Page 1

orria

47.

zenbakia - 2018 abendua sanferminikastola.eus

HH ERAIKIN BERRIA

Etorkizunari begirako eraikina Haur Hezkuntzarako

AUZOLANA

Un patio desde la Pedagogía de la Confianza

EUSKARALDIA

Euskararekin bat egin dugu ikastolan

BATXILERGOAN PROIEKTUKA LANEAN

Greziari buruzko Elkartasun Gida

AMAIA REMÍREZ Y RAÚL DE LA FUENTE

autores de la película “Un

día más con vida”


47.

zenbakia - 2018 abendua sanferminikastola.eus

aurkibidea Haur Hezkuntzarako Eraikin Berria ........... 3-8 Konfiantzaren Pedagogiartik etorkizunari begira

Patioa eraldatzeko Auzolana .................. 9-11 Desde el trabajo de grupo, al servicio de la pedagogía

1. Batxilergoan, proiektuka lanean ............ 12-13 Greziari buruzko euskarazko Elkartasun Gida

Euskaraldia ........................................... 14-15 Euskaraldiarekin bat egin dugu ikastolan

Erasmus+ ikasle trukaketa ........................ 16 Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean

TBL .......................................................... 17 Aprendizaje basado en el pensamiento

Laburrak .............................................. 18-19 Ikasle ohia ................................................. 20 Erkuden Txokarro

Amaia Remírez y Raúl de la Fuente ...... 21-22 Entrevista a los autores de “Un día más con vida”

Euskararen txokoa .................................... 23

San Fermin Ikastola Iruñeko errepidea, 7 31190 Zizur Txikia (Nafarroa) Tel.: 948 18 39 03 Fax: 948 18 39 02 sfermin@ikastola.net sanferminikastola.eus Diseinua, maketazioa eta publizitatea Xabier Iriarte eta HEDA Comunicación S.L. Imprimaketa Gráficas Alzate

ZZZODPXJXLURDUUDFRP ODPXJXLURDUUD#LQIRQHJRFLRFRP


HH ERAIKIN BERRIA

Etorkizunari begirako eraikina Haur Hezkuntzarako San Fermin Ikastolan berritzaileak izan gara betidanik eta, zentzu honetan, udako lanen ondoren, ikasturte hasieran inauguratu genuen eraikina helburu horri loturik doan egitasmoa izan dela esan daiteke. Haur Hezkuntzan eskainiko ditugun espazio berriak dira, eta prozesu luze baten ondorio direla esan daiteke, hain zuzen pedagogiak eta hezkuntzak espazioekin duten harremana aztertzeko burutu dugun hausnarketa prozesua. Ibilbide hori 2011. urtean abiatu zen, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eraikina eraberritu eta 3 urtekoen gune berria diseinatzeari ekin genion garaian. Hasieratik oso argi izan genuen espazio berriek XXI. mendeko hezkuntza eskakizun berriei erantzun beharko lieketela eta hauek pedagogiaren zerbitzura egon behar zirela. Ikuspegi hori 2013tik aurrera burutzen ari garen obra ezberdinetan txertatzen ari da, besteak beste, aurretik aipatutako bi egitasmo horietan eta baita ikasturte hasieran zabaldu genuen Haur Hezkuntzako eraikin eraberrituan ere. Zentzu honetan, aipagarria da, bidenabar, hausnarketa prozesu honetan izan den parte hartze zabala, bai ikastolako profesionalen aldetik eta baita gurasoen aldetik ere. Kasu honetan, ezagutzaren auzolana antolatu baita, guraso horietako asko arkitekturaren eta eraikuntzaren alorreko profesionalak baitira. Aurretik, baina, 2011. urtean, hainbat ikastetxe bisitatzen hasi ginen, gure betiko lan moldeari jarraituz, praktika onetatik ere ikasteko. Iru-

Ăąeakoak ez ezik, Euskal Herriko beste hainbat toki bisitatu genituen, baita Kataluniako ikastetxeak, haurtzaindegiak edota unibertsitate ezberdinetako eraikinak ere. Horietan ere partaidetza zabala izan zen: zuzendaritzako kideak, juntakideak, arkitektoak, irakasleak.. Ikerketa lan handia egin da denbora luze honetan eta prozesua, teknikoki nahiz giza ikuspegi batetik, kalitate handikoa izan dela esan daiteke.

Konfiantzaren pedagogiari lotutako prozesua Prozesu honen ardatza Konfiantzaren Pedagogian kokatu beharra dago eta zentzu honetan egindako ibilibidea luze bezain aberatsa izan da San Fermin Ikastolarentzat. Lehenik hain zuzen pedagogia honetan ere murgilduta zegoen Arizmendi Ikastolarekin harremanetan hasi ginen eta, jakina, honen guztiaren ideologoa izan den Rafael Cristobal psikiatrarekin ere. Hurrengo geldiunea Lekeition izan genuen, bertan burutu baitziren 2014. urteko udaberrian Konfiantzaren Pedagogiaren I. Topaketak. Hain justu urte horretako udan burutu genuen Haur Hezkuntzako 3 urtekoen gela berrien eraikina, eta, hurrengo ikasturtean, berriz, irakaslegoaren formakuntza arlo honetan. Gurean, ordea, diseinu propio bat sortzeari ekin genion, hau da, Konfiantzaren Pedagogiaren onurak gurera ekarri, aztertu eta 4 eta 5 urtekoen geletara nola ekar genitzakeen pentsatzen hasi ginen. Testuinguru honetan, eta gure ikastolaren 50. urteurrenaren harira IruĂąeko Kondestable Jauregian Konfiantzaren Pedagogiaren Jardunaldiak antolatu genituen 2016an. Zalantzarik gabe, prozesu luze bezain aberatsa izan da, eta oraindik ere bizirik dirau, etengabeko prozesua elikatzen. Izan ere, gure izaera kooperatiboari eutsiz martxan jarritako ezagutzaren auzolan honek lanean jarraitzen baisanferminikastola.eus orria

3


HH ERAIKIN BERRIA

tu, arlo honetan ere berrikuntzan eta innobazioan sakontzeko.

Hormak botatzea baino askoz ere gehiago HHko eraikin berrrian sortutako espazio berrien ezaugarriei erreparatuz, hauen balioaniztasuna eta malgutasuna nabarmendu beharko lirateke lehenik, hain zuzen proposamen eta taldekatze ezberdinak ahalbidetzen dituzten espazioak, irekiak eta diafanoak. Baina Konfiantzaren Pedagogiaren zerbitzura dauden espazioak sortzea hormak botatzea baino askoz ere gehiago da. Nagusiki, umearen begirada gailendu baita hauen diseinuan, hauen gaitasunekiko konfiantzan. Umea erdigunean

jarrita, ikaskuntza aktiboa da bultzatu nahi dena eta, horretarako, espazio aktiboak sortu beharra zegoen: haurraren oinarrizko beharrei erantzuteko, haurren izaera anitzak kontuan hartzeko. Behar sozialei erantzuteko, adibidez, segurtasuna eta abentura maila berean eskaintzen dituen espazioetan pentsatu da, espazio handiak eta irekiak baina era berean txikiak eta goxoak izan zitezkeenak. Hauek sozializaioa eta autonomia modu berean garatzeko aukera eman dezaketela sinetsita, haurrak bere garapen prozesua egiteko espazioak garatzen saiatu gara, harreman afektiboak lagun ditzaketen txokoekin batera. Behar kognitiboei erantzuteko berriz, imitazioa eta sormena garatzeko guneetan pentsatu da, miatzeko, arakatzeko, esperimentatzeko aukera eskaintzen dutenetan eta, era berean, eraldatzeko eta eraikitzeko ere balio dezaketenak.

,QVWDODFLRQHV\UHSDUDFLRQHV GHDOWD\EDMDWHQVLyQ 0DQWHQLPLHQWRLQGXVWULDO &XDGURVHOHFWULFRV 3UR\HFWRV\OHJDOL]DFLRQHV

,QVWDODNXQW]DHWDNRQSRQNHWDN JRLHWDEHKHWHQWVLRHWDQ ,QGXVWULDQPDQWHQLPHQGXD .RDGURHOHNWULNRDN 3URLHNWXDNHWDOHJH]WDSHQDN

4

orria sanferminikastola.eus


HH ERAIKIN BERRIA

Eta behar fisikoei erantzuteko azkenik, mugimendua eta atsedena ongi uztartuko lituzketen espazioen gaineko hausnarketa eta diseinua egin da, egoera irekiak eskaintzen dituzten material eta instalazioak eskainiz, sikomotrizitate natural eta bat-batekoa pizten duten guneak sortuz. Taldekatze egoera ezberdinak ere kontuan hartu izan dira, erreferentziazko taldea eta komunitate osoarekin aritzeko espazio malguak sortu baititugu. Norbanakotik sozializaziorako jauzia eman dezaten, egoera anitzetara ongi moldatuko diren espazio malguak.

Espazio ireki eta gardenek ere protagonismoa dute eraikin berrian, dena begibistan izateak helduaren ikuspegi zabalagoa ahalbidetzen baitu, bakea eta giro atseginak Konfiantzaren Pedagogiari habi ezin hobea eskainiz. Horma zuriak, pasabideen bazterketa, akustika zaindua, haurren begiradara eta neurrira egokitutako altzariak, autonomia ahalbidetzen duen komunen erdiko disposizioa, patiorako sarbideak errazten dituen egitura‌ Abar luzean pentsatu da heziketa proiektuaren neurrira pentsatua eta eraikia dagoen Haur Hezkuntzako espazio berria sortzerakoan.

sanferminikastola.eus orria

5


UNIBERTSITATEEKIN ELKARLANEAN / COLABORANDO CON LAS UNIVERSIDADES

6

orria sanferminikastola.eus


HH ERAIKIN BERRIA

Un edificio orientado al futuro para EducaciĂłn Infantil En San Fermin Ikastola siempre hemos apostado por la innovaciĂłn en el ĂĄmbito educativo y el edificio que inauguramos a principios de curso, tras las obras realizadas en verano, sin duda podemos situarlo en esa lĂ­nea. Se trata de un nuevo espacio para EducaciĂłn Infantil que hemos diseĂąado tras un largo proceso de reflexiĂłn en torno a los espacios y su relaciĂłn con lo educaciĂłn y la pedagogĂ­a. Todo parte de un proceso de reflexiĂłn, que comenzĂł en 2011, tras el cual acometimos primero la obra de Secundaria y Bachillerato, al tiempo que iniciamos el proceso de creaciĂłn de las nuevas aulas de 3 aĂąos. Desde el principio tuvimos claro que los nuevos espacios debĂ­an responder a las necesidades que plantea la enseĂąanza del siglo XXI y que estos debĂ­an estar al servicio de la pedagogĂ­a. Dicho enfoque se estĂĄ integrando en las diferentes obras que venimos realizando desde 2013, como, por ejemplo, en los dos proyectos mencionados y en el edificio renovado que inauguramos a principios de curso. Asimismo, cabe destacar que el proceso ha contado con una amplia participaciĂłn tanto de profesionales de Ikastola, como de madres y padres que, en este caso, han aportado el auzolan del conocimiento, ya que muchos de ellos eran expertos y profesionales de la arquitectura. Asi, en 2011, siguiendo nuestro proceder habitual, empezamos a visitar diversos centros escolares para aprender de las buenas prĂĄcticas. Visitamos varios espacios educativos de IruĂąea y del resto del PaĂ­s Vasco, asĂ­ como de CataluĂąa, cuyas prĂĄcticas en este ĂĄmbito nos parecĂ­an interesantes. La participaciĂłn de profesionales de Ikastola junto con la de padres y madres fue intensa durante dicha fase, y se realizĂł una gran labor de investigaciĂłn, por lo que puede afirmarse que este proceso se ha realizado con una gran

calidad tĂŠcnica y humana en la que la implicaciĂłn en ese auzolan ha sido decicisiva.

