2023-2024 ikasturteko 2030 Agendako 2. hiruhileko memoria

Page 1

Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

SARRERA

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.

Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.

GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.

Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.

2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. Guretzat 18 helburu. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.

Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.

1

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu; garapen jasangarria eta bizi‐estilo jasangarria, giza eskubideak, genero‐berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapena, munduko herritartasuna, kultura‐aniztasunaren balorazioa, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketa-planen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energiaeraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.

Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK

Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:

1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.

2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea.

3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.

Helburu hauek era egokian lortzeko, 2023-2024 ikasturterako hobekuntza neurri hauek finkatu ditugu:

1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea da.

2. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.

Lauro 2030 Agenda-plana

Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira.

Ikasturte honetako 2030 Agenda-planan ere, 2023ko uztailean, Terueleko Andorran ospatu zen Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketan zehaztutako erronkak eta konpromisoak txertatu ditugu.

2

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 55 helmuga eta 169 ekimen izan ditugu zehaztuta. Gaur egun, 56 helmuga eta 180 ekimen ditugu, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.

2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Ikastolan, Lauro 2030 Agendaplana eta 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da. Era honetan jokatuz, Hezkuntza Komunitatetik abiatuz, Tokiko Komunitatera eta Komunitate Globalera ailegatu nahi dugu.

Euskadiko EA 2030 proiektua

2030 Agendaren helburuak inplementatzeko ere, Lauro Ikastolari dagokion IngurugelaBerritzeguneak zehazten duen EA 2030 proiektuaren metodologia eta bere faseak jarraitzen ditugu:

1. Antolakuntza.

2. Motibazioa.

3. Diagnostikoa: 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan lantzen ari garen GJHa 11.a da, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK.

4. Esku hartze plana: disienua 2022-2023 ikasturtean egindakoa, eta exekuzioa, 2023-2024 ikasturte honetan burutuko dena.

5. Ebaluazioa.

Fase guztietan, eta hauen artean, Hezikomunikazioa erabili behar dugu, Komunikazioa + Hezkuntza kontzeptuak batzen dituen komunikazio prozesua.

Ikasturte honetan burutu behar genuen esku hartze plana (DBHko jolas tokietan neskentzat, lasai egoteko eta elkartzeko espazio gehiago sortzea eta zehaztea) bertan behera utzi dugu. 11. GJHan, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, aldiz, 11.5 ekimenari jarraituz: Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea, lanean hasi gara, eta HHko zein LHko jolas tokietan hobekuntzak ezarri ditugu ikasleentzat espazio gehiago berreskuratuz.

Berreskuratutako espazio hauek bi aparkaleku berrien eraikuntzari esker sortu dugu, eta aldi berean, Ikastolako ingurunean zuhaitz espezie gehiago landatu ditugu, gure biodibertsitatearen ondarea handituz.

3

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhilekoan burututako Lauro 2030

Agenda-planako ekimenak

Ondoren, 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoan landutako 72 ekimenak azaltzen dira. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude. Ekimen hauen bitartez 43 helmuga garatu ditugu, ekimen bakoitzak helmuga bat edo gehiagorekin lotura izanik. Ekimen eta helmugen arteko lotura eta harremanari dagokion azalpena 2030 Agenda-planan eta lauro2030agenda webgunean eskuragarri ditugu.

1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:

• 1.3 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearen marrazki lehiaketan parte hartzea.

• 1.6 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

• 1.9 Ikastolak ONG AYUDA CONTENEDORES erakundeari altzari eta bestelako materialen dohaintzak egitea.

2. GJH GOSERIK EZ IZATEA:

• 2.1 Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.

3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:

• 3.1 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

• 3.5 Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.

• 3.12 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. 2030 Agendako ikasle ordezakriek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.

• 3.16 LHn, otsailaren 15ean, minbizia duten haurren eguna aldarrikatzeko, etxetik zapi batekin buruan etortzea minbizia duten haurrei babesa erakusteko eta gaiarekin harremandutako ekintzak egitea.

4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:

• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

4

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 4.2 DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

• 4.3 Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.

• 4.6 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.

• 4.9 LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

• 4.13 Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.

• 4.16 DBH eta Batxilergoko Zientzietako ikas-arloetan Ikastolako eraikinetan, KLIMA BABESTEKO EKINTZA lantzeko, energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den azaltzea eta aztertzea. Horretarako, Zientzietako ikas-arloetako irakasleei Mantenimenduko langileek formazioa ematea.

