Egunkaria gurutzeta 1d1

Page 1

GURUTZETA 1D1

GURUTZETA DBH 1D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 1


SANTA AGEDA

Santa Ageda edo Agate Deuna, Barakaldon egon ziren baseliza guztietatik geratzen den bakarra da. Santa Ageda III. mendeko gazte eder bat izan zen. Gutxi gorabehera, K.o. 0. urtean jaio zen Cata‐ nian (Sizilia), Etna sumen‐ ditik hurbil, eta bere fami‐ lia noble eta diruduna ze‐ n. Gutxi gorabehera 250. ur‐ tean Quinciano senatariak nahi zuen haren edertasunaz gozatu, baina neskak ez. Orduan, senatariak torturatzea agindu zuen, bere bularrak moztuz. Baina, Agedak nahiago zuen hil eta horrela egin zen, hil egin zuten. Antza denez, 251. urteko otsailaren 5ean hil zuten. Erupzio bat egon zen Etna sumendian eta Cataniako biztanleek laguntza eskatu zioten Age‐ dari eta Etnako laba herriaren atean gelditu zen. Orain, emakumeen babesletzat jotzen da, eta laguntza eskatzen diote gaitzak edo erditze zaila izatekotan. Euskal Herriaren biriken gaixotasunak, katarroak eta buruko minak senda‐ tzen dituela sinesten da. Barakaldon Santa Agedako baseliza egin da bere oroimenean. Lau zati ditu: ‐Kapera (XVI. mendean egin zen) ‐Sakristia (XVIII. mendean egin zen) ‐Nabea (XVIII. mendean egin zen) ‐Aterpea (XIX. mendean egin zen) GURUTZETA DBH 1D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 2


SANTIAGO BIDEA Gu Barakaldoko institutu bateko ikasleak gara, eta Ezagutu Barakal‐ dora joan gara. Guk Santiagoko bideko ekintza bat egin dugu. Santiago bidea munduko 3. biderik garrantzitsuena da, Jerusalem eta Erromakoaren ostean dago. Santiago ibilbidea kristauek egiten dute. Santiago Je‐ sukristoren apostolu bat zen eta Santiago Compostela lurperatu zu‐ ten, eta esaten dute bere gorputza Santiagon lurperatuta dagoela, ho‐ rrexegatik mundu guztiko pertso‐ nak etortzen dira bidaia egitera. Ibilbide hau Espainiako leku guzti‐ etatik egin daiteke. Santiago bidea egin baino lehen beste ibilbideak zeuden, eta bat Bizkaitik pasatzen zen. Bidaia hori Bilbon hasten zen eta Barakaldon (Santa Ageda elizan) bukatzen zen. Horrexega‐ tik Santiago bideak harremana dauka Barakaldorekin.

GURUTZETA DBH 1D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 3


Meatzaritza Meategi ospetsu bat Con‐ cha II izenekoa da: Segurtasunagatik harrizko horma mailak eginez pika‐ tzen dira. ∙48km galeria dauzka eta hiru sakonera mailatan daude. Lehen, meategia zegoen lekuan Gallarta herria ze‐ goen. Meategia 250m da sakona. Meategian materialak bi modutara hartzen zituzten: galerien bidez eta aire zabalean. Handik hurbil meatzaritzaren ospitale bat dago: Trianako ospitalea. Meategiaren sakonera gehien duen lekua itsaso azpitik 20 metrotara dago. Hura da Euskal Herriko lekurik sakonena. Handik hurbil meatzaritza museoa eraiki zuten. Han geundenean, Euskal Herrian gehien ateratzen zen minerala burdina zela azaldu ziguten. Burdinak hainbat eratan agertzen zen: Oligisto, Limonita, Karbonato eta Goethita, hain zu‐ zen ere. Baina meatzariek ezin zutelako eskolara joan, ez zekiten haien izen zientifikoak, eta orduan horrela deitzen zieten: (Ordenez) ∙Vena ∙Rubio ∙Carbonato ∙Campanil Gainera azaldu ziguten haien legea, kolorea eta gogortasuna. Legeak esan nahi du 100 kilo harritik zenbat kilo burdin ateratzen ziren. Lanak ezin ziren guztientzat berdinak izan eta banaketa bat egin zuten. GURUTZETA DBH 1D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 4


LARRAZABALKO ESKOLA Bizkaian, orain dela urte asko, 170 eskola egin ziren. Larrazabal auzo txiki bat zen mendi baten ondoan, Barakaldoko kanpoaldean. Larrazabaleko eskola 69.a izan zen. Han, bost urteak bete arte zeuden elkarturik neskak eta mutilak klasean. Bost urtetik Aurrera, neskak eta mutilak banaturik zeuden. Klasean, bakarrik aberatsenek zeuzkaten liburuak. Idazteko orduetan, ondo idazten ez zekitenek arbel txiki batean idazten zuten klarionekin, eta arbel txiki hori leku guztietara zeramaten. Ondo idazten zekitenek, koadernoan, luma eta tintarekin idazten zuten. Garai haietan tinta oso garestia zen (pote batek 38 pezeta ba‐ lio zuen). Klase batean, 30‐50 ikasle zeuden eta irakasle bakar bat. Gaur egun eskola horiek ez dute funtzionatzen eskola bezala, erabiltzen dituzte esko‐ lak bisitatzeko Ezagutu Barakaldo proiektuan edo beste edozein proiektutan eta nahiko po‐ lita da. Gainera, oso ondo preparatuta dago.

GURUTZETA DBH 1D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 5


DEABRUAREN ZUBIA Zubia 1457. urtean egin zen. Beraz, 500 urte baino gehiago du. Lekeitioko Pedro Ortizek egin zuen. Eta zubi honetan Erdi Aroko guda bat izan zen. Orain kontatuko dizuegu Deabruaren zubiaren kondaira: Bazen behin neska bat maiteminduta zegoena Barakaldo aldean bizi zen mutil batekin. Er‐ dialdean Kadagoa ibaia zegoen. Orduan ezin izan zuen pasatu bere mutila ikustera. Neskak pentsatu zuen zubi bat egitea. Neskari gizon batek esan zion: ‐Zure arima ematen badidazu, zubi bat egingo dut ibai gainean eta goiza heldu baino lehen zubia zeharkatuko duzu, zin dagit. Bakarrik falta zitzaion azken harria jartzea zubia ez jausteko. Azkenean zubia egin zutenean neska mutila ikustera joan zen.

GURUTZETA DBH 1D1

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 6


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.