Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana

Page 1


2030 Agenda-plana

AURKIBIDEA

Aurkezpena

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Garapen

Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen.

Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da.

2030 Agendaren bidez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean.

Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.

2030 Agendaren oinarrizko elementuak:

Pertsonak:

Inor atzean ez uztea. Giza eskubide unibertsalak eta oinarrizko

ekonomia-aukerak inori ukatzen ez zaizkiola ziurtatzea.

Planeta:

Planetaren babesari funtsezko garrantzia ematea.

Iraunkortasunaren gizarte, ekonomia eta ingurumen dimentsioak uztartzea.

Oparotasuna:

Ekonomiak eraldatzea, gizaki guztiek bizimodu oparoa izateko eta naturarekin erabateko harmonian bizitzeko.

Bakea: Bakea eta erakunde eraginkorrak, irekiak eta arduratsuak eraikitzea.

Aliantzak:

Mundu mailako Aliantza berri bat eraikitzea, eta aliantza horrek eragile gehiago izatea eta monitorizaziomekanismo indartsu eta independente batez hornitua egotea.

Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako izenburupean, estatu kideek onartutako azken dokumentuan 17 helburu zehazten dira, Garapen Jasangarrirako Helburuak izenekoak (GJH), eta 169 helmuga.

Garapen Jasangarrirako 17 helburuez gain, Euskal Herriko hainbat erakundetan bezala, Ikastolan ere, 18. Helburua: Hizkuntza eta kultur aniztasuna, finkatu dugu, gure 2030 Agenda-planan txertatuz.

2030 Agenda Lauro Ikastolan

2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko

Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 helmugan oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 18 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da.

GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.

Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude.

Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.

Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz, gure ikasleak euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egongo dira, zalantzarik gabe.

2030 Agendan premiazkoa ikusten dugu Garapen Jasangarrirako Hezkuntza etapa guztietan integratzea; HHtik Batxilergoraino, etapa bakoitzean bere mailaren arabera.

2021eko Berlineko Deklarazioan aipatzen diren Naturarekiko eta Giza

Eskubideekiko errespetua, demokrazia, diskriminazio-eza eta generoberdintasuna gure iparrorratzak izatea nahi dugu.

Garapen jasangarria lortzeko eragileak izan daitezen ahaldundu behar ditugu gure ikasleak. Ahalduntze prozesu horretan, bidea irakatsi eta gizartean parte hartzeko aukerak eman behar dizkiegu ikasleei, horretarako gaitasunak eta tresnak eskainiz. Helburu hauek lortzeko bidea Garapen

Jasangarrirako Hezkuntza gure kurrikulumean txertatzea da.

2030 Agendatik lan egingo dugu Lauro Ikastolako kurrikulumean

Garapen Jasangarrirako Helburuek bere lekua izan dezaten.

2024-2025 ikasturterako plangintza

Atal honetan, 2024-2025 ikasturtean, Ikastolan GJHak lortzeko landuko ditugun ekimenen plani fi kazioa azaltzen da. Plangintza hau aurrera eramatea Ikastola osatzen dugun guztioi dagokigu, bakoitzak bere lekutik bere ekarpenak eginez. GJH bakoitzerako zehaztutako ekimen gehienek

beste GJHetan ere eragina dute, GJH guztiak euren artean konektatuta baitaude.

GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta plani fi katutako ekimen kopurua Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera zehazten da, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan.

Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta ondoren azaltzen dira.

2030 Agendak identifikatzen du ekimen bakoitzak zein

Garapen Jasangarrirako Helbururekin eta Ikastolako zein atalarekin uztartzen den.

Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

Pobrezia eta ahultasuna jaisteko, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen garapenerako lankidetzan parte hartzea eta kanpainak eta donazioak egitea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

1.4. Gure inguruko pertsona guztiek, bereziki pobreenek eta ahulenek, baliabide ekonomikoak izateko, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

EKIMENAK

1.1 HHn, LHn eta DBHn UNICEFen Nigerrerako Tantak kanpaina, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

1.2 Etapa guztietan arropa bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin. 2030 Agendako ikasle ordezkariek bilketarako publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat Ikastolako etapa guztietan.

