
3 minute read
UPSKILLING AND RESKILLING
Azken urtetan, aldaketa klimatikoa, pandemia eta Ukrania-ko gatazka dela eta, gizartearen beharrak aldatzen ari dira eta oso bizkor. Erregai fosilak alde batera utzi eta energia berriztagarri iturriak ezartzen ari dira. Mundu mailan energia berriztagarri iturriak ugaritu dira baina oraindik energia elektrikoaren %12 bakarrik da. Pandemiaren eraginez, lantokiko prozesuen digitalizazio ekarri du, eta eguneroko lana modu eraginkorrrago batean egiten da. Aurreko aldizkarian aipatu nuen moduan, inteligentzia artifiziala lantokiko prozesuen parte izaten ari da. Aipatu ere, inteligentzia aritifiziala ordenadore kuantikoekin batera etorkizun motzean iraultza ekarriko duela. Kuantika zientziak ordenadoreek egin ditzaketen kalkulu gaitasuna ugari haundituko du eta inteligentzia artifizialek erabiltzen dituzten algoritmoak sakonagoak izateko aukera izango dute, orain arte pentsatzen ez genituen aukerak aurkituz.
Nahiz eta, egunerokotasunean konturatu ez, gure bizi modua aldatzen ari da, energia eta digitalizazioaren eraginez. Erakunde publiko eta pribatuek argi eta garbi ikusten dute berarien prozesuak gaur eguneko teknologietara egokitu behar dituztela, baina eraldaketa hauek pertsonek gauzatzen dituzte. Erakundeek pertsonengan apustua egin behar dute, pertsonen gaitasunen kualifikazioan eta birkualifikazioan, ingelesez “upskilling eta reskilling” terminoek adierazten dutena.
Advertisement
Gobernu erakundeek helburu askoren artean, gizartearen gaitasunen kualifikazioa eta birkualifikazioaz gain, gizartearen berdintasuna dute erronka nagusi. Gizartearen gaitasun kualifikazioa ahalik eta gehiengoari iristea da helburu. Erronka honetan Lanbide Heziketa protagonista da, sistematik at geratu denedo kualifikaziorik gabeko pertsona kualifikatuz eta lanean dagoena birkualifikatuz. Horretarako, Lanbide Heziketaren ikasketa ibilbidea malguagoa izango da bakoitzaren beharretara egokitua. Errege Dekretu berrriaren bidez, A , B, C, D, E graduak definituko dira:
A gradua: Gaitasunaren egiaztapen partziala (1., 2. edo 3. mailak).
B gradua: Gaitasun-ziurtagiria (1., 2. edo 3. mailak).
C gradua: Lanbide-ziurtagiria (1., 2. edo 3. mailak).
D gradua: Oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloa (1., 2. edo 3. mailak, hurrenez hurren).
E gradua: espezializazio-ikastaroa, erdi-mailakoa edo goi-mailakoa (2. edo 3. mailak, hurrenez hurren).
Eskaintza malgu eta berriarekin ahalik eta jende gehien gaitasun berrietara egokitzea izango da Lanbide Heziketa ikastetxeen erronka, baina ez genuke ahaztu beharko, erakundeek ere, gaur egungo lan baldintzak hobetzen ahalegindu beharko luketela gure seme-alabek atzerrrian ez bilatu behar izateko askotan hemen eskaintzen ez zaizkien aukera duinak.
ADMINISTRARITZA ETA KUDEAKETAN ERREALITATE BIRTUALA, BILERAK
ERREALITATE AREAGOTUA
Errealitate areagotuak (RA) ingurune erreala elementu bisual gehigarrien geruza batekin konbinatzen du, gailu elektroniko baten kamerari esker, hala nola betaurrekoak, smartphone-a edo tableta. Inguruan duzun guztia ikusten duzu, baina begien aurrean duzun ekipoko ordenagailuak ingurune horren gainean benetan ez dauden objektuak, animazioak edo datuak erreproduzitu ahal izango ditu.
ERREALITATE BIRTUALA
Errealitate birtuala (RV) ingurune digitala da, teknologiaren bidez sortua, errealitatea simulatzeko. Horrek esan nahi du esperientzia oso bat simulatzeko aukera ematen dizula giro artifizial baten barruan, kanpoan dagoen ezer ikusi gabe.
IKASKUNTZA INMERTSIBOA
Ikaskuntza-prozesu horrek ingurune digital interaktibo batean erabat inplikatzeko aukera ematen die ikasleei.


Administrazioko hainbat ikasle zein irakasle WORKROOM errealitate birtualeko lankidetza-tresna erabiltzen hasiak gara urrutikoekin zein gertukoekin bilerak egin ahal izateko. Betaurrekoak erabilita, espazio birtual partekatu batean sartuz, erabiltzaileok gure abatarrak sortu eta pertsonalizatu ditzakegu.
Abatar hauek beste erabiltzaile batzuekin elkarreragiteko erabiliko ditugun gure buruen irudikapen birtualak dira. Workroom-en abatarrak erabiltzean, partaideok lankidetza-esperientzia sakonagoa eta erakargarriagoa izan dezakegu, bideokonferentzia tradizionalekin alderatuta inguruaz ahaztu eta benetan bilera baten barruan gauden sentsazioa daukagu. Abatarrek presen- tzia-sentsazioa sortzen laguntzen dute, eta guztiak gela berean gaudela ematen du, baita urrunetik lan egiten badugu ere denok elkarrekin gauden ilusioa sortzen da.

Ikasturte honetan Administraritza Alorreko ikasleek aukera izan dute beste ikastetxeetako ikasleekin errealitate birtuala erabiliz beraiek sorturiko enpresa bilerak egin eta elkarlana sustatzeko.
Jarduera hauek abiapuntutzat hartuz, ikastetxe ezberdinetako Administraritza Zikloko ikasleen sare bat sortu da eta aurrerantzean proiektu anitzak aurreikusten dira. Hau hasiera besterik ez da, gertuko ikastetxeez gain, zer ote dugu zain?
Fabrikazio Mekanikoan Hezkuntza Eta Lanbide Heziketa Bat Eginez
Duela ikasturte batzuk Zubietako Eskola Txikiarekin elkarlanean hasitako “Eskola Txiki, Ilusio Handi” erronka ostean, inguruko ikastetxeekin proiektu berriak hasi ditugu aurten.
2023-24 Ikasturtean Usurbilgo Lanbide Eskolako Mekanika sailetik, inguruko DBH eta Batxilergo ikastetxe ezberdinetako teknologia mintegiekin elkarlana sustatu nahi duen proiektu kolaboratiboa aurkeztu da.
Udarregi, Altza, Lizardi, Oriarte ... izan dira aurten parte hartu duten eskolak.
Bertan, teknologia mintegiekin egindako prestakuntza lanaren ondoren, ikasleekin Usurbilgo Lanbide Eskolan ditugun baliabideak ezagutzeko jardunaldiak antolatu dira.
Jardunaldi hauetan erakutsitako baliabideen artean, 3D diseinua, 3D inprimagailuekin egindako propotipoak, errealitate birtual eta areagotuen betaurrekoak, robot kolaboratiboak, CNC/CAD/CAM mekanizazioa... landu dira.

Xake jokuko peoi baten prozesu osoa eginez, diseinutik produkzioko azken detaileraino.


Era berean, hemendik aurrera, ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasleek proiektu amankomunak landu eta gure baliabideak erabiltzeko aukera izan dezakete.

Instalazio Elektrikoak Eta
Automatikoak
ERDI MAILA ZIKLOKO “ERRONKA”
AZKEN ERRONKA: ETORKIZUNERAKO PRESTATZEN
2022-23 ikasturte honetan, ETHAZI metodologia eta ikasleek zikloko bi ikasturtetan jaso dituzten gaitasunak oinarri hartuz, AZKEN ERRONKA gauzatu dute zikloko modulu teknikoak zeharkako moduluekin uztartuz, ziklo amaierako erronka gisa.
Honakoa izan da aurtengo erronka: Elektrizitate arloko langile baten testuinguruan jarri dira. Langile honek familia bakarreko etxe bateko elektrizitatea eta telekomunikazio azpiegitura komunak diseinatu eta muntatzeko enkargua jaso du. Horretarako, TXIPI S.KOOP. enpresa sortu, martxan jarri, enpresa honetan eskaintzen dutenaren marketing planteamendu indartsu bat egin, enpresaren abiatze egokia eta biziraupena bermatzea helburu.
Amaieran, etxebizitzako muntaiaren diseinu eta exekuzioaz gain, ikasle talde bakoitzak bere enpresa berriaren plan osoa ere izan beharko dute, prestakuntza jasotako gaitasunak ofizio eta lan eremu erreala bilakatzeko.

