Larrialdi klimatikoari aurre egiten dokumentua 2021-2022 ikasturteko Lauro Ikastolako IRAES 21 taldearen ikerketa-lana da. Lan honek hiru helburu landu ditu: Lauro Ikastolan KLIMA BABESTEKO EKINTZA burutzeko lantzen ditugun ekimenak azaltzea, larrialdi klimatikoari aurre egiteko IRAES 21 taldeak Ikastolari egiten dizkion proposamenak aurkeztea, eta azkenik, łan honen komunikazioa Ikastolan nola gauzatuko dugun azaltzea.