanik. Azken 30 urteotan behintzat oso gertu bizi izan dut herri kirola: lehengusua idi-dematan ibiltzen da gaur egun, eta harri-jasotzen ere ibili zen bere garaian; senarra eta alaba ere harri-jasotzen ibiltzen dira. Beraz, beti harri artean. Lehenengo emakumea zara Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko presidentetzan. Garai berriak datoz?

Nik uste baietz. Ez dakit emakume bat sartu delako izan den, baina herri-kirolak bai buelta bat eman nahi duela. Eta herri-kirolarien profila ere aldatzen ari da pixkanaka-pixkanaka: emakumeak ere sartzen ari dira poliki-poliki eta gazteak ere asko datoz. Orain baino garai txarragoak bizi izan ditu herri-kirolak.

Aldatzen ari da beraz harri-jasotzaileen profila ere?

Bai. Etxetik ere banuen erronka pertsonal hori, alaba tarteko. Orain gutxi arte harri-jasotzen ikusten ziren neskak beti ziren baserri girokoak, eta nire alaba Udanerekin saiatu naiz harri-jasotzaileei lotutako estereotipo horiek apurtzen, bera ere profil horretatik urrun dagoelako, batik bat. Esaterako, moda asko gustatzen zaio, eta berak diseinatzen ditu harri-jasotzeko erabiltzen dituen txalekoak. Beraz, esan bezala, aldatzen ari da herri-kirolarien profila, eta argi dago ez direla kontrajarriak herri-kirolak eta neska izatea.

Aurreiritzi asko dago herri kirolen inguruan?

Oraindik ere bai. Orain arte herri-kirolen munduan gizon asko ibili delako batik bat, eta oraindik beraien ikusteko modua eta

gurea ez direlako berdinak. Kostatzen ari zaigu hori aldatzea. Beharrezkoak dira gaurkoa bezalako saioak ikasleek herri-kirolak sakonago ezagutzeko? Piztu ote duzue gaur ikasleengan txinpartarik?

Lanean ibili naizen eskola ia guztietan saiatu naiz halako saioak egiten, eta beti ateratzen da norbait. Izan ere, kirol bat ez baduzu inoiz probatu, ezin zaizu gustatu. Beste edozein kirol probatzea erraza da, baina harri-jasotzea ez. Horregatik gustatzen zait ikasleei aukera bat ematea herri-kirolak sakonago ezagutzeko eta harria bizkar gainera igotzea zer den beraien azalean probatzeko.

Zer gomendatuko zenioke harri jasotzen hasi nahi duen gaztetxo bati?

Animatzeko. Etortzeko. Ateak irekita ditugu Joseba Ostolaza Harri Eskolan. Orio eta Aia artean gaude kokatuta, eta harri-jasotzen ikastea merkea da oso: ez diegu gure ikasleei ezer kobratzen. Beraz, etor daitezela, probatu dezatela eta, gustatzen bazaie, aurrera. Askok ez dute beren lekua bilatzen gainerako kiroletan, bai ordea herri-kiroletan.

Amaitzeko, zer moduz joan da goiza Urola Ikastolako Ikasleekin?

Oso ondo. Oso gustura gelditu gara gu, eta beraiek ere gustura aritu dira parte hartzen.

Ea ba saio honetatik herri-kirolari berriren bat ateratzen den. Mila esker Ainhoari eta Jose Ostolaza Harri eskolatik etorri zineten kide guztioi!

ikasten 23

Protagonistak

ALAIA JUARISTIK AZPEITIKO KIROLARI ONENAREN SARIA LORTU DU

Ikaragarrizkoa da aurtengo ikasturtean egiten ari den ahalegina eskia eta ikasketak dotore aurrera eramateko, baina Alaia dagoenenko hasi da lanaren fruitua jasotzen. Hauek dira lorpen aipagarrienak:

* 2021 eko Espainiako txapeldun U18 kategorian eta patinatzaile estiloan

* 2021 eko Espainiako azpitxapeldun U18 kategorian eta klasiko estiloan

* Aurten, bestalde, Frantzia, Suitza eta Finlandian lehiatu da, Frantzian eta Finlandian Kataluniako errendimendu altuko taldearekin eta Suitzan Espainiako selekzioko jarraipen taldearekin.

* Suitzan Europako Kopan lehiatu da junior mailan, berak baino bi urte gehiago dituzten eskiatzaileen aurka.

Mila kilo zorion Alaia... eta eutsi goiari!!!

ikasten 24
Abenduaren 18an Azpeitiko Udalak urteko kirolari onenen sariak banatu zituen. Hainbat modalitatetan aritzen diren kirolarien artean oroigarriak banatu ondoren, Urteko Kirolaria saria, emakumeetan, gure ikastetxeko ALAIA JUARISTIri eman zioten.

Euskararen txokoa

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko da. Gure ikastetxean hainbat ekintza ezin izan dira egin Covid-19a dela eta. Hala ere, kartelak marraztuko ditugu Euskararen egunari buruz.

Azkoitia BHIn Euskararen eguna ospatzeko antolaketak egiten zituzten urtero. Lehenago ikasleak euskarari buruzko kartelak egiten zituzten, eta ondoren, bozkatu egiten zen politena aukeratzeko. Ikasle irabazleak kartela jartzera joaten ziren eskolako pasilloetara. Ondoren, 12:00etan plaza nagusira joaten ziren, eta euskarari buruzko kantak eta bertsoak abesten zituzten, Azkoitiko alkateak hitz batzuk esaten zituen euskarari buruz. Covid 19-a dela eta ez dira egin urteroko ekintzak.

Hortaz aurten beste ekintza batzuk egingo dira. Aurten abenduaren 3an, ostiralean, azkenengo 2 ordutan, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek euskal dantzen kartelak egingo dituzte, eta DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek, berriz, emakume idazle euskaldunen egutegiak. Ondoren, kartelak geletako korridoretako hormetan jarriko dira. Azkoitia BHIko irakasleek bozkatuko egingo dute, eta gehien bozkatu den kartela, saritua izango da. Oparitxoa emango zaie ikasle irabazleeei. Emakume idazle euskaldunen egutegiaren kartel irabazlearekin geletan jartzeko egutegiak egingo dira, geletan urtarrilean jarriko dira.

ikasten 25
Erabilera oker baten berri emango dugu gaur. Sarri entzuten dira horrelakoak… Zeren buruz hitz egin dute? … baina ez dira egokiak. Aldiz, egokiak lirateke: Zeri buruz hitz egin dute? Zeren gainean hitz egin dute? EUSKARAREN EGUNA Azkoitia
Zeren buruz EUSKARA HOBETUZ Urola Ikastola BHI
BHI

ikasten

Ospakizunak

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA

Abenduaren 20an Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatu genuen Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-ko bi eraikinetan. Haur Hezkuntzara Olentzero bakarrik etorri zen eta Lehen Hezkuntzara aldiz, Mari Domingik lagunduta. Ikasleek oso goiz berezia igaro zuten, nahiz eta urduritasuna nagusi zen txikienen artean. Hirugarren ziklokoak San Martin egoitzara joan ziren egoiliarrei abestera. Zutarri Guraso Elkarteari esker ere hamaiketako goxoa dastatzeko aukera izan genuen. Abenduan berriro etorriko delakoan…

SAN SEBASTIANETAKO DANBORRADA

Urtarrilaren 19a egun berezia da azpeitiarrontzat, San Sebastian festetan murgildurik izaten garelako. Aurtengoan ere Covid dela eta, familiako kiderik gabe ospatu dugu festa. Goizean bi eta hiru urteko txikienek astindu zituzten danborrak eta arratsaldean gainerako guztiek. Oso pozik ibili ziren guztiak festako partaide izanik. Kaleko haurren danborrada ez genuen Urtarrilaren 20an ospatu baina ez pentsa festa ospatzeko ahaleginik ez zenik egin. Martxoaren 13an Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko bost taldek kalean ateratzeko aukera izan zuten; lehen hezkuntzako laugarren eta bostgarren mailakoak hor ibili ziren pozik herriko beste ikastetxe eta taldeekin batera.