Un proceso vinculado a la PedagogĂ­a de la Confianza El eje de este proceso lo constituye la PedagogĂ­a de la Confianza y el camino recorrido en ese sentido ha sido extenso y fructĂ­fero para San Fermin Ikastola. En primer lugar, nos pusimos en contacto con Arizmendi Ikastola, centro que practica dicha pedagogĂ­a, y, por supuesto, con el psiquiatra Rafael Cristobal, ideĂłlogo de todo el planteamiento. La prĂłxima parada fue en Lekeitio, donde se celebraron los I. Encuentros de la PedagogĂ­a de la Confianza, en primavera de 2014. Precisamente ese verano se concluyĂł el edificio de las nuevas aulas de 3 aĂąos de EducaciĂłn Infantil y durante el siguiente curso se realizĂł la formaciĂłn del profesorado en ese ĂĄrea. Con todo, emprendimos la creaciĂłn de un diseĂąo propio: tras incorporar los beneficios de la PedagogĂ­a de la Confianza y analizarlos, nos pusimos a pensar cĂłmo podĂ­amos incorporarlos a las aulas de 4 y 5 aĂąos. En ese contexto, y con motivo de la celebraciĂłn del 50 aniversario de nuestra ikastola, organizamos en 2016 las Jornadas de PedagogĂ­a de la Confianza en el Palacio del Condestable de Pamplona. Sin duda, ha sido un proceso largo y enriquecedor, que aĂşn hoy continĂşa vivo y en desarrollo. Y es que el auzolan

(;&$9$&,21(6

,(59,'( &&DSDUURVR²7$)$//$ 1DYDUUD

7IQR²0yYLO FLHUYLGH#FLHUYLGHFRP sanferminikastola.eus orria

7


HH ERAIKIN BERRIA

del conocimiento que iniciamos en torno a la reflexión de los espacios al servicio de la pedagogía continúa trabajando para seguir profundizando en la innovación, también en este ámbito.

Mucho más que derribar paredes Los nuevos espacios creados en el edificio de Educación Infantil destacan ante todo por su polivalencia y flexibilidad, al tratarse de espacios abiertos y diáfanos que posibilitan diferentes propuestas y agrupamientos. Pero la creación de espacios al servicio de la Pedagogía de la Confianza supone mucho más que derribar paredes. Lo que prevalece en su diseño es la mirada infantil y la confianza en sus capacidades. Poniendo a las niñas y niños en el centro, se desea impulsar el aprendizaje activo para lo que había que crear espacios activos y acogedores que respondiesen a las necesidades de la infancia y tuviesen en cuenta su diversidad. Para responder a las necesidades sociales, por ejemplo, se ha pensado en espacios que ofrecen el mismo nivel de seguridad y de aventura: espacios amplios y abiertos, pero que pueden resultar también pequeños y acogedores. Con el convencimiento de que pueden darles la oportunidad de desarrollar tanto su socialización como su autonomía, e incluyendo rincones que favorezcan las relaciones afectivas. Por otro lado, para responder a las necesidades cognitivas, se ha pensado en espacios para cultivar la imitación y la creatividad, que permitan indagar, explorar y experimentar y que sirvan, al mismo tiempo, para transformar y construir. Y, por último, para dar respuesta a sus necesidades físicas, se ha llevado a cabo una reflexión y diseño en torno a espacios en los que se pudiera combinar adecuadamente el movimiento y el descanso, ofreciendo materiales e instalaciones que propician situaciones abiertas y creando entornos que fomentan la psicomotricidad natural y espontánea.

8

orria sanferminikastola.eus

Por otro lado, también se ha querido posibilitar diferentes agrupamientos, para lo que hemos creado espacios flexibles que permiten estar tanto con el grupo de referencia, como con toda la comunidad, y que funcionen en diversidad de situaciones para que los niños y niñas den el salto desde su individualidad a la socialización. Los protagonistas del nuevo edificio son los espacios abiertos y diáfanos. Al estar todo a la vista, la persona adulta tiene una perspectiva más amplia, y la paz y el ambiente agradable que se crean son inmejorables para la Pedagogía de la Confianza. Paredes blancas, ausencia de pasillos, una cuidada acústica, mobiliario adecuado a la mirada y al tamaño de las y los niños; la disposición central de los váteres que favorece la autonomía, la estructura que facilita los accesos al patio… Son innumerables los aspectos que se han tenido en cuenta en este nuevo espacio, pensado y construído a la medida del proyecto educativo.


AUZOLANA

Un patio desde la Pedagogía de la Confianza Cuando en la primavera de 2018 un grupo formado por profesorado, familias, cuidadoras y miembros de dirección de la ikastola, decidió emprender el proyecto de cambiar el patio, estaba claro que nos planteabamos un gran reto en el que no solo primarían los aspectos físicos y estéticos de la transformación de esos espacios, sino también los pedagógicos. Para ello, el profesorado de Infantil y Primaria realizó un análisis que se fundamenta en la Pedagogía de la Confianza y que tiene en cuenta diferentes aspectos como, por ejemplo, la perspectiva de género, algo muy necesario para crear espacios donde el alumnado pueda desarrollar todas sus habilidades y poder identificar y corregir los desequilibrios que se den en este sentido. En general, se ha trabajado sobre un nuevo concepto de patio, ya que el juego constituye una actividad esencial en nuestro desarrollo. Desde ese punto de vista, se ha tratado de ahondar en unos espacios que se se conviertan en elementos integrantes de nuestra actividad educativa en la ikastola. Se intenta así que el patio entre en el aula y viceversa, es decir, se pretende interrelacionar el edificio con el patio. Otro de los aspectos a tener en cuenta en este marco pedagógico ha sido el de crear unos espacios activos y

saludables donde respetemos la naturaleza de nuestro alumnado. Unos espacios versátiles en los que puedan darse tanto el movimiento como el reposo, la seguridad como la aventura, la sociabilidad y la autonomía, la imitación o la creación… En este sentido, se han utilizado objetos materiales e instalaciones que pongan al alumnado ante situaciones abiertas, animando así la psicomotricidad natural y espontánea, sobre todo en los más pequeños. Se ha pretendido, además, crear espacios que favorezcan los juegos conjuntos. Aquellos que sirven para compartir y no competir. Y también espacios ecológicos y sostenibles, comprometidos con la naturaleza, con su cuidado y su respeto. En definitiva, hemos diseñado un patio que debe satisfacer las necesidades cognitivas, físicas y emocionales de nuestro alumnado. Y lo hemos hecho en auzolan, gracias a la colaboración y el trabajo de muchas personas que se han implicado en este proyecto. sanferminikastola.eus orria

