
1 minute read
ENERGIA EFIZIENTZIA ALORREAN BERO PONPAK ETA MITSUBISHI GELA BERRIA
Eraikinetako klimatizazioa aldaketa garrantzitsuak bizitzen ari da. Eraikin tertziarioak klimatizatzeko bero bonbak erabiltzen dira gehien baina generazio berriak ateratzen ari dira, hozgarri berriekin, efizientzia maila askoz altuagoekin, banaketa sistema berriekin etab.
Horrez gain, Europan geroz eta hedatuago dago etxe bizitzetan bai klimatizaziorako eta bai UBS-rako ere bero bonba txikiagoak erabiltzea. Hainbat herrialdetan gasezko galdarak debekatzen hasi dira eta Europako direktibak deskarbonizaziorako bidea hartuta dauka. Urte gutxian (2030) egun ezagutzen ditugun sistemak (petroliotik eratorritako erregaien errekuntzako sistemak), desagertu egingo dira eta berokuntza eta ur beroa lortzeko sistemak iraultza garrantzitsuak biziko dituzte edo hobe esanda, bizitzen ari gara.
Advertisement
Usurbilgo Lanbide Eskolan, ematen dugun formakuntza eta prestatzen ditugun teknikoak, merkatuko azken teknologietan eta berrikuntzetan eguneratuak egoten dira. Horregatik azken urteetan Mitsubishi-rekin landu dugun elkarlanerako hitzarmenaren baitan bero bonben teknologian oinarritutako tailer berri bat jarri dugu martxan.
Tailer honetan bi eszenatoki ezberdin simulatzen dira. Batetik etxe bizitza batzuk eta bestetik hotel edo ofizina batzuetako espazio ezberdinetako klimatizazioa.
Hotel edo ofizina batean gela edo espazio ezberdinak izango ditugu, bakoitzaren beharrak oso ezberdinak izan daitezke eta daukagun sistemak horri erantzun behar dio. Gure kasuan bi simulazio izango ditugu, batetik ofizina edo espazio bakoitzeko unitate terminalera hozgarria bidaltzen duen VRV sistema bat. Eta bestetik, unitate terminaletara ura bidaltzen duen VRV sistema hibrido bat.
Etxe bizitzak simulatuko diren eszenatokian, UBS (Ur Bero Sanitarioa) eta klimatizazio beharrak hartu behar ditugu kontutan. Klimatizaziorako banaketa sistema ezberdinak izango ditugu kontutan, zoru erradiatzailea, aire bidezko sistema (fan coil-ak) edo tenperatura baxuko erradiatzaileak.






Hotel edo ofizina bateko instalazioa, VRV sistema hibridoa, bere eskema hidraulikoarekin
Baina zer da bero ponpa bat? Zer egiten du? eta zergatik kontsideratzen da berriztagarria?
Modu oso sinplean azalduta bero ponpa batek energia termikoa eremu batean lapurtu eta beste eremu batean entregatzen du. Lapurtutako energia termikoaren baldintza termikoak gure beharretarako egokiak izan daitezen, zirkuitu frigorifiko bat erabiliko du. Zirkuitu honi esker gai izango gara unitate elektriko bat kontsumitu eta 4 unitate termiko entregatzeko behar dugun eremuan. Beraz, bero ponpak behar termikoak (ubs eta klimatizazioa) asetzeko, energia elektrikoa kontsumitzen duten, efizientzia oso altuko makinak dira. Gaur egun gainera, eguzki energia fotovoltaikoarekin ezin hobeto ezkontzen diren makinak dira. Eguzki energia bidez energia elektrikoa modu berriztagarrian sortu dezakegu eta energia elektriko hori erabili bero ponpak behar duen energia elektrikoa emateko.