Guraso Agurgarriak: Gutun honen bidez jakinarazten dizuegu 2014-2015 ikasturterako ikasle berrien izena emateko epea otsailaren 3tik 14ra dela. Orain duzue zuen seme-alabei kalitatezko eta konfiantzazko hezkuntza eskaintzeko aukera, teknologi berrietan eta eleaniztasunean ere, ingelesa 4 urtetik aurrera irakasten baitugu. Halaber, gainerako berrikuntza pedagogikoak ere kontuan hartzen ditugu, Hezkuntza Ministerioak emandako Hizkuntzen Irakaskuntzaren Hastapenerako Zigilu Europearra bermatua izanik, nola baita The English Speaking Union President’s Award deituriko saria jasotakoak ere. Zer garen erakusteko modurik hoberena etxea barrutik ikustea denez otsailaren 11an, asteartea, goizeko 10:30etan edo arratsaldeko 16:00etan ospatuko dugun “ate irekiak” jardunaldira etortzera gonbidatuak zaudete. •
Agurra eta San Bizente Ikastolako proiektuaren azalpen labur bat zuzendaritza taldearen eskutik (15’).
•
Bigarren hezkuntzan Ebaluazio diagnostikoan azken urteotan izandako emaitzak
•
Instalazioen bisitaldia. Ikastola martxan ikusteko aukera izango duzue. (15’).
•
Azkenik, kafetxo bat hartuko dugu, galderak eta zalantzak planteatzeko aukera egongo delarik.
OHARRA: Interesatuta dagoenak etortzerik ez badu, beste egun eta ordu batean gera gaitezke informazio trukaketa egiteko. (Tfno.: 945-601206 Txaro-Gema). BULEGOko ORDUTEGIA: Goizez : 9:00etatik 14:00etara Arratsaldez: 16:00etatik 18:00etara (Asteazkenetan ezik) Zuen erantzunaren zain, agur. OIONen, 2014ko urtarrilaren 28an
M. GEMA BERZAL TRONCOSO. S.Bizente Ikastolako Zuzendaria.