
1 minute read
INDUSTRIA-MANTENTZEAREN DIGITALIZAZIOA
Espezializazio Ikastaroan
Aukera Berriak Lanbide Heziketan
Advertisement
Gure ikastetxean espezializazio ikastaro bat eskaini den lehen ikasturtea izan da 2022-23a. Behin Goi Mailako zikloa egin ondoren ikasle askok ikasten jarraitu nahi dute euren alor profesionalean, baina ez dute beste intereseko Goi Mailako Ziklorik aurkitzen eta ez dute Unibertsitate Gradu bat egiteko lau urtez lotu nahi; kasu horietan, Espezializazio ikastaro eta programak aukera ezin hobeak dira.
Espezializazioa azken urteteetan indarra hartzen doan joera da eta ikastaro/programa hauek egin dituzten ikasleak oso baloratuak dira lan munduan, euren alorrean duten ezagutza maila altua dela eta.
“Industria-Mantentzearen Digitalizazioa Espezializazio Ikastaroa”-n egun Usurbilgo Lanbide Eskolan ditugun 3 Goi Mailako ziklotatik dute sarbidea:
● Automatizazioko eta Robotika Industrialeko
Goi-mailako Teknikaria.
● Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko
Goi-mailako Teknikaria.
● Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko
Goi-mailako Teknikaria.

ETHAZI ereduan oinarrituz garatu dugu ikastaro honen lanketa eta 5 erronka garatu dira ikasturtean zehar.
Erronka bakoitzean lantzen diren gaitasunak ezberdinak dira, hala nola, mantenu-industrial arloan izan daitezken matxurak simulatzea SMC SIF400 makinan; IoT plataformen, sensore adimentsuen, segurtasun elementuen… azterketak bideratzen dira. Honez gain, errealitate areagotuari buruzko lanketa ere egin dute gure ikasleek.
Azken erronkan, Fabrikazio Mekaniko saileko Pinacho tornu bat hartu da erronkaren ardatz bezala eta urte guztian barneratutako jakintzak tornu honen gain aplikatu dituzte: mantenu plana, segurtasun elementuak…
Behin ikastetxeko prestakuntza atala amaituta, ikasle guztiak praktiketan daude eskualdeko enpresa entzutetsu batean. Aurten ikasleak ikastetxeko prestakuntza amaitu ostean egin badute ere Lantokiko Prestakuntza atala, honelako prestakuntzek Dual modalitatea hautatzeko aukera zabaltzen dute.