Egunkaria gurutzeta 1b2

Page 1

GURUTZETA 1B2

GURUTZETA DBH 1º B2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 1


SANTA AGEDA Santa Ageda Barakaldon dago, Barakaldon egon ziren baseliza guztietatik geratzen den ba‐ karra da. SANTA: Santa Ageda edo Agate deuna III. men‐ deko gazte eder bat izan zen. Gutxi go‐ rabehera K.o. 230. urtean jaio zen Cata‐ nian (Sizilia) Etna sumenditik hurbil, eta bere familia noble eta diruduna zen. BASELIZA: Lau zati ditu: 1. Kapera 2. Sakristia 3. Nabea 4. Aterpea TRADIZIOA: Gaixoek estatua hartzen zuten eta hiru buelta ematen zituzten aldarearen inguruan senda‐ bidea eskatzeko. BARAKALDO SANTA AGEDA KANTAK: Baliteke Santa Agedari euskaraz ere abestea, Barakaldoko auzo batzuetan XIX. mendean euskararaz hitz egiten zelako, baina garai horietatik ez dugu euskarazko kantarik ezagutzen. XIX. mendean gaztelaniaz abesten zirenak bakarrik ezagutzen ditugu. Kontuan izan behar dugu XVIII. mendean eta XIX. mendearen zati handi batean Barakaldoko biztanle gehienak elebidunak zirela. SANTIAGO BIDEA: Santiago hil zen Galizian eta Santiago zen Jesusen apostoluen bat. Santiago bidea hiruga‐ rren biderik garrantzitsuena da. Hori dela eta, Erdi Aroan Europa osotik etorritako pertso‐ nak oinez joaten ziren katedrala ikustera eta erramuak eramatea. Biderik garrantzitsuena eta ezagunena “bide frantsesa” deitzen da edo “bide nagusia”, baina bide hori existitu baino lehen, beste bide batzuk egon ziren iparralderago, garai haietan musulmanek men‐ peratzen ez zituzten lurraldeetan.

GURUTZETA DBH 1º B2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 2


Larrrazabalgo eskolak Santa Agedatik hasi ginen jaisten antzi‐ nako Erdi Aroko galtzada batetik. Larrazabalgo eskolara ailegatu ginen eta atseden txiki bat hartu genuen. Gero hasi ziguten azaltzen eskolaren funtziona‐ mendua. Larrazabalgo eskola bi parte‐ tan banatuta zegoen: neskak eta muti‐ lak. Klase batean normalean 40 eta 50 sartzen ziren eta klase horretan irakasle bat zegoen. Ikasle bat kanporatzen zu‐ tenean ez zen sartzen beste eskola ba‐ tean. Bizkaian 120 eskola zeuden. Muti‐ lek eta neskek joko desberdinak zituz‐ ten. Neskek ez zuten hartzen mutilen jokorik eta mutilek ez zuten hartzen nesken jo‐ korik, adibidez: Neskak: panpinak, diaboloa eta pilota... Mutilak: kanikak, tiragomak... Eskolan sartzen zirenean tinta pote bat eta luma bat erosi behar zituzten idazteko. Txikiek eramaten zuten lepoan pizarra txiki bat zapi batekin eta klarion batekin. Nire ustez oso dibertigarria izan da, zeren eta ez nuen ikusia antzinako eskola bat

GURUTZETA DBH 1º B2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

.

PAG 3


Deabruaren zubia Deabruaren zubia 1457. urtean egin zen. Lekeitioko Pedro Ortizek egin zuen zubia. Harriz osatuta dago, eta bi partetan banatuta dago. Zubiaren erdia Barakaldokoa da eta beste erdia Bilbokoa. Kastrexana edo Lasaoko zubia ere deitzen diote. Deabruaren zubiaren kondairak kontatzen du neska bat ibaiaren alde batean bizi zela, Bil‐ bon. Neska maiteminduta zegoen Barakaldoko mutil batekin. Mutilak uste zuen neska beste batekin maiteminduta zegoela eta gerrara joatea erabaki zuen neska ahazteko. Neska mutila ikustera joan zen, baina erreka pasatzerakoan euri handia egiten hasi zen eta zubirik ez zegoenez, ibaian zehar harriak zeuden alde batetik bestera pasatzeko baina euriaren ondorioz harriak desagertu ziren uraren azpitik eta ezin izan zuen pasatu. Neska tristea negarrez hasi zen eta bat‐batean gizon bat agertu zen eta esan zion ¨zure arima ematen badidazu, nik zubi bat egingo dut ibaiaren gainean¨. Neskak baietz esan zion eta gizona zubia egiten hasi zen, baina neska pentsatzen hasi zen ¨nire arima ematen badiot gizonari, zertarako nahi dut zubia?¨ eta damutu zen. Gizona zubia amaitzekotan zegoen eta neskak ez zekien zer egin. Bat‐batean beste gizon bat agertu zen eta neskari laguntzeko makila bat sartu zuen zubiaren erdiko zuloan. Gizona beldurtuta joan zen betirako eta neskak bere arima ez zuen galdu eta ezkondu zen mutilarekin. Iritzia: Uste dugu Deabruaren zubiaren kondaira polita eta interesgarria dela. l

GURUTZETA DBH 1º B2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 4


MEATZARITZAREN MUSEOA

Gallartan Concha II izeneko meategiaren alboan dago. Meatzaritza aztertu dugu eta industriaren iragana: han bur‐ din minerala atera zen pasa den mendeko 90eko hamar‐ kadara arte. Meatzari erreti‐ ratu batzuek sortu zuten mu‐ seoa, konturatu zirelako beren iragana galtzeko zorian zego‐ ela. Burdina Antzinarotik eza‐ gutzen zen gure mendietan baina garai haietan oso gutxi erabiltzen zen, batez ere baserriko tresna eta erreminta txikiak, nekazaritzarako lanabesak eta eskuko armak egiteko. Burdina lortzeko lehendabiziko labeak harrizkoak eta nahiko txi‐ kiak ziren. Mineral batzuk hartzen zituzten: Oligistoa, Limonita, Karbonatua eta Goethita. Horren guz‐ tiaren ondorioz milaka langile etorri ziren Euskal herrira eta, bereziki, Barakaldora. Meatza‐ rientzat garapen ekonomiko gogorra zen (pobrezia, istripuak, gaixotasunak...). Hala ere XX. mendean zehar langileen lan‐baldintzak hobetzen joan ziren. Emakumeek dinamita kartutxoak egin eta mea garbitzen zuten, gizonek harri‐zulatzailea, bagonetak betetzea eta arrokak pikatzea egiten zuten, mutilek erremintak ekartzea eta era‐ matea, ura banatzea eta enkarguak egitea, neskak etxeko lanez arduratzen ziren. Oso ondo egon da meatzaritzaren museoaren bisita.

GURUTZETA DBH 1º B2

EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA

PAG 5


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.