2022-2023 ikasturteko 2030 Agendako 3. hiruhileko memoria

Page 1

Lauro 2030 Agenda
2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

SARRERA

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.

Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.

GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.

Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.

2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.

Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat

lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.

Lauro 2030 Agenda

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketaplanen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energia-eraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.

Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK

Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:

1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.

2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea.

3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.

Helburu hauek era egokian lortzeko, 2022-2023 ikasturterako hobekuntza neurri hauek finkatu ditugu:

1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea da.

2. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.

Lauro 2030 Agendaren garapena eta Ingurugelaren jarraibideak

2030 Agendaren helburuak inplementatzeko, Ingurugelak zehazten duen EA 2030 proiektuaren metodologia eta bere faseak jarraitzen ditugu. 3. hiruhilekoan, Diagnostikoa eta Esku hartze plana garatu ditugu 11. GJHaren inguruan, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK.

Lauron aztertu dugun gaia DBHko jolas tokien jasangarritasuna izan da. Jolastokien egoera jasangarria al da orokorrean?

Diagnostikoa egiteko erabili ditugun tresna nagusiak bi izan dira:

1. Jolas tokien egoeraren behaketa, argazkiak eginez.

2. 2030 Agendako ikasle ordezakarien artean, ikasle eta irakasleentzako prestatutako galdetegiak.

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

Hauek izan dira diagnostikoa egiterakoan, ikasleen galdetegian lortutako datu batzuk:

Goiko grafikoan idus dezakegunez, gune berdeen aprobetxamendua eskasena da. Ikasleen %60k elkartzeko, lasai egoteko eta hitz egiteko espazio gehiago behar duela adierazi du.

Ikasketa egoera ekosoziala eta GJHak

Ikastolako kanpoko espazioen egoera jasangarria. 11.GJH

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

DIAGNOSTIKOA IKASTETXEAN

Zer diagnostikatu dugu?

Eremu Iraunkorrak (ikasleak)

Kurrikulum ekosoziala (irakasleak)

Diagnostiko tresna

Ondorioak idatzi eta Lehentasunak azpimarratu

Jolastokien egoera jasangarria al da orokorrean?

Behaketa (argazkiak)

Galdetegia ikasleentzat.

Hurrengo orrian eredu batzuk daude.

Futbol zelaiak leku asko okupatzen du eta zelai berde gehiago egon beharko lirateke.

Belardi gehiago eta jesarlekuak.

Nire ustez, espazio asko dago eta gehiena ez da era egoki batean aprobetxatzen.

Patio oso handia dago Lehen Hezkuntzan eta ezin dugu erabili. Gutxienez, utzi jesartzen autobusen ranpan mesedez.

Desorekatuta dago mutilek espazio gehiago hartzen dutelako.

Gune berdeak hobeto aprobetxatu daitezke.

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

ESKU HARTZE PLANA

Eremu iraunkorrak

Lehentasunak Ekintzak Arduradunak Noiz Emaitzak eta lorpen maila

Jolas tokiko eremuak ondo zehaztea: gune bakoitzerako jarduerak finkatuz.

Jolas tokiko eremu desberdinetarako jarduerak azaltzea.

2030 Agendako arduraduna, DBHko Zuzendaritza Taldea, tutoreak eta 2030 Agendako ikasle ordezkariak.

2023-2024 ikasturtearen hasieran

Elkartzeko, lasai egoteko eta hitz egiteko espazio gehiago sortzea.

Gune berdeak hobeto aprobetxatzea

Belardi gehiago eta jesarlekuak.

Jolas tokiko eremu desberdinetarako seinaletika egitea eta kokatzea.

Jolas tokiko zenbait eremutan bankuak eta mahaiak jartzea.

DBHko Plastika arloko irakasleak eta ikasleak.

2023-2024 ikasturtearen hasieran

Jolas tokiko zenbait eremutan bankuak eta mahaiak jartzea.

Jolas tokiko zenbait eremutan bankuak eta mahaiak jartzea.

Zuzendaitza Taldea eta mantenimenduko langileak.

2023-2024 ikasturtean

Zuzendaitza Taldea eta mantenimenduko langileak.

Zuzendaitza Taldea eta mantenimenduko langileak.

2023-2024 ikasturtean

2023-2024 ikasturtean

Lauro 2030 Agenda

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhilekoan Lauro 2030 Agendan burututako ekimenak

2030 Agenda-planan ikasturte hasieran zehaztutako 56 helmuga eta 169 ekimenei, helmuga bat eta hiru ekimen gehitu dizkiegu ikasturtean zehar. Beraz, gaur egun, Ikastolako 2030 Agenda-planan, 57 helmuga eta 172 ekimen zehaztuta ditugu. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhilekoan 35 helmuga eta 74 ekimen nabarmendu ditzakegu. Hauen artean, batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai na gehienak, ikasturtean behin, hau da 3. hiruhilekoan landu ditugunak daude.

