Axular 84

Page 1

AXULAR KULTUR ELKARTEAREN ALDIZKARIA

OROITZAPEN BEREZIA EZKABAKO 800 IHESLARIRI



84 2018ko

uda

ANTENA GEHIAGORIK EZ

04

HITZORDUA

09

ZUHURTASUN PRINTZIPIOAREKIN...

10

EUSKALTZALEAK AKTIBATUZ...

12

GR225 EZKABAKO IHESA

14

OROITZAPEN BEREZIA

SIRIAR SUKALDARITZA

UDAL PARKEA BERPIZTEN ARI GARA

2018KO KULTUR ASTEA

UDA IKASTAROAK 2018

MAIALEN LUJANBIO BERTSOLARIA UDA GAZTELEKUN

NAFARROAKO ABEGI-FAMILIEK...

ASKOTAN EMANDAKO PAUSO TXIKIAK...

NAFAR KONTUAK

Aldizkari hau egiteko paper ekologiko birtziklatua erabili dugu.

Argazkiak

Maite Azkona Maribi Zoko

Publizitatea

Maite Azkona Enrike Kareaga

Axular aldizkariak ez du zertan bat egiten gure kolaboratzaileek emandako iritziekin

Marrazkiak

Lege gordailua

Moldiztegia

Axular Kultur Elkartea

Polo

Kulturkari

Diseinua eta Maketazioa Manuel Torres

28 30 32 36 38 40 42

GOIENER

Patxi Telletxea Juantxo Goñi Joana Eguillor Maider Sukuntza

21

34

EUSKAL HITZ BEREZIAK

Erredakzioa

18 26

AMAIUR GAZTELUA

Burlatako Udaleko Euskara Batzordeak diruz lagundutako aldizkaria

17 25

EUSKARA ZERO IKASTAROA

www.axularnet.com

06

2.504-1998

Ermita Kalea 20. Burlata. axularaldizkaria@gmail.com www.axularnet.com 2000 ale


ANTENA GEHIAGORIK EZ

4¡5

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Testua: Juantxo GoĂąi

Udaberriarekin batera berri txarra ere jakin dugu Burlatan. Izan ere, Hotel Burlada-ko teilatuan telefonia mugikorrerako antena paratu nahi dute. Hotelarentzat onura ekonomiko hutsa dena osasun arazoa izan daiteke inguruan bizi garen guztiontzat. Hotela herriaren erdi-erdian dago, Iturria kalean, eta inguruko etxebizitza ugariez gainera, Osasun Etxea eta haurrak jolasteko edo adin guztietako pertsonak egoteko plazak ere badaude.

Nafar Gobernuak antena jartzeko baimena eman du dagoeneko. Berria ezagutu eta berehala, osasunarekin eta ingurumenarekin arduratuta dauden auzokideak eta Burlata Bizigarria plataforma mugitzen hasi dira antena jartzearen aurka: sinadurak biltzen, komunikabideei gutunak bidaltzen, kartelak kaleetan eta leihoetan paratzen, elkarretaratzeak eta manifestazioak ‌ Hoteleko arduradunekin hitz egin dute, baina alferrik. Burlatako Udalak ere, gaiarekin sentibera eta auzokideak entzunda, Nafar Gobernuaren baimenaren kontrako helegitea aurkeztu du.

Burlata Bizigarria plataforma duela 10 urte sortu zen, Konstituzio plazan antena bat jartzea geldiarazteko. Orduan antena hori eta beste bi herrigunetik aparte kokatzea lortu zuten. Hori baino lehen, Ermitaberri ikastetxearen ondoan zegoen beste antena batek ere polemika sortu zuen, uhin elektromagnetikoen inguruko kezka Burlatako jendartean piztuz, eta orduan kentzea lortu zen.

Telefonoen industriak sekulako indarra hartu du azken urteotan, gure ondoan telefono bat ez egotea arraro izateraino. Indar horretaz baliaturik, telefonoen industriak antena bat jartzea non interesatzen zaion aukeratzen du eta leku horren jaun eta jabe egiten da, bizilagun eta eraikinaren beraren jabearen iritziaren gainetik, legeak desjabetzearen aukera ematen baitio. Udalek ere ez dute telefono konpainien (kasu honetan VODAFONE) diktadura gelditzeko ahalmenik. Konpainien adituek antenen etengabeko erradiazioaren gaineko informe lasaigarriak


kaleratu dituzte. Beraien esanetan, ezarritako mugak gailentzen ez badira eta segurtasun tartea mantentzen bada, osasunerako ondorio kaltegarririk dituztela ez dago frogaturik. Hala ere, erradiazioaren efektuak (minbizi klusterra izenekoa) sumatzen ari diren kasuak ageri dira zenbait herritan, eta jendearen protestak egunkari batzuetan ageri dira: 2009an La Voz de Asturias eta A2 Prensa.com-en, 2011n Diario de Noticias, La Voz de Galicia eta Diario de Sevillan, besteak beste.

Konpainietatik at eta Europan egin diren ikerketa zientifikoek telefonoen industriak argitaraturiko ondorio oso ezberdinak aurkeztu dituzte. Ikerketa horien arabera, kutsadura elektromagnetikoak sor dezakeen kaltea hiru alderdi hauekin zuzenean lotuta dago: igortze-iturriaren gertutasuna, erradiazioa igortzen den denbora eta emisioaren potentzia. Horietan denetan haurrak biztanleriarik kaltetuena direla azpimarratzen da. 5G antenen uhinen frekuentzia oso sarkorra da, leku guztietara iristeko, eta potentzia handiko uhinak dira. Beste herrialde batzuetan kableak eta bestelako sistemak erabiltzen dira.

Zenbait tokitan gomendatutako erradiazio maila ehunka aldiz gainditzen den arren, Espainiako gobernuak haririk gabeko sistemak jartzea bultzatzen du, industriaren nahiak bakarrik kontuan hartuz. Suedian, aldiz, sentikortasun elektromagnetikoa izeneko ezintasuna gaixotasun bezala onartuta dago, eta estatuan ere jada gaixotasun hori onartzen duen sententzia atera da, Valentziako epaitegian. Suitzan ere ez lukete horrelako antenarik baimenduko.

Horregatik, plataformak “aurretiko ardura� printzipioa ezartzea, gutxieneko distantziak errespetatzea eta araudia egokitzea eskatzen du, hau da, kutsadura elektromagnetikoak osasun arazorik eragiten EZ duela frogatu arte antena gehiagorik ez jartzea eta, jartzekotan, ez herriaren erdian. Hainbat dendetan sinadura bilketa martxan da eta 3200 inguru jaso dituzte jada. Apirilaren 25etik aurrera, asteazkenero biltzen dira Askas plazan “Antena gehiagorik ez! Burlata osasuntsu baten alde� aldarrikatuz, aipatutako eskakizunak lortu arte. Mobilizazioetan parte hartzera deituta gaude.


AXULAR KULTUR ELKARTEA 6¡7

Zuhurtasun printzipioarekin jokatu behar dugu Iaztik ari dira Burlatako bizilagunak protesta egiten, herriko hotel batean telefonia mugikorreko antena bat jartzeko duten asmoaren aurka. Udalak bat egin du beren aldarrikapenekin, eta helegitea aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren aurrean. Antenen eraginari buruzko ikerketa independenteak eskatu ditu Burlatako alkate Txema Novalek (Lieja, Belgika, 1962).

Noiz izan zenuten Burlada hotelean telefonia mugikorreko antena bat jartzeko duten asmoaren berri? 2017ko bukaeran izan genuen asmo horren berri, hainbat bizilagunek salatu zutelako lanak egiten ari

2018ko maiatzaren 11n

NAFARROAKO HITZAn

Edurne Elizondok idatzia

zirela hotel horretan, sakelako telefonoentzako antena bat jartzeko. Gertatzen ari zena ezagutu eta gero, lanak geldiaraztea erabaki zuen udalak.

Udalak ez zuen lan horien berri? Ez zioten baimena eskatu behar? Azken urteotan hainbat aldaketa gertatu dira legedian, Europatik zehaztutako zuzentarauetara eta merkatuaren liberalizaziora egokitzeko. Sistema kapitalistak, finean, joera du bere legeen bidez garapen ekonomikoa laguntzeko neurriak ezartzeko. Horrek ekarri du hainbat urrats bertan behera gelditzea. Lehen, udalaren baimena edo lizentzia behar zen lanak egiteko. Baimen hori


eskatu eta jaso arte zain egon behar zuen obra egin nahi zuenak. Hori aldatu da. Orain, arloan aditua den teknikari batek sina dezake adierazpen bat erranez egin nahi den obrak bat egiten duela indarrean dagoen araudiarekin. Adierazpen hori administrazioaren aurrean aurkeztea nahikoa da lanak hasi ahal izateko. Udalak obrak egin eta gero izanen luke aukera gauzak behar bezala egin direla kontrolatzeko.

Obrak hasi aurretik, beraz, adierazpen hori aurkeztu behar izan zuen hotelak, ezta? Onartu behar dut ezin dudala baieztatu adierazpen hori behar zen unean aurkeztu ote zuten. Susmoa da ez zutela egin. Udalak onartu behar du bizilagunen salaketa jaso arte ez zuela izan gertatzen ari zenaren berri. Horrela jakin genuen zer asmo zuten, eta jakin bezain pronto erabaki genuen lanak gelditzea.

Orain geldirik dira, orduan? Bai. Udalak uste du ez dela nahikoa teknikari batek sinatutako adierazpena aurkeztea lanak hasteko, kasu honetan. Antena jarri nahi duten tokiak jasota egon behar du Nafarroako Azpiegituren Planean. Plan horrek, telefonia antenen arloan, zehazten du non jar daitezkeen. Eta antena jarri nahi den tokia ez badago plan horretan jasota, jaso dezaten eskatu egin behar da. Kasu honetan, antena jartzeko tokia ez dago plan horretan. Alegazioak aurkeztu genituen. Prozesua ez da batere argia, alegazioak egiteko eta plana jendaurrean egoteko epeak ez daudelako ongi zehaztuta.

Alegazioak ez dituzte onartu? Guk erran dugu, batetik, epeak ez ditugula egokitzat jotzen, bizilagunek ez dutelako obraren berri izateko denborarik izan; eta, bertzetik, antena jartzeko tokia ez dela batere aproposa. Nafarroako Gobernuak erabaki du gure alegazioak aintzat ez hartzea; ez gureak, ezta hainbat herritarrek aurkeztutakoak ere.

En esta entrevista el alcalde de Burlata, Txema Noval, es partidario de trabajar

con el principio de precaución en lo que

se refiere a la instalación de antenas que pueden aumentar todavía más el índice de radiación de la población burlatarra. El Ayuntamiento apoya el movimiento popular en contra de la instalación de la antena en el Hotel Burlada.

Bada bertze urratsik egiteko aukera? Gobernuaren erabakiaren aurkako gorako helegitea aurkeztu dugu. Oraingoz, beraz, erabaki hori ez da behin betikoa. Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuak du orain hitza, departamentu horrek erantzun behar baitio gure eta herritarren errekurtsoari. Bitartean, hoteleko lanek geldirik jarraituko dute.


8¡9

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Epeak ez direla egokiak erran duzu. Uste duzu prozesua ez dela behar bezain argia? Prozesua hagitz korapilatsua da. Finean, mesede egiten die enpresen interesei. Lanak hasteko teknikari batek sinatutako adierazpenari buruz, adibidez, nik argi dut tramite horrek baduela zentzua okindegi bat zabaldu nahi duenarentzat, adibidez. Baina ez dut uste zentzuzkoa denik adierazpen hori erabiltzea telefonia mugikorreko antena bat jartzeko. Legedia eta tramiteak korapilatsuak dira, eta ekartzen dute hori egiteko aukera. Maila berean jartzen dituzte okindegi bat zabaltzeko edo antena bat jartzeko proiektuak. Gu ez gaude horrekin ados. Antena batek herritarren osasunari eragiten ahal dio.

Horregatik erabaki duzue kontra egitea? Bai. Ceferino Maestu aditua izan dugu aholkulari. Denok dugu argi erradiazioren auziak, gutxienez, zalantzak jartzen dituela mahai gainean, osasunean izan dezakeen eraginari buruz. Egia da eztabaida dagoela, eta ikerketa independente gutxi egin direla; gehiago behar dira; horregatik, hain zuzen ere, zuhurtasun printzipioarekin jokatu behar dugula uste dugu, eta herriaren erdian antena bat jarri baino lehen, egon daitezkeen alternatibak aztertu.

Alternatibaren bat baduzue mahai gainean? Orain arte, adibidez, antena guztiak jarri dira herritik kanpo. Auzi honek niri tabakoaren kasua ekartzen dit gogora. Uste dut badaudela antzekotasun garbi batzuk. Orain, denok dugu argi tabakoa txarra dela gure osasunarentzat. Duela 50 urte, ordea, ez zen hori gertatzen. Herritarrek ez zuten orain bezala hartzen, ez zuten orain bezain

argi eragiten duen kaltea. Antenekin antzekoa gertatzen dela uste dugu, eta badela, neurri batean, eragin dezaketen kaltea arintzeko joera bat. Gutxi dakigu, baina dakigunak erraten digu eragina badela. Beraz, joka dezagun zuhurtasunez. Antenak ez daude baimenduta eskolen ondoan, adibidez. Zerbaitengatik izanen da. Herritarrak kezkatuta daude? Bai, bada kezka. Burlatan izan dira telefonia mugikorreko antenak jartzeko bertze hainbat saio, azken hamar urteotan, eta saio bakoitzaren aurrean herritarrak atera dira karrikara beren kezka agertzera, orain bezala. Udalak herritarrekin egin du bat beti, eta, orain, hain justu, Burlatako erdigunean antenarik ez da. Denak daude herritik kanpo.

Gorako errekurtsoari gobernuak eman beharreko erantzunaren zain, zeintzuk dira hurrengo urratsak? Maiatzaren 2an, Burlata Bizigarri plataformak aurkeztutako mozioa onartu zuen udalak. Haren bidez berretsi dugu herritarren osasunaren aldeko gure jarrera. Gainera, konpromisoa hartu dugu herritarrei informazioa zabaltzeko saioak antolatzeko. Gobernuko, parlamentuko eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko arduradunekin ere bilerak egin nahi ditugu, denen artean, osasun publikoaren aldeko neurriak hartu ahal izateko. Argi dugu, halaber, herritarrek presioa egiten jarraitu behar dutela.


