2024-2025 ikasturteko 2030 Agendako 2. hiruhileko memoria

Page 1


Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

SARRERA

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.

Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.

GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.

Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.

2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. Guretzat 18 helburu. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.

Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu; garapen jasangarria eta bizi‐estilo jasangarria, giza eskubideak, genero‐berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapena, munduko herritartasuna, kultura‐aniztasunaren balorazioa, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketa-planen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energiaeraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.

Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK

Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:

1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.

2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea, Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan landuz eta etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatuz.

3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.

4. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak sendotzea, Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena eginez eta ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratuz. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.

Lauro 2030 Agenda-plana

Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira.

2030 Agenda-planan, beste bi erakundeetako helburuak txertatzen ditugu:

• Euskadiko EA 2030 proiektuan ikasturterako zehazten diren helburuak.

• Unesco Eskola Elkartuen Sarean ikasturterako zehaztutako erronkak eta konpromisoak.

Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 56 helmuga eta 185 ekimen izan ditugu zehaztuta. Gaur egun, 56 helmuga eta 188 ekimen ditugu, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Ikastolan, Lauro 2030 Agendaplana eta 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da. Era honetan jokatuz, Hezkuntza Komunitatetik abiatuz, Tokiko Komunitatera eta Komunitate Globalera ailegatu nahi dugu.

Euskadiko EA 2030 proiektua

2030 Agendaren helburuak inplementatzeko ere, Lauro Ikastolari dagokion Berritzeguneak zehazten duen EA 2030 proiektuaren helburuak, metodologia eta bere faseak jarraitzen ditugu:

1. Antolakuntza.

2. Motibazioa.

3. Diagnostikoa: 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan, 15. GJHa, LEHORREKO BIZITZA landuko dugu.

4. Esku hartze plana: diseinua 2024-2025 ikasturtean egingo dugu, eta exekuzioa, 2025-2026 ikasturtean burutuko dugu.

5. Ebaluazioa.

Fase guztietan, eta hauen artean, Hezikomunikazioa erabili behar dugu, Komunikazioa + Hezkuntza kontzeptuak batzen dituen komunikazio prozesua.

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhilekoan, 15. GJHaren, LEHORREKO BIZITZAren Diagnostikoa egin dugu bi eremutan:

1. Ikastolako eremu jasangarriak: DBHko 1. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkari talde batek egin du. Diagnostikatu duguna: eraikinen inguruko landak, zuhaitzen guneak, hezi-biziak, aparkalekuetako lorategiak, baratzak, oilotegia, urmaela, tximeleten oasia eta abar.

Diagnostikoa egiteko hainbat tresna erabili dute: elkarrizketak, galdetegiak, kontrolzerrendak, mapak eta argazkiak.

2. Ikastolako kurrikuluma: Ikastolako irakasleek egin dute. Diagnostikatu duguna: Ikastolako kurrikulumean 15. GJHa lantzen dugun eta 15. GJHarekin harremandutako jarduerak Ikastolako espazio berdeetan burutzen ditugun.

Diagnostikoa egiteko galdetegiak eta arloetako programazioak erabili ditugu.

Diagnostikoetatik atera ditugun ondorioetatik lehentasunak zehaztu ditugu eskuhartze plana diseinatzeko eta hurrengo ikasturtean martxan jartzeko.

Unesco Eskola Elkartuen Sarea

2024ko uztailean, Aguilar de Campoon, Palencian, ospatu zen Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketan, hiru helburu nagusietarako, Ondare materiala eta ezmaterialarako, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako eta Munduko Hiritartasunerako eta Bakerako Hezkuntzarako zehaztutako erronkak, konpromisoak eta proposamenak Lauro 2030 Agenda-planan txertatu ditugu ekimen desberdinen bitartez GJH desberdinetan.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhilekoan burututako Lauro 2030 Agenda-planako ekimenak

Ondoren, 2024-2025 ikasturteko 2. hiruhilekoan landutako 68 ekimenak azaltzen dira. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude. Ekimen hauen bitartez 39 helmuga garatu ditugu, ekimen bakoitzak helmuga bat edo gehiagorekin lotura izanik. Ekimen eta helmugen arteko lotura eta harremanari dagokion azalpena 2030 Agenda-planan eta lauro2030agenda webgunean eskuragarri ditugu.

1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:

• 1.1 HHn, LHn eta DBHn UNICEFen Nigerrerako Tantak kanpaina, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

• 1.2 Etapa guztietan arropa bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin. 2030 Agendako ikasle ordezkariek bilketarako publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat Ikastolako etapa guztietan.

• 1.3 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

• 1.6 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:

• 3.1 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

• 3.4 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.

• 3.5 Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.3.5 Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.

• 3.7 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.

• 3.12 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. 2030 Agendako ikasle ordezakriek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.

• 3.16 LHn, otsailaren 15ean, minbizia duten haurren eguna aldarrikatzeko, etxetik zapi batekin buruan etortzea minbizia duten haurrei babesa erakusteko eta gaiarekin harremandutako ekintzak egitea.

• 3.24 Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen duten ikasleei aukera ematea Ikastolan askari osasuntsua jasotzeko, eskaintzen diren askari mota aukeratuz.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:

• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

• 4.2 DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

• 4.4 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.

• 4.5 LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.

• 4.7 LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

• 4.9 Ikastolako Internazionalizazio-plana burutzea eredu eleanitza bermatzeko, beste herrialdeetako eskolekin trukeak burutuz Angoulêmen, Kanadan eta Irlandan, eta udako egonaldiak antolatuz Irlandan, Ingalaterran eta AEBetan.

• 4.14 Etapen artean proiektuak burutzea adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasi eta lan egiteko euren arteko harremanak bultzatuz.

5. GJH GENERO BERDINTASUNA:

• 5.3 LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.

• 5.7 LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 5.9 LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

• 5.10 Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astean, hitzaldiak, tailerrak eta jarduerak antolatzea.

• 5.14 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan generoberdintasuna lantzen duten hitzaldiak antolatzea.

7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:

• 7.3 Ikastolako eraikinetan domotizazio-planarekin jarraitzea, argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:

• 8.7 Ikastolako familientzat HHn egiten diren aurkezpenetan eta guraso egunetan, eta LHn egiten diren aurkezpenetan, Batxilergoko ikasleei haurtzaindegi zerbitzuan parte hartzeko aukera ematea.

9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:

• 9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

• 9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.

• 9.6 LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.

• 9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.

10. GJH DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA:

• 10.3 LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:

• 11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

• 11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

• 11.5 Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.

12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:

• 12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.

• 12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

• 12.7 LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzea. Zikloa bukatzerakoan, ekarritako liburuak etxera eraman edo gelan uzten dituzte.

• 12.8 LHko 3. zikloko ikasleek Artigas Interpretazio Zentrora irtenaldia egitea.

• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

• 12.14 Jantokiko menuak etxera eramateko aukera ematea Ikastolako langileei.

13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:

• 13.2 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.

14. GJH URETAKO BIZITZA:

• 14.1 Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa egitea.

• 14.2 LHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Bilboko Itsasmuseumera.

• 14.3 DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHari buruzko ikurrak sortzea.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

15. GJH LEHORREKO BIZITZA:

• 15.1 Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.

• 15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:

• 16.5 Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.

• 16.6 Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide arloko ikasleak EJko Justizian Hezten programan parte hartzea, magistratu baten hitzaldia jatos justiziaren funtzionamendua ezagutzeko eta epaitegira irtenaldia eginez.

• 16.7 Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.

17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:

• 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

• 17.4 RCE Basque Country-Navarre erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.8 Cáritas-Koopera erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.10 Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin trukeak egitea.

• 17.12 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.13 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

• 17.17 Greenpower erakundearekin lankidetzan parte hartzea LHko eskolazkanpoko ekintzetan.

• 17.18 Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 17.19 Elhuyar elkartearen Zientzia Azokan parte hartzea.

• 17.22 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

• 17.23 Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:

• 18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.

• 18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

• 18.3 Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiltzea komunikazio hizkuntza gisa.

• 18.6 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

• 18.7 HHn eta LHn euskal ihauteriak ospatzea, euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

• 18.10 HHko, LHko eta DBHko Euskal Laborategia taldeko ikasleek Agate Deuna jaia ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

• 18.11 Ikastolak Euskaraldian eta Korrikan parte hartzea, ikasle, irakasle eta familien artean parte-hartzea handituz.

lauro2030agenda webgunea

lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarrien inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.

Gure webgunearen EKIMENAK atalean, memoria honetan aipatutako ekimen guztiak argitaratu ditugu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratzen ditugu, hala nola gure 2030 Agenda-plana, memoriak eta abar.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.