9


AUZOLANA

10

orria sanferminikastola.eus


AUZOLANA

Auzolanean jolastokiak eraldatuz San Fermin ikastolan, zorionez, espazio handiak eta zabalak ditugu jolastokirako. Ingurua ere lagun dugu, naturaz inguraturik baikaude eta hiritik hurbil gainera. Hori guztia kontuan hartuta, patioaren eraldaketa bat bultzatu beharra aspaldiko hausnarketa zen profesionalen artean, espazio handiak ziren arren, ikuspegi hezitzaile batetik hainbat hutsune ere nabarmenak zirelako. Honela, 2018ko udaberrian, kide anitzez osatutako lan taldea sortu genuen: Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak, zuzendaritzako kideak, gurasoak, patioko langileak… Lehenik eta behin, hausnarketa prozesu bat burutu genuen: zertara jolasten dira gure haurrak, zein espazioetan… Modu honetara, eta Konfiantzaren Pedagogia ardatz hartuta, San Fermin Ikastolako Jolastokiaren marko pedagogikoa idazteari ekin genion. Zehazki zer egin behar genuen jakiteko hamaika ideia atera ziren gure artean, baina beste hainbat toki ere bisitatu edo ikertu genituelako. Finkatu ondoren, horren guztiaren diseinuari, material hautaketari eta abar… Eta aurtengo ikasturtean behintzat, zenbait gauza aurrera aterako genituela adostu genuen, kasu honetan Auzolanaren bitartez. Auzolanaren eguna iritsi baino lehen, ordea, hamaika bilera burutu behar izan ziren familiak honen garrantziaz jabetu zitezen. Arlo horretan, bereziki aipagarria da Parte

Hartze Batzordearen inplikazioa, sare eraginkorra sortu baitdute familia guztiengana iristeko eta egitasmo honen garrantziari buruzko sentsibilizazio lanketa egiteko. Auzolana bera planifikatzeko batzorde berezi bat sortu zen hainbat gaietan adituak ziren gurasoak koordinatzeko (margolariak, arotzak…), zein egunaren antolakuntzari zegozkion hainbat kontu lotzeko (aparkalekuak, hamaiketakoa…) ere. Eguraldiak ez zuen bereziki lagundu, hotz esnatu baitzen eguna, baina bertan izandako lagunen epeltasun, gogo eta lanerako umore onak, erabat goxatu zuten giroa. Egia esan, sekulakoa izan zen, 200 bat familiek parte hartu baitzuten. Adarrez osatutako zirkuitoak, hondarrerako txokoa, neumatikoen gunea, arbelak, egurrezko etxolak, rokodromoa, garbiketa, hamaiketakoa, haurren animazioa, Euskaraldia… Lan ugari zeuden egun bakarrean egiteko baina denak atera genituen aurrera. Auzolanean aritzeak beti bezala gauza asko erakutsi dizkigu, baina batez ere argi ikusi da ilusioarekin lan egiteko ezinbesteko bidea dela. Egitasmo hau denona zela sentitu dugu eta ederra izan da; baina are ederragoa da gure haurrei, elkarrekin, gure eskuekin, gauza handiak egiteko gai garela erakustea. Eskerrik asko, denoi.

sanferminikastola.eus orria

11


BATXILLER 1 PROIEKTUA

Batxilergoan proiektuka lanean

zoietan oinarritu behar izatea, ikasleen interesguneetara iristeko testuingurura loturik dauden oinarrizko konpetentziak garatzeko beharra, hausnarketa bultzatuko duten jardueren gaineko interesa piztu beharra...

Aurtengo ikasturtea berezia izaten ari da Batxilergoko 1. mailan, PBLn (Problem-Based Learning) oinarritutako egitasmoari heldu baitzaio. 70eko hamarkadan, Kanadan, Osasun Zientzietako McMaster Unibertsitatean hasi ziren metodologia hau erabiltzen. Ondotik, medikuntzako curriculumak antolatu zituzten, kasu ezberdinak oinarri hartuta, irtenbidea aurkitzeko. San Fermin ikastolan, berriz, Proiektuetan Oinarritutako Ikasketan aritzeko arrazoiak, anitzak izan dira, baina, batez ere XXI. mendera begira dagoen gizarte aldagarrian bizi garela kontuan hartuz, irakaskuntzak proposatzen dizkigun erronka berriei aurre egiteko beharra ere sumatzen genuen: IKTen hedapena eta erabilera, errealitatetik hurbil dauden adibide eta arra-

12

orria sanferminikastola.eus

Bestalde, lanean hasi aurretik, beste ikastoletan egindako antzeko esperientziak aztertu genituen, gurean ere PBLn oinarritutako zerbait burutzea gure ikasleentzat motibatzailea izango zela sinetsita. Gauzak honela, lanari ekin genion eta aurten, Batxilergoko 1. maila osoa, proiektu batean murgilduta egon da bi astez, azaroaren bukaeratik abenduaren hasiera arte, Greziako Kultur Gida solidario bat egiteko. Maila honetako ikasleek ikasturte amaieran Ikasbidaia egin behar dutenez, ideia aproposa iruditu zitzaion honen guztiaren diseinu eta antolaketan aritu den tutore taldeari. Alde batetik, bidaian bertan, kasu honetan Grezian, ikusi eta egin behar zutenaren planifikazioan parte hartu dutelako eta, bestetik, elkartasunezko helburua ere bazuelako, egitasmo hau guztia aurrera ateratzeko Zaporeak eta Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkarlanean aritzeko aukera izan baitugu. Proiektu honetan lanean aritzeko oso ongi antolatu dituzte irakasleek ikas saioak. Ikasleak, taldeka antolatutako zeregin ezberdinetan aritu dira Gida aurrera atera ahal izateko eta, eguneroko azken saioan, euren lanaren gaineko ebaluazioa egin dute irakasleekin batera.


BATXILLER 1 PROIEKTUA

“Esan eta ahaztu egiten zait. Erakutsi eta gogoratzen dut. Tartean sar nazazu eta ulertuko dut”. (Txinatar esaera).

Gida hori inprimatzeko bidean dago orain eta honen salmentatik ateratako etekinak erdibanatu egingo dira: erdia errefuxiatuei bideratuko zaie, aipatutako Gobernuz Kanpoko Erakunden bitartez eta gainontzekoa ikasbidaia finantzatzeko baliatuko dute. Orotara 126 ikaslek parte hartu dute egitasmo handi honetan eta oso garrantzitsuak izan dira bertan, hain zuzen proiektuaren erdigunean kokatu diztuztelako irakasleek. Modu honetara, norbanakoaren ekimena eta autonomia bultzatzea helburu zuen dinamika honek, ikerkuntza ahalbidetzea eta prozesu kognitiboak bizkortu ditzakeen dinamikak bultzatzearekin batera. Bide batez, elkarlanari mesede egin dio, interakzioa eta sormena suspertuz, gainera gelan egindakoak lotura zuzena izan du euren errealitatearekin.

“Jakin-minak hezkuntza formalean bizirik irautea mirari bat da”. (A. Einstein).

Trabajo por proyectos en Bachillerato En 1º de Bachillerato se ha realizado un nuevo proyecto fundamentado en el Aprendizaje Basado en Problemas. Durante dos semanas, todos los grupos han trabajado para elaborar una Guía Cultural Solidaria de Grecia, país que visitarán en su próximo viaje de estudios. En dicho

proyecto han contado con la colaboración de las ONG Zaporeak y Alboan. La guía está ahora en la imprenta y los beneficios obtenidos de su venta se destinarán a la financiación tanto de las dos ONG como del viaje de estudios.

sanferminikastola.eus orria

13


EUSKARALDIA

Euskaraldiarekin bat egin dugu ikastolan Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Euskaraldia burutu zen Euskal Herri osoan, hamaika egunez hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat eginez. San Fermin ikastolan ere ekimenean parte hartu nahi izan genuen eta 16 urtetik gorakoentzat aurrikusitakoa bazen ere, gure jardunean bere tokia izan zuen gaiak, besteak beste, ikasleen artean euskara erabiltzeko gogoa eta ahalegina bultzatzeko. Abiapuntua, beraz, azaroaren 23an izan zen, ikastolako ikasle eta irakasle guztiak patioan bildu baikinen euskaraldiari hasiera emateko. Bertan, LHko bi ikasleek pregoia bota zuten, DBHko 1. mailako ikasleek prestatutako bertsoak kantatu zituzten, Batxilergoko ikasle batzuk aurreskua dantzatu eta gainontzekoek gelan sortutako

apaingarri eta txartelekin, euskaraldiaren kanta abestu eta dantzatu genuen. Jarduera polit eta ikusgarria izan zen, ehundaka lagun bildu baikinen bertan. Euskaraldia iritsi aurretik, ekimenean parte har zezaketen gazteek, Batxilergokoek alegia, honen guztiaren gaineko hitzaldiak jaso zituzten ekimen honetako antolatzaileen eskutik eta hain zuzen adin hauetako ikasleak aritu ziren ondoren, DBHko geletan ekimena bera azaltzeko hitzalditxoak ematen. Eukaraldia 16 urtetik goragokoentzat antolatuta zegoenez, gure ikastolan DBHko gainontzeko ikasleekin bestelako dinamika bat bultzatzea erabaki zen, egun horietan zehar euskaraz bizitzeko konpromisoa hartuz. Orotara, 130 ikasle inguruk hartu zuen horretarako idatzizko konpromisoa. Hauen artean, euskaraldiak irauten zuen bitartean soinean eraman zitzaten, txapa

-XOLiQ$UWHDJD

14

orria sanferminikastola.eus


EUSKARALDIA

berezi batzuk banatu ziren, DBHko 4. mailako ikasle batek egindako diseinu polit baten gainean sortuak. Ez zen hau, ordea, adin ezberdinetako ikasleek elkarrekin egindako jarduera bakarra izan. Hilaren 26an, DBHko ikasleak HH eta LHkoen ikasgeletara jo baitzuten elkarrekin euskararen erabilera bultzatzeko, geroago txikienek soinean eramango zituzten dominak egitera. Azaroaren 27tik 30era bitarte, berriz, euskal astearekin

zerikusia zuten hamaika ekimen ezberdin bideratu zituzten HHn eta LHn: Ikastolan kantuz, aretoan kantaldia eginez, euskal tradizioko jolas, ahokorapilo, kantu eta kontakizunak lantzeko jolas-molas taldea, egunero eskulan ezberdina lantzeko “Euskaraz bizi” izeneko tailerra, herri kirolak… Jarduera ugari ikasleen arteko euskarazko elkarrizketak sustatzeko, baina baita euskal kultura eta euskal ohitura bultzatzekoak ere. Bide batez, adin ezberdinen arteko ekintzak eta harremanak sustatzeko oso aproposak izan ziren.

La Ikastola se ha sumado a Euskaraldia Desde el 23 de noviembre al 3 de diciembre, ha tenido lugar Euskaraldia, un ejercicio social para incentivar el cambio de nuestras hábitos lingüísticos y fomentar el uso del euskera en nuestras relaciones cotidianas, al que se ha adherido nuestra Ikastola. Previamente, se impulsaron diferentes dinámicas dirigidas al alumnado de Bachillera-

to para fomentar su participación en esta iniciativa. Por otro lado, del 27 al 30 de noviembre, se llevaron a cabo diversas actividades e iniciativas en torno a la semana del euskera, con el objetivo de impulsar la comunicación en esta lengua en el centro y de promover, a su vez, la cultura vasca.

Badatoz jolasak! Jolas hezitzaileen gida 2018-2019 eskuragarri elkar liburu-dendetan doan.

sanferminikastola.eus orria

15


ERASMUS+

Erasmus + egitasmoa Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean Crossroads with the future izenburua duen egitasmoak bere azken urtea izango du aurten, Erasmus + europar ikasleen arteko trukaketa bultzatu asmo duen egitasmoaren baitan. Zehazki hiru urteko iraupena izan du eta amaiera jaialdia martxoan izango da Waregemen, herrialde guztietako ordezkaritzarekin.

Aurtengo berrikuntza nagusia, ordea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egingo dugun elkarlana izango da. Waregem eta Sykkylveneko ikasleak gurean direnean, hezkuntza berrikuntzaren gaia ardatz hartuta, blogen erabileraz arituko dira unibertsitatean, bertan formakuntza jasoz.

San Fermin ikastolako trukaketei dagokienez, bi izango dira aurten bisitatuko ditugun herriak: Belgikan kokatutako Waregem hiri flandiarra eta Sykkylven Norvegiako udalerria. Lan metodologiari dagokionez, aurten ere lan talde kooperatiboan oinarrituko dira, herrialde ezberdinetako ikasleak nahasiz aniztasunean lan egiten ikas dezaten.

Bidenabar, Jeronimo de Ayanz zentroan egiten diren ekimenak ezagutzeko bisita egingo dute eta bertan, bereziki zientzietako ikasgaiak zertarako ikasi behar diren erakutsiko diete. Ildo honetan, ikasketa esanguratsuaren garrantziaz solastuko dira hainbat ikerlarirekin praktika, esperientzia pertsonalak eta kritika foroak uztartuz.

Proyecto Erasmus + en colaboración con la UPNA

16

Este año finaliza el proyecto Crossroads with the future dentro del proyecto Erasmus +, cuyo objetivo es el intercambio de alumnado europeo. Ha tenido una duración de tres años y concluirá en marzo con un festival de clausura que se celebrará en Waregem, Bélgica, con representantes de todos los países.

Con todo, la mayor novedad este año consistirá en la nueva colaboración con la Universidad Pública de Navarra, en la que, tomando como eje la innovación educativa, las alumnas y alumnos de Waregem y Sykkylven recibirán formación en la UPNA sobre el uso de blogs, junto con los de San Fermin Ikastola.

San Fermin Ikastola participará este año en dos intercambios a través de los que se visitará la ciudad flamenca Waregem en Bélgica y el municipio noruego de Sykkylven. La metodología de trabajo se volverá a basar en grupos de trabajo cooperativos mediante los que se reunirá alumnado de diferentes países para que aprendan a trabajar en la diversidad.

Asimismo, visitarán el Centro de I+D en Electrónica y Comunicaciones Jerónimo de Ayanz de la Universidad Pública para conocer sus iniciativas y para entender cual es la finalidad del aprendizaje de las materias de Ciencias. Allí, podrán conversar con quienes se dedican a la investigación sobre la importancia del aprendizaje significativo, aunando la práctica con las experiencias personales y los foros críticos.

orria sanferminikastola.eus


TBL IDEIA BATZUK

TBL lantegiak: pentsamendu kritiko eta sormenezkoa ernarazteari buruz Zenbait irakasle eta zuzendaritzako kide Thinking Based Learning (TBL) metodoan trebatzen ari dira, metodoaren asmatzailea dutela bidelagun: Robert Swartz filosofo eta doktorea eta Bostongo Massachusetts Unibertsitateko irakasle emeritua. Swartzek (irudiaren erdian) hogeitamar urte baino gehiago daramatza ikasleei pentsatzen nola irakatsi ikertzen.Eskola askok onartu dute oroimena eta buruz ikastea bultzatzen duen irakaskuntza estandarra ez dela oso eraginkorra ikaskuntza sakona eta iraunkorra lortzeko. Lantegietan ikaskuntza metodologia berri bat irakasten zaie partaideei, besteak beste, lau pentsamendu mota ardatz harturik eta kontuan hartuz nola hartzen ditugun erabakiak, nola aztertu informazio-iturriak fidagarriak direnetz edota nola garatzen diren sormenezko ideiak.

Talleres TBL sobre la infusión del pensamiento crítico y creativo Parte del profesorado y miembros de dirección está formándose durante el presente curso en el método Thinking Based Learning (TBL), Aprendizaje Basado en el Conocimiento, de la mano de su ideólogo, Robert Swartz, filósofo, doctor y profesor emérito de la Universidad de Massachusetts, en Boston. Swartz (en el centro de la imagen) lleva más de treinta años investigando sobre cómo enseñar a pensar a los alumnos. Muchas escuelas hoy en día han reconocido que la metodología de enseñanza estándar que enfatiza la memoria y el aprendizaje memorístico, no es eficaz para llevar a un aprendizaje profundo o duradero. Estos talleres se centran en ayudar a los participantes a aprender una nueva metodología de enseñanza, que se centra, entre otros aspectos, en cuatro tipos diferentes de pensamiento, desde la toma de decisiones hasta la evaluación de la fiabilidad de las fuentes de información y el desarrollo de ideas creativas.

sanferminikastola.eus orria

17


LABURRAK

“Sarean Euskaraz” jardunaldietan izan gara Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskara Nafar Institutuaren bidez, Sarean Euskaraz jardunaldiak antolatu zituen azaroaren 6 eta 7an, Baluarten, Iruñeako Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak euskaraz lantzeko helburuarekin. San Fermin Ikastolatik, DBHko 43 ikasle hurbildu ziren bertara goizeko saioetan parte hartzera eta, besteak beste, wiki artikuluen lehiaketan parte hartu zuten, Nafarroako hainbat gaiei buruzko artikuluak idatziz. Aurretik ordea, formakuntza saioa jaso zuten ikasle hauek ikastolan bertan, Iñaki Aldekoaren eskutik. Arratsaldez, jende guztiari zabaldutako lantegiak izan ziren bertan, Baluarten: Musika sortzeko, nahasteko eta zabaltzeko aplikazioen enguruko taillerra, errealitate birtualaren ingurukoa, esparru birtualko harreman afektibo-sexualei buruzkoa eta Rapberry Pi gailuari buruzkoa.

18

orria sanferminikastola.eus


LABURRAK

Ikastolako liburutegian, hamaika ekimen San Fermin ikastolako liburutegia toki aproposa da bertan egoteko, bai irakurri zein etxeko lanak egiteko ere. Horrela, arratsaldero, eskolak bukatzen direnean, zabalik egoten da nahi duenak erabil dezan. Baina ez da liburutegiko zerbitzu bakarra. Astean behin, ostegunero zehazki, kamishibai sesioa egiten dute Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek, ipuinak entzun eta ondoren, haien arteko elkarrizketa bultzatuz. Astelehen arratsaldeetan berriz, LHko 2. mailako ikasleek maleta ibiltaria aldatzen dute, etxez etxe bidaiatzen dabilen liburuez osatutako euskarria. Arratsaldero, bestalde, liburutegia zabalik dago, esan bezala, bertan etxekolanak egin nahi dituzten ikasleentzat, baina baita seme-alabekin batera maileguan liburuak hartzera hurbildu nahi duten gurasoentzat ere. Edozein kasutan, liburutegiko hondoa kontsultatu nahi duen edozeinek horretarako aukera dauka ikastolako web orrialdearen bidez.

Kiva Eguna ospatu dugu

Urtero bezala, Kiva Eguna ospatu genuen ikasturte honen hasieran, gurea bezalako Ikastola batean jazarpena onartzen ez dugula gogoratzeko. Lehenik, kartelak, apaingarriak eta eskuak landu zituzten geletan Lehen Hezkuntzako ikasleek, gaiari buruzko edukiak jorratzearekin batera, eta ondoren, patioan, festa ospatu zuten: guztion artean argazki erraldoia osatu, pregoia irakurri eta kalejira alaiarekin bukatu zuten jaialdia, giro ezin hobean. Haurrak ez ziren Kiva eguna ospatu zuten bakarrak izan eta zerbitzuetako langileek ekarpen polita egin zuten, jangelan, patioan, jazarpena onartzen ez duen ikastola garela bideo polit baten bidez gogoratuz. Bideo hauxe eta beste batzuk ikusgai dituzue San Fermin Ikastolak Vimeo online plataforman duen orrialdean. sanferminikastola.eus orria

19


IKASLE OHIA

Erkuden Txokarro Erkuden Txokarro Txantrea auzoan bizi da. San Fermin ikastolako ikasle ohiak Ehlers Danlos gaitza pairatzen du, baina horrek ez du sekula energiaz betetako neska hau geratu. Nolako da zurea bezalako gaixotasun berezi batekin bizitzea? Etengabeko borroka da. Alde batetik, gaixotasunak berak jartzen dizkidan mugekin bizi behar dut. Ez dago sendabiderik eta egunez egun moldatu behar dut, epe luzerako planik egin gabe. Bestalde, muga ekonomikoa ere hor dago, bizitza aktibo bat izaten jarraitzeko behar ditudan ortesiek dirutza balio baitute. Erabiltzen dudan gurpildun aulkia, adibidez, Osasunbideak jarri zidan, baina ez da niretzako batere egokia‌ Egokia dena ezin dut erosi, bereiztuta nago eta nire bi seme-alabak nirekin daude, beraz nire beharrak, bigarren plano batera pasa ditut. Hala ere, modu positiboan aurre egiten diozu bizitzari. Hala behar du izan, gorputzak huts egiten dizunean buruak ezin dizu hutsik egin. Gauzak erlatibizatzen ikasten duzu eta gaixotasunak beste balio eskala bat ematen dizu. Mugarik handiena guk gure buruari jartzen dioguna da eta nik nireari ez diot uzten‌ Gure esku dago gure bizitza nola bizi erabakitzea eta nirea azken zuku ttantta atera arte bizi nahi dut. Ibili elkarteko lehendakaria zara. Zeintzuk dira zuen erronkak?

san izan du eraso fisiko, sexual edo psikologikoak bere bikotearen aldetik eta zifra horiek plazaratu egin behar dira. Instituzio eta mugimendu feministendako ikustezinak gara eta gure egoera bisibilizatu beharra dago. Bistan da geldirik egoten ez dakien emakumea zarela. Kar-kar‌ Mugikortasun arazoak ditut, baina ez naiz geldirik egoten. Bizitzaren arlo guztietan aurkitzen ditut oztopoak, baina horiek gainditzen saiatzen naiz eta bizitzaz eta kirolaz disfrutatzen. Jendeak arraro begiratzen nau surf egiten dudala esaten dudanean, adibidez. Gurpildun aulki baten gainean dagoena bakarrik ikusten dute eta niri, ordea, ahaztu egiten zait. Zer nolako oroitzapenak dituzu ikastolatik?

Ezintasunen bat duten pertsonen alde egiten dugu lan. Elkartean baditugu zerbitzu ezberdinak gure eguneroko bizitza errazteko fisioak, psikologoak, aisialdiko taldea eta Nafarroan dagoen kirol egokituko club bakarra: Ibili Kirolak. Kirolak garrantzia berezia dauka gurean eta egokitutako Espainiako txapelketetan ari gara konpetitzen. Ezintasuna duten pertsonen independentzia, bisibilizazioa eta bizitza aktiboaren alde egiten dugu. Emakumearen etxean ere aritzen zara lanean. Zein da bertan zure eginkizuna? Tamalez, ezintasun bat dugun pertsonak ikustezinak gara gizartearendako, berdin dio emakume ala gizonezko izan. Baina ezintasuna duten emakumezkoen %23ak ja20

orria sanferminikastola.eus

Ahaztezinak!!!!! Gure gela berezia izan zen, gure artean oso harreman estua genulako. Oraindik ere hala da elkartzen garenean eta gustuko dugu ikastolan bizi genituen abenturak gogoratzea. Ikastola gure bizitza zen, espazioa, irakasleak, Astobizkar Mendi Taldea‌ Hunkitu egiten naiz oroitzerakoan. Atzera begiratuta jabetu naiz ikastolak zer nolako eragina izan duen nire bizitzan. Familian belaunaldi erdaldun batetik euskaldun izatera pasa gara eta gure seme-alabek ama hizkuntza euskara dute. Ikastolan erabaki nuen Arte Ederretako ikasketak egin nahi nituela, irakasleek animatuta. Familia handi baten parte nintzela sentitu nuen eta gaur egun irakasle eta lagunekin topatzen naizenean sentitzen dudan lotura eta maitasun hori apurtezina da.


ENTREVISTA

Un dĂ­a mĂĄs con vida Amaia RemĂ­rez y RaĂşl de la Fuente forman junto con Aiur, una nueva familia en nuestra ikastola. Esta joven pareja ademĂĄs es la artĂ­fice de una preciosa pelĂ­cula, “Un dĂ­a mĂĄs con vidaâ€?, basada en la novela homĂłnima del periodista ÂżPor quĂŠ escogisteis a KapuĹ›ciĹ„ski? Amaia RemĂ­rez. Leyendo a este autor tuvimos una especie de chispazo y pensamos que se merecĂ­a un homenaje. Recuperarle, mantenerle como referente periodĂ­stico y literario, pero sobre todo como referente de toda una ĂŠpoca. Nos atrapa por su capacidad de empatĂ­a, de ponerse en la piel del otro. Te hace viajar a las ĂŠpocas y los paĂ­ses de los que habla. RaĂşl de la Fuente. Para mĂ­ era casi una necesidad. KapuĹ›ciĹ„ski describe Ă frica desde un ĂĄngulo nuevo, en el cual puedes entrar a soĂąar. Si se leyera mĂĄs a KapuĹ›ciĹ„ski el mundo serĂ­a un lugar mejor. Se trata de un proyecto de diez aĂąos de duraciĂłn. ÂżCĂłmo se hace para no desistir a lo largo del tiempo? A.R. No es nada fĂĄcil. Te ves comprometido, dejĂĄndote la piel, e igual a veces puedes tener la tentaciĂłn de tirar la toalla, pero tambiĂŠn ves lo que te pierdes si rompes ese compromiso contigo mismo, o con la gente que se ha implicado en el proyecto. Aunque ha habido muchas pequeĂąas batallas en el camino, la mayor derrota hubiera sido abandonarlo. HabĂŠis mezclado el gĂŠnero de la animaciĂłn con el documental y las entrevistas a varios de los personajes del libro.