HITZORDUA Testua: Angel Erro

Ez gutxitan deiren bat jasotzen dut, zeinean hariaz beste aldekoak galdetzen baitit nik lehenago deitu diodan. Harremana batzuetan galduta dudan jende ezaguna izaten da. Neure burua desenkusatu behar izaten dut sakelakoa ongi blokeatu ez eta patrikatik bakarka markatuko zuelako. Une deseroso bat sortu ohi da horrelakoetan, nork bere bizitzaren eguneratzeari ekinez konpontzen duguna edo beste egunen batean nahita elkarri deitu eta lasaiago egoteko promesaz ahalik eta lasterren eteten duguna.

Beste batzuetan egin edo jaso ditut hizki, ikur eta emotikono loturarik gabekoez osatutako mezuak, ausaz osatuak argi eta garbi, nahi gabeko ukitze edo blokeatze txar batek eraginda. Honako hauei ezikusia egiten diet, igortzaile eta hartzaileen arteko iruzkin jostagarriei bide eman diezaieketen arren.

TVNTVN. Gordetzea baino ez zuen falta. Ezabatzeko puntuan nengoela, duda batek harrapatu ninduen bat-batean. Ebentoaren izena koherenteegia zen tuntunean idatzita egoteko. Azken hitzak horren keinu ironiko itxuratia edukiagatik ere. Dena delako mintegia programatuta zegoen egunean, gainera, ez nuen beste eginbiderik. Beraz, gorde nuen. Orain hitzordu hori badaukat. Nahi gabe egindako dei edo sms baten zain nago, lekua non den baieztatuko didana. Ezin da askoz gehiago atzeratu, mintegia bihar delako.

Horregatik, hasieran ez ninduen harritu sakelakoa agendaren pantailatik irekita zegoela eta hurrengo asteko egun baterako ebento bat (izena eta guzti) sortua zuela ikusteak, berez autozuzentzaileak idatzita, pentsatu nuen: Seminario web ao VB

PITXIAK

Tratamientos faciales Tratamientos corporales Manicura y Pedicura Maquillaje Depilaciรณn

C/ La Nogalera, 7 bajo Intxaustia Kalea, 7 behena Tel.: 948 231 221 31600 BURLADA / BURLATA Navarra / Nafarroa

CENTRO DE BELLEZA

C/ Las Maestras, 1 31600 Burlada Tfno.: 948 12 87 87


Euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza ohiturak aldatu Herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskarak 365 egun dinamikaren helburua. Epe luzeko lan ildoa da, eta, helburua betetzeko bidean, urrats esanguratsuak emateko mugarriak izango ditu. Euskarak 365 egun dinamikaren baitan, euskaraz bizitzeko norbanakoen urratsak eta m o t a

koan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi dugu Euskal Herri osoan. 2.- 2019an, mota guztietako entitateen babes neurriak helburu.

Hizkuntzaren normalizazioaren ardura partekatua da: pertsonena eta entitateena. Horregatik, behin herritarrak aktibatzen hasita, entitateek babes neurriak hartu eta baldintza oztopatzaileak ken ditzatela sustatu nahi dugu. Babes neurriak har ditzaketen entitateak mota askotakoak dira: enpresak, erakunde publikoak, kultur eta kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, merkatari elkarteak eta abar. Herritarrak biltzen dituzten unitate posible guztiak, publikoak zein pribatuak. 2019rako ekimena 2018ko lehen seihilekoan landuko dugu. Hala ere, 2018an hasi nahi dugu babes neurri berriok probokatzen.

Eta zeintzuk dira Euskarak 365 egun dinamikaren helburu nagusiak?

10 · 11

AXULAR KULTUR ELKARTEA

• Hizkuntza ohiturei astindu bat ematea eta ahalik eta pertsona gehienek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea.

• Tokian tokiko euskalgintza aktibatzea, praktika linguistikoak erraztuko dituzten neurriak sustatu eta herritar euskaldunak martxan jar ditzaten.

• Era guztietako entitateek euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten babes neurriak hartzea eta oztopo diren egoerak arintzea eta bideratzea.

guztietako entitateen babes neurriak bultzatu nahi ditugu. Horregatik, bi plano horietan egin nahi dugu lan. Hona hemen, labur, datozen bi urteetarako lehen mugarriak:

1.- 2018an, Euskaraldia: 11 egun euskaraz. Pertsonen urratsak helburu.

Euskaltzaleak aktibatu nahi ditugu beren egunero-

• Ekimenetik abiatuta emango diren urrats berriak eta sortuko diren euskarazko harremanak ekimenaren ostean mantentzea. Ekimenean zehar, sarritan entzunen dituzu Ahobizi eta Belarriprest hitzak, baina zer esan nahi dute?

Ahobizi zara

• Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.


• Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

• Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu.

• Jarrera aktiboa izango duzu, beraz. Zure harreman sarean dituzun hizkuntza praktikak aztertu eta euskarara aldatzeko aukera duzun horietan eragingo duzu. Hamaika egunetan, hizkuntza aldaketarako aukeratu dituzun harreman horietan ezezik, zure bizitzako esparru guztietan euskaraz arituko zara, ahal den guztietan, ahal duzun guztiekin.

• Bi aldeek euskaraz ulertzen badute, ez dago euskaraz ez egiteko arrazoirik. • Ariketa egiten duzun bitartean giro babestua izango duzu, ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu 11 egunez Euskal Herrian barna. • Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Belarriprest zara…

• Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.

• Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

• Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu.

• Jarrera aktiboa izango duzu, beraz, gonbitea egingo baitiezu euskal hiztunek zurekin euskaraz hitz egin dezaten. Oso garrantzitsua da zure funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzen lagundu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko duzulako. • Ariketa egiten duzun bitartean giro babestua izango duzu, ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu 11 egunez Euskal Herrian.

• Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik!


Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Baina ZER DA Euskaraldia: 11 egun euskaraz?

Euskaltzaleak aktibatu nahi ditugu beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dugu Euskal Herri osoan. Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi ditugu, beren eguneroko harremanetan euskaraz aritu daitezen ulertzen duten herritar guztiekin.

1. Ahobizi denak euskaraz egingo die belarriprest direnei eta euskara ulertzeko gai diren guztiei, horiek erdaraz erantzun arren. Era berean, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die. Identifikatzeko txapa izango du.

2. Belarriprest denak, dakienari berarekin euskaraz aritzeko gonbitea egingo dio, berak euskaraz zein erdaraz erantzun arren. Identifikaziorako txapa izango du, ahobiziek belarriprest dela jakin dezaten. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta ekimenak dirauen bitartean identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Pertsonen izen ematea. 2018ko irailetik azarora bitartean.11 egun euskaraz ekimenean parte hartu nahi duen pertsona bakoitzak ekimenaren webgunean, herrian edo entitate batean

Eta Burlatan zer?

12 ¡ 13

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Burlatan ere ari gara lanean. Burlatan ere izanen ditugu 11 egun euskaraz.

Pasa den martxoaren 26an egin genuen aurkezpena Joxemari Agirretxe “Porrotx�en eta Topaguneko lagunen eskutik.

Hitzaldi horretatik 15 lagun inguruko batzordea sortu zen Burlatan. Ordutik ari gara lanean. Batzordea irekia da eta interesa duen edozeinendako irekita dago.

Hemendik aurrera nonahi ikusiko dituzue Euskar- aldiaren ingurukoak gure herrian.

Eta zu zer izanen zara? Ahobizi edo Belarriprest? Laster jasoko duzue informazioa.

Jar ditzagun dantzan gure mingainak!!!



14 · 15

AXULAR KULTUR ELKARTEA


Bai, ongi irakurri duzue: 800. Zortziehun izan ziren ihes egin zuten presoak Ezbako gartzelatik 1938ko maiatzaren 22an. Horietatik 200 erail zituzten tirokaturik.

Maiatzaren 22an, 80 urte beranduago, omenaldi beroari egin zitzaien guzti-guztiei Ezkaba mendiko gainean, ehundaka pertsona bildu zen haien oroitzapenetan, hamaika bandera errepublikar eskuetan harturik. Hildakoen senideak ere hantxe izan ziren omenaldi ekitaldian.

30 urte dira Txinparta Elkarteak ekitaldi hau burutzen duena, aurten, ordea, bazuen esanahi berezia, izan ere maiatzaren 22an 80 urte bete baitziren Ezkabako ihesaldi jendetsua gertatu zenetik, eta handikiro zen ospatu beharra. Europan eman den ihesaldirik handiena gertatu baitzen Ezkabako San Cristobal presondegian.

Cientos de personas se congregaron

el 20 de mayo en la entrada del fuerte de

San Cristóbal para rendir homenaje a los

más de 800 presos que participaron en la fuga masiva de 1938. El acto lleva

realizándose treinta años de la mano de

la asociación Txinparta, pero esta ocasión fue especial porque el 22 de mayo, se

cumplieron 80 años de la huida en la que fueron asesinados a tiros más de doscientos reclusos.

Víctor Oroz Lizarraga, Txinparta Elkarteko buruak esan zuen aspertuta daudela eraso faxistekin, urtero monolitoa erasotua izaten dela, baina ez dute sekula atzera eginen eta "oroitzapenak ez duela inoiz ere gibelera eginen". "Berandu gatoz, berandu oroitu gara hemen hil ziren 700 preso haiekin, berandu, baina hondarrean hemen gaude, eta gurekin ditugu betirako".

Jovino Fernández

Victorrek esan zuenez "duela urte bat 32 gorpu aurkitu genituen, egun 45 dira erail zituzten presoen gorpuak, guk aurkituak, azken biak duela guti Leranozen, hain zuzen. Ez dugu atsedenik hartuko falta diren 160 gehiago harrapatu arte. Badakigu hainbat zulotan daudela lurperaturik, baina aurkitu eginen ditugu, bai horixe!"


JOVINO FERNANDEZ (Leon, CNT) Iheslari famatuena bihurtu zen Frantziaraino iritsi zelakoz beste bi presorekin, erbestean eman zituen urte gehiena.

16 ·17

AXULAR KULTUR ELKARTEA

ANDRÉS RODRIGO (Cuellar) Ihesaldian eraila Ezkaba mendiko magalean tiroz, oraindik ez dute bere gorpua aurkitu. Montse Sanz bere bilobak esan zuen: "Nola da posible haien falta ikaragarria sentitzea nahiz eta ezagutu ez?"

Jovino Fernández

ANTONIO ESCUDERO (Valladolid, zurgina) 1938ko abuztuaren 8an Iruñeko Vuelta del Castillon erail zuten 19 urte zituela beste 13 presorekin ihesaldia antolatu zutela salatu ondoren.


Maiatzaren 18an siriar sukaldaritzaz

ikasteko aukera izan genuen elkartean,

badakizue, prestatu ondoren, jan eta edan

eta hitz eta pitz eta gustura eta noiz eginen hurrengoa? Eta?


UDAL PARKEA BERPIZTEN ARI GARA DENON LANAREKIN Testua: Ziripot

18 · 19

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Fermin TARRAgona, Tarra, udaleko herri-lanen, parkeak eta ingurumen zinegotzia da. Donostiarra jaiotzez, 45 urte ditu eta injeniaria da. 1999an etorri zen Burlatara eta hemen bizi da bere familiarekin. Bi haurren aita da. Elkarrekin Ahal Dugu-Podemos taldeko Burlatako arduradun nagusia da. Elkarrizketa egin diogu bere lan esparrua gehixeago ezagutu nahian, honatx eman dizkigun erantzunak.

Zein da udalean egiten duzun lana? Mugikortasuna eta ingurumenaren alde lan egitea da momentu honetan nere egin beharra. Orain arte, kanpotik ikusten ez diren udaletxe-barruko gestioarekin zerikusia duten lan eta zerbitzuak konpontzen aritu naiz. Egun, bizikleten mugikortasunaren planarekin nabil, kaleetako abiadura gutxitzen eta espaloiak onezkoei itzuli nahian. Hondakinak ere nire agendan daude, Iruñerriko Mankomunitatean ordu asko aritzen naiz astero kontu hauen bueltan. Zer da zailena zure lanean? Burokrazia… einezkoa da edozein gauza egiteko bi pauso jarraian ematea. Batetik bestera milaka paper eta dokumentazioa (diruaz gain, noski) kudeatu egin behar da. Ulertzekoa da, bestalde, argitasuna eta legezkotasuna kontuan hartuz.

Baina oso oso motela da eguneroko lana administrazioan.

Eta errazena? Udal Parkearen berpiztearekin zerikusia duen lan guztia. Agian ez hainbeste erraza izateagatik, baizik eta oso gustora egiten dudalako. Langileek ere gustora egiten dute lan parkean animaliak, loreak, zuhaitzak eta iturriei berriro bizitza emanez. Kaleko jendeak nabaritu eta eskertzen du. Horrela erraza da lan egitea herriaren alde.

Nola daude gure karrikak? Erripagaña eta Bizkarmendi ondoko aldea izan ezik, Burlatako kale gehienek urte asko dauzkate. Hirurogeigarren hamarkadako eraikuntzarekin moldatu ziren, hagitz fundamentu gutxirekin. Espaloiak estuegiak dira, errepideak beste hainbeste. Oso zaila da elkar bizitzea trafikoa, autoak, oinezkoak, bizikletak, mugikortasun gutxiko jendea… Horregatik iaz eta aurten gure lana horren inguruan egiten ari gara. Aparkalekuak kendu gabe (edo kenduz gero, ahalik eta gutxien) jendeari ibilbideak zabalduz.

Eta gure plazak nola daude? Kaleak bezala, gure plazak oso grisak dira. Zementuzkoak, baldosazkoak… belar, zuhaitz eta lore gutxikoak.


Esanen zenidake Burlatako plazen 10 izen? Parrita, Askak (Eugenio Torres), Ezkabazabal, Las Aguas, Benitorena, Larrañeta, Elizekoa, Floirac, Kofradiak, Arga.

Eta eginen zenidake sailkapen bat, 5 onenak eta 5 kaxkarrenak izendatuz? Dudarik gabe, 1go postuan izango litzateke Parrita, kristoren giroa eskaintzen duena beti. Bere atzetik, Franzisko Ardanaz, Arga, Las Aguas eta Maitzaren lehena ditut gogokoenak.

Aldi negatiboan, asko dute hobetzeko, berdez margotzeko edota bizitzaz indartzeko: Ezkabazabal, Floirac, Kulturetxekoa (hau udarako hobetuko da iazko aurrekontu parte-hartzaileei esker) eta Elizekoa. Larrañeta plaza, nahiz eta oso grisa izan, beti jendez beteta aurkitzen dugu.

Zakurrak - jabeak eta zakur-gorotzak, ederra trinomioa. Zer egiten ari da udala? Jendeak eskatzen digu egunero lehenbailehen isunak ezartzeko zakur gorotzak jasotzen ez dituzten jabeei. Guk uste dugu isuna dela bideko azken pausoa. Lehen prestatu eta zabaldu behar ditugu txakurrak aske egoteko eremuak, gero informazio kanpaina egin eta azkenik, isunetako bidea hartu.

Bizkarmendian kristoren mobida dago zakurrentzako eremuarekin. Nola dago afera? Ulertzekoa da Bizkarmendiko bizilagunen kezka, batez ere orain arte zabaldu den aisialdirako eremu bakarra bere ingurukoa delako. Jadanik konpondu ditugu hasierako akats batzuk, lokatza eta zikinkeriarekin zerikusia zutenak. Laister zabalduko ditugu beste zazpi eremu gehiago, informazio

Fermin Tarragona, Tarra, es el concejal

de Obras, jardines y medio ambiente de

Burlata. Nos cuenta en esta entrevista los trabajos más importantes que tiene entre

manos en estos momentos: calles, plazas, movilidad, coches, bicicletas ... Muchos

temas que hacen que nuestra vida diaria sea más fácil y agradable.

kanpaina egingo da eta bere kezkek ez dutela izateko arrazoirik ikusi ahal izango dute. Gure ustez, eta horrela jakinarazi diegu, gutxienez urte bat iraun behar du, eta orduan ikusiko dugu nola funzionatzen duen txakurrendako aise-eremuak.


20 ¡ 21

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Urte bat falta da legealdia bukatzeko, eta zuri zer falta zaizu egiteko zure a r d u r a arloan? Zer ikusiko dugu Burlatan falta den urte honetan? Lehen esan dudanez, mugikortasunarekin zerikusia duten aldaketa garrantzitsuak ikusiko ditugu laster. Udal honetan, mugikortasun urriko jendearekin lan haundia egin eta gero, oinezko pasabide askotan lanak egingo ditugu, espaloiak zabalduz eta guztiontzako ibilbideak lortuz. Bizikletak errepideetara jaitsiko ditugu, eta autoei esango diegu lasaitzeko, kaleetan bizikletak nagusiak baitira. IruĂąerriko Mugikortasun Planari itxaron behar diogunez, aldaketa hau ezin izango dugu osorik egin, baina Burlatako %90a bizikletei eskeiniko diegu.

Datorren legealdian berriz aurkezteko asmorik baduzu? Nola dago Burlatako ELKARREKINPODEMOS taldea? Momentuz ez naiz hasi horretan pentsatzen. Burlata Aldatuz taldea sortu izanak pozik eta harro gauzka, Aldaketa lortu genuen eta aldaketarako bidean gaude oraindik buru belarri. Uda pasa eta gero jarriko gara lan horretan, eta Burlatako Podemos-AhalDugu ko oinarriek erabakiko dute hauteskundeetara PODEMOS-AHALDUGU bezala aurkeztuko garen ala berriro BURLATA ALDATUZekin batera. Badirudi estatu mailan ELKARREKINPODEMOS elkartea (IU rekin batera) sortzekotan ari direla, baina guk ez dugu onartu behar inongo agindurik, ez Madriletik, ez IruĂąetik. Burlatako Podemos-AhalDugu zirkuloan, burlatarrok erabakitzen dugu.

labur-labur

aisialdian zer? Aisialdia? Zer da hori? Familiarekin pote eta pintxo batzuk gustura hartzea, agian. uda pasatzeko ... Udal piszina eta garagardoak. Donostiako hondartzetara ihesaldiren batzuk ere bai. neguan ... Lana eta ordenagailua. jateko ... Txuletoia, gutxi egina.

edateko? Martinia. Tabernetan Marianitoetan olibak derrigorrez jartzeko ordenantza bat prestatu beharko genuke.

musikari euskadun bat ... Hertzainak taldearekin gozatu dut gaztetatik. Beraz, Gari esango nuke. euskal liburu bat? Behi euskaldun baten memoriak. Batez ere, irakurri nuen euskaraz idatzitako lehenengo nobela izan zelako.

maite duzun Burlatako txoko bat ... Udal parkea, hain zuzen ere frantziar lorategia. Ilunabarrean konpainia onean eta eskuan garagardo bat izanik, benetako paradisua.






EUSKARA ZERO IKASTAROA

Burlatako Udalak antolatuta eta AEK-k emandako euskara ikastaroa izan dugu azken asteotan. Apirilaren 11tik maiatzaren 30era asteazkenero, 19:00etatik 21:00etara, Burlatako Jauregitxoan elkartu gara giro onean eta euskarara hurbiltzeko lehenengo urratsak eman ditugu. Ilusio handiz ekin diote ikasleek ikasteari eta batzuek euskara ikasten jarraitzeko gogoa adierazi dute. Animo eta segi euskara ikasten, merezi du eta. Eta lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu Toskana eta Latxa tabernetako lagunei beren laguntza emateagatik eta ikasleekin euskaraz egiteko ahalegina eta pazientziagatik.


26 ¡ 27

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Apirilaren 7an Amaiurko Gazteluan izan ginen, ondoren, sagardotegian otordu ederra egin genuen


GR225 E Z K A BA KO I H E SA Olabeko zulora joan ginen maiatzaren 13an


Uda ikastaroak 2018 BARNETEGIAK Hego Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia (B1-B2-C1) ARANTZAn eta FORUAn. 14 egun (90 ordu). 505€ Uztailaren 2tik 15ra, Foruan Uztailaren 16tik 29ra, Arantzan Uztailaren 30etik 12ra, Arantzan Abuztuaren 13tik 26ra, Arantzan Irailaren 3tik 16, Foruan

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11egun lehenago. Euskalduntze barnetegia (A2) ARANTZAn: 14 egun (90 ordu). 505€ Uztailaren 16tik 29ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago B2 /C1 -EGA maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia ARANTZAn. 14 egun (90 ordu). 505€ Abuztuaren 13tik 26ra

28 · 29

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago.

Familia barnetegia. ARANTZA/ ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 € Uztailaren 2tik 13ra, Arantza Uztailaren 16tik 27ra, Forua-Aduna* Uztailaren 30etik abuztuaren 10era, Zugarramurdi/Forua* Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago *Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak. Barnetegi ibiltaria, oinez edo bizikletaz. Euskal Herrian zehar. 15 egun. 530€ Uztailaren 16tik 30era Izena emateko: azken eguna, barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

BARNETEGIAK Ipar Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia 10 egun (70 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 630€ / langabetuentzat: 545 € Uztailaren 16tik 27ra Uztailaren 30etik agorrilaren 10era

Izena emateko azken eguna. barnetegia hasi baino 11 egun lehenago. Euskalduntze barnetegia 20 egun (140 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 1.197€ / langabetuentzat: 1035 € Uztailaren 16tik agorrilaren 10era (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago. Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 6 egun (42 ordu) 335 € / langabetuentzat: 290€ Uztailaren 30tik agorrilaren 4ra.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

DESKONTUAK (Hegoaldean) AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute) 2 barnetegi egiteagatik, %10 3 barnetegi egiteagatik, %15 3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 673 200 100 // 946 464 000 eta udabarnetegiak@aek.eus

IKASTARO TRINKOAK

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian edota telefonoz 673 200 100 // 946 464 000 // aek@aek.eus


ON LINE IKASTAROAK

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat, on-line ikasteko aukera ere izango da AEKn.

Euskalduntzearen mailak -A1, A2, B1 (1. maila), B2 (2. maila), C1 (3. maila) - egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak. Uztailaren 4tik irailaren 23ra (100 ordu). 342 €. C2 atarikoa (hobekuntza ikastaroa). Uztailaren 4tik irailaren 23ra (100 ordu). 342 €. C2 azterketa prestatzeko ikastaroa. Irailaren 3tik 28ra (40 ordu). 205 €.

GOZOKI Kafetegia Okindegia

Plaza Fco. Ardanaz, Bajo · 31600 BURLADA · Tel.: 948 13 45 64

Hasierako mailetarako (A1, A2) BOGA ikastaroak. Hiru hilabete -uztailaren 3tik irailaren 29ra- 72 ordu. 218 euro Informazioa // izen emateak:

e-idazkaritza@aek.eus // www.egela.aek.eus

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko: - 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta. - AEKren edozein euskaltegira jota. AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK


MAIALEN LUJANBIO BERTSOLARIA BERTSOL

Joan zen maiatzaren 8an Maialen Lujanbio bertsolari eta bi aldiz Euskal Herriko txapeldunaren bisita jaso genuen Burlatan. Udal berdintasun zerbitzuak etortzeko gonbita luzatu zion, euskal poesia inprobisatuaren mundua nola bizi duen kontatzeko, emakume baten ikuspuntutik. Bisita hilaren 3rako zen programatua, baina aste bat atzeratu behar izan zuen, afoniak jota baitzegoen. “Hitza eta ahotsa ditugu lan tresnak, eta horiek gabe bertsolariok ez gara”.

Goizean Askatasuna institutuan egon zen. Horko liburutegian batxilergoko 2. mailako eta DBH-ko 4. mailako ikasleak izan zituen entzule. Lehenengo, berarentzat bertsolaritzak zer garrantzia izan duen, zer ibilbidea egin, emakume bezala bere burua nola ikusi gizonezko mundu horretan eta bizi izandako zailtasunak kontatu zituen. Gero, ikasleen galderen txanda izan zen. Erantzunak eman ondoren, Ekaitz Goikoetxea euskara irakaslea eta bertsolaria lagun, bertso saiotxo bat inprobisatu zuen, ikasleek beraiek gaiak jarrita. Hau Cifuentesen masterraren ingurukoa:

Espainia aldean zilegi da dena,

diploma ta masterra, nota nabarmena

Cifuentes joatea niretzat da pena

bera baita PP-ko lapur txikiena.

Bi krema lapurtzea hau da ba delitu

Balioko zutenak lau euro ta piku

Ezetz kanpora bota ezetz persegitu

Milioi mordo lapurtu izango balitu.

30 · 31

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Oso dibertigarria izan zen, batez ere hondarreko bertsoak, hurbil zen graduazio festa eta sagardotegiko bazkalondoko giroaren ingurukoak.

Testua: Juantxo Goñi

Arratsaldeko zazpietan Udal Jauregitxoan izan zen hitzaldia. Hemen entzuleak, gehienbat, emakumezkoak izan ziren. Maialenek aipatu zuenez, berak ematen zuen estreinako gaztelerazko hitzaldia izango zen eta, aukera hori profitatuz, bere helburu baterdaldunak, bertsolaritza munduaren bidez,euskarara pixka bat hurbiltzea zen.

Lehendabiziko zatian, bertsolaritzaren historia eta bilakaera izan zuen hizpide. Poesia inprobisatuaren fenomenoa munduko kultura ia guztietan ema den

HORTZ KLINIKA

LEKUONA Kepa K. Lekuona Col. 360 Haginlaria

Ronda de las Ventas 15-17 Tel.: 948·149·078

Empastes

Limpiezas

Endodoncias Extracciones

Estética dental

Tratamiento de encias

Prótesis en general

Implantes

Ortodoncia P.A.D.I.

Tel.: 600 82 54 52 · www.fisioizaskun.com

consulta@fisioizaskun.com · Batondoa 3. Entreplanta A


arren, euskal kulturan garrantzi eta maila berezia hartu du Erdi Arotik hona. Emakume bertsolariak beti izan dira, baina ez zuten plazara ateratzeko baimenik, hori gizonezkoen eremua izan baita ohikoan. Jorratzen ziren gaiak, beste aldetik, herriaren eta baserriaren ingurukoak ziren, eta XX. mendearen bukaeran ematen zuen gizarte aldaketak bertsolaritzaren krisia ekarriko zuela. Hala ere, bertsoeskolak martxan jartzen hasi zirenetik berpizte bat etorri da, eta orain bertsolaritzan sasoi betean dela esan daiteke.

Alaia Martin

Bigarren atalean bere esperientziari buruz mintzatu zen, emakume gazte eta txiki bat tradizionalki gizonendako eremua zen bertsolaritzan, gizon helduak, ahots indartsukoak eta plazan presentzia nabarmenekoak. Hernaniko bertso eskolan hasi eta hitzekin zein doinuekin bikain moldatzen zenez, bertso saioetara eramaten hasi ziren 15 urte zituela. “Heidi aitonen artean” bezala ikusten zuen bere burua sarritan. Eskarmentudun bertsolarien harrera abegikorra nabarmendu zuen.

Hasieran mundu horretara moldatzen zen, baina pixkanaka konturatzen ari zen betiko gai batzuekin ez zela gustura sentitzen, senar-emazteen edo bikote heterosexualen arteko solasaldiak, adibidez. Feminismoaren kontzientzia hartzen joan zen denborarekin. Orain, jende gaztearen sartzearekin eta emakume bertsolari gehiago ateratzearekin gaiak aldatu egin dira, feminismoa, batzuetan politika, bikote eredu desberdinak, jendarteko gaiak … Normaltzat hartzen dugu taula gainean

LATXA

emakumeak ikustea, nahiz eta Euskal Herriko finalean zortzitik bat bakarrik izan. Hitzaldiaren bukaeran, entzuleekin solasaldi interesgarria sortu zen eta bertso bat inoiz entzuna ez zuen emakume batek kantatzeko eskatu zion. Gure bidea geuk egin dugu Geure lan ez da izerdiz

Baina hemen ez da deus ere hasten Edo hasi da mila aldiz

Guri eskerrak neska gazteek Bertsoz egiten dute hitz

Baina gu ere ez geundeke hemen Lehengoengatik ez balitz.

CARNICERIA · CHARCUTERIA

TABERNA DENDA

HILARION ESLAVA KALEA, 9 · BURLATA 31600 · TEL.: 948 111 447

Joaquin Azcárate, s/n · Tfno: 14 07 22 · BURLADA


UDA UDA GAZT GAZ Uda badator eta… Gaztelekuan ez gara gelditzen! Uda honetan, Gaztelekun kalean edo edozein lekutan!

ATERALDIAK

ATERALDIA AQUOPOLIS VILASECA (TARRAGONA)

Bizi egun fresgarri bat!

Abuztuak 23, asteazkena

12-30 urte bitartekoentzako ekintzak

* Adinez gutxikoek baimena beharrezkoa dute. Gaztelekuan

25 euro: gazte erroldatuak

40 euro: gazte ez erroldatuak

Busa: • Irteera: 6:00etan • Itzulia: 1:00etan ( gutxi gora behera) • Tokia: Unzu taberna.

