NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN OINARRIZKO IRIZPIDEAK ETA HITZARMENEN GUTXIENEKO LEGEZKO EDUKIA.
2012-2013 Dakigunez, negoziazio kolektiboaren 2011ko ekainaren erreformak eta horren
ostean
etorri
diren
lan-erreformek
lortu
dute
negoziazio
kolektiboaren eremuak nabarmenki baldintzatzea, eta baita hitzarmen kolektiboen eginkizuna bera ere; izan ere, asmoa da hitzarmen horiek enpresa-malgutasunaren
aldeko
tresna
bihurtzea,
beraren
jatorrizko
eginkizunaren kaltetan, hots, lan-baldintzen erregulazio eta hobekuntzaren kaltetan. Dokumentu honen helburua ez da erreformen ondorio guztiak bananbanan
aztertzea.
Aitzitik,
helburu
nagusia
da
erreformen
ondorio
kaltegarrienak neutralizatzera edo minimizatzera zuzendutako oinarrizko irizpideak
finkatzea;
irizpide
horiek
kontuan
hartu
beharko
dira
sindikatuaren jarrera orokor bezala, sektore bakoitzaren berezitasunak gorabehera.
Horrenbestez,
orokorrean,
klausula
hauen
xedea
da
negoziazio kolektiboa defendatzea: alde batetik, gure esparru sektorial probintzialak defendatzearen bitartez, esparru estatalaren injerentziaren aurrean; eta, bestetik, hitzartutakoaren eraginkortasuna defendatzearen bidez, enpresen aldebakartasunaren aurrean. Horretarako, hitzarmenetan sartu beharreko klausulak planteatzen dira, bost gaien inguruan: -
Negoziazioaren esparrua: esparru sektorial probintziala defendatzea.
-
Hitzarmen sektorialaren eta enpresako itun edo hitzarmenaren