Hausnarketa

Page 1

Zer tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? Hausnarketa


Hirugarren gaiko testuak irakurri ostean, berriro ere IKTen garrantziaz ohartu gara, bai gizartean eta baita hezkuntzan ere. Duela urte batzutetatik hona, IKTek indar gehiago hartu dute Web 2.0ren sorrera dela eta. Eskoletan hauen erabilera hazi egin da eta honek lankidetza ikaskuntza sustatu du. Ikaskuntza mota hau pertsona bat baino gehiagoren artean eta helburu berbera dutenen artean ematen da. Lankidetza hau sustatu ahal izateko ordenagailuak tresna garrantzitsuenetakoak dira eta gaur egun eskoletan ordenagailu-sarea ezarrita dagoenez gauzak errazten ditu. Gainera web 2.0k eskeintzen dituen zenbait aplikazio oso egokiak dira lankidetza ikaskuntza emateko eta gelako zein gelaz kanpoko ikasleekin harremana sustatzeko eta elkar-ekintzan aritzeko. Software ezberdin asko daude merkatuan baino hauetatik hezkuntzan erabilienak edo baliagarrienak honakoak direla esan dezakegu: bloga, wikiak, podcasting, markadore sozialak, RSS, multimedia partekatzeko programak etab. Hauek definitu ostean eta erabilerak ezagutu ostean, lehen hezkuntzarako egokiena zein den ondorioztatu dugu, bloga. Hau gehienbat 2. eta 3.zikloetarako izango litzateke egokia lankidetza bultzatzerako orduan. Nahiko erabilterraza dela uste dugu eta abantaila asko ekar ditzake ikaskuntza mota hau sustatzeko. Ikasleek gelan egindako gauzak partekatu ahal izango dituzte gainontzeko ikasleekin eta era berean besteen dokumentuak irakurri. Gainera blogaren erabilerak beste aplikazio batzuen erabilera dakar, izan ere, beste programa batzuetan egindako dokumentu idatziak, bideoak, musika etab. konpartitu daitezke. Blogaren bitartez gainera sormena eta berrikuntza ere sustatzen da eta horrez gain motibazioa pizten du ikasleengan. Aplikazio guzti hauen erabilera eskola 2.0 proiektuak eramaten du aurrera eta lankidetza sustatzea da helburu nagusia. Gure ustez egokia da web 2.0k eskeintzen dituen baliabideez baliatzea lankidetza sustatzeko, izan ere, kontutan hartu behar da XXI. mendeko gizartean bizi garela eta ikasleak etorkizunerako prestatu behar ditugula.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.