
4 minute read
ERASMUS Europako ateak zabalduz
Aurten ere, urtero bezala, CIFP Usurbil LHII-ko ikasleak beraien mugikortasunak eraman dituzte aurrera. Eskolako 8 ikaslek, hain zuzen goi mailako seik eta erdi mailako bik, beraien hiru hilabetetako Lantokiko Prestakuntza ari dira aurrera eramaten Suedia, Herbeherak, Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Portugalen.

Advertisement
AMAIA GAINZA GESTIDO
Zikloa
Horretaz gain, eskolako ikasle talde batek, erdi mailako Fabrikazio Mekanikoko eta Hotz/Bero sailekoak, 2 astetako egonaldi bat egin dute Wiesbaden-go (Alemania) Friedrich-Ebert-Schule Lanbide Heziketako zentruan, bertako enpresetan eta eskolan jarduerak aurrera eramanez. Bertako ikasleak, berriz, gure eskolara etorriko dira maiatzean 2 astetako egonaldia egitera gure ikasleen artean. Azkenik, Danimarkako Roskilde-ko Technical College-go ikasle talde bat izan da martxoan gure eskolan Energia Berriztagarrietako zikloko ikasleekin elkarlanean 2 astetako egonaldia egiten eta gure ikasleak ere bertara egingo dute bidaia maiatza bukaeran.
Hozteko eta Girotzeko Instalakuntzak Erdi Mailako Zikloa
Herrialdea
Suedia
Enpresa eta zeregin nagusia
ELONROAD
Pick-up izeneko elementuak frogatun, tailerrean lagundu errailak konpontzen eta lan orokorrak.
Esperientziari buruz
Beste ikasleekin, etxeko lagunekin eta baita laneko jendearekin oso gustura nago. Goizean lan egin ostean denbora izaten dut arratsaldean planak egin eta bertako inguruak ezagutzeko. Asteburu eta jai egunetan etxeko beste ikasleekin bidaiak eta planak egiten ditugu. Guztiz gomendatuko nuke esperientzia, kultura, herrialdea, ezagutzeko oso ondo dago.
JULEN ASTARLOA APAOLAZA
Zikloa
Energia Berriztagarriak Goi Mailako Zikloa
Herrialdea Herbereheak
Enpresa eta zeregin nagusia
EDORADO MARINE
Tentsio baxuko sistema elektrikoa diseinatu eta tailerrean barkuaren konponketekin lagundu.
Esperientziari buruz

Gehien gustatzen ari zaidana leku berriak ezagutzeko aukera da, izan ere, asteburuak libre ditugu eta, gure kasuan, inguruan leku oso politak ditugu: Amberes, Amsterdam, la Haya, Brujas… Aukera oso ona iruditzen zait Erasmusa turismoa egiteko. Bere gauza txarrak ere baditu, enpresa batera zoaz lanera eta erantzun beharra dago, gainera, zaila da zure adineko jendea ezagutzea. Ez da imajinatzen dugun Erasmus mota: beti ikasleekin, etengabe planak egiten, edo festatik festara joaten. Ez da nire kasua izan behintzat. Lagunak eta familia ere faltan botatzen dira, baina argi dago hemen bizitzen ari naizen esperientzia berriz ez dudala biziko, beraz, hemen nagoen bitartean, han egin ezin ditudan gauzak egiteko aprobetxatuko dut.
Heiko Unanue Usabiaga
Zikloa
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa Goi Mailako Zikloa
Herrialdea
Herbeherak
Enpresa eta zeregin nagusia
EDORADO MARINE.
Itsasontziaren alde mekanikoko piezak eta konponketak.
Esperientziari buruz
Esperientzi oso berezia izan da, ez enpresa aldetik, baizik eta etxea aurkitzeko eduki ditugun zailtasunengatik eta behin aurkituta, bertan topatu dugun panoramagatik.
Roskilde Tekniske Skole Students Come To Usurbilgo Lanbide Eskola
Aurten esperientzia piloto gisa Roskildeko
Tekniske Skole (Dinamarka) eskolako ikasleak eta Usurbilgo lanbide eskolako
Energia Berriztagarriko ikasleak elkartrukean murgildu dira kohesio lerroak bilatzeko asmotan.

Helburu orokorra Europeartasuna lantzea bada ere, elkartruke honetan ikasleen formakuntza akademikoa eta pertsonala osatzeko egin den ahalegina azpimarratu nahi da. Egitasmo hau, ahalik eta mamitsuen suertatu dadin, esperientzia honetan bai gaitasun teknikoak eta baita gaitasuna bigunak (alderdi komunikatiboa eta soziala) era konbinatu batean lantzea bilatu nahi izan da.
Horretarako, esperientzia hau hainbat urratsetan banatu da. Aurre-ezagutza fasean ikasleek aurkezpen bideoak grabatu eta elkarri bidali zizkieten. Ondoren, otsailean etorri ziren danimarkarrak Energia Berriztagarrietako zikloko erronka teknikoa garatu zuten: autokontsumo fotovoltaiko instalazio baten muntatzea.
Era berean, eztaibaiden eta bizipen pertsonaletatik abiatuta, talde guztiarentzat gazteek duten harremantzeko eta komunikatzeko moduen inguruan hausnartzeko hainbat saio antolatu ziren. Gazteen ikuskera aintzat harturik, testuinguru ezberdinetan gure jarrerek duten eraginaren inguruan hausnartu eta daniarren eta euskaldunon artean ditugun antzekotasunak eta desberdinatasunak ikusteko aukera izan genuen.
Gazte taldeak elkarrekin partekatutako denbora esperientzia berezi eta oso interesgarri gisa baloratu zuten; gure ikasle eta ikasle danimarkarren artean garatu zen harremana oso aberatsatzat hartu baitute. Elkartrukearen 1.fase honetan izan duten tarte libreetan (arratsaldeetan eta aste bukaeretan) lagun-planak egitera heldu izateak balorazio positibo honen adierazlerik esanguratsuenak izan dira.
Elkartruketaren hurrengo urratsa maiatzean izango da. Gure eskolara etorritako ikasle daniarrak berriro ikusteaz gain, beraien lagun taldea, eskola eta kultura ezagutzeko aukera izango dugu eta Roskilden (Dinamarkan) erronka berriari ekingo zaio.
Eta auskalo denborak nora eramango dituen Europa ezagutzeko gogoz dauden gure gazte hauek! Lehen bisita izan bada ere, Europa bisitatzeko azken aukera ez dela izango ziur gaude!
Emozioak Lantzen
Ikasleen egokitzapen sozioemozionala eta eskolako egokitzapena bera hobetzera bideratutako programa

Azken bi ikasturteetan Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean PRO programaren lehen edizio bat martxan jarri da Usurbilgo Lanbide Heziketako Erdi Mailako ikasle-talde batzuekin. Elkarlan honi esker, ikasleen gaitasun sozioemozionalak zehaztu ahal izan dira, bai eta aztertutako gaitasunen indarguneak eta hobetzeko arloak ezagutu ere, eta gaitasun horietako batzuk hobetzera bideratutako prestakuntza-programa bat diseinatu eta exukutatu da.
Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako V Plan Estrategikoa (2019-2022) dokumentuan aipatzen den bezala, Lanbide Heziketako tituluek formakuntza konpetentzia tekniko-profesionala osatzen dute izaera pertsonal eta sozialeko beste eduki batzuekin. Hori dela eta, Lanbide Heziketako ikastetxeek, lanerako prestakuntzaz gain, ikasleak gazte aktibo eta konprometitu gisa garatzea helburu duten prestakuntza-programak bultzatu ditzakete.
PRO programaren bitartez ikasleen alderdi pertsonalak garatzeko ekimena egin da, jasotzen duten formakuntza teknikoa osatzeko. Zehazki, irakasle-tutoreek beraien ikasleekin emozioak eta sentimenduak, autokontzeptua, gizarte trebetasunak, komunikazio gaitasunak eta erresilientzia landu dituzte, 16 hilabetez, bi ikasturtetan zehar. Lanketa horren ondorioz, ikasleen egokitzapen sozioemozionala eta eskolakoa hobetzea espero da.

En los dos últimos cursos se ha puesto en marcha en colaboración con la Universidad del País Vasco una primera edición del programa PRO con algunos grupos de estudiantes de Grado Medio de Formación Profesional de Usurbil. Esta colaboración ha permitido determinar las capacidades socioemocionales del alumnado, así como conocer las fortalezas y áreas de mejora de las competencias analizadas, y ha diseñado y exudado un programa formativo orientado a mejorar algunas de ellas.
Tal y como se menciona en el V Plan Estratégico de Formación Profesional del Sistema Educativo (2019-2022), los títulos de Formación Profesional constituyen una competencia técnico -profesional formativa con otros contenidos de carácter personal y social. Por ello, los centros de Formación Profesional, además de la formación ocupacional, pueden impulsar programas de formación que tengan como objetivo el desarrollo del alumnado como jóvenes activos y comprometidos.
A través del programa PRO se ha llevado a cabo la iniciativa de desarrollar los aspectos personales del alumnado para completar la formación técnica que reciben. En concreto, los profesores-tutores han trabajado con sus alumnos las emociones y sentimientos, el autoconcepto, las habilidades sociales, las habilidades comunicativas y la resiliencia, durante 16 meses, a lo largo de dos cursos. Fruto de esta elaboración se espera mejorar la adaptación socioemocional y escolar del alumnado.