2 minute read

BIDE BERRIAK ZABALTZEN

Next Article
Usurbilgo Lanbide

Usurbilgo Lanbide

Ikasturte honetan gurekin ditugu Saioa eta Ainhoa eta ziurrenik eurak uste baino garrantzi handiagoa du beraien presentziak, pauso txikiek osatzen dituzte ibilbide luzeak.

Saioa Izeta aurten hasi da Administraritza Kudeaketa Erdi Mailako Zikloa ikasten. Orain arte Udarregi ikastolan beti izan ditu lagun hainbat hezitzaile, pedagogo terapeutiko eta orientatzaile bere ibilbide akademikoa aurrera eramateko ezinbesteko euskarri gisa. Aurten, aldiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu eta Lanbide Heziketara irten orduko jaso ohi zuen hezkuntza laguntza gehiena bidean geratu da, baina Ainhoa eta zikloko irakasle talde osoa du lagun etapa berri honetan.

Advertisement

Ainhoa Usurbilgo Lanbide Eskolan izan dugun lehen hezitzailea da, eta bere esperientzia eta prestakuntza luzeari esker, ezinbesteko figura zaigu ikastetxean, aurtengo kasuan behintzat, inklusioa bermatu nahi badugu.

Nahiz eta Berritzegunearen babesa izan, kanpotik jasotako baliabideak mugatuak dira kasu hauetan, Derrigorrezko etapa amaitu eta jada Lanbide Heziketako sisteman sartzen garenean. Behin eta berriro azpimarratu digute orientatzaile eta terapeuta pedagogiko baten beharra, benetan Saioa eta beste hainbat ikasleren behar errealak identifikatu eta erantzun egoki bat emateko. Hala ere, esan beharra dago pixkanaka pauso txikiak ematen hasi garela luzea espero dugun ibilbide honetan. Etorkizuneko ikasleek Saioak gure ikastetxera etortzeko hautuari esker irekitako bidean lortutako onurak disfrutatu ahal izango dituzte, hala nola irisgarritasuna hobetzeko instalatu den aulkia edota jada martxan ditugun igogailuaren lanak. Saioa eta Ainhoak aitortu digute ez dela hasiera erraza izan, hainbat traba izan zituztela hasieran autobusean, sartzeko arrapalan… baina umorez eta pazientziarekin hartu dute prozesua, eta hasi gara besteok ere ohartzen gure ohitura txarrez.

Baina aldaketak instalakuntzetatik haratago doaz, ikaskuntza metodologia, edukien garapena, talde dinamikak… Irakasle taldea sekulako lana egiten dabil. Erronka berri hauen aurrean, ondoren ziklo eta ikasle guztietara zabaldu daitezkeen praktika berriak sortu ohi dira, azkenean guztiok irabazten dugu denontzako espazioa dagoenean.

Saioak ez digu inongo momentuan administraritza ez zela bere lehen aukera ezkutatu, baina ikastetxearen gertutasunak eta zikloaren lan aukera zabalek bideratu zutela hona. Hasi da hala ere, onurak ikusten, nola lotu bere afizio eta etorkizuneko proiektuak oraingo ikasketekin. Igeriketa da bere afizio maitatuena eta Donostiako Konporta Kirol Elkartean entrenatzen eta leihatzen du, bere ametsa kirol egokituaren munduan lan egitea litzateke, Ainhoa, zikloko lankide eta ikastetxearen helburua izango dugu bere amets horretan lehen pausuak ematen laguntzea. Berak hasitako bide hau, etorkizuneko ikasle askoren aukera izan dadin.

EL MÉTODO HIPOPRESIVO.

Hypopressive Rsf

Reprogramación sistémica funcional: Es un método postural desarrollado para el fitness y el deporte por el creador del método hipopresivo Marcel Caufriez. El objetivo es que ante un estímulo postural, la respuesta neuromuscular sea la óptima:

OBJETIVOS:

- Mejora en la gestión postural estática y dinámica. Prevención y mejora de problemas de espalda, así como de todo tipo de hernias.

- Mejora de parámetros respiratorios incrementando el volumen inspiratorio, así como la fuerza respiratoria.

- Mejora de la función sexual gracias principalmente a un incremento del tono muscular y de la vascularización del periné.

- Es un perfecto sistema de mejora del rendimiento deportivo, aumentando la flexibilidad y la movilidad anatómica, proporcionando una mayor activación refleja de la zona lumbo-pélvica

- Mejoras estéticas gracias a una mejor postura y a una reducción del perímetro de cintura en reposo y con carga.

- Proporcionar placer y bienestar.

This article is from: