LAB UPV EHU Hauteskunde sindikalak 2015 elecciones sindicales

Page 1


Guk LABekin bat!

Amaia Andrieu Unibertsitate Eskolako Titularra Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola LABek Euskal Herriaren zerbitzura dagoen UPV/EHU baten aldeko apustua egiten du, kalitatezkoa, ez-elitista, irakaskuntzan berritzailea, ikerkuntzan puntakoa, euskalduna eta Europan erreferentea izango dena. Ezin gara egon Madrildik datozen dekretazoen menpe. Euskaldunok gure indarguneak baliatu behar ditugu Euskal Herriarentzat Goi Hezkuntza Sistema publiko, malgua eta parte hartzailea eraikitzeko, gureak ez diren beste interes batzuen arabera bideratutako ereduekin hausteko.


Guk LABekin bat!

Koldo Callado Irakasle Agregatua Medikuntza eta Odontologia Fakultatea

Dagoeneko esan dezakegu lan-kontratudun irakasle iraunkorren kolektiboa finkatuta dagoela. Hala ere, tarteka diskriminazio zantzuak ikusten ditugu, agregatu eta unibertsitateko titular kategoriei ematen zaien trataera akademiko desberdinean. LABek diskriminazio egoera hauek zuzentzearen alde borrokatzen jarraituko du. Hala, iaz LABek lortu zuen CNEAIk onartzea lan-kontratudun irakasleek ezagutzaren transferentziako seiurtekoak eskatzeko eskubidea, horretarako epaitegian salaketa jarri eta irabazi ondoren.


Guk LABekin bat!

Olatz Pérez de Viñaspre Investigadora en formación Facultad de Informática

Como parte del personal investigador en formación, sigo sin sentirme reconocida como personal de pleno derecho en la UPV/EHU. Es cierto que tenemos una vinculación contractual, pero los sueldos son escasos y, además, varían según la entidad financiadora. LAB se compromete a defender la equiparación al alza de las retribuciones. Además, el número de plazas de este tipo se debe incrementar si las autoridades se creen lo que nos venden: que la investigación es imprescindible para el desarrollo de nuestro pueblo.


Guk LABekin bat! I単aki Antig端edad Katedraduna Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Hurrengo 4 urtetan LABek euskal unibertsitatesistemaren lege berria egitea bultzatzen jarraituko du, beste kontu batzuen artean, irakasle funtzionarioen transferentzia jasotzeko. Ziur gaude guztion lan baldintzak hobetzeko izango dela. Horrekin batera, LABek UPV/EHUren zerbitzu publiko izaera indartzea bilatuko du, bere egokitzapenean aurrera eraman beharreko prozesu guztietan, eta beti, lanpostuen eta lan-baldintzen defentsa eginaz.


Guk LABekin bat!

Pilartxo Etxebarria Unibertsitateko Titularra Psikologia Fakultatea

Duela 30 urte hasi ginen unibertsitateko bizitza akademikoa euskaraz egiteko ahaleginetan eta dagoeneko bide bat egina dugu. Baina oinarrian zeuden arazo estrukturalak oraindik diraute euskaraz ikasteko, ikertzeko, bizitzeko eta ebaluatua izateko-. Ez dugu etsi behar. Sindikalgintzaren eta bereziki LABen konpromisoa ezinbestekoa da borroka honetan .


Guk LABekin bat! Aingeru Remiro Investigador temporal Facultad de Ciencia y Tecnología

Los complementos retributivos, por su universalidad, supusieron una dignificación del salario del PDI, pero la ausencia de convocatorias en los últimos cuatro años ha vuelto a generar nuevas situaciones de discriminación. LAB llevó este asunto a los tribunales y la sentencia reconoció la obligación de la UPV/EHU a realizar convocatorias anuales. LAB seguirá peleando para que la situación se desbloquee y no se produzca la exclusión del personal investigador temporal.


Guk LABekin bat! Mila Amurrio Irakasle Agregatua Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Emakumeon eskubideak egunero defendatu behar ditugu kalean zein instituzioetan. Iaz,Unibertsitatean, LABen Berdintasunerako lan-taldeak ikuspegi kritiko batetik 105 proposamen egin zituen “UPV/EHUko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako II. planerako�. Orain, plan horren edukiak benetan gauzatzeko, Unibertsitateak behar diren baliabideak bideratu behar ditu. Gure Unibertsitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten dugun esfortzua Euskal Herriko gizarte hobe baten eraiketan urratsa da.