1.3 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

EKIMENAK

Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

Pobrezia eta ahultasuna jaisteko, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen garapenerako lankidetzan parte hartzea eta kanpainak eta donazioak egitea.

1.4 LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.

1.5 LHn tapoien bilketa egitea beharrizan berezientzat donazioa egiteko.

1.6 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

1.7 Bilboko kaleetan bizi direnentzat, mantak, lo-zakuak eta eskuoihalak biltzeko kanpaina egitea Peñascal Kooperatibarekin batera.

1.8 Ikastolak ONG AYUDA CONTENEDORES erakundeari altzariak eta bestelako materialen dohaintzak egitea.

1.9 DBHn orri-markatzaile solidarioak Save the Children erakundearekin.

1.10 UN EURO DE SOLIDARITAT diru bilketa Valentziarako Unesco Eskola Elkartuen Sarearekin.

Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

Gure ingurunean gose-egoeran bizi diren pertsona-taldeei laguntza ematea, kanpaina desberdinetan parte hartuz eta donazioak eginez.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

EKIMENAK

2.1 Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.

2.2 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.

Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

3.5 Menpekotasuna eragiten duten substantzien prebentzioa ikasleekin lantzea.

EKIMENAK

3.1 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

3.2 Ikastolako erizainak gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.

3.3 Ikastolako langileentzat urtero errebisio medikuak egitea.

3.4 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.

EKIMENAK

Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.

3.5 Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.

3.6 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat lehen laguntzak eta Sorosle ikastaroak.

3.7 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.

3.8 HH eta LHko urtebetze ospakizunetan litxarreriarik gabeko askari osasuntsua ematea.

3.9 DBHko 1. mailako ikasleentzat drogen kontsumoaren aurrean prebentzio saioak antolatzea.

3.10 Ikastolako erizainak LHko 6. mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.

3.11 LHn, DBHn eta Batxilergoan eskolaz-kanpoko ekintzetan kirola bultzatzea.

EKIMENAK

Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.

3.12 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. 2030 Agendako ikasle ordezkariek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete.

Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute.

Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.

3.13 DBHko 2. zikloko ikasleentzat alkoholaren eta drogen arriskuari buruzko hitzaldiak antolatzea kanpoko erakundeekin.

3.14 Orientabide depertamendutik menpekotasuna eta bestelako gaixotasun mentalak dituzten ikasleei eta euren familiei laguntza ematea.

3.15 Batxilergoko 1. mailako ikasleek, minbizia eta hau ekiditeko garrantziaren inguruan, urtero Investigar también es prevenir hitzaldia jasotzen dute AECC erakundearen eskutik.

EKIMENAK

Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.

3.16 LHn, otsailaren 15ean, minbizia duten haurren eguna aldarrikatzeko, etxetik zapi batekin buruan etortzea minbizia duten haurrei babesa erakusteko eta gaiarekin harremandutako ekintzak egitea.

3.17 HHko pertsonen ongizatea hobetzeko, eraikineko aerotermia ekipamendua zoruan freskotasuna lortzeko erabiltzea.

3.18 LHko 6. mailako ikasleen irtenaldia MercaBilbaora, elikagai galkorren inguruko kudeaketa eta arrainak eta frutak osasunerako dituen onurak ezagutzeko.

3.19 Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik informazio saioa, trafiko-istripuek izan ditzaketen ondorio latzei buruz.

3.20 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Virginia Belategiren saioa azkerketen aurrean antsietatea kudeatzen laguntzeko.

3.21 HH, LH, DBH eta Batxilergoko irakasleentzat ikasleen diagnostiko desberdinei buruzko formazioak: Adimen Gaitasun Handiak, TEA, TDA-H…

EKIMENAK

Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.

3.22 Batxilergoko 2. mailako Psikologia arloko ikasleek, Gestamp fundazioak antolatutako Lo que de verdad importa kongresuan parte hartzea.

