AXULAR ALDIZKARIA 86

Page 1

AXULAR KULTUR ELKARTEAREN ALDIZKARIA




AXULAR KULTUR ELKARTEA 4·5

testua: Maider sukuntza (Burlatako udaleko euskara teknikaria)

en este artículo la técnica de euskera del ayuntamiento, Maider sukuntza, recopila los datos más importantes de la encuesta sociolingüística que realizó el ayuntamiento de Burlada en el año 2016. los datos más importantes son: el 17% de las y los burlatarras somos bilingües (castellano-euskera); el 10% son bilingües pasivos (entienden euskera, aunque no lo usan). esto quiere decir que con una de cada tres personas podemos hablar en euskera en Burlata. ¿a qué esperas? Zeren zain zaude?

Burlatarren % 17,1a elebiduna da 2016 urtearen bukaeran, gure udalerriko egoera soziolinguistikoa zein zen aztertzeko, inkesta soziolinguistikoa egin genuen inguruko beste lau udalerriekin batera: Uharte, Esteribar, Berriobeiti eta Aranguren. Ikerketatik atera daitekeen datu esanguratsuenetako bat da, udalerri hauetan guztietan, udalerrietako herritar elebidunen ehunekoa Nafarroako ehunekoa baino altuagoa dela.



Hitz egin

erantzunak gora egiten du, 66 urtekoen artean % 82,7ak ez baitu ezer irakurtzen euskaraz.

Euskara ikasteko interesa

Inkestatutako pertsonen artean, % 14,9ak aitortzen du euskaltegi batean euskara ikasteko interesa duela. Interes hau adina altuagoa denean handitzen da.

Irakurri

6¡7

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Idatzi

Grafiko hauetan ikusten duguna, bat dator nolabait aurretik eman ditugun ezagutza datuekin. Adinaren arabera, ulermenari dagokionez, gaztenak dira ulermen maila altuena dutenak, m% 32ak dio ongi ulertzen duela eta % 7ak nahiko ongi. Datu honen arabera, Burlatan, 16-30 urteko gazteen artean 10 gaztetik 4k ulertzen dute ongi edo nahiko ongi euskara. Hitz egiteari dagokionez, 30 urtetik beherakoak dira ezagutza maila altuena dutenak, % 35a. Adinak gora egin ahala ehunekoa jaisten doa. Irakurmenari dagokionez, hemen ere gazteek aurkezten dituzte irakurketa maila altuena erakusten dutenak. % 38ak irakurtzen du ongi edo nahiko ongi. Idatzizko konpetentziari dagokionez, gazteenak dira gehien idazten dutenak. % 36ak idazten baitu ongi edo nahiko ongi. Adinarekin batera ezezkoen

Honek harremana izan dezake gazteenen artean gehiagok badakitelako euskaraz hezkuntza arautuan euskaraz ikasi dutelako. Eta non ikasi dute euskaraz Burlatako euskaldunek? Ia elkarrizketatutakoen herenak euskaltegian ikasi duela aitortzen du. Kontuan eduki behar da, inkesta 16 urtetik gorako burlatarrei egin zitzaiola. D ereduan eta gurasoen transmitituta ekarrizketatu euskaldunen % 43,5ak.

Gazteenen artean, eskola eremua da euskara ikasteko gune nagusia, ia % 45a D ereduan eta ia % 33a A ereduan. 46 eta 66 urte bitartekoetan, euskategia eta Hizkuntza eskola dira euskara ikasteko espazio nagusiak. Datu bitxi bezala, D ereduan pisu gehiago du gizonezkoen kolektiboak. Hizkuntza gaitasunaren arabera, elebidun hartzaileetan euskaltegi eta hizkuntza eskolen eragina nabariagoa da eta elebidunen artean, eskola.

Hizkuntzaren transmisioa eta sozializazioa

Pertsona elkarrizketatuen gurasoei zegokienez, kasu gehienetan ez ama, ez aita ez ziren euskaldunak. Euskara ezagutza zutenen artean, %12,5 ziren amak eta %11,4a aitak. Beste atal batean, inkestatutakoei galdetzen zitzaien, seme-alabarik bazuten, 3 urtetik gorakoek euskaraz hitz egiten zuten. Hau da galdera hauetatik eratorritako grafikoa:


Euskararen erabilera

Atal honetarako, euskaldunen bat zuten etxebizitzen unibertsoa hartu zen kontuan.

Euskaraz dakien norbait dagoen etxebizitzen kasuan, % 35ak ez du seme-alabarik. Seme-alabak dituztenen artean, % 39ak aitortzen du bere semealaba guztiek egiten dutela ongi euskara. % 6,4ak aitortzen du orduan beren seme-alabek ez dakitela euskaraz.

Atal honetan, nabarmentzekoa da pertsona elebidunen % 59ak ez dueĂąla seme-alabarik, eta seme-alabak dituztenen artean gehienak dituzte euskaldunak. Antzeko egoera dugu elebidun hartzaileen kasuan, non % 37ak ez du semealabarik, baina dutenen artean, seme-alaben % 57ak hitz egiten du ongi euskaraz.

Euskaraz dakien norbait dagoen etxebizitzetan bizikide guztiak daudenean, komunikazio hizkuntza nagusia gaztelania da. Euskaraen erabilera handitzen da, etxebizitza elebidunen kasuan. Pertsona euskaldunei galdetzean seme-alabekin erabiltzen zuten hizkuntzaz hau izan zen erantzuna:

Hizkuntza ez dakiten artean, seme-alaben % 38,2ak daki ongi euskaraz.

Euskaldunen inguruneari dagokionez hauek lirateke zertzelada batzuk emateko datuak:

Eta etxebizitzetan ematen den egoera honakoa:

Udalak euskararen alde egiten duen lanaren gaineko balorazioa

Datu oso adierazgarria da inkestatutakoen % 42,9ak ez duela ezagutzen Udalak euskararen alde egiten duen lana. Bestetik, %30,4ak egiten dena nahikoa dela uste du; %22,3ak gehiago egin beharko lukeela; eta %4,3ak egiten dena baino lan gutxiago egin beharko litzatekeela uste du.

Etxeei dagokienez, elebidunen bat duten etxeak bat ere ez dutenak baino gehiago dira. Hala ere, kide guztiak elebidunak dituzten etxeen ehunekoa oso txikia da oraindik, etxebitzen % 4, 2, alegia.


Honekin lotuta Euskara Zerbitzua ezagutzen ez dutenen kopurua altua dago.

Inkestatutakoen % 73ak ez baitu ezagutzen Euskara Zerbitzua. Udal zerbitzuen artean 25 urte baino gehiago dituen zerbitzu hau dagoenik ere ez daki.

Eta etorkizunean zer?

8¡9

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Gorago aipatu dugun moduan, aurrera begira, elkarrizketatutakoen %14,9ak euskaltegi batean euskara ikasteko asmoa du. Baina hemen, beste datu esanguratsu bat da, etorkizunari begira joera zein den ezagutzen lagunduko diguna Haur hezkuntzan D ereduko matrikulazioari dagokiona da. Gure udalerrian, seme-alabak izanen balituzte, inkestatutakoen % 47,5ak haien seme-alabak euskaraz ikastea gustatuko litzaieke, D ereduan. Euskara ikasgaia duen eredu batean % 21,9ak eta euskararik gabeko eredu batean % 22,8ak.

Ondorioak

Inkestako datuak eta emaitzak ikusita, lanean jarraitu behar dela argi dago. Inkestatik kanpo dagoen laginean, 3-16 adin tartean, azterketa eginen bagenu, emaitzak hobeak izanen lirateke. Egun eskolatuak dauden adin tarte honetako haur eta gazteen % 40 D ereduan eskolatua baitago.

D ereduak zalantzarik gabe emaitza onak eman ditu, 16-30 urte bitartekoen tartean dugularik euskaldun kopuru handiena. Eta bide hau zaindu beharko da, besteak, beste udalerrian euskararen etorkizuna ziurtatu nahi badugu. Helduen euskalduntzeari ere bultzada ematera berebiziko garrantzia du, hau izanen baita euskarazko ereduetan ikasi ez dutenek euskara jasotzeko modua.

Euskararen erabileran bada zer eginik, asko direlako oraindik, euskaraz jakinda gaztelania erabiltzen dutenak familian haien egunerokoan. Beraz, polikipoliki eta pausoz-pauso, bagoaz aurrera.

Ensaladas, platos combinados, bokatas, hamburguesas, sandwiches, raciones, tostadas, tablas y pintxos.

Pl. Eugenio Torres s/n ¡ Tfn: 948 132 611 ¡ Burlada



naFarrOaKO Herri aldiZKariaK

10 · 11

AXULAR KULTUR ELKARTEA

testua: juantxo Goñi

en el ecosistema de la lengua vasca las

revistas locales cumplen una función

importante. la vida de los pueblos,

barrios y ciudades es la vida cotidiana

de todos por encima de las grandes

noticias que nos cuentan los medios de

comunicación generalistas en manos de

quien todos conocemos. en nafarroa tenemos una extensa red de revistas

locales que hace que lo pequeño cobre sentido también en nuestra

lingua navarrorum.

Axular gure aldizkari honek bere ibilbidea egin du orain arte. Ez da bakarra izan, jakina. Nafarroan euskaraz argitaratzen diren aldizkarien azaleko errepasoa emanen dugu. Ia guztiek bi ezaugarri komun dituzte: euskara komunikatzea eta tokian tokiko aferak argitara ematea.

Ttipi-Ttapa

Argitaratu zen lehen aldizkaria TTIPI-TTAPA izan zen, sortze urtea 1981 izan baitzen. Ttipi-Ttapa fundazioa da argitaletxea, eta Aitor Arozena zuzendaria. Oraindik ere Lesakan editatzen da, tokiko informazioa lantzen, eta herri hauetara hedatzen da: Arano, Arantza, Areso, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Goizueta, Igantzi, Ituren, Leitza, Lesaka, Saldias, Sara, Senpere, Sunbilla, Urdazubi, Urroz, Zubieta eta Zugarramurdi. Hamabostero ateratzen dira 5.700 ale inguru.





despedidarako postala

14 · 15

AXULAR KULTUR ELKARTEA

argazkia: j. Martínez Berasain, 1915 · testua: rikardo Gurbindo Geltokitik pasatzen diren trenen artean zeinetan igo edo ez erabakitzen dugunean, gure ibilbide partikularra zehazten ari gara. Herrian ekimen hau sortu eta berehala salto egin nuen konboi berriaren bagoi batera. Tartean izandako etenaldi edo hutsune batzuk kenduta, ordutik duela gutxi arte garraiobide honetan ibiltzeko aukera izan dut, hortaz, atseginez hartu dut zeharkaldiaren azkeneko etapan parte hartzeko gonbidapena. Bitxia bada ere, hogei urte pasatxo hauetan egindako bidaietan ez naiz asko aldendu Burlatatik, eta ibilaldiak, funtsean, nire herria hobeki ezagutzeko balio izan dit. Joan-etorri horretan nire eserlekuaren leihatilatik mota guztietako kontu eta paisaiak agertu zaizkit, eta haiei eskaini diedan arreta, unean uneko nire

kezka eta arduren araberakoa izan da. Egindako lehendabiziko bidaldi horietan bertako herri mugimenduaren kontuek –batik bat euskara eta ekologismoarekin zerikusirik zutenek– erakarri zuten nire begirada, eta ikusitakoa orrialde hauetan islatzen saiatu nintzen. Geroxeago, makinaren trikitraka deserosoaz unaturik, nire ateraldiak hankekin egitea erabaki nuen, eta orduan osatu genuen korrikalari taldearen nondik norakoak agerkari honetara ekarri nituen. Etapa hori amaituta eta meta gurutzatu genuelarik, azkeneko boladan berriz –aldizkari hau denboran bidaiatzeko gailu bat bailitzan– urteetan atzera egiteko parada izan dut Burlatako aspaldiko pasadizo eta gertaerak ezagutuz.



luCiOK peliKula Bat eGitea MereZi du

16 ·17

AXULAR KULTUR ELKARTEA

testua: Ziripot

Hainbeste urteren buruan berriro Axular aldizkarira itzuli da Belatz laguna. Non ibili zara denbora tarte honetan? Axularren berririk izan duzu? Aupa!! Niretzat plazer haundia aldizkari honetako orrialdeetara itzultzea!! Ba urteotan lan ta lan egon naiz, eta esan dezaket ezin naizela kexatu! Kukuxumusurekin kolaboratzen hasi nintzen eta aldi berean beste ilustrazio lan batzuei ekin nien, Elkar argitaletxeko ipuinak, komikiak eta abar. Duela gutxi Mikel Urmenetarekin elkartu nintzen eta, beste marrazkilari batzuekin (Marko, Asisko eta Txema Sanz) beste marka berri bat sortu genuen, Katuki Saguyaki izenekoa. Orain "Gerezi Garaia"ren eleberri grafikoaren promozioarekin nabil eta berehala martxan jarriko naiz nire hurrengo komikiarekin.

Zergatik Lucio Urtubiari buruzko lan hau? Beno, egia esan, Lucio Urtubia bera izan zen bere bizitza eleberri grafiko batean ikusi nahi zuen lehena, “quiero mi vida en dibujicos” zioen hark. Bere bizitzari buruzko hiru liburu daude merkatuan,

hirurak Txalaparta argitaletxean, eta Luciok haiei proposatu zien ideia. Normalean, Txalapartak beste marrazkilari batekin egiten du lan, Martintxo Altzuetarekin hain zuzen, baina lanez gainezka zebilenez nire izena aipatu zien eta gustura eta pozik hartu nuen erronka handi hau. Nor da Lucio? Zergatik da hain interesgarria bere bizitza? Lucio da nafar bat, Cascantekoa hain zuzen ere, anarkista, igeltseroa, faltsifikatzailea, iraultzailea... gorriak pasatu zituen bere haurtzaroan eta horrek berak bultzatu zuen geroxeago egin zuena egitera. Soldaduzkan elikagai, arropa, medizinekin trafikatzen hasi zen, gero Luzaiden mugalari bihurtu eta armadatik desertatu ondoren Parisera bizitzera joan zen. Han burutu zituen bere ekintzarik ospetsuenak: bankuei desjabetzeak eta batez ere faltsifikazioak. Arazo handietan Citibank jarri zuen, lagundu zien tupamaroei, pantera beltzei, euskaldunei, presoei... Che Guevara ezagutu zuen... eta abar... Bere bizitzak bai pelikula bat merezi duela!!!



Merkatari jaun-andreak, eskerrik asko!!!

18 · 19

AXULAR KULTUR ELKARTEA

testua: javier Mangado

Javier Azcárate. Unzu Taberna

Javierrek barratik beste aldean hartzen gaitu, franko goiz izan arren, bezeroak etengabe sartzen baitira. Diskretoa dugu Javier, ogibideak eskatzen dio seguruenik, baina iruditurik gabe, izaeraz holaxekoa baita. Hala ere, konfidantza handiz erantzuten dizkigu gure galderak, bezeroak hartu baino, zaindu egiten dituen bitartean: “Kafe bat Javier, mesedez…”, “Zer moduz gaur, Jose Luis…?” Nola ikusten duzu Burlatako gizartea zure lantokitik? Hemen lanean hasi nintzen 1985 hartatik, oro har nabarmen hobetu da. Gaur egun jendea integratuago dago herrian, Burlatako gizarteak goiti jo duela erran daiteke. Lehen kanpotik etorritakoak anitz ziren eta kanpotar kutsua antzematen zen. Gaur egun, aldiz, Burlatakoak direla somatzen da, Burlata bere herritzat hartua, herkidetasuna nabari.

AXULAR gure aldizkariak azkeneko alea karrikaratuko duen honetan, urte hauetan bere laguntza eta kolaborazioa zintzo eman diguten guztiei eskerrik beroenak eman nahiko genizkieke hemendik. Banabanari ezinean, haietako hiru hautatu dugu beren iritziak, kezkak eta pozak adierazteko. Mila esker anitz hiru hauei eta gainerako guzti-guztiei, bihotz-bihotzez!

Nola aldatu da bizimodua urte hauetan? Pertsonalki berrogei kilo gehiago daukat (barre), baina kalpar guztiak mantentzen ditut. Nire bizimodua betidanik izan da taberna eta horrek beta osoa eskatzen dit. Ordu anitz sartu behar dira eta maila pertsonalerako, familiarako gutxi uzten dizkit. Taberna nire aitarena eta nire osabarena zen, eta ni zerbitzari hasi nintzen bertan, beraz beren esanetarako. Orain aldiz, ardura osoa hartu behar izan dut eta horrek lan gogorra eskatzen du. Taberna hasieran ez zegoen gaur egun dagoen lekuan, hurbil baizik, baina nik beti ezagutu dut hemen.



20 ¡ 21

AXULAR KULTUR ELKARTEA

adibidez nire bi alabak ikastolara joan dira. Nik urte dexente eman dut Euskara ikasten, baina lotsa ematen dit hanka sartzeak hitz egitekotan... Gauza anitz ulertzen ditut, hariari eusten diot, baina erantzuteko momentuan... Egia erran ez dut nahi nuen betarik Euskarari eskaintzeko, eta nire ustez jendeak ez du Euskara maiz erabiltzen. Nik bezero bati euskalduna dela antzematen diodanean, alabari ematen diot txanda.

Maider Muro. Bentapea paperdenda, Muro Papel enpresa

Euskalduna dugu Maider, enpresako nagusietako bat. Denda txukunaren gaineko bere bulegoan hartzen gaitu. Enpresa itxura sendoa ematen du, zabala, funtzionala, ordenagailuak kean... Familiako enpresa da, baina lan-esparru luzekoa. Maider langile, ama eta etxekoandrea da, eta hiru lanak dotore eramaten dakitenetakoa. Atsegina bezain eraginkorra. Nola ikusten duzu Burlatako gizartea zure lantokitik? Gurean Burlatakoak dira bezero gehienak, herrikoak. Hala ere internetek mina handia egiten du denda txikietan eta herriko dendetan ere, jakina. Baina denda ez da gure lan nagusiena, enpresa ere baikara. Horren bidez egiten dugu salmenta handiena. Aita izan zen sortzailea, 1991an. Hasieran San Migel karrikan egon ginen, gero San Salvador eta orain Basilio Armendariz karrikan gaude, duela 15 urtez geroztik. Ni 2000an hasi nintzen lanean eta Koldo nire anaia lehenxeago.

Nola aldatu da bizimodua urte hauetan? Orain langile gehiago gaude, lana handitu baita, eta horrekin ardura. Baina gustukoa dugu lan hau. Hemen anaia, bere emaztea, ni, nire senarra, Elena eta Josune gara oraingo langileak, aita jubilatu delarik. Urte hauetan bizimodua biziki aldatu zaigu: seme-alabak etorri zaizkigu eta harrapatuago gabiltza. Lanaren aldetik, pentsa dezagun lehen ez zegoela internet, beraz, erosketak egiteko toki zehatzak ziren herrian. Orain aldiz, hipermerkatuak dira nagusiak. Eskola materiala erosteko zerrendarekin, adibidez, haietara jotzen da, eta gurea bezalako herriko denda batean erosketa txikiak eta bapatekoak egiten dira ia soilik: fotokopia bat, enkoadernazio bat... hiperretan egiteko aukerarik ez dutenean.

Nola ikusten duzu Euskararen bilakaera Burlatan urte hauetan? Euskarak gora jo du Burlatan hogei urte luze hauetan. Jendeak ardura hartu dio Euskarari. Adineko euskaldun gutxi dago, hala ere, baina gertatu zaio baten bati urte batzuk pasa ondoren dakigula konturatzea eta pozik jartzea. Dendako arduradunak Euskara ulertzen du, euskalduna ez bada ere, eta hori nabaritzen da jendearekiko harremanetan. Telefonozkoetan ere, lehendabiziko agurra Euskaraz egiten dugu. Horrek guztiak jendea bultzatzen du Euskaraz aritzera. Gainera pozten dira eta eskertzen dute. Eta hasieran norbait Euskaraz aritzen ez bada ere, entzuten badiozu: “necesito una borragoma�, orduan Euskaraz erantzuten diozu. Bestaldetik langileon arteko harremanetan, beti Euskaraz aritzen gara.



