Page 16

ERASMUS+

Erasmus + egitasmoa Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean Crossroads with the future izenburua duen egitasmoak bere azken urtea izango du aurten, Erasmus + europar ikasleen arteko trukaketa bultzatu asmo duen egitasmoaren baitan. Zehazki hiru urteko iraupena izan du eta amaiera jaialdia martxoan izango da Waregemen, herrialde guztietako ordezkaritzarekin.

Aurtengo berrikuntza nagusia, ordea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egingo dugun elkarlana izango da. Waregem eta Sykkylveneko ikasleak gurean direnean, hezkuntza berrikuntzaren gaia ardatz hartuta, blogen erabileraz arituko dira unibertsitatean, bertan formakuntza jasoz.

San Fermin ikastolako trukaketei dagokienez, bi izango dira aurten bisitatuko ditugun herriak: Belgikan kokatutako Waregem hiri flandiarra eta Sykkylven Norvegiako udalerria. Lan metodologiari dagokionez, aurten ere lan talde kooperatiboan oinarrituko dira, herrialde ezberdinetako ikasleak nahasiz aniztasunean lan egiten ikas dezaten.

Bidenabar, Jeronimo de Ayanz zentroan egiten diren ekimenak ezagutzeko bisita egingo dute eta bertan, bereziki zientzietako ikasgaiak zertarako ikasi behar diren erakutsiko diete. Ildo honetan, ikasketa esanguratsuaren garrantziaz solastuko dira hainbat ikerlarirekin praktika, esperientzia pertsonalak eta kritika foroak uztartuz.

Proyecto Erasmus + en colaboración con la UPNA

16

Este año finaliza el proyecto Crossroads with the future dentro del proyecto Erasmus +, cuyo objetivo es el intercambio de alumnado europeo. Ha tenido una duración de tres años y concluirá en marzo con un festival de clausura que se celebrará en Waregem, Bélgica, con representantes de todos los países.

Con todo, la mayor novedad este año consistirá en la nueva colaboración con la Universidad Pública de Navarra, en la que, tomando como eje la innovación educativa, las alumnas y alumnos de Waregem y Sykkylven recibirán formación en la UPNA sobre el uso de blogs, junto con los de San Fermin Ikastola.

San Fermin Ikastola participará este año en dos intercambios a través de los que se visitará la ciudad flamenca Waregem en Bélgica y el municipio noruego de Sykkylven. La metodología de trabajo se volverá a basar en grupos de trabajo cooperativos mediante los que se reunirá alumnado de diferentes países para que aprendan a trabajar en la diversidad.

Asimismo, visitarán el Centro de I+D en Electrónica y Comunicaciones Jerónimo de Ayanz de la Universidad Pública para conocer sus iniciativas y para entender cual es la finalidad del aprendizaje de las materias de Ciencias. Allí, podrán conversar con quienes se dedican a la investigación sobre la importancia del aprendizaje significativo, aunando la práctica con las experiencias personales y los foros críticos.

orria sanferminikastola.eus

Profile for San Fermin Ikastola

Orria 47  

Advertisement