2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
HITZAURREA
2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen.
Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da.
2030 Agendaren bitartez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean.
Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.
2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.
GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.
2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Lauro Ikastolan, 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da.
Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen gutzien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartzen dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.
Lauro 2030 Agenda
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.
Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.
Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketaplanen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energia-eraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.
Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK
Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:
1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.
2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea.
3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.
Lauro 2030 Agenda
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhilekoan Lauro 2030 Agendan burututako ekimenak
2030 Agenda-planan ikasturte hasieran zehaztutako 54 helmuga eta 151 ekimenei, helmuga bat eta hamaika ekimen gehitu dizkiegu ikasturtean zehar. Beraz, gaur egun, Ikastolako 2030 Agenda-planan, 55 helmuga eta 162 ekimen zehaztuta ditugu. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhilekoan 30 helmuga eta 61 ekimen nabarmendu ditzakegu. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude.
Aipatutako 61 ekimenetatik, ikasturtean behin edo aurreko hiruhilekoen jarraipen bezala lantzen ditugun ekimenen artean, hauek dira 2021-2022 ikasturteko 3. hiruhilekoan burututakoak:
1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:
• 1.2 Etapa guztietan arropa bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin.
• 1.3 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.
• 1.5 Etapa guztietan tapoien bilketa beharrizan berezientzat donazioa egiteko.
• 1.7 DBHtik bultzatutako Mechones Solidarios erakundeari ilea ematea.
• 1.9 Cáritas-Koopera erakundearekin arropa bilketa egiterakoan, 2030 Agendako ikasle ordezkariek publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat Ikastolako etapa guztietan.
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
2. GJH GOSERIK EZIZATEA:
• 2.2 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien partehartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.
3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:
• 3.1 Kontingentzia plana eta COVID-19 protokoloa zehaztu, egokitu eta aplikatu, Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz.
• 3.4 Ikastolako langileentzat urtero errebisio medikuak egitea.
• 3.7 Batxilergoko ikasleentzat lehen laguntzak eta Sorosle ikastaroak.
4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:
• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
• 4.2 Batxilergoko 1. mailako Ikerketa arloko gaiak GJHetan oinarritzea.
• 4.3 DBHko 4. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
5. GJH GENERO BERDINTASUNA:
• 5.5 Etapa desberdinetako ikas-arloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 4 Etika, DBH 3 eta 4 Plastika, DBH 4 eta Batxilergo 1 eta 2 Enpresa eta Ekonomia…
• 5.12 LHn maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertzen dira.
6. GJH EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA:
• 6.1 DBHko eraikinean euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak instalatu dira euriura komunetan erabiltzeko. HHko eraikinean euri-ura jasotzeko depositoak erabiltzearen plangintza zehaztea.
7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:
• 7.2 Ikastolako eraikinetan domotizazioarekin jarraitzeko plana: argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.
• 7.4 Ikasle eko-ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak… egiten jarraitzea.
8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:
• 8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.
• 8.4 Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.
9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:
• 9.7 Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.
• 9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.
11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:
• 11.2 Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
• 11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
• 11.6 Etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.
• 12.2 Ikastolan bazkari osasuntsuaren kontsumoaren neurketak egitea Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz, EJren plataforman elikadura osasuntsurako ekimenak partekatuz.
• 12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.
• 12.4 Ikastolan baliabide teknologikoen erabilera handitzea paperaren kontsumoa murrizteko.
• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
• 12.11
Lauro 2030 Agenda
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:
• 13.1 2030 Agendako ikasle ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatu, inkestak egin, ondorioak lortuz.
• 13.2 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.
15. GJH LEHORREKO BIZITZA:
• 15.1 Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
• 15.2 Batxilergoko 2. mailako ikasleek urtero zuhaitz bat landatzen dute Ikastolako biodertsitatea bermatzeko.
• 15.4 LHko 6. mailako ikasleek, Aranzadi elkartearen laguntzarekin, Ikastolan Urmaela eraiki dute Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
• 15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HH, LH5…
• 15.6 LHko 3. zikloko ikasleen irtenaldia
• 15.7 LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.
• 15.9 DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Karpin Abenturara.
• 15.10 DBHko Hegaztien proiektua, Aire Zabaleko Txorien museoa eta Bird Centerrekin harremana.
• 15.11 Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Ikastolan dagoen Lauroeta errekako ikerketa laginketan parte hartzen dute datuak bilduz.
Ekoetxe Urdaibaira.2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:
• 16.1 Ikastolako elkarbizitza-planaren gainbegiraketa eta eguneraketa eta elkarbizitzaren behatokia egitea.
• 16.4 DBHko 4. mailako Etika arloan GEAU proiektua.
17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:
• 17.1 BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
• 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
• 17.7 Cáritas-Koopera erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.8 Mechones Solidarios erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.11 BEB erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.15 Loiuko Udal foroa erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.16 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.17 Euskal Confintean parte hartzea.
Lauro 2030 Agenda
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
• 17.18 Ekinaren astean parte hartzea.
• 17.22 Batxilergoko 1. mailako Ikerketa Lana ikas-arloan lortutako ikerketa esanguratsuak aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta itunpeko erakundeentzat eskuragarri jartzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera.
18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:
• 18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.
• 18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
• 18.3 Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube kanaletan euskara erabiliko dugu komunikazio hizkuntza gisa.
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhilekoan aipatzekoak
• Lauro Ikastolan Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidearen agiria lortu dugu. Unesco redPEA sarean gure ekarpenak egiten eta Ikastolako ekimenak partekatzen jarraitzen dugu.
2022ko uztailaren 4tik 7ra, Zumaian ospatuko den Unesco redPEA topaketetan parte hartuko dugu Ikastolako ekimen bati buruzko komunikazioa eginez eta beste ekimen bati buruzko panel bat erakutsiz. 2022ko Unesco redPEA topaketen gaia 4. GJHaren, KALITATEZKO HEZKUNTZAren, 4.7 helmuga izango da.
• Parte hartzen dugun BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzak 1. urteurrena bete du.
• DBHko 4. mailako Plastika arloan landutako Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko iritzia adierazten proiektuan sortutako emaitzak, Bilboko Itsasmuseumean erakutsi dira Ingurumeneari dedikatutako erakusketan.
• Ikastolako IRAES 21 taldearen parte-hartze bikaina Euskal Confintean.
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
2021-2022 ikasturteko Lauro 2030 Agenda-planan zehaztutako eta burutu ez ditugun ekimenak
2021-2022 ikasturtean, ekimen batzuk burutu gabe geratu dira arrazoi desberdinengatik. Hauek dira:
• 1.1 Etapa guztietan UNICEFen Nigerrerako tantak kanpaina.
Arrazoia: ekimen hau martxoaren 22an egin ohi dugu, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko, baina aurten ezin izan dugu egin Ukrainarako laguntza ekimena eta Korrika aldi berean gertatu baitira.
• 1.4 LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara.
Arrazoia: COVID protokoloa dela eta ezin izan dugu egin. Hala ere, LHko ikasleek Gabonetan idatzizko mezuak eta bideoak bidali dituzte Gurena egoitzara.
• 1.6 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Ihauterietako jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.
Arrazoia: COVID protokoloa dela eta ezin izan ditugu jaialdiak egin.
• 1.8 HHko eraikinean soberan dauden altzariak Loiuko Danontzat Elkarteari donazioan ematea Loiun ahultasun-egoeretan dauden familiei laguntzeko.
Arrazoia: nahiz eta Ikastolatik Loiuko Danontzat Elkartearekin hainbat alditan harremanetan jarri garen ekimena burutzeko, ez diote gure deiari erantzun.
• 3.20 Batxilergoko ikasleek, SEFAC erakundeak antolatuta, Conóceme proiektua parte hartzea medikamenduen ezaugarrien inguruan ezagutzak handitzeko.
Arrazoia: ikasturte honetan ez da aproposa ikusi ekimen hau burutzea.
• 4.6 HHn Saturnino deituriko pertsonaia berri bat sortuko da. Saturnino Lurra planetara datorren extralurtarra da, Lurra zaintzeko asmoz.