26

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI

Karmelo Etxegaraitik gatoz, Azpeitiko ikastola…. Gogoz abestu zuten Otsailaren 4ean bi eraikinetan gure ikasleek. Ikastolako zaharrenak, herriko zaharren egoitzara joan

SANTA AGEDA KOPLAK INAUTERIAK

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI, Otsailak 25 eta a ze mozorro festa! Haur hezkuntzan maila bakoitza gai baten inguruko jantziak soinean zituztela eta Lehen Hezkuntzan ikasleek nahi zuten moduan, arratsalde ederra igaro zuten. Covid-agatiko neurriak arindu zirenez, gurasoak festako parte izan ziren eta izan zen mozorrotuta etortzera animatu zenik ere. Dantza errepertorio zabala izan genuen eta Zutarri Guraso Elkarteak prestaturiko txokolate beroa ere hartzeko aukera izan genuen. Hurrengo urterako gutxiago falta da!

ziren bertako egoiliarrei goiza girotzeko asmoz. Ikasleek zapiak lepoan jantzi, makila eskuetan hartu eta saio ederra burutu zuten.

ikasten 27
Ospakizunak

Ospakizunak

SANTA AGEDA

28
ikasten
Santa Ageda bezpera dela eta, 2. DBHko ikaskeek koplak egin dituzte baina Covid-19agatik ez dute kalera irteteko aukerarik izan. Hori dela eta, batxilergoko trikitilarien laguntzaz, Altamirara igo dira abestera. Bertako ikaskeei abestu dizkiete. Eran–tzuna 2. batxilergoko Naiak osatutako koplak abestuz jaso dute. Ondoren, Juinera jaitsi dira eta bertan abestu dituzte koplak, egunari amaiera emanez.

AZKOITIA BHI-KO IKASLEAK TTUNTTURRO

Xabier Munibeko ikasleek 16:00tan ekin zioten ihauterietako desfileari. Azkoitia BHIko DBH 1eko ikasleak lagundu zieten ttuntturroz jantzita.

MIGRARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Urola Ikastola BHI

Abenduaren 18an gure ikastetxean Migrarien Nazioarteko eguna ospatu zen. Elkarbizitza taldeak eta Erasmus Plus proiektuko jendeak antolatu zuten. Baldintzak ez ziren egokienak izan, pandemia zela eta, baina ekintza desberdinak antolatu ziren egun hau ospatzeko:

1. IKUSI eta HAUSNARTU: Dinamoa Sormen Guneak sorturiko “Gure Mintzak” ekimenean migrari ezberdinei eginiko elkarrizketak txatalka biltzen dituzten bideoak ikusi zituzten ikasleak. Ondoren ikasleek taldeka euren balorazioa egin zuten.

2. EGIN: Ikasleek, irakasleen laguntzarekin, hausnarketan atera ziren ideia guztiak kartulinetan jaso zituzten.

3. ZABALDU: Kartulina guztiak bildu eta ikastetxeko lehenengo solairuan erakusketa polit eta dotore bat egin zen. Gainera, antolakuntzatik esan digutenez, ikasturtean zehar, ikas-komunitatearen barruan migrari diren zenbait pertsona ikasgela desberdinetara eramaten saiatuko dira, euren esperientziaren berri zuzena eman dezaten.

ikasten 29
Ospakizunak

Ospakizunak

SANTA AGEDA

AURTEN BAI!!!!

Urola Ikastola BHI

Bi urtez egon gara Santa Agedako eguna ospatu gabe. Aurten, pandemia egoerak hobera egin duenez, gure ikastetxeko ikasleak, musikako irakaslearekin batera, ikastetxeko frontoian izan ziren egun honetako abestiak kantatzen. Hunkigarria benetan!!!! Eskerrak eman nahi dizkiogu ekitaldi hau antolatu zuten irakasleei, baita posible egin zuten ikasleei ere. Berriro Santa Agedako abestiak entzuteko aukera izan genuen!!

SANTA AGEDA BEZPERA 2022

Ohitura zaharrari jarraituz, aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Ezohiko modua izan arren egunari dagokiona

30
ikasten
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

INAUTERIAK 2022

ikasten 31
Ospakizunak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Ospakizunak

MARTXOAK 8

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

ikasten 32

Gurasoen txokoa

UDABERRI GURASO ELKARTEA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Aurtengo ikasturterako 4 irteera aurreikusten dira, 8-10 km ingurukoak izango dira ibilbideak. Azkoitiko Zazpi Kurutze mendi martxan egiten diren hainbat gailur egingo direlarik.

Ondorengo taulan ikus ditzazkezue aurtengo ikasturterako irteerak:

IBILBIDEA

Santa Barbara-Trekutz-Irimo-Santa Barbara

DATA

Azaroak 14

Elosu-Irukurutzeta-Sargute-Azkarate Urtarrilak 16 Epelde-Oleta-Samiño-Epelde Martxoak 6 Zorrozpe-Kakute-Zorrozpe Maiatzak 1 (KAKUTEKO EGUNA)

Dagoeneko 2 irteera egin dira, lehenengo irteeran Irimo aldean negu beteko egun oso euritsua izan genuen, 40 bat lagunek partehartu zuten, bigarren irteeran egun hotza baina eguzkitsua Irukurutzetan, partehartzea handiarekin 90 bat pertsona inguru. Ea hurrengoetan ere horrelako giro ederrarekin partehartzen jarraitzen dugun. Animatu!!

Bestalde, jangelako erabiltzaileek, bazkal ondorengo tarte librean jolas egiteko material berriak dituzte. Hala nola, futbolina, ping-pong mahaia, dardoak...

Adi! Udaberri Guraso Elkarteak udaberrian antolatuko duen gurasoendako formazio saioarekin. Laister jakinaraziko dizuegu.

ikasten 33

LH 1-2

Azpeitia

Urtarrilak 24tik otsailaren 4ra bitartean 1.ziklokoak ekoetxera joan ginen. Ederki pasatu genuen Xistoren kontakizuna entzuten eta parkean jolasean.

LH 3-4

Azpeitia

EKOETXERA BISITA AQUARIUMERA BISITA

Otsailaren 10 eta 11n, 2. zikloko ikasleak Donostiako Aquariuma bisitatzera joan ginen. Uretako bizidunak aztertu, zertaz elikatzen diren,… azaldu ziguten. Talde batzuk zorte handia izan genuen, izan ere,

urpekariak arrainei jaten ematen eta aquarium txikiak garbitzen ikusteko aukera ere izan baikenuen. Oso interesgarria izan zen eta eguna primeran pasatu genuen.

ikasten 34
Ibilaldiak

LH 3-4 Azpeitia

PISTA JOLASA

ikasten 35
Ibilaldiak
Erdi Ziklokoak otsailean ekoetxera joan ginen bertan prestaturiko pista jolasak egitera. Bide batez, gure gustuko parkea edo nolakoa izatea gustatuko litzaiguken maketa bat osatu genuen.

