
2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
SARRERA
2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.
Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.
GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.
Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.
2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.
Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat

lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.

Lauro 2030 Agenda 2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketaplanen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energia-eraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.
Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK
Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:
1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.
2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea.
3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.
Helburu hauek era egokian lortzeko, 2022-2023 ikasturterako hobekuntza neurri hauek finkatu ditugu:
1. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea da.
2. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.
Lauro 2030 Agenda-plana
Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira.
2021-2022 ikasturtean bete ez genituen ekimenak eta horien arrazoiak aztertu ondoren eraiki dugu 2022-2023 ikasturteko 2030 Agenda-plana.
Ikasturte honetako 2030 Agenda-planan ere, 2022ko uztailean, Zumaian ospatu zen Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketan zehaztutako erronkak eta konpromisoak txertatu ditugu.

Lauro 2030 Agenda 2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 56 helmuga eta 169 ekimen ditugu zehaztuta. Hala ere, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.
2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Ikastolan, Lauro 2030 Agendaplana eta 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da. Era honetan jokatuz, Hezkuntza Komunitatetik abiatuz, Tokiko Komunitatera eta Komunitate Globalera ailegatu nahi dugu.

2030 Agendaren helburuak inplementatzeko ere, Bilboko Ingurugelak zehazten duen EA 2030 proiektuaren metodologia eta bere faseak jarraituko ditugu:
1. Antolakuntza.
2. Motibazioa.
3. Diagnostikoa: 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan landuko dugun GJHa 11.a izanen da, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK.
4. Esku hartze plana (disienua eta exekuzioa, 2022-2024 ikasturteetan burutuko dena).
5. Ebaluazioa.
Fase guztietan, eta hauen artean, Hezikomunikazioa erabili behar dugu, Komunikazioa + Hezkuntza kontzeptuak batzen dituen komunikazio prozesua.
Lauro 2030 Agenda

2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoan burututako Lauro 2030 Agendako ekimenak
Ondoren, 2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoan landutako 55 ekimen azaltzen dira, azaltzen dira. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude. Ekimen hauen bitartez 34 helmuga garatu ditugu, ekimen bakoitzak helmuga bat edo gehiagorekin lotura izanik. Ekimen eta helmugen arteko lotura eta harremanari dagokion azalpena 2030 Agenda-planan eta lauro2030agenda webgunean eskuragarri daude.
1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:
• 1.4 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearen marrazki lehiaketan parte hartzea.
• 1.5 LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara.
• 1.7 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Ihauterietako jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.
• 1.8 DBHtik bultzatutako Mechones Solidarios erakundeari ilea ematea.
• 1.9 Bilboko kaleetan bizi direnentzat, mantak, lo-zakuak eta eskuoihalak biltzeko kanpaina egitea Peñascal Kooperatibarekin batera.


3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:
• 3.1 Kontingentzia plana eta COVID-19 protokoloa zehaztu, egokitu eta aplikatu, Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz.
• 3.3 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.
• 3.9 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.
• 3.21 DBHko 1. mailako ikasle talde baten ekimena: IDATZI GUTUNA ETA HOBETUKO DIOZU OSASUNA. Basurtuko ospitalean dauden umeei gabonetako gutunak idaztea eta bidaltzea euren osasun emozionala hobetzeko.
2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria


4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:
• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
• 4.3 DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

• 4.4 DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
• 4.6 Etapa guztietan, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea kalitatezko ikaskuntza bermatzeko.
• 4.7 HHko ikasleek galtzagorrien bisita jasotzen dute gure basoen eta ingurumenaren arazoei buruz ikasleak konzientziatzeko.
• 4.8 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako hainbat gairi buruz.
• 4.14 LH, DBH eta Batxilergoko maila eta talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
5. GJH GENERO BERDINTASUNA:

• 5.4 LHn eta DBHn KIVA proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.
• 5.9 Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.
2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

• 5.13 HH eta LHko komunak unisex izatea.
7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:

• 7.2 Ikastolako eraikinetan domotizazioarekin jarraitzeko plana: argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.
EKONOMIKOA:
• 8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.
• 8.4 Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.
9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:
• 9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.
• 9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.
• 9.7 Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.


• 9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.
10. GJH DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA:
• 10.2 Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.
2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:
• 11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
• 11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.
12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:
• 12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.
• 12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.
• 12.5 Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.
• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:

• 13.4 Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Astekliman parte hartzea.

14. GJH URETAKO BIZITZA:
• 14.1 Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

• 14.2 DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHrako ikurrak sortzearen proiektua lantzea.
15. GJH LEHORREKO BIZITZA:
• 15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
• 15.8 DBHko 2. mailako ikasleen egonaldia Sukarrietako egoitzan Biodibertsitatearen inguruko gaiak lantzen.
• 15.12 DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.
16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:
• 16.2 Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.
• 16.4 DBHko 4. mailako Etika arloan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala proiektua.
• 16.6 DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen urteurrena ospatzeko, Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartzea Unicefekin elkar lanean.


2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
• 16.7 Batxilergoko 2. mailako Zuzenbide arloko ikasleentzat Euskal Herriko Auzitegi Nagusira irtenaldia.
• 16.10 Ukrainako krisi humanitarioan laguntzeko, Ikastolak eskola-materiala ematea Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkarteari.
• 16.11 DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Euskadiko Erakunde Politikoen egiturari buruzko hitzaldia, Yurdana Burgoa Valtierraren eskutik, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria eta Ikastolako gurasoa.
• 16.12 DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Txorierriko eskualdeko udal karguen hitzaldiak.
17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:
• 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
• 17.4 RCE Euskal Herria erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.15 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Bilboko Ingurugelarekin elkarlanean aritzea.

• 17.23 Batxilergoko 1. mailako Ikerketa Lana ikas-arloan lortutako ikerketa esanguratsuak aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta itunpeko erakundeentzat eskuragarri jartzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera.
• 17.25 Peñascal Kooperatibarekin lankidetzan parte hartzea.
18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:
• 18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.
• 18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

• 18.5 LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak euren lanbideei buruz.
• 18.6 Ikastolak Euskaraldian parte hartzea, aurreko urteetako parte-hartzea handituz ikasle, irakasle eta familien artean.
2022-2023 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

lauro2030agenda webgunea
lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarrien inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.
Gure webgunearen EKIMENAK atalean, aipatutako ekimen guztiak ezagutzera eman ditugu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratu ditugu, hala nola gure 2030 Agenda-plana, memorial eta abar.