Izen ematea: Ekainaren 21etik 30era eta uztailaren 17tik abuztuaren 2ra, Gaztelekuan.

32 · 33

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Ordainketak: abuztuaren 3tik –9ra Atarrabia, Uharte eta Arangurengo Udaletxeekin elkarlanean

PORT AVENTURA

Udako klasiko bat! Irailak 2, (Larunbata) 30 euro: gazte erroldatuak 50 euro: gazte ez erroldatuak. Adinez gutxikoek baimena beharrezkoa dute. Gaztelekuan

Bodega ESLAVA ALMUERZOS • COMIDAS • PINCHOS

C/ Hilarión Eslava, nº 3 - Tfno: 12 55 99 · BURLADA


TELEKUN TELEKUN Busa: • Irteera: 8:00etan • Itzulera: 7:00etan ( gutxi gora behera) • Tokia: Unzu taberna.

Izen ematea eta ordainketa: Abuztuaren 1 etik 25era, Atarrabiako Gaztelekuan. Atarrabia eta UhartekoUdaletxeekin elkarlanean

JARDUERAK

Bailatín: Datak: o Ekainak 29 o Uztailak 20 o Abuztuak 3 eta 24 Ordutegia: 18:00 – 20:00

Emaileak: Saioa Perez eta Noel Brito

Ostegunetan, igerilekura! 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta (2006 eta 2001 urteartean jaiotakoak) Datak: uztailaren 19 eta 26an eta abuztuaren 2,9,23 eta 30an. Ordutegia: 11:30-13:30 *11:15etan Gaztelekun

Jai Bus Eta 18urtetik gorako gazteentzat (1999an jaiotakoak) gogoratu aurten jaibus daukagula! Info gehiago Gaztelekuan, egin bolondres!

Eta gehiago… Cartas Magic, Batukada, jai bus, zalditegira ateraldia, Gazte haima…

• Olio aldaketak • Pneumatikoen konponketa eta salmenta • Arrantzako boten, neoprenoen eta txalupen konponketa

San Salvador, 2 · Tel.: 948 14 95 05 • Tailerra 31600 BURLATA • Nafarroa


Euskal hitz bereZiak Galdetegi xume bat prestatu dugu euskal hitz berezi batzuei buruz. Arraroak dira, ez dira hagitz erabiliak, Z hizkia dute gehienak hasieratzat eta haien bueltan seguru gaude anitz ikasiko duzuela hiztegia, internet eta beste erabiliz gero. Prest erronkari heltzeko? Prest zuen neuronak astintzeko? Prest gauza berri anitz

ikasteko? Honatx beraz gure hitz bereziak ...

1.- ZALAPARTA

a) musika tresna b) zarata c) espartzin berezia

2.- ZILIPURDI

a) haurren gustukoa b) gaixotasun benereoa c) bizikletan ibiltzeko culotte berezia

3.- ZURRUMURRU

a) eltxo mota b) esamesa c) mozkorren zahato berezia

4.- ZAPARRADA

a) amaren errietaldia b) lurra bustitzen duena c) korrikalari andana a) zartaginak eginak b) txorien kantak c) emakumezkoan azpiko gonak

6.- ZIRRIKITU a) mendiarena b) leihoarena c) lehoiarena

Z

7.- ZIZKA-MIZKAK a) mojen errezoak b) bazkalaurrekoak c) maitaleen ferekak

8.- ZIRRIKI-ZARRAKA a) ixil-ixilik b) lan-ta-lan c) goxo-goxo

9.- ZIRRIBORRO a) mendian b) azterketan c) igerilekuan

10.- ZINTZUR a) beltza b) dirua c) mina

11.- ZERTZELADA a) musika b) kontu c) ardia

12.- ZINTZARRI a) behorrari b) mutikoari c) inurriari

ALICIA DIEGO

34· 35

AXULAR KULTUR ELKARTEA

5.- ZIPRIZTINAK

Testua: Ziripot

MASAJISTA DIPLOMADA

Apdo. Correos, nº 33 Tfno y Fax: (948) 13 34 53 NIF: G/31/547631 31600 Burlada (Navarra)

OSTEOPATÍA KINESIOLOGÍA

C/ Elizgibela, 1 bajo 31600 Burlada Tel.: 948 382 493


13.- ZURRUT a) zahatoari b) eskolan c) zezenari

14.- ZINTZILIKARIO a) uretan b) lepotik c) satorrak

15.- ZIRIKATZAILE a) lotsatia b) lotia c) plaza-gizon

16.- ZIRT EDO ZART a) hautsi b) aukeratu c) eraman

17.- ZIRT ETA ZART

18.- ZURRUKUTUN a) ogia b) gazta c) zopa

Zuzentzeko:

19.- ZOLDA a) zorua b) soldata c) zikinkeria

´ 19-c, 20-b

a) zartaginak b) telebistak c) mugikorrak

8-b, 9-b, 10-c, 11-b, 12-a, 13-a, 14-b, 15-c, 16-b, 17-a, 18-c,

20.- ZINTZARROTS

1-b, 2-a, 3-b, 4-b, 5-a, 6-b, 7-b,

a) apaizari b) alargunari c) aberatsari

BAR

UNZU

FRITOS VARIADOS BOCADILLOS PINCHOS

Mayor, 38 Tfno: 12 24 22


AXULAR KULTUR ELKARTEA 36 ¡ 37

NAFARROAKO ABEGI-FAMILIEK JASOKO DUTE BURLATAKO HAUR ETA NERABEAK ONGI ZAINTZEKO SAREAREN SARIA

Haurrak eta nerabeak ongi zaindu behar ditugu, hagitz beharrezkoa da, horretaz arras kezkaturik daude Burlatako hainbat langile: Osasun-etxekoak, Udal Ongizate Zerbitzukoak, Ludotekakoak, Liburutegikoak, Kirol eta Kultur udal Patronatokoak, eskoletakoak ‌ 35 langile dira helburu horren gibeletik lanean tinko ari direnak egun batean bai eta bestean ere bai. 18 urte dira lanean, ez da lan makala 35 langile hauek egin dutena. Helburuak finkatu, adostu eta bidean denak leku berera iristeko asmoarekin: Burlatako familiei ahalik eta baliabide gehien paratu eskura gurasoek haurrei tratu onak emateko. Haurtzaroa hagitz une garrantzitsua da haurrek ikas dezaten beren burua zaintzen eta besteena ere bai.


El próximo día 8 de junio de 2018 a

las 19:00 h. en la Casa de Cultura de

Egin den eta egiten ari den lana erakunde batzuei esker burutu ahal izan da: Burlatako Udala, Osasun eta Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Administrazio Publikoko Institutua. Erakundeei esker eta –nola ez- lanean ari diren sareko langile guzti-guztiei esker.

Familiak babestu du haurra eta nerabea, familia ekosistema goxo eta babestua izan behar du gure haur eta nerabeek garapen egokia izan dezaten, horregatik aurten 2018ko saria Nafarroako abegifamiliek jasoko dute. Saria ekainaren 8an emanen du Burlatako alkateak kultur etxean eginen den ekitaldi batean.

Burlada, la Red de Profesionales por

el Buen Trato a la Infancia y Adolescencia de Burlada concederá a las familias de

acogida de Navarra el premio 2018. Las y

los profesionales de Burlada creen que el bienestar infantil es una responsabilidad del conjunto de la sociedad y apuestan

por la infancia, que en definitiva es hacerlo por un mundo mejor. Desde la infancia

podemos crear las bases para potenciar

personas que sepan cuidarse de sí mismas y de los demás.

LIBURUDENDA PAPERTEGI

Manten tu forma todo el año · Gorde ezazu osasuna urte osoan

Beti bezala, KANKU Gimnasioan

PELUQUERIA-BELLEZA HOMBRE-MUJER SOLARIUM

La Nogalera, 8 bajo · Teléfono: 23 30 38 · BURLADA

Mayor, 22 - Tfno: 13 01 56 31600 BURLADA

UNZU PRIMITIVA BONO LOTO 1X2

Tfno: 14 92 21 Mayor Kalea, 36 · BURLATA


Askotan emandako pauso txikiak handi bihurtzen dira

Testua: Joana Eguillor

Berdintasun atala osatzen duten pertsonak oso interesatuak zeuden hitzaldi honetan eta eskatu zuten erdaraz izatea haiek ere joan ahal izateko. "Improvisación de poesía vasca: políticas y poéticas desde el punto de vista de una mujer" izena eman zioten hitzaldiari.

38 · 39

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Euskal Herriko txapeldunari proposamena egin ziotenean arraroa iruditu zitzaion baina erronka bezala onartu zuen eta nola ez, bertsolaritza zer den eta hartan emakumeak jokatu duen papera euskaraz hitz egiten ez dutenei erakusteko oportunitate ezin hobea zela pentsatu zuen.

Etxean ikasten dugun hizkuntzari "ama hizkuntza" deitzen diogu eta izen hori ez dago kasualitatez jarrita. Mendeetan zehar, amak edo umeak zaintzen zituzten emakumeak transmititzen zuten hizkuntza eta kasu gehienetan hezkuntzaz ere arduratzen ziren. Ezinbesteko paper hori etxean egiten zen, emakumeak espazio publikoetan protagonistak ez zirelako.

Burlatako Udaletxeko Berdintasun Arlotik martxoaren programazioaren inguruan emakumearen paper transmititzaileari buruzko hitzaldi bat antolatu nahi zuten gure hizkuntzaren lotuta eta Maialen Lujanbio bertsolaria gonbidatzea erabaki zuten.

CLINICA DENTAL BURLADA JAVIER PEREZ EQUIZA - JESUS REMIREZ HERMOSO

médicos estomatólogos

MAYOR, 37 (BIS) EPTA. TFNO: 948 12 83 55. 31600 BURLADA

Maiatzaren 3a izan zen aukeratutako data eta Burlataraino etortzen zela ongi aprobetxatzeko, Askatasuna institutuan ikasleei zuzendutako hitzaldi bat ematea ere eskatu zioten. Zoritxarrez, egun horretan ahotsik gabe esnatu zen Maialen, faringitis batengatik, eta ezin izan zuen herrira etorri.

Aste bat beranduago etorri zen, maiatzaren 10ean alegia eta institutuko hitzaldiaren ondoren, Berta Arizkun eta biok Maialenekin bazkaldu genuen eta ordu txiki batzuk pasatu genituen berarekin. Urduri zegoen gure gonbidatua bere lehenbiziko hitzaldia erdaraz zelako eta galdera aunitz egin zigun Burlatako egoerari buruz... arraroa egiten zitzaigun


baina laster konturatu ginen bertsolari baten burmuina beti bertsoak egiten ahal izateko informazioaren bila zegoela.

Gu ere urduri geunden azken momentuko data aldaketarengatik. Ez genekien jendea hurbilduko zen jauregitxora baina 19etan gure kezkak desagertu ziren jende mordoxka etorri zelako.

Berdintasun-zinegotziak Maialen Lujanbioren ibilbidea aurkeztu zuen: Arte ederretan lizentziatua zela baina gaur egun bertsolaritza dela bere ofizioa azaldu zuen. 2009an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren txapela janzten zuen lehen emakumean bihurtu zen eta 2017an bere bigarren txapela irabazi zuen txapelketa Nagusian... sarrera txikiegia batzuentzat zeren nahiz eta euskaldunei gezurra iruditu bertsolaritza oso tradizio antzina eta ezaguna delako, hitzaldira hurbildu ziren batzuk ez zuten bat-batean egindako poesia horretako existentzia ezagutzen eta Maialenek kontatu behar izan zuen zer zen, noiztik egiten zen, nola eta abar.

Eta bertsolaritza eta publikoren artean aurkezpenak egin ondoren, hasi zen hitzaldiaren mamiarekin. Duela urte batzuk, plazaratzen ziren bertsolariak gizonak ziren, nahiz eta emakumeek ere bertsoak egin, etxerako ziren bertso horiek.

Jendearen ustez, bertsolaria izateko ezaugarri horrekin jaio behar zen baina ikastolak sortu zirenean eta haiekin batera bertso eskolak sortu zirenean, bertsolaria izaten ikasi zitekeela erakutsi zen. Bertso eskoletara neskak ere joaten ziren eta haien artean, Maialen Lujanbio zegoen. 15 urte zituenean hasi zen plazetan kantatzen eta behin baino gehiagotan nabarmendu zuen oso ongi onartu zutela beste bertsolari gizonak, baina Heidi bere aitonarekin bezala sentitzen zela eta horrela ikusten zuen publikoak eta bertsoak egiteko ematen zizkioten gaiak sinpleak edota ezkontzagauari buruzkoak ziren.

Bereziena zen elkarte gastronomiko batetik kontratatzen zutenean zeren bera eta garbitzailea hara sartzen ziren emakume bakarrak ziren. Oso gaztea zen eta ez zekien feminismoa zer zen edo bera feminista zen baina denborarekin kontzientzia gehiago hartu zuen eta moldeak barrutik apurtu erabaki zuen, beste bertsolari neskekin batera.

La gran bertsolari y txapeldun Maialen

Lujanbio estuvo en Burlata hablando sobre su trabajo, la improvisación oral en forma de bertso con una conferencia titulada

“Improvisación de poesía vasca: políticas

y poéticas desde el punto de vista de una mujer”. Maialen nos habló desde la

prespectiva de género de sus vivencias en

el masculino mundo del bertso en euskera. Una gozada verdadera oirla como Joana nos cuenta.

Nekatuta zeuden ematen zitzaizkien gaiez eta Heidi eta aitonaren papera jokatzeaz, beraz, beste gaiak eskatzen zituzten, edo egiten zituzten bertsoak "ados" ez zeudela emandako gaiarekin erakusten zuten.

Urte askotako borroka izan da, tradizioak aldatzeko borroka xumea baina arrakastatsua. Orain, emakumeak protagonistak dira bertsotan eta publikoan ere emakume ugari ikusten da. Askotan emandako pauso txikiak handi bihurtzen baitira denboraren poderioz.




42 · 43

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Apirilaren 18an energia kontsumoaz hitzaldi ederra eman ziguten Goiener taldekoek, eta, bai, badago alternatibarik.

Ensaladas, platos combinados, bokatas, hamburguesas, sandwiches, raciones, tostadas, tablas y pintxos.

Pl. Eugenio Torres s/n · Tfn: 948 132 611 · Burlada




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.