3.23 Lauroko webgunean elikadura osasuntsuari buruzko informazioa ematea ikasle, familia eta langileei: sasoiko barazkiak eta frutak, zer afaldu…

3.24 Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen duten ikasleei aukera ematea Ikastolan askari osasuntsua jasotzeko, eskaintzen diren askari mota aukeratuz.

3.25 Ikastolako erizainak Ikastolako menuei buruz langileei formazioa ematea.

3.26 Haur Hezkuntzako familientzat orientabide saioak antolatzea seme-alaben garapen

fisikoa, kognitiboa eta emozionala hobeto ulertzeko.

Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.

4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.

4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.

4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.

Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.

4.c Nabarmen areagotzea goi‐prestakuntza duten irakasleen eskaintza.

EKIMENAK

Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.

4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

4.2 Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.

4.3 Etapa guztietan, kalitatezko ikaskuntza bermatzeko, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea.

4.4 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.

4.5 LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.

4.6 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat LauroLan praktika-programa.

EKIMENAK

Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.

4.7 LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

4.8 LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.

4.9 Ikastolako Internazionalizazio-plana burutzea eredu eleanitza bermatzeko, beste herrialdeetako eskolekin trukeak burutuz Angoulêmen, Kanadan eta Irlandan, eta udako egonaldiak antolatuz Irlandan, Ingalaterran eta AEBetan.

4.10 DBHko 2. mailatik aurrera Batxiler Dual programa eskaintzea eredu eleanitza bermatzeko eta Batxilergoko titulazio bikoitza lortzeko, EHkoa eta AEBetakoa.

4.11 Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.

EKIMENAK

Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.

4.12 Batxilergoko ikasleek LHko 1. zikloko ikasleen irakurketa prozesuan laguntzea.

4.13 DBH eta Batxilergoko Zientzietako ikas-arloetan, Ikastolako eraikinetan KLIMA

BABESTEKO EKINTZA lantzeko, energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den azaltzea eta aztertzea.

4.14 Etapen artean proiektuak burutzea adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasi eta lan egiteko euren arteko harremanak bultzatuz.

Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ezhomofoboa bermatzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.

5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.

5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.

EKIMENAK

Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ezhomofoboa bermatzea.

5.1 LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean Zientzia eta Teknologiarako zaletasuna sustatzeko.

5.2 Ikastolako neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…

5.3 LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.

5.4 LHn eta DBHn KIVA proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.

5.5 Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 1 Plastika, DBH 4 Etika, DBH 4 eta Batxilergo 1eko Ekonomia eta Batxiler 2ko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua…

EKIMENAK

Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ezhomofoboa bermatzea.

5.6 LH eta DBHko familientzat hitzaldia genero-berdintasuna landuz.

5.7 LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.

5.8 Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egitea etapa balkoitzari egokitutako jardueren bitartez.

5.9 LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

5.10 Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astean, hitzaldiak, tailerrak eta jarduerak antolatzea.

5.11 LHn eta DBHn maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna: ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertuz eta azalduz.

EKIMENAK

Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ezhomofoboa bermatzea.

5.12 HHko eta LHko komunak unisex izatea.

5.13 DBHko 2. eta 3. mailako ikasleentzat sexu-hezkuntza tailerrak generoberdintasuna landuz.

5.14 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan genero-berdintasuna lantzen duten hitzaldiak antolatzea.

5.15 Ikastolan Sexu-jazarpeneko, jazarpen sexistako edo sexuan oinarritutako jazarpeneko eta sexu-orientazioko, identitateko eta genero-adierazpeneko jazarpeneko egoerak prebenitzeko, jarduteko eta izapidetzeko protokoloa adostu eta sinatu da. Ikastolako intranetean eskuragarri dago langileentzat.

Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

Ikastolako uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, urarekin lotura duten ekosistemen babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena eta hondakin-urak tratamendua.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.

6.5 Baliabide hidrikoen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan.

6.6 Urarekin lotura duten Ikastolako inguruneko ekosistemak, basoak, mendiak, hezeguneak, ibaiak, akuiferoak eta lakuak babestea eta berrezartzea.

EKIMENAK

Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

Ikastolako uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, urarekin lotura duten ekosistemen babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena eta hondakin-urak tratamendua.

6.1 HHko, LHko eta DBHko eraikinetan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak erabiltzea komunetan euri-ura erabiltzeko.

6.2 Beheko Soloako igerilekua betetzeko eta futbol zelaia ureztatzeko Ikastolako iturburuko ura erabiltzea.

6.3 Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea.

6.4 LHko baratzean euri-ura erabiltzea.

6.5 DBHko mutilen komunetan urik gabeko sistema erabiltzea.

6.6 Goiko aparkalekuan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak erabiltzea aparkalekuko lorategiak ureztatzeko.

Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien proportzioaren igoera bultzatzea, energia-eraginkortasuna eta teknologia garbietako inbertsioak sustatu eta energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak erabiltzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.

7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.

7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.

EKIMENAK

Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien proportzioaren igoera bultzatzea, energia-eraginkortasuna eta teknologia garbietako inbertsioak sustatu eta energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak erabiltzea.

7.1 HHko, LHko, DBHko, Batxilergoko eta Beheko Soloa eraikinen isolamendua, domotizazioa eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea, aerotermia eta panel fotoboltaikoak instalatuz.

7.2 Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzea.

7.3 Ikastolako eraikinetan domotizazio-planarekin jarraitzea, argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

7.4 2030 Agendako ikasle ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.

Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Ikastolan lan egokia, enplegu osoa eta produktiboa sustatzea, ekintzailetza, lan-eskubideak, lan-ingurune segurua, gazteen enplegua, aukera-berdintasuna eta soldata berdina bermatuz.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

8.2 Produktibitatearen maila handiagoak lortzea, dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren bitartez, balio erantsi handia duten atalei arreta eskainiz.

8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.

8.8 Lan‐eskubideak babestea eta lan‐ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztientzat.

EKIMENAK

Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Ikastolan lan egokia, enplegu osoa eta produktiboa sustatzea, ekintzailetza, lan-eskubideak, lan-ingurune segurua, gazteen enplegua, aukera-berdintasuna eta soldata berdina bermatuz.

8.1 Ikastolan praktikak egiteko unibertsitateetako ikasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko: EHU, Begoñako Andra Mari, Deustu Alumni, Mondragon Unibertsitatea, UNIR, VIU…

8.2 Irakasle lanak egiteko bekadunak kontratatzea gazte hauen formazioan laguntzeko, EHUko eta BAM programetan parte hartuz.

8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.

8.4 Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.

8.5 Ikastolako langileen kontratuetan lan‐eskubideak babestea.

8.6 DBH eta Batxilergoko Zientzietako ikas-arloetan Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den azaltzeko, Mantenimenduko langileek Zientzietako ikas-arloetako irakasleei formazioa ematea.

EKIMENAK

Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Ikastolan lan egokia, enplegu osoa eta produktiboa sustatzea, ekintzailetza, lan-eskubideak, lan-ingurune segurua, gazteen enplegua, aukera-berdintasuna eta soldata berdina bermatuz.

8.7 Ikastolako familientzat HHn egiten diren aurkezpenetan eta guraso egunetan, eta LHn egiten diren aurkezpenetan, Batxilergoko ikasleei haurtzaindegi zerbitzuan parte hartzeko aukera ematea.

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak, modernizazioa, tekonologia eta lan-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, IKTrako sarbide unibertsala.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

9.c Nabarmen areagotzea informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea, Ikastolako partaide guztiei Interneterako sarbidea emateko ahalegina eginez.

EKIMENAK

9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.

9.3 WiFi konexioa Ikastolako eremu guztietan era egokian lor daitekeela bermatzea.

EKIMENAK

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak, modernizazioa, tekonologia eta lan-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, IKTrako sarbide unibertsala.

9.4 LHko 1.zikloko ikasleak programazioan eta robotikan trebatzea, programazioaren lehen hastapenak eginez, horretarako, errobot txikiak eta iPadak erabiliz.