LH 5-6

Azpeitia

Ibilaldiak

BIZKAIA ZUBIA ETA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Martxoaren hasieran, 3. zikloko ikasleak Bizkaia aldera abiatu ginen. Lehenik eta behin, Bizkaia Zubia ikustera eta ondoren Guggenheim Museora.

Autobusez, Getxora iritsi eta bertan, Portugaletera joateko, bi herri hauetatik bueltaka ibiltzen den ontzitxoan sartu ginen, Bizkaia Zubia zeharkatuz.

Handik, Guggenheim Museorako bidea hartu genuen. Museoan, bisita gidatua egin genuen, artelan desberdinak ikusiaz. Bisita amaitu aurretik, tailer txiki bat ere egin genuen, non gu ere artistak bilakatu ginen!

ikasten 36

LH 5-6

Azpeitia

AZPEITIA EZAGUTZEN ETA GOENAKO PARKEA

Inauteri usaina nabari zen oraindik martxoaren 2an Azpeitiko kaleetan zehar. Kale garbitzaileak ur-tutuak astintzen zituzten bitartean, guk festa ondorenari aurre egin genion herriko eraikin eta toki esanguratsuenetan geldialdiak eginez.

Helburua geure herriari buruz dakiguna gogora ekarri edota ikastea zen, eta hala egin genituen geldialdiak gaur egun anbulategia den garai bateko kartzela eta epaitegi parean, Jose de Artetxe eta Karmelo Etxegarai idazle azpeitiarren estatuak dauden tokietan, egungo Udaletxe parean, kioskoan eta soka-mutilaren estatuaren parean.

Jarraian, Gernikako zuhaitzaren kimuak Azpeitian ere bizirik jarraitzen duela ikusi genuen eta alberga ondoko iturrietan ura edanez, bertako xehetasunei buruzko azalpenak entzun genituen.

Antxieta eraikina, herriko parrokia, Basozabal Jauregia eta Enparan Dorretxea bisitatu genituen gero. Garai batean Tolosa eta inguruetatik zetozen gurdiek bide-saria nola eta non ordaintzen zuten irudikatu genuen Enparango zubian barrena.

Hamaiketakoa Damaso auzoko haur-parkean jan genuen baina bidean Loiolako Inaziok Paristik bueltan hiru hilabeteko egonaldia egin zueneko ospitalea eta Madalenako baseliza ikusi genituen.

Amuko zubiak bere hartzen duen kondairaren magiaz amaitu genuen ibilbidea, zubi inguruan falta den harriaren toki sorginduari erreparatuz.

ikasten 37
Ibilaldiak

Kirolari tartea emanez, Amuko zubitik Goenako parkerantz hasi genuen igoera. Tipi-tapa, ia akordatzerako heldu ginen landetatik Oñatz mendiko magalean dagoen belardi zabalera.

Azpitaldeetan banatu eta bertako landaredi eta animalien azterketa egin genuen. Zein motatako zuhaitz, hosto, landare, lore edo animalia aurki daitezkeen bertan ikasteko. Horretarako Agenda 30eko txostenak erabili genituen eta txosten hauek bete ostean jolasteko tartea hartu genuen. Pitxilore eta San Jose lore bezalako landaretxo politen artean bazkaltzea zen gure asmoa baina euri zaparradak hau galarazi eta zuhaizpeko jolas-parkean gorde ginen aterki eta guzti. Herriko parke estalirantz hasi genuen jarraian jaitsiera

Ibilaldiak

eta bertan jan genuen postrea. Urolako frontoiko partidarekin eman genion amaiera arra–tsalde-pasa euritsuari.

LH 5-6

Azpeitia

Uztarriaren egoitzan izan ziren Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak

Uztarria Komunikazio Taldearen erredakzioa bisitatu zuten bigarren lauhilekoaren hasieran Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleek. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako gaztetxoek euskara arloko Ikimilikiliklik eta Hitz eta Pitz geletan albistea landu zuten eta ondorioz, herrian, bertako eta inguruko gertakariek herritarrenganaino iritsi arte egiten duten ibilbidea ezagutu ahal izan zuten bertatik bertara. Talde guztiak joan ziren zortzi txandatan eta orokorrean asko gustatu zitzaien egunero sarean irakurtzen dugunaren ibilbideaz jabetzea.

Uztarriaren eguneroko jardunaren berri jasotzeko aukera izan zuten; izan ere, erredakzioko kazetariek Urolako Komunikazio Taldeak –tartean Uztarriak– kaleratzen dituen produktuen eta horiek egiteko ekoizpen prozesuen gaineko azalpenak eman zizkien horiei. Hainbat galdera egin zituzten, gainera, ikasleek.

38
ikasten

1. Batxilergoa

Azkoitia TABAKALERAKO ZINEMA ARETORA

Abenduaren 16an 1. batxilergoko ikasleek Zinemaraaaa proiektuaren baitan, Donostiako Tabakalerako zinema aretoan Tódalas mulleres que coñezo galizieraz eginiko pelikula ikusteko aukera izan zuten. Pelikula honek hainbat emakumeren bizipenak kontatzen ditu, erakutsiz zenbaiterainoko maskulinoa eta bortitza den kalea gaur egun. Lagunekin, kideekin eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin izandako hiru elkarrizketa esanguratsuen bidez, zuzendariak beldurra sustatuko ez duen beldurraren inguruko diskurtsoa egitura–tzeko saiakera egin du.

Pelikula ikusi ondoren, zuzendaria, Xiana Do Teixeiro bertan zela eta, elkarrizketa-eztabaida izan zen pelikulari buruz. Ikasleak gustura

DBH 4 Azpeitia

egon ziren, amaitu ondoren Tabakalera ikusteko aukera izan zuten, baita Donostian bueltatxo bat emateko aukera ere.

DBH 4. mailako Fisika eta Kimikako ikasleak Donostiara

Martxoaren 2an DBH 4. mailako Fisika eta Kimikako ikasleak Donostiara joan ziren Zinema eta Zientzia ekimenean parte hartzera.

Ekimen hau Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatutakoa da eta aurten bosgarren edizio izan da.

Tabakaleran APOLLO 11 film dokumentala ikusteko aukera izan zuten gure ikasleek. Ondoren, Javier Aizpurua Fisikariaren eskutik filmari buruzko solasaldi interesgarria izateko aukera izan zuten.

ikasten 39 Ibilaldiak

Azpeitia

AU THÉÂTRE

Urola Ikastolako DBH3, DBH4 eta Batx1eko ikasleek Donostiara irteera egin zuten antzezlan bat ikustera

Nous sommes allés à Donostia voir une pièce de théâtre. C’était l’adaptation du film “Intouchables”. Quand nous sommes sortis, nous voulions voir la mer. Alors, nous avons marché jusqu’à la plage d’Ondarreta et quelques élèves ont mangé un pintxo délicieux! Finalement, dans le bus de Luixmi, nous sommes retournés à Azpeitia. C’était une belle sortie!

Donostira joan gara antzezlana ikustera: “Ukiezinak” filmaren egokitzapena. Bukatutakoan, itsasoa ikusteko gogoa genuenez, Ondarretako hondartzara hurbildu gara eta bertan ikasle batzuk pintxo goxo bat jan dute! Azkenik, Luixmiren autobusean, Azpeitira itzuli gara. Irteera ederra izan da!