Ryszard Kapuściński que narra los últimos días de Angola como colonia portuguesa en 1975 y que ya ha recibido numerosos premios, entre ellos, el Premio del Público del Festival de Cine de San Sebastiån. R.F. Al principio, cuando comenzamos a imaginarlo nos pareció algo que podría funcionar francamente bien, y eso que aún no sabíamos que encontraríamos a muchos de los personajes de la novela. Hubo momentos en los que nos emocionamos, porque para nosotros merecía la pena, el libro lo merecía. Viajar al encuentro de estos personajes a Lisboa, a Angola, fue maravilloso. Y la suerte de encontrarlos y entrevistarlos. R.F. Amaia y yo tuvimos la suerte de poder hacerlo en el primer viaje juntos. Eståbamos alucinados a cada paso que dåbamos en Angola. Kapuściński en el libro los describe como grandes personajes, pero es que ademås en persona son legendarios. Se trata de gente con muchísimo caråcter que ha vivido siempre en guerra. Hemos tenido muchísima suerte de conocerlos y hoy en día estamos orgullosos de ser sus amigos. Ellos, de alguna manera, nos han confiado sus vidas, han confiado en gente desconocida y joven, gracias a que nos unió Kapuściński. Para ellos era muy importante que el mundo conociera la historia de Angola. Anteriormente a esta película habÊis realizado numerosos trabajos, especialmente documentales, con la guerra o las desigualdades sociales como telón de fondo. ¿Por quÊ esta elección? R.F. No es en realidad una elección. Son temas que nos interesan. Ahora mismo tenemos el tema de la emigra-

6DQ]$GPLQLVWUDFLyQGHĂ€QFDV HQGLD $Y*LSX]NRD3ODQWD3ULPHUD2Iž &33DPSORQD,UXxD 7IQR)D[ 0DLODGPLQLVWUDFLRQ#VDQ]PHQGLDFRP

1DIDUURDNR)LQND$GPLQLVWUDW]DLOHHQ(ONDUJRNR &ROHJLRGH$GPLQLVWUDGRUHVGH)LQFDVGH1DYDUUD

sanferminikastola.eus orria

21


ENTREVISTA

ción en mente, porque el drama de muchísimos africanos que mueren en el mar está sucediendo. A.R. Pero intentamos siempre que las historias tengan un poso de esperanza y por su puesto de dignidad. Miramos a realidades duras, pero no con ojos de conmiseración sino más bien de admiración. R.F. En nuestro caso hay una admiración hacia las gentes que luchan. Creemos que son muy válidas y nos inspiran. Cuando nos encontramos a Abigail (Minerita) en las minas para nosotros era una heroina y en nuestras películas, como Kapuściński decía, lo que nos interesa es dar voz a quien no la tiene. ¿Y todo esto como se compagina con ser aitatxo y amatxo de la ikastola? R.F. De entrada no encaja bien, a veces es la antítesis de una vida ordenada. Nos ha coincidido el estreno de la película con el comienzo en la ikastola. Afortunadamente tenemos una familia extendida que nos ayuda un mon-

22

orria sanferminikastola.eus

tón… Luego, lógicamente, nuestra vida profesional ha cambiado mucho; ya no viajamos juntos a todas partes. A.R. Somos un equipo. A veces escogemos que vaya Raúl a un viaje y que yo me quede para darle a nuestro hijo lo que necesite. Pero también queremos que se acerque a nuestro mundo y lo conozca, porque a él pertenecen su aita y su ama. ¿Consideráis que el tema del cine debería tratarse de otra manera en el ámbito educativo? A.R. El audiovisual es, actualmente, uno de los medios más importantes de transmisión de todo tipo de contenidos. De valores, de historia… Es muy importante que se integre en la enseñanza reglada para desarrollar la capacidad crítica de los espectadores y no ser recipientes pasivos de los mensajes que nos quieran lanzar, sino ser capaces de analizar y también de construir relatos con todas esas herramientas que ofrece el lenguaje del cine.


EUSKARAREN TXOKOA

DBH 1C

DBH 1B

Euskara maite dugu eta zabaltzeko hemen euskaraldia denok trebatzeko

Ni belarriprest bat naiz zuk niri euskaraz, nik erantzungo dizut nahi dudan hizkuntzaz.

Bertsolariak: Chiara Rees-Roberts Gahigiro, Maider Legarra, Ibai Velez de Mendizabal eta Hodei Garcia

Bertsolariak: Hector Iriarte, Aritz Eztebe, Nerea Sanz eta Irune Agirre

DBH 1A

DBH 1D

Ahobizi izanik baietz zu ausartu euskaraz aritzeko konpromisoa hartu

Animatu zaitezte denok elkarrekin euskaraz mintzatzera etorri gurekin

Bertsolariak: Xabier Ochoa, Ainhoa Hipolito, Julen Solaegi eta Ane Zabala

Bertsolariak: Martina Yaben, Markel Garcia, Ander Perez de Ciriza eta Irati Lopez

sanferminikastola.eus orria

23


%µ  

'  —    

 

 

´ R  :T Û VK# Û º3%# #!  #** ( Ãœ):89@ ´ Û º3%# #! **Ä Ô !  # )º   òÛ '  ê

-- @<?9@?899

Ã&#x2122;  ã-   5´ <;

@<?98@;<<

Ã&#x2122;   ã-   Ã&#x203A;*

9  -"

Orria 47  
New
Advertisement