
Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
SARRERA

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.
Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko lan egingo dugu.

GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.
Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.
2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. Guretzat 18 helburu. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.
Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.
Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu; garapen jasangarria eta bizi‐estilo jasangarria, giza eskubideak, genero‐berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapena, munduko herritartasuna, kultura‐aniztasunaren balorazioa, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketa-planen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman behar diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energiaeraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.
Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK
Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:
1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.
2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea, Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan landuz eta etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatuz.
3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.
4. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak sendotzea, Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena eginez eta ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratuz. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.
Lauro 2030 Agenda-plana
Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira.
2030 Agenda-planan, beste bi erakundeetako helburuak txertatzen ditugu:
• Euskadiko EA 2030 proiektuan ikasturterako zehazten diren helburuak.
• Unesco Eskola Elkartuen Sarean ikasturterako zehaztutako erronkak eta konpromisoak.
Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 56 helmuga eta 185 ekimen izan ditugu zehaztuta. Gaur egun, 56 helmuga eta 188 ekimen ditugu, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.
Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Ikastolan, Lauro 2030 Agendaplana eta 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da. Era honetan jokatuz, Hezkuntza Komunitatetik abiatuz, Tokiko Komunitatera eta Komunitate Globalera ailegatu nahi dugu.
Euskadiko EA 2030 proiektua
2030 Agendaren helburuak inplementatzeko ere, Lauro Ikastolari dagokion Berritzeguneak zehazten duen EA 2030 proiektuaren helburuak, metodologia eta bere faseak jarraitzen ditugu:
1. Antolakuntza.
2. Motibazioa.
3. Diagnostikoa: 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan, 15. GJHa, LEHORREKO BIZITZA landuko dugu.
4. Esku hartze plana: diseinua 2024-2025 ikasturtean egingo dugu, eta exekuzioa, 2025-2026 ikasturtean burutuko dugu.
5. Ebaluazioa.
Fase guztietan, eta hauen artean, Hezikomunikazioa erabili behar dugu, Komunikazioa + Hezkuntza kontzeptuak batzen dituen komunikazio prozesua.
Unesco Eskola Elkartuen Sarea
2024ko uztailean, Aguilar de Campoon, Palencian, ospatu zen Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketan, hiru helburu nagusietarako, Ondare materiala eta ezmaterialarako, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako eta Munduko Hiritartasunerako eta Bakerako Hezkuntzarako zehaztutako erronkak, konpromisoak eta proposamenak Lauro 2030 Agenda-planan txertatu ditugu ekimen desberdinen bitartez GJH desberdinetan.

Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

2024-2025 ikasturteko 1. hiruhilekoan burututako Lauro 2030 Agenda-planako ekimenak
Ondoren, 2024-2025 ikasturteko 1. hiruhilekoan landutako 80 ekimenak azaltzen dira. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude. Ekimen hauen bitartez 42 helmuga garatu ditugu, ekimen bakoitzak helmuga bat edo gehiagorekin lotura izanik. Ekimen eta helmugen arteko lotura eta harremanari dagokion azalpena 2030 Agenda-planan eta lauro2030agenda webgunean eskuragarri ditugu.
1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:
• 1.3 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearen marrazki lehiaketan parte hartzea.
• 1.4 LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.
• 1.5 LHn tapoien bilketa egitea beharrizan berezientzat donazioa egiteko.
• 1.6 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.
• 1.10 UN EURO DE SOLIDARITAT diru bilketa Valentziarako Unesco Eskola Elkartuen Sarearekin.
2. GJH GOSERIK EZ:
• 2.1 Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.
3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:
• 3.1 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.
• 3.2 Ikastolako erizainak gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.

• 3.4 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.
Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
• 3.7 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.

• 3.8 HH eta LHko urtebetze ospakizunetan litxarreriarik gabeko askari osasuntsua ematea.
• 3.10 Ikastolako erizainak LHko 6. mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.
• 3.11 LHn, DBHn eta Batxilergoan eskolaz-kanpoko ekintzetan kirola bultzatzea.
• 3.12 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. 2030 Agendako ikasle ordezkariek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
• 3.13 DBHko 2. zikloko ikasleentzat alkoholaren eta drogen arriskuari buruzko hitzaldiak antolatzea kanpoko erakundeekin.
• 3.18 LHko 6. mailako ikasleen irtenaldia MercaBilbaora, elikagai galkorren inguruko kudeaketa eta arrainak eta frutak osasunerako dituen onurak ezagutzeko.

• 3.19 Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik informazio saioa, trafiko-istripuek izan ditzaketen ondorio latzei buruz.
• 3.20 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Virginia Belategiren saioa azkerketen aurrean antsietatea kudeatzen laguntzeko.
• 3.22 Batxilergoko 2. mailako Psikologia arloko ikasleek, Gestamp fundazioak antolatutako Lo que de verdad importa kongresuan parte hartzea.
• 3.23 Lauroko webgunean elikadura osasuntsuari buruzko informazioa ematea ikasle, familia eta langileei: sasoiko barazkiak eta frutak, zer afaldu…
• 3.26 Haur Hezkuntzako familientzat orientabide saioak antolatzea seme-alaben garapen fisikoa, kognitiboa eta emozionala hobeto ulertzeko.
Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:

• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.


• 4.3 Etapa guztietan, kalitatezko ikaskuntza bermatzeko, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea.
• 4.4 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
• 4.5 LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.
• 4.7 LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
• 4.8 LHko eta DBHko ikasleentzat eta hauen familientzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.

Lauro 2030 Agenda 2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

• 4.9 Ikastolako Internazionalizazio-plana burutzea eredu eleanitza bermatzeko, beste herrialdeetako eskolekin trukeak burutuz Hazparnen, Angoulêmen, Kanadan eta Irlandan, eta udako egonaldiak antolatuz Irlandan, Ingalaterran eta AEBetan.
• 4.11 Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
• 4.12 Batxilergoko ikasleek LHko 1. zikloko ikasleen irakurketa prozesuan laguntzea.
• 4.14 Etapen artean proiektuak burutzea adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasi eta lan egiteko euren arteko harremanak bultzatuz.
5. GJH GENERO-BERDINTASUNA:
• 5.2 Ikastolako neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…
• 5.8 Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egitea etapa balkoitzari egokitutako jardueren bitartez.

• 5.12 HHko eta LHko komunak unisex izatea.
• 5.15 Ikastolan Sexu-jazarpeneko, jazarpen sexistako edo sexuan oinarritutako jazarpeneko eta sexu-orientazioko, identitateko eta genero-adierazpeneko jazarpeneko egoerak prebenitzeko, jarduteko eta izapidetzeko protokoloa adostu eta sinatu da. Ikastolako intranetean eskuragarri dago langileentzat.
6. GJH EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA:
• 6.1 HHko, LHko eta DBHko eraikinetan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak erabiltzea komunetan euri-ura erabiltzeko.
• 6.6 Goiko aparkalekuan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak erabiltzea aparkalekuko lorategiak ureztatzeko.
Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:

• 7.1 HHko, LHko, DBHko, Batxilergoko eta Beheko Soloa eraikinen isolamendua, domotizazioa eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea, aerotermia eta panel fotoboltaikoak instalatuz.
• 7.4 2030 Agendako ikasle ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.
8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:
• 8.1 Ikastolan praktikak egiteko unibertsitateetako ikasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko: EHU, Begoñako Andra Mari, Deustu Alumni, Mondragon Unibertsitatea, UNIR, VIU…
• 8.2 Irakasle lanak egiteko bekadunak kontratatzea gazte hauen formazioan laguntzeko, EHUko eta BAM programetan parte hartuz.
• 8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.
9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:
• 9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.
• 9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.
• 9.7 Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.
10. GJH DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA:
• 10.2 Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.
11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:
• 11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
• 11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

Lauro 2030 Agenda 2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
• 11.5 Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.

• 11.7 Ikastolako espazioak, instalazioak edo zerbitzuak aniztasunen bat duten pertsonentzat egokitzea.
12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:
• 12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak, 0 km-koak, gehiago sartzea.
• 12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.
• 12.4 Ikastolan baliabide teknologikoen erabilera handitzea paperaren kontsumoa murrizteko.
• 12.5 Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.
• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
• 12.12 LHko 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.
13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:
• 13.1 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.

• 13.2 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.
14. GJH URETAKO BIZITZA:
• 14.4 DBHko 2. mailako Balio Etikoak arloan ozeanoen egoera eta kutsadura aztertzea eta lantzea.
Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
15. GJH LEHORREKO BIZITZA:

• 15.1 Ikastolako biodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
• 15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

• 15.7 LHko 4. mailako ikasleen irtenaldia El Pobal burdinolara.
• 15.11 DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.
• 15.12 DBHko 2. mailako ikasleen irtenaldia Kalitatea Topera.
16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:
• 16.2 Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.
• 16.4 DBHko 4. mailako Etika arloan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala proiektua garatzea.
• 16.9 DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen eguna ospatzeko, Unicefekin elkar lanean Zure balioak lau haizeetara programan eta Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartuz.
• 16.10 Bi urtero Eskola Kontseiluaren zatikako berriztapenerako hauteskundeak antolatzea.
17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:
• 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
• 17.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
• 17.9 Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.12 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.19 Elhuyar elkartearen Zientzia Azokan parte hartzea.
• 17.23 Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.24 Unibertsitateekin lankidetzan parte hartzea Ikastolan praktikak egiteko ikasleak eta bekadunak jasotzeko: EHU, Deustu, BAM, MU, UNIR, VIU…
18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:
• 18.4 LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia euskararen alde aritzea.
• 18.5 LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.
• 18.8 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdietan euskal kantak eta dantzak antzeztea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.
• 18.9 HHn (DBHko Euskal Laborategia taldeak gidatuta) eta LHn Gau Beltza ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.


Lauro 2030 Agenda
2024-2025 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
lauro2030agenda webgunea

lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarrien inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.
Gure webgunearen EKIMENAK atalean, memoria honetan aipatutako ekimen guztiak argitaratu ditugu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratzen ditugu, hala nola gure 2030 Agenda-plana, memoriak eta abar.