Arrazoia: Saturnino pertsonaiaren ordez, galtzagorriak etorri dira HHra. Galtzagorriek HHko planean txertatuta dagoen Basajaun pertsonaiarekin harremana zuzena dute, eta HHra etorri dira basoen egoera larriaz ikasleak ohartzeko. Galtzagorrien ekimena hurrengo ikasturteetan jarraipena izatea erabaki da.
• 16.6 DBHko ikasle laguntzaileak Lege Biltzarrean parte hartzea.
Arrazoia: ekimen hau gure 2030 Agenda-planan txertatu genuen ikasturtero errepikatuko zela pentsatuz, baina jakin dugunez, Lege Biltzarretik COVID pandemia baino lehen burututako ekimen puntuala izan zen.
• 17.10 SOS Afrika erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
Arrazoia: arropen bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin batera egin dugu, eta ez SOS Afrika erakundearekin.
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
2022-2023 ikasturterako hobekuntza neurriak
1. Hurrengo ikasturteko 2030 Agenda-plana zehazterakoan, aurreko atalean aipatutako ekimenak egokiak diren erabakiko dugu, eta erabakia baiezkoa bada, nola eta noiz txertatu planifikatuko dugu.
2. Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan betetzea. Helburu nagusia etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzea izango da.
3. Hurrengo ikasturtearen hasieran, Ikastolako etapa guztietako irakasleei eta pertsonalari GJHei buruzko formazioa emateko plana. Formazioaren helburuak:
1. GJHak ZER diren, eta Ikastolan NOLA eta ZERTARAKO lantzen ditugun ezagutzea. GJHak NOLA eta ZERTARAKO lantzen ditugun identifikatzeko Ikastolan landutako ekimenak lauro2030agenda webgunean erakustea.
2. GJHak denok lantzen ditugula azaltzea.
3. 4.7 helmuga ezagutzea eta denona egitea.
4. Hezkuntza proiektuan, hau da, irakasleok egiten ditugun kurrikulumean eta programazioetan GJHak NOLA eta ZERTARAKO integratzen diren ezagutzea (eta jarduerak programatzea). Hauetako adibide asko Ikastolako 2030 Agenda-planan, lauro2030agenda webgunean eta programazio batzuetan txertatuta ditugula erakustea.
5. Ikastolako 2030 Agenda plana eta lauro2030agenda webgunea ezagutzera ematea, denon artean osatzen dugula erakusteko.
2021-2022 ikasturteko IRAES21 taldekoen laguntza eta partaidetza izan genezake irakasle eta pertsonalarekin jarduera hauek burutzeko.
4. Hurrengo ikasturtearen hasieran, LHko eta DBHko ikasleei GJHei buruzko formazioa emateko plana. 2021-2022 ikasturtean, DBHko 1. mailako ikasleekin BBK Kunan izan dugun antzerako jarduera-tailerra antola genezake, maila bakoitzari egokituta. Formazioaren helburuak:
1. GJHak ZER diren, eta NOLA eta ZERTARAKO lantzen diren ezagutzea.
2. Ikastolako 2030 Agenda plana eta lauro2030agenda webgunea ezagutzera ematea ikasle-irakasleei.
3. GJHak curriculumean.
4. 2030 Agendako ordezkariak aukeratzea.
2021-2022 ikasturteko IRAES21 taldekoen laguntza eta partaidetza izan genezake LHko eta DBHko ikasleekin jarduera hauek burutzeko.
5. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak finkatzea. Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena egitea, ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratzeko. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe izango da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.
2021-2022 ikasturteko 3. hiruhileko memoria
6. 3.GJHan ekimen berri bat txertatzea: Ikastolako sukaldarien hitzaldiak antolatzea etapa eta mailaka antolatuta, ikasleek Ikastolako sukaldearen funtzionamendua, menuak, sukaldatzeko prozedurak eta bestelakoak ezagutzeko.
2021-2022 ikasturtean lauro2030agenda webgunean argitaratutako ekimenak
lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarrien inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.