Regalos Gil

Electricidad Goñi

Gimnasio Kanku

Ferretería Iruña

Taller Hidalgo

Fisioterapia Izaskun

Espiral Espacio

Mercado del Ensanche

Peluquería Miguel Rubio




axularka Horrela ere neurtu dugu denbora gutako askok, Burlatako askok, Burlatako euskaldun eta euskaltzale gehienok: Axularka. Ez naiz Urdazubiko idazle handiak, edo haren omenez, denboraren inguruan garatutako sistema metriko batez, nahiz eta Axularrek luze idatzi denborari buruz. Denbora eta bekatuari buruz, zehazkiago. Edo denbora galtzearen bekatuaz, oraindik doiago. Eskuartean duzun Axular aldizkari honetaz ari naiz ni. Zu bezalako irakurleen postontzietara, edo taberna/denda gogokoenetara, iritsi baita puntualpuntual, salbuespen txiki batzuekin, azken hogei urteetan zehar. Neurri batean eta ia oharkabean geure denbora neurtu du Axular aldizkariaren argitaratzeak, urtean lau aldiz. Lekukoa izan dugu, ondo-ondoan, hitz gutxi batzuk xuxurlatuz, lagunkoi, iruditsu eta irudimentsu.

Hogei urte. Atzera begira jarri eta denbora iragan ez delako susmoa izan badezakegu bat-batean. Axular aldizkarien portadak (ia guztiak hurbileko egiten zaizkit, etxekoak, memoriaren baztertxo batean gorde eta oroimenetik erreskatatzen errazak) begiratzera jarri eta, bai, zertxobait aldatu gara. Axularren hitzekin esanda: “Denborak badoaz eta urte isil batzuez, hotsik eta harrabotsik egin gabe, zahartu gara”.

testua: angel erro

Gauza batean okertzen da maistru zaharra. Hots eta harrabots pixka bat egin dugulakoan gaude, bakoitzak bere txikian eta bere iaioan. Geure txokotik. Burlata osoan eta harago ere hedatu den ahotsa. Baina, berriro ere Axularrek esan bezala, “iragana eta etorkizuna ez dira gure; joana joan, etorkizuna etorkizun: presentekoa da gure, eta ez besterik (…). Presentekoa goza dezakegu, etorkizunekoa desira eta iragana lauda edo auhen eta deitora”. Eta ez dut laudatu, auhenka hasi edo deitoratzeko desirarik. Axularrek gehiago idatzi du nire gaurkotik, nik neuk baino. Aldizkari honi eta Burlatako elkarteari izena ematen dion klasikoak oraindik du zer esana: “Urarekin nahi nuke konparatu denbora, zeren denborak eta urak elkarren antz handia baitute. Ura beti doa, bata besteari darraio. Ez du inork iragan den uretik hartzen eta ez etortzeko dagoenetik ere. Aitzinekotik, iragatean, presentean denean behar da harrapatu”. Ez ahal gara Burlatako euskaldunok denboraneurgailu paperezko hau gabe geldituko! “Bata besteari darraio”. Hala bedi.



Joan den urtean hasi zen ematen egur-lanketa ikastaro bat Burlatako kultura etxean. Buelta asko eman genion ikastaroa emateko ideiari eskaini baino lehen, batez ere, kultura-etxeko eraikina leku egokia ez delako: intsonorizatu gabe dago eta, beharbada, zuraren kontrako zizelaren zarata nahiko magikoa izan daiteke batzuentzat, baina beste batzuentzat, aldiz, zarata hutsa eta eragozpen bat besterik ez. Hala ere, erabaki genuen ideia aurrera eramatea eta Iñaki villanuevarekin harremanean jarri ginen gurekin bat egin nahi zuen ala ez jakiteko. Bagenekien ez zela erraza izango, oso pertsona lanpetua delako, baina bere agenda goitik behera eta behetik gora arakatu ondoren, lortu genuen Burlatarako tartetxo bat aurkitzea eta bera izatea egur-lanketa irakaslea. Profesional handia da eta egiten dituen eskulturak ikaragarriak dira. Hobeto ezagutzeko artista hau, elkarrizketa bat egin diogu eta kontatu dizkigun gauza interesgarriak azalduko ditugu artikulu honetan.

Hamairu urterekin hasi zen egurra lantzen, bere kabuz, aitak zituen erremintak erabiliz, eta garai hartan, logikoki, ez zuen lanbidetzat jotzen, jolas bat bezala, baizik. Pasadizo bat kontatu zuen: eskolako antzezlan baterako egurrezko ezpata eta aizkorak egin zituen eta eskerrak bere aitari eman zizkioten. Duela gutxi arte, noizbehinka gertatzen zitzaizkion horrelakoak.