Azpeitia

JOURNÉE À BIARRITZ

Urolako Ikastolako Batxilergoko frantseseko ikasleak Biarritzen izan dira

Au début le soleil, à la fin la pluie... Une belle journée à Biarritz avec les élèves de français de Batx1 et Batx2. Nous nous

sommes promenés du Rocher de la Vierge jusqu’au phare. Au centre ville, les élèves ont parlé avec les habitants et ils ont pris un délicieux petit-déjeuner.

Egun pasa polita Batx1 eta Batx2ko frantseseko ikasleek Biarritzen pasa dutena!

40
ikasten
Ibilaldiak

2. Batxilergoa Azpeitia

UROLA IKASTOLAKO IKASLEAK MADRILEN

Otsailaren 24 eta 25ean Madrilen izan ginen Batxilergoko 2. mailako Artearen Historiako ikasleak.

Artea ikusteko munduko leku hoberenetakoa den Pradoko Museoa bisitatu genuen ostegunean. Emozionatuta atera ginen, kontrakoa espero genuen arren, klasean aztertutako maisulanak bakar-bakarrik ikusteko aukera izan genuelako: Meninak, Maiatzaren 2ko afusilatzeak edo Rubensen Hiru Graziak. Gaualdera, bakoitzak bere aldetik libre ibiltzeko aukera izan

DBH 2 Azpeitia

Inauterien

genuen.

Ostiral goizez, ederki gosaldu eguraldi petralari aurre egiteko, eta hiriko bazter batzuk bisitatu genituen. Geure kasaka estraina, eta gida batekin ondoren: Errege Jauregia, Plaza Nagusia... edo ikasturtean zehar bidera atera zaizkigun errege eta lehen ministroen aurkako atentatuak egin zireneko lekuak.

Autobusean bidaia zer moduz atera zaigun galdetuta, ikasleek ahobatez erantzun dute: ZORAGARRI!

ORIENTAZIOA MENDIAN

ikasten 41 Ibilaldiak
bueltan, Urola Ikastolako DBH 2. mailako ikasleak “orientazioa mendian” saioak jasotzen ibili dira Gipuzkoako mendi federazioko bi adituren eta Gorputz Hezkuntzako irakasleen eskutik.

HH 03

Azkoitia

Irteera aprobetxatuz, herriko kaleak eta azoka ezagutu ditugu; ondoren Kontsejupean hamaiketako ederra egin eta bertan jolasteko aukera izan dugu.

HERRIKO KALEETAN ZEHAR

42
ikasten
Ibilaldiak

LH 1. maila

Azkoitia

1. MAILA EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

Lehenengo hiruhilekoan landu dugun proiektua kontuan hartuz, LH1. mailakoak, urtarrilaren 28an, Donostiako Eureka Zientzia museoa bisitatzera joan ginen. Bertan, giza gorputza lantzeko tailerraz gain txoko edo eremu ezberdinetaz gozatzeko aukera izan genuen, besteak beste, energia txinparten aretoaz, gaitasun fisikoa neurtzeko aretoaz… Planetarium-a ere bisitatu genuen. Espazioan, planeten artean, Roke kohetearekin ibili ginen. Kristinaenea parkean bazkaldu eta denbora izan genuen jolasean ibiltzeko eta aske dauden hegaztiak ikusteko. Eguraldia lagun, egun zoragarria igaro genuen.

ikasten 43
Ibilaldiak

LH 2

Azkoitia

TREN MUSEOAN

Otsailaren 17an, Lh 2. Maila Azpeitiko tren museora joan ginen egun pasa. Han, tren mota ezberdinak eta makina honen eboluzioa ezagutzeko aukera izan genuen: lurrunezkoak, elektrikoak… Gainera, horietako batean sartzeko aukera izan genuen!

Bestalde Lurrunezko trenean Lasaoraino joan ginen. A ze ibilbide paregabea!

Handik atera ondoren, “Basakabi”n argazkia atera eta “Izarraitz” parkera joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Bukatzeko, Loiolara gerturatu ginen oinez. Han pixka bat egon ondoren, autobusez Azkoitira itzuli ginen.

Egun ederra pasa genuen!

ikasten 44

LH 4

Azkoitia

BILBORA IRTEERA

Lantzen ari garen proiektua kontuan hartuz, LH4.mailako ikasle eta irakasleak eguraldia lagun, urtarrilaren 25ean, Bilbo hirian aurkitu genezaken monumentu, museo eta zubi desberbinak bisitatzera joan ginen. Artxanda parean autobusak utzi gintuen eta Bilbo erdigunera funikular elegante baten jeitsi ginen. Mapa eskuan hartuta Bilboko kaleetan barrena ibili ginen.

Guggenheim museoaren aurrean dagoen parke handian bazkaldu eta denbora izan genuen elkarrekin jolasean ibiltzeko. Ondoren, San Mames aldera joan, autobusa hartu eta leher eginda etxera bueltatu ginen.

Egun ederra pasatu genuen!!!

ikasten 45
Ibilaldiak

LH 5

Azkoitia

Ibilaldiak

LH 5. MAILA ARDITURRIKO MEAZULOETAN BARRENA

Aurrera daramagun proiektuarekin lotuta 5. mailakook meazulo handira sartu eta sekulako esperientzia bizi izan genuen. 180 metroetan zehar, goiko pasarelatik eta beste 400 metro abenturazko bisitan, haitzuloaren morfologia eta haren tamaina handia ikusi genituen. Meazuloaren sekretuak begiztatu genituen, meak, mineral-zainak eta lurpeko lakuen paisaia ikusgarriak, besteak beste. Eta denboraren tunelean

barrena eraman gintuen bidaian meatzaritzak historian zehar izan duen garapena ezagutzeko aukera paregabea ere izan genuen.

Horrez gain, Aiako Harriko Parke Naturalaren aberastasun historikoa, naturala eta arkeologikoaz jabetzeko aukera izan genuen.

46
ikasten

LH 6

Azkoitia

LH6.MAILA MUTRIKUKO OLATU PLANTAN

Otsailaren 16, 17 eta 18an Mutrikura joan ginen bertan dagoen Olatu Planta ezagutzera. ENERGIAren gaia ari gara lantzen eta olatu energia nola erabiltzen den ikustera joan ginen.

2011. urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komer–tziala. Bisita gidatu honetan, ikus-entzunezko baten bidez itsasoaren indarretik energia lortzeko zer-nolako teknologiak erabiltzen diren eta munduan erreferentea den instalazioa gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Goiz-pasa interesgarria eta atsegina izan genuen.

LH 6

Azkoitia

Seigarren mailakoek Energia proiektua landu dugu bigarren hiruhilekoan. Proiektu hau aurrera eramateko, Azkoitian erabiltzen ditugun energia berriztagarri batzuk ikusi ditugu, hala nola, eguzki panelak eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak. Pilak birziklatzeko ontzi bereziak ere ikusi ditugu herriko toki desberdinetan.

Ibilbidea oso interesgarria izan da.

LAGUNTZA TALDEA

ikasten 47 Ibilaldiak

Ekoizpenak

AITON-AMONEK KONTATUTAKO PASADIZOAK

AMONAREN HISTORIA

Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibilaldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri zen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion. Etxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, serio serio jarrita honela esan zion:

-Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu.

Amonak izugarrizko poza hartu zuen. Etxeko erropak jantzi eta berehala hasi zen lanean. Ordu asko aritu zen lanean. Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino.

