1 minute read

ENPRESA KULTURA

Next Article
Usurbilgo Lanbide

Usurbilgo Lanbide

Berria Ereiten Mantentze

GOI MAILAKO IKASLEAK, ENPRESAKO KULTURA BERRIAREN

Advertisement

FROGA PILOTOAN

ADEGI ETA

TKNIKAREKIN ELKARLANEAN

Gure Goi Mailako Mantentzeko ikasleek, Adegik eraiki berri duen FABRIKA eraikinean enpresa kultura berriaren froga pilotoan parte hartu dute, Adegik eta Tknikak bideratuta. Froga piloto honetan beste 4 Gipuzkoako Lanbide Heziketako eskolek ere parte hartu dute.

Proiektu honen helburua alde batetik, ikasleak eskola kanpoko eszenatoki batean aktiboki murgiltzea izan da, lan eremu profesional eta sozialean hain zuzen ere. Han, beste ikastetxeko ikasleekin elkarlan, iniziatiba eta sormen gaitasunak erronken bidez landu dituzte. Bestalde, Fabrikako enpresa-ingurunea, balio eta printzipioekiko sentsibilizazioa jorratu da, eta beharrezkoak diren gaitasun pertsonal eta profesionalak azaleratu dira.

Honetarako, bertan egin diren tallerretan taldekako erronkak planteatu zaizkie. 1. jardualdian adibidez, ur botila, zotzak, itsasteko zinta eta puxika batzuekin makina bidaiari bat sortu behar izan zuten. Ataza honen helburua, sortutako elementu mugikor honek, bultzada jaso gabe lurzoru horizontalean ahalik eta urrutien bidaiatzea izan zen, eta zentru guztiak haien artean lehiatu ziren.

Instalakuntzak Eta

Horretaz gain, jendaurreko komunikazio hainbat dinamika landu ziren, non enpresa munduko egoera ezberdinak eszenifikatu ziren ikasleentzako eta horiei buruzko eztabaida sortzeko aukera izan zuten. Zenbait ikasleek audientzia guztiaren aurrean proiektatu behar izan zuten (70 bat ikasle, hainbat enpresa emakume eta gizon, Tknikako kideak, irakaslegoa…).

Lan mundua ere etengabeko eraldaketa prozesu batean murgilduta dago eta ikasleek enpresen norabidea zein den jakin beharra dute.

Ikasleek bizitzan zehar eta beren egoeraren arabera lanpostu ezberdinak aukeratu behar izango dituztela erakustea da helburu nagusia; eta horretarako gaitasun ezberdinak aktibatu beharko dituztela, jakintza zehatzetatik haratago. Hori izango litzateke gure ikasleen ikasteko metodologiaren eta en- presen arteko elkarlanaren oinarria. Gaitasunetan murgiltzea, bai eskolan eta baita enpresan ere.

Gizartea orokorrean, eta ondorioz lan merkatua eta hezkuntza, zer erritmo azkarrean aldatzen dabilen konturatzeko eta hausnartzeko proiektua izan da. Proiektu piloto honen ideia, helburu eta lanketa, konpromezu kolektibo bat da, guztiontzat hobea den enpresa bat, ondorioz, enplegu hobe bat eta gizarte hobe baten eraldaketan parte hartzea.

Hasiera batean, bere piloto izaera dela eta, erronketan oinarritutako (enpresa eta ikasle) elkarlaneko proiektu honek, bi urtetako ibilbide bat izango du goi mailako mantentze zikloan; eta honen hausnarketa aurrerantzean ikusiko da gure ikasleen eta enpresen partetik.

This article is from: