2022-2023 ikasturteko 2030 Agendako 2. hiruhileko memoria

Page 1

Lauro 2030 Agenda
2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

SARRERA

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.

Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.

GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.

Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.

2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.

Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat

lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.

Lauro 2030 Agenda
1

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketaplanen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energia-eraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.

Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK

Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:

1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.

2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea.

3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.

Helburu hauek era egokian lortzeko, 2022-2023 ikasturterako hobekuntza neurri hauek finkatu ditugu:

1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea da.

2. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.

Lauro 2030 Agenda-plana

Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira.

2021-2022 ikasturtean bete ez genituen ekimenak eta horien arrazoiak aztertu ondoren eraiki dugu 2022-2023 ikasturteko 2030 Agenda-plana.

Ikasturte honetako 2030 Agenda-planan ere, 2022ko uztailean, Zumaian ospatu zen Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketan zehaztutako erronkak eta konpromisoak txertatu ditugu.

2

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 56 helmuga eta 169 ekimen IZAN ditugu zehaztuta. Hala ere, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Gaur egun, 57 helmuga eta 175 ekimen ditugu zehaztuta. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.

2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Ikastolan, Lauro 2030 Agendaplana eta 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da. Era honetan jokatuz, Hezkuntza Komunitatetik abiatuz, Tokiko Komunitatera eta Komunitate Globalera ailegatu nahi dugu.

2030 Agendaren helburuak inplementatzeko ere, Bilboko Ingurugelak zehazten duen EA 2030 proiektuaren metodologia eta bere faseak jarraituko ditugu:

1. Antolakuntza.

2. Motibazioa.

3. Diagnostikoa: 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan landuko dugun GJHa

11.a izanen da, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK.

4. Esku hartze plana (disienua eta exekuzioa, 2022-2024 ikasturteetan burutuko dena).

5. Ebaluazioa.

Fase guztietan, eta hauen artean, Hezikomunikazioa erabili behar dugu, Komunikazioa + Hezkuntza kontzeptuak batzen dituen komunikazio prozesua.

3

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhilekoan burututako Lauro 2030 Agendako ekimenak

Ondoren, 2022-2023 ikasturteko 2. hiruhilekoan landutako 73 ekimen azaltzen dira, azaltzen dira. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude. Ekimen hauen bitartez 36 helmuga garatu ditugu, ekimen bakoitzak helmuga bat edo gehiagorekin lotura izanik. Ekimen eta helmugen arteko lotura eta harremanari dagokion azalpena 2030 Agenda-planan eta lauro2030agenda webgunean eskuragarri daude.

1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:

• 1.1 Etapa guztietan UNICEFen Nigerrerako tantak kanpaina, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

• 1.7 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

2. GJH GOSERIK EZ IZATEA:

• 2.1 Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.

3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:

• 3.1 Kontingentzia plana eta COVID-19 protokoloa zehaztu, egokitu eta aplikatu, Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz.

• 3.5 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.

• 3.9 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.

• 3.13 Ikastolako erizainak LHko 5. eta 6.mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.

• 3.15 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Gela Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.

4

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 3.16 DBHko 2. zikloko ikasleentzat alkoholaren eta drogen arriskuari buruzko hitzaldiak antolatzea kanpoko erakundeekin.

• 3.19 Batxilergoko 1. mailako ikasleek, minbizia eta hau ekiditeko garrantziaren inguruan, urtero, Investigar también es prevenir hitzaldia jasotzen dute AECC erakundearen eskutik.

• 3.22 LHn, otsailaren 15ean, minbizia duten haurren eguna aldarrikatzeko, etxetik zapi batekin buruan etortzea minbizia duten haurrei babesa erakusteko eta gaiarekin harremandutako ekintzak egitea.

4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:

• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

• 4.3 DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

• 4.4 DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

• 4.5 Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.

• 4.6 Etapa guztietan, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea kalitatezko ikaskuntza bermatzeko.

• 4.8 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako hainbat gairi buruz.

• 4.9 LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutun trukaketa egitea.

• 4.10 DBHko 2. mailan Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolako ikasleekin trukea egitea, frantsesa eta Frantziako kultura ezagutzeko.

• 4.14 LH, DBH eta Batxilergoko maila eta talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

5

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 4.15 LHko eta DBHko ikasleentzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.

5. GJH GENERO BERDINTASUNA:

• 5.1 LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.

• 5.3 LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.

• 5.5 Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 4 Etika, DBH 3 eta 4 Plastika, DBH 4 eta Batxilergo 1 eta 2 Enpresa eta Ekonomia…

• 5.7 LHn emakumezko kirolarien hitzaldiak ikasleei.

• 5.10 LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

• 5.11 Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astearen ospakizuna, hitzaldiak eta tailerrak.

• 5.13 HH eta LHko komunak unisex izatea.

• 5.14 DBHko 3. mailako ikasleentzako Biko Arloak erakundetik antolatutako sexuheziketa tailerrean genero ikuspegia lantzea.

• 5.15 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan antolatutako Nerea Ibarzabalen hitzaldia: Bertsolaritza.

6. GJH EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA:

• 6.1 DBHko eta HHko eraikinetan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak instalatu dira euri-ura komunetan erabiltzeko.

7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:

• 7.4 Ikasle eko-ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.

8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:

• 8.1 Ikastolan praktikak egiteko irakasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko.

6

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 8.4 Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.

9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:

• 9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

• 9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.

• 9.7 Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.

• 9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.

10. GJH DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA:

• 10.3 LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

• 10.4 DBHko 3. mailako Gizarte arloan, Zubietxe elkartearen eskutik, etorkinen hitzaldiak.

11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:

• 11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

• 11.2 Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…

• 11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:

• 12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.

7

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

• 12.8 LHko 3. zikloko ikasleek Artigas interpretazio zentrora irtenaldia egitea.

• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

• 12.13 Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.

13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:

• 13.3 DBHko 2. mailako Etika arloko Planeta babesteko kanpaina.

14. GJH URETAKO BIZITZA:

• 14.2 DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHrako ikurrak sortzearen proiektua lantzea.

Lauro 2030 Agenda
8

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

15.

• 15.1 Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.

• 15.4 LHko 6. mailako ikasleek, Aranzadi elkartearen laguntzarekin, Ikastolan Urmaela eraiki dute Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

• 15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

• 15.8 DBHko 2. mailako ikasleen egonaldia Sukarrietako egoitzan Biodibertsitatearen inguruko gaiak lantzen.

• 15.13 Promozioen Basoa sortu Batxilerreko 2. mailako ikasleek landatzen dituzten zuhaitzekin, zuhaitz espezieen dibertsitatea sortuz Ikastolako ingurunean.

• 16.2 Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

• 16.9 Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.

GJH LEHORREKO BIZITZA: 16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:
9

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:

• 17.1 BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.

• 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

• 17.5 KONFEKOOPen, Euskadiko Kooperatiben Elkartean parte hartzea.

• 17.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.10 BEB erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.12 Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin trukeak egitea.

• 17.13 Zubietxe elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.4 RCE Euskal Herria erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.15 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Bilboko Ingurugelarekin elkarlanean aritzea.

• 17.16 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.24 Txorierriko Amankomunitateko ikastetxeekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.26 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

10

Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 2. hiruhileko memoria

18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:

• 18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

• 18.3 Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiliko dugu komunikazio hizkuntza gisa.

• 18.5 LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak euren lanbideei buruz.

• 18.6 Ikastolak Euskaraldian parte hartzea, aurreko urteetako parte-hartzea handituz ikasle, irakasle eta familien artean.

lauro2030agenda webgunea

lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarrien inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.

Gure webgunearen EKIMENAK atalean, aipatutako ekimen guztiak ezagutzera eman ditugu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratu ditugu, hala nola gure 2030 Agenda-plana, memorial eta abar.

11

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.