Guk LABekin bat!

Josetxo Aizpurua Irakasle Lankidea Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola

Arduraldi partzialeko irakasleek miseriazko soldatak jasotzen dituzte, irakaskuntza jarduera presentziala soilik ordaintzen zaielako, eskola eta tutoretza orduak, hain zuzen. Unibertsitateak ahaztu egiten ditu ezinbestekoak diren beste atazak - eskolen prestaketa, lanen eta azterketen zuzenketa, ikasleen ebaluazioa, etab.- Beraz, arduraldi partzialeko irakasleei soldata proportzionalak bermatzeko garaia da.


Guk LABekin bat!

Joseba Garmendia Eskolako Titularra Gasteizko Enpresa Ikasketen U.E.

LABek argi dauka Jardun Akademikoaren Plana (JAP) eta irakaskuntza banatzeko arautegia sakon aztertu behar direla lan baldintzetan duten eraginagatik. Unibertsitateak JAParen ezarpena aprobetxatu du Rajoyren 14/2012 Errege Dekretua ezartzeko. Kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko eta aukera berdinak izateko ibilbide akademikoan 24 kredituko topea proposatzen dugu. LABek JAParen benetako egokitzapen prozesu garden, ireki eta parte hartzailea martxan jartzea exijitzen du, bidezkoa eta orekatuagoa izango den eredu bat eraikitzeko.


Guk LABekin bat! Iratxe Retolaza Behin behineko Irakasle Laborala Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean

Euskal herritarrok goi mailako ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egiteko dugun oinarrizko eskubidea ezerezean gelditzen da ikasle presoen kasuan. Estatu espainoleko presondegietan daudenek ez dute aukerarik UPV/EHUn matrikulatzeko eta, ondorioz, ikasketak euskaraz egiteko. Aldiz, Frantziako estatuan dauden euskal presoek UPV/EHUn ikasteko eskubidea badute ere, ez zaie titulazio nahikorik eskaintzen. LABek egoera honi buelta ematen saiatzeko bere konpromisoa berresten du, beste eragile sozial batzuekin batera.


Guk LABekin bat! Jon Umerez Doctor Investigador Facultad de Filosofía y CC. de la Educación

Aunque la vía del personal de investigación permanente se abrió hace unos años, su desarrollo se ha visto ralentizado en gran medida por culpa de los recortes. Mientras tanto, en la universidad muchas investigadoras e investigadores sufren la temporalidad y parcialidad de sus contratos durante largos años, siempre en espera de futuras subvenciones. Desde la UPV/EHU se debe impulsar decididamente la contratación permanente de personal investigador. Además, los criterios para elegir las áreas dónde se crean las plazas deben ser transparentes.


Guk LABekin bat! I単aki Etaio Irakasle Atxikia Farmazia Fakultatea

Murrizketen aurka gaude, Madrileko zein hemengoen aurka. Guk, Irakasle atxikiok, murrizketen ondorioz egonkorrak izateko aukera blokeatuta daukagu. Nahiz eta behar den akreditazioa lortuta izan, ezin dugu plaza iraunkor baterako lehiatu, Rajoyren gobernuaren birjartze (erreposizio) tasa dela eta. Bitartean, gure soldatak baxuagoak dira eta ezin dugu ez bosturtekorik ez seiurtekorik eskatu. LABek, blokeo egoera irauten duen bitartean, egoera arintzeko neurriak bultzatuko ditu bidegabeko itxaronaldi honetan gaudenontzako


Guk LABekin bat!

Lorea Mendiola Irakasle Lankidea Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Ziur gaude datozen lau urteetarako LABek planteatzen dituen aldarrikapenak eta hobekuntzak zure ekarpenekin aberastuko ditugula. LABen presentzia aldarrikapen horien aldeko borrokan etorkizuneko bermea da eta, are gehiago, ordezkaritza sindikal handiagoa lortuz gero. Indarrak bildu behar ditugu aldaketaren alde. Horregatik, Unibertsitatean aldaketak eragiteko, zure botoa LABeri ematea eskatzen dizut.


Balanzea eta Programa Balance y Programa Kandidaturak Candidaturas


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.