2 minute read

“MENS SANA IN CORPORE SANO”

Garrantzitsua da ikastetxeak ikasleen garapena bilatzea prestakuntza, proiektu eta baliabideen bidez, baita bere langileen ongizate eta garapena bilatzea eguneroko lana egoki eta giro atseginean gauzatzeko. Hori izan da usurbilgo lanbide Eskolaren apustua azken urte hauetan, eta ildo honi jarraituz antolatu ditu langileentzako hainbat prestakuntza, teknikoetatik haratago: Yoga, Mindfullness eta orain Metodo Hipopresiboak.

Aurten, ikastetxeko langileek Cristina Beñaranen eskutik, astean bi saio izan dituzte Metodo Hipopresiboak lantzeko.

Advertisement

Para Qui N Est Indicado

Dentro del método hipopresivo distinguimos dos grandes ramas: la terapia y el fitness (y deporte).

1- Terapia destinada al tratamiento y prevención de diversas patologías funcionales.

2- Fitness y deporte destinadas a mejorar la salud y la condición física asociada o no al deporte.

Es una técnica principalmente postural mediante diferentes niveles de progresión que van desde ejercicios estáticos hasta dinámicos. El objetivo es poner en situación postural hipopresiva para que de forma gradual el cliente controle la presión ejercida sobre las estructuras mejorando la activación refleja muscular a la vez que mejora el rendimiento deportivo gracias a beneficios cardiovasculares, respiratorios y neuromusculares.

La Reprogramaci N

La musculatura de la faja abdominal y del suelo pélvico debido a las a los constantes aumentos de la presión abdominal pierden una de las funciones para la que está diseñada que es la de ejercer de sostén de los órganos internos con hipopresiva RSF devolvemos esta función reprogramando la respuesta muscular ante estas circunstancias. Incrementa el tono muscular en reposo que es la contracción muscular sostenida y refleja disminuyendo el perímetro de cintura y mejorando la respuesta puesto que da soporte central delante de las actividades que demandan fuerza.

KOOPERAZIOAREN OLATUAN: ZANZIBARRERA BISITA

Usurbilgo Lanbide Eskolako lau kide Barefoot College International erakundeak Zanzibarren duen eskola bisitatu du martxoan eLankidetza-Garapen Euskal Agentziarekin batera.

Bidaiaren helburua, emakumeen ahalduntzea eta energia fotovoltaikoa uztartzen dituen “Solar Mama” proiektua bertatik bertara ezagutzea izan da, baita irekita dituzten beste lan lerroak ezagutzea ere; erlezaintza, emakumeen osasuna eta ongizatea, joskintza…

Han igarotako egunetan Barefoot College Zanzibarren duen formazio zentroa ezagutu dute, bertan, adin na- gusiko emakumeak, horietatik asko alfabetatu gabeak, eguzki-energian nola trebatzen diren ikusteko aukera izan dute. Emakume hauek elektrifikatu dituzten komunitateak ere bisitatu dituzte, emakume eguzki ingeniariek prestakuntza jaso eta etxera itzultzen direnean beren komunitateetako erreferente bihurtzen dira etxeetara argia eramanez.

Gainera, bilerak egin dituzte Zanzibarreko Ahalduntze Ekonomikorako Agentziarekin, Barefoot Collegeko ordezkaritzarekin eta proiektuetan parte hartzen duten emakumeekin.

Solar Mamas Programa

Programa honetan parte hartzen duten emakumeen gehiengoa amak edo amonak dira, euren herrietako eragin handiko kidetzat hartzen direnak. Beren lidergo ezaugarri naturalak beren komunitateetara itzultzeko aukera ematen die ezagutza berriak konfiantzaz eta indarrez zabaltzeko.

Kolore kode baten bidez zirkuitu elektrikoen ezaugarriak ezagutu, ekipoak muntatu eta beren komunitateko 50 etxeetan eguzki energia bidezko argiztapen sistemak instalatzen dituzte.

Programa hau neska eta komunitateengan aldaketa iraunkorrak sortzeko duen potentzialaren hasiera besterik ez da.

Barefoot College International gobernuz kanpoko erakunde bat da. Mundu osoko 93 herrialdetako 2000 herritan egiten du lan, Hego Amerika, Afrika, Asia... Zuzeneko prestakuntzaren eta zerbitzuen eragina bi milioi pertsona baino gehiagori eragin diezaioten, komunitateei ur garbia, bizimodu irabaziak eta energia seguru eta berriztagarrirako sarbidea emanez. Bidaia honek landa jakinduriaren balioa ikastera eta partekatzera bultzatu ditu. Oinutsik sortu zenaren istorioa da hau.

This article is from: