
Lauro 2030 Agenda
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
SARRERA

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.
Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.

GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.
Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.
2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.
Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat
lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.
Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketaplanen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energia-eraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.
Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK
Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:
1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.
2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea.
3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.
Helburu hauek era egokian lortzeko, 2023-2024 ikasturterako hobekuntza neurri hauek finkatu ditugu:
1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea da.
2. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.
Lauro 2030 Agenda-plana
Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira.
2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Ikastolan, Lauro 2030 Agendaplana eta 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da. Era honetan jokatuz, Hezkuntza Komunitatetik abiatuz, Tokiko Komunitatera eta Komunitate Globalera ailegatu nahi dugu.
Lauro 2030 Agenda
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
Euskadiko EA 2030 proiektua

2030 Agendaren helburuak inplementatzeko ere, Lauro Ikastolari dagokion Berritzeguneak zehazten duen EA 2030 proiektuaren metodologia eta bere faseak jarraitzen ditugu:
1. Antolakuntza.
2. Motibazioa.
3. Diagnostikoa: 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan lantzen ari garen GJHa 11.a da, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK.
4. Esku hartze plana: diseinua 2022-2023 ikasturtean egin genuen, eta 2023-2024 ikasturte honetan burutu behar genuen esku hartze plana ez dugu egin. Zehaztu zen esku hartze planaren ordez, 11.5 ekimenaren barnean, Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea, beste lan batzuk burutu direlako Ikastolako espazioa egokitzeko autoen aparkaleku berriekin eta ikasleentzako espazioak berreskuratzeko. Burutu diren ekimen hauek 11. GJHkoak, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, izanik.
5. Ebaluazioa.
Fase guztietan, eta hauen artean, Hezikomunikazioa erabili behar dugu, Komunikazioa + Hezkuntza kontzeptuak batzen dituen komunikazio prozesua.

Unesco Eskola Elkartuen Sarea
Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Euskadiko Unesco Eskola Elkartuen Sareko bileretan parte hartu du.
2024ko uztailaren 1etik 4ra Aguilar de Campoon, Palencian, ospatuko den estatuko Unesco Eskola Elkartuen Sareko XXXV. Topaketetan eta Asanbladan parte hartuko du. XXXV. Topaketetan, Cómo trabajamos los ODS en Lauro Ikastola komunikazioa aurkeztuko du, Unesco Eskola Elkartuen Sarean Lauro Ikastolaren ekarpenak eginez.
Lauro 2030 Agenda
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

2023-2024 ikasturteko 3. hiruhilekoan Lauro 2030 Agendan burututako ekimenak
Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 55 helmuga eta 169 ekimen izan ditugu zehaztuta. Gaur egun, 56 helmuga eta 181 ekimen ditugu, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhilekoan 33 helmuga eta 60 ekimen nabarmendu ditzakegu. Hauen artean, batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, baina gehienak, ikasturtean behin, hau da 3. hiruhilekoan landu ditugunak daude.
Aipatutako 60 ekimenetatik, hauek dira 2023-2024 ikasturteko 3. hiruhilekoan burututakoak:
1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:
• 1.1 HHn, LHn eta DBHn UNICEFen Nigerrerako Tantak kanpaina, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

• 1.2 Etapa guztietan arropa bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin. 2030 Agendako ikasle ordezkariek bilketarako publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat Ikastolako etapa guztietan.
• 1.3 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.
• 1.4 LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.
• 1.5 Etapa guztietan tapoien bilketa beharrizan berezientzat donazioa egiteko.
• 1.10 DBHn orri-markatzaile solidarioak Save the Children erakundearekin.
Lauro 2030 Agenda
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:
• 3.3 Ikastolako langileentzat urtero errebisio medikuak egitea.

• 3.6 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat lehen laguntzak eta Sorosle ikastaroak.
• 3.9 DBHko 1. mailako ikasleentzat drogen kontsumoaren aurrean prebentzio saioak antolatzea.
• 3.11 LHn, DBHn eta Batxilergoan eskolaz-kanpoko ekintzetan kirola bultzatzea.
• 3.12 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. 2030 Agendako ikasle ordezakriek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
• 3.13 DBHko 2. zikloko ikasleentzat alkoholaren eta drogen arriskuari buruzko hitzaldiak antolatzea kanpoko erakundeekin.
• 3.15 Batxilergoko 1. mailako ikasleek, minbizia eta hau ekiditeko garrantziaren inguruan, urtero Investigar también es prevenir hitzaldia jasotzen dute AECC erakundearen eskutik.
4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:
• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

• 4.2 DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
• 4.8 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat LauroLan praktika-programa.
Lauro 2030 Agenda
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria


• 4.12 DBHko 2. mailatik aurrera Batxiler Dual programa eskaintzea eredu eleanitza bermatzeko eta Batxilergoko titulazio bikoitza lortzeko, EHkoa eta AEBetakoa.
• 4.13 Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
5. GJH GENERO BERDINTASUNA:
• 5.2 Ikastolako neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…
• 5.4 LHn eta DBHn KIVA proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.
• 5.8 LHn eta DBHn jolastoki eta bestelako espazioen banaketa era zuzen, orekatu eta dibertsifikatuan egitea, aukera guztiak errespetatuz, pilotara jolasteko guneen erabilera arautuz mutilen eta nesken artean txandak finkatuz.
• 5.12 LHn eta DBHn, maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertuz eta azalduz.
6. GJH EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA:
• 6.3 Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea.
• 6.4 HHko eta LHko baratzetan euri-ura erabiltzea.
7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:
• 7.4 Ikastolako eraikinetan domotizazio-planarekin jarraitzea, argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.
9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:
• 9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.
• 9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.
10. GJH DESBERDINATSUNAK MURRIZTEA:
• 10.3 LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:
• 11.2 Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…
• 11.5 Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.
• 11.6 Ekinaren astean, etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.
Lauro 2030 Agenda
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria


12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:
• 12.9 LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen eta irudien bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abar. Galdutako arropa hauen jabeak agertzen ez badira, Arropen bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek dohaintzan emango ditu.
• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:
• 13.1 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.
• 13.3 DBHko 2. mailako Etika arloko Planeta babesteko kanpaina.
• 13.4 IRAES21 taldeak gidatuta, Ikastolako Confinta ospatzea, Euskadiko Confintera Lauro Ikastolako proposamenak eramateko.
• 13.5 IRAES21 taldearen parte-hartzea Euskadiko Confintean.
15. GJH LEHORREKO BIZITZA:
• 15.1 Ikastolako biodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
• 15.2 Batxilergoko 2. mailako ikasleek urtero zuhaitz bat landatzea Promozioen Basoa sortuz, zuhaitz espezie desberdinekin Ikastolako biodertsitatea bermatzeko.
Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

• 15.4 Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
• 15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
• 15.6 LHko 3. zikloko ikasleen irtenaldia Urdaibaiko Ekoetxeara.
• 15.8 LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.
• 15.9 DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Karpin Abenturara.
• 15.10 DBHko Hegaztien proiektua, Aire Zabaleko Txorien museoa eta Bird Centerrekin harremana.
• 15.11 Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Loiuko Basaburu errekako ikerketa laginketan parte hartzea datuak bilduz.
• 15.13 DBHko 2. mailako ikasleen irtenaldia Kalitatea Topera.
16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:
• 16.1 Ikastolako elkarbizitza-planaren gainbegiraketa eta eguneraketa eta elkarbizitzaren behatokia egitea.
• 16.5 Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.
17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:
• 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
• 17.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.8 Cáritas-Koopera erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.11 Loiuko Udal Foroan parte hartzea.

Lauro 2030 Agenda
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

• 17.12 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Ingurugelarekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.13 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.
• 17.14 Aranzadi elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.18 Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.19 Elhuyar elkartearen Zientzia Azokan parte hartzea.
• 17.20 Txorierriko Amankomunitateko ikastetxeekin lankidetzan parte hartzea.
18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:
• 18.3 Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiltzea komunikazio hizkuntza gisa.
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhilekoan aipatzekoak
• Ikastolako IRAES 21 taldeak ikasturte osan zehar egindako lan ona. Ikastolako
Confinta primeran antolatu eta bideratu zuten eta Euskal Confintean parte-hartze bikaina izan zuten. Euskal Confintean, gure ordezkaria den Olatz Muñoz estatuko Confintean parte hartzeko aukeratua izan da.

• 2024ko uztailaren 1etik 4ra Aguilar de Campoon, Palencian, ospatuko den estatuko Unesco Eskola Elkartuen Sareko XXXV. Topaketetan, Lauroko 2030 Agendako arduradunak aurkeztutako Cómo trabajamos los ODS en Lauro Ikastola komunikazioa aukeratua izan da Garapen Jasangarrirako Hezkuntza arloan.
Lauro 2030 Agenda
2023-2024 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
2024-2025 ikasturterako hobekuntza neurriak

1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea izango da.
2. Honetarako, BHko Mintegi desberdinen eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzeko modua zehaztuko da. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe izango da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.
3. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzen jarraitzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe izango da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.
2022-2023 ikasturtean lauro2030agenda webgunean argitaratutako ekimenak
lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarriaren inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.
Gure webgunearen EKIMENAK atalean, aipatutako ekimen guztiak ezagutzera eman ditugu. ETAPAKA atalean, ekimenok etapaka sailkatuta aurkezten ditugu, era honetan, etapa bakoitzean lantzen duguna era errazagoan aurki dezakegu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratu ditugu.
