
1 minute read
STEAM ETA VEX COMPETITION
Usurbilgo Lanbide Eskolako Ikasleak Vex
Robotics Competition Final Estatalean
Advertisement
STEAM-eko 2.mailako ikasleak Bartzelonan txapeldun Gironako Purple Lion Innova’t taldekoekin bikotekako lehian txapeldun
Ilusioz eta tentsioz betetako asteburua izan dute STEAM prestakuntzako 2.mailako ikasleek. Iaz hasi zuten STEAM ibilbideak pausu bat gehiago egin du aurrera. Aurten bi talde dira martxan, lehen mailan hasi berri direnak eta jada bigarren urtez jarraitzen duten ikasleak. Bigarren hauek Lego Spike-ekin lehen urtean oinarriak landu ostean, aurten VEX robotarekin egin dute STEAM arloko jakintzen lanketa, aurten helburu berri batekin VEX Robotics Competition lehiaketa estatalean parte hartzea, eta emaitza paregabeekin.
Martxoak 4 eta 5ean, Bartzelonan izan dira Escola d’Enginyeria de Barcelona Est-en ospatzen den lehiaketan lehen aldiz parte hartzen, lehiatzen duen Euskadiko Lanbide Heziketako lehen taldea izan delarik. Bertan banakako sailkapen nagusian 3.postua lortu ostean, binakako torneoan txapendun izan dura Purple Lion Innova`t taldearekin batera. Azken hauek, lehenak sailkatuta, Dallaseko txapelketa mundialean izango direnak.
STEAM Prestakuntza Osagarria iaz eskaintzen hasi zen Usurbilgo Lanbide Eskolan Innova’t Educació enpresarekin elkarlanean. Robotika oinarri hartuta matematika, fisika, ingeniaritza, ordenagailu bidezko programazioa, pentsamendu kritikoa… edukiak lantzen dira. Zertarako? Erdi mailako ziklo bat hautatzen duen ikasleak, argi duenak goi mailako ikasketak gauzatu nahi dituela eta, zergatik ez, unibertsitaterainoko ibilbidea egitea gustatuko litzaiokeena, bere arlo teknikoa ezagutzeaz gain, STEAM alorretako oinarrizko gaitasunak ere lantzea 4 urteko ibilbidean.