IRIN ZAKUA ZULATUTA

Gaur kontatu behar dudan istorioa, nire amonari gertatu zitzaion 9 urterekin. Nire amona Seguran bizi zen, talo egilea zen.

Egun batean hotz handia egiten zuen eta nire birramonari taloak egitea okurritu zitzaion. Sukaldean mahai gainera osagaiak ateratzen ari zenean, konturatu zen arto hirina falta zitzaiola. Orduan nire amonari deitu zion Arnaola errotara joan behar zuela arto hirina erostera. Nire amona errotara gerturatu zen eta Maritxu sailtzaileari eskatu zion zaku bat arto hirin.

Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibilaldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri zen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion.

Etxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, serio serio jarrita honela esan zion:

-Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu.

Amonak izugarrizko poza hartu zuen .Etxeko erropak jantzi eta berehala hasi zen lanean .Ordu asko aritu zen lanean.

Ordaindu eta gustora zetorren berriro etxe aldera, baina bidean zetorrela konturatu zen gero eta pisu gutxiago zuela zakutxo horrek. Bapatean atzera begiratu zuen eta egindako bide osoa arto irinez markatuta zegoela konturatu zen eta zakutxoak zulotxo bat zuela.

Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino.

Amona oso triste bide bazterrean eseri zen. Maritxu sailtzailea astoarekin bere ondotik pasatzen ari zela amonari galdetu zion ea zer gertatzen zitzaion.

Gertakariaren berri jakin zuenean Maritxuk beste zakutxo bat oparitu zion nire amonari.

Nire amona oso pozik joan zen etxera.

48
ikasten
2. zikloan, aiton-amonek kontatutako pasadizoak idatzi ditugu. Guri asko gustatu zaizkigu eta ea zuei ere gustatzen zaizkizuen. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4
3-4
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH
IZEIA
ASTIGARRAGA

Ekoizpenak

TXIMINIA BAT GAINERA ERORI ZITZAIDANEKOA

Hiru urte nituenean, udazken batean aitak eta amak etxe berrirako tximinia bat erosi nahi zuen.

Aita, ama, nire anaia eta ni tximiniak saltzen dituzten denda batera joan ginen. Han aita eta ama liburu bat ikusten zeuden bitartean paretan erakusteko zeuden tximinietako bat eskalatzen hasi nitzen. Eta bat-batean:

Braun!!! Tximinia gainera erori zitzaidan. Zarata entzun zutenean aita eta ama korrika etorri ziren nire bila. Lurrean aurkitu ninduten etzanda harri pusketak gainean nituela.

EHIZE TXAKURRA ETXERA BUELTAN

Orain dela urte asko gure aita txikia zela, Dik izeneko ehize txakur bat zeukaten etxean.

Dik ehizean oso ona zen. Gire aitonaren lagun bati asko gustatzen zitzaion Dik.

Txakurra erostea nahi zion eta aitonak saldu egin zion . Dik Nafarroara eraman zuten, aitonaren laguna hangoa zelako.

Handik 2 urtera Dik aitonaren etxe aurrean agertu zen. Dik oso argala zegoen eta jaten eman zioten.

Ez dugu inoiz jakin nola buelatatu zen aitonaren etxera, hau da Azpeitira, bainan Dik-ek bere benetako etxea aurkitzen jakin zuen…

Hanka batean koskor bat neukala ikusi zutenean anbulantziari deitu zioten.

Anbulantzian ama eta ni Zumarragako ospitalera eraman gintuzten. Han hanketako plakak atera zizkidaten eta hezurrik ez nuela hautsi esan zidaten. Hala ere, hiru aste behar izan nituen berriro oinez ibiltzen hasteko.

ZIRKUKO ARGAZKIA

Nire amona txikia zenean Azpeitin ez zegoen ez zinerik ezta espektakulo berezirik ere. Beraz, berak zazpi urte zituela, Azpeitira zirkoa etorri zenean, poz- pozik jarri zen. Etxera joan zenean, amari eskatu zion txartelak hartzeko. Amak baietz esan zion eta eguna iritsi zenean, bere ama eta izebarekin zirkora joan zen. Pailazoak, akrobatak, trapezistak eta magoak ikusi eta gero, atsedenaldia iritsi zen. Eta ... a ze sorpresa! lehoikume bat atera zuten nahi zutenak eskuan hartu eta argazkia ateratzeko.

Nire amonak argazkia atera zuen eta oraindik argazki hori bere egongelan dago eta niri pila bat gustatzen zait horri begira egotea.

ikasten 49
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4 Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4 Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
LH 3-4
HALTZA AKAZIA ALTZIFREA

Ekoizpenak

NIRE BIRRAITONA ETA ERREGEA IDIAREN ADARRETATIK ZINTZILIK

Nire amonak 9-10 urte zituenean gertatu zen hau, bere baserrian. Gexala izena zeukan, eta ukuilua sukaldetik oso gertu zuen kale-baserria zen.

Anaia jaioberria besoetan zeukan batean, ukuilura joan zen eta tresabi ertzaren gainean exeri zen. Orduan etxeko idia izutu eta burua gora jaso zuen. Idiaren adarra nire amonaren jertsean trabatu zen, ordea.

Han zeuden nire amona eta bere anaia jaioberria zintzilik, alde batera eta beste aldera mugituz, idiak burua tresabitik atera nahi zuelako.

Amonaren aita ukuiluko beste aldean zegoen, behiak jezten. Hasieran, garrasiak umeak jolasean ari zirelako entzuten zituela pentsatu zuen, baina hainbestekoak zirenez, azkenean jaiki eta hurbildu egin zen. Berak askatu zituen amona eta anaia. Kristoren sustoarekin, baina denak ongi zeuden zorionez.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4

Orain dela urte asko, Espainako erregeak, Alfonso XIII. ak, Loiolara etorri behar zuen. Nire birraitonak apustu bat egin zuen bere lagunekin. Apustua honako hau zen: Baietz erregea geldiarazi. Eguna iritsi zenean, erregea Loiolara zijoala, nire birraitonak erregeari bidea moztu zion, bere bi idiekin. Nire birraitonak bazekien idiak kontrolatzen, baina itxurak egin zituen, pasa ezinik, trabatuta zegoela pentsarazteko. Erregeari pena eman zion eta bere eskoltek idiak mugitzen lagundu zioten. Eta gainera, erregeak propina eman zion.

Eta horrela bada, nire aitonak, apustua eta erregeak emandako propina irabazi zituen.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4

FRUTA ARRAROA

Nire bir- bir aitona eta bir- bir amonari gertatutako istoriotxo bat kontatuko dizuet.

Orain dela laurogeita hamazazpi bat urte, Martin eta Nati, nire bir-bir aiton-amonak, ezkondu egin ziren Belauntzan. Eztei bidaian Azpeitira etorri ziren.

Hotelean bazkaltzen ari zirela, ondoko mahaikoak beraiek inoiz ikusi gabeko fruta bat jaten ikusi zituzten. Inbidia

eman zieten eta zerbitzariari beraiei ere berdina ekartzeko eskatu zioten. Zerbitzariak fruta hori ekarri zienean, harrituta, nola jan ez zekitela geratu ziren; ez zekiten zuritu egin behar zenik eta bertan utzi zuten, ikutu ere egin gabe.

Fruta arraro hori platanoa zen, aurreneko aldiz ikusi zuten, guretzat hain normala den fruta.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4

ikasten 50
HAGINA
EZKIA

Ekoizpenak

LH 1-2: ETXEKOAK SUKALDEAN

ikasten 51
Ederra izan zen! Gustora ibili ginen etxekoekin sukaldaritzan saltsan. Eskerrak eman parte hartu zenuten guztioi eta ez ahaztu ikasturte guztian zehar sukaldeko ateak zabalik dituzuela. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 1-2

ikasten Ekoizpenak

MATEMATIKAZ GOZATZEN

Eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuz, pasa den astean GARABI gela, patiora eraman genuen. Eraikuntza libreak egin genituen, urarekin jolasean ibiliz litroak eta zentilitroak landu genituen edukiera ezberdineko boteak erabiliz, geoplanoekin irudi geometriko ezberdinak erabiliz marrazki ezberdinak sortu genituen eta

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 1-2 orientazioko jolas batekin ere ibili ginen jolasean.
3
Azkoitia BHIko Batxilergoko ikasleak.
ABENDUAK

Ekoizpenak

SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAK

Naia Arrizabalaga Arrieta

DBH-tik gatoz zuena kopla batzuk kantatzera Santa Eskea da eta beraz bertsotan irakastera.

Kaixo guztioi guk oso ondo abesten dugu ta entzun guk kantatuko dizuegu ta ondoren zuek erantzun.

Koronabirusa dela eta iaz ez ginen etorri gogor eutsi nahi diogu aurten gure ohitura zahar horri.

DBH-tik batxilergora hauxe da gure galdera DBH-n bai, Batxilergoan asko ligatzen ote da?

Kaixo irakasle zintzoak izan ta arnasa hartzen utzi azterketetan nota jartzean jarri bikain eta ez gutxi.

Hiru urte barru helduko gara lata pixkat ematera Azterketetan egongo dira horrenbeste gora behera.

Batxilergoko ikasleentzat

doa hurrengo galdera Nolakoa da irakasleek ematen duten aukera?

Entzungo dituzun hurrengoak zuretzat dira Amaia nahiz eta izan pixka bat zaila hori da guztion nahia.

Opor gehiago behar ditugu gehiago deskantsatzeko iratzargailua entzun gabe lo egiteko hobeto.

Batxilerrera heldutakoan gu denok pixkat saritu jarri azterketa errazagoak ta ataria berritu.

Nahiz ta aurten ere guk lagun daukagun berriz Covida ohitura zaharrak mantentzeko ta ospatzeko izaten dira

Doinu zaharren laguntzaz igo zarete batxilerrera pelota egiten hastera edo soilik oles egitera?

DBHtik nahiz eta pixkat igo ohi den hemen maila

erraza ezta baina ezta esaten duten bezalako zaila

Irakasleek beldurra ematen dizuete beharbada mota askotako irakasleak daude ikasleen gisara

DBHtik joateko gogoz egon ginen zuen gisan gogoz itxaron baina ahal dela presa haundirik ez izan!

Batxilerrera bazatozte hemen dezute lehen baldintza egunero hogei aldiz entzungo dezute “selekti” hitza

Segi ikasten hemendik urte batzutara etortzeko ta guk tokia egingo degu ondoren zuek sartzeko!

Bukaera ia(da) heldu da eta hurrengo urtera arte gure partetik agur guztioi entzule onak zarete.

DBH 2. mailkoak (21-22)

Azkoitia BHI

ikasten 53

Ekoizpenak

ikasten 54
DBH 1. mailan, lur azpira iragazten diren urak nola biltzen diren ikertzeko, geruza iragazkor eta iragazgaitzak erabiliz, akuifero ereduak eraiki dituzte. BIO-GEO. DBH 1. Urola ikastola BHI

Ekoizpenak

CLUEDO

DBH 4. mailako ikasleak beraien “Cluedo” propioen sortzaile bihurtu dira Gaztelaniako saioetan. Misterioa oinarri duen mahai joko ezaguna aitzaki gisa hartuta, deskribapen eta narrazio testuak sortzen eta horien propietateak lantzen aritu dira DBH 4. mailako ikasleak.

Ikasgelak sormen espazio bilakatu dira, eta talde lanean, proiektu biziki interesgarriak jaio dira. Izan ere, aipatzekoa da horren atzean egon den ikasleen inplikazio handia. Hemen dituzue ikusgai, laster hasiko gara jolasean!

Zorionak, sortzaile bikainak izan zarete eta!

GUTUNA

Errezilen, 2022ko otsailaren 2an Kaixo, lagun, Zer moduz zabiltza? Aspaldian ez dut zure berririk izan! Jakingo duzunez, betitik gustatu izan zait irakurtzea. Oso azkar ikasi nuen honetan, nire amak dioenez 4 urterekin hasia nintzen hizkiak desberdintzen. Esan dezaket, txiki-txikitatik dudan afizio bat dela.

Nire gazte denboran orduak eta orduak igarotzen nituen liburutegian, izan ere, ondo aukeratu behar izaten nuen zein liburu eraman etxera bertan zegoen altxorraz goza–tzeko. Egia da denetik irakurtzen dudala, bai maitasunezko eleberriak, bai fikziozko literatura ere. Horrez gain, amari ere asko gusta–tzen zaio irakurtzea eta etxean hainbat liburu ditugu. Agian odoletik datorkit zaletasun hau. Berak dio orri batzuen atzean hamaika pasarte, istorio… baino gehiago daudela eta askotan, ohartu gabe, liburuek harrapatu egiten gaituztela. Hain da zirraragarria liburuek ezkutatzen dutena, ezen orduak eta orduak igarotzen baitira ustekabean.

Hala ere, batzuek diote ez zaiela gustatzen irakurtzea, eta, nire iritziz, hori diotenak ez dira ohartu zer sekretu dagoen horietan. Gainera, esaten dute pereza ematen dietela irakurtzeak eta nahiago dutela denbora beste zerbaitetan igarotzea. Jakingo balute zenbat duten galtzeko… Bestalde, niri irakurtzea gustatzen zait, lehen aipatu dudan bezala, liburuak harrapatu egiten gaituztelako eta esango nuke hau dela puntu garrantzitsuena liburu bat gustatzeko. Irakurtzen hasitakoan beste mundu batera noala iruditzen zait. Paperezko orri hauek lasaitzen eta zenbait jokabideren aurrean nola erantzun beharko nukeen ere pentsarazten didate.

Hau guztia esanda, animatuko al zinateke zu ere irakurtzen hastera? Ziur nago ez zinatekeela damutuko. Laster arte, lagun!

Naroa Aiertza Bastida Batx2A gela

ikasten 55
Urola ikastola BHI

Ekoizpenak

DBH 1EKO IKASLEAK KOMIKIETAN TREBATZEN

ikasten 56
BHI
Urola ikastola
2. hiruhilekoan komikiak landu dituzte Urola Ikastolako DBH1eko ikasleek. Hona hemen DBH1A gelako bi taldek egin dituzten lanak. Ez zaie talenturik eta irudimenik falta.
ikasten 57
BHI
Ekoizpenak Urola ikastola

Ekoizpenak

LAGUNTZA GELA: METODOLOGIA DESBERDINEN ERABILPENA

Testu-liburu nahiz ordenagailuez at badaude hezkuntzaren arloan erabilgarri izan daitezkeen beste hainbat metodo. Batzuetan, ibilbide edo estrategia alternatibo egokia aukeratzea izan daiteke gakoa. Ikasle bakoitzaren interesei erreparatuz, beste diziplina edo arlo batzuen bitartez, gainerako ikasleek barneratu duten materia ulertzera irits daitezke ikasle hauek ere. Kasu honetan, arte plastikoan erakusten duten trebetasunaz baliatuz, unibertsoa bere izate “abstraktutik” urrundu eta zerbait ulergarrian bilakatzea lortu dugu eskulan honen bitartez.

Gure proiektuarekin lotuta, aurtengo inauterietan, untxitxoak izan gara. Pepito untxia bezela, basora joan gara jolastera.

Oso gustora ibili gara!!

58
ikasten
Urola ikastola BHI Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH 02.maila
HH02

EMOZIOAK

Kaixoooo!

Egunerokotasunean sentitzen ditugun emozioak ezagutzen hasi gara, horretarako “koloretako munstroa” eta hainbat ipuin, jolas, dantza, kantak eta erlajazioa egin ditugu.

EMOZIOEN TERMOMETROAN momentu bakoitzean nola sentitzen garen hausnartzen lagundu digun tresna bat izan da. Etxean ere erabil daitekeena.

ikasten 59
Ekoizpenak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH 03

Ekoizpenak

HH04 GORPUTZA

HH04ko haurrek oraingo hiruhilekoan gorputzaren inguruan hainbat gauza ikasi ditugu, hezurren izenak, organuen izenak eta funtzioak . Eskulan ezberdinak ere egin ditugu, mediku izatera jolastu eta beste lan batzuk.

Hona hemen adibide batzuk.

HH04 MEDIKUAREN BIXITA

Haurrek zekitena ere azaldu zioten eta jolasaldi polita eduki genuen.

Hurrengo urteetan mediku asko izango ditugu! Mila esker Uxue Bolinaga.

60
ikasten
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila Xabier Munibe ikastolako lau urtekoak giza gorputza lan–tzen aritu gara eta gaia borobiltzeko medikua den guraso baten bixita izan genuen. Aukera paregabea izan zen organo batzuk bertatik bertara ezagutzeko eta beraien fun–tzioak ikasteko. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04

Ekoizpenak

HH05: DINOSAURIOAK

Dinosaurioen proiektua oso dibertigarria izan da. Besteak beste, robotikako Blue Boot-arekin bikoteak osatu, dinosaurioak neurtu, sumendia egin dugu eta arrautzetatik dinosaurio txikiak jaio zaizkigu: Max, Mili, Tinber…

ikasten 61
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05

Ekoizpenak

ETA HANDIA EGITEN NAIZENEAN ZER?

ikasten 62
Galdera honi erantzuteko asmoz, hiruhileko honetan, lanbide ezberdinak ezagutu ditugu gelan. Arratsalde batez herrian zehar ibili gara eta konturatu gara gure herrian lanbide ezberdinak daudela: postariak, zerbitzariak, ileapaintzaileak, okinak, baserritarrak, taxi-gidariak… Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH1

Ekoizpenak

MAKINAK ETA ASMATZAILEAK

Azken hilabete hauetan makina eta asmatzaileei buruz jardun gara buru-belarri.

Gauzak horrela, makina sinple eta konplexuak bereizten, zein energi motari esker funtzionatzen duten, historian zehar izan duten aldaketa eta abar lantzen aritu gara.

Asmatzaile desberdinen inguruko biografiak ere landu ditugu. Honekin batera, historian zehar emakume asmatzaile pila bat egon direla ere konturatu gara, liburuetan oraindik ere gizonezkoak nagusitzen diren arren. Ikasle bakoitzak bere irudimenari esker, material berziklagarriak erabilita makina desberdinak egiteko aukera izan du.

Eta hau guztia, Azpeitiko tren museoko irteera pedagogikoarekin borobildu genuen.

Eguraldia lagun, mundial pasatu genuen!

ikasten 63
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH2

Ekoizpenak

ikasten 64
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3
ikasten 65
Ekoizpenak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3

Ekoizpenak

EUSKAL HERRIA POLITIKOA ETA FISIKOA

Hiruhileko honetan Euskal Herriko ezaugarri politiko eta fisikoen inguruan lan egin dugu. Probintzia eta hiriburuen mapa aztertu dugu, hainbat mendi eta ibairen izenak eta kokalekua ikasi ditugu eta klima ezberdinen

ezaugarriak bereizi ditugu. Klimari dagokionez ikerketa lan bat egin dugu, informazioa bilatu eta ondoren muraletan jarri dugu ikasitako guztia.

66
ikasten
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH4

Ekoizpenak

LH5: MATERIA

Hiruhileko honetan zientzialariak izan gara. Esperimentu anitz egin ditugu materiaren ezaugarriak, propietateak eta bitxikeriak ezagutzeko.

AZADUTAKO HIPOTESIAK:

Ura iragazkitik pasatuko da eta lurra iragazkian geldituko da materialak bereiziz.

PROZEDURA

(pausoz pauso)

Ontzira lurra eta ura bota eta nahastu.

ONDORIOAK

Substantziak bereizi egiten dira, lurra iragazkian gelditzen da eta ura ontzira joaten da. Beraz, hipotesia bete egin da.

ikasten 67
Danel
Itsasne
Omar
DATA: 2022/02/16 TALDEKIDEAK:
Aldalur,
Mendizabal, Aitana Chaves,
Dibane HELBURUA: Nahasketako materiala berreskura daiteezken jakin. MATERIALA: ontzia, ura, lurra, iragazkia.
2.
1.
Nahastea iragazkitik pasatu.
ESPERIMENTUA: Bereiz al daiteke ura eta lurra?
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5

Ekoizpenak

Xabier Munibe txotxongilo topaketak

Hiruhileko honetan, eskolako gaztetxoenentzat txotxongilo emanaldiak prestatu eta aurrera eraman ditugu LH5. mailako ikasleok.

Antzezlanen oinarria, proiektuaren gaia izan dugu, materia. Biografia testu motak landu ditugu eta hainbat zientzilarirenak teatro testura moldatu ditugu. Aldi berean, txotxongiloak eta antzerki bionboa sortu ditugu.

ALBISTEA

ENERGIA MOTA BERRI BAT AURKITU DUTE ARGENTINA ETA

BRASIL ARTEKO MUGAN

Energia mota berri bat aurkitu dute, Paloure izenekoa, Argentina eta Brasil arteko mugan. Zientzialarien ustez, oso garrantzisua izango da energia mota hau etorkizunean

Aurreko asteartean, 2022ko otsailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzako esploratzaile talde batek “Cataratas del Iguazu”n Bradeiro izeneko mineral bat aurkitu zuten. Kontua da Bradeiro minerala energia mota ezezagun baten enegia iturria dela, Paloure energia motaren iturria. Zientzialarien ustez, oso garrantzitsua izango da energia mota hau etorkizunean.

Zientzialariek jakin dute mineral mota hau “Cataratas del Iguazu”n bakarrik dagoela.

Energia iturri hau berriztagarria da, hau da, ez du ez kutsatzen ezta amaitzen ere. Energia mota honek dituen propietate arraroei esker, teknologia berri bati hasiera emango dio. Teknologia berri honetan, telegarraioa da nagusi. Bitxigileek esan dute Bradeiro minerala bitxigintzan ere erabiliko dela, oso kolore bereziak dituelako.

