2 minute read

LH DUALA EUSKARAZ SARIA

Zorionez, gure inguruan badaude euskararen kudeaketa aurreratua egiten duten enpresak. Hauek, gure ikasle elebidunei, enpresetako prozesuetan eta euskal kulturan murgiltzeko aukera bikoitza ematen diete.

Badakigu LH Dualak langile kualifikatuak prestatzen dituela, ekoizpen sarearen premietara egokitzen direnak. Gure ikaslegoak balio erantsia jasoko du baldin eta enpresak euskararen erabilera normalizatua daukan bere prozesu zein egunerokoan.

Advertisement

Aurten Foru Aldundiak LH Duala euskaraz posible egiten duten enpresei ikusgarritasuna ematea eta emandako zerbitzua errekonozitu nahi izan du.

Usurbilgo Lanbide Eskolarekin Dual eredu ezberdinetan aritzen diren enpresen artean euskara ardatz daukatenak ugari dira. Denak saritzea gustatuko litzaiguke.

Adarra Lan Tresnak, Hernanin hornidura industriala, burdineria eta energia berriztagarrietako osagaiak merkaturatzen dituen enpresa izan da saritua.

Sari merezia, urteak daramatza gure ikasleak jasotzen Duala euskaraz gara dezaten.

Ekaitz Mendizabalek, bertako ordezkariak, beti izan du bere prozesuak euskalduntzeko grina. Horretan jarraitzen du.

Usurbilgo Lanbide Eskola ere saritua izan da, euskara bultzatzen duten enpresa horien bilaketan egiten duen lanagatik. Lan honen helburua gure ikasleei enpresan euskararen erabilera bermatzea izan da beti.

Ekaitz Mendizabalek Adarra Lan Tresnaren ordezkariak eta Isidro Zalduak gure eskolako zuzendariak jaso dute saria. Zorionak!!

2022-23 URTEKO BERRIKUNTZA PROIEKTUAK

Berrikuntza etengabea beharrezkoa da gure eskolan, gizarteari zer ikasi eskaintzen jarraitu ahal izateko etorkizunean ere. Berrikuntza Usurbilgo

Lanbide Eskolaren DNA-n egon da betidanik, eta orain

Berrikuntza Taldea berrikuntza dinamika berritzaile hori bideratzen eta zabaltzen saiatzen dabil. Atzean geratu beharrean aurreratzen joateko, beste

Lanbide Heziketako zentroekin, Tknikarekin, enpresekin eta erakundeekin jakintzaren garapen eta transferentzian oinarritutako erlazioak garatu nahi ditugu. Berrikuntza Taldea departamendu bakoitzeko partaide banak osatzen dugu. Horrela, irakasleriarekin eta departamendu buruekin erlazio zuzenean gaude.

Aurten zentruak 6 berrikuntza proiektu garatu ditu. Batzuk iaz zabaldutako proiektuen jarraipenak izan dira, eta beste batzuk berrikuntza taldeak eta irakaslegoak, eskolako estrategiarekin bat eginez, eta

Lanbide Heziketako Nodoek markatutako ildoak jarraituz, garatutako behaketaren ondorio zuzena izan dira.

Errealitate Areagotua

Fabrikazioko Mekanikoko sailak garapen polita egin du puntako teknologia baten inguruan. AUGMENTED REALITY deritzonaren aplikazioak aztertu dituzte: teknologia honek errealitatearen gainean elementu desberdinak proiektatzea ahalbidetzen digu, HTC HOLOLENS 2 betaurrekoei esker.

THINGSBOARD proiektuaren barruan tailerreko Pinacho torno batzuk sensorizatu eta honela momentu oroko lan datuak ere ikus ditzakegu, mekanizatzen gabiltzan bitartean (biraketa abiadura, aintzinapenak, Potentzia kontsumoa, etab.) eta zenbait eragiketen azalpenak ere ikus ditzakete aldi berean.

Honez gain, Mori Seiki makinaren erabilera didaktifikatu dute bideo tutorialez eta azalpenez. Bideo hauek betaurrekoetan ikus ditzake ikasleak, makinari so dagoen bitartean, eta horrela makina erabiltzen ikasi irakaslearen laguntzarik gabe.

Industria Mantzentzearen Digitalizazio espezializazioko ikasleekin eta Iurgi irakaslearekin batera, bestalde, SMC linea automatikoa didaktifikatu dute.

1Bukatzeko, tailerreko makinen mantenu plana garatzen hasi dira AUGMENTED REALITY erabiliaz aplikatzeko, eta teknologia hauen bestelako aukerak aztertu dituzte, datorren urtean ildo honekin jarraitu ahal izateko.

Bim Proiektuak

Instalakuntzak Errealitate Birtualean

Bestalde, BIM proiektuaren barnean, Mireia Andueza Instalakuntzak eta Mantentze arloko irakasleak BIM-aren 7 dimentsioak lantzea erabaki zuen, adibide txiki baten bidez. Horretarako, Tknikan eraiki berri den Etxe Egokitu Adimentsua hartu da proiektuaren ardatz gisa, 7 dimentsioen lanketa burutzeko. Dimentsio bakoitzak duen eremua ikusirik, aurtengo ikasturtean lehenengo 3 dimentsioak lantzea da helburua. Datorren ikasturteari begira, aurten landu gabe geratu diren beste dimentsioetan aritzea aurreikusten da:

Mantenuko arloak badu beste proiektu interesgarri bat, Errealitate Birtuala Instalazioen marrazketan erabiltzeko. Asier Irureta irakasleak erdi mailako ikaslegoarekin batera instalazioak 3 dimentsiotako Sketch Up programan marrazten ditu, eta ondoren Oculus betaurrekoak erabiliz berauetan birtualki paseatzeko gai da. IOT bidezko neurgailuekin parametroak neurtzen ditu instalazioetan (tenperatura, buru termostatikoen kontrola, korrontea, hezetasuna), eta ikasleen mugikorrera eta ordenagailuetara bidaltzeko gai da. Azkenik, Innovae enpresarekin batera, Aula Birtual Interaktiboan erabiltzeko konpresore, zentral frigorifiko eta abarren 3D modelo birtual interesgarriak ere garatu ditu. Datorren urterako, Adimen Artifiziala txertatu nahi du instalazioen marrazketan.

Hotz Birtuala

Mantenu alorreko Iñaki Zendoia irakaslea beste proiektu interesgarri bat garatzen dabil Don Bosco eskolarekin batera. Kasu honetan, hozgailu bat birtualizatu nahi dute IOT teknologia erabiliaz.

TERMO-BATT ETA ION-LITIO BILTEGIRATZE SISTEMAK

Departamendu elektrikoak bi proiektu interesgarri garatu ditu. David Alias irakasleak Termo-batt proiektua garatu du, San Viator ikastetxearekin batera, baterien mantenurako termografiaren aplikazioa aztertuz. Proiektu hau teknologia termografiko digitaleko aplikazioan zentratua dago, eta Ion-Litio biltegiratze-sistemak aztertzeko erabiliko dute: tenperatura-gradienteak detektatzeko eta suteen aurreko zaintzak egiteko, biltegiratze eta kodiagnostiko-sistemen prebentzio mantentze-lanak BMSrekin komunikatzeko sistema konbentzionala erabiliz, eta horrela, baterietan konponketa aurreratuak eta optimak lortzeko. Ondorioz, Elektrizitate eta Energia Eraginkortasuneko sailak baloratzen ari dira gorabeherak edo matxurak aztertzeko eta konpontzeko aukera berriak emango dizkien ekipo termografiko bat erosteko aukera.

This article is from: