2023-2024 ikasturteko 2030 Agendako 1. hiruhileko memoria

Page 1

Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

SARRERA 2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak. Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.

GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan. Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da. 2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. Guretzat 18 helburu. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko. Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.

1


2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu; garapen jasangarria eta bizi‐estilo jasangarria, giza eskubideak, genero‐berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapena, munduko herritartasuna, kultura‐aniztasunaren balorazioa, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketa-planen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energiaeraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.

Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak: 1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea. 2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea. 3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea. Helburu hauek era egokian lortzeko, 2023-2024 ikasturterako hobekuntza neurri hauek nkatu ditugu: 1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea da. 2. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak nkatzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.

Lauro 2030 Agenda-plana Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta plani katutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, nkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezi koekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira. 2022-2023 ikasturtean bete ez genituen ekimenak eta horien arrazoiak aztertu ondoren eraiki dugu 2023-2024 ikasturteko 2030 Agenda-plana. Ikasturte honetako 2030 Agenda-planan ere, 2023ko uztailean, Terueleko Andorran ospatu zen Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketan zehaztutako erronkak eta konpromisoak txertatu ditugu.

fi

fi

fi

2

fi

fi

Lauro 2030 Agenda


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 55 helmuga eta 169 ekimen izan ditugu zehaztuta. Gaur egun, 56 helmuga eta 174 ekimen ditugu, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar. 2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Ikastolan, Lauro 2030 Agendaplana eta 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da. Era honetan jokatuz, Hezkuntza Komunitatetik abiatuz, Tokiko Komunitatera eta Komunitate Globalera ailegatu nahi dugu.

Euskadiko EA 2030 proiektua 2030 Agendaren helburuak inplementatzeko ere, Lauro Ikastolari dagokion IngurugelaBerritzeguneak zehazten duen EA 2030 proiektuaren metodologia eta bere faseak jarraitzen ditugu: 1.

Antolakuntza.

2.

Motibazioa.

3.

Diagnostikoa: 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan lantzen ari garen GJHa 11.a da, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK.

4.

Esku hartze plana: disienua 2022-2023 ikasturtean egindakoa, eta exekuzioa, 2023-2024 ikasturte honetan burutuko dena.

5.

Ebaluazioa.

Fase guztietan, eta hauen artean, Hezikomunikazioa erabili behar dugu, Komunikazioa + Hezkuntza kontzeptuak batzen dituen komunikazio prozesua.

Unesco Eskola Elkartuen Sarea 2023ko irailean, Unescoko Nazioarteko Komiteak, Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea izatea onartu zuen. Laurok 2021-2022 ikasturtean aurkeztu zuen proposamena, eta ordutik, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Euskadiko Unesco Eskola Elkartuen Sareko bileretan eta estatuko Asanbladan parte hartu du, Unesco Eskola Elkartuen Sarean Lauro Ikastolaren ekarpenak eginez. Aintzatespen honek, Unesco erakundearekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa indartzen du.

3


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoan burututako Lauro 2030 Agenda-planako ekimenak Ondoren, 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhilekoan landutako 77 ekimenak azaltzen dira. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude. Ekimen hauen bitartez 42 helmuga garatu ditugu, ekimen bakoitzak helmuga bat edo gehiagorekin lotura izanik. Ekimen eta helmugen arteko lotura eta harremanari dagokion azalpena 2030 Agenda-planan eta lauro2030agenda webgunean eskuragarri ditugu. 1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA: •

1.3 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearen marrazki lehiaketan parte hartzea.

1.4 LHko ikasleak Gurena nagusien egoitzara eramango dituzten Gabonetako postalak sortea.

1.6 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

1.8 Bilboko kaleetan bizi direnentzat, mantak, lo-zakuak eta eskuoihalak biltzeko kanpaina egitea Peñascal Kooperatibarekin batera.

3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA: •

3.2 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.

3.4 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.

3.7 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.

3.10 Ikastolako erizainak LHko 6. mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.

3.12 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. 2030 Agendako ikasle ordezakriek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten 4


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.

3.17 DBHko 1. mailako Etika eta Plastika arloetan Sentimenduak eta Emozioak Adierazten proiektua lantzea.

3.18 HHko pertsonen ongizatea hobetzeko, eraikineko aerotermia ekipamendua zoruan freskotasuna lortzeko erabiltzea.

3.21 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Virginia Belategiren saioa azkerketen aurrean antsietatea kudeatzen laguntzeko.

4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA: •

4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

4.3 Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.

4.5 HHko ikasleek Basajaunen eskutitza jasotzen dute gure basoen eta ingurumenaren arazoei buruz ikasleak konzientziatzeko: Euskal Herriko basoak proiektua.

4.6 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.

4.7 LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.

5


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria •

4.9 LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

4.10 LHko eta DBHko ikasleentzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.

4.11 Ikastolako Internazionalizazio-plana burutzea eredu eleanitza bermatzeko, beste herrialdeetako eskolekin trukeak burutuz Hazparnen, Angoulêmen, Kanadan eta Irlandan, eta udako egonaldiak antolatuz Irlandan, Ingalaterran eta AEBetan.

4.12 DBHko 2. mailatik aurrera Batxiler Dual programa eskaintzea eredu eleanitza bermatzeko eta Batxilergoko titulazio bikoitza lortzeko, EHkoa eta AEBetakoa.

4.13 Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.

4.14 Batxilergoko ikasleek LHko 1. Zikloko ikasleen irakurketa prozesuan laguntzea.

6


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria •

4.15 DBHko 4. mailako Ingeleseko Ahozko Komunikazioa arloan, turismo jasangarriari buruzko ikerketa lana eta debateak egitea.

4.16 DBH eta Batxilergoko Zientzietako ikas-arloetan Ikastolako eraikinetan, KLIMA BABESTEKO EKINTZA lantzeko, energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den azaltzea eta aztertzea. Horretarako, Zientzietako ikas-arloetako irakasleei Mantenimenduko langileek formazioa ematea.

5. GJH GENERO BERDINTASUNA: •

5.6 LH 3-4ko gurasoentzako Heziketa afektibo-sexuala XXI. mendean hitzaldian genero ikuspegia txertatzea.

5.9 Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.

5.13 HH eta LHko komunak unisex izatea.

6. GJH EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA: •

6.1 DBHko eta HHko eraikinetan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak erabiltzea euri-ura komunetan erabiltzeko.

7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK: •

7.1 HHko eraikinaren isolamendua, domotizazioa eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea, 2023-2024 ikasturtean, HHn panel fotoboltaikoak instalatuz.

7


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria •

7.2 2023-2024 ikasturtean, LHko eraikinean isolamendu lanekin bukatzea eta aerotermia instalatzea.

7.4 Ikastolako eraikinetan domotizazio-planarekin jarraitzea, argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

7.5 2030 Agendako ikasle ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.

8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA: •

8.1 Ikastolan praktikak egiteko unibertsitateetako ikasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko: EHU, Begoñako Andra Mari, Deustu Alumni, Mondragon Unibertsitatea, UNIR, VIU…

8.2 Irakasle lanak egiteko bekadunak kontratatzea gazte hauen formazioan laguntzeko, EHUko eta BAM programetan parte hartuz.

9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA: •

9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK: •

11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

11.2 Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…

8


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria •

11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK: •

12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

9


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria •

12.5 Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.

12.7 LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzea. Zikloa bukatzerakoan, ekarritako liburuak etxera eraman edo gelan uzten dituzte.

12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

12.11 Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.

12.13 Jantokiko barazki eta lekari hondakinak Mungiako ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresari dohaintzan ematea.

13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA: •

13.1 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.

10


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria •

13.2 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.

13.6 Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Hezkuntza klimatikoaren jardunaldietan parte hartzea.

14. GJH URETAKO BIZITZA: •

14.1 Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.

15. GJH LEHORREKO BIZITZA: •

15.4 Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

15.7 LHko 4. mailako ikasleen irtenaldia El Pobal burdinolara.

15.12 DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.

11


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria 16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK: •

16.2 Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

16.4 DBHko 4. mailako Etika arloan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala proiektua.

16.5 Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.

16.6 Batxilergoko 1. mailako Zuzenbide arloko ikasleak EJko Justizian Hezten programan parte hartzea, magistratu baten hitzaldia jatos justiziaren funtzionamendua ezagutzeko eta epaitegira irtenaldia eginez.

16.9 DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Txorierriko eskualdeko Udal karguen hitzaldiak.

17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO: •

17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

17.4 RCE Euskal Herria erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

17.13 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Ingurugelarekin lankidetzan parte hartzea.

17.15 Aranzadi elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

17.19 Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.

17.22 Peñascal Kooperatibarekin lankidetzan parte hartzea.

12


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria •

17.23 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

17.24 Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

17.25 Unibertsitateekin lankidetzan parte hartzea Ikastolan praktikak egiteko ikasleak eta bekadunak jasotzeko: EHU, Deustu, BAM, MU, UNIR, VIU…

17.26 Academica International Studies erakundearekin lankidetzan parte hartzea Batxiler Dual titulurako.

17.27 Mungiako ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresarekin lankidetzan parte hartzea.

18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA: •

18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.

18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

18.3 Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiltzea komunikazio hizkuntza gisa.

18.4 LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia euskararen alde aritzea.

18.5 LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.

18.7 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

13


Lauro 2030 Agenda 2023-2024 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

lauro2030agenda webgunea lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarrien inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da. Gure webgunearen EKIMENAK atalean, memoria honetan aipatutako ekimen guztiak argitaratu ditugu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratzen ditugu, hala nola gure 2030 Agenda-plana, memoriak eta abar.

14


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.