Page 1

orria

49.

zenbakia - 2019 abendua sanferminikastola.eus

MATEMATIKA MANIPULATIBOA Ikutuz ikas dezagun

NUEVAS PROPUESTAS EN LOS ESPACIOS DE EDUCACIÓN INFANTIL ALVARO BEÑARANI ELKARRIZKETA Irakasleen formatzailea

“IT´S THE FUTURE” Nuevo programa ERASMUS+

IGEM EGITASMOA Marten ba al da bizitzerik?


49.

zenbakia - 2019 abendua sanferminikastola.eus

aurkibidea Matematika manipulatiboa ........................ 3-5 Ikutuz ikas dezagun

Nuevas propuestas en los espacios de Educación Infantil.................. 6-9 Alvaro Beñarani elkarrizketa ................. 10-11 Irakasleen formatzailea

“It´s the future” ...................................... 12-13 Nuevo programa Erasmus+

Garazi Otsagabia ................................. 14-15 DBHko iraskalea

Igem egitasmoan .................................. 16-17 Marten ba al da bizitzerik?

Maite Rivas ........................................... 18-19 Ikasle ohia

CERMIN erakundearen jardunaldiak...... 20-21 Desgaitasunak dituzten pertsonak ikastolan integratuz

Ikastola con memoria histórica .................. 22 “Un día más con vida” ......................................... 23 Oscar Sariaren bila

San Fermin Ikastola Iruñeko errepidea, 7 31190 Zizur Txikia (Nafarroa) Tel.: 948 18 39 03 Fax: 948 18 39 02 idazkaritza@sanferminikastola.net sanferminikastola.eus Diseinua, maketazioa eta publizitatea Xabier Iriarte eta HEDA Comunicación S.L. Imprimaketa Gráficas Alzate Lege Gordailua NA 1547-2017


MATEMATIKA MANIPULATIBOA

MATEMATIKA IKUTUZ IKAS DEZAGUN

APRENDAMOS MATEMÁTICAS TOCANDO

Zoritxarrez, askotan ikusi ditugu ikasleak matematikekin sufritzen. Batzuentzat gustagarriak diren arren, askok beldurrez eta gorrotoz bizi dituzte. Horrez gainera, haurra gelan eroso ez badago, seguru eta konfiantzarekin sentitzen ez bada, aspaldi ikasia dugu ikastolan nekez egongo dela prest aurrean jartzen diogun gai edo jarduera horri aurre egiteko. Zentzu honetan, ezinbestekoa da irakasleon partetik, haurrak berarekin eta inguruarekin daukan harremana zaintzea eta bere ezaugarriak eta egoera ezagutzea eta kontuan hartzea.

Por desgracia, a menudo hemos visto alumnos y alumnas sufriendo por las matemáticas. Hace mucho que sabemos que si la niña o el niño no está a gusto en clase, que si no lo siente como un espacio seguro y de confianza, le costará afrontar las tareas que se le propongan. Este nuevo proyecto pretende recuperar el carácter lúdico, tangible y natural propio de las matemáticas, respetando y trabajando el instinto y la intuición, activando la comprensión oral, jugando y gozando, investigando... Se trata de un proyecto para acercarse a las matemáticas desde múltiples vías y que se está trabajando con el alumnado de primer y segundo ciclo de Primaria.

Azken finean, matematikako gaiak berez daukan jostagarritasuna, ukigarritasuna eta naturaltasuna berreskuratzeko ahalegina nabari da martxan jarri den egitasmo berri honetan. Sena eta intuizioa errespetatuz eta landuz, entzumenak aktibatuz, jolastuz eta gozatuz, ikertuz… Matematikarako hurbilpena bide anitzez egiteko egitasmoa da hau eta astean behin garatzen dute LHko lehenengo eta bigarren zikloko ikasleek.

Las matemáticas a las manos y la Pedagogía de la Confianza Tal como afirma William Glasser en su “teoría de la elección”, para que exista aprendizaje verdadero, más que escuchar y mirar, debemos poner al alumnado a hacer, discutir y explicar y ese es el principal objetivo de este sanferminikastola.eus orria

3


MATEMATIKA MANIPULATIBOA

proyecto, que en Ikastola San Fermin se enmarca dentro de la Pedagogía de la Confianza mediante la cual tratamos de activar el pensamiento, la comunicación, la experimentación y la cooperación. Aunque las matemáticas son una herramienta fundamental del saber científico, es una de las asignaturas que más influye en el fracaso escolar. Por ello, a través de este proyecto, las y los alumnos se convierten en protagonistas de su proceso de aprendizaje a través de la experimentación y la manipulación, observando, investigando, realizando hipótesis, discutiendo y dando espacio a ideas innovadoras y diferentes. De hecho, tocando, sintiendo y a través de lo lúdico es más fácil afianzar el conocimiento. La abstracción que requieren las matemáticas se hace en ciertos casos difícil y a través de este trabajo se pretende conseguir objetivos matemáticos concretos llevando a las aulas retos matemáticos atractivos y relacionados con situaciones cotidianas.

Matematika eskuetara eta Konfiantzaren Pedagogia William Glasserrek “Hautaketaren teorian” dioen bezala, benetako ikaskuntza egon dadin, ikasleak entzuten eta ikusten baino, egiten, eztabaidatzen eta azalpenak ematen jarri behar ditugu. Hori da egitasmo honen xede nagusia. San Fermin Ikastolan gainera, Konfiantzaren Pedagogiaren markoaren baitan, pentsamendua, komunikazioa, esperimentazioa eta elkarlana aktibatzen saiatzen gara gure jardunean. Nahiz eta matematika jakintza zientifikoaren oinarrizko tresna gisa erabiltzen den, bere ikaskuntza zaila da batzuetan ikasleentzat eta eskola porrotan gehien eragiten duen irakasgaietako bat da. Horregatik, proposatzen dugun ikasketa metodo honetan, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatu nahi dugu. Esperimentazio eta manipulazioaren bitartez, behatzea, ikertzea, hipotesiak egitea, askotariko bideak probatzea, eztabaidatzea eta ideia berritzaileei edo desberdinei lekua ematea bilatzen da. Izan ere, ukituz, sentituz eta ludikotasunaren bidez informazioa jasoz, errazago finkatzen baita ezagutza epe luzeko memorian. Horretarako beharrezkoa da ikasgeletara erronka matematiko erakargarriak eramatea, eguneroko egoerari lotuta daudenak; manipulatu daitezkeen baliabideak ohiko materiala bihurtuz. Lan hau guztia bost arlotan sailkaturik (zenbakiak eta eragiketak, neurriak, egoerak, geometria eta logika) helburu matematiko zehatzak lortzeko egitasmoa da: sailkapenak egiteko gaitasuna pixkanaka garatzea, kategoriak ezartzeko gai izatea, pentsamendu malgutasuna, estimazioa, generalizazioa, ikusmen espaziala, irudikapena lantzeko aukera izatea… Ikasle askorentzat matematikak eskatzen duen abstrazioa gehiegizkoa izan daitekeenez, hain zuzen ere, hori da ekimen honekin lagundu nahi dena.

4

orria sanferminikastola.eus


MATEMATIKA MANIPULATIBOA

-XOLiQ$UWHDJD

sanferminikastola.eus orria

5


HHKO GUNEAK

Proposamen berriak Haur Hezkuntzako guneetan Nuevas propuestas en los espacios de Educaciรณn Infantil

6

orria sanferminikastola.eus


HHKO GUNEAK

Joan den ikasturtean Haur Hezkuntzako gune berriak zabaldu genituen eta, horren osagarri, hezkuntza proposamen berriak abiarazi ditugu oraingo ikasturtean. Gaitasunak garatzeko balio duen proposamen ezberdin bat lantzen da gune bakoitzean, ikaskuntza aktiboa sustatu, motibazioa bermatu eta askotariko adimenak lantzeko. Helburua da gure ikasleak gaitasunez hornituriko norbanako zoriontsuak izan daitezela, euskaldunak eta munduari zabalik daudenak. Artea, esperimentazioa, natura eta eguneroko bizitza dira landu gogo diren arloak. Umeek berek erabakitzen dute egunero nora joan eta, beraz, ongien eta seguruen sentiarazten dieten gunea hautatzeko parada dute.

Autonomia, autorregulazioa eta helduaren jarraipena Aukera horrek umeengan sortzen duen segurtasunaz eta konfiantzaz gain, autonomia ere lantzeko balio du, nahiz eta haurrak, aldi berean, seguru sentitzen diren, badakitelako hortxe dutela heldua beti, adi eta erne begira. Gune berri horiei esker, neska-mutikoak diren bezalakoak agertzen dira eta gai dira, orobat, jakiteko zein diren beren trebetasunik handienak, baita beren zailtasunik handienak ere. Era berean, arras tresna ona da beren burua erregulatzen eta erabakiak hartzen ikasten hasteko.

sanferminikastola.eus orria

7


HHKO GUNEAK

Hala bada, haurraren jarraipenaz arduratzen den helduak errazago ikus dezake zein diren umearen trebetasun eta zailtasun horiek eta proposamen zehatzak egin ditzake, haur bakoitzaren araberakoak. Behaketa, hortaz, ezinbesteko tresna bihurtzen da kasuan kasuko esku-hartzea erabakitzeko.

El pasado curso tuvimos la oportunidad de inaugurar los nuevos espacios de Educación Infantil y, para dar continuidad al proceso de reflexión sobre cómo poner estos espacios al servicio de la pedagogía, durante el presente curso se han puesto en marcha nuevas propuestas educativas.

Bi komunitate bereizirik

Cada espacio se conforma con una propuesta diferente en la que se ayuda al desarrollo de las competencias. Así, estas cuentan con sus propias normas de utilización y se pretende sobre todo impulsar un aprendizaje activo, en el que se garantice la motivación y se pueda dar respuesta a las inteligencias múltiples. Queremos ayudar al alumnado en su proceso de desarrollo, para lograr personas felices, competentes, euskaldunas y abiertas al mundo. Las áreas que se pretenden trabajar con este proyecto son diversas: el mundo artístico; la experimentación; la naturaleza y la vida cotidiana (utilizando, por ejemplo, muchas de las propuestas de Montesori); las matemáticas manipulativas y las construcciones; y, sobre todo, el juego simbólico.

Eremua bi komunitate bereizteko antolatu da: lau urteko umeena eta bost urtekoena. Lehen talde horrek, batez ere, jolas sinbolikoan jarduteko guneak dauzka eskura eta, beraz, gune batean “etxe” moduko bat dago, baita irakurtzeko txoko bat ere. Beste gune batzuetan, berriz, eraikuntzetarako baliabideak dauzkate. Bost urtekoen aldean ere badute eraikuntzetarako eta irakurtzeko txokoa, baina, horiez gain, margotzeko gunea eta mandalak koloreztatzeko mahai bat ere badaukate, besteak beste.

Eremu bat, hainbat antolabide Zabalik dagoen gune horretako jarduerez gain, ikasgeletan ere hainbat jarduera proposatzen dira goizero, instalazio berrien panela guztiz zabalgarriak aski egokiak baitira guneak itxi eta zabaltzeko. Norbera izaten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, komunikatzen, pentsatzen eta proiektuak gauzatzen ikastea... horiexek ditugu Haur Hezkuntzan landu beharreko gaitasun oinarrizkoak, eta zinez uste dugu gune berri hauek gaitasun horiek guztiak garatzeko lagungarriak direla.

Así, cada mañana, el alumnado que acude a ikastola decide libremente dónde quiere ir. El objetivo es conseguir que el niño, la niña, se sienta capaz de hacer aquello en lo que ha decidido implicarse. Teniendo en cuenta que las propuestas son abiertas, son ellos y ellas quienes escogen cada día en qué espacio van a estar y cuál es el que mejor les hace sentir, con más seguridad y mayor confianza.

Autonomía, autoregulación y seguimiento del adulto Además de la seguridad y la confianza, esta elección conlleva también un trabajo importante para su autonomía, eligiendo aquellos espacios en los que se sentirán capaces de realizar la actividad de una manera autónoma, pero desde la seguridad que les proporciona la mirada atenta del adulto, o de la persona educadora, que no me critica, me respeta y me valora. Son personas que en un entorno de seguridad le hacen sentir mayor confianza en sí mismo.

8

orria sanferminikastola.eus


HHKO GUNEAK

Gracias a estos nuevos espacios, los niños y las niñas se muestran en su mayoría tal y como son y, además, tienen la posibilidad de identificar cuáles son sus mayores destrezas o sus mayores dificultades. Es también una muy buena herramienta para que vayan aprendiendo a autorregularse y a tomar decisiones. De esta manera, el adulto que le hace el seguimiento puede identificar más fácilmente cuáles son esas destrezas y también cuáles las dificultades, y poder ofrecer así propuestas individualizadas al desarrollo de cada persona. Y es que se trata sobre todo de respetar el ritmo de cada niña o niño. Así, en el papel del educador o educadora, la observación se convierte en una herramienta indispensable. Les ayuda a determinar las necesarias intervenciones y ofrecer a cada alumno o alumna aquello que refuerce sus competencias y le ayude a motivarse y a mostrar interés por aprender.

Son las competencias básicas a trabajar en Educación Infantil y estamos convencidos de que estos nuevos espacios facilitan el trabajo de todas ellas. Para que el niño o la niña, por ejemplo, aprenda a ser uno mismo, es necesario que primero construya su imagen y este es un proceso que realizará a través de la autoregulación. Sin duda, el niño o la niña necesita sentir éxito en aquello que emprende, necesita sentir que ante las dificultades contará con ayuda y que en un futuro se sentirá capaz de hacerle frente a los nuevos retos. Esa autonomía camina de la mano de la autoestima y es algo que conseguirá con su propio esfuerzo, o con el realizado de manera cooperativa con sus iguales y con los adultos que lo acompañan.

Dos comunidades diferenciadas El espacio se ha organizado dividiéndolo en dos comunidades claras: la de los cuatro años y la de los cinco. Los primeros cuentan con espacios centrados sobre todo en el juego simbólico, de manera que podemos encontrar una especie de “casa” en una zona, además de una zona de lectura, junto con otros espacios dedicados más a las construcciones. Por su parte, en los espacios dedicados a la comunidad de cinco años, también se repite la propuesta de las construcciones, junto con el txoko de lectura, pero además pueden optar a espacios de pintura, una mesa donde pintar mandalas… Además de en la zona abierta, también en las aulas se proponen diversas actividades cada mañana, en cierta manera más recogidas, pero de fácil acceso y bien comunicadas con el resto, gracias a la versatilidad que nos ofrecen las nuevas instalaciones, con paneles que se abren completamente, o que se cierran parcialmente para dividir el espacio. Aprender a ser uno mismo/ una misma, a convivir, a comunicarse, a pensar y a llevar adelante los proyectos…

sanferminikastola.eus orria

9


ELKARRIZKETA

Alvaro Beñaran Irakasleen formatzailea Pedagogia terapeutikoan eta psikomotrizatean aditua ez ezik, Alvaro Beñaranek urte luzeetako esperientzia du haur txikiekin lanean. Honezkero bi urte eman ditu gipuzkoarrak gure Haur Hezkuntzako irakasleak formatzen Bi urte daramazkizu gurekin lanean. Zer helburu izan dituzu ibilbide horretan? Helburua, sortu berri den egitasmoan, hezitzailearen lekua argitzea izan da. Espazio berriak, arkitektura berriak, proposamen berriak, material berriak… Haurra eta bere garapena, haurraren ikasteko erak ulertzeko ikuspegi berriak… Hau guztia ondo kokatzen saiatu gara hezitzailearen identitatea zein izan behar den lantzeko: bere jarrerak, zer nolako behaketa egin behar duen, zer nolako esku-hartzeak... Gure ikastolan, hautu pedagogikoa egiterakoan, umea erdigunean jartzen dugula esaten dugu. Horrek zer suposatzen du haurraren garapenean? Haurrak beren ekintzen subjektuak sentitu behar dira. Haurra ez da izan behar gure pedagogiaren edo heziketaren “objektua”. Horregatik, erabiltzen ditugun estrategietan espazioa utzi behar zaio iniziatibari eta esperimentatzeko aukerari. Dena dela, gauzak ez ditugu nahastu behar, horregatik, nik zera esaten dut: haurra “bere buruaren jabe” izan behar da, baina ez “munduaren jabe”, hau da, bere gaitasunei bidea 10

orria sanferminikastola.eus

eman behar zaie, baina frustratzeko gaitasuna lantzearekin batera. Umea erdigunean jarrita, hezkuntza aktiboa bideratzen saiatzen gara. Zein izan beharko litzateke, une horretan, helduaren funtzioa? Helduak haurrak dituen “bizitzeko energiei” bide eman behar die, zapaldu gabe, baina era egokian bideratzen lagunduaz. Hau da, haur txikiek egiteko, mugitzeko eta jolasteko aukera zabalak izan behar dituzte beren bizitzan. Horiek baitira beren baliabide nagusiak beren burua eta mundua ezagutzeko eta eraikitzeko. Eta, pixkanakapixkanaka, errealitatearen mugak jasotzen eta besteekin elkarbizitzan aritzeko gaitasunak garatzen lagundu behar die helduak. Jolasaren garrantzia ere landu duzue. Heziketaren ikuspegitik, zertan ari da umea jolasten ari denean? Bere barruko mundua adierazten ari da: bere gogoak, beldurrak, kezkak... Jolasaren maila sinboliko horretan, mundu “magiko” horretan, haurrek errealitateari aurre egiteko tresnak sortzen dituzte. Zaindu behar dugu haurren jolasa: minik gabe, urduritu gabe, errealitatetik aldendu gabe… Benetako jolasean, komunikazioa eta besteekin aritzeko gogoa sortuko da. Balore sozialak garatuko dira. Haur Hezkuntza garaian, jolasa funtsezkoa da, ezinbestekoa. Hain zuzen, jolasean ari direnean, haurrek agresibitatea bezalako erreakzioak ere erakusten dituzte. Zeintzuk izan daitezke estrategia egokiak egoera hori bideratzeko? Haien bizitzaren oinarria jolasa da. Jolasteko gaitasuna


ELKARRIZKETA

garatu behar dute. Benetako jolasetan ez da minik ematen, ez dago urduritasun edota tentsiorik, komunikazioa sortzen da, errealitatearekin loturak sendotu egiten dira. Horregatik, helduak adi egon behar gara eta euren amorruak, tentsioak, kezkak, era egokian bideratzen lagundu. Sarri entzun ohi dugu, gaur egungo umeek arazoak dituztela mugekin edo arauekin. Zein izan behar da hezitzaileon jokabidea, halako egoeran ditugun haurrekin? Oinarria afektua eta haurraren pertsona errespetatzea eta zaintzea izan behar da. Hau da, haurraren pertsonari BAI handi bat esango diogu beti, baina haurrak egiten duenari bai edo ez esango diogu, behar duenaren arabera, bere indibidualtasuna eta sozializazioa era orekatuan garatzeko. Autoritarismorik ez, baina kaosik ere ez. Psikomotrizitatean bereziki aditua izanik, curriculumean txertaturik egon beharko lukeen gaia dela irakurri izan dizugu. Zer eskaintzen dio, zure ustez, arlo honek umeari? Psikomotrizitateaz hitz egiten dugunean ez dugu “motrizitateaz” hitz egiten baizik eta haurraren garapenaren ikuspegi global batez. Eta guk proposatzen dugun psikomotrizitate praktika honetan, ezinbestekoak dira psikomotrizistaren bidelaguntza eta sortzen duen segurtasun eta konfiantzazko ingurugiroa. Honi esker, haurrek autonomian eta beraien ekintzen, mugimenduen eta jolasen protagonistak izanik jolas dezakete. Psikomotrizitate saioetan, haurrak jolasaren munduan zentra daitezke, beraiek sortutako mugimendu, ekintza eta jolasetan, eta horrela, jolasen protagonistak izanik, beren burua eta identitatea eraikitzeko baliabideak sortu. Gure psikomotrizitate saioetan badago heldu bat, psikomotrizista, haurren jolasen zentzua ulertzeko formatu dena. Haurren adierazpenak, epaitu gabe, jasotzen eta onartzen dakiena. Haurrei beren heldutasun prozesuan aurrera egiten laguntzen diena, haien baliabide autonomoak sortzeko aukera emanez.

Álvaro Beñaran es experto en Pedagogía Terapéutica y Psicomotricidad y lleva dos años formando a los y las docentes de Educación Infantil en Ikastola En la entrevista nos ha contado que los objetivos de su trabajo han sido clarificar el papel del profesorado en el proyecto de Infantil. Ha explicado que las y los niños deben sentirse sujetos de sus acciones y tener la oportunidad de tomar la iniciativa y experimentar, trabajando también su capacidad de frustración. Considera que en una educación activa las personas adultas tienen que acompañar a niñas y niños para que den salida a sus “energías de vivir”, garantizando que cuentan con múltiples oportunidades para actuar, moverse y jugar. El juego simbólico es vital para que expresen su mundo interior, ya que a través de él generan herramientas para enfrentarse a la realidad y desarrollan valores sociales. Al preguntarle sobre cómo encauzar reacciones agresivas durante el juego, el experto ha contestado que en los verdaderos juegos no surgen tensiones, sino que se genera comunicación y sirven para consolidar los vínculos con la realidad. Sobre los problemas con los límites y las normas, Beñaran considera que el afecto, el respeto y el cuidado son fundamentales y que a la niña y al niño, a su persona, siempre hay que decirle un gran SÍ, pero a sus acciones a veces sí y otras veces, no: sin autoritarismo pero sin caos. Por último, como experto en psicomotricidad, sostiene que debería estar integrada en el currículum, entendiéndola como una práctica donde los y las txikis pueden ser protagonistas de sus juegos, movimientos y acciones. Así generan recursos para construir su identidad gracias al acompañamiento de una persona psicomotricista que sabe entender sus expresiones sin juzgar y desde la aceptación.

Badatoz euskarazko jolasak! Jolas hezitzaileen gida 2019-2020 eskuragarri elkar liburu-dendetan doan.

www.jolasak.eus

sanferminikastola.eus orria

11


ERASMUS+

Erasmus+ programa berria: “It´s the future” Hurrengo hiru ikasturteetan nazioarteko truke-lanean segituko dugu Erasmus+ programaren bidez. “It´s the future” programak teknologia berriak gure eguneroko jardunean txertatzea du helburu eta ikasleek gamifikazioa landuko dute haren bidez. Egitasmo horren bidez Europako beste ikastetxe batzuekin elkarlanean ari garenez, ikasturte honetan DBH 4.eko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleetako batzuk Belgikara eta Norvegiara joanen dira. Belgikan BARCO laborategia ezagutuko dute, etorkizuneko eskola zer-nolakoa izanen den jakiteko asmoz. Aldez aurretik, ikasle guztiek gamifikazioari buruzko prestakuntza jasoko dute eta, ondotik, joko-formatura eramanen dituzte ikasgelan landutako gaiak.

12

orria sanferminikastola.eus

Norvegian, berriz, Norwegian Maritime Competence Centerera joanen dira, etorkizuneko tresnak kudeatzen ikasteko: 360º-ko aurkezpenak, ukipen-pantaila erraldoiak...

Online konexioa etorkizuneko ikasgelarekin Dena den, “The classroom of the future” dugu programaren berrikuntzarik handiena: haren bitartez, gure ikasleak online konektatuko dira Europako gainerako ikastetxeekin SSLIC irakasgaian dihardutenean. Proiektu osoa KULAK Unibertsitatearen lankidetzari esker bideratzen ari gara.


ERASMUS+

Nuevo programa Erasmus+: “It´s the futureâ€? Durante los prĂłximos tres cursos, San Fermin Ikastola continuarĂĄ su trabajo de intercambio internacional que comenzĂł en 2003, a travĂŠs del programa Erasmus+. Bajo el tĂ­tulo “It´s the futureâ€?, el objetivo principal de este proyecto bianual es el de introducir las nuevas tecnologĂ­as en nuestra prĂĄctica diaria en el aula. Entre otros aspectos, se trabajarĂĄ la gamificaciĂłn, probando los soportes que nos brindan los centros de estudios de Nintedo y Ubi soft.

despuĂŠs para convertir, en formato juego, cualquiera de los temas que se trabaja en clase a travĂŠs del sistema MediaMolecule.

En este programa de intercambio, colaboramos con varios centros escolares europeos. Concretamente con Noruega, Islandia, BĂŠlgica y Reino Unido. AsĂ­, durante este curso, parte de nuestro alumnado de 4Âş de ESO y 1Âş de Bachillerato viajarĂĄ a BĂŠlgica durante la primera quincena del mes de marzo, y otra parte a Noruega, durante la segunda.

Conectados online con el aula del futuro

En BĂŠlgica, visitarĂĄn el laboratorio BARCO, donde tendrĂĄn la oportunidad de recabar informaciĂłn sobre la escuela del futuro. Antes, todo el alumnado de los mencionados cursos, recibirĂĄ una breve formaciĂłn sobre GamificaciĂłn, que emplearĂĄn

En Noruega, visitarån el Norwegian Maritime Competence Center para aprender a gestionar herramientas del futuro, como presentaciones en 360º, pantallas tåctiles gigantes‌ Ademås, tendrån la oportunidad de conocer un centro vívero de nuevas empresas (Startup).

Pero la mayor novedad del programa en esta ocasiĂłn es el proyecto “The classroom of the futureâ€?, a travĂŠs del cual nuestro alumnado, fuera de las fechas de intercambio, se conectarĂĄ online con el resto de centros europeos, mientras trabajan la asignatura de SSLIC. En todo este proyecto, contamos con la participaciĂłn de la Universidad de KULAK (Katholieke Universiteit Leuven associatie Kortrijk), miembro estratĂŠgico de este proyecto.

ĆšxÄ

H6ă6   

.+,(   (EB98FBE8F &4G<IBF %$#$#$ %Ĺ?Âź

 

  Ĺ&#x161;Ĺ&#x161;

$ &$&Č  Ĺ&#x161;Ĺ&#x;Ĺ&#x2014;Ĺ UĹŤĹ&#x2013;ĹĽĹŚĹ&#x2013;Ĺ&#x;Ĺ&#x201C;*Ĺ&#x2013;ĹĽ Ĺ?'ŤŧĹ&#x;Ĺ?Ĺ&#x20AC;ŤŤĹ&#x2013;Ĺ&#x20AC; !

&856D6 ,17(16C9D6

9fcOBgU9ÂŹ

Â?+-,Â&#x152;

FWFcYÂŹususÂŹ ÂŹ

Â&#x2014;Â&#x2014;Â&#x2122;Ă&#x201D; 

Ă&#x201E;  

:::E:(67(1'E(6

    !  Ĺ&#x161;

 $ &Č $!  Ĺ&#x17E;ŧŌĹ&#x161;Ĺ?ĹŞĹ&#x20AC;UĹŤĹ&#x2013;ĹĽĹŚĹ&#x2013;Ĺ&#x;Ĺ&#x201C;*Ĺ&#x2013;ĹĽ Ĺ&#x20AC;ĹĽĹ&#x2013;Ĺ Ĺ&#x20AC;Ĺ&#x;ĹŚĹŹĹ&#x161;Ĺ&#x153;Ĺ&#x161;

sanferminikastola.eus orria

13


ELKARRIZKETA

Garazi Otsagabia DBHko iraskalea Amorebieta Etxanoko Udalak antolatzen duen Santiago Onaindia Literatur ikerketako beka irabazi zuen orain dela bi urte, Garazi Otsagabiak, San Fermin Ikastolako euskara irakasleak. Abenduan, bi urte hauetako lana biltzen duen liburua kaleratuko du, Lourdes Otaegirekin batera. Zergatik uste duzu Ikerketa Beka horretarako hautatuak izan zinetela? Garai hartan, Literatura Konparatuko Masterra ikasten ari nintzen Gasteizen eta Master Amaierako Lana burutzean, Lourdes nire irakasleak beka eskaria egiteko aholkatu zidan. Ez nuen doktoretza egiteko asmorik eta biok egindako lana publikatzeko modukoa zela uste genuen. Jorratutako gaiak duen gaurkotasunagatik uste dut eman zigutela, izan ere, Ramon Saizarbitoria idazlearen eleberrietan bikote harremanek eta indarkeriak duten presentzia aztertu nahi izan dugu. Gainera, Saizarbitoria gure literaturaren erreferente handienen artean dago eta guk beste begirada batekin aztertu dugu. Horretaz gain, haien asmoa ere bazen ikertzaile berriei bultzada ematea. Gainera, Lourdes Otaegi euskal literaturaren azterketan eta teorian pertsona oso aditua da, eta nik uste, horrek ere gure lanarekiko konfiantza transmititu ziela. 14

orria sanferminikastola.eus

Ramon Saizarbitoriaren “Bihotz bi. Gerrako kronikak” eleberrian idazleak indarkeria matxista nola lantzen duen aztertu duzue. Zer dela eta ikuspegi hori lantzeko helburua? Liburuaren lehenengo orrialdean narratzaile protagonistak kontatzen digu Flora bere emaztea leihotik behera botata erail duela. Liburu osoan zehar puntu horretaraino nola iritsi den kontatzen digu. Eleberrian 2 guda aipatzen dira: Gerra Zibila eta bikote harremanen guda. Saizarbitoriaren eleberrigintza aztertu denean, maiz lehenengoari erreparatu zaio eta guk beste gerra horri erreparatu nahi izan diogu. Horretaz gain, idazle Donostiarraren beste obra batzuetan ere bikote harremanek zuten pisua aztertu nahi izan dugu, uste baikenuen maiz agerian jarri nahi izan duela gizarteak zeinen gogor jokatzen duen emakumeokin. Alor honetan oraindik ikertzeko ugari zegoela uste genuen eta, zoritxarrez, gaurkotasun handia duen gaia da. Zeintzuk dira, ikerketa egin ondoren, nabarmenduko zenituzkeen ondorio nagusiak? Bereziki autore honen bigarren aldiko nobeletan maiz emakumearen sufrimendua eta bikote harremanek pertsonei sorrarazten dizkien nahigabe eta buruausteak oso presente daudela azaleratu nahi izan dugu. Gainera, aukeratzen dituen pertsonaien arabera, ezaugarri batzuk errepikatzen dira nobeletan. Adibide bat jartzearren, ikusi dugu gazte literatura egin duenean edota protagonista nerabe bat aukeratzen duenean, “Kandinskyren tradizioa”n edota “Lili eta biok”en bezala, maiz neska horiei esleitu dizkien ezaugarriak bereziak izan direla. Hau da, emakume ausartagoak dira, horietako baten kasuan


ELKARRIZKETA

mutilari ezetz esaten ikasten du. Bestalde, narratzaile ez fidagarri bat ageri zaigu, hau da, irakurleak maiz ez daki narratzailea gezurretan ari ote den edo ez, eta horrek errealismo eta indar handia ematen dio irakurketari. Gainera, konturatu gara “Bihotz bi. Gerrako kronikak” eleberrian aipatzen diren musika, kuadro eta iragarkiei egiten zaizkien erreferentzien bitartez, emakumearen sufrimendua adierazten duela. Landu duzuen ikuspegia, gainera, berritzailea da, artearen eta musikaren mundutik ere baduelako... Bai, Ramon Saizarbitoriak eleberri honetarako maisutasun handiz aukeratu dituen abesti, iragarki eta artelanek emakumearen sufrimendua transmitzen dute. Liburu osoan zehar emakumeak ez du apenas hitzik, senarraren ikuspuntutik kontatuta baitago. Hori dela eta, badirudi autoreak emakumearen barne mundu hori transmititzeko artearen bidez egindako erreferentzia horietara jotzen duela. Guk hori aztertu nahi izan dugu, erreferentzia horiek ezagutzen ez badira, eleberriak ez duelako efektu bera sortzen. Horretaz gain, liburuaren amaieran ikasleekin nobela hau lantzeko material didaktiko bat sortu dugu, liburu hau ez baita ikastetxeetan asko lantzen eta uste dugu ongi landuz gero, Batxillergoko ikasleekin gai hauen guztien inguruan hitz egiteko aukera eskaintzen duela.

Gurera etorrita, zer egin beharko genuke ikasleak literaturaren mundura erakartzeko? Ez da lan erraza, izan ere, normalean literatura Euskara edota Gaztelaniako ikasgaietan irakatsi behar baita, eta horretaz gain, ikasgai hauetan beste hainbat alderdi jorratzea tokatzen zaigu: ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena, gramatika, hizkuntza maitatzen ikastea, kultura erreferenteak… Hori dela eta, maiz ez dugu tarterik izaten behar den bezala literatura lantzeko. Hala ere, testuak ulertzeko tresnak eskaintzea oso garrantzitsua da. Ulertzen ez dena ezin da maitatu. Horretaz gain, istorioak entzutea denok maite dugu. Nork ez du pelikula bat ikustea maite? Nor ez da sekula telesail batekin engantxatu? Netflix, HBO eta honelako plataformak jaun eta jabe diren gure gizarte honetan, argi dago oraindik ere gizakiok istorioak entzun eta ikustea maite dugula. Gure arbasoek istorioak arto-zuriketetan edota suaren inguruan kontatzen zituzten; gaur egun ordea, beste bide batetik jasotzen ditugu. Gure ikasleei liburuak ulertzeko tresnak eskaintzen badizkiegu, irakurketa maitatzea askoz ere errazagoa izanen da. Hala ere, ez da lan erraza. Ikusentzunezkoek baino esfortzu gehiago eskatzen du, baina testuek badute azken hauek eskaintzen ez duten beste “magia” bat. Magia horretan sinesten erakutsi behar diegu. Nola? Beraiekin irakurriz eta gu eredu izanik. Hau da, guk ere irakurketarekin gozatzen dugula ikusi behar dute.

Garazi Otsagabia, profesora de euskera de Ikastola, publica el libro donde recoge la investigación realizada junto con Lourdes Otaegi gracias a la beca de investigación literaria Santiago Onaindia. En el trabajo han analizado la presencia de las relaciones de pareja y la violencia en la obra del escritor Ramon Saizarbitoria, uno de los grandes referentes de nuestra literatura, centrándose en la novela Bihotz bi. Gerrako kronikak (Dos corazones. Crónicas de la guerra). Además, han elaborado un material didáctico para trabajar el libro en Bachillerato. Garazi opina que a todas las personas nos gusta escuchar y ver historias y que debemos ofrecer al alumnado herramientas para que puedan disfrutar con la magia de la literatura.

ASESOR PERSONAL DE VIAJES

sanferminikastola.eus orria

15


IGEM

Marten bizitzerik bada?

16

Aitor Perez, San Fermin Ikastolako ikasleak IruĂąeako Planetariumak bultzatutako proiektu interesgarrian parte hartu du aurten. Batxilergoko 1. mailako ikasketak egiten dituen mutil honek, Biologiako arloan kokatzen den BIOGALAXY izenburuko egitasmoan parte hartu du eta, besteak beste, Bostonen, Estatu Batuetan, egon berria da, proiektu honekin lehiatzen.

IGEM lehiaketa honetako epaileen eskakizunari jarraituz, ikerketan aurrera pausuak eman dituzte eta sortu dituzten landare horiek Marte planetako baldintza atmosferiko eta klimatikoetan bizitzeko aukerarik izango ote luketen aztertzen ari dira. Horretarako, taldea handitu eta ikasle berriak sartu ziren egitasmoan aurtengo udan, tartean San Fermin Ikastolako Aitor Perez.

IGEM, Navarra BG taldea da zehazki, honen guztiaren atzean dagoena, diziplina anitzeko talentuak biltzen dituen gazte taldea. Iaz abiatu zuten Biogalaxy proiektua eta, bertan, zortzi neska eta beste hainbeste mutilek, proteinak modu sinple, merke eta eraginkor batean sintetizatzeko gaitasuna erakutsi zuten. Haien ikerketa Bostongo MITek antolatutako Giant Jamboreenen ezagutzera emateko aukera izan zuten eta Landareetarako Biologia Sintetikoko Egitasmo hoberenaren Sariaren irabazleak izan ziren.

Joan den azaroaren lehenean, Bostonera itzuli zen taldea, oraingoan Marteko egitasmo hau azaltzera. Planetariumetik aditzera eman dutenez, Aitorrek berak egin zuen aurkezpena, Maite Losarcos eta Julen Herrero beste taldekideekin batera, eta publikoa aho zabalik utzi zuten, Hynes Convention Centerean. Ehundaka lagunen aurrean, aurkezpena egin, epaileen galderei erantzun eta, azkenik, euren kategoriako Zilarrezko Sariarekin itzuli ziren IruĂąeara.

orria sanferminikastola.eus


IGEM

Planeta STEM izeneko programa hezitzailearen bitartez sortu dira aipatutako talde hauek eta helburu nagusia gazteen artean STEM bokazioak piztea da (Science, technology, engineering and mathematics). Zehazki 1216 urte bitarteko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artea. IruĂąeako Planetarioak koordinatzen du eta Nafar Gober-

nuko Industria, Energia eta Innobazioko Zuzendaritza Orokorrak bultzatzen du. Bostonera joan aurretik, Aitorrek, Planetariotik etorritako beste kide batzuekin batera, egiasmoaren aurkezpena egin zuen ikastolako Areto Nagusian, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleen aurrean.

sanferminikastola.eus orria

17


IKASLE OHIA

Maite Rivas Maite Rivas San Fermin Ikastolako ikasle ohia da. 2007 urtean bukatu zituen bertan ikasketak. Urte hauetan guztietan egindako ibilbide profesionalaz eta ikastolari buruz dituen oroitzapenetaz aritu gara berarekin solasean. Zure familia Azagrakoa zen, eta bere garaian, euskaldunak ez ziren arren, San Fermin Ikastolara bidali zintuzten. Zer balorazio egiten duzu erabaki horren inguruan? 18

orria sanferminikastola.eus

Oso positiboa, noski. Gurasoak han jaioak dira, baina amak Tolosan eta Donostian ikasi zuen, han hasi zen nire familiaren euskarekiko kontaktua, euskara maitatzen. Guraso elebidunak izateak ematen dizun aberastasuna anaiak eta biok ere izatea nahi zuten. Txikitan Donezteben bizi ginen, eta euskara da gure ama hizkuntza. Zer suposatu izan du zure bizitzan euskaraz ikasteak? Euskaraz ikasteak hizkuntza bera eta bere inguruan duen gainontzekoa dakar harekin: euskal kultura, musika, dantzak, literatura, historia, festakâ&#x20AC;Ś Agian, euskaraz jakin izan ez banu ez nuke nire bizitzaren parte izan den hori guztia ezagutuko. San Fermin Ikastolatik alde egiterakoan, farmaziako ikasketak

egin zenituen. Ikasketa horiek amaituta, ordea, medikuntza egitea erabaki zenuen. Zer dela eta erabaki hori? Medikuntza fakultatean sartzea azken urteotan arrunt zaila da eta nik ezin izan nuen medikuntza ikasi selektibitatea egin ondoren, beraz, farmazia ikasten hasi nintzen. Ikasketa oso interesgarri eta politak diren arren, ez zen nire pasioa eta, posible baduzu, behintzat, zure lanak zure pasioa behar du izan. Farmazia ikasketak bukatu eta, epe labur batean, arlo horretan lan egin nuen. Medikuntza ikasteko aukera azaldu zitzaidan egun batean, egia esan, nire anaiari esker, berak nik egindako gauza bera egin baitu: farmazia eta medikuntza ikasi. Ni baino zaharragoa da eta berak ireki zidan bidea erabaki hau hartzeko. Gaur egun, ez dakit, berak lehenago pausu hori


IKASLE OHIA

eman izan ez balu, ni neu ausartuko ote nintzatekeen. Eta zein da zure espezialitatea, edo gehien maite duzun arloa medikuntzaren baitan? Familia medikuntzan residentea naiz, hemen, IruĂąean. Donostian, plaza hartzeko momentuan, Pediatria egitearekin zalantzan egon nitzen, baina IruĂąean geratu ahal izateak pisu handia izan zuen nire azken erabakian. Espezialitate benetan polita da, orokorra, baina ospitaleko giro lasaiago eta familiarrago batean. Dena den, nahi izanez gero, larrialdietan edo medikuntza ruralean aritu zaitezke familia medikuntza egiten baduzu. Pixka bat denetarik jakin behar duzu, zauri bat jostetik, depresio bat duen pertsona bat entzun, lagundu eta tratatzeraino, adibidez. Hori da gehien gustatzen zaidana, jendearekiko eta bere inguruarekiko hurbiltasuna.

Gaur egun mediku eskalduna zara Nafarroan. Zenbateraino uste duzu aurrera egin dela osasunaren arloan hizkuntzaren normalizaziora begira? Oraingoz ez daukat esperientzia askorik lan honetan, beraz, ez dut zerekin konparatu. Gaur egun, mediku euskaldun asko dago eta gure artean euskaraz egiten dugu lantokian, euskaldunak diren pazienteekin batez ere. Badira, gainera, Medikuntzako ikasketak euskaraz eskaintzen dituzten fakultateak eta horrek arlo honetan asko errazten du eukarazko adierazpena. Pazienteen aldetik, entzun izan dut, haiengana euskaraz zuzentzen naizenean, geroz eta mediku euskaldun gehiago dagoela eta horrek pozten dituela. Ze oroitzapen dituzu ikastolako garaietatik?

Oroitzapen dibertigarriak batez ere! Gogoan daukat ia egunero esnatzen nintzela ikastolara joateko gogoz, beno, azterketa sasoietan ez hainbeste. Nire ikaskideak gogoratzen ditut eta horietako batzuekin, oraindik ere, harreman estua mantentzen dut. Irakasleak, jantokiko bazkaria, saskibaloi taldeaâ&#x20AC;Ś Oroitzapen eta lotura ugari ditut oraindik ere. Pentsa, gaur egungo nire koadrilla ikastolako betiko lagunek osatzen dugu, eta Haur Hezkuntzatik ezagutzen dugu elkar... Zer uste duzu eman dizula zuri ikastolak? Aurreko guztia batuz, bizipen positiboak, batez ere. Nire bizitzan oso garrantzitsuak diren pertsonak ezagutu ahal izan ditut, bizitzarako garrantzitsuak diren balore batzuk eman dizkit eta proiektu baten parte sentitu izan naiz beti.

sanferminikastola.eus orria

19


MEMORIA DUTEN IKASTETXEAK

Ikastola con memoria histórica Como continuidad al trabajo comenzado durante el curso pasado, San Fermin Ikastola se ha unido también este año al programa “Escuelas con Memoria”, organizado por el Instituto Navarro de la Memoria. Este programa, nace como un proyecto transversal que pretende convertirse en punto de encuentro para la comunidad educativa. Se lleva a cabo en torno a tres ejes fundamentales: formación del profesorado, promoviendo la actualización científica y didáctica y favoreciendo el trabajo colaborativo para la generación de materiales y experiencias; actividades educativas, que permitan al alumnado el encuentro con lugares y personas vinculadas a la memoria; y la formación de una red de Escuelas con memoria, en la que confluyan centros educativos de todas las etapas. Para llevar a cabo este programa, se ofrecen muchísimas actividades que van desde los cursos de formación, hasta todo tipo de experiencias didácticas y prácticas para realizar con el alumnado. En San Fermin Ikastola, se está perfilando un proyecto de trabajo en Secundaria y Bachillerato, guiado por el Departamento de Ciencias Sociales e Historia. Así, en el pri-

20

orria sanferminikastola.eus

mer curso de la ESO, por ejemplo, se pretende llevar a cabo un taller sobre las fuentes orales. En cuarto, organizarán una excursión al monte Ezkaba, junto con los departamentos de Ciencias Naturales y Educación Física, donde además de los elementos históricos, se pretende trabajar también contenidos geográficos. Por su parte, el alumnado de 1º de Bachillerato se centrará más en la Guerra Civil y las

exhumaciones, y podrán disfrutar de la obra teatral “Barro, mapa de las ruinas de Europa “ de La Joven Companía. Finalmente, con los alumnos y alumnas que este año cursan 2º de Bachillerato, se volverá a repetir la exitosa excursión a Sartaguda que ya se realizara el pasado curso, y de la que hablamos más ampliamente en el anterior “Orria”.


MEMORIA DUTEN IKASTETXEAK

sanferminikastola.eus orria

21


ITACA

Desgaitasunak dituzten pertsonak ikastolan integratuz Nafarroako CERMIN erakundearen eskutik, “Enplegu normalizatuan laneratzeko aukera” lelopeko jardunaldietan parte hartu zuen urrian San Fermin Ikastolak. Nafarroako hainbat erakundek desgaitasunak dituzten pertsonak lan munduan nola integratu daitezkeen aztertu zuten aipatutako jardunaldi horietan, tartean gure ikastolak, eta bertan izan ziren, besteak beste, Miguel Angel Ortiz gure administratzailea eta baita iazko ikasturtetik jantokian lanean ari den Itziar Segura ere, gurean bizitako esperientzia azalduz. Jardunaldietan, desgaitasunak dituzten pertsonek lantoki ezberdinetan egin ditzaketen ekarpenak positiboki baloratu zituzten eta baita pertsona hauek lana aurrera ateratzeko duten gaitasuna ere. Zehazki, gure ikastolaren kasuan, humanoki egiten digun ekarpena nabarmendu nahi izan zuen Miguel Angel Ortizek bere hitzartzean. CERMIN elkarteko kide eta gure ikastolara lan prestatzaile gisara etortzen den Andrea Diezek, berriz, “Enplegu lagundua” programak dituen abantailak gogora ekarri zi22

orria sanferminikastola.eus

tuen. Laguntzaile honen paperari esker lortzen baita, hein handi batean, desgaitasunak dituzten pertsona hauek egin beharreko lana aurrera ateratzea. Haiekin batera, gaian adituak diren hainbat lagunek parte hartu zuten ONCE erakundeak Iruñean duen Areto Nagusian, joan den urriaren 25ean burutu ziren jardunaldi hauetan. Besteak beste, Mª Carmen Maeztu, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideetako Kontseilaria, Gloria Canals, Aura Fundació, Down Cataluña Fundazioko presidentea, Borja Jordán de Urríes, “Instituto Universitario de Integración en la Comunidad (INICO)”eko teknikari eta irakaslea eta abar luzea.


UN DÍA MÁS CON VIDA

“Un día más con vida” Oscar Sariaren bila Ikastolako gurasoak diren Raul de La Fuente eta Amaia Remirezek zuzendu eta ekoiztutako filmak Hollywoodeko Academiak egiten duen 32 filmetako muga gainditu du, Oscar Sarietan lehiatzeko. Ryszard Kapuscinski kazetariak garai hartan gerran dagoen Angolara egindako hiru hilabeteko bidaia kontatzen du filmak. Honela, animazioaren atalean, “Frozen II’, ‘The Angry Birds 2’ edo ‘La familia Addams’, bezalako filmekin lehia daiteke pelikula hau. Azken erabakia, hau da, izendatuen behin betiko zerrenda, urtarrilaren 20an jakingo dugu. Zorionak biei!

sanferminikastola.eus orria

23


Profile for San Fermin Ikastola

Orria 49  

Orria. San Fermin Ikastolako aldizkaria

Orria 49  

Orria. San Fermin Ikastolako aldizkaria

Advertisement