Aipatutako 74 ekimenetatik, hauek dira 2022-2023 ikasturteko 3. hiruhilekoan burututakoak:

1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:

• 1.2 Etapa guztietan arropen bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin.

• 1.3 Cáritas-Koopera erakundearekin arropa bilketa egiterakoan, 2030 Agendako ikasle ordezkariek publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat Ikastolako etapa guztietan.

• 1.4 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

• 1.6 Etapa guztietan tapoien bilketa beharrizan berezientzat donazioa egiteko.

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

2. GJH GOSERIK EZIZATEA:

• 2.2 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien partehartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.

3.

GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:

• 3.2 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

• 3.4 Ikastolako langileentzat urtero errebisio medikuak egitea.

• 3.5 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.

• 3.6 Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.

• 3.7 Batxilergoko ikasleentzat lehen laguntzak eta Sorosle ikastaroak.

• 3.9 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.

• 3.11 LHn DYAko osasun tailerretan parte-hartzea.

• 3.14 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Gela Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.

4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:

• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

• 4.2 Batxilergoko 1. mailako Ikerketa arloko gaietan GJHak lantzea.

• 4.9 LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutun trukaketa egitea.

5. GJH GENERO BERDINTASUNA:

• 5.12 LHn maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertzen dira.

6. GJH EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA:

• 6.1 DBHko eta HHko eraikinetan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak instalatu dira euri-ura komunetan erabiltzeko.

• 6.3 Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea.

• 6.4 HHko eta LHko baratzetan euri-ura erabiltzea.

• 6.5 DBHn urik gabeko komunak erabiltzen dira mutilen komunetan.

Lauro 2030 Agenda

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:

• 7.1 HHko eraikinean isolamendua hobetzea, domotizazioa ezartzea eta energia berriztagarriak erabiltzea, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz.

• 7.2 Ikastolako eraikinetan domotizazioarekin jarraitzeko plana: argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

• 7.3 Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzea.

• 7.4 2030 Agendako ikasle ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.

• 7.5 2022-2023ko ikasturtean, LHko eraikinean isolamendu lanak egiten hasi, 2023ko udan, gasolioaren ordez aerotermia instalatzeko, 11 generadore instalatuz.

• 7.6 2022-2023 ikasturtean, Ikastola osoan panel fotoboltaikoak instalatzeko dirulaguntza eskatu da.

8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:

• 8.1 Ikastolan praktikak egiteko irakasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko.

• 8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:

• 9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

• 9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.

• 9.6 LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.

• 9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.

10. GJH DESBERDINATSUNAK MURRIZTEA:

• 10.3 LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:

• 11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

• 11.2 Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…

• 11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

• 11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

• 11.5 Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.

• 11.6 Etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.

12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:

• 12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.

• 12.5 Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.

• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

• 12.11 DBHko 3. mailako Plastika arloko GJHei buruzko irudiak sortzen materialak berrerabiliz proiektuan irudiak sortzeko hondakinetako materialak berrerabiltzea. Plastikoa, papera, kartoia, sokak eta bestelako hondakinen kudeaketa jasangarria eginez, birziklapena eta berrerabilpena landuz.

• 12.13 Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.

• 12.14 LHko 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:

• 13.1 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatuz, inkestak eginez eta ondorioak lortuz.

• 13.5 Ikasturtero, Ikastolako Confinta ospatzea, Euskal Confintera Lauro Ikastolako proposamenak eramateko.

15. GJH LEHORREKO BIZITZA:

• 15.2 Batxilergoko 2. mailako ikasleek urtero zuhaitz bat landatzea Ikastolako biodertsitatea bermatzeko.

• 15.3 LHko 1. zikloko ikasleak Tximeleta eta intsektuen oasiaren zaintzaz arduratzea Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

• 15.4 Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

• 15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

• 15.6 LHko 3. zikloko ikasleen irtenaldia Ekoetxe Urdaibaira.

• 15.7 LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.

• 15.9 DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Karpin Abenturara.

Lauro 2030 Agenda

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

• 15.10 DBHko Hegaztien proiektua, Aire Zabaleko Txorien museoa eta Bird Centerrekin harremana.

• 15.11 Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Loiuko Basaburu errekako ikerketa laginketan parte hartzen dute datuak bilduz.

• 15.13 Promozioen Basoa sortu Batxilerreko 2. mailako ikasleek landatzen dituzten zuhaitzekin, zuhaitz espezieen dibertsitatea sortuz Ikastolako ingurunean.

• 15.14 DBHko 2. mailako ikasleen parte-hartzea Kalitatea Topera irtenaldietan.

16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:

• 16.2 Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

• 16.5 Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.

17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:

• 17.4 RCE Basque Country-Navarre erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.5 KONFEKOOPen, Euskadiko Kooperatiben Elkartean parte hartzea.

• 17.13 Loiuko Udal Foroan parte hartzea.

• 17.14 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Bilboko Ingurugelarekin elkarlanean aritzea.

• 17.15 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.16 Euskal Confintean parte hartzea.

• 17.17 Ekinaren astean parte hartzea.

• 17.18 Aranzadi elkartea erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.22 Batxilergoko 1. mailako Ikerketa Lana ikas-arloan lortutako ikerketa esanguratsuak aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta itunpeko erakundeentzat eskuragarri jartzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera.

• 17.26 Saluganda elkartearekin elkar lanean aritzea.

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:

• 18.3 Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube kanaletan euskara erabiliko dugu komunikazio hizkuntza gisa.

• 18.5 LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak euren lanbideei buruz.

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhilekoan aipatzekoak

• Parte hartzen dugun RCE Basque Country-Navarre aliantzak Unescoren onarpena lortu ondoren, bere 1. Asanblada ospatu du, eta bertan, Lauro 2030 Agenda-plana aurkeztu nuen, RCEko kideen iritzi ona lortuz.

• Ikastolako IRAES 21 taldeak ikasturte osan zehar egindako lan ona. Ikastolako Confinta primeran antolatu eta bideratu zuten eta Euskal Confintean parte-hartze bikaina izan zuten.

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

2023-2024 ikasturterako hobekuntza neurriak

1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea izango da.

2. Hurrengo ikasturtearen hasieran, Ikastolako etapa guztietako irakasleei eta pertsonalari GJHei buruzko (in)formazioa emateko plana. (In)Formazioaren helburuak:

1. GJHak ZER diren, eta Ikastolan NOLA eta ZERTARAKO lantzen ditugun ezagutzea. GJHak NOLA eta ZERTARAKO lantzen ditugun identifikatzeko Ikastolan landutako ekimenak lauro2030agenda webgunean erakustea.

2. GJHak denok lantzen ditugula azaltzea.

3. 4.7 helmuga ezagutzea eta denona egitea.

4. Hezkuntza proiektuan, hau da, irakasleok egiten ditugun kurrikulumean eta programazioetan GJHak NOLA eta ZERTARAKO integratzen diren ezagutzea (eta jarduerak programatzea). Hauetako adibide asko Ikastolako 2030 Agenda-planan, lauro2030agenda webgunean eta programazio batzuetan txertatuta ditugula erakustea.

5. Ikastolako 2030 Agenda plana eta lauro2030agenda webgunea ezagutzera ematea, denon artean osatzen dugula erakusteko.

Azken bi ikasturteetako IRAES21 taldekoen laguntza eta partaidetza izan genezake irakasle eta pertsonalarekin jarduera hauek burutzeko.

3. Hurrengo ikasturtearen hasieran, LHko eta DBHko ikasleei GJHei buruzko formazioa emateko plana. 2021-2022 ikasturtean, DBHko 1. mailako ikasleekin BBK Kunan izan genuen antzerako jarduera-tailerra antola genezake, maila bakoitzari egokituta. Formazioaren helburuak:

1. GJHak ZER diren, eta NOLA eta ZERTARAKO lantzen diren ezagutzea.

2. Ikastolako 2030 Agenda plana eta lauro2030agenda webgunea ezagutzera ematea ikasle-irakasleei.

3. GJHak curriculumean.

4. 2030 Agendako ordezkariak aukeratzea.

Azken bi ikasturteetako IRAES21 taldekoen laguntza eta partaidetza izan genezake LHko eta DBHko ikasleekin jarduera hauek burutzeko.

4. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzen jarraitzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe izango da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.

5. 3.GJHan ekimen berri bat txertatzea: Ikastolako sukaldarien hitzaldiak antolatzea etapa eta mailaka antolatuta, ikasleek Ikastolako sukaldearen funtzionamendua, menuak, sukaldatzeko prozedurak eta bestelakoak ezagutzeko. Ekimenean ere, posible bada, sukaldera bisitaldia egitea.

2022-2023 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

2022-2023 ikasturtean lauro2030agenda webgunean argitaratutako ekimenak

lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarriaren inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.

Gure webgunearen EKIMENAK atalean, aipatutako ekimen guztiak ezagutzera eman ditugu. ETAPAKA atalean, ekimenok etapaka sailkatuta aurkezten ditugu, era honetan, etapa bakoitzean lantzen duguna era errazagoan aurki dezakegu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratu ditugu.

Lauro 2030 Agenda
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.