• 4.17 Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat TEAri buruzko formazioa APNABI erakundearen eskutik.

5

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 4.18 Ikastolako zenbait irakaslerentzat Adimen Gaitasun Handien protokoloari buruzko formazioa Deustuko Unibertsitateko Psikologia Departamenduaren eskutik.

5. GJH GENERO BERDINTASUNA:

• 5.1 LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.

• 5.3 LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.

• 5.5 Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 4 Etika, DBH 3 Plastika, DBH 4 eta Batxilergo 1 Ekonomia eta Batxiler 2ko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua…

• 5.7 LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.

• 5.10 LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

• 5.11 Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astean, hitzaldiak, tailerrak eta jarduerak antolatzea.

• 5.13 HHko eta LHko komunak unisex izatea.

• 5.14 DBHko 3. mailako ikasleentzako Biko Arloak erakundetik antolatutako sexuheziketa tailerrean genero ikuspegia lantzea.

6. GJH EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA:

• 6.1 DBHko eta HHko eraikinetan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak erabiltzea euri-ura komunetan erabiltzeko.

• 6.3 Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea.

7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:

• 7.4 Ikastolako eraikinetan domotizazio-planarekin jarraitzea, argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

6

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 7.5 2030 Agendako ikasle ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.

8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:

• 8.1 Ikastolan praktikak egiteko unibertsitateetako ikasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko: EHU, Begoñako Andra Mari, Deustu Alumni, Mondragon Unibertsitatea, UNIR, VIU…

• 8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.

• 8.4 Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.

• 8.6 DBH eta Batxilergoko Zientzietako ikas-arloetan Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den azaltzeko, Mantenimenduko langileek Zientzietako ikas-arloetako irakasleei formazioa ematea.

9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:

• 9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

• 9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.

• 9.6 LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.

• 9.7 Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.

• 9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.

10. GJH DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA:

• 10.3 LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

7

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:

• 11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

• 11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

• 11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

• 11.5 Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.

12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:

• 12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.

• 12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

• 12.8 LHko 3. zikloko ikasleek Artigas Interpretazio Zentrora irtenaldia egitea.

8

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

• 12.11 Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.

• 12.12 LHko 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.

• 12.13 Jantokiko barazki eta lekari hondakinak Mungiako ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresari dohaintzan ematea.

13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:

• 13.1 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.

• 13.2 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.

14. GJH URETAKO BIZITZA:

• 14.1 Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.

• 14.2 LHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Bilboko Itsasmuseumera.

15. GJH LEHORREKO BIZITZA:

• 15.1 Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.

• 15.3 Zerynthia elkartearen laguntzarekin, LHko 1. zikloko ikasleak Tximeleta eta intsektuen oasiaren zaintzaz arduratzea Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:

• 16.1 Ikastolako elkarbizitza-planaren gainbegiraketa eta eguneraketa eta elkarbizitzaren behatokia egitea.

9

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 16.7 Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.

• 16.8 DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Euskadiko Erakunde Politikoen egiturari buruzko hitzaldia, Yurdana Burgoa Valtierraren eskutik, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria eta Ikastolako gurasoa.

17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:

• 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

• 17.4 RCE Basque Country-Navarre erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.9 Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.12 Loiuko Udal Foroan parte hartzea.

• 17.13 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Ingurugelarekin lankidetzan parte hartzea.

10

Lauro 2030 Agenda

2023-2024 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 17.14 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

• 17.18 Greenpower erakundearekin lankidetzan parte hartzea LHko eskolaz-kanpoko ekintzetan.

• 17.23 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

• 17.25 Unibertsitateekin lankidetzan parte hartzea Ikastolan praktikak egiteko ikasleak eta bekadunak jasotzeko: EHU, Deustu, BAM, MU, UNIR, VIU…

• 17.27 ONG AYUDA CONTENEDORES erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:

• 18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.

• 18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

• 18.7 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

• 18.8 Ikastolak Korrikan parte hartzea.

• 18.9 LHn euskal ihauteriak ospatzea, euskal kulturaren adierazgarri bezala aldarrikatuz.

lauro2030agenda webgunea

lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarrien inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.

Gure webgunearen EKIMENAK atalean, memoria honetan aipatutako ekimen guztiak argitaratu ditugu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratzen ditugu, hala nola gure 2030 Agenda-plana, memoriak eta abar.

11
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.