68
ikasten
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH6 Aritz Soraluze Uzkudun (LH6)

Ekoizpenak

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Brasilko gobernuak eta Argentinakoak akordio bat sinatu dute. Akordio honek hor dagoen mineral honen kantitatearen herena emango diola herrialde bakoitzari zehazten du. Baita Errusia eta Ukraniako kontuarengatik, Errusiari ezin izango diotela Bradeiro bat ere saldu.

Urkulluk egin duen deklarazioak halaxe zioen: “Paloure energia oso baliotsua da, halaxe esan didate zientzialariek, baina nik, Urkullu jaunak, hasiera batean, Euskadin dagoen herri bakoitzari doan 10kg Bradeiro emango dizkiot”. Gainera, esploratzaile taldeko kide bakoitzari Bradeirozko lepoko bat oparituko dio Urkulluk, 500 € baloratua.

Bradeiron prezioa oso handia da, 5€/g. Bitxigileek esan dute 2023rako gutxi gorabehera 2,50 €/g izango dela.

Herrialde asko Bradeiro erostea pentsatzen ari dira, Frantziak, Alemaniak, Inglaterrak, Estatu Batuak… Baina, Espainiarrak nahiko azkar dabiltza eta 2.000 kg Bradeiro erosi nahi dizkio Euskadiri 1.500.000 €-tan.

ALBISTEA

Laida Onaindia (LH6)

KOTXE ELEKTRIKOAK SU HARTU DU

Su hartu du kargatzen ari zela San Martìn auzoan

2022ko otsailaren 1an, goizeko 7:00ak aldera, sutea egon da, Azkoitian, San Martìn auzoan. Kotxe elektriko batek su hartu du kargatzen ari zela. Autoaren jabea Malen Beitia neska gazte bat da.

Suhiltzaileek esan dutenez, sutea nahita eragindakoa izan zen. Zorionez, ez zen hildakorik egon ezta zauriturik ere. Poliziek badakite nortzuk izan diren: Juan Manuel eta Juan David.

Gaur goizeko 9:11an poliziek Juan Manuel eta Juan David atxilotu egin dituzte, eta 100.999 euroko izuna jarri diote.

Sutearen argazki bat. 2022/02/24

Itxura denez, Juan Manuel eta Juan Davidek sua eman diote Malen Beitiak izugarrizko zarata ateratzen zuelako eta ez zietelako lo egiten uzten.

Sutea metxero batekin izan da. Suhiltzaileek deia jaso dutenean, ahalik eta azkarren joan dira. Badaezpada, ambulantzia ere joan da bertara.

Autoari kapota eta tripak aldatu egin behar zaizkio, eta segurunez, gurpilak ere bai. Suteak 10 minutu inguru iraun du.

ikasten 69
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH6 Cataratas del Iguazu Paloure energia motaren iturria (Bradeiro minerala)

Ekoizpenak PLACA SOLAR

1.- Biografía: Charles Fritts

Charles Fritts nació en el año 1850 en Estados Unidos. Unos años más tarde, en 1883, inventó la primera célula fotoeléctrica de la historia. Conseguiría formar el efecto fotovoltaico, un artículo que se convirtió en el origen de las actuales placas solares. El desconocido inventor murió en el año 1903.

2.- Proceso: Placa solar

En 1873, Willoughby Smith descubrió que el selenio podría funcionar como fotoconductor.

Tan solo tres años después, en 1876, William Grylls y Richard Evans aplicaron al selenio el principio fo-

tovoltaico descubierto por Becquerel. Ellos registraron que el selenio podría generar electricidad al quedar expuesto a la luz.

Casi 50 años después del descubrimiento del efecto fotovoltaico, en 1883, Charles Fritts creó la primera celda solar de selenio funcional. Esta celda solar fue una precursora principal de la tecnología usada hoy en día.

3.- Descripción: Placa solar

Un panel solar es el dispositivo que aprovecha la energía del sol para hacer electricidad o calor. Los paneles solares están formados por numerosas celdas que convierten la luz solar en electricidad.

Las celdas a veces son llamadas células fotovoltaicas. Estas dependen del efecto fotovoltaico porque la energía lumínica produce cargas positivas y negativas. Los materiales para las celdas solares normalmente son de silicio cristalino o arseniuro de galio.

ikasten 70
ASMATZAILEAK
Ane Illarramendi (LH6)

4.- Evolución: Placa solar

La evolución de la energía solar ha sido una empresa lenta pero valiosa. En 1954, tenía una potencia de 20W y hoy en día tiene una potencia de 270W. Y además tienen un 14% más de eficiencia las placas solares de hoy en día que las del año 1954.

5.- Curiosidades:

ASMATZAILEAK

Algunas de las curiosidades sobre la energía del sol y de la placa solar son que China es el líder mundial en energía solar y la energía solar es la fuente de energía más rápida de desplegar.

EL RAYO LÁSER

EL RAYO LASER

1. Biografía de Theodore Harold Maiman

Theodore Harold Maiman nació en Los Ángeles el 11 de julio de 1927.

Fue un físico judío norteamericano. Asistió a la Universidad de Colorado en la que recibió un B.S. (Licenciatura en Ciencias) en ingeniería física en 1949. En 1951, recibió un M.S. (Maestro en Ciencias) por su trabajo en ingeniería eléctrica y un Ph.D (Doctor en Filosofía) en física en 1955.

Maiman falleció el 5 de mayo de 2007 en Vancouver a los 79 años de edad.

ikasten 71
Ekoizpenak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH6

2. Hallazgo del rayo láser

El rayo láser usaba un rubí rosa bombeado por una lámpara de flash que producía un impulso de luz coherente. Desde el descubrimiento de la emisión estimulada por Albert Einstein en 1916, a los trabajos de Charles Townes en 1958 y el hallazgo del máser óptico, el rayo láser ha cambiado nuestra vida de manera importante.

Ekoizpenak

3. El rayo láser

Cualquier láser contiene al menos tres elementos fundamentales: un medio activo, un sistema de bombeo y una cavidad resonante. El medio activo es el material que emite la luz. El sistema de bombeo excita el láser. Y la cavidad resonante mantiene la luz circulando a través del medio activo el mayor número de veces posible.

4. La

evolución

del rayo láser

La tecnología láser comenzó con Albert Einstein a comienzos del siglo XX. En 1939 Valentín Fabrikant teorizó el uso de la emisión estimulada para amplificar la radiación. En 1950, Charles Townes, Nikolay Basov y Alexander Prokhorov desarrollaron la teoría cuántica de emisión estimulada y demostraron la emisión estimulada en el microondas.

En 1959, Gordon Gould propone que la emisión estimulada se puede usar para amplificar la luz. Describió un resonador óptico que crea un haz de luz coherente y lo llamó LASER.

En 1960, Theodore Maiman construyó el primer prototipo de trabajo de un láser en Hughes Research. Este láser usa rubí sintético como medio activo y emite un haz de luz de color rojo con un alcance de 694.3nm (nanometro). Y, en 1963, Kuman Patel desarrolló el láser de dióxido de carbono (CO2) en los laboratorios AT&T Bell. Tiene un costo muy inferior y una mayor eficiencia que el de rubí.

5.

Curiosidades del invento

o inventor

- La palabra láser significa Light Amplification by Stimulated Emission of Radiation que en español significa Luz Amplificada por Emisión de Radiación Estimulada.

- El rayo láser también es usado por la NASA para mejorar la calidad de imagen por satélites.

72
ikasten
6
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI ITSASOA GARA!
IKASTOLA XABIER
INAUTERIAK 2022
AZKOITIKO
MUNIBE HLHI

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.