LATXA

Txikitatik marraztea gustuko zuen eta berarentzat, eskultore batek bolumena ematen dio marrazkiari. Iruñeko arteeskolan ikasi zuen eta han beste materialekin hartu zuen kontaktua, burdina, harria … baina egurra da gehien erabiltzen duena. Ikasketak bukatu eta gero, Italiara joan zen ikastera eta lan egitera beka bat lortu eta gero. Oso argi zeukan hara joan nahi zuela, karrikak berak museoak direlako. Han egon zen hiru hilabete hauek markatu zuten eta gutxienez bederatzitan bueltatu da Italiara. Iñakik erakusketak zuzenean egiten ditu artisau azoketan eta haietan, ikusleek ikus dezakete nola sortzen duen eskultura bat enbor batetik ordu gutxitan. Modalitate ezberdinetan egiten ditu, zizelarekin, motozerrarekin… oso esfortzu fisiko handia suposatzen dute erakusketek baina eskulturgile honen sormena argi uzteko balio dute. Gehienetan, bakarrik ikusten duguna sinisten dugu, eta zure begien aurrean enbor bat artelan bilakatzea magia errealitate bihurtzea lortzen du.

Iñaki villanuevak Burlatan klaseak ematen urte aunitz jarrai dezan espero dugu eta aldizkari honetatik, euskaldunoi bereziki, animatzen dizuegu datorren urtean euskaraz eskainiko den ikastaroan parte hartzera, luxu bikoitza izanen delako: alde batetik, Iñakik emango duelako eta beste aldetik, gure hizkuntzan egingo duelako.

CARNICERIA · CHARCUTERIA

TABERNA DENDA

HILARION ESLAVA KALEA, 9 · BURLATA 31600 · TEL.: 948 111 447

Joaquin Azcárate, s/n · Tfno: 14 07 22 · BURLADA


Badator Korrika 21 Mezua

Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea. Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatzea.

28 · 29

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Klika da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea. Konpromisoak hartzeko garaia da.

Klika garai berri bati, kulturari, gure hizkuntzari. Egin klik begiak ondo irekita. Hartu arnasa sakon, euskal inguruneari begiratu, eta klik egin bizitzeko, aske izateko, euskara aukeratzeko. Egin klik, ikimilikiliklik! AEK-k euskara du gizarte berri baten ardatz, eta mundu horretarako zu aukeratu zaitu, zugan klikaturik. Klika, etorkizunera salto egiteko. Klika Korrika.

Omendua

Txillardegi da, askorentzat, gerra ondoko Euskal Herrian izan zen belaunaldien arteko etenaren protagonista nagusietakoa. Giro horretan —eta tradizioaren aurka― ernatu zen pentsamendu berriak politika, kultura, filosofia eta erlijioa zituen berezko arlo.

Txillardegik utzitako ondarea, literaturan, ikerkuntzan, irakaskuntzan, euskalgintzan, handia da; bere sasoian, KLIKA egin zien euskarari, literaturari, herriari...

Txillardegik euskaldunoi egin digun ekarpena:

Txillardegik, urte askoan, irmotasunez agertu zuen goi-mailako erabileretarako euskal hizkuntza bateratua sortzeko beharra.

1964ko urrian, Euskal Idazkaritzak batzar ireki baterako deialdia egin zien Euskal Herriko idazle eta irakasleei, haien iritziak entzuteko. Urtebete geroago, hartutako erabakiak biltzen zituen txostena plazaratu zen. Hura izan zen Arantzazuko Batzarrak 1968an eraturiko txostenaren —euskara batuaren sorrera-agiritzat hartzen den txostenaren— aurrekari nagusia. Bada, lehenengo txosten haren aitzindaria eta egilea Txillardegi izan zen. EUSKARA BATUAREN 50. urteurrena dela

baliatuz, eta Txillardegik merezitako omenaldia behar duelakoan, 21. KORRIKAn Txillardegi omentzeko proposamena dakargu.

Nola hartu parte?

Antolaketan parte hartuz:

Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika Batzordean parte hartuz. Diruz lagunduz:

• KORRIKA laguntzailea izanez eta 21. KORRIKAko materiala erosiz.




... gutxi hitz egiten badugu ere, badakit Getxotarra dela eta mendira joateko puntako teknologia duela

Aurpegia zuritu zait, aske doazen elur malutak haize bortitzak eraman eta aurpegian iltzatzen ditu, feriako perdigoiak balira bezala sariaren zain; gailurra. Urrekasikoko belardietara iritsi naiz, hemendik aurrera lehuntzen den muino handi bat. 1200 metrotako altueran nago Gorbeiako goialdean, gailurreko 1481 metrotaraino eta bi kilometro bitartez emeki igotzen den mendibizkarra. Eskuin aldean elurtegi batzuk daude, Gorbeiako haizete honek pilatu duen elurra eta segur aski negu osoa eta udaberriko hasieran iraungo du; goialdeko belardiak elur berri geruza fin batez zurituak daude, baina ziur izan Eolok ibar alderantz bidaliko du, desagerrarazi arte. Ordu eta erdi bat lehenago, inolako informaziorik gabe, 635 metrotan dauden Gorbeia mendiko natura-parkeko informazio puntua eta aparkalekura iritsi naiz, Sarriako udalerrian, uste dut. Goiz da eta

En esta crónica novelada Xabi Zelaia nos cuenta una particular ascensión

al monte Gorbeia en compañía de un

desconocido Getxotarra. Asi como las

piernas trabajan duramente en la subida, también la mente trabaja sin descanso. Preciosa aventura montañera de Xabi. Milesker aunitz.

zorionez ni bezala goiz jaiki den mendizale bat ikusten dut, Gorbeiako gailurrerako bideaz galdetzen diot. Sinesgogor aurpegiz begiratzen nau, irudiz “dominguero” itxura dut, baina jarraitu behar den pista bat erakusten dit, zubi batzuk zeharkatu behar diren pista; baina bera ez da inoiz egon eta ez du ezagutzen. Nik bezala, berak ere, Gorbeiako kaskora igotzeko asmoa du, eta horregatik hiru ordu inguru behar dela jakinarazten dit, ongi iruditzen zaidala, esaten diot! eta jarraian


32 ¡ 33

AXULAR KULTUR ELKARTEA

aiurri txarrez hiru ordu igotzeko direla baina gero jaitsiera falta dela esaten dit. Bi segundu luzez nire buruari galdetzen diot ea mutil hori ergela den ala igotzeko gauza ez naizela sinesteko hain itxura txarrekoa ikusten nauen; irri egiten dut eta “me imagino� esaten diot, harritzen ez nauela eta hainbesterako ez dela jakinarazten.

Egia esan, mutil honek zalantzak kendu dizkit eta Gorbeia alderantz ibiltzen hasi naiz, gailurreraino eramanen didan pista on batetik (ze aspergarriak egiten zaizkidan!). Pista hau Baias ibaia ur-laster ondoan doa eta 5 kilometro inguru Berretin mendia (1226 m.) inguratzen du, Larreakortako sakana zeharkatzen duen arte 720 metrotan, bidetik baserri batzuk, basoak, pinudiak batez ere eta haritzak ere, toki honetan pagoak urriak dira. Igoera oso piko hasten da eta Albizkortako txabola baino lehen atseden on bat du. Ordurako mutil mendizalea eta

biok elkarrekin gabiltza, behar den bezala; gutxi hitz egiten badugu ere Getxotarra dela badakit eta mendira joateko puntako teknologia ere baduela, bere GPSak bidea erabaki behar dugunean duda mudatan ez ibiltzeko lagunduko gaitu, dena den duda dugun lehendabiziko gurutze bidean, lastima!, pilak agortu dira. Bere akats kalkuloagatik pixka bat nahasia, bere emaztearen mugikorreko azalpenak eta kontu gehiago ere ematen dizkit; berari konbentzitzen ez dizkien aitzakiak eta niri, aparkalekuko galdera berriz burura etortzen zait, mutil hau tontolapikoa da?

Ez daukat argi, baina bide logikoena erakusten diot eta bidea jarraitzen dugu, asmatu dudala dirudi. Bidea gorantz hasten da eta toki pikoenean ero bat bailitzan pausoa azkartzen du, hurbil noa eta zehatz-mehatz begiratzen dut, duen fisikoarekin seguru kristorena sufritzen ari dela, agian


fenomeno bat da eta oker nabil. Bere hankek praka estutzen dute eta edozein momentuan lehertuko dela dirudi, ni baino zertxobait baxuagoa da, hala ere 20 kilo gehiago erraz pisatzen du; horregatik pauso horretan sufritzen duela pentsatzen dut. Toki suabeagoan gaudela erritmoa baretzen du eta atzean gelditzen da. Gailurrera iritsi arte ez dut berriz ikusiko. Albizkortako txabola aurrean pasatzen naiz eta gailurrera doan bizkar mendian ibiltzen naiz. Tokia, aldapa tente horien ondoren, zabala da, belardiak dira eta pixkanaka haizea eta hotza indartzen dira Urrekasikora iristen naizen arte.

Buruan txanoa estutzen dut belarriak babesteko eta lepoan dudan fularra ahoarekin konpartitzen dut, ahal dudan babes guztia bilatzen dut elurrak kolpatzean mina egiten baitu. Betaurrekoak ahaztu

GOZOKI Kafetegia Okindegia

Plaza Fco. Ardanaz, Bajo ¡ 31600 BURLADA ¡ Tel.: 948 13 45 64

zaizkit edo, hobe esanda, ez ditut hartu izan nahi eta nire begiek huts hori ederki nabari dute.

Nire aurrean bikote bat eta bere zakurra doaz, -gailurrean ez naiz bakarrik egonen– pentsatzen dut, gero nire kalkulu akatsaz ohartuko naiz, goian nagoenean mendizale taldeak agertzen dira edonondik, Gorbeiako gurutze mitikora iristeagatik zoriontsu diruditela. Igo naizen tokia ez dela gehiegi erabiltzen ematen du eta ez nau harritzen, pista aski aspertua baita, mendiko bidexka polita edo toki ikusgarriagoa faltan botatzen dira. Goiko bizkar-menditik nabil nire makilei bermatuz eta kexu doazen nire aldakei mehatxatuz, ez naute eroso ibiltzen uzten, baina azkenean ez diet jaramon-izpirik egiten eta aurrera noa. Azkenean ere! Gurutzea ikusten da eta nire buruan tonadilla ospetsu hura hasten da - En el monte Gorbea en lo


34 · 35

AXULAR KULTUR ELKARTEA

más alto hay una cruz de amor, ….. – eta Ruperto Urkijoz, maitasun abesti honen egileaz, oroitzen naiz (“Lusiano y Clara”), jarri zion sentimenduaz eta 100 urte pasa eta gero mendizaleek kantatzen dutenean …, baina berriro bista altxatzen dut eta gurutzea berrikustean – ze pena!, nola suntsitzen ahal den mendia eta paisaia horrekin?.

Hotzak atzamarrak gelditzen dizkit eta argazkiak egiteari amore ematen diot, Getxoko mutila iristean ikusten dut baina ez ikustearena egin nuen, minutu batzuk gailurretik dauden ikuspegi ikaragarriak gozatzen pasatzen dut eta jaitsierari eusten diot. Igotzean, goiko bizkar-mendia jarraituz 1335 metrotako leporaino jaisten ahal zela ohartu naiz, Arrorianoko gainaren aurrean eta handik bide bat

doala dirudi, Berretin (1226 m.) mendiraino joateko. Gailur honetatik aparkalekura jaisteko bideren bat izanen dela pentsatzen dut.

Haizeteaz babesteko ahal dudan gehien tapatzen naiz eta jaitsiera hasten dut, jendez betetako gailurra atzean gelditzen da, batzuek ospatzen dute, beste batzuek, adituagoak, goitik menperatzen diren mendi guztiak zenbatu eta izendatzen dituzte, eta gainerakoak, ni bezala, dagoen hotza eta haize zakar horrekin, arrapalada batean jaisten gara. Beheitirakoan Gorbeiako Gurutzearen abestia kantatzen dut, kaparra bat bezala kotxera itzuli arte lagunduko nauena. Igotzen diren mendizale talde batzuekin gurutzatzen naiz eta hain babestuak doaz, ezinezkoa dela nortzuk diren jakitea, baten bati aurpegian sufrimendua nabaritzen zaio eta

Bodega ESLAVA ALMUERZOS • COMIDAS • PINCHOS

C/ Hilarión Eslava, nº 3 - Tfno: 12 55 99 · BURLADA


seguru pentsatzen duela – eguraldi honekin, ze ostia egiten dut hemen!

Orain lepora iritsi baino lehenago dagoen elurtegi bat zeharkatzea tokatzen da, ongi ikusten dut jende asko handik pasatu delako eta arrasto handia dago, hasten naiz eta –zast!- horma bezain gogorra dagoen elurraren aurka kriston ipurdikada jotzen dut, ergel aurpegia sentitzen dut igotzen den jendea niri begira gelditzen denean – nora doa moldakaitz hori?- pentsatzen. Istantean altxatzen naiz erorketa eramaten dudan martxaren zerbait normala balitz bezala, baina, bidea minduta segitzen dut eta aldakak kexu doaz. 1335 metrotako lepoa zeharkatzen dut eta pista hormatu batetik noa Berretin mendira nondik igo

• Olio aldaketak • Pneumatikoen konponketa eta salmenta • Arrantzako boten, neoprenoen eta txalupen konponketa

San Salvador, 2 · Tel.: 948 14 95 05 • Tailerra 31600 BURLATA • Nafarroa

begira eta batera adi eta zuhur berriz ez erortzeko, nahiz eta elurrik ez izan izotz plakak edonon daudelako. Kontu honetan kontzentratua nabil eta bat batean nire atzetik norbaitek solas egiten dit: ¿te has animado a dar la vuelta?, burua bueltatzen dut eta berriro nire igoerako laguna, getxotarra!








sarri artio! Eskuan duzun aldizkari hau Axular Kultur

Den-denoi eskerrak: Axular Elkarteari eman

eginen duen hondarrekoa izanen da. Axular

lagundu digulakoz, Nafarroako Gobernuari,

Elkartean aldizkariaz arduratzen den taldeak Kultur Elkarteak proiektu honekin jarraitzeko asmoa dauka. Laster izanen duzue horren

berri. Oraingo lantaldean gaudenok bagoaz; 20 urte luze izan dira lanean emanikoak eta

eskerrona besterik ez dugu zuei adierazteko.

digun laguntzagatik, Burlatako Udalari beti kolaboratzaileei; merkatariei ere mila-mila esker gurekin urte luze hauetan egon

zaretelakoz, irakurleei, jarraitzaileei eta beste anitz jenderi: milesker anitz!

Benetan uste dugu funtzio garrantzitsua bete

dugula Burlatan urte hauetan guztietan, 1300 etxetan sartu gara urtean laurtan, euskaraz

kontatu ditugu herriko kontuak, euskaldunak batu eta trinkotu ditugu. Horixe zen gure

asmoa: euskara zabaltzea eta komunikazio tresna eraginkorra bihurtzea Burlatan, gure herrian. Lortu dugulakoan, sarri artio.

Baina, lasai izan, laster izanen duzue-ta AXULAR berria zuen eskuetan.

Axular aldizkariaren izenean

42 ¡ 43

AXULAR KULTUR ELKARTEA

(Maite, Enrike eta Patxi)




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.