9.5 LHko 3.zikloko ZTIAM tailerretan 3D inpresorak erabiltzea.

9.6 LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.

9.7 Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.

9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.

9.9 HHko eraikineko logela berotzeko eta freskatzeko aerotermia erabiltzea.

9.10 HHko eraikineko logelan CO2 maila neurtzeko eta egokitzeko azpiegitura erabiltzea.

Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

Ikastolako pertsona guztien gizarte, ekonomia eta politikainklusioaren sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), garapenerako laguntza ofiziala.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, aniztasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

EKIMENAK

10.1 Ikasleen gurasoren bat hil edo elbarritasuna izanez gero, Ikastolako familien Kooperatibak ikasle horien gastuak bere gain hartzea.

10.2 Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.

10.3 LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

10.4 DBHko 3. mailako Gizarte arloan, Peñascal Kooperatibaren eskutik, etorkinen hitzaldiak.

EKIMENAK

Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

Ikastolako pertsona guztien gizarte, ekonomia eta politikainklusioaren sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), garapenerako laguntza ofiziala.

10.5 Lauro Fundazioa sortzea Ikastolan, besteak beste, Ikastolako familia zaurgarrien zenbait gastu bere gain hartuz eta hauen integrazioa sustatzeko ekintzak antolatuz.

Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landaeremuen loturak.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.

11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

EKIMENAK

Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landaeremuen loturak.

11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

11.2 Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…

11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

11.5 Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.

11.6 Ekinaren astean, etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.

11.7 Ikastolako espazioak, instalazioak edo zerbitzuak aniztasunen bat duten pertsonentzat egokitzea.

Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.

12.3 Ikastolan, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea, eta elikagai‐galerak murriztea ekoizpen eta horniketa kateetan.

12.4 Produktu kimikoak eta hondakin guztiak ekologikoki arrazoizkoa den moduren batean kudeatzea beren bizi‐zikloan, hitzartutako nazioarteko esparruekin bat etorriz; eta nabarmen murriztea atmosferara, uretara eta lurrera egiten dituzten isuriak, horiek giza osasunean eta ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak arintze aldera.

12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.

EKIMENAK

Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.

12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak, 0 km-koak, gehiago sartzea.

12.2 Ikastolan bazkari osasuntsuaren kontsumoaren neurketak egitea Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz, EJren plataforman elikadura osasuntsurako ekimenak partekatuz.

12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

12.4 Ikastolan baliabide teknologikoen erabilera handitzea paperaren kontsumoa murrizteko.

12.5 Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.

12.6 Ikastolako Zientzia-laborategietan sortutako hondakin kimikoak ekologikoki arrazoizkoa den moduan kudeatzea, uretara eta lurrera egiten diren isuriak ekidituz.

EKIMENAK

Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.

12.7 LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzea. Zikloa bukatzerakoan, ekarritako liburuak etxera eraman edo gelan uzten dituzte.

12.8 LHko 5. mailako ikasleek Artigas Interpretazio Zentrora irtenaldia egitea.

12.9 LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abar. Galdutako arropa hauen jabeak agertzen ez badira, Arropen bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek dohaintzan emango ditu.

12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

12.11 Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.

EKIMENAK

Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.

12.12 LHko 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako

Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.

12.13 Jantokiko barazki eta lekari hondakinak Mungiako ITTURBALTZA Artisau

Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresari dohaintzan ematea.

12.14 Jantokiko menuak etxera eramateko aukera ematea Ikastolako langileei.

Neurri urgenteak hartzea klima- aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.

Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzea, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldeketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Markoa betetzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

EKIMENAK

13.1 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.

13.2 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.

13.3 IRAES21 taldeak gidatuta, Ikastolako Confinta ospatzea, Euskadiko Confintera Lauro Ikastolako proposamenak eramateko.

13.4 IRAES21 taldearen parte-hartzea Euskadiko Confintean.

Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira.

Ikastolan itsasoko ekosistemen babesa eta itsasoko ekosistemen ezagutza zientifikoak ikasketa-planetan txertatzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.

EKIMENAK

14.1 Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa egitea.

14.2 LHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Bilboko Itsasmuseumera.

14.3 DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHari buruzko ikurrak sortzea.

14.4 DBHko 2. mailako Balio Etikoak arloan ozeanoen egoera eta kutsadura aztertzea eta lantzea.

Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.

15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.

15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

EKIMENAK

Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

15.1 Ikastolako biodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.

15.2 Batxilergoko 2. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkariek urtero zuhaitz bat landatzea Promozioen Basoa sortuz, zuhaitz espezie desberdinekin Ikastolako biodertsitatea bermatzeko.

15.3 Zerynthia elkartearen laguntzarekin, LHko 1. zikloko ikasleak Tximeleta eta intsektuen oasiaren zaintzaz arduratzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

15.4 Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

EKIMENAK

Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

15.6 LHko 3. zikloko ikasleen irtenaldia Urdaibaiko Ekoetxeara.

15.7 LHko 4. mailako ikasleen irtenaldia El Pobal burdinolara.

15.8 LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.

15.9 DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Karpin Abenturara.

15.10 Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Loiuko Basaburu errekako ikerketa laginketan parte hartzea datuak bilduz.

15.11 DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.

15.12 DBHko 2. mailako ikasleen irtenaldia Kalitatea Topera.

Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.

16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

EKIMENAK

16.1 Ikastolako elkarbizitza-planaren gainbegiraketa eta eguneraketa eta elkarbizitzaren behatokia egitea.

16.2 Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

EKIMENAK

Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta

erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.

16.3 DBHn eta Batxilergoan gertatutako indarkeria-motak Ikasleen Eskubideen eta Betebeharren Dekretuan zehaztutakoari jarraituz neurtzea eta dagokien neurriak aplikatzea.

16.4 DBHko 4. mailako Etika arloan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala proiektua garatzea.

16.5 Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.

16.6 Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide arloko ikasleak EJko Justizian Hezten programan parte hartzea, magistratu baten hitzaldia jatos justiziaren funtzionamendua ezagutzeko eta epaitegira irtenaldia eginez.

16.7 Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.

EKIMENAK

Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta

erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.

16.8 DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Txorierriko eskualdeko eta Bilboko Udal karguen hitzaldiak.

16.9 DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen eguna ospatzeko,

Unicefekin elkar lanean Zure balioak lau haizeetara programan eta Bizkaiko Lege

Biltzarrean partea hartuz.

16.10 Bi urtero Eskola Kontseiluaren zatikako berriztapenerako hauteskundeak antolatzea.

16.11 DBHko 4. mailako Gizarte Zientziak arloan Anjel Lekuonaren historia nazien kontzentrazio esparruetan.

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen

Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta

berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen

Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta

berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

EKIMENAK

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen

Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta

berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

17.1 BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.

17.2 Eusko Ikastola Batza elkartean parte hartzea.

17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

17.4 RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.

17.5 KONFEKOOPen, Euskadiko Kooperatiben Elkartean parte hartzea.

17.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

17.8 Cáritas-Koopera erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

17.9 Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan parte hartzea.

17.10 Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin trukeak egitea.

EKIMENAK

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen

Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta

berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

17.11 Loiuko Udal Foroan parte hartzea.

17.12 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.

17.13 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta

Ekinaren astean parte hartuz.

17.14 Aranzadi elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

17.15 Zerynthia elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

17.16 Ikastolan ezarri ditugun teknologien garapena eta dibulgazioan Energiaren

Euskal Erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

17.17 Greenpower erakundearekin lankidetzan parte hartzea LHko eskolaz-kanpoko ekintzetan.

17.18 Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.

17.19 Elhuyar elkartearen Zientzia Azokan parte hartzea.

EKIMENAK

Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen

Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta

berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

17.20 Txorierriko Amankomunitateko ikastetxeekin lankidetzan parte hartzea.

17.21 Peñascal Kooperatibarekin lankidetzan parte hartzea.

17.22 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

17.23 Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

17.24 Unibertsitateekin lankidetzan parte hartzea Ikastolan praktikak egiteko ikasleak eta bekadunak jasotzeko: EHU, Deustu, BAM, MU, UNIR, VIU…

17.25 Academica International Studies erakundearekin lankidetzan parte hartzea Batxiler Dual titulurako.

17.26 Mungiako ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresarekin lankidetzan parte hartzea.

17.27 ONG AYUDA CONTENEDORES erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.

Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

18.4 Gutxienez hizkuntza biren erabilera praktikoa bermatuko duen hezkuntza eredu elebi/eleanitzak bultzatu, beti ere hizkuntza gutxiagotua modu eragingarrian irakasten dela ziurtatuz.

18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.

18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

EKIMENAK

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.

Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.

18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.

18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

18.3 Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiltzea komunikazio hizkuntza gisa.

18.4 LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia euskararen alde aritzea.

18.5 LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.

18.6 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

18.7 HHn eta LHn euskal ihauteriak ospatzea, euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

EKIMENAK

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.

Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.

18.8 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdietan euskal kantak eta dantzak antzeztea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

18.9 HHn (DBHko Euskal Laborategia taldeak gidatuta) eta LHn Gau Beltza ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

18.10 HHko, LHko eta DBHko Euskal Laborategia taldeko ikasleek Agate Deuna jaia ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

18.11 Ikastolak Euskaraldian eta Korrikan parte hartzea, ikasle, irakasle eta familien artean parte-hartzea handituz.

18.12 Lauro Fundazioa sortzea Ikastolan, besteak beste, kirola, euskara eta euskal kultura bultzatzeko eta hauen inguruan ekimenak antolatzeko asmoarekin.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK

Guztira 56 helmuga garatuko ditugu.

EKIMENAK

Finkatutako helmugak lortzeko, guztira 190 ekimen landuko ditugu.

Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago.

Lauro Ikastolako 2030 Agendaren komunikazioa

2030 Agenda proiektua lantzeko, egindako lana argitaratzeko, komunikazioa bideratzeko, Ikastola osatzen dugunok eskuragarri izateko eta mundura zabaltzeko, Interneten plataforma desberdinak sortu ditugu: lauro2030agenda.eus webgunea, YouTubeko kanala, SlideShare eta issuu plataformak eta 2030 Agendako posta elektronikoa.

Isilune gehiagorik ez! Oihu egin ehun mila hizkuntzatan! Izan ere, isilik egoteagatik, mundua ustela dago!

Sienako Santa Catalina

Bibliografia

Aukera berri bat denontzat: 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako

Helburuak EUSKADIn:

https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/AGENDA_2030_EUSKADI.pdf

2030 Agenda Euskadi Basque Country. Euskal Ekarpena Garapen

Jasangarrirako 2030 Agendari:

https://www.euskadi.eus/pdf/2030-agenda-garapen-jasangarriadesarrollo-sostenible-basque-country.pdf

2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko

Deklarazioa:

https://en.unesco.org/sites/default/files/esdfor2030-berlin-declarationes.pdf

Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako:

https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/ 2030_Agenda_garapen_jasangarrirako.pdf

BBK Kuna: https://kuna.bbk.eus/eu/

Euskal Erakundeentzako Gida Praktikoa:

https://bideoak2.euskadi.eus/2020/11/24/news_65067/ EUSKAL_ERAKUNDEENTZAKO_GIDA_PRAKTIKOA.pdf

Tokiko 2030 Agenda: Nola heldu Garapen Jasangarriaren Helburuei tokiko eremutik:

https://www.ihobe.eus/argitalpenak/tokiko-2030-agenda-nola-heldugarapen-jasangarriaren-helburuei-tokiko-eremutik-gida-praktikoa

EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedra:

https://www.ehu.eus/documents/ 3120344/3356414/18+helb+argumentuak_eus.pdf/d86eb94b-ce03-1575d1e9-d5a8d401e5e8?t=1519094736000

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.