SINTESIA

Page 1

Zer dira eta zertarako balio dute IKTek eskola testuinguruan? SINTESIA


AURKIBIDEA

1.

La sociedad de la Información, las Tecnologías y la Educación............................................. 3

2.

La teknología educativa como disciplina pedagógica ........................................................... 3

3.

Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Escuela................. 4

4.

Politicas europeas sobre buenas prácticas sobre tic en la escuela ....................................... 4

5.

De tecnologias de la información y la comunicación a recursos educativos ........................ 5

6.

La tecnologia educativa en un mundo tecnologizado........................................................... 6

7.

Escuela 2.0. mucho mas que 1x1 .......................................................................................... 6

8.

Organización educativa de los medios y recursos tecnologicos ........................................... 6

2


1. La sociedad de la Información, las Tecnologías y la Educación Gaur egun, Informazio eta komunikaziorako teknologien (ordenagailuak, Internet, CD-ROM, telebista digitala, mugikorrak...) erabilera geldiezina da. Globalizazioa, fenomeno historikoetako nabarmenena da eta teknologiak globalizazio prozesu hau azkartzen eragin zuzena du. Izan ere, honek, ia berehala informazioa planeta guztian zehar garraiatzea ahalbidetzen du.

Teknologiak gauza askotan laguntza handia ematen du. Leku desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa errazten du, hau, ahoz (mugikorra), idatziz (korreoa), nahiz

ikusentzunez

(bideokonferentzia)

gauzatu

daitekeelarik.

Horretaz

gain,

teknologiak gure inguruan mundu osoko informazio ugari usten digu eta horrela gaur egungo gizarte globalizatuak kultura desberdinen inguruan geroz eta gehiago jakin dezake. Gainera, etxetik sare telematikoen bidez hainbat lekuetara sar daiteke, esaterako liburutegietara, eta zerbitzuak hobetzeaz gain, produkziorako modu berriak ere ahalbidetzen ditu.

Eskolan, IKTak geroz eta gehiago erabiltzen dira. Ikasleak, tresna hauek egoki erabiltzera bultzatu eta prestatu behar dira eta sare birtualen eta web orrien bidez hauen ikaskuntza osatzen saiatu behar da. Horretaz gain, teknologiak ikasle batzuei ikasketak distantziara, hau da, ikastetxetik kanpora gauzatzea ahalbidetzen die.

2. La teknología educativa como disciplina pedagógica Gaur egun, Hezkuntzaren Teknologia, Informazio eta komunikaziorako teknologien eta pedagogiaren arteko interakzioa eta harremana da. Teknologiaren bidez ikasleentzat heziketa hobeago bat lortu nahi da.

3


3. Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Escuela IKTen erabilerak informazioa eta komunikazioa modu berri batean ulertzea eta lantzea egiten du eta honek interakzio sozialean aurrerapen handia ekarri du. Aldaketa hau eremu desberdinetan eman da, baita hezkuntzan ere, ikaskuntza hobeago bat lortu ahal izateko.

Europar Batasunak, teknologia hau bultzatzeko, hezkuntzak zuen garrantziaz ohartu zen eta hainbat plan jarri zituen habian bere helburua lortzeko, hau da, herritar guztiei era digital berriaren berri emateko.

Horretarako, pixkanaka-pixkanaka ikastetxeei informazio eta komunikaziorako teknologiak sartu ahal izateko metodologia aldatzera bultzatu zituen, honela, irakaskuntza-ikaskuntza

hobeago

izateko.

Teknologia

horiek,

irakaskuntza-

ikaskuntzarako metodologian sartzea oso garrantzitsua zen, “informatikako ikasgela” izatetik “informatika ikasgelan” izatera pasatzeko. Honen bidez, gaur egun, ikasleek informazioa bilatu, lortu, prozesatu eta bide desberdinen bidez komunikatzeko aukera dute, aldi berean, beraiek pertsonalki garatzen direlarik, gauza desberdinak ikasiz.

4. Politicas europeas sobre buenas prácticas sobre tic en la escuela IKTeen hezkuntza politikak eskola publikoetan hauen barneraketa lortzea nahi dute. Hau da, guztiek izatea aukera hauek erabiltzeko eta hezkuntza aldatzeko. Baina hau ez da hain erraza. Ordenagailu batzuk edukitzeak ez baitu esan nahi hezkuntza aldatuko denik.

Guztiak aldatu behar du, eta batik bat irakasleak eta hauek informazioa helarazteko duten moduak. Baina zaila izan arren pixkanaka ari da hau lortzen, zeren IKTen erabilera egokiak ondorio onak ematen dituenean gainerako irakasleek hori ikusten dute eta honek bultzada bat ematen dio hauei IKTak erabiltzeko. Erabilera egoki 4


honek honako gauzak ekartzen ditu: berrikuntza, irakaslegoaren aldaketa, kultura aniztasuna,hezkuntza zabalkuntza, e-learning... Eta esan bezala hau ikusita irakaslegoak eta baita ikaslegoak ere bidea irekitzen dio hezkuntzaren aldaketaren hasierari.

5. De tecnologias de la informaci贸n y la comunicaci贸n a recursos educativos Gizakiok teknologiaren eragina dagoen leku batean bizi gara eta horregatik oso garbi ikusten dugu IKTek gure bizitzako aspektu gehienetan aldaketa sakona ematen ari dela. Eta nola ez, hezkuntza aldatzen ari den alorretako bat da.

Gaur egungo haurrak IKTen inguruan hazten ari dira. Beraien sozializazio eremuak gurasoen oso ezberdinak dira eta honek aldaketa ematen ari dela argi ikustarazten digu. Gaur egungo umeak ordenagailu, zine, telebista, mugikorra, bideojokoak... dituzte eguneroko bizitzan. Lehen parkean jolasteari, marrazteari...askoz garrantzi gehiago ematen zitzaion. Hala ere, honek ez du esan nahi aldaketa hau okerrerako izan denik.

Aldaketa guztiek dituzte alde onak eta alde txarrak. Alde batetik ikusten dugu IKTek gure interesen eskema aldatu duela, zeinuak aldatu dituztela eta komunitatea ere aldatu dutela. Hau da, IKTak itxura denez arazoak konpontzeko gaitasun magiko bat dutela. Bestalde, ordea, gaur egun krisi ekonomiko batean murgilduta gaude eta hau aldaketak emateko oztopo bat da. Izan ere, ez dago dirurik IKT berritzaileak erosteko eta dauden lekuetan ere, askotan gertatu dena da irakasleek ez dakitela erabiltzen. Horretarako kurtsoak egin beharko lirateke baina esan bezala diruak muga asko jartzen ditu. Laburbilduz, IKTen erabilerarekin transformazioa lortzeko gauza askok aldatu behar dute eta zati handi bat irakasleen esku dago. Hauek beraien rola aldatu beharko dutelako. Baina irakasleak aldatzeaz gain administrazioak eta zentroak dituzte eta nola ez gure gizarteak orokorrean ere asko aldatu beharko du.

5


6. La tecnologia educativa en un mundo tecnologizado

Teknologiak hezkuntza kalitatea hobetzeko tresna egokiak dira, hori dela eta, azken urteetan Informazio eta komunikazio teknologiek hezitzaileengan eragin handia izaten ari dira. Aplikazio ezberdinen bidez, ikasleek, informazioa sortu eta partekatzeaz gain, informazio ugari jaso dezakete. Elkarreragina eta kolaborazioa dute oinarri IKT-ek. Hori dela eta, ikasleen ikaskuntza prozesuan subjektua, hau da, ikaslea IKT hauen bidez ikasle “aktiboa� dela esan daiteke, izan ere, autonomia intelektuala garatzen laguntzen du eta gizartea hobeto ulertzen ere laguntzen dio. Baliabide, metodo, tresna, teknika eta prozesuen multzoa da. Hauek, orientazio zientifiko baten menpean , antolatzeko ikuspuntu sistematiko, ulertzeko eta bertako aldagaiak prozesuaren edozein egoeratara egokituz, efizientzia eta efikazia handitzeko helburuarekin eta beraz, hezkuntza kalitatea hobetuz.

7. Escuela 2.0. mucho mas que 1x1

IKT-ak asko dira baina eskola 2.0 proiektuan aplikatuko direnak gehienbat hauek izango dira: portatilak ikasleentzat eta arbel digitala ( arbel tradizionalaren ordez). IKT-ak eskolan sartzean benetan lortu nahi dena elkarrekintza da, honekin batera lankidetza. Gainera aurkikuntza ariketak eta taldekoak sustatuko dira. Horrez gain, ikasleengan motibazioa piztea da beste helburuetako bat eta autoikaskuntza bultzatzea. Funtsean, hiritar kritikoak, sozialki aktiboak eta kultuak lortzea nahi da IKT-en bidez.

8. OrganizaciĂłn educativa de los medios y recursos tecnologicos

IKT-k eskolan laguntzaile bezala jarduten dute, ikasleek gaitasun batzuk garatzeko asmoz.

6


Hauen bidez hezkuntzan aldaketa garrantzitsuak emango dira, aurrerapen didaktikoak. Horrez gain, espazioaren antolaketan ere aldaketak ekartzen dituzte. IKT-en integrazioa software eta hardwarearen integrazioaren eta irakasleen formakuntzaren emaitza izango litzateke. Interakzioan laguntzen dutelarik, urruti dauden beste zentro batzuekin harremana izatea eta gauzak konpartitzea ahalbidetzen die IKT-ek eskolei. Hauei esker komunikazio kanalak areagotu dira. Gainera irakasle zein ikasleek errekurtso didaktikoak eskuragarri dituzte IKT-ei esker. Baita ere, batzuen ikasteko modua eta besteen irakasteko modua aldatu egiten dute, metodologia modifikatzera bultzatzen dute.

7


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.